eus-6
eus-6
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan ( PDF ) ( 656 Kb . )
Jadanik esan dugunez , Dantzari - dantza elizateetako zaindari - jaietan dantzatzen da , eta baita haien bezperan ere . Horietan , eta azken entsegu moduan , dantzariek eguneroko arropa erabiltzen dute ( txapela , gerrikoa , kriskitinak eta espartinak salbu ) . Donianeatxa zutik paratu eta gero , janzkera horretan dantzatzen dituzte Dantzari - dantza ziklo osoa eta Erregelak .
- Eskatzen den gauza bakarra D1 zonak lehentasunez zuhaitzak edo lorategiak izatea , eta D2 eta D4 zonek gutxienez lerrokaduraren zuhaitz ilara bikoitza izatea da . Zuhaitz horiek plazaren barneko perimetroa osatuko dute eraikinaren behin betiko fatxadetatik hurbil .
Tourrari begira sari gehiago biltzen ari gara . Dakizuen moduan Tropela osoan izan daitezke sari horiek , baina baita eskualde edo herri mailan ere . Norbait Tropelan saria jartzeko interesatuta balegoke jarri gurekin harremanetan .
Oharra : emaitza guztiak ikusteko , igeriketako atala sakatu eta bertan aurkituko duzue .
1 : 19 Eta haur da Ioannesen testimoniage , Iuduéc Ierusalemetic Sacrificadoreac eta Leuitác igorri cituztenecoa , hura interroga leçatençat , Hi nor aiz ?
Txatxilipurdiko Udaixe - Udaero udalekuak aurrera doaz , eta bertan izena eman duten neska - mutikoak era guztietako ekintzak burutzen dabiltza uztailean zehar . Gauzak horrela , Arrasate , Aretxabaleta eta Eskoriatzako 34 gaztek atzo , astelehena , autobusa hartu , Gasteiz aldera joan eta primerako eguna pasa zuten Gamarrako igerilekuetan . Goiz hasi zuten eguna Txatxilipurdiko neska - mutikoek , 11 : 00etarako errepidean baitzeuden jada Gasteizerako bidean . Behin igerilekuetara ailegatuta , bainujantzia jarri eta bertako instalakuntzaz disfrutatu zuten . " Igerilekuetako txirristetan , frontenisean edota ping - pongean gustura asko ibili dira denak " , zioen atzo begiraleetako batek . Egun biribila igaro ostean , arratsaldeko 19 : 00etara etxerako bueltan ziren denak . Dena den , Gamarrakoa ez da Udaixe - Udaero udalekuetako neska - mutikoen azkeneko irteera izango , aste honetako agenda beteta edukiko baitute . Gauzak horrela , bihar , asteazkena , Urdaibaira joango dira piraguan ibiltzera . Ostegunean kostaldea mendiagatik aldatu , eta gaua igaroko dute Aitzorrotzera . Eguraldiak lagunduz gero , izarrak ikusteko parada ezin hobea edukiko dute Udaixe - Udaero udalekuetakoek .
Abokatua hizlari nagusia izango da gaur Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzak antolatu duen Fundazioei buruzko Ikastaroaren saio berri batean
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak ( AAM ) jakinarazi duenez , Ertzaintza euskal presoen argazkiak kentzen aritu da Bizkaian gaur : Galdakaon , Usansolon eta Ugaon . Herriko taberna - tatik kendu ditu presoen irudiak , eta AAMk , horretaz gain , poliziek bortizkeria erabili izana ere salatu du . Herriko taberna ' - tan sartu da . " Armaz leporaino josita herrietako seme - alaben argazkiak kentzen aritzeak erakusten digu Ertzaintzak betetzen duen funtzio errepresiboaren neurria " , salatu du AAMk .
Beñi Agirre Jakin badakigu historia gaur egungo begiekin interpretatzea arriskutsua dela , anakronismoa dela ; baina arriskuak arrisku , adibideek erraztu egiten dute gaur bizi dugun egoeratik historia ulertzea . Horietako bat da hau : Pentsa Bush semeak eta akolitoek Irak inbaditu ostean amerikarrek esaten dutela Bagdad - berri hiriburua haiek fundatu dutela eta , gainera , irakiarrek horrela kontatzen dutela bere herriaren historia idaztekoan . Mendekotasun latza irakiarrena , ezta ?
Ihauterietan Karrika dantza areto bilakatuko dugu , deka - dantza areto hain zuzen ere . Dekadentzia bizi bizi dantza daitekelako , 80 . hamarkadako eta 90 . eko hit garrantzitsuenak entzun ahal izango dira ihauteri gau horretan , baina ez soilik hori , garaiotatik denbora - makinan etorritako hainbat pertsonai ere topatu ahal izango dira !
Karibeko mus txapelketak atzo galdu zuen bere erakargarritasun handiena . Txapelaren jabe egitera deitua zegoen Iñaki - Ibon bikotea ustekabean txapelketatik kanpo geratu zen . Herriko neskek faltan botako dituzte horren gazte guapoak txapel beltzen azpian . Atzokoa gainera partida arraroa izan zen . 4 partida irabazita geneuzkan , eta 3 galduta . Bart gauekoa irabaziz gero , final laurdenetarako txartela eskuraturik geneukan , baina presak bitarte , Iñakik ezin izan zuen parte hartu partidan , eta bere ordezkoaren bila jarri behar izan nintzen . Zortetua Zubi izan zen , eta pronostiko guztien kontra , oso partida borobila osatu zuen . Tamalez zortea ez zen gure aldekoa izan , eta beste bikoteak hiru aldiz izan zituen guk baino karta hobeak . Benetan Iñaki , oraingo hontan ez zen Zubiren errua izan . . . oraingo hontan . Zer egingo diogu ba ? beste batean izan beharko da . Edo agian ez , batek daki . Baina pertsona positiboak garen neurrian , honi ere alde positibo bat aurkitu diogu . Izan ere , datorren astean eta hurrengoan ez dugu partidak antolatzearen ardurarik izango , eta horrek nolabaiteko pisua kendu digu gainetik egia esan . Bestalde , atzoko sarreraren inguruan , azkenean dioptriak nirekin ondo portatu direla dirudi , eta ez dira bere lekutik mugitu .
ICANN datorren urtean lehen mailako domeinu berriak onartzen hasiko dela iragarri bezain laster PuntuEus elkarteak esan du . eus domeinua eskatuko duela . Diotenez , " elkartea jaio zen egunetik " egon dira " albiste honen zain " .
Joxean Fernandez zuzendaria , hain zuzen , iaz hautatu zuten . Mikel Arregiren lekukoa hartu zuen urte amaieran : « Diru gutxirekin egin behar izan dugu guztia . Euskadiko Filmategiarentzat benetan zaila izan da 2010 . urtea . Ahalegin berezia egin behar izan dugu zenbait ekimenekin aurrera egiteko . Beste batzuk ezin izan ditugu egin . Ezin izan dugu libururik argitaratu , besteak beste » .
UEUren eskaintza akademikoa duzu hemen . Aukeratu zure neurrikoa .
En fin , " a mi bolismoaren " aldarrikapen xume bat izan nahi zuen . Inolako intentzio maltzurrik gabe . Azken aldian asko maltzurtzen ari naizela esaten didatelako diot .
Orokorrean , pelagiko txikiak - antxoa , berdela , sardina , txitxarroa . . . - ez daude gaizki , orain antxoarekin arazoa dagoen arren . Baina kontuan hartu behar da antxoa bizpahiru urte bakarrik bizi dela eta horregatik stockaren ugaritasuna oso aldakorra dela : urte batean belaunaldi berriak huts egiten badu , hurrengo bi urteetan antzematen da . Hortaz , epe luzean aztertu behar da , eta , azken 10 - 15 urteetan , antxoak ondo eman du eta stocka zuhurtasun - mailaren gainetik egon da ia urtero .
17 urterekin Cambridge - en ikasten jarraitu zuen , lau urtetan graduazioa lortu eta Smith saria jaso zuen . Graduazioaren aurretik . " senior wrangler " - a ( Cambrdge - eko tripos izeneko matematikako azterketa batean puntuazio altuena lortzen duenari deritzo ) . Hortaz , bere zerbitzariari ia bigarren postuan nor gelditu zen ikertzeko esan zion . Han non , eta bigarrena bera izan zela jakin zuen , a ze sorpresa !
Segurtasuna eta Herrizaingoa , Eusko Jaurlaritza , Indarkeriak Kaltetutakoak , Pertsonak , Herrizaingo Sailburua , Administrazioak , Herrizaingoa , Enpresak . Protesiak jartzeko laguntza . Protesiak jartzeak sorrarazitako gastuen finantziazioa . Diru - laguntza ,
Zergatik sortu da zalaparta hori ? Tolosako alkateak , Jokin Bildarratzek , hurrengo egunean publikoki erantzun ziolako , komunikabide berean , Marín andereari . Gezurrak esatea leporatu zion diputatuari . Tolosan dago horietako gazte batzuk jasotzen dituen gune bat ( asko Gipuzkoako herri ezberdinetako pentsioetan eta hoteletan daude , egoera tamalgarrian ) eta herriko merkatariak , eta gainerako bizilagunak , eskandalizatuta daude sortutako iskanbilekin .
Zuk ere Euskarari bultzada eman nahi badiozu , azaldu zaitez igandean udaletxe azpira eta eman ezazu zure sinadura . Euskararen etorkizuna irabazteko gakoa , euskaldunok , gu geu garelako .
Eta horrela , ia - ia janzteke alde egin nuen , barreari ezin eutsita . Ziklista ez ezik , konpetitibo totala eta matxista zen tipoa ( ah , ez dut esan : monitorea neska gazte bat da ) . Ezin ulertu kirol batzuek ez dutela irabazlerik , ez dutela galtzailerik . Ezin ulertu emakumea ere izan daitekeela gizonezkoa bezain abila eta sasoikoa ; ezin ulertu kirolean ere emakumeak gizonezkoari irabazi ahal diola ; irabazi diola eta irabaziko diola , eta ona dela hori gainera . Ezin eraman … . Monitorea mutila balitz ez zituen berehalakoan horrelakoak esango tipoak , baina emakumea izanik … . Emakumeak berak baino sasoi hobea … . Nola ba onartu hori … .
Nolanahi ere , aipatzekoa da hegazti - espezie hauetan guztietan Euskal Herrian sedentarioak gutxi batzuk baino ez izatea , hau da , urte osoa hezegune berean igarotzen dutenak izatea , gehienak migratzaileak baitira eta gure hezeguneetan urtesasoi zehatz batzuetan soilik agertu edo bizi baitira . Migratzaileetan , Euskal Herrian habiagileak , negutarrak edo pasekoak diren espezieak bereiz daitezke .
ezkerretik eskubira , Ivana Molinari , Victoria Mendoza , Oscar Hernandez Gordillo , Sabino Omazabal , Juan Gutiérrez , Jo Berry , Pat Magee , Marga Padilla , Amador Fernández - Savater
Lanean hasi ziren eta ezpatekin lortu zuten burdinazko hesiak apurtzea eta kaiolatik irtetea . Ahalik eta lasterren atera ziren gaztelutik eta guztiz hondaturik zegoela herria ikusi zuten ! Irla hartatik alde egin behar zutela lehen bait lehen erabaki zuten . Hondartzarantz zihoazela , Sindrome agertu zitzaien
HIZNETeko sakontze - egitasmoan ekolinguistikaren diskurtsoa landu du , Fagor Etxetresna Elektrikoak kooperatibaren nazioartekotzea oinarri hartuz .
makumeek euren lana eta bizitza pertsonala uztartzeko lan egiten duen Konfia enpresak eta Tolosako Udalak hitzarmena sinatu dute . Akordio honen arabera , udalaren jabetzakoa den lokal bat erabiltzeko eskubidea izango du , bost urtetan zehar , Konfia Bateragarritasun Zerbitzuak enresak . Ibai Iriarte alkateak eta Maria teresa Hernandez Konfia - ko kudeatzaileak sinaturiko hitzarmenari esker , enpresak Tolosako errealitatea « gertutik » ezagutzeko aukera izango du , udalaren lokala egoitza moduan hartuko baitute . Horrela , kontraturik gabe eta egoera txarrean lanean ari diren hainbat emakume tolosar kontratatu ahal izango dituzte , Tolosako Udaleko gizarte zerbitzuekin harremanetan jarriz . Bereziki , Konfia - k akordioaren bidez , guraso bakarreko familietako emakumeak edo genero indarkeria jasan dutenak lan munduan txertatzea lortu nahi du . Bide honetan , Tolosako hainbat agenteren laguntza izango du enpresak : Gizarte zerbitzuak , Lanbide , Tolosako herria eta enpresen sareak . Konfia - k bere helburuak lortzeko lan dinamika bat jarraituko du . Lehenik eta behin , Tolosako Gizarte zerbitzuetako ordezkariek , Lanbideko arduradunekin batera , Konfia - ren aktibitatearen profilera egokitzen diren , eta txertatze konbenioa sinatu duten emakumeen izenak emango dizkiete enpresako langileei . Zerrendako emakume bakoitzaren egoera banan - banan aztertu ondoren , Konfia - k formazio jakin bat eskainiko dio emakume bakoitzari , eta lan eskaintza egokiak bilatzen saiatu ondoren , ohiko lan merkatuan sartzea izango da Konfia - ren azken lana .
Bertsoak irakurrita , kajoian sartu nituen ; ez nituen ikusten nire kantu bezala , egia esan . Baina egun batean , loak hartu ezinik , ohean bueltaka eta bueltaka , eta doinua zebilkidan bueltaka , almoadaren kontra , doinu bat . . . Kendu nahi nuen doinu hori eta ez zen posible . Goizeko hiru eta erdietan jada desesperatuta nengoen , eta bat - batean etorri zitzaidan : « hor kajoian dauzkat bertsoak . . . » . Jaiki nintzen , joan nintzen estudiora , hartu nituen bertsoak , doinu horrekin irakurri nituen , eta « ya está ! Honendako da doinua » . Seguru asko , doinu horrek esaten zidan mundu misteriotsu bat bazegoela hor . Ikaragarrizko misterioa du horrek . . . Kantu asko jada eginda datozkigu , eta gu , nolabait esateko , bitartekoak gara , horiei bidea emateko . Nire kantu arrakastatsuenak dira , hain xuxen , lan gutxiena eman didatenak .
Lagun Onak Futbol Taldea ofizialki 1944 . urtean sortu zen . Ofizialki diogu aurrez federatu gabeko beste talde batzuk izen berbera erabili zutelako .
Argazkiak kamera digitalez egin beharko dira eta ondoko ezaugarriak izango dituzte :
Joxe Etxeberriak hauteskunde osteko adierazpenak egin ditu Arrasate Irratian . Argazkia handitu
Hala ere , gaur egungo etxeak ez dauka inolako zerikusirik San Prudentziorekin , Díaz de Espadatarren egoitza da eta . Justo Antonio Olagibelen proiektuaren arabera eraiki zen , 1806 . urtean , bertan zegoen etxe zaharra birmoldatuz . Habanako apezpiku Juan José Díaz de Espada eta Fernández de Landa jaunak enkargatu zuen proiektua .
Eskenatoki berri horrek demokrazia eta bakea ekarriko luke . Proiektu independentista gauzatu ahal izatea ere bai .
Eusko Jaurlaritzak 2006ko irailean onartu zuen dekretuak arautzen du operatu ahal izateko itxaron beharreko gehienezko epe - muga .
Renfek Abanto - Zierbena eta Bilbao hiriburua lotzen ditu Bilbao - Abando - Muskiz tren - linearen bidez , Gallartan eta Putxetan geltokiak egonda . Renfe - ko ordutegiak eta lineak
824an , Pepin I . a errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak armada bidali zuten Iruñera , baina bueltakoan , Orreaga - Garaziko mendietan , Eneko Aritzak eta bere suhiek frankoen armadari garaitu zitzaien . Eblo eta Aznar Galindez I . a kondeak preso hartu zituzten . Baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko erresuma sortu zuten ( 824 ) . Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen , Tuterako Banu Kasi godo musulmanekin eta Gartzia " Gaiztoa " Aragoiko kondearekin bereziki . Lau seme alaba izan zituen : Asona , Muza Ibn Muza Ibn Fortunekin ezkondu zena ; Galindo ; Ona , Gartzia Gaiztoarekin ezkondua ; eta Gartzia I . a Iñigez Iruñeko hurrengo errege izango zena . Halaber , Arabako Bela eta Belasko familiekin eta frankoen menpe bizi ziren Pirineoz bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen .
Rosario , Argentina . Urteak daramatza Rosarioko Euskal Etxeak Euskal Herriarekin lotura dituzten mota askotako proposamenak etxeko kide eta herritarrei eskaintzen : euskara eta euskal dantza klaseak , kalitate handiko sukaldaritza eta kolektibitateari buruzko irratsaioa , batzuk aipatzearren soilik .
parrea atatzeiazu zure idatzik irakurtzeakon . . . dana berriro goatu eta , pff . . . parrez , near ez eitteatio . . . earra zea , alaine . ta bueno , anonimo honen komentarioi buruz : zeatik hoztu ? nik uste ez badezu nahi eztala hoztuko . saiatzen baldin bazea kontaktue mantentzen , telefonoz , mensajez edo korreoz , ez daukela zertan hoztu . hori bai , hoi bakoitzen eginbeharra da , ezin da esan komunikazioa galdu dezula ez bazea saiatu aurretik hori mantentzen . . . osake badakizu , hemendik bost urtetara zure izena goratzea nahi baldin badezu , mantendu bizirik kontaktue , bestela hor geatuko zea , izotza bezela . . . muxu haundi bat alaine , eta zapatuarte ! !
Gaur egun oraindik ez dago organismo guztientzat baliagarria den definiziorik espezie kontzeptuarentzat : ugalketa sexuala duten eta gaur egun bizi diren horientzako bakarrik dago . Horrela , espeziea beren artean gurutzatu daitezkeen eta ondorengo emankor bat eman dezaketen indibiduoez osatutako populazio - multzoa izango litzateke . Oinarri komun bat osatzen dute , baina espezie desberdinen arteko fluxu genetikoa edo gene - truke bat ere badago .
Masoala Parke Nazionalak 2 . 300 km2 ditu eta , batik bat , euri - oihana da . Parkea 1 . 000 km2 - ko baso - eraztunak inguratzen du , baina eraztun hori ez dago babesturik . Zur - industriak egur - tonaka ugari ateratzen du urtero bertatik ; dena dela , ez da hau deforestazioaren erantzule bakarra . Nekazariek erein ahal izateko lurrak edukitzeko , etxeak eraikitzeko eta beste hainbat beharretarako zuhaitzak moztu eta erre egiten dituzte . Zur - konpainiek eraikitako eta erabilitako errepideek , gainera , basoetarako sarbidea erraztu egiten dute . Ondorioz , nekazariak zailtasun handirik gabe gero eta barrurago irits daitezke eta zuhaitz gehiago erre eta ebakitzen dituzte . Horrela , konpainiek eragindako deforestazio - arazoa areagotu egiten da .
. 19 : 00etan , plazatik abiatuta , bertso poteoa egingo dute lehenengo . Iluntzean , 22 : 30ean , berriz , bertso saioa izango da Soreasu Antzokian . Sebastian Lizasok egingo ditu gai jartzaile lanak eta Andoni Egaña , Maialen Lujanbio , Ion Maia , Amets Arzallus , Jokin Uranga eta Josu Oiarzabal Xenpelar ariko dira kantuan .
Herentzia anizkoitzaren arazo bat klase oinarrietako bat berdina duten bi klasetatik eratorritako klaseena da . Nahiz eta erraza izan , kasu honeta zer gertatuko den jakitea ( instantziak " instantzia aldagaien " edo elkarbanatzen duten oinarriak erabilitako datuen atributuen kopia bakarra izango du ) , ez da garbi ikusten .
Azken belaunaldiko teknologiek ahalbidetzen dituzten jarduerez gain , Bizkaiko Foru Aldundiak ez ditu alde batera utzi gure ohitura erakargarrienetan sustraitutako beste ekimen eta ekitaldi asko . Horiek Bizkaiaren irudiaren sustapenean jarduera garrantzitsu gisa finkatu dira .
Noiztenka - hau da Etxahun - Barkoxerena - azpimarratzen da doinuaren hauta keta :
Aldiz , Bizkaiko kostaldetik Arabara , esaterako , erliebeak eragin handia du . Izan ere , hezetasuna datorrenean talka egiten du mendiekin . Eta , mendiak ' igotzeko ' , hezetasun horrek hoztu egin behar du , eta , ondorioz , kondentsazioa gertatzen da ; hortik euria edo prezipitazio orografikoak deritzenak . Itsasoan , ordea , toki batetik bestera ez dago inolako desberdintasun bereizgarririk , eta , hortaz , tokiren batean euria egingo duela esaten badute , normalean euria egiten du . Lurrean , ordea , hori esan arren , mendikatearen bat bada tartean , beharbada beste nonbait egingo du euria .
a . - Babes erregimen berezian bete beharreko erabakiak betetzearen ondorioz lesioak sortzen direnean .
7 - En la mitad de mi vida . María San Gil . Planeta
Ekintza horren xedea ostalaritza eta merkataritzako profesionalak arau berrietara egokitzeko prozesua erraztea da . Horretarako AAPKK sistema aurkeztu zaie , arriskuen analisia eta puntu kritikoen kontrola izeneko metodologia eraginkorra . Saltokietan sistema hori ezartzeak bezeroei bermatzen die elikagaien higiene eta segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak hartzen direla .
www . gaztesarea . net / info / berria . php ? id = 12838 gorrotxa ( e ) k bidali du duela 1003 egun 11 ordu 18 minutu , duela 1002 egun 21 ordu 29 minutu argitaratuta
XIX . mendeko hirurogeiko hamarkada arte , posteak mendietan zehar garraiatzea ohiz gurdibideetan eta bidezidorretan zehar egiten zen , baina beste batzuetan linea - jartzaileek beraiek ireki behar izaten zuten bidea baso hertsietan zehar . Posteak garraiatzeko gurdibideren bat erabiltzen zutenean , enbor luzeak garraiatzeko berariaz egokitutako idiez tiratutako gurdiak erabiltzen zituzten : mutur bat gurdian kateaz lotu eta beste muturra lurrean dandarrez . Posteak metalezkoak zirenean , desmuntatuta eramaten ziren gurdietan , baita postearen goi aldean edo buruan jartzen zen atala ere .
PDF : Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko : Informazio hau PDF bertsioan jaitsi ( 117 Kb )
Ez kezkatu , eguzkipean eraikitako igerilekuak dira ; horrela , berangoztar guztiok beltzaran jartzeko aukera izango dugu , eta erabiltzaile kopuruan mugarik ezarri gabe !
Zure egutegia Outlook Web App - en irekitzeko , egin klik Egutegia eta Nabigazio - panela aukeran . Egutegia bistaratzen ari zarenean , klik bikoitza egin dezakezu bilera edo hitzordu batean , irekitzeko . Elementu bat ireki eta gero , xehetasunak ikusi edo aldaketak egin ditzakezu . Elementu errepikari batean klik bikoitza egiten baduzu ( hala nola , asteroko bileran ) , aukera dezakezu agerraldia irekitzea ( aukeratu duzun eguneko bilera bakarrik ) edo serie guztia irekitzea ( bilera guztiak ) . Elementu errepikariekin lan egiteari buruzko informazio gehiago lortzeko , ikus Elementu errepikariak .
Ménièreren gaitza izenekoa daukat - ez larritu , ez zara kutsatuko nire bloga irakurtzeagatik . Ménièreren sintomak , besteak beste , entzumenaren galera , tinnitus ( txirrin antzeko soinu etengabea ) , eta zorabioa . Medikuek teoria asko dituzte gaitzaren arrazoia azaltzeko : gatz , kafeina edo alkohol gehiegi izatea dietan , estres handiegia , alergiak … Halabaina , denborarekin faktore horiek guztiak kontrolatzea lortu dut .
Gauss - en teoremaren arabera , eremu elektrikoaren fluxua edozein gainazal itxitan zehar , eta gainazal itxiak inguratutako karga osoa zati e zatidura berdinak dira .
Guztiak batzen dira eta atez ate joaten dira ateak irekitzen .
Euskadiko Hiriburua , irisgarria , erakargarria eta ziurra bizilagun nahiz bisitarientzat .
Gainera , bihar Alexandra Halkin beraren « Migrar o morir » dokumentala emango dute Capitol zinema aretoetan , solasaldi eta guzti , Guerrero inguruko ( Mexiko ) langileen bizitza txiroa aztertzen duena .
Gazteegia nintzen , bai , kontu horietarako , ez neukan posizio jakinik . Ikuslea nintzen gehiago . Nire familiakoak karlistak ziren , baina nik neuk ez nuen hain garbi ikusten , ez alde baterako eta ez besterako . Hori bai , egundoko astakeria iruditzen zitzaidan gerra sortzea , gerra hasi izana .
Escrito en apunteak | Etiquetado AOI | Dejar un comentario
# TellMeinBasque labela erabili Twitter bidez itzulpen kuriosoak partekatzeko : http : / / twitter . com / TellMeinBasque
' Genero indarkeria ' terminoaren legezko definizioa emakumeen aurkako bortizkeria molde guztietara zabaltzeko ari da eskatzen Hego Euskal Herriko mugimendu feminista ; kontzeptua ez da legedian agertzen , berriz , Ipar Euskal Herrian .
Gazte horiek dira , bakoitza bere istorio berezi eta harrigarriekin , Euskal Herriko surfaren aitzindariak : Françoise Miarritzen , Jose Luis Elejoste bizkaitarra , geroago Artetxe anaiak Donostian eta oholak egiten benetan artisau lana egin zuten eskulangileak , Patxi Oliden , esaterako . Horiek dira Euskal Herriko surfaren hastapenen benetako aitzindariak . Ziur aski , horietakoren bat Peter Viertel bera baino lehen ere arituko zen , nahiz eta horren berri ez izan ; hala diote , behintzat datuek : Françoise - ren aita , Saran jaioa , medikua zen eta Hawaira joan behar izan zuen . Alaba Françoise erabat txundituta gelditu zen itzuleran aitak kontatu zizkion istorioekin eta ardo kupel batekin surfean aritzeko ohol bat egiteko eskatu zion aitari . Horregatik dakigu Françoise Lapurdiko hondartzaren batean surfean aritzen zela Peter Viertel Euskaldunen kostaldera iritsi baino bi hamarkada lehenago . Horrez gain , aipamen berezia merezi du , ez baitu meritu gutxiago , surfaren aitzindari bihurtu zen beste euskal gazte batek , Jose Luis Elejostek , hain zuzen . Elejoste Ozeano Bareari buruzko zineko dokumentalen batek , Reader ´ s Digest aldizkarian 1944an argitaratutako artikuluren batek eta Zarautzen olatuekin egindako jolasek eraginda sartu zen surfaren munduan . Horrek guztiak eta olatuen gainean ibili nahiak bultzatu zuten 1955 . urtean modu erabat autodidaktan bi metro eta erdiko ohola egin eta olatuetara salto egitera .
Espainiako Gobernuaren presidente ohiari Irakeko gerran parte hartzeko erabakia hartu izana leporatzen dio intelektualek , politikariek , abokatuek edota irakasleek sortutako ekimen batek .
Baina azken hau ere aldatzen ari da . Azken urteetan ez ohiko tenperatura baxuak neurtu dira Ipar poloan , eta ohiz kanpoko ozono - galerak izan dira . Eta harritzekoa dirudien arren , berotegi - efektua izan liteke tenperatura baxu horien erantzulea . Hots , planeta berotzen duen efektu berberak estratosfera hoztu egiten du . Antza denez , atmosferako behe - geruzetan pilatzen den karbono dioxidoak geruza horiek berotzea eragiten du eta , aldi berean ( berdintzeko edo ) , goragoko geruza hoztu egiten du .
Liburuek , DVDek , diskoek … bizkarrean daramaten kodea da , apaletan ordenan jarri ahal izateko .
This entry was posted on Asteartea , Apirila 22nd , 2008 at 8 : 15 am and is filed under asobal kopa . You can follow any responses to this entry through the RSS 2 . 0 feed . You can leave a response , or trackback from your own site .
Facebook Interneteko sare sozial ezagunak ere , 4 . 600 jarraitzaile zituen Arnaldo Otegiren orrialdea itxi du bitan . Berriro ere arrazoiak garbi utzi gabe . Hala ere , jada beste orrialde bat sortu dute , eta Arnaldotegi . com ere abian da .
Larrarte Hego Euskal Herrian plan estrategikoak dituen puntu nagusien inguruan aritu zen : « Gurekin batera plan estrategikoa diseina zezaten gizarte eragileei deitu genien , herrialde bat baino gehiago biltzen dituzten gizarte eragileei . Guztira 700 bat dira » . Iazko maiatzean , lau herrialdetan egindako sinadura ekitaldia eta metodologia - ri heldu zitzaion Kontseilutik : « 700 elkarte hartu eta sektoreka banatu genituen , bost multzo nagusitan . Orain lan - talde bakoitzak bere sektorearen azterketa egin eta bere sektoreari dagokion proposamena egingo du » , zioen Larrartek .
Estatu Batuar aditu batzuek egin duten ikerketa baten ondorioz , dakigu , gizentasuna duten pertsonek probabilitate gehiago dute asma edukitzeko . " Coloradoko " unibertsitateak esan zuen , gizentasuna duten pertsonen % 50 - ak arrisku gehiago dutela gaixotasun hori edukitzeko .
Adi gero ! Jabi eta Patxi 100 . programara ailegatuko dira laster . Hauek bai aitzindariak , aupa zuek ! Saiatuko beharko dugu ospakizunean egoten . http : / / www . irratia . com
Umetokiaren gaineko proz . & ka bidezko anexoak . in situ & prozesu ez - gaiztoa kk gabe
E . - Hala ere , noski , gas naturalaren erreserbak agortu egingo dira petrolioa bezalaxe . Petrolioa baino gehiago ala gutxiago dago ?
Duela aste batzuk lagun batek esan zidanez , lege bat prestatzen ari ziren Madrilen , etorkinak laguntzen dituztenei isuna ezartzeko . " Ez da posible " erantzun nion , nire harridura agertuz .
Oxigeno - kontzentrazio apaleko uretan bizitzeko ahalmenak zenbait ezaugarri fisiologikotan du oinarri . Arnas pigmentuaren oxigenoarekiko kidetasuna eta odoleko kontzentrazioa , esaterako , desberdina izan daiteke egoera desberdinen menpe bizi diren arrainetan . Baina ez hori bakarrik , arrainen anatomia ere desberdina izan daiteke . Pseudocrenilabrus arrainetan ikusi da brankia handiagoak dituztela oxigeno - kontzentrazio apaleko uretan bizi diren populazioetako aleek . Gainera , ez dirudi ikusitako desberdintasunek oinarri genetikoa dutenik ; hortaz , arrainen garapenaren malgutasunaren ondorioa dira . Hau jakin izan dugu oxigeno - kontzentrazio apaleko egoera esperimentalen menpe hazitako arrainen brankiak handiago gertatzen direlako .
2004 / 11 / 17 | Agirre Ruiz de Arkaute , Aitziber | Imaz Amiano , Eneko | Kortabarria Olabarria , Beñardo | Roa Zubia , Guillermo | Galarraga Aiestaran , Ana |
Joan den hilean Europako Batasuneko herrialdeek aldaketa klimatikoari buruzko bilera egin zuten . Hainbat puntu adostu ziren arren , oihanak Garapen Garbirako Mekanismoan onartu behar diren ala ez ez zen eztabaidatu . Datorren bilera azaroan izango da eta beharbada orduan helduko zaio arazoari . Bitartean oihanak desagertzen ari dira . Munduko euri - oihanen % 50 suntsiturik daude jada : Asiak baso naturalen % 88 galdu egin du , Afrikak % 45 eta Hego eta Erdialdeko Amerikak beste hainbeste . Oihanei egiten zaien presioa izugarria da , tartean interes ekonomiko ikaragarriak baitaude . WWF eta Europako Batasunak osatu duten txostenean aditzera eman dutenez , oihanak kontserbatzeko zailtasunak oso handiak dira . Herrialde askok kanpo zorra ordaindu nahi badute zuhaitzak moztea beste aukerarik ez dute . Horrez gain , zur - konpainiek 11 herrialdetan gutxienez eroskeri bidez lortu dituzte basoak ustiatzeko baimenak . Ustelkeria hori guztia salatu duten arren , aipatu txostena samurregia dela eta benetako egoera askoz latzagoa dela adierazi dute hainbat erakundek : Brasilek , esaterako , Amazonas oihanaren % 10 besterik babestuko ez duela adierazi du ; Kamerun - en oihanean zehar mila kilometroko petrolio - hodia pasako dute ; Asian dagoeneko ezer gutxi salba daiteke . . .
Zortzi laginetan , itxura ( kolorea eta zuritzeko , azala kentzeko , erraztasuna ) , usainaren bizitasuna , zaporea ( berezkoa eta espeziena ) eta ahoko ukitua ( sendotasuna , bikortasuna ) baloratu zituzten dastatzaileek . Usain bizi eta berezko zapore ohikoa izateaz gain , ukitu sendoko saltxitxoiaren alde agertu ziren . Gehien gustatu zena , alde handiz , El Pozo ( 7 puntu ) izan zen . Itxurari ( koloreagatik eta zuritzen erraza zelako ) dagokion puntuazio gorena erdietsi zuen . Haren zapore bizia eta ukitu sendoa ere dastatzaileen gustukoak izan ziren . Ondotik Casademont , Espuña , La Hoguera , Molina eta Sala datozkio , denak ere 5na punturekin . Casademonten itxura atsegin gertatu zen arren , bere ukitu guriak balorazio eskasagoa bideratu zion . Zaporea gustatu zitzaien , espeziak nabarmentzen zirelarik . Espuña zuritzeko unean zail gertatu zitzaien dastatzaileei . Saltxitxoi honen zaporea ez zen bizia eta , ukituz , guri samarra izan zen , gainera . La Hoguerako laginaren itxura ( ez oso kolore gorriska ) eta zuritzeko erraztasuna gertatu zitzaizkien gogokoak epai - mahaikideei .
OX ordenagailu eramangarri . ( Inform . ) Ordenagailu txiki , merke eta praktikoa da , MIT erakundeak propio diseinatua herrialde pobreetako eskola umeentzat , OLPC proiektuaren bidez .
Alyson Stoner asko esfortzatu zen O ' Connell Dance Studio ( Holland - en , Ohio ) dantza akademian eta Margaret O ' Brien modelo akademian . Horri guztiari esker , sari goraipagarriak jaso zituen bai dantza lehiaketetan , bai antzerkiak egiten eta baita modelo lanak egiten ere , azken honetan IMTA enpresak urteko modelo onena izateagatik saritu zuen .
Erlijioarekiko neuzkan sentimenduak ez ziren inoiz nigandik urrundu nire bizitzako ezein pasartetan . Izpiritu gogorrekoen sofisma hutsalak alboratuz - nik uste likiskeriatik eratorriak gehienak , konbentzimendu sendo batetik bainoago - , neure gogoa eta bihotza ematen nituen horien aurka , eta bataren nahiz bestearen bidez horiei aurre egiteko behar nuen guztia neureganatzen nuen . Sarritan , nire zoritxarren kariaz karitatezko eginkizunak uztera behartuta egon nintzelarik , hutsegite horiek konpontzeari ekiten nion horretarako parada izan orduko .
Aurrekoak irakurrita , badirudi euskalkiz hitz egitea dela ondo egiteko modu bakarra , eta itxi samarra baldin bada , hobeto . Baina ez . Pou anaiek ( ez dakit izena nola duten ere , barka nazatela ) euskaldun berriaren ahoskera tipikoa dute , Kutsidazutar guztien irribarrea pizteko moduko doinu horrekin , eta hala ere , egundoko soltura daukate hizketan , bixitasuna , abiada , zehaztasuna eta oparotasuna . Euskalduntze masiboaren ondorioz gure ondorengo guztiek horrela hitz egingo dutela hitz emango balidate , ni naizen talibantxo hau ez nintzateke izutuko ; aitzitik , berehala izenpetuko nuke , hala izan dadin .
Azpeitian zezenak marruskaturen bat ematea urguilua ere izaten dela diote gure protagonistek , abentura bat bezala kontatzeko moduko zerbait bai , behintzat . Luis Angel Etxeberriak badu horren inguruan pasadizo adierazgarri bat , bere garaiko beste sokamutil bat tarteko zela . Eliz kalean geunden , portal batean . Zezenak mutil koskor bat harrapatu zuen , jaso genuen eta atenditzen ari ginen . Sustoa zeukan bakarrik , baina , errekuperatzen . Nire lagunak esan zion : hi lasai , azpeitiar batentzako hori urguilua duk - eta . Orain lagunei esango diek , zezenak harrapatu hauela , eta ikusiko duk , heroi bat izango haiz ! Nik mutilarekin jarraitzen nuen bitartean , laguna portaletik kalera irten zen . Eta nik ez dakit , pasadizoan katigatu egin zuen - edo , bera bota zuen zezenak hankaz gora ; seko gelditu zen lurrean . Eta lehengo mutil koskorrak , begira jarrita : hi lasai , hori urguilua duk - eta .
Gure ustez , ikasleari zegokion irakaslearekin harremanetan jartzea , amaierako ahozko azterketaren eguna eta ordua jakite aldera . Halaber , inolaz ere ez zen idatzizko azterketara aurkeztu behar aurretik ahozko azterketaren kontuari konponbidea eman gabe .
Nafarroako euskalgintzan aritzen diren herri mugimenduei zer nolako hutsuneak ikusten dizkiezu ? Munduko borondate hoberena ez da aski , tamalez , egoera orokorrari aitzin egiteko eta noraezean gabiltza ( kasu , hemen eta Nafarroa atlantikoan ere ) . Luze litzateke galderari ongi erantzutea eta , hain zuzen ere , hauxe da hutsunetariko bat : uste izatea guzia ihardesten ( eta konpontzen ) dela esaldi batekin ; beti " formula magikoaren " bila gabiltza , pilula sendagarri amets : herri mugimenduetan , haur eta helduen irakaskuntzan … Hori bai , hizkuntzaren ( edo zernahiren ) aldeko manifak arras ongi ateratzen zaizkigu , zer jendeketak ! .
Eta hori dena freskotasunik galdu gabe , beraien betiko seriotasun argitsu eta optimismoarekin , betiko izaera mantentzen baina berritasuna lortzen . Oskorri - k zergamarka dauka , jatorri izena .
Gaur eguerdian burutu dute Amezketako talde politikoek eta sindikatuek Gernikako Akordioaren sinatze ekitaldia . Bertan izan dira Joxe Mari Sarasola Aralar Papelerako LABeko ordezkaria , Joakin Altuna Aralar Papelerako ELAko ordezkaria , Amets Zabala ezker abertzaleko kidea , Jesus Iñurrita alkatea eta Kimu Berriak taldeko kidea , Jose Antonio Artola Amezketa Elkarlanean taldeko kidea eta Eneko Karrera EHNEko ordezkaria .
SOZIOLINGUISTIKA . Zer ordutan aterako da Rangunerako hegazkina ? Hizkuntza funtzioak
Ez naiz BOGArekin ibili izan , eta , egia esanda , orain arte ez dut honelakorik entzun . Egia da BOGA oporretan eten egiten dela ?
90eko hamarkada oso emankorra izan zen taldearentzat . Presoak S . O . S . ( Esan Ozenki , 1994 ) , Gerra zikina ( Esan Ozenki , 1995 ) , Bakearen guda ( Esan Ozenki , 1997 ) eta Askatasunaren taupada ( Esan Ozenki , 1999 ) diskoak argitaratu zituen , eta Euskal Herriko jaialdi jendetsuenetan parte hartu zuen : Egin Txotx , Egunkariaren Jaia , Euskal Herria Zuzenean , Ibilaldia , Elkartasun Eguna . . . Tarte horretan , zenbait aldaketa jazo ziren taldekideen artean : Keu Agirretxea ( gitarra ) , Mikel Arakistain ( baxua ) , Afrika Bibang ( ahotsa ) eta Aritz Elordieta Toki ( perkusioa ) sartu ziren taldean , besteak beste . Halaber , Euskal Herrian ez ezik , Mexikon ere arrakasta handia lortu zuen 80ko hamarkadako euskal punk taldeen jarraitzaileen artean ( La Polla Records , Eskorbuto , RIP . . . ) . Ondorioz , hiru alditan , 1993 , 1995 eta 1999an , joan zen Etsaiak Mexikora kontzertuak ematera . Kuban , Suitzan , Katalunian eta Frantzian ere aritu zen taldea . RIP taldearekin harreman berezia izan du Etsaiakek , eta haren izpirituaren ordezkotzat jo daiteke . " Antimilitar " , " Lepoan hartu " , " Mundo muerto " , " Crimen de estado " eta Arrasateko taldearen beste zenbait kantu jo eta grabatu ditu Etsaiakek .
1397 . go Gipuzkoako arauak , 37 . araua : Badu gizon ibiltarien berri Gipuzkoan .
High chromium stainless steel with transparent color coating . 203 x 460 x 520 cm .
Hori bai , komunikatzeko abilezia izugarria zuela erakutsi zuen . Modu oso entretenigarrian , eta , batzuetan , umoretsuan , esan zituen kontatu beharrekoak . Ez ziren lelokeriak izan , dena den . Esan zuen , adibidez , ikerketak egiteko finantziazioa lortzeko , emaitza emankorrak lortuko direla bermatzea eskatzen dela . Zientzian , ordea , " ezin da aurrez iragarri ; hori horrela da . Ez da nire errua " aldarrikatu zuen .
Imajinatzen al dituzue euskaltegietan Tailerrak , Idazmen / Entzumen irakaslea , Laguntza gelak , Eskualdeko Berritzeguneak . . . Hain utopikoa al da ?
1 . MODULUA · Zer da edukiak sindikatzea ? · Sindikatzeak eskaintzen dituen aukerak . · Feed mota ezberdinak eta nola erabiltzen diren . · Feed formatu eta mota ezberdinak . · Informazioaren kudeaketa egokia egiteko hainbat erabilera . · Hainbat bilatzaileren bidezko alertak . · Talde - lanerako hainbat tresnaren integrazioa .
Dagoeneko ikusgai jarri dugu Azken Portuko txaranga mitikoaren bideo bat sarean , YouTuberen helbidean . Zehazki , 2004ko abuztuaren 12koa da , Santa Klara egunekoa . Salbardin baserriaren atarian ageri dira , egun horretan urtero egin ohi duten errondan , Habanera doinuan Azken Portuko abestia kantatuz . Dokumentu historikoa , dudarik gabe . Helbide honetan ikus daiteke bideoa :
DZALAKHA , ekialdean , Indian eta Tibeteko Cuona ( Tsona ) eskualdean hitz egiten da . Hizkuntz honek 62 . 500 hiztun ditu eta mehatxatuta dago . Shangri Latza gisa ezagutu genuen gure gizartean , paradisua zela sinestarazi nahi .
Guk dakigula , depresio sakonaren prebalentzia ez da gehiegi aldatu . Duela ehun bat urte begiratu zuten prebalentzia lehen aldiz , eta ordutik hona ez dago alde handirik . Hori bai , asko aldatu da detekzioa . Duela 30 - 40 urte , sintoma nabarmenak eta larriak zituztenek bakarrik jasotzen zuten medikuaren arreta eta tratamendua . Kontuan izan behar da , gainera , garai hartako botikek egungoek baino albo - ondorio gehiago eta okerragoak zituztela , eta , beraz , normala da kasu larrienak bakarrik tratatzea botikekin .
Horrez gain , zure ezkontidearen zerga oinarri orokorrean sartu beharreko etekinak 8 . 000 eurotik beherakoak badira Euskal Autonomia Erkidegoan , edo etekinik ez badu , bere pentsio planei egindako ekarpenak murriztu ditzakezu , gehienez ere , 2 . 400 euro arteraino urtean .
Termodinamika ( grezieraz τερμον " beroa " eta δυναμις " dinamika " ) beroa eta lana , eta sistema makroskopikoetan hauek duten eragina aztertzen dituen fisikaren arloa da , sistema osatzen duten partikulen mugimenduak estatistikoki analizatuz .
Jogurta egiteko , hasieran dugun esnea eraldatu beharra dago , horretarako eransten zaizkion mikroorganismoen eraginari esker . Laktosaren ( esnearen azukrea ) parte bat , adibidez , azido laktiko eta asimilazio errazeko beste hainbat osagai bihurtzen da . Azido laktikoa osatzean , bitartekoa azidotu egiten denez , proteinek eta gantzek aurredigestioaren antzekoa nozitzen dute , gure organismoarentzat elementu digestonikoago bilakatuz . Beste aldetik , esnea mamitzeak jogurta berariazko ezaugarriez janzteaz gainera , produktuaren zaporea , usaina eta ukitua zehazten ditu . Jogurt guztiek laktosarik baduten arren ( % 3 - % 5 ) azukre hori toleratzen ez duten pertsonengan ere ez dute albo - ondorio kaltegarririk eragiten . Jogurta kontsumitzeak , beste aldetik , hesteetako trantsitua luzatu egiten du , beherakoa arinduz . Historikoki , jogurteko elementu biziek nutrizioz haratago ere , kontsumitzailearen osasunarentzat eragin mesedegarria dutela uste izan da . Aresti eginiko ikerketa zientifikoek frogatu dutenez , ordea , jogurtari " betidanik " egotzi edo aitortu izan zion eragin onuragarri hori egin behar zuten bakterioen bidezko kolonizazioa hestean gertatzea ere auzitan jarri dute .
Baina , ez diote sudurrean zuen akats hori bakarrik konpondu ; sudurreko punta berreraiki zioten eta operazio kosmetiko bat izan zela esan dezakegu . Dirudienez , eta operazioaren aitzakia aprobetxatuz , kolageno apurtxo bat sartu zion medikuak goiko ezpainean .
www . rebelion . org / noticia . php ? id = 40276 boligorria ( e ) k bidali du duela 1714 egun 22 ordu 40 minutu , duela 1714 egun 16 ordu 8 minutu argitaratuta
ARRITXU IRIBAR . - Egun bateko lasterketetan ere bezperatik konzentratu egiten dira beren hoteletan , eta han gelditzen dira .
A ! Eta ilegorria ez naiz , ez . Ilegabetik hurbilago ilegorritik baino .
Zure denboraldirik onena izan dela esan dezakegu ? Balorazioa egingo banu , bai . Aurten ez naiz ia lesionatu eta urtean zehar maila ona eman dudala uste dut . Hala ere , beti ezin gara partida onak egiten egon , baina gehientsuenak onak egin ditudala uste dut .
Uztarriak , Soreasu kultur gunea osatu asmoz , Kafe Antzokia sortzea proposatua du
Honeek esaldiok etorri jatazan burura nire herriko alkatesari jazotakoa jakin nebanean . Zamudioko alkatesa dan Sorkunde Aiarzak ezin izango dau 9 urteetan udal aginte publikorik izan prebarikazinoagaitik .
Koldo Arsuaga - TAKEko lehendakaria Indartsu , pardida gehinak irabaziz hasi ziren Bide Bide Ibizakoak , baina gauzak okertzen joan zaizkie . ( Tolosaldeko Hitza - 2009 / 06 / 16 )
26 . Bitariko ibilgailua . - Aldi batera , zein berezi , salgaiak eta pertsonak garraiatzeko apropos prestatutako automobila da bitariko ibilgailua . Gidaria barne dela , bederatzi lagun eraman ditzake gehienez ere ; eta noizbehinka zama osoaren edo zati baten ordez , pertsonak garraia ditzake , eserlekuak gehitu eta gero .
42 urteko emakumezko bat atxilotu dute bart goizaldean Ermuan , bikotekideari labanaz eraso egitea egotzita . Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez , goizeko ordubatak eta laurden inguruan San Antonio auzoko zenbait bizilagunek ohartarazi diete liskar handia ari zela gertatzen bi bikotekideren artean . Esandako lekura joan diren ertzainek bularren bi labankada zituen gizonezko bat aurkitu dute , odoletan . Anbulantzia medikalizatu bateko kideek artatu dute , eta egonkortu ondoren , erietxe batera eraman dute .
> > Jakintzagaien arteko esperientzia - trukerako jardunaldiak ACEX . Astronomia Ikasgelak parte hartu du " Lur globoaren erabilpen didaktikoa " izeneko komunikazioaren bidez . 2010 - 09 - 15
Ikusten duzuen bezala , partidua oso parekotsu joan zen .
Orain dela gutxi , Estorileko txapelketan , " round robin " sistema onartua zegoen txapelketan , ATPari eskatu zion berriro ere ideia normalera pasatzeko .
Kasurik gehienetan hobekuntza handia epe luzera . Izan ere , ez da espero izatekoa hobekuntza bat - batean sentitzea , zentzuzko denboraldi bat itxaron beharko da . Askotan komenigarri izango da litioa beste medikazio batzuekin batera hartzea , batez ere tratamenduaren hasieran .
Herriaren beheko aldean antzinako harraska dugu ( 2002 . urteko udan udaleko langileek zaharberritu zutena ) . Herrikoek esan digutenez eraikina 1928 . urtekoa da eta Mónico delako Oletar batek eraiki zuen oin berritik hasita .
Kontuan izanda , azken ia hogeita hamar urtez egoera tamalgarri hau sortu zutenek boterea galdu dutela eta aldaketak , agian , onurarik ekar zezakeela zintzoki pentsatuta , aipatutako arazo horiei aurre egiteko bi ildotan egin ditugu ahaleginak .
Aurten ere idazle askoren parte hartzea espero dute 13 . ale hau osatzeko . Zuen lan bat eskatzen dute liburuxka osatzeko . Urtarrilaren 31 izango da lanak bidaltzeko azken eguna . Lanarekin batera ere argazki bat eskatzen dute eta noiz eta non zarete sortuak . Hatsaren poesia egunaren bezperan Olerkarien eguna ere atondu nahi da aurten . . .
Sistema eragile bat baino gehiago instalatu nahi badira ordenagailu batean , unitate ezberdinak beharrezkoak dira . Izan ere , sistema eragile bakoitzak berarentzako partizio eta fitxategi sistema berezi bat behar du orokorrean , kasu batzuetan bi partizio eta fitxategi sistema ezberdinak behar ditu . Honela , disko gogor bat baino gehiago edukiz gero , disko gogor ezberdinetan instalatu daitezke sistema eragileak . Baina bestela , partizioak egin beharko dira .
Hamasei gazte auzipetuenganako elkartasun ekimenek ez dute etenik Madrilen Oarsoaldeko hamasei gazte auzipetuen kontrako epaiketak jarraitzen duen bitartean , horienganako elkartasun ekimenek ez dute etenik izan .
Deialdi honen inguruko informazioa EHUko Euskara Errektoreordetzaren web orrian dago eskura , " Deialdiak - Bestelakoak " izeneko atalean .
H1 . 2 . Erabilera onargarriko politikak eta araudiak ezagutu eta errespetatzea , beren nahiz kideen datuak eta nortasuna babesteari dagokionez
Formula horren bidez , erraz kalkula daiteke gramo bat materiak , energia bihurtzen denean , 9 x 10 - 13 joule askatzen dituela .
DEBALDEKO OFIMATIKA App hau tabletarekin dator prezio barruan , beraz ez da MS Office 2010 Professional . Baina uste baino gehiago egin dezake , benetan . Office 2003 eta 2010 dokumentuak ireki eta editatzen ditu . gorde bakarrik 2003 formatuan . Testu prozesua adibidez , sinple baina eraginkorra da . Kalkulu orriarekin ez da erraza hasieran , baina gauza bera gertzatzen zitzaidan iPadean . Aurkezpenak erraz egiten dira , xinpleak hori bai - Ondo beraz hasiera baterako . A , eta Google Docs - en ere gordetzen du .
Ez da gezurrik esan , dokumentuek diotena jaso dugu . Dokumentu berririk baduzue , irrikaz irakurri , eta andoaindarron historia osatzeko asmoz , gure hurrengo Buletinean jasoko genuke . Gure historiaren unibertsoan izar aunitz izan dira dirdira izan dutenak , denak dute bere lekua ortzian , baina , oroimenak bi ( edo . . . ) aldeetara jo lezake , ongi gestionatzen ikasten ez badakigu . Ortzian bakoitzak duen lekua onartzen ikasi behar da , herri historiaren garaiak aspaldi ezarri ziren gure zientzia arloan , atzean geratu dira leinuen kondairen garaiak . Usteak uste , dokumentu ( bere zentzu zabalean hartuta ) eta ahozko testigantza jasotzetik eratortzen diren iturri kontrastatuen azterketa
Nik pagatu ta kondua , eztitzen hasi mundua … Kachturik nuen hartu nerekin behar maingua ; emanik behar dirua , hustu bainuen lekua .
Gaur esango dizut txarra dela , taldetik kanpo nagoelako . Baina orain arte ondo ibili naiz . Nik eduki dudan jokalari taldea oso ona izan da . Taldeko batzuk 4 - 5 urtean Donostian edota Azpeitian nirekin jokatzen aritu dira ; ez didate hutsik egin eta hori eskertzekoa da . Azpeitian ere badaude jokalari batzuk etorri nintzetik nirekin egon direnak ; esaterako , Alex Astigarraga eta Jon Arozena .
Euskoiker fundazioa irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da ; 1979 . urtean sortu zen eta Euskal Herriko Unibertsitateak , hiru foru aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru merkataritza - ganberek osatzen dute . Fundazioak daukan diziplina anitzeko espezialista taldearen bitartez , esku - hartze arkeologiko oso bat egingo da gazteluan , haren balioa ezagutarazteko . 2012an amaituko dira lanak .
PAKO : Ene gogoaren agertzeko dretxoa ahal dut . Jes . . . Nik arras ontsa konprenitzen dut gizon bat biluz ditakela , odola kaldan duelakotz .
Liburu guztietan izaten dira kanpoko eraginak : bizi izandakoak , irakurritakoak , kontatutakoak Kasu honetan modu bereziagoan jaso ditut ideiak , eta horrek apur bat ezberdin egiten du . Ni neu oso gustura gelditu naiz . Espero dut lehiaketan parte hartu zutenekin ere beste hainbeste gertatzea !
Heldu den udan egunero , mundu zabaleko bazter guztietatik etorritako makina bat erromes , leher - leher eginik bilduko da Obradoiro plazan , Donejakue Katedralaren aurrean . Maiatzaren erdialdean Orreagatik paseak ziren pertsonen kopurua iazkoaren hiru halako zen . Samalda gainean dugu baina , Bideak erromesei eragiten dizkien ahalegin fisiko eta era guztietako deserosotasunak zergatik onartzen ote dira , gogo onez onartu gainean ?
Beste alde batetik , helbide honetan kartel propagandistikoak dauzkazue ; aukera ezazue bat , eta egin ezazue iruzkina prozedura egokia erabiliz ( begiratu itzazue Prozedurak )
COMME CHEZ SOI 23 Place Rouppe . Tel . 5122921 Brusela Itxita : igandetan , astelehenetan , uztailean eta abenduaren 24tik urtarrilaren 1era bitartean .
c ) Alkateak nahiz Gobernu Batzarrak haien esku uzten dituzten gainerako zereginak .
Kantu bihurtu diren testuetako asko aspaldikoak dira , eta badira espetxean idatzitakoak ere . Horrek ez die , ordea , « gaurkotasunik kentzen » , Botanzen iritziz : « Badira aurtengo martxoaren 13an idatziak egon zitezkeen testuak , eta beste batzuk testuinguru oso ezberdinetan kantatu izan ditut . Hori oso gustagarria da , beldurra ematen baitit aurreko hamarkada batean gelditzeak » . Sastreren poemek « guztioi buruz » hitz egiten dutela uste du abeslariak , « nahiz eta bere amaz edo semeaz hitz egin » .
Zigor eskaera : 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa Dignidad y Justiciaren eskaeran ; 14 urteko espetxealdia AVTrenean
Gizakiaren iharduera oso aintzinakoa da alde horretan , monumentu megalitiko ugari dira horren lekuko ; bertan Euskal Herriko trikuharri pilaketa handiena dugu . Bestalde ar - tzantza izan da gehienbat betidanik , eta aberetza garrantzitsua du , batez ere ardi latxarena .
Preferenteko mutilak Touringen kontra neurtu ziren larunbatean Errenterian , 2 - 0 irabazi zuten partidu oso ona jokatu ondoren . Neskak etxean Arizmendiren kontrako derbian 13 gol sartu zituzten bat ere ez jaso gabe . Bestetik 2 . erregionalekoak ere beste 6 gol sartu zizkioten Dunboa taldeari garaipena lortuz .
Itxura denez , balore moral hauek bultzatzeak ez dio gaur egungo sistema ekonomikoari mesede handirik egiten ; ez du , adibidez , burtsan irabazirik ekartzen . Horregatik jarrera eta ekintza errentagarriagoak bultzatu dira azken hamarkadetan ; berekoikeria , ongizate kolektiboarenganako interes eza , konpetentzia bortitza , indibidualismo kanibala eta ingurumenaren suntsiketa , adibidez , helburu ekonomikoak lortzearren , muga moral guztiak gaindituz .
Kanpotik , bere abside poligonala ikusi daiteke , bere rosetoi gotiko txikiarekin . Hauek , gotikotik hasita , garai ezberdinetan eraiki zituzten . Epistolaren aldeko dorrea berandugokoa da . Orain dela gutxi gertatutako sute batek , epistolaren alboko aldea erre zuen . Sute horrek , arkupean eta elizaren hezurduran ere eragina izan zuen .
ICANNek hartutako erabakiak bidea irekiko die hizkuntza eta idazkera guztiei . ' . eus ' 2004tik ez du domeinuen zerrenda zabaldu ICANNek . Azken urteetan eztabaida prozesuan izan da . Aste honetako erabakiarekin , bidea ireki du ordea , . eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatea ordezkatuko duen domeinua eskatzeko .
Urteroko bataz - besteko prezipitazioak 400mm ingurukoak dira eta gehien bat udaberri eta udazkenean izaten dira . Urteko bataz - besteko tenperatura 13 , 6 ° C da . Nagusi diren haizeak iparrekoa eta ipar - mendebaldekoak dira , cierzo izenaz ere ezagutuak . Haize hauek , neguan eta batez ere udaberrian ematen dira . Uda garaian hegoaldeko haizeak izaten dira nagusi .
Langile bat zendu zen herenegun Beasainen , mendia garbitzen ari zela . Osalanek atzo eman zuen istripuaren berri . Pinu bat mozten ari zen eta , bat batean , enborra gainera jausi zitzaion . Kolpe latza hartu zuen 33 urteko errumaniarrak . Bat - batean hil …
San Fermin jaietan urteak dira txosnak jartzeko debekua dagoela . Ordutik hona herri mugimenduek askotan alokatu dituzte tabernak jai herrikoiak lortzearen bidean . Blog honetan " La Bodegika " tabernaren informazioa lortzeko aukera dago , Hezkuntza Mugimenduak eta Mugimendu Feministak irekitako taberna , jai herrikoi eta parekideen alde borrokatzeko asmoz .
BI : Gure Bus , S . A . L . ri , Arretxene kaleko 4 zenbakiko behe solairuko 3 lokaletan hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilera pasatzeko behin betiko baimena ematea .
Testua herriari zuzenduta dago . Bertan , lanaren banaketak duen garrantzia nolakoa den azaltzen die . Hau egonda dauden abantailak azaltzen ditu eta ez egotearen desabantailak ere bai , horretarako adibideak erabiliz . Adam Smithek testuan kapitalismoaren aldeko jarrera ere islatzen digu esanez , horri esker oparotasun unibertsala lor dezakegula gizartean .
Helburu estrategiko bakoitzari helburu zehatzak eta egitasmo - proposamenak gehitu zizkioten diagnostikoko arloak erabilita : irakaskuntza , euskalduntze - alfabetatzea , familia bidezko jarraipena , administrazioa , informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak , enpresa mundua , aisia , kirola , erlijioa , corpus - plangintza eta euskararen kalitatea , prentsa idatzia , liburugintza , irratia , telebista , publizitatea eta kulturgintza .
IXIDRO : Bizkitartean , gu ez bagine hemen , oraino trafiku gehiago laitekela .
Argazki digitalen abantaila erakargarrienetakoa irudiak ukitu eta aldatu ahal izatea da . Horretarako programa ezagunenak PhotoEnhancer ( Picture Works Technology - rena ) eta PhotoDeluxe ( Adobe - rena ) dira . Koloreak aldatu , akatsak kendu , flashak utzitako itzalak disimulatu eta beste hainbat eragiketa egin ditzakete . Edozeinen esku dago argazkiak makilatzea , oinak ipintzea , etab . Fujifilm etxeak berriz , " Archivist " izeneko programa du eta , orain arte aipatutako lanez gain , Internet - era konektatzeko bidea eskaintzen du .
Microsoft - ek urriaren 22an aterako du bere sistema eragilearen bertsio berria , MS Windows 7 , hain zuzen ere . Ideia egiteko , aurreko bertsioa , MS Windows Vista , 2007ko urtarrilaren 30ean plazaratu zuen eta MS Windows XP 2001eko urriaren 25ean . Erreparatzen bazaie data tarteei , ezberdintasun nabarmena aurki daiteke , bertsio ezberdinen artean . Bistan denez , azkarrago aritu dira Microsofteko langile eta arduradunak azken bertsio hau kalera ateratzeko .
Aipamen bat egin nahi nioke itzuliari berari . Aste beteko lasterketa garrantzitsuenetakoa izatera iritsi Kaliforniako itzulia . Gero eta gehiago dira txirrindularitzaren etorkizuna EEBBtan dagoela esaten duenik . Hiru asteko itzuli bat han izango denaren esamesak ere badira , izan ere zenbait adituren esanetan , txirrindularitzaren etorkizuna atlantiko itsasoaren bestaldean baitago hein handi batean . Denborak erakutsiko digu hau hala den edo ez .
Hazkunde honetan osasun - kanpainek badute zerikusirik , haur - hilkortasuna txikiagotu eta bizi - itxaropena handiagotu egin baitira . Baina , demografi hazkundeak arazoak sortzen ditu .
Ore konposatuek ( arrautzadun hauek , esate baterako ) baizik ezin dezakete gatzik eduki , baina hori ere kopuru mugatuan : substantzia lehorrarekiko % 1 baino ez . Hemen aztertu ditugunek muga hori gainditu dute , baina hori betegarriaren eraginez gertatu denez , onartzeko modukoa da . Elikagai osoa ( orea gehi betegarria ) kontuan hartuta , gatzaren presentzia egokia da : % 0 , 8tik % 1 , 7raino . Kasu bakar batean izan ezik , freskoek lehorrek baino gatz gutxiago daukate . Gatz edukia , nolanahi ere , saltsa erantsitakoan areagotu egingo da .
Nafar Gobernuak , UPN buru , lurra eta eraikuntza espekulatzeko erabili ditu . Gutxi batzuk aberasteko , baliabide naturalen txikizioa eta eraikuntza dentsitatea neurri gabe handitu eta azkartzea izan da azken urteotako errealitatea . Bilduk eredu horren parez pare , lurralde antolaketa sostengarri eta ekologikoa bultzatuko du .
Kontua , ordea , askosaz sinpleagoa da . Kontua da , diskurtso politiko bat ( independentismoa ) eraikitzeko , diferentziaren ( faktore objektiboen ) azpimarratzea egotea argumentu bezala . Argumentu politiko bezala erabiltzea diferentzia , hori bi mende luzez egin izan da , eta diferentzial desberdinak erabili izan dira bata bestearen aurka modu estatiko batean ( hizkuntza , arraza , historia … ) . Zertarako balio du horrek ? Barrura begira kontzientzia indartzeko eta borondatea egituratzeko bada , ongi . Abertzaletasun hegemonikoa eraiki nahi bada , gaizki : inoiz ez duelako diferentzia batek hegemonia eskuratuko . Eta hobe , bestela Flandiarren nazionalismoa nahi al dugu , ala ?
Puntu honek izan lezake gure artean garrantziarik , eta horregatik azpimarratzen dut nire aldetik ere , nahiz Nairobikoan beste zenbaiten artean datorren .
Beraz , berriro diot , espero dugu gure kasuan Espainiako Admilistrazioak gure kolektiboaren aurrean dagokion ardura hartuko lukela , arazoa hor dago eta arautu behar du .
Deustua - Unibertsitatea : Geltokia 30 metro inguruko sakoneran egongo da . Sarrerako ahoetako bat San Pío X plazan eta bestea Madariaga Etorbidean egongo da .
Gaur egun gure inguruan eta munduan kezka handia dago ebakuntza - gelatan eta Arreta Intentsiboko Unitateetan sartzen den aire girotuaren gorabeherez , eta une honetan Osakidetzan ere kezka hori dela eta aldaketak egiten ari dira . Hobekuntza nabarmenak egin dira , bai ebakuntza - geletan eta bai Arreta Intentsiboko Unitateetan .
Bologna Plana ezartzea eta bikaintasuna erdiestea dira EHUk 2010 - 2011 ikasturterako dauzkan erronkak
1905eko azaroaren 27an , Urbano II . ak , Frantziako Clermont - Ferrand hirian bildutako jendetzaren aurrean , Lurralde Santura espedizio militar bat egiteko asmoa azaldu zuen . Oso harrera ona izan zuen ideiak , eta oso hilabete gutxitan nobleen lau armada handi osatu ziren . Nekazariek eta hirietako biztanleek osatutako taldeak ere egin ziren , nahiz eta inolako formazio militarrik eduki ez . Horien artean , Pedro Eremutarrak zuzendutakoa nabarmendu zen .
Oarsoaldeko 17 gazteren kontrako epaiketaren bigarren saioa burutu da gaur , asteartea , uztailaren 19an . Atzo deklaratu zuten 5 gazteren ondotik , gainerako auzipetu guztiek deklaratu dute gaurko saioan ; gainerako 12 gazteek , beraz . Eta guztiek ukatu dituzte haien aurkako akusazioak .
1 . MUTIKOAK : Lagunak , etxeko ildakoen alde otoi bat esan dezagun .
Horregatik , bilera dezente tabernatan egiten zituzten ; Pastorkuaneko taberna zaharrean asko . Arauntza Elkartean ere bai , baina gehien - gehienak Pastorkuanekoan egiten zituzten . Lehengo Pastor - kua zaharra Hartzubia kalean zegoen errotaren parean , justu ibaiaren kontra . Sartu eta eskuinetara barra luze bat zeukan , ezkerretara mahaiak eta atzealdean sukaldea . Ibai aldera jantoki txiki bat zeukan tabernak , eta bilera gehienak han egiten zituzten Angelek - eta . Pastorkua tabernako jendea ondo ezagutzen zuten , bazekiten zein ibiltzen zen han egunero , eta , batik bat , hori komeni zitzaien .
Bizitza arruntean honela izanik , zer ez daiteke espero teknologi mundutik , non artikulu bakoitzak kontzeptu jator berri bat plazaratzen bait du . Urte gutxiren buruan , injinerutza - arloan , eguneroko bizitzako hitz bihurtu dira CAD ( Computer Aided Design ) , ordenadorez lagunduriko diseinua , eta CAM ( Computer Aided Manufacturing ) , ordenadorez lagunduriko fabrikazioa . Eta hasieran kontzeptu abstraktu zirenak egun gorpuztu egin zaizkigu . CADez mintzatzean adibidez , ez dugu jadanik ordenadore - programa baten irudi zehaztezina buruan . Pantaila , sagu eta ohol grafikoarekin elkartzen dugu ostera ; CAD sistemen merkatuan beren malgutasunagatik arrakastatsu bilakatu bait dira gailuok .
Mutrikuko AME estudioetan grabatuta eta Bartzelonan masterizatuta . Hamar abesti berri osatzen dute Nora zoaz izenburuarekin argitaratu den lan berria . Bideoklipa ere grabatu da , animazio efektuen orijinaltasuna eta irudimena direla nagusi . Azken honetarako clay animation teknika erabili da , stop - motion bitartez material ezberdinak mugiaraziz ( plastilina gehienbat ) .
Itxarotea deliberatu zuen . Besotik helduta zihoazen neskak , eta Kurt begira zeukatela ikustearekin duda egin zuten aurrera egin baino lehen . Jarraitu egin zuten , haatik , eta Kurtengana hurbildu ahala bide bazterrera jotzen hasi ziren . Neska beltzaranak ahur gorrituak igurzten zituen . Kurtek antiojoak kendu eta irribarre egin zien , eta metro pare batera izan zituenean " mina ? " galdetu zion neska beltzaranari .
» www . zabaldu . com » Politika » ' Egunkaria ' - ko auzi ekonomikoa ia hasieratik errepikatu beharko dute
2010eko Internazionalista Egunaren harira , Askapenak eginiko bideo - lana . Aurten 200 urte egiten dira Abya - Yalako estatu askok beren independentzia eskuratu zutenetik . Orain , ordea , bigarren independentziaren aroa da : potentzia inperialistak , trasnazionalak , tokian tokiko jauntxoengandik independentzia lortzekoa : jatorrizko herriak , prozesu bolibartarrra , behean eta ezkerrean daudenak , emakumeak . . . Euskal Herrian ere bada ordua independentzia eskuratu dezagun ! ! !
Harry Potterri eskainitako Disneylandia antzeko horretara joaten direnek , gainera , " kalabaza " zukua hartu ahal izango dute Hog ' s Head pubean ( Txerri Burua ) , Magia Eskolatik barna ibili eta Hontztegia bisitatu .
Oro har , Orozkoko baserri ugarik hedapenak , zaharberritzeak edo hobekuntzak izan dituzte , baina horrek ez du saihestu iraganeko osagaiak antzeman ahal izatea , askoren antzinakotasuna XVI . mendearen lehen erdikoa izanda . Horrela , udalerri osoan edertasun apartako baserriak ikus ditzakegu .
Poligono erregularrek inskribaturiko zirkunferentzia bakarra daukate eta bestea zirkunskribatua , eta biak zentrokideak dira . Bi zirkunferentzien zentroa , poligono erregularraren zentroa ere izendatzen da .
Ikasturtea zaila izan da eta lehen urtean baino kontrol gehiago izan ditugu . Bainan ere esan behar dugu azkar pasatu dela lehen urtea eta udako oporrak iristeko gogoa dugula . Etxeko lanei buruz , asko eta denbora gutxi ematen digute egin dezagun eta maten gehiena etxeko lan ugari oberena izaten zen nire ustes GIZARTE .
" Ai , ez . Berriro bera ez . Zergatik ? Benga , lasai , Agurtzane . Txiki - txikitatik da zure laguna . Hamaika urte pasa ditugu ikastolan , batera . . . Ez gara orain eta hemen haserretuko . "
Airean dauden bitartean beste hegazkin batzuk erregaiez ornitzeko sistemak ezarrita dauzkan bertsioa da A310 MRTT . Oraingoz Alemaniako Luftwaffe sei eta Kanadako aireindarrek bi eskari egin dituzte
Kasu honetan ere , kolore oso biziak erabili ditut baina gehiena guztatu zaidana berdea da nolabit sorginei buruz dugun baltzur itxura hori lortzen dudalako eta bestetik beste koloreekin itxura hori baretzea lortuz . Badirudi kontraesan bat dela baina hala da , ez guztin sorgin maltzurraren itxura baina maltxurtasun hor dago .
Tituluek uste baino pisu gehiago dutela iruditu zait , alegia . Eta inguruan euskarak bestelako bizitasunik hartzen ez duen bitartean hala izango dela susmatzen dut . Eta hori ez dago ikasleen esku .
Gero kontatu zuten urte batean bidaiarako aurreztuta zeukaten diru guztia gastatu behar izan zutela bidaia egin aurretik , ospitalean . Martinari otu zitzaion " Pablo itsu geratu zen urtea " izan zitekeela urte hori , baina Mercedesek ezetz , umetan geratu zela Pablo itsu , zazpi urterekin edo bederatzi urterekin , ez zegoela ziur , baina zenbaki bakoitia zela , zazpi urte edo bederatzi urte , hori seguru zekiela . Ados jarri ziren orduan ahizpa biak beste arrazoiren bat egongo zela bai , baina dirurik gabe geratu zirela bidaiarako azkenean .
Bertxoko sariketa bizia da , ariketa bereziekin , parte - hartzaile gazte eta jatorri ezberdinetakoekin ( 18 - 25 adin - tartekoak izan behar dute ) . Saio guztiak afari osteko formatuan izateak ere freskotasunean irabazteko balio dio . Aurtengo Bertxoko Sariketa hiru saio iango dira . Lehenegoa azaroaren 5ean izango da Ozaetako txokoan . Idoia Enbeitak gidatuko du eta bertsolariak honako hauek . . .
Ez gaude ohituta hain denbora gutxian hainbeste disparate entzutera . Hemen muestra labur bat : Gezurra omen da erraustegiak kutsakorrak direnik ; zaborra erretzea tabakoa erretzea baino osasungarriagoa omen da ; Post hau irakurtzen jarraitu
Antza , arrakasta izan dute Al Goreren eta Josu Jon Imazen predikuek , eta industriak barneratu egin du , azkenean , beste arazo bat ere baduela , energia horniduraz eta ekonomia krisiaz aparte , edo horiekin batera : CO2 isurketak . 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean Kyotoko Protokoloa . Protokoloa sinatu zuten ehun eta gehiago estatuek onartu zuten 1990ean isuritako CO2 kopuru osoa baino % 5 gutxiago isurtzea 2008tik 2012ra bitarteko bost urteetan . Gero negoziazio gogorrak ireki ziren estatuetako ordezkarien artean , batzuek urte asko eman baitituzte CO2 lasai - lasai isurtzen , eta beste batzuek eskubidea sentitzen baitute CO2 gehiago isurtzeko , haiek gutxiago kutsatu dutela argudiatuta . Izan ere , CO2 gutxiago isurtzea , industria garapenaren aurka egitearen sinonimotzat hartzen da : gutxiago produzitzea , gutxiago kutsatzea da , eta alderantziz : gutxiago kutsatzea , gutxiago produzitzea da . Auzo aspergarria da CO2 hori negozioentzat .
Atzoko zapata zikinak ez dituzu jantzi nahi izan berriro
" Las carrascoliendas " ( 1930 urterarte gure heriko gazteek egiten zuten inauteria ) . Kuadrillen arteko txapelketa bat antolatu nahi dugu , gazteen olinpiadak balira bezala . Auzoetako jai bakoitzean ekintza partehartzaile bat antolatuko dugu , urte bukaeran gehien parte hartu duen kuadrillak irabaziko du Liga . Saria izango da Trapagarango tabernaren batean kuadrilla irabazlearentzat afaria .
Sinpleagoa izan da kontua . Lehenengo pasarte hori irakurrita , burura etorri zait Euskara Irakasleak sarea , eta , oro har , euskara irakasleen sektorea . Bistan dago sare sozial horretan ez dabilela mogimendu handirik , eta hitzok irakurrita , pentsatu dut ez ote dugun tresna bat jarri eratu gabe dagoen komunitate , sare , interes - talde edo dena delako giza - multzo bati .
Sekretu bat kontatuko dizut . Bada leku bat izugarri gustatzen zaidana : Zumaiko itsaslabarra . Han goian , ertz - ertzean jarri eta itsasoari begira jartzen naiz , isilean . Egia da , han ez dago isiltasunik , baina badago nolabaiteko bakea , naturaren ahotsa soilik entzuten da , ura bortizki harriaren aurka , haizea abiadan aurpegiaren kontra eta , hala eta guztiz ere , bakea . Eguzkia itsasoan sartzen ikusi arte itxaron ohi dut , zerbait magikorik badago hango arratsa da , berezia da , zerua gorria eta itsasoa berunezkoa . Hori da nire lekuetako bat . Baliteke norbaitek zorotzat hartzea ; zuk , ordea , ondo baino hobeto dakizu zertaz ari naizen . Agian , zeuk ere badaukazu leku horietako bat eta hara joaten zara lasai egon nahi duzunean . Batzuetan nahikoa da leku horretan sentitzen duzun lasaitasuna eta bakea gogoratzea . Laguntzen du , ezta ?
blogari . net / 1898erantzun xuriken ( e ) k bidali du duela 1329 egun 10 ordu 26 minutu , duela 1329 egun 7 ordu 30 minutu argitaratuta
Jeneralaren ondoren , Infanteriako Komandatea dago ; infanteriako buruzagia da eta Alardeko indarrak esandako orduetan biltzeko ardura duena . Infanteriako kapitain guztiak kontsultatu ondoren izendatzen du Jeneralak ; gero , Buruzagien Batzordeari eta Alardeko Batzordeari jakinaraziko zaie .
Harluxet hiztegi enziklopedikoa dion gisa . Garden : 1 . izond . Gorputz batez mintzatuz , argia pasatzen uzten duena , bere barruan edo bestaldean dauden objektuak ikustea ahalbidetzen duena . . . eta Elbeteko Errotaberriko uharkakoak ala dira ! Mapa ikusi Tagak : erreka , baztan , elbetea , ibai , urra . elbete
C kapitalizazio - urterokoa bada eta t berriz epean ezarritako urteak ( epeak urte batekoak dira , beraz n = 1 ) , interes konposaturen formularen arabera : lehengo urterokoak C ( 1 + r ) t ondasuna emango du ( t ) urteetan zehar ; bigarren urterokoak urte bat gutxiagoko inbertsioa izango du , eta bere ondasuna C ( 1 + r ) t - 1 izango da . Hirugarrenaren ondasuna C ( 1 + r ) t - 2 izango da , eta abar . Azken urterokoak beraz C ( 1 + r ) ondasuna ekoiztuko du .
Laztantzen nauen marruskadura indarra da . Indar txiki bat . Ia nulua , ia zero , baina azeleraziorik handiena eragiten duena nigan . Masa konstantepean azelerazio handia eragiten duen indar txikia .
www . berria . info / edizioa_ikusi . php ? id = 18015 karrikas ( e ) k bidali du duela 1686 egun 19 ordu 46 minutu , duela 1686 egun 13 ordu 47 minutu argitaratuta
U letra … Ia ukitu gabe . Ia . Atzamarra zure samatik . Ia gabe . Baina besoetako ileak tente jartzen zaizkizu .
SALTZAILEA : Oi , ez jauna . Sistema logiko on bat da , ez tetralogikoa . Ez da auto suediar bat . Benetako francesa . Benetako modelo kartesiar hat .
San Bartolome jaietako danborradaren prestaketa lanekin eta entseguekin hasi dira Ibarran . Hori dela eta , bertan parte hartu nahi duten 2007 urtetik atzera jaiotako haur eta gaztetxo guztiek Zubiaurre , Sendi - Ekintza , Txumitxa , Danon , Ostaize eta Gaztelubide tabernetan zein eta Kultur Etxean jarriko diren zerrendatan izena eman behar dute . Danborradako hurrengo entsegua hilaren 13an izango da , 20 : 00etan izango
Ze aurrekontu izango du honek denak ? 2009tik 2020ra arte , 11 urterako , dauzkagu 89 milioi euro . % 75 izango da finantzazio publikoa , hiru erakundeek , Kultura Ministerioak eta Europak jarria . Gainerakoa , finantzazio pribatua .
Gurean Susaetak Orbaiz ordezkatu du . Sartu berria eskuin hegalean kokatu da eta Gurpegi euskarrian . Lehen berrogeitabost minutetan madrildarrek zazpi abagune sortu dute eta bigarrenean sei gehiago . Beraz , kopurura iristeko batzuk falta ziren ondino . Hurrengoa Kakaren txanda izan da . Lehen saiakera Iraizozek harrapatu du , bigarrena buelta erdian langa gainetik bota du eta hirugarrena kanpora , zutoinaren ondoan , bidali du , nahiz eta une horretarako harmailak sutan zeuzkan epaileak kornerra zela erabaki duen . Abagune bakoitzaren artean Pellegrinik aldaketa bana egin du , Granero Lassen ordez , egur gehiago , eta gero Raul Benzemaren ordez .
Eztago euskaldun semerik , euskalduntasuna galdu ezpadu , edozein tokitik , gau orretarako makilla bat sorbaldan , pardeltxoa makillan , bakallaoa pardelean , gurasoen irudia buruan ta pozik neurrigabiena biotzen duala , bere lur maitea joko eztuanik , eta bere lurrean jaioterria ta jaioterrian sortetxeko ate kutuna . Eztago euskaldun etxekoandrarik , estuen ta larrien bizi dana bada ere , seme senar gurasoentzat , ortik edo emetik , janari gozo ugaria lortuko eztuanik gau orretarako , naiz ta beste gau asko baratxuri salda utsez igaro .
Egoera aldatu beharra dago , eta denborarik galdu gabe . Ezabaketa Asteko ekimenetan bildu den jende andanak jada egin du apustu Euskal Herri euskaldunaren alde borroka egiteko ; bada , horretan jarrai dezaten eta ekinbide horietara jende gehiago hurbil dadin deitzen du EHEk . Euskararentzat estatus aldaketa behar dugu , ofizialtasuna behar dugu eta lurralde osoan , Euskal Herri osoan . Euskarari lehentasuna emango dioten politikak inoiz baino beharrezkoagoak dira une hauetan , guztiok euskararen ezagutza izatea bermatuko dutenak ; modu honetan lortuko dugu euskaldunon hizkuntza eskubideak onartuak izatea .
2010 : Herrizaingo Sailburuaren Agindua , 2010eko otsailaren 5koa , Ertzaintzaren egitura berria onartzen duena , argitaratu zen ete Planifikazio Unitatea sortu zen , Ikuskapen eta Administrazio Alor berriaren mende . Bere funtzio nagusia ebaluazio - eta berraztertze - jardueren bidez Ertzaintzan etengabeko hobekuntza sustatzea da ; kalitate - estandarrekin bat , horien garapenean eta funtzio poliziala antolatu eta objektibatzeko prozedurak aplikatzean segurtasun sailburuordeari jakinarazi eta lagunduko zaio . Era berean , beste funtzioen artean , Unitate hau Kalitatea Kudeatzeko Sistemak garatzez arduratzen da .
Oso ona da txistea baina oraindik asko falta da zuen bloga blog on batera iristeko . Beno , jarraitu horrela
Euria eta hotza lagun izan zituzten atzo Behobia - Donostia lasterketan parte hartu zutenek . 17 . 373 pertsonek bukatu zuten 20 kilometroko proba eta horietatik 140 azpeitiarrak ziren . Izena - ematerakoan hiria Azpeitia jarri zuten 140 lagunek hain zuzen .
Bueno , ez dakit zenbat denbora igaro den honezkero nire azken post - a zintzilikatu nuenetik , eta gaur , eskuartean lan gutxi nuela aprobetxatuz ondorio hauetara iritsi naiz : Gauzak horrela , eta bihar bertan hasita , zin dagit blog honek sarrera gehiago izango dituela . Hasteko , azkeneko post - etik gaur arte gertatutakoaren berri emango dut .
Lehenik eta behin short - listean zeuden 5 taldeen izenak gogoratu ditu antolakuntzak :
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak , sare bidezko irakaskuntzan aitzindari den erakundeak , ikasturte honetarako ikastaroen proposamen zabala eskaini du . Horietako bat , " HIZNET Hizkuntza Plangintza " da , euskararen normalkuntzan ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa eskaintzeko . 2008ko azaroaren 3tik 2009ko uztailaren 30era bitartean egingo da . ( www . sustatu . com )
8 . artikulua . 1 . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak urtero Nafarroako Parlamentuari aur - keztuko dio bere jarduketei nahiz kudeaketei buruzko ohiko txostena , legeak aurreikusitako moduan eta epeetan . Betiere , aurretik ohiko txos - ten hori Foru Araubideko Batzordearen eskuetan jarriko da . Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak txos - ten horren laburpen bat ahoz azalduko du Parla - mentuaren Osoko Bilkuran , eta , jarraian , parla - mentu - taldeek parte hartzeko aukera izanen dute beren jarrera adierazteko .
Industria Sustatzeko Zuzendaritza Donostia - San Sebastian kalea , 1 01010 Vitoria - Gasteiz Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua ( SPRI , S . A . ) Urkixo Zumarkalea 36 , 4 . solairua ( Plaza Bizkaia Eraikina ) 48011 Bilbao
Mariren lana gero eta gogorragoa zen . Herria handitu ahala , sendabelarrak aurkitzeko gero eta urrunago jo behar izaten zuen . Azkenaldi hartan Artxanda eta Pagasarri izeneko mendietatik ikusten zuten maiz . Gainera , kristauen intolerantzia gero eta bortitzagoa zen . Santiagoko abadeak bere sermoietan behin eta berriro aipatzen zuen Mari . Hain zen gogorra egoera ezen bera izan zen batailatu zuten lehenengo Goienkaleko sorgina . Bere amak , etorkizuneko arazoak aurreikusiz , Maria izenez kristautu zuen . Jada Bilbon ez zegoen jentilik , denak kristauak ziren , batzuk soilik itxurazkoak izan arren .
Fruitu lehorren oinarria duen gozoa denez , proteina begetal ugari - arrautzaren proteina animaliekin batera - eta koipe polisaturatuak ematen ditu . Almendraren zuntza beste fruitu lehorretatik gailentzen da , beraz , bereziki eragin berezia du hesteetatik igarotzean . Karbohidratoen ekarpena hostoretik eta irinetik dator .
Batek baino gehiagok eskarmentua du perretxiko txarra janda . Normalean urtean izaten diren ingresoen % 95 Mal tzurra , entoloma lividum , jan da izaten dira . Jendeak Pago xixa , lepista nebularis , eta Uda berriko xixarekin , calocybe ganbosa nahastuta hartzen du . Hau behintzat ez da hilgarria . Hilgarria dena amanita phalloides - a da , hau russula vi rescens perretxikoarekin na has tuta hartzen dute . Orain dela gutxi , pertsona bati gibela aldatu behar izan diote galerina marginata bat janda . Badira pertsonak perretxiko onek kalte egiten dietenak . Orain dela bi urte Landetan hil zen pertsona bat onddoak janda , baina ez da normalena .
Baietz Fundazioak sortutako Euskal Herriaren Atarian zaude . Te encuentras en el Portal de Euskal Herria creado por Baietz Fundazioa Tu est dans la porte de Euskal Herria crée par Baietz Fundazioa
Euskal artista , bertsolari , abeslari eta abar luze bat , palestinar inprobisatzaile , musika talde zein bakarlariekin arituko dira " Elkartasunez " manifestua ildotzat hartuta , Israelek ipinitako mugak gainditu , harresiak apurtu eta apartheida garaitzeko . Finean , boikota eraikitzeko .
Azpeitiak herri gutuna jaso zueneko 700 . urteurrenaren harira Udalak ateratako zazpi liburuetako bat da Azpeitiko industria eta merkatalgoa erdi aroan . Udalak , zazpi liburuen egileekin antolatu nahi ditu hitzaldiak . Joan den hilean eskaini zuen Juan Madariagak lehenengoa , Azpeitia : gizarte , kultura eta pentsamoldea liburua oinarri hartuta . Apirilean , berriz , Jose Maria Zuazok eskainiko du Ilustrazio garaia eta lehenengo karlismoa Azpeitian liburuaren harira .
Arrazoi duzu marxismoa etengabe berritzen dela , bestela ez litzateke marxismo izango . Egia da prozesu iraultzaile bat eraikitzeak ARDURA eta KONTRAESANA dakarrela , horra arte , guztiz ados . Baina uste dut zure artikuluan KONTRAESANAK KUDEATZEKO BEHARRARI eta SUBJEKTU BERRIARI ( edo honen eraikuntzari ) garrantzia handiegia ematen diozula . Non geratzen da klase borroka ?
Post interesantea benetan , segi holaxe ! Baño web semantikoa bilatzalletara bakarrik mugatzen al da ?
Patxi Urrutia : « Hegoalderako bi mahai planteatzen dituenak bi Hego Euskal Herria onartzen ditu »
Kalean da jada Egurra ta Kitto talde gipuzkoarraren bigarren lana . Lurrikara izeneko diskan estilo desberdinetako 11 kantu daude . Musika alaia eta letra aldarrikatzaileak : borrokarako eta festarako deia eginez .
Ez dut sekula entzun pastoral bat ez zela eder edo gaizki zenik . Sekulan . Arrangura sortzen balu , segur ez litaikela bizituko . Baikor da gizarte mailan , jendeen harremanen sortzeko , kultura ezagutzeko orokorki eta mintzaira sustengatzeko . Hortako bizi da eta azkar .
Ekainak 24 gaur , San Joan zaindariaren festa - eguna ospatzen ari dira gaur Olaberrian , Goierriko eta Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala . Eguneko egitaraua meza entzunez hasi dute olaberritar askok . Ondoren frontoian elkartu dira , Udalak eskainitako eta Zezilione ostatuak zerbitzatutako hamaiketakoan ehunka lagun izan baitira . Haurrek ere jolas parke handia dute gaur . Eguerdian bezala arratsaldean 15 : 30etik aurrera ere [ . . . ]
Udalak AEBE ( Administrazioan Euskara Bultzatu Erabiliz ) eta EBPN ( Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia ) planak erabili ditu udal barrura eta kanpora begirako lana kudeatzeko .
1 - . lehen kontakturako jolasak , 2 edo 3 egin behar dira . 2 - . Izenaz gain , taldekideen beste datu batzuk ezagutzeko . 3 - . Taldea bera ezagutzeko jolasak dira hauek . Taldearen mugak , beharrak eta partaide guztien onarpena bilatzera zuzenduak daude . Pertsonen alde onak bultzatu behar dira hauen bidez . 4 - . Norberarekiko konfiantza eta taldeaganakoa konprobatzeko eta estimulatzeko erabili ogi dira . 5 - . Ahozko komunikazioa , ahozkoa ez den komunikazioa eta entzumen aktiboa lantzeko baliagarriak dira . 6 - . talde osoak ekintza bat bete behar du duztien partaidetzarekin . 7 - . Izenak esaten duen bezala , dauden edo egon daitezkeen arazoak konpontzeko balio dute . 8 - . Erlaxazioa dute helburu . Amaitzeko , haurraren bizitzan , eta helduarenean , jolasak duen garrantzia biltzen duen Pablo Nerudaren esaldia aipatzeak merezi duela uste dugu : Jolasten ez duen umea ez da umea , baina jolasten ez duen helduak barruan daraman umea betirako galduko du .
Ukazio bikoitza ( ez . . . ezer ere ez ) : " * Honaino ez da iritsi inor ere ez "
7 . - Hizkuntz normalizazioa bideratzeko organoak eta berauen funtzioak finkatu
Ohi bezala , ikasturteko azken irteeran mendira eta … hondartzara joango gara . Elgoibarrera joan eta ondoren Markinara ; bertan Aulestiako errepidea hartu , eta Meabe auzoko baserre politen ondotik pasa ondoren , Lekoizeko muinora iritsiko gara . Zementuzko pista bat hartuko dugu , eta2 kilometroko igoera aldapatsuaren … Continue reading →
Ekainean Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatea NETTsarean sartu da , Network for the Education and Training of Teachers ( Irakasleen Heziketa eta Prestakuntzarako Sarea )
Ondo igarriko ditu , ahozko zein idatzizko testuan , bere lanean ohikoen diren egoeretan eta , batez ere , egoera mugatuetan izan daitezkeen ohiko erregistro - aldaketak .
Altsasuko Gazte Asanbladatik hurrengo egunetarako eta Gaztetxeko XX . Urtemuga ospatzeko hau da prestatu duen egitaraua : • Asteartea 5 : 18 : 00 Txupinazoa eta merienda Gaztetxean . Ondoren kalejira • Asteazkena 6 19 : 30 Gazte Asanblada , asteazkenero bezala • Osteguna 7 17 : 30 Auzolana Gaztetxean • Ostirala 9 18 : 00 Haurrentzako jolasak eta txokolatada plazan 23 : 00 Ikuskizuna Gaztetxean • Larunbata 10 11 : 00 Kalderete txapelta Musika eta kale animazioa 14 : 30 Herri Bazkaria Ondoren jolasak eta kalejira 19 : 00 Argazkia 23 : 00 Kontzertuak Gaztetxean Vendetta + La Betty Travan
Irailaren 26ko gauean , ministro kontseilua azkenekoz bildu zen Donostian . Ministroek Alfontso XII . aren alde abdikatzera behartu zuten Elisabet . Baina keinua berandu iritsi zen . Berehala Serrano jeneralak - urte batzuk lehenago erreginaren amorante izanak - Pavia garaitu zuen Alcolean . Irailaren 29an , erreginak gaua Irunen igaro zuen eta biharamunean muga zeharkatu eta Hendaiara iritsi zen . Elisabet II . aren udaldia eta erregealdia hor amaitu ziren . 1868ko iraultzak ez zuen aldaketa handirik ekarri Espainian ; bi urte geroago Alfontso XII . a eseri zen tronuan . Baina erreginak udak Donostian igarotzea erabaki izana erabakigarria izan zen hiriaren etorkizunean .
Langabezia , pentsioen erreforma , soldata mileuristak , areagotuz dijoan prekarietatea , jendarteko zati handi baten pobretzea ; hauek guztiak ez dira krisiaren ondorio hutsak , gobernuek eta beren babesleek onartutako politika ekonomikoaren ondorio dira . UPN / PP - PSOE - PNV alderdiek zuzendutako gobernuek aurrera eramandako politika ekonomikoaren ondorio dira horiek guztiak , krisia langileok ordain dezagun erabaki baitute .
AGINDUA , 2011ko maiatzaren 19koa , Kulturako sailburuarena , Euskal Autonomia Erkidegoko antzerkietan egoitza - proiektuetarako 2011 . urtean laguntzak emateko araubidea ezartzen duena .
ezagutu degu , ezen , Fiorettian arkitzen diran irakorgai eta gertaera geyenak ( . . . ) Bernardo Besseren kondairatik bat banaka artuta daudela ( I . A . - 5 )
Inbertitutako kopuruen inguruan galdetuta , inbertitzaileen artean " denetik " dagoela dio Kontsumitzaile Bulegoko teknikariak . " Hona galdezka etorri direnen artean denetarik dago : batzuk urte piloa daramatzate inbertitzen , eta beste batzuk bizi osoan aurreztutakoa dute inbertiuta . Baina denetik dago " .
Bestalde , Juanito Bikendik , 300 sari berezia eskuratu zuen inauterizaletasunagatik . Izan ere , Juanito pailazoz jantzi zen astelehenean , 80 urterekin .
Fisikaren karnabal honek adar europar bat ere badu , Gravità Zero italiarren blogatik ere jarraitu ahal izango delako . Bestalde Italiako UAI - k ( Unione Astrofili Italiani ) ekimena babestuko du .
Informatuta izango zaituztet . Bitartean argibide zehatzagoak behar badituzue jo ezazue zinemaldiaren web - orria .
Euskaltzaindiak Santiago Ezkerra : bizitza eta lanak liburua jarri du interneten . Argitalpen digital hori Iker / Jagon - tegiak atalaren baitan dago , eta Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke , Euskaltzainak bilduman . Liburua Euskaltzainak bildumaren 11 . zenbakia da eta Andres Iigo euskaltzainak paratu du . Bertan Santiago Ezkerra Beltza ( 1925 - 2009 ) Etxarri Aranazko euskaltzainaren ibilbidea eta bere . . .
IVAP - ek eratutako itzulpen ikastaroek argi utzi zuten kurtsoak lizentziatuentzat izan behar zutela , eta halaxe egin zen . Lehen promozioa , 35 pertsonaz osatutako talde trinkoa , 1990eko urtarrilean hasi zen . Kurtsoa , lehenago esan dugun bezala , praktiketan oinarriturik dago . Honek esan nahi du eskola orduetan irakasle - ikasleen ardura egindako itzulpena orraztean eta azaltzean datzala . Praktika ordu hauen osagarria estilistikaren gaineko azalpenez , traduktologiaz eta maila teorikoko beste zenbait gaiz orniturik dago . Hirugarren hiruhilekoan praktikak egiten dira , administrazioan edo Unibertsitateak hitzarmenak sinatutako entrepresetan . Praktika hauetara doazen ikasleak beren egokitasun edo prestakuntzaren arauera joan ohi dira .
Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan , tratamendu ezagunenak aztertzen dira - besteak beste , akupuntura , homeopatia , aromaterapia , erreflexologia , kiropraktika eta sendabelarren medikuntza - , haien frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko . Baina zerk balio du eta zerk ez ? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia - azalpen argiak ematen ditu . Zientziak esperimentuak , behaketak , saiakuntzak , arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko . Ondorio bat erabakita dagoenean ere , zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori , akatsen bat egin badu ere .
Gazteluak ezker - eskuin eta aurrera - atzera bakarrik mugitu daitezke ( ez - diagonalean ) eta nahi haina lauki har ditzakete . Erregearekin batera enroke izeneko mugimendua egin dezake , non erregea dorrearen atzean babesten den mugimendu bakar batean .
Mostrando las últimas 3 entradas de un total de 4 de marzo 2008 Mostrar las entradas más antiguas
55 . Ibaia burdingintzaren funtsezko faktore bihurtu zen , izan ere , instalazioetarako energia iturri zen eta komunikazio eta garraioei estuki lotuta zegoen .
Europar Batasunari eskatu nahi diogu eten dezala berehala Marokoko Erresumarekin duen Elkartze Hitzarmena , giza eskubideei buruzko 2 . artikulua urratu duelako .
Baten batek , agian , gizartea mugiarazteko gaitasunik ez duzuela ulertu du .
Hamarreko txikiak bukatu orduko arratsaldeko seiak dira . Kartzelarako ordua heldu da . Puntuari erantzunetan Serapio Lopezek egin du harrera : Lehenbizi pentsatu ta egin ondoren / gauzak beti pentsatu ahal denik ondoen / horixe bera ondo pentsatu banuen / igual momentu hontan ez nengoke hemen .
Gure udalerriko lurralde planteamendua egiterakoan honako ardatz hauek ditugu gure hausnarketen ondorio eta jardueren oinarri
Lehen ministroak esan du " kalteak handiak " direla . Sendaira olatu erraldoiak heldu dira eta zentro nuklear bat eta findegi bat sutan daude . NHK agentziak aurreratu duenez , Japoniak emergentzia nuklearreko egoera ezarri du . Fukushimako zentro nuklearretik gertu bizi diren 2 . 000 biztanle lekua uztera behartu dituzte . Gas hornidura eta elektrizitatea eten egin dituzte hainbat hiritan . Errusiako 11 . 000 biztanleko irla bat jendez husten ari dira .
Askotariko edukiekin hornituriko web orri berritua du Hamaika Bertute bertsolari eta gai - jartzaile taldeak . www . hamaikabertute . net webgunean aurkituko dituzue guztiak : bertso - saioetako kronikak , argazkiak , taldekideen bertso - idatziak , iritzi artikuluak . . . Atal berri - berri bat ere bada : asteko argazkia . Astero , gaurkotasunari loturiko argazki bat zintzilikatuko da webgunean , eta taldekideek zein bisitariek bertsoz ilustratu ahal izango dute errealitate puska bat .
STREAMING - EN APLIKAZIOA MEDIKUNTZA - HEZKUNTZAN : ANATOMIA KLINIKOAREN ADIBIDEA
Ipuinak eta poemak . . . Harbour eta Pasaia . . . Zati hau nobela hizpide hartuta amaitu nahi nuke . Hona nobelaren abiaburua : " 1984ko martxoaren 22an zen , Espainiako poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako ( KAA ) lau kide akabatu ditu segada batean Pasaia Donibaneko faroaren aurrean . . . " .
2008ko honetan ere , urtero bezala , Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroen artean Soziolinguistikaren ingurukoa antolatzeaz arduratu da Soziolinguistika Klusterra . Aurtengo ikastaroa Baionan burutu da uztailaren 15 eta 16an eta aukeratutako gaia eta ikastaroaren izenburua honakoa izan da : Euskararen legeak : esperientzia praktikoak eta aukerak . EAEko Euskararen Legearen 25 . urteurrenean gaudela eta hizkuntzaren inguruko lege eta dekretuen sorrera eta aplikazio berriak gizartean ematen ari diren zeresanak erakarrita , interesgarri ikusi da hizkuntzaren erabilera arautzen duten legeriek euskararen normalkuntzaren aldeko bidean izan duten , duten eta izan dezaketen eraginaz jardutea . Xede horri begira , gaiaren inguruko euren ikuspegia emateko , legeria eta euskarak sektore eta testuinguru administratibo ezberdinetan duten harremana gertutik ezagutzen duten adituek osatu dute ikastaroko irakasle taldea . Hauen ekarpenari esker , gaiaren funtsezko alderdiak jorratzen dituen egitaraua osatu genuen . Ikastaroari hasiera emateko , Joseba Intxaustiren eskutik , euskarak historikoki izan duen status legalaren bilakaera ezagutzeko aukera izan zen . Azken mendeetako baldintza historiko sozialak aldatu ahala euskaldunon hizkuntzaren egoerak jasandako aldaketez aritu zen Euskaltzaindiko kidea . Administratzaile publikoek hizkuntzekiko ezarritako arauak garaiko gizarte testuinguruan kokatuaz errepaso historikoa egin zuen . Euskara Kultur Elkargoko zuzendari den Iulen Urbiolaren txanda etorri zen jarraian . Nafarroan euskarak eta herritarren hizkuntz eskubideek izandako bilakaera eta gaur egungo egoera aztertu zituen . Foru Erkidegoko legeriaren moldaketa bakoitzak izandako eraginak , nafar gizartearengan sortutako erreakzioak eta legeak praktikara eramaterakoan izanAdako gorabeherak azaldu zituen . Atsedenaldi bat egin ostean , euskararen ofizialtasunari zuzenbidearen ikuspegitik erreparatu zitzaion gaiaren lanketa teorikoan eta aplikazio praktikoan esperientziadun Iñaki Agirreazkuenagaren eskutik . Bere hitzaldian lege testuetan hizkuntza ezagutzeko derrigortasuna jasotzeak dakartzan ondorioak eta aukera horrek instituzioen hizkuntza politikan suposatzen duen baldintzapena aztertu eta erlatibizatu zituen . Horrez gain , euskararen ezagutza euskal gizartearen gehiengo esanguratsu batera hedatzeak legeen garapenari aukera asko irekiko lizkiokeela eta hizkuntza normalkuntzarako baldintza legalak sortzeko oztopoetako bat gainditzea suposatuko lukeela azpimarratu zuen . Arratsaldeko saioari hasiera emateko , Azpeitiko Euskara Patronatuaren zuzendaria den Patxi Saezen eskutik , euskarak lege aldetik administrazioaren sektorean izan ditzakeen aukerez gehiago jakiteko parada izan genuen . Azpeitiko udalean praktikan jarritako neurriez aritu zen , lanpostuz lanpostuko eginkizunetan hizkuntza irizpideak finkatzeaz hain zuzen ere . Ekimen honen nondik norako nagusiak Lehen eguneko egitaraua borobiltzeko , gaurkotasunez beteriko gai baten berri jaso ahal izan zuten Baionan bildutako ikasleek , zuzen - zuzeneko ezagutza duen irakaslearen eskutik . Erramun Osak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Merkataritza , Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordetzak berriki aurkeztutako Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretuaz hitzaldia eskaini zuen . Dekretu hau sortzeko jarraitutako prozesua azaldu zuen hasteko , egungo egoeraren diagnosi bezala erabilitako ikerketen nondik norakoak eta dekretuko neurrien kontrasterako erabilitako bideak azalduaz , besteak beste . Eta jarraian , dekretuaren edukietan sartu zen bete - betean , ekarriko dituen aldaketa eta betebeharren xehetasunak emanez . Ondorio bezala , kontsumitzaileen eskubideen deAkretua 25 urte bete berri dituen Euskararen Legeari garapenerako aukerak geratzen zaizkionaren froga dela nabarmendu zuen , besteak beste . Ikastaroaren bigarren eguna hasteko , Iparraldean euskarak lege aldetik dituen muga eta aukerez mintzatu zen Battittu Coyos . Frantziar estatuko lege eta hizkuntz politikaren atzean dagoen ideologiaz aritu zen , Iraultza aurreko garaietako zenbait autoreren testuetan jasotakoak gaur egungo legeriaren atzean dauden ideien isla izaten jarraitzen dutela aipatuz . Legeriak Ipar Euskal Herrian gizarte elebidunaren norabidean suposatzen duen baldintzapena aztertu zuen eta euskalgintzako eragileen jardunak administrazioaren hizkuntza politikan izan dezakeen eraginaz ere jardun zen .
1771an , 13 urteko neskatxa batekin ezkondu zen , Marie - Anne Pierrete Paulze - ekin alegia . Neskatoa Fermé Genérale sortu zuenaren alaba zen . Marie laguntzaile bikaina izan zen ingelesera itzuli baitzizkion artikulu asko eta frantsesera autore batzuek lanak itzuli baitzizkion . Gainera , Lavoisier eta lagunek laborategian erabiliko zuten erreminta batzuk diseinatu eta ekoitzi zituen .
Basalan , S . A . k , Bizkaiko Foru Aldundiaren bitartekoa eta zerbitzu teknikoa den aldetik , Bizkaiko Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsean sartutako ondasunak eta zerbitzuak kudeatzea du xede Foru Dekretu honen eremuan , haien erabilerari eta aprobetxamenduari dagokionez . Lurren eskaerak ere ikuskatuko ditu bulegoak .
" Izan ziren eta diren trikitilariei eskainitako eguna " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
- Aralarreko Legebiltzar taldea egiten ari den lana oposizioko bigarren talderik onenarena bezala baloratzen da , soilik EAJk gainditua , dezima bakar batengatik .
Ibilbide proposamena : Leintz Gatzagako gatz museoa , Erdi Aroko gunea , Ibarraundi Museoa . Salneurria : 3 , 50 Euro / pertsona . Iraupena : Egun Osoa . Aldizkakotasuna : egunero Oharra : Ibarraundi museoa astelehenetan itxita egongo da .
Lurrin - makinaz eragindako lehen untziak , frantziarrak izan ziren , nahiz eta untzigileak porrot eginda gelditu . Follenay - ko konteak eta Auxiron - go konteak , Sena ibaian lehen baporea frogatu nahi izan zuten 1774 . urtean , baina untzia hondatu egin zen bezperan .
Azpeitiko udalak utzikeria izugarria agertu du beti herri hauekiko . Har dezagun Urrestilla eredutzat . Asko dira Euskal Herrian Urrestilla baino biztanle gutxiagorekin udala duten herriak : Errezil , Beizama , Albiztur , Aizarnazabal , Elduain , Zerain . . . Eta aski da herri horietara bisita bat egitea , Urrestillari zer koska kentzen dioten ikusteko .
Pairatutako galdeketa horietako batean , kolpatu ninduten batean , ziegara joateko eta ondo pentsatzeko esan zidaten , hitz egin nahi nuenean ziegoko atea jo eta igoko nindutela esan zidaten . Ziegan nengoela atea jo nuen eta hitz egingo nuela esan nuen . Aurretik gainera neska laguna atxilotu zutela eta hitz egiten banuen askatuko zutela esan zidaten . Beraz , tratu bat egingo genuela esan nion , hitz egingo nuela baina bakarrik neska askatzen bazuten . Azkeneko eguna kontrarelojean zebiltzala zirudien galdeketa asko egin zizkidaten , bakoitzean galdera pila bat eginez ; informazioa nahi zuten . Beraz , polizia zahar bibotedun bat etortzen zen eta , * ' Eso no funciona así ' * esaten zidan nik kontatutakoari buruz , erakundeak ez zuela nik kontatu bezala funtzionatzen eta ezin zuela nik kontatutakoa egia izan . Nik , ordea , horrela izan zela eta horrela izan zela . Hiru egunak amaitu zitzaien arte eta Entzutegira eraman ninduten arte .
Tecla Diaz Andrea , Ocako Diego Alvarezen alaba , ezkondu zuen . Bost seme - alabak izan zituen :
Ez da Boliviaraino iritsi hamabi puntuko karneta . Baina taxi bakoitzean igotzen ginenean hamabi puntuk hari zenbat iraungo ote zioten kalkulatzera jolasten ginen . Ez dut uste inork kilometroa osatu zuenik . Eta izan ziren lehenengo stopera ere iritsi ez zirenak . Baina marka guztiak hautsi zituena , gaztetxo bat , nik atea itxi baino lehen aireratu zena : Kaixo compañeros , niri El Rayo deitzen didate .
Gaztetxoak argazkilari Haur Afrikarren egunean ( Argazki galeria ) Haur Afrikarren eguna da gaur eta hori omentzeko asmoz , UNICEF eta Sonyk euren bizitza . . .
hasierako i . e . e . komunikatzean , kondentsadoreak gehienezko karga metatzen du , C kondentsadoreko kapazitatea izanik . Zirkuitu honen intentsitateak honako balio hau hartzen du :
Lieja hirianJean d ' Archelen Estatutoetan Konpostelara erromes joateko zigorra agertzen da .
Amara auzoan betidanik egin diren euskal kultur girotze ekimenak Ikasbidek eraginak izan dira . Gaur egun Ikasbide Kultur Elkarteak hartu du honen lekukoa eta ikastola da , momentu honetan , parte hartzaile eta zabaltzaile nagusia gune honetan .
Albaitaria zen , eta hainbat zaletasun zituen , bertzeak bertze , XIX . mendearen bukaerako eskola errealistaren pintura . Ospe handiko pintorea , 1982an bere lanak biltzen zituen erakusketa egin zen Oiartzunen . Berak egindako lan guztiak esku pribatuetan daude , bere familia barne .
Elekak eta IXAk XUXEN zuzentzaile ortografikoaren bertsio berria prestatu dute , QuarkXpress autoedizio prrogramarekin batera erabiltzeko modukoa . Eusko Jaurlaritzaren web orritik deskarga daiteke dohainik .
Auzolanak , inguruko baserrietako jendearekin egiten zituzten Etxanizek eta haren familiakoek . Inguruko bizilagunekin elkartzen ginen garia - eta biltzeko . Lan handia eskatzen zuen lanetan elkartzen ginen , elkar laguntzeko .
Muy Sr . mío : Me pregunta V . si me parecería conveniente la reimpresión en su casa de la obra Jesusen ariore - nekeei dagozten otoitz gayak del Rev . P . Mendiburu de la Compañía de Jesús ; y , sin vacilar un momento , contestare que prestaría V . , en mi concepto , un imponente servicio a los bascongados en general , y al Clero de estas provincias en especial , con reproducir esta obra en que se trata y desarrolla admirablemente una materia siempre trascendental sobremanera , oportunísima para los católicos en los tiempos que corremos , y de mucho provecho también por otra parte para el estudio práctico de la lengua euskara en que aparece escrita , por abundar dicha obra en giros castizamente bascos , que no he visto empleados por muchos otros autores , aun los reputados como de primera nota . No es aquí mi intención culpar de ello a estos señores , porque , habiendo hecho sus estudios en castellano , latín , francés , o lo que fuese , y núnca en bascuence ; habiendo adquirido la costumbre de pensar y expresarse en idiomas neo - latinos ; y respirando constantemente una atmósfera nada basca ( anti - basca para el caso ) debía serles bien difícil sustraerse de la influencia de síntaxis extrañas , similares todas entre sí , y antagónicas , a mas no poder , a la composición euskara . Pero el P . Mendiburu hizo esfuerzos sobre - humanos indudablemente por discurrir en bascuence lo que en bascuence se proponía decir , procuró , a mi entender , olvidar cualquier otro idioma que no fuese el de Aitor ; y preciso es confesar que logró en gran pane lo que se proponía , puesto que vemos que consigue evitar un viciode locución , que desgraciadamente ha venido empañando las producciones de casi todos los bascófilos que nos ponen en la triste necesidad de leer palabra basca embutida en moldes y nexos absolutamente anti - euskaros . Me refiero principalmente al intolerable uso del supuesto pronombre relativo zen - zenek , zena - zenak , zer - zerk , zera - zerak , nor - nork - norek al hacer de otras lenguas a la nuestra versiones serviles del pensamiento que hallaron elaborado con enlaces que el euskara rechaza en absoluto . La versión en esas condiciones será siempre imposible , por la sencillísima razón ( a mas de otras ) de no existir siquiera en bascuence ese pronombre relativo tal cual lo aceptan y usan multitud de traductores : pronombre que en nuestra lengua no hace falta ninguna , pronombre que estorba , pronombre que divide lastimosamente un pensamiento que , sin el , resulta único , sencillo , perfectamente aglutinado , y por consecuencia mucho menos trabajoso , y mas comprensible sin comparación .
Proiektu honek beste adar bat eduki du , CorpEus , internet euskarazk corpus gisa erabiltzeko aukera ematen digun zerbitzua .
1 . Zure ustez , zein da Donostiaren egungo egoera gutxiagotuei dagokienez ? - Gutxiagotasun fisiko , psikiko , eta ikusmen zentzumen gutxiagotasuna duten pertsonek , Donostian , orokorrean ondo egituratutako erakundeak , erakunde babes indartsua , eta pertsona ekipamendu eta ekipamendu teknikoa dute , eragindakoak ordezkatu eta harretaz zainduta egon daitezen eragiten dutenak . Hala ere , ezin da gauza bera esan entzumen gutxiagotasuna duten pertsonei buruz , urte hauetan Gorrak garen kolektiboak berak esan izan dugun arrazoiengatik , eta , batez ere , gizarte partehartzean dugun hutsuneagatik da . Hutsune hau , batetik , hezkuntza sistema desegokiagatik da , eta hortik hasi beharko litzateke , eta bestetik , aurrekoaren ondorio den politika gabezia , edo politika desegokiengatik , ez baitute jakin kolektiboaren errealitate eta beharrei erantzun egokiak ematen jakin .
ang = " EU " style = " font - size : 10pt ; font - family : " Century Gothic " ; color : # 211d1e " > c ) Gure aiton - amonek jasan zuten historia latza errepikatu ez dadin , beharrezkoa da haien bilobek guztia ezagutu dezaten bitartekoak ipini behar dira . Irakaskuntza eta kultur adierazpenen bitartez ( ikus - entzunezko , museo , editorial , etab . ) gertaera haiek gogoratu eta gure herriak eskubide zibil , politiko eta sozialen alde burutu dituen borrokaldien ezagutza , oinarrizko irakaspena bihurtzea ezinbestekoa da . < / >
Giri - aldia udaberri / udan izaten dute , tenperatura epeldu eta larreak ugaltzen diren garaian . Eme ernagarriak , normalean baino pixa gehiago egiten du eta oso urduri ibili ohi da . Arrak haren usaina sentitzen duenean , irrintzi egiten du eta beregana joaten da . Elkarren ondoan daudenean bafada indartsuak botatzen dizkiote elkarri . Behorrak oztikada pare bat ematen dizkio arrari eta hau izututa salto eta oihuka hasten da . Emeak eragozpenak jarriz jarraitzen badu , zaldia aldendu egiten da , baina hurbiltze - saioak egiten ditu ondorengo egunetan , emeak azkenik amore ematen duen arte .
Gure Leiçarragac laurhoguei bat aldiz erabili çuen VRTHE hitza .
Utzidazu kasu hipotetiko bat jartzen : Bilboko gazte bat telebista aurrean jesarri da ( beno , gaztea diot baina zaharra ere izan daiteke , eta Bilbokoa bezala , Markinakoa , Iruñekoa edo Azpeitikoa ) eta hain arrotz zail diferente zaion euskalki hori topatu du dokumentalean ; behean dituen azpitituluek laguntzen diote hain gutxitan entzundakoa ulertzen , interesgarri iruditu zaio , errealitate hura amiñi bat ezagutzea erabaki du . Azpititulurik gabe ere jarraituko zukeen kate berean ? Ez dugu sekula jakingo , badakit , baina guk ulermenaren alde jokatu genuen , ez zezala ikusle hipotetiko horrek beste kate batera alde egin ulertzen ez zuelako .
Urtarrilean egindako proposamenetatik PSE - EEk ez duela bakar bat ere bere egin salatu du EAJk
Festa eguna izanda ere , larunbatean aldarrikapenak leku nabarmena izango du Zestoan . Martxelo Diaz Euskal Herria Palestina Sareko kideak gogora ekarri zuen , atzo , egunaren aurkezpenean , Israelek nazioarteko legedia « urratzen » segitzen duela . « Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurka , Nazio Batuek 242 ebazpenean gaitzetsi zutena , Palestinako talde ugarik nazioarteko legedia urratzen duen artean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean » . Israeli presio egiteko helburuarekin , BDS kanpaina abiatu zuten ( Boikota , Desinbertsioa , Isunak ) , « Palestinako herriaren aurka ezartzen den apartheid sistemaren aurka eta Hego Afrikan izandako ereduari jarraituz » .
Gehien saltzen direnen eraginkortasuna ezagutzeko , finkapen estra - sendoko zortzi apar - lagin aztertu dira ( Grafic , New Wave , Nelly , Studio Line , Llongueras , Henry Colomer , Poly Swing eta Estilo Libre ) . Ontzien edukiera 200 mililitrokoa da , Henry Colomer eta Nelly markakoak izan ezik ( 300 mililitrokoak baitira bi hauek ) ; badira 50 edo 100 mililitro eskaintzen dituzten laginak ere , sustapena dela bide . Oparitan ematen den gainetiko produktu hori kontuan izateke , muturretako prezioek sekulako aldea erakusten dute : litroko 883 pezetatik ( Nelly ) 2 . 894 pezetaraino ( Studio Line ) ; erdialdeko lau lagin , litroko 2 . 300 pezeta inguru dabiltza , edonola ere .
Comentarios sobre : " Somera eta Areilza kirolez blai ! Lehenengo RETA dendak ireki ditugu eta , orain , Gasteizera goaz ! "
Urtarrilaren 11an Eguzkiñe Etxabe gurekin egon zen Hezkuntza Inklusioa materialen gida aurkezteko . Hezkuntza Saila eta FEVAS erakundearen hezkuntza batzordea izan dira materialaren egileak . Dakizuenez , erakunde hau Adimen Ezintasuna dutenen aldeko Ekarteen Euskal Federazioa da .
Bigarren abisuaren kasuan , partehartzaileari akreditazioa kenduko zaio eta bere NANa apuntatuko da . Zigorreko 3 orduak pasatakoan , bere akreditazioa sarreran jaso ahal izango du , partyko pertsonalari NANa erakutsi ondoren .
Lutz Dammbecken " The Net " - Erreboluzio zibernetikoan topatutako pentsamenduak garatuz Dammbecken filmak Interneten hasierara hurbilduko gaitu . Batetik , sare globaleko lanenaren inguruan egindako agindu utopikoen bitartez . Bestalde , teknologi - kontrolaren aurkako intrusio - sistemak aurkituz .
1 . Jabip - 2006 - 10 - 17 | 12 : 55 Gustiz ados aurrekoarekin . Badirudi zenbait iritzi ez direla Ustarriaren gustokoak izan eta horregatik baliogabe bezala definitu dituzte . Zergaitik ? Nun dago iritzi batek " arinkeria ugari " , " balio ez duten iritziak " , " izen abizenik ez izateak eztabaidatzeko berdintasunik ez . . . " , " interesatuak " " sinesgarritasun txikia dute eztabaidek oro har " direla dioen GURUa . . . zeinek eman dio horri pertsonen iritziak on edo txar bezala kalifikatzeko boterea ? Ez dakit zuek , baino niretzat zentsura hutsa da hori . Aste bat geroago , lehen estabaidarako toki aberatsa zena ( naiz ta pentsamendu bakarrekoa ez izan ) horrialde web antzu eta feedbackgabea bihurtu da . . . Zeuek jakingo dezue zer den hobeagoa baino argi dago lortu dezuen gauz bakarra zeuek nahi dezuten iritziak jartzea dela , jendeari erantzuteko oztopoak jarri pentsamendu bakarra fomentatzeko . 2 . uztarria - 2006 - 10 - 18 | 12 : 01 Kaixo . Juankar Arellanok dio : " Zenbaiten komentarioak entzun ondoren , azken boladan , estatistiken gorabehera kasu , Uztarriak pairatutako kritikak bultzatu dutela ematen du horrelako erabakia hartzera " . Jabip - ek : " Badirudi zenbait iritzi ez direla Ustarriaren gustokoak izan eta horregatik baliogabe bezala definitu dituzte . ( . . . ) Zeuek jakingo dezue zer den hobeagoa baino argi dago lortu dezuen gauz bakarra zeuek nahi dezuten iritziak jartzea dela , jendeari erantzuteko oztopoak jarri pentsamendu bakarra fomentatzeko " . Uztarria prest dago kritikak entzuteko , nola ez . Hedabide gutxi egongo da bere kontrako kritikak bere hedabidean argitaratzeko horrelako aukerarik ematen duenik eta argitaratuta uzten dituenik . Izan ere , guk Uztarriari buruzko eta bestelako iritzi denak onartzen ditugu eta webean argitaratuta geratzen dira , webeko arauak betez gero . Arellanok dio : " Egia da lehenagotik datorrela erregistratzeko asmo hau " . Hala da . Ez du zerikusirik azkenaldiko erantzun batzuekin . Eta erabaki hau ez dugu Uztarriako Komunikazio taldean gabiltzanok bakarrik hartu . Uztarriako beste talde eragileetan proposatu eta erabakitzeaz gain , azken hilabeteetan Uztarria aldizkariko kolaboratzaileekin eta uztarria . com - eko blogariekin ere komentatu dugu idatzi landu baten bidez , eta iritzia eskatu diegu . Uztailean Uztarria Kultur Koordinakundeko taldeei ere proposamenaz idatzi landu bat pasatu genien . Gainera , uztarria . com - en izen eta abizenez iritzia ematen hasi ziren batzuek ( Uztarriako talde eragileetako kide ez direnak ) anonimotasun libreaz kezka adierazia ziguten . Internet munduko adituekin ere komentatu dugu . Eta euskal web batzuek dagoeneko ezarrita dute sistema hau ( baleike . com - ek , adibidez ) . Ulertuko den bezala , denekin ere ezin da hitz egin ( eta egongo dira ados ez daudenak ; logikoa izan daiteke ) , baina azaldu dugu zenbatekin partekatu dugun erabakia . Besterik gabe , Uztarria - Komunikazioa
Nahi izanez gero , OISMP - EKINBIDE zerbitzuan bete eta eman behar den inprimaki bat dago . Inprimaki hori bide hauetako edozeinen bidez igor daiteke :
Deseroso sentitzen zen . Ez zuen inoiz atxikimendurik sentitu kalean dirua eskatzen zutenekiko , edo zabor artean janaria bilatzen zutenekiko . Baina oraingoa desberdina zen . Eta horrek , deseroso sentiarazten zuen . Bere etxeko leihotik berriz begiratu zuen kalearen bestaldean zegoen zakarrontzira : mutil gaztea zen han ikusten zuena , janari bila . Normalean kanpokoak ziren zakarrontzian janari bila aritzen zirenak , baina hau bertakoa zen . Bere herrikidea zen . Bere ikaskidea zen . Eta horrek , deseroso sentiarazten zuen . Mutilak , une batez , zakarrontzitik atera zuen gorputza , eta bat - batean , elkarren begiradak gurutzatu ziren . Bere deserosotasunean zer egin ongi jakin gabe leihotik aldendu eta etxe barrurantz sartu zen . " Ez nau ezagutu " pentsatu zuen jateko zerbaiten bila hozkailua zabaltzen zuen bitartean . Baina janariak ez zion barrena betetzen . Deseroso sentitzen zen .
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Leitzako herri kirolariak Iruñean eta Betelun gunean duela 1 ordu , 53 minutu · Ikusi
jonny ( e ) k bidali du duela 833 egun 7 ordu 27 minutu
Saiatuko gara ahalik eta bideo gehien sartzen . Uztarria berak grabatutakoak , Kaito Telebistak grabatutakoak , herritarrek bidalitakoak , Interneten bilatutakoak , beste telebista kateetan grabatutakoak . . . Azpeitiarekin zerikusia duten ahalik eta bideo gehien .
Heziketari dagokionez , esan genezake gauza hauek apalago ematen direla . Baina , teknologia hauek eskoletan txertatu aurretik , argi izan behar dugu , hauek bidez hezkuntza hobea izango dela . Eta ez hori bakarri , hauek eskoletan txertatu haurretik , irakasleak beraiekin familiarizatu behar dira , haurrak hezterakoan modu eroso batean mugi daitezen hauen aurrean .
Azokaren gestioa eta ustiapena Mercavitoria Pescados , S . L . elkarteari esleitu zitzaizkioneko 1996ko ekainaren 2ko udal erabakia oinarritzat harturik taxutu da Araudi hau , eta orobat kontuan izanik ogibide eta azoken alorrean nahiz janari galgarriak merkaturatzeari dagokionez udalek dituzten eskumen eta ahalmenei buruz indarrean diren lege - arauak .
Ez dakit nolako emaitzak lortuko ditugun , dakidana da ez dela egun gutxiko kontua izango , luze joko duela ; baina bide horretan ikastetxeak hobetuko ditugula ere ziur nago .
Sudafrikan beltzen aurkako apartheid - a indarrean zegoenean , izugarrizko boikot eta desinbertsio mugimendua sortu zen herri askotan . Eta beltzen borrokarekin batera , nazioarteko presio hori jasanezina bihurtu zen boterean zeuden arrazistentzat .
Kirol hau egiten hasi aurretik erabili behar den materialaren egoera konprobatu behar da .
- Inkomunikazio - erregimenean pertsona atxilotuen laguntzarako koordinazio - protokoloa . - LMEIren auzitegiko protokolo medikoa . - Inkomunikazio - erregimenean dauden atxilotuen familientzat arreta - zerbitzua . - Pertsona atxilotuen bideo - grabaketaren sistema ; leotzetako zonen espazio komunak sartuak daude . - Inkomunikazio - erregimenean dauden pertsonen galdeketak grabatzea .
Zenbat kostatzen da iada sukaldatzeko prest dagoen barraskilo kiloa . Mikel : Gutxi gora behera 13 bat euro . Normalean 3 - 4 kiloko enkarguak izaten ditut eta momentuz , horixe da niretzako kopuru egokia , ez nuke enkargu handiagotan sartu nahi .
Ajubita : Komentatzen dudan prezioko dvdak . http : / / www . cdfolie - es . com / index . php ? ppage = display & cat = 25 & index = 2 & pageName = articleDetail & id = + R_MEM_2 , 4x_DL_P_C / 25 Bota 50 ? balio duela tarrinak azkenean . Arrazoi duzu , asko degeneratu da gauza pare bat egunetan eta telebista handiak dauzkan jendeari kasu gehiegi eman zaio , partaideei baino gehiago ere baietz esango nuke : : ) 5 atal sartzea niri ere okurritu zait , baina arazo bat dago : proiektua hasi eta segituan lista bat egin zen aber nortzuk nahi zituzten kaxak erosi releasearentzat , 4 dvd sartzeko kaxak , eta ya erosita daude , eta atal gtxiago sartuta dvdtan , kaxekin labur geratuko lirateke . . . pfffffff : : ) Eta orain disko gogor txikiko jendea baztertu egingo da , guztiok soberan dauzkagunez 42 ' ' pulgadako telebistak . . . . Eta audioena ya katxondeoa izan zen . . . batek esan zuen ondo daudela dauden bestean eta 5 . 1 bat zeukala eta ez ziola audioari inongo pegarik aurkitzen ( gainera proiektuko partaide bat ) , eta flipau batek galdetu zion zein 5 . 1 zeukan eta esan zionean zein modelu zen ( SoundBlaster zela bakarrik gogoratzen dut ) , kriston mierda zela erantzun zion eta bere audio aparatua hobea zela eta han bai zela igartzen . . . sin comentarios . Argi eta garbi efecto placeboagatik zen , ta ez beste ezergatik . Aber , ia 20 urterantz doazen audio puta batzuk dira , ze kalitate edukitzea nahi dute ! Azkenean inkesta bertan behera gelditu da , 2700 bitrate inguruan zegoelako dvda eta 2500 baita bitrate minimoa ; bideoak 7 minutu gehiago baleuzka ya dvda ezingo omen litzake generatu . Hala ere , dvd5aren aldekoa naiz , atal gutxiago sartu behar ziren . . . orain kriston bitrateekin joango dira audioak eta bideoak , baina bikoitza okupatuz ( disko gogor txikidun jendea margenean utziz ) , eta hala ere ikusi beharko da zenbat hobetzen den ze bideo originalak ere se las trae , ez da uste den bezian ona . Niri pena eman zidan kaxak erosi eta tamainagatik jaitsi ezingo duen tipo batek . . . Amorrua eta dena hartu nien askori , " acayon , creo que ya puedes quitar la encuenta porque se ve claro el resultado " ta justo dvd5a goraka zihoanean izaten zen beti ( ta azkenean diferentzia ez en hain handia ) , badaezpada ez uzteko gehiago hurbiltzen ea zalantzarik sortzen , hemen bakoitza bere interesen arabera dabil .
Séptimo Programa Marco de Investigación y Desarrollo Tecnológico y Demostración . Programa Específico Cooperación . Subprograma Energía . FP7 - Energy - 2011 - 1
Farmazialari Euskaldunen Elkarteak ( FEUSE ) Igor Horrillo saritu nahi izan du FEUSE SARIAren bigarren edizio honetan , depresio nagusiaren inguruan egin duen lanagatik . Peio Iturria elkartearen lehendakariaren eskutik jaso du Saria .
Kokoen artean zenbait aldaera daude : diplokokoak ( koko bikotea ) , estreptokokoak ( ilaretan daudenak ) , estafilokokoak ( koko mordoetan ) edo sarzinak ( kubo formatan ) .
2011ko uztailaren 7tik abuztuaren 27ra Biarritzeko Mediatekan ikusgai dagoen Jon Casenaveren Herri Ixilean erakusketaren inguruan .
Erregistroa osatu dugunean , aukeratutako bidaia erreserbatzeko aukera emango digun formulario bat azalduko zaigu , bertan erreserba hau osatzeko beharrezkoak diren zenbait datu sartu beharko ditugu . Izartxo baten markatuta dauden eremu hauetaz gain , gure bidaiaren beste zenbait aspektu zehazteko aukera izango dugu ( BA ) .
Gainontzeko elementuei dagokienez , marrubiak aportatzen dituen mineralak ditugu azpimarratzekoak . Honelako marmeladek , kopuru txikitan bada ere , potasioa , kaltzioa , burdina , kobrea , selenioa eta ( are balore murritzagotan ) iodoa eta fluorra . Produktu honek , bestetik , nutriziotik oso gai interesgarriak ekartzen dizkigu , hala nola azido askorbikoa ( 30 mg / 100g ) , azido folikoa ( 10mg / 100g ) , A bitamina ( 10 mg / 100g ) eta b - karotenoak ( 48 mg / 100 g ) , eta B multzoko bestelako bitaminak ere : riboflabina ( 30 mg / 100g ) , tiamina ( 10 mg / 100g ) eta niazina ( 24 mg / 100g ) . Osasunaren aldetik esan dezagun , azkenik , 100 gramo marmeladak 0 , 7 bat gramo zuntz emango dizkigutela ; gai hau , jakina denez , idorreriaren kontrako elementu lagungarria izango dugu .
www . rebelion . org / noticia . php ? id = 52248 dina ( e ) k bidali du duela 1488 egun 3 ordu 51 minutu , duela 1487 egun 21 ordu 9 minutu argitaratuta
Trenaren barruan energia biltegiratzeko sistema bat garatu du CAFek . Sistema horrek balaztatze - energia biltzen du eta geldialdien arteko linea elektrikoa kentzeko aukera ematen du . Karga Azkarreko Metagailua ( ACR ) da enpresak katenariarik gabeko tranbiari eman dion konponbide berritzailea .
Elkarteko ohitura , baina mutikoen artekoa ere bai . . . Ez daiteke denen gustukoa , hori . . .
Horrela jakinarazi zuten 1560ko urriaren 2an , mugarri batzuk erorita zeudela Saño inguruan , Bikuña etxearen lurraldeen ondoan . Esan beharrik ez dago herriak hartu zuen erabakia .
Lehen postuan kokaturik zegoen Ancla izan zen aste honetan andoaindarren arerio Allurralde kiroldegian , Urdiñak pixkat desanimatuta ailegatu ziren partida honetara azken bi partiduetan lortutako emaitzak direla eta . Argi zeukaten partida oso itxia izango zela eta defentsak izango zirela jaun eta jabe partida osoan . Lehen zatian aukera nabarmenak izan zituzten bi taldeek bainan ez zuten arerioaren atea zulatzea lortzen , baina alako batean ongi prestatutako estrategia jokladi batean Joxan " Eros " Garciak ate barrura baloia sartzea lortu zuen bigarren zutoinetik ederki sartuaz . Gol honek Euskaldunakoen animoa igo zuten eta hobekien dakitena egiten hasi ziren , hau da defentsa zorrotz eta on bat , honela ailegatu ziren atsedenaldira . Atsedenaldian andoaindarrak ados jarri ziren kantxa erdian defendatzeko eta kontraeraso bikainak egin zituzten , bainan ez ziren zortearekin ibili andoaindar aurrelariak ez bait zuten baloia sarera sartzera asmatzen . Honela azken 5 minutuetara ailegatu ziren 1 - 0koarekin hemen Sestaotarrak jo ta fuego ibili ziren eta aukera anitz egin zituzten baina etxeko atezainak Arkaitz " Baxur " Urdapilletak gelditu ederrak egin zituen , bainan azkenean atezain jokalari taktika erabili zuten sestaotarrek eta partida amaitzeko minutu exkas geratzen zela ebrdinketaren gola sartzea lortu zuten , honela partidako azken emaitza 1 - 1 izanik .
Espainiako poliziak Askapena erakunde internazionalistako zazpi kide atxilotu ditu . Kideok bizkaitarrak , arabarrak , nafarrak eta gipuzkoarrak dira . ETAko kide izatea leporatu nahi diete , besteak beste . GOgora dezagun ASkapenak elkartasun politikoa helburu izan duela beti eta munduko hainbat herrialdetara joan ohi dela bertako errealitatea ezagutu eta Euskal Herrian bizi dena kontatzeko . Hori delitua al da ?
Jandoneanez vezpera baten igaro ninçan basoti , Iruraizco hermandadean lecu on baten aldeti . Dama bategaz t [ o ] padu ninçan , lindea parebagaric ; berva eguiten asi ninçacan , jarri guinean gueldiric ; neure bician ecusi ez dot ayn gauça abisaduric .
Gaur egun puntu hori lur zoruan ezarritako metalezko plaka batez adierazita dago , basilikaren aldamenean eta espaloiaren erdi - erdian . Iruñeko Alde Zaharra eta Iruñeko Bigarren Zabalgunearen arteko mugan kokatzen da .
Zutabeek goi mailako teknologiaz jantzita edukitzen dute burua ; kontrol txartelak jartzen dizkiete , eta horien zeregina izaten da korronte zuzena aldizkatzaile bihurtzea . Aldaketa hori egitea behar - beharrezkoa da energia berehala eta zuzenean sar dadin sare elektrikora .
www . sustatu . com / 1162977666 topagunea ( e ) k bidali du duela 1716 egun 8 ordu 16 minutu , duela 1716 egun 4 ordu 5 minutu argitaratuta
Bada gehiago : laborantzari lothu gogo balin bada berehala jin berria eta bere gain , nola lurrak errexki ukan baititzazke hortako , emaiten daizkote ( gero hunkitzekotan hauien saria ) kabala buru zenbeit eta tresnarik baitezpadakoenak . Laguntza hek badituzke intres xume , ikustate izpi bat baduela erakusteko doi batean truk .
ENTZUTEZKO ULERMENA : LEHEN ATALA . Noiz izango dira topaketa hauek ?
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak , IKT gisa ere ezagutzen direnak , aldaketa sakonak ari dira eragiten gizakion komunikatzeko moduan , baita giza elkarrekintzaren modalitate guztietan ere . Azken bost urteetan aldaketarik handiena izan duen esparruetako bat informazioa biltegiratzeko eta eskuratzeko modua izan da . Dena den , aldaketa horiek beste alderdi batzuetan ere ari dira gertatzen , hala nola ondasunak eskuratzeko moduan , zerbitzuak kontratatzeko moduan , ikasteko moduan , irakasteko moduan , ondo pasatzeko moduan eta , azken finean , gure ingurunearekin elkarreragiteko moduan . Elkarrekintzako modu berri hori Interneten garatzen da , eta , hortaz , sarea bihurtu da aro digitaleko komunikazio - foro nagusi . Orri pertsonalak , erakundeen orriak , blogak , gaikako atariak , produktuen eskaintzak , horiei buruzko iritziak eta abar daude sarean , baita modu elkarreragilean eta zuzenean - ahoz zein idatziz - komunikatzeko aplikazioak ere . Horrenbestez , Internet espazio birtuala da , espazioan eta denboran mugarik ez duen espazioa . Orain arte bertaratuta egiten genituen jardueretako asko espazio horretan garatu ahal izango ditugu .
Bigarren Mailako taldea egiteko , bi jokalarik kanpora geratu behar zuten . Entrenamenduak denek egin zituzten , baina azken orduan Natxo Etxaniz eta Pablo geratu ziren kanpoan ; biak urte askotan Iraurgin jokatutakoak ziren , etxe - etxekoak , eta erabaki hark izan zuen ondorio desatseginik .
Niri liburu hau izugarri gustatu zait zeren eta oso interesgarria da . Gregoire izeneko protagonistak bizitza ez du ondo gozatzen . Eskolan ez dabil ondo , nota txarrak ateratzen diru eta eskola guztietatik bidali egiten dute ez delako ondo portatzen eta ez delako saiatzen . Liburu honetan pasatakoa errrealitatean gerta daiteke , pertsona askok antzeko arazoak edukitzen dituztelako . Liburu hau irakurtzeko oso erraza denez , irakurle guztiei irakurtzea gomendatzen diet . Mattin Rezola 3 - b ( 09 - 10 )
Hala Bediko A Desalambr ar saioan Boltxebike aldizkariko " Kanito " dute kolaboratzaile . Honek Irani buruzko azterketa egin zuen azken irratsaioan , bere historia eta gaur egungo egoera azalduz . Iran mendebaldeko potentzien mehatxupean dago , energia nuklearra helburu zibilekin erabili nahi izateagatik . Iran eta ekialde ertaineko hainbat datu interesgarri ditugu entzungai elkarrizketa honetan .
11 : 30ean , Lehendakaria Nafarroako Parlamentuaren egoitzara joan da , eta , han , Alberto Catalán Ganberako presidenteak egin dio harrera .
12 : 38 Eta baldin badathor bigarren veillán , eta heren veillán badathor , eta hala eriden ditzan : dohatsu dirade cerbitzari hec .
Egunkaria kasuko inputatuak , infernuko beste geltoki batean , egun batean tunel beltzetik aterako dituen trenaren zain . Kaltea egin eta gero - Kaltea iacta est ! - , Luis del Olmoren bidegabekeria biluzik gelditu zen . Estatuak eta hiritarrek ez zuten , ordea , beharrezko gihar demokratikorik erakutsi , eskatuz eta exijituz kalte - ordainak , eskatuz eta exijituz akusazio partikularraren erantzukizuna . Oraingo geltokian Dignidad y Justicia erretiratu dute , baina kontu formal bategatik . Nonbait , aurreko geltokian protagonizatutako jazarpena ez zen izan nahiko kausa kasutik apartatzeko . Gertatzen ari dena ulertu nahi dut , baina burura etortzen zaizkidan deskribapen leunenek justizia iraindu izana ekarriko lidakete .
Emakumeen soldata gizonezkoena baino askoz ere apalagoa zen . XIX . mende bukaeran , arduradun batek 9 erreal irabazten zituen eguneko , eta ehuntzaile batek , 7 erreal . 1905ean , ehungintzako ataleko emakume batek 12 pezeta irabazten zituen hilabeteko .
12 : 45 - Erraldoien dantza saioa eta sari banaketa . Plaza nagusian .
Jo , ba ez nuen aipatzen duzun Arrateko kasua ezagutzen . Egia esan txiki - txikitan noizbait Arraten izan naizenaren errezeloa daukat , baina ez askoz gehiago ere . Hauetakoren batetan eman beharko dut beste bueltaxkaren bat !
Inazio Arregi ( GOIENA ) , Jasone Mendizabal ( TOPAGUNEA ) , Joanmari Larrarte ( BERRIA ) eta Xabier Letona ( ARGIA ) azaldu dira gaur hedabideen aurrera . Otsailaren 15etik hona alderdi politikoekin , Eusko Jaurlaritzarekin , Nafarroako Gobernuarekin eta EAEko hiru Foru Aldundiekin . Iparraldeko erakundeekin ere badira harremanak , baina horiek une hauetan garatzen ari dira . Hedabideen ordezkariek azaldu dutenez , harrera ona izan dute joan diren guztietan , eta hiru gai mahaigaineratu dituzte : sektorearen egoera erakunde publikoekin elkarlanean aztertzeko beharra , diru - laguntzak % 25 handitzeko eskaria eta publizitate instituzionalaren % 25 ere euskarazko hedabide ez publikoetara bideratzeko beharra .
1 . 1 . 1 . - 300m2 - tik beherako azalera eraikia duten establezimenduak . Establezimendu hauek ez dute zamalanetarako eremua izan beharrik . Zamalanak bide publikotik bertatik egin ahalko dituzte , horretarako gordetako aparkalekuak baliatuta .
- Eskuratzea eta berreskuratzea bidezko laginketa - Capture - recapture models : an overview / Kenneth H . Pollock
Formazio jarduera presentzial zein telematikoak diseinatzen ditugu . Didaktika funtsezkoa da eta gure lehentasuna profesional kualifikatuak formatzea da , Gehiago
Erromatartzeak eragina izan zuen lurraldeko antolaketa sozial eta erlijiosoan . Gizarte - klaseen egitura sortzen da : alde batetik lursail handien jabeak eta goi - mailako magistratuak eta bestetik , jopuak , esklaboak eta maizterrak . Bien artean gizon askeak zeuden , " fundi " en jabeak eta " Stipendia " izenaz ezagutzen ziren zergak ordaindu behar zituzten nekazariak . Erlijioari dagokionez , bertako jainkoez aparte ( Selatse , Lakubegis ) erromatarren jainkoak ere ageri dira .
REMIXIN webgune bat da remixari dedikatua . HAWKE taldeak abiatu du leihaketa berri bat , eta animau naiz remix bat egitera . Pasatu entzutera , eta halako batean , bozkatu onena . http : / / www . remixin . com / contest / 380 / vote nola bozkatu : behin erregistratuta , kanturaino joan eta gezi batzuk daude gora ta behera . kantuaren ezkerrean . klik egin ta kitto .
Babesle berriarekin emango dio hasiera denboraldiari TAKE - ko senior taldeak Lehen Maila Nazionalean . Etxean jokatuko du partida hau Getxo S . T . ren aurka .
Ume , zein hezitzaile hauek orain historia berri asko biziko dituzte gure herrian , euskara mugara ekarriz , nirekin batera euskara zein euskal herria lantzen .
Ideia hauek euskal kulturaren zabalkundean lagun dezakete . Orain arte erabilitako eredu batzuek eta bitartekaritza batzuk aldatu edo desagertu beharko dute , zabalkunde horretarako oztopo bihurtuko dira bestela . Hobe trantsizioa bakoitzaren erritmoan egitea , behartuta baino , bestela segur aski Madrileko edo Kaliforniako tipo bat etorriko da eta hau guztia berak egingo du , utziko diogu ?
Blog honetan , udalekuak hasi bitartean , momentu bakoitzean beharko den informazioa eta antolaketak sortzen dituen albisteak azalduko dira : Matrikulaziorako argibideak , udaleku eta egonaldietara joan aurretik kontutan hartu beharrekoak ( guraso bilerak , dokumentazioa … ) eta informazio osagarria .
Parte - hartze marka egon da aurten : 1 . 133 lasterkari Maratoi erdiko argazki bilduma bat hemen
Txostekoek finalaurrekoan sartzea lortu dute . Meritu handia eman behar zaie Ibai Telletxea , Xabier Ondaro eta Yosu Leoneti , oso liga zaila eta lehiatua izan baita . Hamar taldeko bi multzotan jokatu dute , eta bere taldeko bigarrenak izan dira - partida bakarra galdu dute ligan - .
Badaki , Abadinoko alkateak , enpresa horren arduradunek " zona borona " deitzen deutsiela euren artean Bilbotik Ekialdera kontratuak dabezaneko udalerriei , alde euskaldunari , hain zuzen ?
Azpeitiak lortu du Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioak antolatutako Trindoor lehiaketako finalera sailkatzea . Azpeitiko taldeak ( Ugaitz Agirregomezkorta , Unai Iparragirre eta Xabat Manzisidor ) joan den larunbat arratsaldean jokatu zuen finalerdia Markinaren kontra eta 12 segundoko aldea aterata irabazi zuten azpeitiarrek norgehiagoka .
Prentsak bere idazkera izaten du eta bere estiloa . Itzultzaileak ere kontuan izan beharko ditu prentsa idatziaren legeak eta kazetari - estiloaren ñabardurak . irratian , berriz , hitz egina da inportantea , eta testu itzuliak oso kontuan izan beharko du hori . Hitz egiteko eran itzuli beharko da , idatziak ez duen bizitasun eta berotasunean alegia . Telebistarako itzulpenak , berriz , kontuan izan behar du irudiaren aurreko testua dela , hitz gutxiago behar duena alegia .
Lana egiteko udal bakoitzeko zerbitzu - arduradunari eskatu zitzaion informazioa . Proba hori irailaren 5ean , 8an eta 9an ( ostirala , astelehena eta asteartea ) burutu zen , bi ordutegi - tarte hauetan : 10etatik 14tara eta 16tatik 20tara .
Makroekonomiaren azterketa mikroekonomikoaren hedapenaz egin liteke teorian , baina oinarrizko unitate ekonomikoen bateratzean kontuan hartu beharreko interakzioen konplexutasuna zaildu egiten du mikroekonomia aztertzeko erabiltzen diren metodoak makroekonomiara zabaltzea . Hala ere , ez dira guztiz bereizi beharreko arloak , azterketa mikroekonomikoaren emaitzek makroekonomia ulertzen laguntzen baitute askotan .
EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa da . UZEIk 1987an sortutako bankuaren oinarrian egindakoa . Euskarazko terminologiaren erabiltzaileentzako erreferentzia da ; izan ere , Bankuak urteetan egindako terminologia - lana biltzeaz gain , Terminologia Batzordeak onetsitako eta gomendatutako terminologia ere eskaintzen du . Bankuaren helburua , beraz , terminologiaren erabilera bideratzea eta gomendatzea da .
Download XML • Download text