EN | ES |

eus-39

eus-39


Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.

Ekuadorko erdigune politiko eta administratiboa da . Gobernu , kultura , finantza , administrazio eta merkataritza erakunde garrantzitsuenen egoitza da . 1978ko irailaren 18an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen [ 3 ] . 2008tik Hegoamerikako Nazioen Batasunaren ( UNASUR ) egoitza da . Pingback : Elikadura eta eskolari buruzko jardunaldia | elikadura eta eskola Sekulako temporada ai zeazte iten , ta eztiat dudan jartzen iyoko zeaztela o gaitukela . Gogoz irakurri nituen , maiatzean Uztarria aldizkariak argitaratutako alkate hautagaiek eginiko deklarazioak , azken baten ondorio berezia ateratzeko , hau da , guztiak zituztela asmorik onenak herriari bultzada handi bat emateko ondorengo lau urteetan , baina , egia esan , gauza batek sekulako harridura sortu zidan , ikusirik gaur egun Azpeitiko herriak dituen komunikazio arazoak eta hautagai bakar batek ere ez aipatzean trenaren beharrik , behin eta berriz ETBk adierazten badigu ere pilota edo futbol partida bat ikusten garenean honako hau : " Euskotren , zure trena hemen duzu " . Baldintza batzuk bete behar ziren eskolan sartzeko – besteak beste , inguruko hamar bide irekita edukitzea – , eta Joxek betetzen zituen , ona baitzen eskalatzen . Ikastaroak ematen hasi zen . “ Joxe , ez gaituk fenomeno batzuk , baina dakiguna erakutsiko zieagu gazteei ” , esaten zion Arrastoak . “ Jende ugari ibili zen gurekin , eta Joxek beti ikasle euskaldunak eskatzen zizkidan ” . Amezketan , Santa Barbaran , Etxaurin , Eginon , Arantzazun , Atxarten eta abar ibili ziren ikastaroak ematen 1970 . hamarkada bukatu artean . Fede anitzeko erlijio praktikek eguneroko bizitzan garrantzi handia dute , erlijioa Indian afera publikoa baita . Hezkuntza oso preziatua da gizarte - maila guztietan . Indiako famili balio tradizionalak oso aintzatetsiak dira . Izen emateak : irailaren 27tik urriaren 1era Emakume Txokoan , 943794139 edo emakumetxokoa @ arrasate - mondragon . net Kimikarekin hasi berriak gara eta Elementu Kimikoen Taula Periodikoa aztertzea ezinbestekoa dugu . Elementu Kimiko guztiak asko direla badakit , beraz zuek lauron artean bana itzazue guztiak eta bakoitzak elementu batzuk egin ditzala . Horretarako elementuak banan bana aztertuko ditugu eta beraietaz honako ezaugarri hauek adierazi beharko dizkidazue : 1 ) Izena eta izenaren zergatia 2 ) Sinboloa eta sinboloaren zergatia 3 ) Noiz eta non izan zen aurkitua 4 ) Nork aurkitu zuen eta nongoa zen zientzialaria . 5 ) Talde hauetatik zeinetan sartzen da : Halogenoak , Alkaliak , Alkalinoterreoak , Gas nobleak , Lur arraroak , edo hauetako bat ere ez . 6 ) Giro tenperaturan zein egoera fisiko azaltzen dute . Elementu batzuk aintzinatik dira ezagunak , beraz ezingo duzue noiz , non eta nork aurkitua den esan . Hiri - estatu bakoitzean patesi edo printze - apaiza zegoen agintari . Hura zen agintari zibil nagusia eta herriko tenpluaren eta ondarearen arduraduna . Patesiak hiriko jardun guztiak zuzentzen zituen jauregitik : ura nekazarien artean banatzea , ubideak eta tenpluak zaintzea , hiria babestea , justizia betetzea , eta abar . Begien begirunez ( 01 / 03 / 2010 ) Azala ez ezik , begiak ere zigortzen ditu eguzkiak , eta babestu egin behar dira : eguzki - betaurreko homologatuak erabiltzea da onena , ultramoreen aurkako babesa dutenak eta eguzki - iragazkia . > > Leer Amonamantangorri ( e ) k bidali du duela 741 egun 6 ordu 8 minutu - Oraindik ez dut kasua onartu , lehenik kontseiluarekin hitz egin behar dut . - karpeta marroia zeharka begiratu zuen . Andrew bere hirian edukitzearren edozein aitzakia erabiltzeko gai zela aski zekien , baina baziren urte nahikotxo ez zuela bere eskaririk jaso . Halaber mezua Ahak berak eta hiriko familien izenean bidali izanak intrigatzen zuen . Aski asko zekien Andrewen sireak Anderren agintepean zegoen hiri bat zapaldu aurretik arrazoi sendo bat beharko zuela . Beste kasurik onartzea nahi bazuen behintzat . Ehoziriak erabiliz ehun fin eta ederrak lantzen dira , makiltxo edo ehozirietan kiribildutako hariak gurutzatuz . Ehoziriak gurutzatuz eta biratuz , ehunaren bilbea eta irazkia batera ehuntzen dira . Marrazkiak egiteko ehuna trinkoagoa izaten da , eta atzealdea , sareagoa . Ikastaroan gutxienez hiru lan egingo dira . Hasteko , zapi erraz bat , eta ondoren , parte hartzaileen aukera eta trebetasunaren arabera , beste lan batzuk : mahai tapizak , eskuoihaletarako parpailak , betaurrekoentzako zorroak , brotxeak eta bururatzen zaigun oro . Materialak : gutxi gorabehera 30 euro bakoitzeko oinarrizko materialean , gerora parte hartzaile bakoitzak landu nahi duenerako aukeratzen dituen hariez gain . Datorren asterako Mendi astea antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak . Astean zehar hitzaldi batzuk egongo dira , adibidez , Eneko Pou eta Mikel Garaikoetxea mendizaleak hemen izango dira , eta igandean izango den Xoxoteko egunarekin emango zaio amaiera Mendi asteari . ING Direct - ek 2 euro kobratzen ditu Red 6000 kutxazainetan dirua ateratzegatik eta Openbank - ek euro bat hilean 3 aldiz baino gehiagotan dirua sartzeagatik Irteera zaila benetan aste honetakoa andoaindarrentzat igandean Durangoraino joan bait ziren kategoriako liderran aurka partida jokatzeko . Partida hauetan Euskaldunakoak hazi egiten dira eta partida bikainak jokatzen dituzte , asteburu honetakoa ez zen partida bikaina izan bainan liderrak garaipena eramateko asko izerditu zuen . Partida ez zen batere ondo hasi andoaindarrentzat lehen 10 minutuetan durangarrak 3 aldiz bota bait zuten atera eta 3 jaurtiketak sarean bukatu zuten , 3 - 0eko markagailua honelako talde baten aurka oso zaila da altxatzea bainan hemen azaldu zen andoaindarren kasta eta lehen zatiko azken 10 minutuetan 2 gol sartzea lortu zuten bi golak Iker " Ramirokuei " Ramirezen paseei esker lortuak izan ziren lehenengoa erratxa bikainean dagoen Iker " Enjuto " Matutek sartu zuen bere geldiezin horietako bati esker eta bigarrena maikel " Pitxbull " Fernandezek bere egurrezko eskuin zangoarekin sartu zuen . Honela atsedenaldira 3 - 2ko emaitzarekin ailegatu ziren . Bigarren zatian andoaindarrak erabat kontzientziaturik atera ziren partidari buelta emateko bainan bigarren zatiko lehen minutuetan durangarrak beren laugarren gola sartu zuten kanpoko jaurtiketa bati esker non andoaindarren atezainak ez zuen zorte handirik izan . 4 - 2koarekin durangarrak baloia ederki mugitu zuten eta bali jabetza beraintzat zen bainan andoaindarrak argi zuten azken 10 mminutuetan dena emango zutela durangarrak presionatzen eta ala izan zen . Kantxa guztian presionatzen hasi zirenean baloia ederki lapurtzen zuten eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik lortu , honela 5 minutu falta zirela portero jokalari taktika erabiltzen hasi ziren eta honako jokaldi batean Maikel " Pitxbull " Fernandezek bere kontuko bigarrena sartu zuen eta markagailua 4 - 3an jarriz 2 minutu faltan . Bi minutu hauetan hainbat aukera izan ziren bai alde batetik zein bestetik bainan markagailua ez zen mugitu eta partida 4 - 3koarekin amaitu zen . Hurrengo astean derby bikaina dute andoaindarrek , Astigarragan Gipuzsala taldearen aurka jokatzen bait dute larunbatean arratsasldeko 18 : 00tan . 2004ko Martxoak 11ko atentatuen instrukzio judiziala , epaiketa , sententziak eta espainiar estatuko hedabide nagusietan plazaratutako informazioetan oinarriturik , Mathieu Miquel kazetariak , bigarren bertsio ofizialaren hutsuneak , kontraesanak eta zalantzak aztertuz , islamisten bertsio ofiziala desmontatzen du . Euskal Herrian eragindako ondorioak ( A . Berrueta eta K . Santxizen erailketa ) eta beste hutsuneren bat badu ere , gertatua argitzeko benetako ahalegin bat da , serioa eta sakona . Ordiziako Ahotsa - ( e ) k eguneraketa bat bidali du : duela 2 ordu , 40 minutu · Ikusi Bihar eguerdian , Ilinti merkatari elkartearen fidelizazio txartela aurkeztuko dute Legazpin . Prentsa agerraldia 14 : 30ean zen egitekoa , baina azkenean 12 : 00etara aurreratu dute . Udaletxeko batzar aretoan aurkeztuko dute Legazpiko dendetan erosketak egiteko txartela . Hiriko garraio - politikak , 2007ko uztailean berrituak , bidaiarien eta merkantzien garraio - sistema eraginkorra , segurua eta ekonomikoa sortu nahi du , bai eta ingurumena errespetatzen duena ere . Horrenbestez , lan sakona egin beharko da , garraioen planteamendua , diseinua eta kudeaketa aurrera eramateko . Gainera , inbertsio handiak ere egin beharko dira . Honako hauek izango dute lehentasuna : autobus - erreiek , tranbia - lineek , garraio publikoaren lehentasuna eta puntualtasuna bermatuko dituen zirkulazioaren kontrol eraginkorrak , eta hiriko alde zaharrera sartzeko zirkulazio - murrizketak . Hemendik begiratuta topiko asko al dauzkagu Errusiaz ? Bai , nik baietz uste dut . Hara joango nintzela esan eta ´ joe , hotza egingo du ! ` esaten dizute . Bueno , bai , neguan hotza egiten du , baina udaran ez . Askotan galdetu izan didatena zera da : ´ Errusiarrek hainbeste edaten dute ? ` . Eta nik , ba bueno , ´ bai , edateko joera badute . . . ` Topikoak hor daude , baina joaten zarenean ikusten duzu ez dela horrela . Ni gogoratzen naiz lehendabiziko aldiz joan nintzenean , artean errusieraz ondo hitz egiten ez nuela , ´ jo , ze edukatuak diren ! ` esaten nuela . ´ Ez dute maldiziorik botatzen ! ` pentsatzen nuen . Eta kontua zen ez nekiela nola esaten ziren maldizioak . . . Hizkuntzak hasieran horrelako trabak jartzen dizkizu . Jon den aste osoan zehar dozenaka lan eder ikusteko parada egon da Leioako Kaleko Artisten Azokan . Eta ostean , sariak etorri dira . Umore Azokako Sarien Epaimahaiak Kukairen Karrikan eta Coliflor Circo Teatroren Salir lanak saritzea deliberatu du . Aipamen berezi bana ere egin die Irrwisch Theater eta Metralleta y Murmuyo ( Teatro Gestual . . . Aurtengo koadrila egunean egon den beste berrikuntzetako bat , Faborez ' 05 diskoaren aurkezpenarena izan da . Kalejira eta erromeria izan ziren Zelai Ariztiko pilotalekuan , diskoan parte hartu duten trikitilarien eskutik . Faborez ' 05 Euskal Herriko Trikitixa elkarteak bultzatutako proiektua da , trikiti doinu zaharrak kontserbatzeko helburuarekin sortua . Aurten kaleratu dena , bosgarren diskoa da , eta beste behin trikitilari gazteak eta doinu zaharrak uztartu dituzte . Lau bikote aritu dira grabazio lanetan : Olarte eta Urdangarin ( Zumarraga - Ataun ) , Elorza anaiak ( Zumarraga ) , Arkaitz Allur eta Idurre Arriola ( Zarautz - Mendaro ) eta Astiasaran II . eta Izer ( Billabona - Azkoitia ) . Ikasturte honetan AEG Ikastetxeko Administraritza eta Finantziako ( ADFIN 2 ) ikasleak " e_mprende FP " simulazio enpresaren lehiaketan parte hartu dute , eta finalista izatea lortuz . Aste Nagusiko agurraren ekitaldia formatu bat , Marijaiaren agur erritu bat , xumea , sinbolikoa eta herrikoa sortzearen ideia nagusitik burutu da . Ekitaldi honek txupinarekin osatu behar zuen , zirkulu bat ixten eta txupinarekin elementu eta aktore berekin izaten . - Amets bat egin dut gizon bat ikhusi dutala errota arri bat bizkarrean . Zer egin behar luke ez izateko geihago ? Joan den apirilean Plazido Muxika ( 1906 - 1982 ) jaio zenetik ehungarren urteurrena ospatu zen . Diccionario castellano - vasco hiztegi ospetsuagatik eta beste lan askorengatik gogoratua , ospakizunak batez ere Urnietan eta Lasarte - Orian egin ziren . Alabaina , Altzan ere bera gogoan hartzeko motiboak baditugu . ( gehiago ) » Hala ere , onartzen da badagoela eskualde eredu " indartsu " bat nolabait esateko : legegintza eskumenak dituztenena . Eta " eskualde indartsuen " eredu honen barruan , beste azpitalde bat ere bereizi genezake : " eskualde nazionalak " . Hau da , geografia fisikoa , historia , ekonomia eta kultur ezaugarri jakin batzuk ( hizkuntza , ohiturak , mentalitatea . . . ) elkartuta homogeneotasuna dutenak . Balore zehatz hauek , bertako biztanleen kontzientzia nazionalarekin bat , bere botere legegilearen garapen eraginkorrari begira bultzada nabarmena suposatzen dute . Eskualde hauetako batzuk naturaltasun handiago edo txikiagoarekin betierekotzen dira estatu unitate baten barruan : Baviera Alemanian , Eskozia , edota Gales Erresuma Batuan , Italiako Mezzogiornoa , Frantziako Korsika . . . Beste kasu batzuetan , eskualdeak bi estatu edo gehiagoren artean daude , hauen artean , Tirol , Mazedonia , Flandes , Katalunia , edota gure Euskal Herria . Horrek zailtasun handiagoak dakartza bere nortasuna eta barne kohesioari begira . Eta honek berekin tentsio politikoak dakartza zenbait kasutan . Eta etxera bidean joan naiz . Lasai berriro , baina Ama arduratu xamarra egongo da dagoeneko ez dakit ze ordu den . Eskuineko eskumuturrari begira geratu naiz , tonto baten moduan . Baina erlojua ez da inon agertu . Ezker eskumuturrean egongo da akaso ? Ezta ere . Erlojua etxean da , gelako mahai gainean . Putza ! Autobusa hartu behar dut , baina , zein ? Korrika hasi naiz , autobus geltoki baten bila , eta bidean uso erraldoi batekin egin dut topo , eskultura handia . Hara ! " Bakearen Usoa " ! Eskultura handia , esanahi handiagoa . Baina ez dut gogoetarako betarik . Autobus bat behar dut ! Zurriolako zulora iritsi eta hesien ondoan ikusi dut geltokia . Horixe hartuko dut . Bat - batean agertu da autobusa , Jesusek Jaungoikoa ikusi zuen moduan , abisatu gabe . Eta presaka igo naiz , batzutan uste baitugu gure sentipenen ispilua dela parean duguna . Presaren gatibu ziztu bizian sartu dut bi bidai dituen bonobus zimurtua dagokion zuloan . Eta ez dabil . Berriro saiatu naiz baina garaipenik gabe . Azkenerako , presaren presaz txoferrari begiratu diot , urduri . " Trae niño " ! zikin batez kendu dit eskuetatik bonobusa , eta makina berezi batez zulatu dit azkenaurreko bidaia . Jon Ordoñez - ( e ) k Frantziako Tourra gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 2 ordu , 19 minutu · Ikusi Datu batzuk , hau da , emakume guztiak lan merkatuan sartu ezkero BPG % 30ean handituko litzateke eta emakumeak administrazio eta zuzendaritza organoetan pareko egoeran badaude , enpresen mozkinak igotzen dituzte % 50era Maiatzaren 18a . Horixe da aurtengorako aukeratu dugun eguna . XIV Orduko Ibilaldia berriz ere hemen da , eta hartara begira lanean ari da Aralarko Adiskideak elkartea . Lau urtez behin egiten da ibilaldia , Tolosan abiatu eta aipatu denbora bueltan berriz ere bertara itzultzeko ; Aralar mendigunera egiten da joan etorria . Aurten Kilometroak Iruran egingo denez , ekitaldi horren laguntzaile izateko aukera ematen dizu Aralarko Adiskideak elkarteak izena ematerakoan 1 gehiago jarriz . Eta Kilometroak 08ko antolaketa - taldeko ordezkariak Aralarko Adiskideak elkarteari laguntzera joango dira maiatzaren 18an Aralarko San Migeleko postuan beraiek izango direlarik mendizaleetaz arduratuko direnak jatekoak eta edatekoak banatuz . AEBetako esklabo beltzek kantatzen zituzten doinu malenkoniatsu horietatik abiatuta , bluesa asko aldatu da urteetan zehar , eta hainbat estilo berri sortu dira . Rhythm & bluesa , adibidez , Bigarren Mundu Gerraren ondoren zabaldu zen . Gitarra elektrikoa , pianoa eta bateria uztartu zituzten blues erritmo bizi hori lortzeko . Bluesa eta gospel doinuak nahastuta , berriz , soula sortu zen , eta 1950eko hamarkadan , ostera , rock and rolla . Gimnasioek kale gehien egin duten hurrengo atala ordutegien eta tarifei buruzko kontuen ingurukoa da . Kontuan hartzen badugu gimnasio batek hilean diru asko ordaintzea esan nahi duela , gehiegizkoa dirudi lau zentrotik hiruk batez beste 42 euroko matrikula izatea urgunerik ez daukatenean , eta hori halako bi urguneak dituztenean . Gainera , lautik hiruk ez du tarifa murrizturik soilik egun edo ordu tarte jakin batzuetan joaten diren erabiltzaileentzat ( adibidez , bakarrik goizetan , edo bakarrik jaiegunetan ) . Eta erdiak baino gehiago dira bezeroei hileko kuota helbiderarazten dietenak . Atal hau amaitzeko , aztertu diren gimnasioen % 44k ez diete sartzen uzten matrikulatuta ez dauden erabiltzaileei , eta , gainera , lautik batek ez dute inolako deskonturik eskaintzen ( familiak , hirugarren adina , ikasleak , jarduera edo instalazio asko erabiltzeagatik . . . ) . Horrek guztiak esan nahi du gimnasio gehienek malgutasun falta handia dutela antolamenduari dagokionez , eta oso gaizki moldatzen direla erabiltzaileen behar praktikoei eta ezaugarri bereziei dagokienez . Datu positibo bat bada : gimnasioen % 18k izan ezik , gainerakoek agerian dute publikoarentzako tarifa . Eta beste bat , ordutegiak , kasurik gehienetan oso ongi pentsatuta baitaude : hamarretik bik bakarrik ixten dute eguerdian , % 15ek bakarrik ez dute larunbatean irekitzen , eta bakarrik % 12k ixten ditu bere instalazioak abuztuan . Ordutegiei buruz ere gabezia nabarmena dago , hala ere : hamar gimnasiotik zazpik igandean ez dute atea irekitzen , eta hori oso egun egokia da horrelako zentroak bisitatu eta kirol pixka bat egiteko . Sentsoreen bihotza kanpotik etortzen den arren , gorputza edo jantzia Coprecin egiten zaio . Muntaia lantegiko Sentsoreen Arloko gela zurian egiten da , fluxu laminarreko kabinez hornitutako gelan . Egoera berezia izaten da gela horretan : orduoro oxigenoaren % 17 , 1 aldatzen da , batez besteko 20 , 6 ° C - ko tenperatura gordetzen da , eta hezetasunak % 42koa izan behar du . Bertan lanean ari direnek , ospitaletako hainbat gunetan bezala , ilea eta oinak estalita dituztela ibiltzen dira , eta eskumuturrean burdinazko eskumuturrekoak jarrita izaten dituzte elektrizitate estatikorik ez izateko . Lekualdaketak Salmenta garaia puri - purian dagoen bitartean , euren etxetik alde egin behar izan duten bizilagunen prozedura administratiboa bukatu dela adierazi du Arregik . Halere , auzi pare bat oraindik itxi gabe daudela erantsi du . « Ez gara adostasunera heldu eta epaitegietara jo dute » . Denera , 174 familia lekualdatu dituzte Amara Zaharreko euren etxeetatik . Horietatik 25 , gutxi gorabehera , Morlansera bizitzera joatea erabaki dute . Beste batzuk , dozena inguru , zuten etxebizitzaren balioa diruagatik trukatu dute . 140 familiek , berriz , etxebizitza berria izango dute San Bartolomen . Aldapari begiratu eta gorako bideari ekin zion Bemak , hirugarren aldiz . Kilimanjaro mendia baina luzeago egin behar zitzaion aldapa malkartsu hura . Datorren larunbatean , otsailak 26 , ospatuko da herrian Kaldereroen festa . Bandako beteranoak omenduko dituzte aurten eta , azken urteetan bezala , umeak izango dira konpartsako protagonista nagusiak . Bueno ba , eskerrik asko danoi Palestinan inguruen interesa agertzeatik , eztakit zuek indako galderak erantzun dituten baino . Danok animau arrerantzien antolauko dien ekimeneta eta badakizue Israeli boikot ! Norbaitek Palestinan inguruen lan egin edo informaziyok nahi izanez gero , ba jarri gutakon batekin harremanetan . Ondo izan . zuialde wrote 1 year ago : Lo ocurrido en Gernika el pasado día 16 , no es mas que una muestra de la situación política que ocur more Errehabilitazioko programak laguntza izan daitezke eskizofrenia duten pertsonentzat ; izan ere , eguneroko jarduerak egiteko behar diren gaitasunak garatzen lagunduko diete ( dirua erabiltzen , janaria prestatzen , zainketa pertsonalak eta abar egiten ) . Orain , Teknologia berria ikasgaian egindako lanen ebaluaketa zehatzaren hutsunea heldu da . Uste dugu , bloga izan dela indar - gune nagusiena . Lehengo lana izan zelako , gehien erabili dugulako , beste zenbait lan ( adibidez audio eta bideoak ) txertatu ditugulako Mapa kontzeptual digitala ere , indarra izan du nahiz eta hasieran pixka bat zaila iruditu , eskemak ondo burutzea lortu dugu baliabide honi esker . Hutsunea , berriz , Webquest baliabidean izan dugu azkeneko momentuan eta arineketan egin dugulako , baina azkenean ere ondo egin dugunaren ustean gaude . Basic House bere pieza New Yorkeko MOMAren bildumak erosi du eta erakusketa iraunkorrean ikusgai dago orain . Oraintsu , Zaragoza 2008 Expo - rako " Sed " erakusketa diseinatu du . Lehendakariak Euskararen Aholku Batzordean eginiko adierazpenak direla eta Patxi Apalategik hartu du hitza eta esan du proposamenaren azalpenean aktaren itzulpenari buruz iradokitzen dena ez dela zuzena : aktaren testu osoa ez dela originalean euskaraz idatzia ; erdaraz idatzitako originalen itzulpenak ere jasotzen direla aktan . Arazoko diktamenari dagokionez , testuen arteko desberdintasuna ez dela izan itzulpen kontua baizik eta diktamena osoko bilkuran aldatu izanak ekarri zuela nahasketa . Argitu nahi du berak ez zuela plenoak onartutako testu hori itzuli jakinarazpena eta buletineko iragarkia egin baino lehen , itzulpenerako aurkeztu ez zitzaiolako . 98 urtegaz hil da Habsburgoko Otto , Zita enperatrizaren seme nagusia . I . Mundu gerra amaitu ondorengo lehenengo urteetan Lekeition bizi izan ziren . Itsuek praktikatzen duten eski alpinoa da , seguruenik , modalitaterik ezagunena baina horrek ez du esan nahi deigarria gertatzen ez denik . Nekez konbentzi dezakegu ikusten ez duen inor aldapaz behera abia dadin , geroz eta azkarrago joateko . Horregatik , taldeka praktikatzen den kirol mota honetan gidari ikuslea ezinbestekoa da , gainerakoak ere pistan behera irrista daitezen . Horretarako nahitaezkoa da eskiatzen maila ona agertzea eta entrenamenduan ordu asko ematea . Erabat itsu ez diren pertsonek gidariari ikusmenez segitzen diote . Eskiatzaileak zehaztasun osoz jarraitu behar dio atzetik gidariari , honek utzitako arrastotik irten gabe saiatuz . Gidariak keinu nabarmenak egingo dizkio informazioa emateko edo , bestela , ahotsez adieraziko dio esan beharrekoa . Erabat itsuak diren eskiatzaileak abiadura txikiagoan ibili ohi dira , soinuaren arabera ( gidariak bizkarrean daraman bozgorailutik irteten den ahotsa , alegia ) bakarrik orienta daitezkeelako . Kaixo Xabier . Zergatik aldatu diozu izena Andra Mariaren Zeruratzea eliza - basilika ( Lekeitio ) artikuluari ? Aspaldi eztabaida txiki bat izan zen izenaren inguruan . . . Ez dut esan nahi aldaketarekin bat ez natorrenik , beste eliza ugariren artikulua " jasokunde " idatzi bainuen . Baina argibideren baduzu emateko , prest naukazu entzuteko ! Ondo segi . - - josugoni ( erantzun hemen ) 22 : 05 , 23 Martxoa 2011 ( UTC ) Elkarrizketan isiluneek berezko funtzioa eta esanahia dute . Egoera simetriko batean isiluneak normalak dira ; baina , aztertzen ari garen egoera asimetrikoan sortzen direnek egoeraren kontrolarekin lotura zuzena dute . Ikaslea isilik geratzen denean isilunea apurtzea aholkulariari dagokiola eta gehien dakienak hitz egin behar duela uste izango du . Isilune horiek berak apurtu behar dituela eta pentsatzen duena , dituen kezkak , usteak , e . a . agerian uzteko momentuan dagoela jakinarazi behar zaio . Horretarako ahalik eta gehien luzatu beharko ditu aholkulariak isiluneak , ikaslea hitz egitera behartuz . Jakina , une batetik aurrera egoera bortitz bihur daitekeenez , aholkulariak adi egon beharko du ikaslea gaizki senti ez dadin . Bilbao ' ko txiro ta gosakillen artian ikara andija eragin eban iragarki orrek , eta egun batzuetan etzan ixan beste izketagairik auxe baño . beste barik , zorionak , eta jarraitu euskaldunei holako aukerak eskaintzen PME . - Jakina denez fusio termonuklearra bi partikula elkartzean datza eta fisioa partikula bat haustean . Fusioan arazorik nagusiena , zeinu bereko kargaz kargatutako bi partikula hurbiltzen direnean elkar uxatzea da . Gainera , aldaratze - indarra distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da eta , beraz , zenbat eta gehiago hurbildu hainbat eta aldaratze - indar handiagoa agertzen da . Eta zero inguruan indarra mugagabea da . Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergan 25 urteko aniztasuna edo gehiago duten ibilgailuentzako hobaria dago . Organismo baten kromosometan dagoen informazio genetiko guztiari GENOMA deritzogu . Blasco Ibáñezen El Intruso ( Sarkina ) nobela iragan mende hasierako Bilbon kokatua dago , eta Luis Aresti medikuaren ibilerak ditu kontagai . Meatzarien erietxeko zuzendari eta Bilboko jauntxorik jauntxoenaren senide , garaiko klase borroka kontatzeko aukera ematen du medikuak . Talaia sozialistatik idatzia , nazionalismo jaio berriari buruzko ikuspegia guztiz da beltza , baina nobelan behin eta berriro ageri den beste auzi bat ekarri nahi nuke gaur hona : emakumeak beti gizonengandik aparte ibiltzeaz harritzen da narratzailea . Euskal Herriko hain egoera ohiko hori ez zen , nonbait , hain normala hemendik kanpo . Guk , neskak sarkinak balira bezala tabernetara joaten hasi ziren garaikook , ezagutu genuen banaketa hori . Oraindik ere gertatzen da , begiratu lagun arteko afariei : neskak alde batera , mutilak bestera . Espainiako Gobernuak mendekotasuna duten pertsonak etxean dituztenentzako diru laguntzak emateko lege berri onartu du . Hori dela eta , udaletxeetako gizarte zerbitzuetako bulegoetan herritarrak informazio eske ari dira . " Hainbat herritar etorri da Espainia mailan onartu den lege berriari buruz galdezka eta dauden diru laguntzen inguruan informatzera " , dio Edurne Zubiak , Azpetiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikariak . Atzo , diru laguntza berri horiez informatzeko hitzaldia eman zuen Zubiak Azpeitiko Sendian programako ikastaroen baitan . Behin batean , baserritar batek morroia zeukan . Morroia ez zen bete - betea ere . Baserritarren hizkuntzan esateko , arto - ale bat falta zitzaion . Baina lehengusu baten semea zen , eta ez zuen despatxatu nahi . Horregatik , etxeko lanik errazenak harentzat izaten ziren . . 75 ikaslek eman dute izena Azpeitian zabaldu den Helduentzako Eskola Publikoan ( HEP ) . Trafikoa eta mugikortasuna : Trafikoa antolatu eta arautu . Trafikoa antolatu ikastetxeetako sarbidetan Trafiko istripuen argiketak bideratu . Hainbat ospakizunetako ibilbideen seinaleztapena eta antolaketa planifikatu . Ibilgailuak kaleetatik erretiratu Abandonatutako ibilgailuen espedienteak bideratu . Bide - segurtasuneko kanpainak egin Hitzaldia Txema Auzmendi auzipetuak . Egunkaria SAko Administrazio Kontseiluko idazkari ohiak hitzaldia emango du Azpeitian ; oraindik zehaztu gabe dago eguna — epaiketa hasiko den garaian izango da — . Auzmendi jesuita eta kazetaria Loiolako santutegian dago urri hasieratik , eta bertan egongo da epaiketa bukatu artean . 1985etik 1988ra Iraurgi Ikastetxeko irakaslea izan zen , eta Loiola Irratian lan egindakoa da . Pedro Subijana , Martín Berasategi , Andoni Luis Aduriz eta Juan Mari Arzak sukaldariek diseinatu dituzte The Wallace Collection museoan dastatuko dituzten sorkuntza gastronomikoak Hasieran , Eusebio Eizmendi Txapel zenaren omenez izan ohi ziren saioak . Ondoren , zabaldu egin zen omenaldi hau , herriko beste bertsolariak ere kontuan hartuz . Gaur egun bide horretatik jarraitzen du euskarari eta euskal kulturari bultzadatxo bat eman nahian antolatzen den ekintza honek . Soreasu zinema aretoan izan ohi da ekitaldia , gaueko hamarretatik aurrera normalean , zenbait urtez Izarraizpe pilotalekuan ere izan baldin bazen ere . Eta negarrez somatu zintudan ondoren . Altxa , eta ez mugitzeko agintzen jarraitu zuen . Malko artean jantzi zinen mantso . Oso mantso . " Hizkuntza - normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artean " agertzen da , adibidez , inork ezagutzen ez duen beste Jon bat , Txarli Prietoren sagakoa eta Hezkuntza Saileko komisario ideologiko baten semea izateagatik zerrendaratua izan dena . Zarrakazteluko alkatea UPN alderdiko Julio Eduardo Prieto Arbeloa atera zen 2007ko udal hauteskundeetan . Udaleko hamaika zinegotzietatik sei lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz gehiengo absolutua . Independientes de Carcastillo ( IC , ezkerreko independenteak [ 5 ] ) zerrendak 5 izan zituen eta CDNk bat ere ez . Baliogabeko botoak 44 izan ziren ( emandako guztien % 2 , 63a ) eta zurizko 81 boto izan ziren ( botoen % 4 , 97a ) . Abstentzioa % 20 , 69koa izan zen . Gizarte guztietan - garatuenetan , bereziki - egin beharrekoaren eta komeni denaren kontzientzia aurrera doa , egoismo ilustratu hutsagatik bada ere , baina ingurugiroa geroz eta zorrozkiago errespetatzea da joera nagusia . Garapen bidean datozen herrialdeetan bizi - premiak lehenesten dira , pobreziak askozaz ere dimentsio larriagoak dituelako . Horrelako kezkak berdeek eta antzeko mugimenduek erakusten dituzte . Berdeak maizegi interes politikoa duten aktibistak diren arren , alor guztietatik naturak nozitzen dituen amenazo eta erasoen aurrean sentiberatasuna zabaltzen laguntzen dute . Jejeje , hori , hori , formak ez ditzagun galdu , behintzat ! Asko gustatu zait zure bertsioa , portzierto Euskal AEko 15 urte eta gehiagoko biztanleen % 34 , 3 Interneten erabiltzaileak dira , 2003 . urtearen bukaeran baino bi ehuneko - puntu gehiago . Aditza : conjuguer le verbe basque ( basque unifié ) Zuzendaria . - Hartu ! Hartu eta jo ! Hemendik aurrera herri hau musikaren erreinua izango da . Bestalde , Hotmail zerbitzu famatua dakau . Messenger komunikatzeko tresna erabilixena zanian , Hotmail posta zerbitzua modu berdinian lider bakarra zan . Baina betiko moduan Google agertu zan beste posta zerbitzu batekin konpetentzia itxen , eta gainontzeko proposamen guztien gainetik ipintzia lortu dau ( merezimendu osoz gainera ) . Baina ez da hau bakarrik , Facebook , Twitter eta konpainia bebai hortik zihar agertu ziran eta Messenger bakarrik existitzen zan egoeratik oso hurrun eraman doskue jada . Europa osatzen zuten estatu askoren eraiketa artifizialean oinarritzen zen Agirre . Ez zuen ulertzen estatu nazioanitza , erdirakoi eta menperatzailea . Zurgatzen eta asimilatzen saiatzen zen Estatu menperatzaile batek sortarazten dituen arazoengatik kezkatuta eta gatazkatan zegoen estatuak ezinezkoa zuen aurrerantz egitea . Eta zioen , adibide gisa , baina etorkizunarekiko ikuspegi tragiko batekin , " estatu jugoslabiarra , bera osatzen duten herrien arteko desberdintasuna pairatzen ari da , haien nazio - sentimenduek gerra gogortu baitute . Irrika panserbiarrak , nahitaez erdiratzaile izanik , oposizio gogorra aurkitzen du . Estatu nazioanitz honen etorkizuna , nazio - eskubidea - kulturala eta politikoa - , hau da , nazionalitate bakoitzaren gobernuak - kroaziarra , montenegroarra , eslobeniarra , serbiarra - itun libre batetik sortutako goi - antolaera federalekin edo konfederalekin konbinatzean igartzearen menpe egongo da . Kasu berdina Erteuropan , Baltikoan , Balkanetan eta Iberiar Penintsulan . Ahaztu egiten da , gainera , ehun milioi europar ukitzen dituen arazoa dela , beste kontinenteak ez aipatzearren , alegia " . Espainian 1900 urtean 57 presa ziren , guztira , 106 hektometro kubiko biltzeko . Handik ehun urtera milatik gora dira eta edukia 53 . 936 hektometro . Erreka eta ibai nagusien ibilguak urtegiek eta uharkek erregulatua daude . Urtegiak , aintzirak edo iturriak dakarren ura prozesatzeko estazioraino bideratzen da , bertan gizakiak edan ahal izateko moduko bihurtzeko ; hori lortzeko , hiru substantzia kaltegarri kenduko zaizkio : materia minerala , material organikoak ( fenolak , hidrokarburoak , detergenteak , pestizida - hondakinak , etab . ) eta kutsagarri biologikoak ( mikroorganismoak : bakterioak , protozooak , birusak , etc . ) . Gero eta elikadura trastorno gehiago dago gure inguruan eta gero eta gehiago begiratzen diegu etiketei janariari berari baino . Berdin zaigu jaten duguna itxura edo usain onekoa edo gure gustukoa den , gantz gutxi daukala jartzen badu nahikoa da . Zenbat aldiz jan dugu zaporerik gabeko elikagai bat ? Zenbat aldiz jan dugu benetan gustukoa ez dugun elikagai bat soilik argaltzen duela entzun dugulako ? " Dugu " idatzi dut nahiz eta benetan horrela ez izan . Agur pertsonalizatu bat graba dezakezu zuk sortutako deiak erantzuteko arau bakoitzerako . Modu lehenetsian , Mezularitza bateratuak agur lehenetsi bat sortuko du , zuk konfiguratutako ekintzetan oinarrituta . Agur pertsonalizatu bat grabatzeko , egin klik hemen : , Banca Cívicak , Cívica Ondareak negozio - unitatearen bitartez , merkatuek finantza - inbertsioetan dituzten aukera eta arriskuei buruzko foro ibiltaria eraman zuen atzo Iruñera . Nafarroako hiriburuan egin zen jardunaldia , " Merkatuei buruzko hausnarketak : arriskuak eta aukerak " goiburua zuela . Banka pribatuaren berrogeita hamar bezero inguru bildu ziren , eta Amundi , Invesco eta JP Morgan nazioarteko fondoen kudeatzaileen ordezkariek hartu zuten parte . Banca Cívicako Banka Pribatu eta Inbertsio Fondoen zuzendari Juan Bernalen hitzaldiarekin hasi zen saioa . Jarraian , solasaldi bat izan zen , eta Cívica Ondareak unitateko José Antonio Melero aritu zen moderatzaile . Era berean , Begoña Gómezek , Amundiko erakunde - kontuen ordezkariak ; Iñigo Escuderok , Invescoko sales managerrak ; eta Luis Martín Hoyosek , JP Morganeko lehendakari - sales seniorrek , hartu zuten parte . Aditu horiek mundu mailako egoera ekonomikoa aztertu zuten , eta , azkenean , hainbat gomendio eman zizkieten banka pribatuko bezeroei egungo inbertsio - aukerei buruz , bai inbertsio kontserbatzaileen arloan , bai errenta aldakorrekoen arloan . Banca Cívicako foro ibiltaria iragan maiatzaren 12an hasi zen , Logroñon , eta hurrengo hitzordua ekainaren 28an izanen da , Madrilen . Handik aurrera , udako hilabeteetan etengo da , harik eta irailaren 15ean Valladoliden berriz hasi arte . Geroa , foro ibiltaria Zaragoza ( irailaren 22an ) , Burgos ( urriaren 6an ) , Tutera ( urriaren 13an ) , Sevilla ( azaroaren 3an ) eta Tenerifen ( azaroaren 17an ) egongo da . Cívica Ondareak , Banca Cívicako banka pribatuko eta inbertsio - fondoetako unitateak , 3 . 627 bezero zituen eta 1 . 738 , 29 milioi euroko bolumen kudeatua zuen 2010eko ekitaldiaren itxieran ; hartara , % 12 , 17ko hazkundea izan zuen , bere saldoa 188 , 6 milioi euro gehituta . Search tags : Www . songs . pk - Kisi nazar ko tera intezar aaj - [ songs . pk ] mp3 download Kisi nazar ko tera intezar aaj - [ songs . pk ] free mp3 Kisi Nazar Tera Intezar [ songs . pk ] Honako hauek ez dira herriko ikasleek horrelako lanak egiten dituzten aurreneko aldia , aurreko astean Lanbide Hastapeneko neska - mutilak ere egon baitziren Monterronen . Aurretik ere Helduen Hezkuntza Iraunkorrekoek eta Institutukoek ere egin dituzte horrelako artelanak GaraiOnekoen laguntzarekin , Monterronen eta Santa Barbaran , hurrenez hurren . Bergaran eta Oñatin ere izan dira , eta datozen asteetan bailarako beste herrietara ere joango dira . Egia aitortu behar bada , ez naiz inoiz gau - txori ultraberantiarra izan , baina bere garaian ni neu ere Gau Txori diskotekan ordu extrak sartutakoa naiz . Festa eta jaia , algara eta juerga , gustuko , oso gustuko izan ditut . Baina orain , festa , zarata , burrunba , zenbat eta urrunago izan , ni neu , are eta gusturago . Kategoriak : Koordenatudun artikuluak , Koordenatuen datuak dituzten Euskal Herriko auzo eta kontzejuak , Bizkaiko geografia zirriborroak , Ispaterko auzoak Txomin - enearen inguruan udaletxeak erakusten duen utzikeria salatu beharra dago . Hau da , ardura dadila mantentze eta garbiketa lanetaz , gainontzeko auzoetan egiten duen bezela . Honi haraztegia gehitu behar zaio , nahiz eta proiektua onartua egon , oraindik ez baita estali eta bizilagunen kexak mantentzen baitira . Erasoa globala da eta tokian tokian herri guztiok gogor erantzutea eskatzen du : gehien daukatenen kontrako neurri bakar bat ere ez da ' derrigortzen ' , bai ordea gutxien daukatenek oraindik estuago bizi daitezen hamaika eskubide murrizketa . Aritz Begino binakako txapelketan oraintxe ondo oraintxe pattal ibili da , eta berak dio emaitzen presioagatik dela . Roberto Garcia Ariño Asegarceko intendenteak antzeko iritzia eman du atzelariari buruz . 3 ) . Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean , 20 eurorekin batera . Edo , bestela , Uztarrian bertan . Apustuak uzteko epea uztailaren 2ko 14 : 00etan ixtiko da . Hala eta guztiz ere , horrek ez du esan nahi zerbitzua eman behar denik zehazki gizarte zerbitzuen prestazioa lurraldean antolatzeko oinarrizko barrutietako bakoitzean , baina bai gutxienez ere gizarte zerbitzuen zorroan aurreikusitako moduan ; izan ere , horrek - berriz diogu - arreta emateko toki gisa " Iparraldea " deitzen duena aurreikusten du , eta horren barrenean arestian adierazitako herriak sartzen dira . Aitzinetik jakina zen alta larrepoteak uholdeka zetorrela , eta Afrika mendebalde guzia izurrite baten bezperan zagola . Herria 2004 - 11 - 04 Enpresagintza Fakultatea Mondragon Unibertsitateko bazkidea da . Fakultatearen ezaugarri nagusiak honako hauek dira : giza - ekimena duen kooperatiba mistoa izatea , independientea , irabazi asmorik gabekoa eta onura publikokoa . Ba hori , Intrepid Ibex modu onian sartu da nere ordenagailuan , ez Hardy Heron bezela . Ia hasierako sentsaziño honekin jarraitzen lagatzen dostan . Ta oin , badakizue , programak eta honek bihar ditxuzten ' extensiño ' guztiak instalatzera . Azken gai honetan bebai , nobedade bat : Amarok alde batera laga eta SongBird - eri aukera bat ematia erabaki dot , ia zela doian . ( . . . ) « Eta egia da , bai , bertsolari asko - ren biltoki izaten zala Landetako gure jatetxea . Asi or Urrestillatik eta Matxinbenta , Aratz - erreka , Oñatz , Errezil , Bidania - Goiatz . . . Alde oietako bertsolari , erdi bertsolari eta bertsozale geienak gurean biltzen ziran illunabar eta asteburuetan , trago bat egin edo mokadu bat jateko aitzakiarekin . ( . . . ) Jakina ' segurtasuna ' bermatu aldera , ertzain asko ezarri zituzten kanpoaldean eta barrualdean , horrez gain , kontzertu antolakuntza taldeko neska batek elkartaratzean zeuden lagunak banan - banan grabatu zituen , inongo baimenik gabe . Azkenik kontzertuan lehen abestian beren butaketatik altxatu eta ' Palestina Askatu , Israeli Boikot ' zioten afitxak erakutsi zituzten lagunak indarrez , arrastaka atera zituzten Victoria Eugeniatik , haietako bati , behintzat , besoan lesioa eragiteraino , eta orain epaiketa dute zain . Erekzioa fenomeno konplexua da , eta zakilean odola pilatzearen ondorioz gertatzen da . Zakilak gorputz leizetsu batzuk ditu eta hauek gelaskaz osatuta daude , belakia bezala . Arterien bidez odola iristen zaie eta baldintza normaletan , zainetan barrena hustutzen da odola . Odola sartu eta irtetea berdintsua eta orekatua denean , zakila bigun egoten da . Sexu - desioa pizten duten estimuluekin , berriz , arteriak eta gorputz leizetsuak erlajatu egiten dira , odol gehiago sartzen da eta zainak estutu egiten dira zakilaren azalaren kontra . Horrek eragotzi egiten du odolaren itzulera , eta beraz , sartzen den baino asko odol gehiago ateratzen da eta zakila handitu eta gogortu egiten da , sexu - harreman osoa eta betegarria posible egiten duen gogortasun - puntua iritsi arte . Eiakulazioa gertatzen denean , eta batzuetan horretara iritsi aurretik , gorputz leizetsuetako eta arterietako muskulu laua uzkurtu egiten da , arteriak hustu eta zakila bere ohiko tamainara itzultzen da . Beste aldetik , jakina , pixoihal konbentzionalak baino % 30 garestiagoak dira , nahiz eta plus hori justifika dezakeen deus ez omen dagoen ez produktuaren osaketan , ez egituran , ezta fabrikazioan ere . Hezitzaile batzuek , areago , horrelakoak erabiltzearen aurka daude pixoihaletik barne - arropa konbentzionalerako aldaketa geroratu egin dezaketelako , txikienetan nahasmena sortzearren , adin horretan ez baitakite zehatz - mehatz pixoihala edo zer daramaten . Horrenbestez , ez da harritzekoa Eroski Consumer aldizkariak Luis Santos Ganges hirigileari ekainean egindako elkarrizketa mamitsu eta interesgarriak ( http : / / ttiki . com / 30063 ) hautsak harrotu ez izana . Ahalegin horretan , lehendik idatzitako testuetatik abiatu naiz askotan , han eta hemen jasota zeuden idatziak aztertuz . Hala ere , aurrekoetan ez bezala , oraingoan Urrestillako herritar batena da idatzi duenaren ikuspegia , eta funtsezko ezaugarria da hori gertatutako edozer kontatzeko garaian . Garaipen germaniar erabakiorra . Erromatarren Rin ibaitik haratagoko hedapenaren amaiera eta Germania Magna lurraldearen konkista saiakeraren porrota . Manifestazioa hasteko gutxi falta zela , Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi zuen baimentzen zuela Ez dira gauzak gehiegi aldatu , diot . Korapiloa askatu ezinik gabiltza . Ea ETAk armak albo batera uzten dituen . Zapaterok egun bezala jarraituz gero , badirudi ez duela 2012an boterean segituko . Baina batek daki . Ez da gure negoziatua hori . REC RECORDS disketxeak disko berri bat kaleratu du ekainaren 5ean , meditazio bideratuaren inguruan . 18 : 45 AURKEZPENA Idoia Garmendia andrea . Vitoria - Gasteizko Udaleko Ingurumen Arloko zinegotzia Bost urte bete dira gaur Guardia Zibilak , Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazional tribunal bereziko epailearen aginduz , Euskaldunon Egunkaria itxi zuela . Egunkaria - ren aurkako polizia operazioa eta auzibidea salatzeko , hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herriko hamaika lekutan . Bilbon udaletxearen aurrean izango da 7 : 30etan . Gauza bera egin nahi baduzue , WordPresseko Posterous importer plugina erabil dezakezue . Guk horrekin ekarri ditugu hango edukiak hona , eta arazorik ez . Multzoaren masa zentroaren posizioa lerro urdin eta bertikal batez adierazten da , eta partikula bakoitzarena ordea ( euren zentroetan kokatuta ) , marratxo gorri banarekin adierazten da . honetan zein eskualdetan hasten garen kontutan hartu beharko dugu . Hau da , bi zuzenki izanez gero , A eskualdean hasten bagara ABA izango dugu , baina B eskualdean hasiz gero BAB lortuko dugu . Lau zuzenki izango bagenitu A Autonomi Erkidegoko gobernua PP eta PSOEren artean osatu zuten egunean hodei beltzak ikusi genituen euskalgintzan ari garen askok ; orain , Espainiatik datorren ciclogénesis explosiva berri baten iragarpenak kezkatzen gaitu . PPk hasieratik erakutsi zuen euskararen aurrean duen gorrotoa eta fobia , euskararen alde egin zitekeen edozein ekintzaren aurrean diskriminazioaren mamua zabalduz ; PSOEk , aldiz , polikiago ibiltzea gomendatzen zuen ; helburu bera , erritmoa desberdina , besterik ez . Hitz onak hasieran , baina , iritsi da eguna , hasi dira ! Kalea magiaz beterik dago ! Independentzia egunarekin topatu ginen ! ! ! ! E ! ! ! ! Bi toubabu gukin topatu zian , ONGI ETORRI . Dakarrek emozionatu gaitu ! ENEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEEE - Seme , dagoeneko jada handi egiten hasi zara , baina itsasoa maitatzeak bere arriskuak maitatzea ere esan nahi du . Ba al dakizkizu zeintzuk diren or , ur zabalean zure espero dauden arrisku guztiak ? Gari Garaialde - ( e ) k Fotokazetaritza gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 3 aste · Ikusi Joana Arbeletxe , If Maxikote , Itzal aktikboa elkarteko kidearekin mintzatu da . p53 genea mutatuta duten zelulak genetikoki eraldatutako adenobirusen bidez hiltzeko hainbat saio kliniko abian dira . Baina Suitzako taldearen elkartutako adenobirusak abantaila handi bat eskaintzen du : adenobirusek ez bezala , ez du gizakia gaixotzeko ahalmenik . Ikasleak geroz eta ordu gehiago sartzen ditu ikastetxean , eskolaz kanpoko jarduera izenekoen erruz . Lagungarriak al dira horrelakoak hezkuntzan ? bazekiat iada ez aggola gure artean , baina bazekiat hauek izango ditukela esango dizkiten azken itzak , txikitatik izan haut lagun , hitz egiten ez genekienetik , baina esan beharrean nago gure artean utsune aundi bat sentituko diagula beti , emendik pare bat egunera gauzak normaltasunera itzultzen asiko dira baina iada ez duk berdina izango , hi gabe hau ez duk berdina izango , agian pentsatuko duzue erotu egin naizela baina ez , bazekiat ta agon tokian agola hitz hauek iregana iritsiko ditukela , malko tartean idazten dizkiten hitz hauek ireganaiño iritsiko ditukela bazekiat eta esan nai diatena duk agon tokian agola lasai egoteko , guretzat beti egongo bait haiz anbula atzean , oraindik ere naideken jolastuko diagula ametsetan baduk ere . . . . . horregatik esateit biharko eztekela agur bat izango geroarte bat baizik . BETI IZANGO HAIZ NIRE BARNEAN ! Ez doaz bide horretatik gure artean sumatzen diren hainbat fenomeno . Esate baterako , ikasketak euskaraz egiten dituzten ikasleetariko askok ikasgelatik jolastokira pasatzen direnean , euskara osorik edo partez albora utzi eta gaztelaniaz egiten dute jolas . Duela 25 urte gutxi ziren , oso gutxi , ikasketak euskaraz egiten zituztenak ; orduan , ordea , euskal hiztun izanik ikasketak gaztelaniaz egiten zituzten askok ikasgelatik jolastokira pasatzen zirenean gaztelania utzi eta euskaraz egiten zuten jolas . Antzeko zerbait adierazten du gaur egun Unibertsitatean gertatzen denak : 2007ko udan % 52ak euskara aukeratu zuen sarrera - probak egiteko hizkuntzatzat , eta lehen aldiz matrikulatu direnen % 45ak ikasketak euskaraz egitea eskatu du . Ikasle horietako askok , ordea , gaztelania dute ikasgelaz kanpoko euren arteko harreman - hizkuntza . Bidalita Azpiegiturak , Irura | Ez dago iruzkinik » 181 / 2008 DEKRETUA , azaroaren 4koa ; honen bidez , Uraren Kanonaren Araubide Ekonomiko - finantzarioaren Araudia onartzen da . Kantuak , berriak , eta Zato eta Animal musikari nafarrek konposatuak , musikari zein kantari euskaldun ugarik bere egin eta diska honetarako bereziki grabatu dituzte Altxatune Prod . estudioan , 2007ko udan . Egun erabiltzen ez diren antzinako bideak , jabegoa arriskuan duten bideak , hurrengoak dira : Nor , nori , nork . Hori da gatazka politiko gehienen gakoa . Gurean aurrera doan prozesuak ere , formulazio ezberdin guzti hauek kontuan izan beharko ditu , bere eredu propioa sortzerako orduan . Lurraldetasuna eta autodeterminazio eskubidea gakoei erantzungo dion eredu adostua lortu beharko dugu . Ate guztiak , aukera guztiak irekiak utziko dituen agertokia . Euskal herritarren gehiengoak erabakiko du norantz joan . Eta hor ere abertzaleok lan izugarria dugu egiteko . Erabiltzaileei ematen dieten zerbitzua ikertzeko helburuarekin , CONSUMER - eko teknikariek , bezero itxurak eginez , piercing - ak jarri eta tatuajeak egiten dituzten 105 establezimendu bisitatu zituzten 13 hiritan : Bartzelona , Madril , Valentzia , Bilbo , Malaga , Coruña , Donostia , Gasteiz , Iruñea , Murtzia , Almeria , Alacant eta Oviedon . Horretan bakarrik jarduten duten 73 establezimendu bisitatu dituzte , bai eta estetika pertsonalari begirako beste jarduera batzuk egiten dituzten 32 edergintza eta estetika zentro ere . Teknikariek bisita egin ondoren bete zuten galdekizuna prestatzeko , mediku dermatologoen laguntza izan genuen , eta bi abiapuntu hartu ziren kontuan : batetik , erkidego autonomo batzuetan horrelako establezimenduei ezartzen zaien araudia eta , bestetik , Tatuaje eta Piercing Adituen Estatu mailako Elkarteak praktika egokiei buruz duen kode txalogarria ( oso zorrotza baita ) . Txosten teknikoak proposatzen du lehenengo eta bigarren alegazioak onartzea eta hirugarrena atzera botatzea zeren jabetzak erabaki beharko baitu bere garaian ( Zehazpen Estudioa idazterakoan ) behe oinean etxebizitza eraiki ala ez , erabilpen komertzialaren aukera , halaber , libre utziz . Edizio hau paratzerakoan Euskaltzaindiak 1987 urtean Iparragirre izenarekin apailatu zuena hartu dugu gidaritzat . Ez dugu grafiarik aldatu eta bertan egiazkotzat ematen diren 39 poema gureganatu ditugu . b ) Entzun grabatutakoa " play " botoia sakatuta . Egindakoa gustatu bazaizu Fitxategi menuan aurkituko duzun " gorde honela " agindua erabiliz gordetzeko aukera duzu . Hortxe dugu podcastaren ahots oinarria . Balorazioetan sartuz , gure herrian , 3 irakasletik 1ek grebarekin bat egin du , Renfe salbu gainontzekoak zerbitzu minimoetan aritu dira ( Funikularra ) edo ordutegi murritzagoekin ( Bizkaibus ) . goizean goizetik piketeak izan dira eta mordoxka izan dira itxitakoak . Granada poligonoan nabarmena izan da bertan zegoen kotxe kopurua ohikoa baino txikiagoa zela . mugimendu gutxi ( ABB , Babckok . . . CCOO etA UGT nagusi ! ) Amaitzeko erdiak inguruk bat egin du Trapagaranen ordu baterako planteatua zegoen paroarekin . Krisiaren aurrean herritarron eskubideon defentsan . Langileon defentsan . Zaila dugu gure ingurua . Desegituratuak gure herriak . Nortasuna zero . Indibidualismoa nagusi . Baina Euskal Herriko langile mugimenduaren sehaska izan zenak ez du bere jatorria ahaztu . Ez gara merkatal zentru handien artean hilko . Sugarrak pizturik darrai . Gu ere mende hasierako meatzarien antzera Bilbora jaitsi gara . Barrenarik gabe , pikotxik gabe , baina kapitalismoaren krisialdia guk ordaindu nahi ez dugula ozen aldarrikatzera . Ez dugu kapitalismoaren birfundaziorik nahi . Sistema ekonomiko berria . Aberastasun banaketa . Justua . Guztiona . Guztiontzat . Aterik ate , lagunik lagun Trapagaran berria , Trapagaran HERRIA , ereiten gabiltza . AURRERA eta ZORIONAK TRAPAGARAN ! . Kontxako emakumezkoen ohorezko estropadan , bandera entregatu du Blanca Urgell sailburuak , arraunketaren aldeko apustuaren erakusgarri y ) Jakinik , pertsona desgaituen eskubideak eta duintasuna sustatu eta babesteko nazioarteko konbentzio zabal eta oso - osoko batek modu garrantzitsuan lagunduko duela pertsona desgaituen gizarte - desabantaila sakona arintzen , eta pertsona horien partaidetza suspertuko duela , aukera - berdintasuna eraginez esparru zibil , politiko , ekonomiko , sozial eta kulturalean , garapen - bidean dauden herrialdeetan nahiz herrialde garatuetan , " 17 . 156 personas de la Margen Izquierda se encuentran desempleadas - lo que representa una tasa de paro del 18 % - . 6 . 500 personas más que hace un año , produciéndose un incremento del paro de un 46 % en los últimos doce meses " Amurrioko Udalaren helburua dokumentu hauek Interneten bidez kontsultatu ahal izatea da eta horretarako , pasaden urtean artxiboa antolatzen hasi zen . Guztira , 2 . 100 espediente izan ziren sailkatuak , horien artean orain zaharberrituko dituztenak . Erabiltzailea zaren aldetik , wifi sarbide zerbitzua arduraz eta zuzen baliatuko duzu , eta hitz ematen duzu ez duzula erabiliko legearen , moralaren eta onartutako gizalegearen aurkako jardueretarako , ez eta legez kanpo edo debekatuta dauden nahiz besteren eskubide eta interesei kalte egiten dieten helburu edo ondorioak lortzeko . Halaber , hitz ematen duzu ez duzula inola ere erabiliko zerbitzua bera , agiriak , artxiboak edo Internetez sarbidea duen edozein informatika ekipotan gordetako edukiak hondatu , baliogabetu , gainkargatu eta zuzen erabiltzea eragozten duen moduan . UDALAK ez du bere gain hartuko horrek ekar dezakeen inolako erantzukizunik . Bereziki - zerrenda eredu gisa ematen da , eta ez du osoa izateko asmorik - erabiltzaileak hitz ematen du ez duela honelakorik erabili , igorri edo zabalduko : Aspaldiko ideia berreskuratu , eta hurrengo astetik aurrera ( otsailean , martxoan eta apirilan momentuz , eta ekimenarekin jarraitzeko intentzioarekin ) Judimendiko Herri Zinema antolatzeari ekingo diogu . Beti bezala , gazte lokal baten falta dugu auzoan , beraz , Auzo Elkartean izango dira emanaldiak , hilero bi igandetan ( hots , bi astetan behin ) . Arratsaldeko 18 . 00etan izango dira saioak , tartean pelikula bakoitzaren inguruko eztabaida izateko aukerarekin . kokoteraino ( e ) k bidali du duela 1188 egun 9 ordu 25 minutu PSko idazkari François Hollanden eta alderdiko ikur berri Ségolène Royal emaztearen deiadarra ozen entzun dugu bozen biharamunean : " Gure ezkerreko aberkideok , bigarren itzulian oraindik ere hainbat aulki salba genezake eta eskuineko uholdeari aitzi egin gure etorkizuna prestatzeko " . Ele hauek aire edo doinu frantses batekin irakurri eta mezua ezagunagoa eginen zaizu . Ezkerrak behea jo du , hondalea . Gorako bidea baino ez zaio geratzen gaurgoitik . Musika arloan , Lesakako Musika Banda azpimarratzekoa da , Nafarroa osoko zaharrenetarikoa , 1857an sortua baita . Halaber , herrian bi abesbatza , txistu , trikitixa eta dantza talde bana daude , " Tantirumairu " folklore taldearekin batera . Livnik soilik juduentzako Jerusalem baten aldeko aldarria egin ez badu ere , Atzerri Aferetako ministro gisa horren aldeko lana burutu du . Annapolisen ez zen inoiz Jerusalem egungo estatusa [ 1967an indarrez okupatu zuten Ekialdeko Jerusalem ] kolokan jarri . Inkestek diotenez , Kadimak hauteskunde horiek gal litzake , Likudeko Benjamin Netanyahuren mesedetan . Netanyahu " gaiztoaren " irudia ordezkatzen du Israelgo politikan eta Aginte Palestinarrekin ez dela hitz egin behar nabarmendu du . Afera horren aurrean ez dagoela " bigunik " izaterik . Eraso horiek , eta euskalgintzako beste erakunde batzuen aurka lehenago izandako beste hainbat , euskararen normalizazioaren aurkako estrategia kalkulatu eta iraunkor baten barruan kokatzen ditu Kontseiluak . Egoera horren aurrean ondoko mozioa aurkezten du osoko udalbatzarrean eztabaidatu eta onartua izan dadin : Eta eguzkiak egun baten berriz ez agertzea erabakiko balu ? Argia goriaren babesaz umezurtz utziko bagintu ? Bere distira guztia askatuz betirako agur esatea ebatziko balu ? Powered by Castpost Larregi falta da horretarako , ez ordea udari amaiera emateko . Eguzkiaren indarra murrizten doa eta nabaritzen da . Egun lainotsuak ugaritzen doaz eta lehen hotzikarak hasi dira . Gehienbat , gizakiongan antzematen da aldaketa . Argitasun naturalak helarazten digun energia zuzenean islatzen da gugan . Eragina du gugan , handia gainera . Bizipoza oparitzen digu eta ia eskertu ere ez dugu egiten . Ilargiaren argi eza nahiago ditugu askotan . Gauari diogun fideltasunez ustiatzen dugu . Baina inoiz ez dugu eguzkiaren onuretan erreparatu . Eta Finlandiako suizidio kopuru altua esanguratsua da honetan . Neguan eguneko 4 ordu egunez , beste 20 gauez . Depresiorako joera dute bertako biztanleek , ulergarria . Euskal Herrian ere ekiren boterea ahultzen doa eta horrekin batera uda bukaera heltzear dagoen susmoa hazten . Nola ez , aurre egiteko kapaz izango gara . Beti ere hurrengo uda noiz heltzeko zain , iluntasunean amesten . Argitaraketa : Artikulu hau GARA egunkariko GAUR8 larunbateko gehigarrirako prestatu dut eta 2008ko azaroaren 22an argitaratu da . Bere jokoa zela eta , berehala ikusi zen Mondragneseri irabazteko gai izan zitekeela , eta bien arteko partidua denbora kontua baino ez zen izango . c ) Pertsona desgaituek zein eskuragarritasun - arazoren aurka borrokatu behar duten aintzat hartu eta arazo horiek ukitutako pertsona guztiei prestakuntza eskaintzea ; Geroztik Texaseko unibertsitateko Jack Lunsford irakasleak eta ondoren zenbait industriak ( Ameriketako ARCO petrolio - sozietateak eta IFP Petrolio - institutu frantsesak , besteak beste ) burututako ikerketei esker , erreakzio honen errendimendua laukoiztu egin da . Bi bide desberdin prestatu dira : Cofeed izeneko lehenegoan , katalizatzaile basikoan metanoak oxigeno puruarekin du kontaktua . Bide honen funtsa oxipirolisia da ( ikus ondoko irudia ) eta australiarrak nahiz IFP erakundea honen jarraitzaileak dira . Lurraldearen gehiengoa basamortu harritsua da ; estatuaren erdialdean dauden mendiek goi - ordoki bat eta kostaldeko lautada banatzen ditu . Punturik baxuena , Assal lakua ( - 155 m ) Afrika osokoa ere bada eta munduko bigarren baxuena . Mendirik altuena Musa Ali ( 2 . 028 m ) da ; Djibuti , Eritrea eta Etiopiak bat egiten duten gunean dago , hiru estatu hauetan sakabanatuta bizi den afar herriaren lurraldearen barruan . Ugarteburu Terminologia Jardunaldiak urtarrilaren 25ean eta 26an izango dira : Jardunaldietan Euskararen garapena esparru akademikoetan gaia landuko adituek . Kontseiluak estrategia bateratuak gomendatuko dizkio Kontseilu Europarrari , eta aplikatu ere bai , bereziki ekintza eta jarrera bateratuak onartuz . Duela urtebete , Internet bidez edozein motatako musika entzuteko programa berritzaile eta originala jarri zen abian , streaming bidez abestiak entzun ahal izateko , alegia . Spotify abian den azken hamabi hilabete hauetan 800 . 000 erabiltzaile lortu eta 6 milioi abesti bildu ditu . Azken txanpan sartu da Ordiziako Emaneurre taldeak antolatutako Eskuz binakako V . Pilota Txapelketa Herrikoia . Joan den ostiralean jokatu ziren Beti - Alai pilotalekuan A eta B ligei dagozkien finalerdiak , finalistak erabakita utziz . A ligan Guti - Argaiz eta Otegi - Otegi bikoak izango dira txapelaren bila arituko direnak , eta B ligan , aldiz , Mitxelena - Lekuona eta Muño - Jauregi ariko dira aurrez aurre . Final ekitaldi berezia A ligako [ . . . ] Karbohidrato soilen ( glukosa , sakarosa eta , batik bat , fruktosa ) edukierak zehazten du fruta exotikoen energi balorea baina , dena den , proportzioa aldatu egiten da fruta batetik bestera . Azukretan oparoenak txirimoia , mizpira heldua , kakia , mangoa eta anana tropikala ditugu . Fruta horiek mesedegarriak dira ariketa fisiko gogorrak egin behar direnean : bertako azukreak odoletara igarotzen dira zuzenean , liseriketa egin beharrik izateke . Era horretan , organismoa berehala hornitzen dute energiaz . Gehiengo baten egia gailentzen da eta irizpide honi esker adierazpen hutsalak ekidin daitezke . Izan ere , Wikipedia Interneteko gune bisitatuenetakoa da , egunean 60 milioi bisita inguru jasotzen baititu . 2006 urtearen lehen egunean 2 , 55 milioi artikulu zituen Wikipediak guztira : 883 . 000 inguru ingelesez , 333 . 000 inguru alemanez , 211 . 000 frantsesez eta 167 . 000 japonieraz . Aurreko idatzi batean aipatu ditugu ALD ( Arte Libre Digital ) jardunaldiak . Urriaren 22a eta 25aren artean izango dira Bilbaon . Lerro hauen bukaeran egun horietarako jarri dugu ( eta berdez tintatuta , interesa bereziki pizten diguten saioak ) . Gu ere buru - mapei eta espazio irekiari buruz mintzatuko gara . Ordubete dugu horretarako eta euskara eta gaztelania ezkonduz egiteko asmoa dugu . Lagunen batek gai horietan interesik bai ? Pasaion / k , bada , mesedez , idatzi honen esteka . . . . . . . esker mila ! Alkohola eta bitaminak Pertsona normalaren egoera bitaminikoa arras eraldaturik gertatzen da paziente alkoholiko kronikoan . Liburu hau eta bere CD - a 12 olerkiz osatua dira , denak ilustratuak eta musikan ezarriak . Beti zalantza . Ikusi berri dut John Patrick Shanley - k zuzendutako La duda filma . Bertan , New York - eko Bronx auzoan dagoen San Nicolas eskolako zuzendaria da Aloysius Beauvier lekaimea ( Meryl Streep ) . Zalantzarik ezin du inoiz azaldu egunean zehar hartzen dituen erabakietan arraila txikienak bere zalantza existentzialak aterako ote dizkion beldur , eta , ondorioz , ikasleak eta bere menpean dituen guztiak ikaratuta dauzka . Donostiako Alderdi Ederreko tamarindoak bezain indartsua dirudi , baina barrua zalantzaren pipiak jan dio . Plenoa hastearekin batera Ezker Abertzaleko kideek ANVri dagozkion 3 eserlekuak eta kargu lapurren dimisioak aldarrikatzen zituzten kartelak atera dituzte , eta plenoak iraun duen artean kartel hauek eskuetan zituztela egon dira . JATORRIAK EZAGUTU HERRI BAT IZATEN JARRAITZEKO Jordanian bizi diren palestinarrek gogor borrokatu behar dute euren nortasunari eutsi ahal izateko . Ammango Gobernuak ez du gogoko palestinar izaera hori eta asimilazio prozesu bat pairatu behar dute . Egoera horri aurre egiteko , berebiziko garrantzia du memoria historikoa gordetzea , herri gisa bizirik segi ahal izateko . Horretan aritzen da Rakan Mahmud , Nakbaren lekukotasunak biltzen Palestine Remembered ( Palestina Gogoratuz ) ekimenaren barnean ( www . palestineremebered . com ) . Ez , ez dago irudi txarrik . Euskararen alde lan egin behar dutela esaten badiezu , ez dute inolako oztoporik jartzen . Orain ere Korrikaren alde lan egiteko gogo handiarekin daude guztiak . Baina gauza bat da egun bat edo ordu batzuk euskararen alde ematea eta beste gauza bat da hizkuntza bat ikasteko konpromisoa hartzea . Iaz arte bi talde izan ditugu , eta batzuk nahiko maila hartu dute . Izugarria izan zen , hilabetetan egindako ahaleginaren ondoren saria eskuratzeak ematen dizun poztasuna ezin da azaldu Gainera familiakoak eta lagunak hantxe , gure ondoan , ikustea oso pozgarria da . Sentitu genuena ? Poza , negargura , barregura ezin da azaldu ! Gimnasia eta erlajazio ikastaroa , bidaiak Costa Bravara eta Parisera , abesbatzeko entseguak , Berdel Egunerako lanak , bingoa ; hitzaldi , bazkari eta omenaldiak ; Mutrikuko erretiratuek ez dakite zer den [ . . . ] Gainera , Javascript erabiliz nabigatzailean inprimakien balioztatzea egiten bada ere , haien bidalketarako ez da beharrezkoa aukera hori aktibaturik izatea nabigatzailean . Nola uler daiteke egiten dugun lana hain ondo baloratzea , herri honen berreuskalduntzean betetzen dugun ezinbesteko funtzioa goraipatzea , hori guztia esatea eta jasotzen dugun finantzazioa hain bigarren mailakoa izatea ? Helduen Euskalduntze Alfabetatzea ikasleen , irakasleen eta euskaltegien borondatean , militantzian eta poltsikoetan oinarritu behar al da ? Eta hori eskatuko al zaigu , lan hori guztia egiteko orduan , inoiz baino profesionalagoak izateko eskatzen zaigunean ? Profesional eta eraginkor izaten ari gara - izan ere Euskara ikasi duten milaka herritar horiek ondo prestatutako irakasleak aurkitu dituzte euskaltegietan - ; eta , hemendik aurrera , hobetzen segitu nahi dugu . Aberinen , eneolito edo brontze aroko aztarnategia dago , Garita izeneko gunean . Beasainen eta beasaindarren alde elkarrekin lan egiteko sinatu duten akordioaren barruan , bost konpromiso zehatz hartu dituzte bi taldeetako kideek . Herritarren parte hartzea bultzatzeko lan egitea da hartu duten konpromisoetako bat . Hala , « herritarrei aukerak errazteko » lehen erabakia , osoko bilkurak eta batzordeetako bilerak arratsaldetan egitea izan da . Euskara bultzatzeko berriz , udalak « bultzatzaile papera » hartuko duela aurreratu dute , « Beasaingo eragile zein pertsona guztiekiko harremanetan euskararen erabilera sustatzearen garrantzia azpimarrratuz » . Egia errateko ez ! Parisen egin nituen bost urteak benetan gogorrak izan ziren , eta belauneko arazo batengatik kanpoan geratu behar izan nuen . Dantza denbora batez ahantzi eta bizimodu berri bat antolatu nuen , eta baliagarria suertatu zait garai hartan eginiko guztia egun daukadan bizimodua eramateko . Alde batetik , ez dut irudikatzen nire bizitza dantzarik gabe , baina bestaldetik , edozein gertaera txikik dena alda dezakeela kontuan hartu behar da . 1996 : Martin Stephenson , Fool ' s Garden , China Crisis , Paul Carrack , Rogelio Botanz , Compay Segundo , Las Hijas del Sol , El Septeto Santiaguero , Niko Etxart , Dolores Keane & John Faulkner , Tom Russell & Andrew Harding , Joxe Ripiau , Ibon Koteron & Kepa Junkera , Ronnie Drew ( The Dubliners ) , Buenas Noches Rose , Francis Bebey , Paula Bas , Paco Martà ­ n , Duane Smith ( The Chevelles ) , Robyn Hitchcock , Los Santos , Los Berzas , Robin Williamson , Imanol , Makvirag , Steve Phillips , Malcolm Scarpa & à ' aco Goà ± i , Mike Peters ( The Alarm ) , Walter Salas - Humara ( The Silos ) , Cheralee Dillon , La Granja , Kevin Coyne , Nacià ³ n Reixa , Rakoto , John Renbourn & Jacqui Mc Sheeâ ¦ " Gara " egunkariaren zati gehiena gaztelaniaz idatzita badago ere , egunkariak hasieratik egin dio leku berezia euskarari eta berariaz gaineratu ditu hizkuntza honetako edukiak , ehuneko handi batean . Gainera , jaiotzatik azaldu izan du euskararen normalizazioaren aldeko jarrera . Horietariko hainbat kanturen testuak Maria Teresa Idoaterenak ziren . 1952ko apirilaren 27an , musikagile berak ahots eta orkestrarentzat transkribitutako sei kantu , Zaragozako Antzoki Printzipalean eskaini zituen Hiriko Orkestra Sinfonikoak . Arau osagarriez eta etxebizitza arloaz gain , beste zerbait nabarmentzeko ? 3 . - Adierazpen askatasunaren alde publikoki agertu diren euskal liburuzainen jarrera eskertzen dugula . Bergarako jaien barruan antolatu zuten txapelketa hura , 30 urtetik beherako eta artean plazaratu gabeko bertsolarientzat . 13 edo 14 bildu ginen . Inori ezer esan gabe joan nintzen izena ematera , eta , nahiz eta pilotalekua betea izan , entzuleen artean osintxuar bakarra zegoen . Horiez gain , larunbatean umeentzako ekitaldi sorta izango da . Goizean toka txapelketa eta marrazki lehiaketa egingo dituzte . Arratsaldean berriz , jolasak , Iban magoaren ikuskizuna , buruhandiak eta erraldoiak izango dira Patata tortilla lehiaketa ere larunbatean egingo dute , 12 : 30ean hasita . Gauean , auzo afaria izango da , bertsolariekin . Baserri eder honetan 12 behi , idi parea eta txekorrak zituzten . Txerria ere urtero hiltzen zuten . 1983 aldean , behiak kendu eta haragitarako txekorrekin jarraitu zuten , orain dela sei bat urte arte . Gaur , bere lursail zainduak inguruko beste baserri batzuek erabiltzen dituzte . > Jaime I . a Konkistatzailea : 1231an , Nafarroako Antso VII . a Azkarrarekin Ondorengotza Ituna sinatu zuen . Landareek behar - beharrezko dute nitrogenoa , eta nekazaritzako lur landuek , beraz , zoruko nitrogenoa bereganatzen dute . Ahitu ere egin daiteke , ordea , eta hori gerta ez dadin , ongarrien bidea hartu du ohiko laborantzak : ongarri nitrogenatuak erruz erabili eta lurrak maiz ureztatu . Baina bada arazo bat . Landareak ez dira gai ongarri horiek guztiak xurgatzeko ( erdia soilik hartzen dute ) , eta ureztatze - uren bitartez , zoruan barrena iragazten da sobera geratzen den guztia ; azkenerako , ur geruzetaraino eta erreketaraino iristen dira , eta kutsatu egiten dituzte . Erresuma Batuan egin dituzten ikerketek esaten dutenez , urtean 50 eta 60 kilogramo nitrogeno iragazten dira hektarea bakoitzeko , eta horien % 58 laborantzatik datoz . Espainian ere arazo hedatua dute hori . Kalte gehien jasan duen eremuetako bat Valentziako Erkidegoa izan da , baina ez bakarra . Hango ur geruza askotan , 50 miligramo nitrato baino gehiago dago ur litro bakoitzeko ( gehienezko muga hori ezarria dauka Europako Batasunak ) . Museoak hiru solairu ditu eta sukaldaritzako esparru ezberdinak jaso nahi ditu bertan , etxekoa zein profesionala . Aretoek garai ezberdinetako sukaldeak eta elikagaien lanketa hobetzeko sorturiko makinak dauzka . Makinekin batera janari - erabiltzaileak aurkitzen dira , hau da , sukaldariak , gozogileak eta zerbitzariak , soinean jantzi tipikoak daramatzatela . Euskal sukaldari entzutetsuenak , izen - abizenekin , , elkarte gastronomikoen fenomenoa eta kofradia gastronomikoen ikuspegi bitxia jasotzen dira , Euskadi , Nafarroa , Kantabria eta beste leku batzuetako kofradiakideen jantzi tipikoak erakutsita . Orri honetako dokumentuak PDF formatuan daude eta " Adobe Acrobat Reader " programarekin ikus daitezke . Programa hori ez badaukazu , hemen jaitsi dezakezu ( ikono honen gainean klikatuz gero zure nabigatzailean beste leiho bat irekiko da ) : Zia errekaren bailara zehakatzen duen ibilbidea , Larun mendiaren magaletik , malda gutxikoa eta bide errazekoa . Larungo igoerak zailtasun ertaina du . Altzate auzotik abiatuta , Ibardingo errepidetik Eltzaurdia auzora joanen gara ( " Napoleonen bidea " , antzinako erromatarren pausua ) . Landagainetako lepoan Larungo kaxkora igotzeko aukera : Euskal Herriko kostaldeko ikuspegi paregabea . Lizuniagako lepotik Garaitarreta auzora jaitsi daiteke , Altzatera iristeko . Bidea labur daiteke Zia auzotik Landagainetara zuzenean joz . AGINDUA , 2010eko ekainaren 2koa , Kulturako sailburuarena , Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta toki - izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte - ekipamenduen sarea bultzatzeko 2010erako diru - laguntzak emateko modua arautzen duena . Uraren kalitatea aztertzeko makroornogabeen presentzia erabili dugu eta azterketari ekin ondoren kalitatea ona dela esan daiteke , arro osoan , salbu eta Karrantza ibaian Concha zeharkatu ondoren , delako tarte horretan uraren kalitatea ertainera jaisten baita . Azken toki horretan kironomidoak dira nagusi eta baita kutsadura ondoen jasaten duten efemeroptero familiak ere , esaterako Caenidae eta Baetidae familiak . Iturria : Forever Geek - Important Information for Internet Explorer for Mac Users Osaba Pedrok berari laguntzea eskaini zidan . Portura irrati - igorgailua hondatuta iristen ziren arrantzuntzien enkarguak jaso eta osabari deitu behar nion konpontzera joan zedin . Lana oso aspergarria zen . Hegaluzearen kanpainan patroi bat lokalera joan zen , baina ni ez nengoen : lagun baten festara joan nintzen . Lantokira joan nintzenean , arratsaldean , osaba zain nuen . Etxera bidali ninduen . PDF : Egin klik hemen honako ekintza hau burutzeko : Informazio hau PDF bertsioan jaitsi ( 90 Kb ) berria . info / edizioa_ikusi . php ? id = 18339 aingeru ( e ) k bidali du duela 1668 egun 21 ordu 10 minutu , duela 1668 egun 20 ordu argitaratuta Titiri edo txotxongiloekin ikuskizunak egiteko arteak garrantzi handia izan zuen XIX . mendean , bai eta XX . mendearen erdialdera arte . Hori dela eta idazleek ( Goethe , George Sand , Valle Inclán ) , musikariek ( Cluck , Haydn , Bizet , Linz ) eta Delacroix bezalako margolariek jarduera honetarako lanak konposatu zituzten . Baliabideak . Euskalgintzak demostratua du kapaz dela proiektuak sortzeko eta aurrera ateratzeko . Nahiz eta , beste edozein enpresak ez bezala , egiteko bikoitza eduki : gauzak egitea batetik , eta gauzak zergatik egiten dituen azaldu eta defenditu beharra bestetik . Energia bikoitza galtzen da , beraz . haize frexko ta berriak hauteskundeekin . - iparraldean geroz ta gehiago gera . sektore ezkertiar urkoekin aliatu ezkero ( europe ecologie esperientzian bezela ) gehiengo berri baten bidean egon gintezke - nafarroan zerotik hasi beharko da abertzaleen batasuna , oinarri berrien gainean , baina sapairik gabe eta guttigottibetti 80 . 000 botuko oinarri sozialarekin - erkidegoan PNV hortxe ziok , milaka botu batzutara . zer esanik ez Batasuna - Aralar - EA batuketa egin ezkero . guazen mizu ! ! ! ! ! ! ! ! aintziña irrintziña ! ! ! ! ! Gaiak » Baserria » Baserriko lanak » Garia Sagardoarekin zintzurra busti ondoren , afaldu nahi duenak , oilaskoa jateko aukera ere izango du . Gauean , dantza egin nahi duenak ez du aitzakiarik izango . Joselu Anaiek joko dute herriko plazan . Eusko Legebiltzarreko VIII . legealdian EiTBko Kontrol Batzordeko presidente izandako Matutek , " deitoragarria " iritzi dio " bere burua demokratatzat duen parlamentuak zentsura informatiboaren aldarri egitea " eta bere elkartasuna adierazi die komunikabide publikoan ari diren profesionalei , " euskal gizartearekin batera , EiTBko askatasun informatiboaren biktima direlako " . Era berean , Alternatibako bozeramaileak Carlos Urquijo ( PP ) bezalako legebiltzarkideen hipokresia salatu du , ideia guztiak ez direla zilegi babestu eta , adibide gisa , arrazakeriaren aldeko talde bat komunikabideetan ez dela agertu behar ziurtatu duelako . Emandako argudioaren arabera , Matutek PPren zentsura informatiboa eskatzeko galdegin dio Urquijori , " bere alderdikide katalanek etorkinen aurkako kanpaina irekia egin berri dutelako " , eragile askok salatu dutenez , PSOEk berak kasu . Zoriontasunaren arrakasta ? Galdera horri erantzuteko ezinbestekoa da arrakasta definitzea . Norbait arrakastatsua dela diogu bere buruarekin gogobeteta dagoela edo erabakiak bere kabuz hartzeko gai dela uste dugunean , ingurunearekin ondo erlazionatzen denean , orainaldiaz gozatzeko eta etorkizuna bere kabuz prestatzeko gai denean . Arrakasta hitzak banako bakoitzarentzat izan dezakeen esanahia alde batera utzita , gehienok arrakastatsu izan nahi dugu nolabait . Bai esparru profesionalean , bai pertsonalean , arrakasta izatea da askoren desiretako bat . 1999ko iraila . EHk eta PNVk proposamen bana aurkezten dute kultur etxeak izan beharko zituzkeen baliabideen gainean . Biak dira osagarriak eta guztiek segitzen dute Elexosten kultur etxea egiteko asmoarekin . Alkateak udal arkitekto Iskander Atutxari kultur etxe proiektua egiteko agindua ematen dio . Gaglo Getariako gaztelekuak udako ordutegiari ekingo dio bihar ; beraz , asteburuetan itxi egingo dute uda bitartean ; hala ere , astelehenetik ostegunera goiz eta arratsaldez egongo da irekita , 10 : 30eatik 13 : 30eara eta 16 : 00etatik 19 : 30eara bitartean . Halaber , ostiraletan goizez bakarrik izango da irekita . Ekintza ugari uztailerako Horrez gain , uztailean zehar ikastaro eta irteera [ . . . ] Bueno , urtea bukatzen ari zaigu eta , azken hiru urteotan bezalaxe , iritsi da garaia internauta euskaldunok esateko zer den interneteko euskal komunitateak urtean eman duen onena . 2010ean gaudenez , hamar ekimen ' saritzea ' tokatzen da aurten . Funtzionamendua , gogoan izango duzuenez , oso erraza da , baina berriontzat , hona hamar @ 2010 aipamenen mekanika : Helburu nagusia internauta euskaldunek beraiek urtean izandako euskarazko sareko Xiriako Agirre zen , halabeharrez , une horretan herriko alkatea . Izan ere , izatez alkate Jose Antonio Oiarzabal ‘ Illerra ’ baldin bazen ere , osasun arazoak medio , Xiriako Agirre zen alkate lanak egiten zituena . Agirre Azpeitian gelditu zen erreketeak herrian sartzean eta , jesuitez mozorrotuta , fabrika batean ezkutatu zen . Dena den , atxilotu eta preso sartu zuten Ondarretako kartzelan . Egoera aprobetxatuz eta gida bat eginez . Ondoren ensaiatu egiten dut eta pixkanaka graziak ateratzen dira . Enzenatokian inprobisatu egiten dut publikoaren eta hauek duten erreakzioaren arabera . 09 . Planto eguna ez zala ezertan igarri ? Zoiaz oftalmologoarengana , macho . Bestela , segi ostrukarena egiten , " The Spanish Post " eta " ETB - 2 " hedabide txit normalatzaileek egin eben moduan . Lehen sorkuntza gune bezala Iruñea jartzen duzu , baina ondoren Gasteiz aipatzen duzu . Hitzan elkarrizketa egin diote Igerabideri liburuari buruz . Elkarrizketa irakurtzeko , egin klik hemen . O Jesusen Jainkozko umildade , ta pazienzia ! Pilatos jentil itsuak itsuski egin zuen , Zu Barrabasekin bat egitean . Baña itsusiago da , Zu Jesus ona , Santu guzien Santua , Barrabas baño ere gutxiago estimatzea ? Ari bizia , ta zuri eriotza ematea ? Ai , ta zenbat Kristau gaistok ezerezegatik egunoro edozeñ pekatu egitean , diote : Kristo , Barrabas baño gutxiago estimatzen dutela ? Barrabas bizi dedilla , ta Kristo ill dedilla ! O ! Jesus Jainkoaren Semea , ta guzien Ongillea da : ta Barrabas lapur infame , gaizkille , ta errallea da ! Ez nere Jainko egiazko , ta Salbadorea : bizi zaite Zu ordu onean , da sekula guzietan , ta sekulako ill bedi pekatua . Nere pekatu , ta zure ofensa guziaz damu det , Jauna , ta sekulako , zure graziarekin , propositu firme bat artzen det , zu bakarrik estimatzeko , ta bai amatzeko . Grekoak - ere denboraz eta nausi zeino , iraun zuen : baina gero denborarekin ethorri zen ganbiadura hartzera . Erromako Enperadoreoak iraun zueino , Latinak - ere on eduki zuen , baina botherea eta manua faltatzearekin , hunek - ere bere distiadura galdu zuen , hargatik erran zuen , Lipsiok ere : Ingenium , et natura ipsa ita fert , ut flectant se omnia ad mores , cultumque victoris . Lipsius . cap . 3 . de recta pronuntiatione linguæ latinæ . Arrozoinak , eta oraino naturalezak berak - ere onhesten du , bentzutuek amor eman dekoten garaitiarren usantzei , hazturei , eta egiramuei ; halako gisaz non baiterrakegu hala egin izatu dutela bertze hitzkuntza hauk . Desagertutako espazioak berreskuratu dituzte zenbait argazkik , Amarako geltokia , Anoetako igerilekuak edota trenbidea bera ere . Easo kaleko Sanitarios Alonso dendak utzi ditu pieza zaharrenak , mende hasierakoak . Marivi Ibarrola argazkilariak , Tanit tabernako jabearen ahizpak ere parte hartu du gaur , ostirala , zabalduko duten erakusketan . 80ko hamarkadan hainbat musika talde donostiarren argazkiak egin zituen Ibarrolak . Horietako batzuk Amaran egindakoak dira eta Ibarrolaren erretratuekin beste erakusketa bat egitea pentsatu dute , Amara eta musika lotuko dituena . Jon Maiak eta Unai Iturriagak urteetan eutsi diote euren mailari . Ez da erraza ; Jon Maiak ez du galdu esateko era berezia , mundu ikuskera baten isla dena , eta Unai Iturriagak " bala bat mingainaren puntan " beti , berak esaten duen legez , entzuleari aulki ipurdira eginikotik saltoa eragiten dio oraindik ere . Inpresio bi dira . Ibilaldiari amaiera emateko , Loiun oraindik mantentzen diren irin errotak bisitatuko ditugu . Horrela , Lauroeta auzoan Goiengo Errota eta Txintorreta errotak ikusi ahal izango ditugu ; eta Zabaloetxen , Errotatxu . Hainbat urtez korrika egiten aritudiren lasterkari horiei entzunez gero , barrenean sentitzen dena azaldu ezin den zirrara moduko bat dela eta probatzea merezi duela esanen dizute , guztiz erakargarria dela . Dudarik gabe horrelaxe izanen da , baina sekula Iruñean egon ez bazara hobe duzu zenbait oharri erreparatzea . Ezin dugu arazo hauetaz arduratu gabe beste mundu berri bat lortu ; eta denon artean egin behar dugu hori . Eskoriatzan Santa Ageda jaiaren protagonistak " kintoak " dira , herrian " Santa Ageda mutilak " moduan ere ezagutzen direnak . Urte batzuetatik hona , 2007tik zehazki , emakumeek ere bete - betean parte hartzen dute jaian , eta egun mutilak zein neskak dira jaiko protagonistak . Aurkezpenera joango dira Alberto Iñurrategi , Eneko Acero surflaria , Yahaira Aguirre judoka eta haren entrenatzaile pertsonal Julio Calleja , zeina liburuaren egileetako bat den . Beste egileetako bat , Alberto Lorenzo , Bilbon dela aprobetxatuta ematen da argitara liburua . Izan ere , asteburu honetan , Asefa Estudiantes klubak Bizkaia Bilbao Basketen aurka jokatuko du ACBko partida , eta Lorenzo Madrilgo taldearen prestatzaileetako bat da . Itsas - energia iturriak baliatzeko teknologiak sailkatzeko , kontuan har ditzakegu energia ekoizterakoan baliatutako bitartekoa eta instalazioaren kokapena . Horren sintesia hurrengo taulan agertzen da . Ertaroko testuetan erabilitako izen batzuk honakoak dira : Iruña , Erunga , Ironía , Irunga , Irunia , Irunna , Irunnia , Irunpa , Orunia , Urunia , Yronia , Yrunea , Yrunia , Yruynna edo Irunia . Denetik . Nik gogoan ditut hainbat argazki bilduma : Olazko komentuaren eraberritze - lanak , Lasaoko zubia egiten ari zirenekoa edota Loiola lorategirik gabe zegoenekoa . Dena dela , gaur egun ditugun argazki gehienak familiartekoei ateratakoak dira . 2011 . urteko udal langileen lan - egutegi orokorra finkatzeko asmoz , eta era berean , Udaleko departamentu ezberdinetako lan - egutegiak onartzeko asmoz , eta alkatetzak proposaturik , Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki hauek hartu ditu : Emaitzen analisia aztertu ostean , ondorioztatu dezakegu oro har kalitatezko iragarkia dela Voslkwagen Golf - aren iragarkia . Hala - eta guztiz ere , iritzi hau iragarkia gogoratzen zuntenen artekoa da , hainbatek ez baitzuten gogoratzen eta hauek inkestatik kanpo gelditu direlako , noski . Datu honek ere asko esaten digu , baremo normaletik gorago egongo balitzatekelako iragarkia , beharbada gehigok gogoratuko lukete . - Hemen , etzan zaitez , gajo hori - esan zuen Ellenek , sofan lekua egiten zion bitartean - . Orain askoz ere hobeto sentituko zara . Oso ohikoa da umeak edozein programa edo joko instalatzen saiatzea , batez ere , beste lagunek baldin badute . " Besteek badute , nik zergatik ez ? " euren betiko leloa bilakatzen da . Gehienetan , lagun batek uzten die eta eskolatik itzultzean , instalatzen saiatzen dira . " Ori eragin dezaiokezuna - erantzun zion errege arrituak - atsegiñez ikusiko dut eta ori esan erazi dezaiokezuna , pozik entzungo . Igieraztea bezin erreza baita itzegin eraztea " . Lorem ipsum dolor sit amet , consectetuer adipiscing elit , sed diam nonummy nibh euismod tincidunt ut laoreet dolore magna aliquam erat volutpat . Ut wisi enim ad minim veniam , quis nostrud exerci tation ullamcorper suscipit lobortis nisl ut aliquip ex ea commodo consequat . Visit site . 6 . 8 . ) Zuzenbidean onartutako edozein frogabide baliaturik egiaztatu beharko dira baldintzak eta merezimenduak . 30 herrialde baina gehiagok Euskal Herriarekin elkartasun astea ospatzen ari dira egunotan . Milaka lagun dira Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen alde mobilizatzen ari direnak , herri honen burujabetza aldarrikatuz . Deialdi honen aurrean eta asotzen ari garen elkartasunari erantzunez , eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu mundu guztian zehar mobilizatzen ari diren lagunei . Bihotzak xamurtzen zaizkigu herri honen eskubideak aldarrikatzeko telebistak eta espainiar enbaxadak okupatzen dituztenean , euskal preso politikoen argazkiak erakusten dituztenean eta azken batean , milaka kilometrotara dagoen herri baten alde ipurdia mugitzen dutenean . Valga esta segunda entrega para exponer , de nuevo , la visión del PNV sobre los presupuestos aprobados por el PSE y EB en Lasarte - Oria para el presente año . El señor Mugika , pretendió responder a mi escrito anterior con afirmaciones llenas de subjetividad y comentarios fuera de tono , pero no hay nada mejor que atender a los datos y la información de los presupuestos para percatarse de lo que es la " cruda " realidad . Jakina da GIBaren estalkian gp 120 izeneko proteina dagoela , eta , hain juxtu , proteina horrek itxura aldatzeko duen gaitasunari zor dio GIBak aldakortasuna . Horregatik daude , beraz , hainbeste andui , eta horregatik da , baita ere , hain zaila guztien aurkako antigorputzak sorraraziko dituen txerto bakarra lortzea . Beraz Dotor Saindu hunen arrozoinaren eredura badirudi alferkeriak berekin dakarken izurriaren kontrako kontra - pozoina , eta erhasun pozoatuen erremedioa dela bilhatzea , entsejatzea , eta trabaillatzea , zeren Autor berak dioen bezala : Soli autem homini vt rationale quod accepit exerceat , vitæ cursus in labore præscribitur . Ambros . in præfat . in Levit . Jainkoak gizona alfer etzegoen amoreakgatik , eta errezibitu duen adimendua enplega dezan gatik , eman dio trabailua ; Gikonak bere nekbe izerdiz ardiesten du behar duen guztia , eta hura ezten lekhuan ezta dohakabetasunik baizik . In omni opere bono erit abundantia , vbi autem verba sunt plurima , ibi frequenter egestas . Proverb . 14 . Trabaillu onean izanen da frankia franko , baina hitz hainitz den lekhuan , maiz da eskasia , eta probetasuna . Job Sainduak hark ere dio : Homo nascitur ad laborem et avis ad volatum . Iob . 5 . Gizona sortzen da trabailluko , eta hegastina aireko , eta hegaldatzeko : hala nola bada naturalezaren autorak hegastinari emaiten baitiotzza hegalak airatzeko , eta hegaldatzeko , manera berean Gizonari ere Jainkoak eman diotza adimendua , borondatea , eta memorioa trabaillatzeko : Trabaillua da zeinaren bidez Gizona egiten baita merezimendutsu , hala Jainkoaren aitzinean , nola munduarenean . Erraiten ohi da : Laboribus omnia Dij vendunt . Ikasmaterialgintzan ahalegin berezia egin da hasieratik , garrantzi handia baitu guretzat haur eta gazteen hezkuntza euskal ikuspegiz egiteak . Maratoi erdia dela herri barrutik igarotzen dela eta aldaketak izango dira herriko autobus geltokietan . Anbulatorioko geltokia baliogabetuta geldituko da 15 : 00etatik 19 : 00ak bitarte . Estazioko geltokia , berriz , 15 : 00etatik 19 : 00etara bariantera aldatuko da , tren museoko oinezkoentzako zubi aurrera . Igerilekuko geltokia , azkenik , suhiltzaileen parke aurrera aldatuko da , ordu berdinean hori ere . KL . Nik , zoritxarrez , gure aita Tolosako alkatetzan zegoela , Franco hil berritan , gatazka berta - bertatik ikusteko aukera izan nuen , bere gordintasun guztian gainera . Garai latzak izan ziren haiek , terribleak , eta ni oso gaztea nintzen artean . Garai haiek modu izugarrian gogoratzen ditut oraindik , amesgaizto lizun bat bezala . Gero , hau ere senitartean , beste alkatetza luze bat fortunatu zitzaigun , eta etxean bertan izan genuen berriz ere gatazka malapartatua . Nahikoa dut , bada , gatazkaz . Nazkatuta nago gatazkaz . Nolanahi ere , niri , gatazka , material literario gisa , ez zait batere interesatzen . Uste dut oso gai mingarria dela oraindik , oso kontuz tratatzekoa . Nire fikzioetako ikuskera etsitu eta zentzugabeak ez du , nik dakidala behintzat ( kontzienteki , esan nahi dut ) , gure herriko gatazkarekin batere zerikusirik . Ni ez nau egoera edo gatazka edo bidegabekeria edo ekintza konkretu batek kezkatzen , egoera edo gatazka ( etab . ) orokor ( unibertsal , abstraktu . . . nahi duzuen bezala deitu ) guztiek baizik . Nire lanetan ez da zuzenki euskal gatazkaz hitz egiten , baina bai injustiziaz , bidegabekeriez , absurdoaz , heriotzaz , komunikazio faltaz , giza - alienazioaz , Botereaz , indarkeriaz . . . hau da , geure arazo hurbilez . Euskokantabrista nagusien artean , aipatzekoak dira Esteban Garibai , Manuel Larramendi , Agosti Xaho , Martinez de Zaldibia eta Jeanne - Phillippe de Bela . Korsikako talde batek jarri zion musika ekimenari , eta afal ostean Korsikako lagun batek Kaledonia Berriako beste batekin batera , Euskal Herriko askapena borrokari beren elkartasun osoa adierazi zioten . Platonek Estatu ideala bilatzen du zuzentasunean , justizian . Gizarteak justizia lortu ahal izateko , bere beharizanak asetu behar dira , harmoniara iritsiz . Aurrekoa lortzeko hiru estamentuetan banatuko du gizartea ; agintariak , zaindariak eta herri xehea edo ekoizleak . Gizarte talde bakoitzak errepublikan betebehar , lan , funtzio eta eskubide zehatzak izango ditu eta horrela Estatu zuzena lortuko da bakoitzak berez dagokiona betetzen duenean . Gizabanako bakoitza bere gaitasunez egongo da estamentu bakoitzean , ez jaiotzez . Platonek proposatzen duen gizartea diseinu itxikoa da , hau da , bakoitzak zorrozki bere betebeharrak beteko ditu bakoitzaren kualitateak ikusirik . Herriak garatu ahala , herriaren dinamikan guztiok parte hartuko dute , bakoitzak bere funtzioa betez . Ahala , nire astronautei buruzko jakinmina asetu nahian , zortzi urte betetzerakoan astronomiari buruzko liburu lodi bat oparitu zidaten . Handik aurrera , egunero orrialde bat irakurtzen nuen , eta ondoren , orrialde hartan jartzen zuenari buruzko laburpen bat egiten nuen , irakurri nuena buruan sartzeko . Azcue jaunak musika ikasi zuela erran dugu , eta bere baitarik eginikako lanek ez ziotela eman uste zuen fama . ROSALINDA : Zer eskubidez galdetu beharko nizuke ; halere , hartzen zaitut senartzat , Orlando . Hona hemen apaizari aurrea hartzen dion emaztegaia ; eta egia esan , emakumearen pentsamentuak aurre hartzen die bere egintzei . . 74 urteko bi gizonezko euskaldun eta euskaltzale hauek – « ez da gauza bera euskalduna izatea eta euskaltzale izatea » , dio Patxi Altunak – herrian bertan omenaldiak jasotzen ari dira azkenaldian , orain arte egin duten lanaren esker gisa . Urriaren 20an Baite Azpeitiko Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zituen biak . Azaroaren 17an , berriz , Joxe Mari Iriondok Joxe Lizasoren biografia aurkeztu zuen . Eta abenduaren 2an Azpeitiko Udalak omenaldia egingo dio Patxi Altunari udaletxean – Patxi Goenaga euskaltzain azpeitiarrari ere bai – . Aipatutako elkarteak honako araubidea izango du : Elkarteen Legea , estatutu hauek berak ( Legearen aurkakoak ez badira ) , bere Zuzendaritza Batzordeak behar bezala hartutako erabakiak ( Legearen edota estatutuen aurkakoak ez badira ) eta Eusko Jaurlaritzak xedatzen dituen arauak ( azken hauek osagarri besterik ez dira izango ) . Fibromialgiaren kasuan , adibidez , gaixotasunaren eboluzioan eragin kaltegarria ere izan dezake estresak , haren sintomak larriagotu egiten dituelako . Ordaina eman nahian , azpeitiarrek galdetu zieten herri haiek ongi harriztatutako kalerik ba al zuten , iristen ote zen hara postarik egunero eta ba ote zuten Urrestillan banatzaileek aitortutako abantailarik . Aditzera ematen zuten Urrestilla Azpeititik banatuko balitz , halako abantailak galdu egingo lituzkeela . Urrestildarren egoskorkeria bazter nahastaile batzuen kontu hutsa zela zioten azpeitiarrek , ez urrestildar guztiena . Powerpointa azaldu baino lehen oso urduri negoen gorputz guztitik izerdiaz egon ezinik baina pixkanaka - pixkanaka oso lasai negoen nire powerpoint fitxa egiten eta ondo egiten nuela ikusten . Orain egin dudala fallo guztiak nabari ditut ( kolorea eta adornoak ) baina 9 ´ 4 bat eramanda pozik nago . Ere nabari dut nik prestatzen asko tardatu nuen , hau da , denbora gutxi ikasteko baina beste batzuk berriz asko denboragaz ez zuten etxean powerpointa ezta errepazatu aldi bat ere ez . Orain ahaztu egin dugu eta ez da hitz egiten horretaz horretaz baina bere garaian jende guztia zegoen galdezka " Nola egin du ? eta ? " geldiezinik . 2 . Unitatea izan da dudarik gabe gustuko gaia nire bizitzan . Ere powerpoint guztien ezaugarriak entzun ondoren orain notizietan bati nago arretaz europari buruz zerbait badago , espezialki finlandiari buruz nik egin nuelako . Asko ikasi dut gai honetaz eta irrikaz nago beste powerpoint bat azaltzeko . Ikusmen zorrotza dute , baita zahartzaroan ere . Bere odol - sisteman anastomosiak dituzte ( arteria eta zainen arteko ez - ohizko loturak ) , horri esker tenperatura bajuak hobeto jasan ditzaketelarik . Indartsu eta biziak dira , ibilera arinekoak eta erresistentzia handikoak ( 1883 . ean Amundsen esploradore norvegiarrak bi laponiar bidali zituen Groenlandiako barne - lurraldeak miatzera eta 57 ordutan eski gainean 460 km - ko ibilaldia egin zutela esan zuten itzuli zirenean . Inork ez zien sinetsi , baina bietako batek Suediako lasterketa batean parte hartu eta irabazi egin zuen : 21 ordutan 220 km ibili zen ! ) . Asteartean , hilak 22 , Seguran da zita , Kultur Etxean 19 . 30etan . Iparra / Hegoa jardunaldi sortaren parte izango da hau , eta bertan hizlari izango da Luistxo Fernandez , beste lagun hauekin : Mikel Etxeberria ( RadioKultura ) , Pantxika Maitia ( Kanaldude ) eta Martxelo Otamendi ( Berri ) . Goiburu hau jarri diote mahainguruari : " Zein etorkizun du paperezko prentsak . Sare sozialetan euskararen lekua " . Hurrengo egunean , Deustuko Unibertsitatearen Donostiako kanpusean ( asteazkena 23 , 16 . 30etan , Matteo Ricci eraikinean ) . Kazetaritza , Internet eta etorkizuna izango da goiburua eta Luistxo Sustatu - ren izenean egongo da . Harekin batera , Jon Ordoñez ( Berriketan . info ) eta Hasier Etxeberria ( Zuzeu ) . Moderatzaile lanetan , berriz , Xan Harriague kazetaria izango da . Gizarte eta Giza Zientzien Komunikazio Sailak gonbidatuta egongo da Sustatu elkarketa horretan . Baina egun berean ( asteazkena 23 ) , hori baino lehenago beste formatu batean egongo da hizketan Luistxo , Eskoriatzako Huhezi fakultatean , Komunikaldiak 2011 jardunaldian . Jardunaldiaren gaia da egile eskubideak . Goizez , aurkezpen hau eroango du Luistxo Fernadezek bertara : Eskubide digitalak : kultura eskubidea , sormen eskubidea , guraso eskubideak . . . Ondoren etorriko dira Ignacio Casado ( Euskadiko SGAEko zuzendaria ) eta David Bravo abokatu espainiar ezaguna ( Jabetza Intelektualean eta Informatika zuzenbidean aditua ) . Arratsaldez mahainguru bat egongo da , MusikHerria , Bertsozale Elkartea , EIE eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen presentziarekin . Nazioartean , bestalde , natura - erreserbak desagertzeko arrisku - indize kezkagarriak kontuan hartuta , estatuek nazioarteko tratatuak sinatu behar izan dituzte , elkarlanean aritzeko eta beren ekonomia - jardueren ondorio negatiboak murrizteko . Asmoak asmo , herrialdeak beti ez dira ados jartzen , eta batzuei akordioak ez zaizkie beharrezkoak iruditzen . Horixe gertatu da , adibidez , Kiotoko Protokoloan atmosfera - isurpenak murrizteko proposatu ziren neurriekin . Mikel Goñi - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Memoria historikoaren berreskuratzea , Kaiko jaietan gunean duela 1 ordu , 45 minutu · Ikusi Logika komertzialari uko egiten dion festibala da EHZ . Enpresa handien babesa baztertuz boluntario eta laguntzaileen lanean oinarritzen da festibalaren antolaketa , ( ) baita beste gizarte eredu baten aldarrikapena egitean eta praktikara eraman eta 3 egunez eredu horretan bizitzean . Europa mailan alternatiboki antolatzen den festibal gutxietariko bat da EHZ . Urik gabeko komun ekologikoak , zabor bilketa berezitu eta eredugarria , sare alternatiboko edariak , bazkari eta elikagai ekologikoak . . . Musikaz gain hitzaldiak , antzerkiak , haurrentzako emanaldiak , dokumentalak , akle animazioak . . . Milaka lagunek festibalaren baloreak diren euskal kultura eta hizkuntza , euskal preso politikoen eskubideen defentsa , globalizazioaren aurkako borroka eta orohar , elkartasuna , partekatuko dituzte festa giroan Baxe Nafarroako Heleta herrixkan . Muga geografikoa , politikoak , sozialak eta kulturalak gainditzeko gogoz " mugetatik ' at " lelopean haren hamaseigarren edizioa ospatzen du festibalak . Bizikleta lasterketa alegorikoa benetan gauza ikusgarria izan zen . Trieste iritsi zen lehena helmugara , Meharraren bizikletako barran eserita ; goizean goizetik zebilen Triesteren kontua jendearen ahotan , zeren alderdiaren bileran batzuek esan baitzuten ez zela komeni hura ere ipintzea , arazoaren kutsu politikoagatik , baina orduan Peppone garrasika hasi zen esaten bere anaia hil zela gerran Trieste askatzeko eta Trieste lehiaketan ez sartzea bere anaia herriarentzat traidore bat izan zela esatea bezala izango zela . Hortaz , Trieste ere sartu zuten , Carola alderdikide eta Meharraren amoranteak ordezkatuta , Italiako banderaz jantzita eta alabarda bat zuela bere bular nabarmenaren gainean . Eta Meharra 15 - 18ko gerrako oinezko gudari gisa jantzita zegoen , buruan kasko eta guzti , eta 91ko fusila bizkarrean zeharka . Beroak jota zegoen , baina Pepponek lehena iristeko agindu zion . Eta horrela , Meharra lehena iritsi zen , baina gero arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako . Muruazpin aisiarako eta kirolerako gunea egiteko ideia garatuko EAJ - k datorren legealdian , eta Antzizar kiroldegi ondoan eskola kirolerako gunea egingo du . 4Death Certificate / or Death Record , SOCIAL SECURITY DEATH INDEX . Name : JOSEPH RODGERS SSN : 227 - 07 - 0770 Last Residence : 23860 Hopewell , Hopewell City , VA Born : 10 Jun 1906 Last Benefit : Died : Jul 1974 State ( Year ) SSN issued : VA ( Before 1951 ) . Erabilitako metodologiak ere egin beharreko lanari mugak ezarri dizkio . Talde bakoitzean aritu direnek 24 azterketa zuzendu dituzte , lehen eta bigarren mailakoak . Epe jakin batean burutu behar zen lana eta askotan ez da nahikoa astirik izan eztabaidan behar besteko sakontasunez eta agertutako gai guztien inguruan aritzeko . Honetaz gain , mezua argia eta laburra izango da ; sinesgarria eta gure sormenak elikatu eta dotoretua . Gure mezuak ZER galderari erantzuten badio , sormenak NOLA izango du jopuntuan . Biek joan behar dute uztartuta : sormena ez da harridura edo irribarrea sortzea besterik gabe ; sormenak mezuaren zerbitzura egon behar du . Antso 197 - Zure kümitü ederra , hola dit entelegatzen Eta borta hau zabaltüz , oso naizü ohoratzen . Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak Durangoko Txirrindulari Elkarteari diru - laguntza izendun bat ematea eta Bizkaiaren irudia sustatzeko garatu beharreko . . . Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena . Tourmalet inguruan jaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte , 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu , azken 30ak euskal lurretatik . Bide luze horretan , Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du ( Biduze , Errobi , Aran ibaia . . . ) . Aturrik bezala , beste euskal ibai askok ere Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte euren urak : Nerbioik , Bidasoak , Oriak , Debak , Urolak , Urumeak . . . Nerbioi ibaia da , hain zuzen ere , Bizkaiko golkoan ura isurtzen duten ibaien artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena ( 75 km ) . N - VA eta CD & V osaturiko koalizioa arrakasta handia izan du egun arte . Azkenengo hauteskunde orokorrak irabazi zituela esan besterik ez dago . Hemendik aurrera N - VA eta CD & V bakarrik jarraituko dute . Berriz ere . Ozeano Bareko Melanesiako irla bat da Kaledonia Berria . Ingelesek aurkitu zuten eta kolonizazioarekin hasi ziren , baina 1843 . urtean Frantziako kolonia bilakatu zen eta egun Frantziako itsas gaindiko departamentua da . Irla honek 1905km dauka ; populazioari dagokionez , 2005 . urteko erroldaren arabera 232 . 258 biztanle ditu , % 45 kanakoak dira , jatorrizko indigenak ; gainerakoak , europarrak , ozeaniarrak eta asiatikoak dira . Hiri burua Noume da eta han kokatzen dira zerbitzuak , ikastetxeak eta koloniaren egitura nagusiak . Merkurio metala bere zenbait propietateri esker , asko erabiltzen da neurgailuak eta aparatu elektrikoak fabrikatzeko . Gutxi birziklatuz gero , naturan geratzen da . Eusko Legebiltzarraren Gizarte Zerbitzuen 1996ko urriaren 18ko 5 / 1996 Legeak ezartzen duenez , herri - agintariek eragin behar dute herritarrek gizarte zerbitzuetan parte har dezaten , hirugarren adinari dagozkionetan , besteak beste . Badirudi ez doala . Bestela , oso ziklista interesgarria zen . Slipstream talde bereziko liderra izan zitekeen Zabriskierekin batera baina azkenean biek kale egingo dute Tour honetan . Orain nire guraso eta anaia Igor eta arreba Mireiak ere jokatzen dute . Datorren astelehenean ( uztailak 11 ) jarriko dute martxan Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak prestatutako garabi zerbitzu berria . A - 8 autobidean - zehazki Basauriko korapiloa eta Kantabriako muga lotzen dituen tartean - istripua izan duten ibilgailuak bidetik azkarrago kendu eta zirkulazioa normaltasunera lehenbailehen itzularaztea du helburu , ondorioz sortu ohi diren auto - ilarak ekiditeko . Printzipioz , zerbitzu hau bi hilabetez egongo da martxan . Lortutako emaitzak onak izanez gero , mantendu egingo litzateke eta kasu horretan , Trafiko Zuzendaritzak zerbitzua beste errepide batzuetara ( Txorierriko korridorera , esaterako ) hedatzeko aukera aztertzen ari da . Bestalde , helburu horri atxikiz , Idazketa Batzordea eta Aholku Batzordea eratu dira eta artikulu zientifikoei , propio behar duten egitura eta tratamendua eman zaie . Ahalegin horretan laguntzeko , kanpo adituen ebaluazioak ere , sistematikoki erabiliko dira . Gaur egun , gero eta enpresa gehiagok dute euren web orria . Azpeitikoetan behintzat , euskarak ez du presentzia handirik . Uztarriak , 40 langiletik gora dituzten herriko enpresen webguneak aztertu ditu . Halako 19 enpresa daude , eta haietatik 13k dute webgunea – enpresa talde handien kasuan , Azpeitiko egoitzak webgunea badu , hori aztertu dugu , ez enpresa taldeak daukana – . Emaitzei begira , ezin daiteke ondorio onik atera ; izan ere , webgune gehienek euskara baztertuta dute . Herri Irratiak ibilbide luzea du . 1961ean sortu zen , eta hasiera batean Donostiako eta Loiolako irratiek osatzen zuten . Urteetan , irratiaren zabalkundea Gipuzkoara mugatzen zen . Baina , 2003az geroztik , Herri Irratiko zuzendaritza aldatzearekin batera , egitasmo berriak jarri zituzten martxan . Alex Aranzabal izendatu zuten zuzendari kudeatzaile , eta helburu nagusi izan zuen Hego Euskal Herrira zabalduko zen egitasmo elebiduna martxan jartzea . Nahiz eta irratia nagusiki gaztelaniaz izango zen . Hala , pixkanaka sei eremutara zabaldu dute Herri Irratia : Gasteizkoa 2003an sortu zuten , Bilbokoa 2004an , Eibarkoa 2007an eta 2008an Durangokoa sortu zuten . Nafarroan ere zabaltzeko saioak egin dituzte , baina , baimenak lortzeko zailtasunak direla medio , ezin izan dute Nafarroara hedatu . Hala ere , indar zentrifugoa ez da existitzen . Ez dago kurbaren kanpoalderantz bultza egiten digun indarrik . Bolantea askatuz gero , autoak aurrerantz jarraitzen du , eta ez kurbaren kanpoalderantz . Aitzitik , alderantzizko indar batek egiten du bultza , " barruranzkoak " . Eta indar horrek ere badu izenik : indar zentripetoa . Autoaren kasuan , autoak berak eragiten du indar hori . Denak ere , irin , ogirin eta osagai berdintsuetan bilduriko legatzaz osaturik daudela , aurrez prestatutako jakiak dira ; aldeak , jakiaren estaldurak eta tamainak adierazten dituzte : " makilatxoak " tamaina txikienekoak dira , ondotik " gutiziak " datozela ; denetan handiena , noski , " ziriak " ditugu . Produkturik merkeena ( " 1 zk . ko makilatxoak soltean " bataiatu ditugu ) kiloko 500 pezetatik behera kostatzen zen bitartean , garestienaren ( Pescanova markako gutiziak ) kostua ia 1 . 500 pezetaraino iristen zen , kiloko . Frudesa eta Pescanova marketako zirien prezioa 1 . 000 pezetatik gora zebilen . Soltean salgai daudenak , oro har , merkeago izaten diren arren , bada salbuespen bat : Eurofrits makilatxo ontziratuak kiloko 500 pezeta baino gehixeago baizik kostatzen ez direlarik , " 1 zk . ko ziri " bataiatu ditugun horien kiloko prezioa ia 800 pezetara iristen da . Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da istripuaren kategoriaren arabera , segurtasun ikerketa sailkapenarekin bat , eta , egokitzat joz gero , baita Arriskuaren Azterketa Kuantitatiboarekin ere ( AAK ) . Alemania baldintzarik gabe errenditu zen 19444ko maiatzaren 7an eta 8an hiru gertakariren ondoren : Hitlerrek bere buruaz beste egin zuen , Berlin errenditu egin zen tropa sobietarren aurrean eta Reicharen azken gobernua sortu zen . τὸ ἄπειρον ( apeiron : mugarik gabea , definiziorik gabea ) hitza kultismo bat da , hau da , definitugabea , zehaztugabea ( grezierazko apeironetik , mugagabea ) . Anaximandro filosofo presokratikoak sortutako kontzeptu bat da , materia mugagabea , zehaztugabea , kualitate gabea eta beti mugitzen ari dena definitzeko . Gauza guztien amaigabeko aniztasuna , mundu guztiak , apeironetik eta kontraesan horien arteko borrokagatik abiatzen diren kontraesanen ondorioz sortu dira ( beroa eta hotza , hezea eta lehorra ) . Apeiron kontzeptua antzinako materialismo greziarraren lorpen handi bat da materia eta substantzia zehatz baten ( ura , airea ) arteko nortasunari buruzko irudikapenekin alderatuz gero . Pitagorikoentzat , formarik gabeko printzipio bat da , mugarik gabea , eta bere aurkaria den " muga " rekin , existitzen den guztiaren oinarria da . Azkenengo saio honetan , aurreikuista zegoenez , Joan Vaelloren " Resolución Legeztapenaren bidean guztion hitza eta konpromisoa beharreazkoa da . Horregatik Ezker Abertzalearen legalizazioaren alde ekimen berriak burutuko dira asteburu honetan herri ezberdinetan . Otsailaren 5ean legalizazioaren alde berriro ere bazter guztiak bustitzeko deialdia egiten dugu . Julio Caro Baroja eta Sigfrido Koch Julioren Itzea etxe atarian . Aniztasun gutxiago sumatzen dut azkenaldian taberna eta terrazetako tertulietan txikitero eta tabernetako gainontzeko faunaren ahotan . Futbolaren faltan , Frantziako Tourra da kirol hizpide nagusia garai honetan ( kostako herrietan estropadak ahaztu gabe ) . Aurreko asteburuan Euskadiko Sega Txapelketa jokatu zuten Oiartzunen , Pikoketan hain justu , baina hori ez da , dirudienez , Tourra bezain gai interesgarria Errepideetara begiratzea besterik ez dago txirrindularitzak gurean jarraitzaile ugari dituela ikusteko , baina Tourrak erakusten digu zaletasun horren benetako neurria : arratsaldeko telebista aurreko siestak kilometrotan neurtzea , hori bai plazera ! www . blogak . com / zorrotza / askaegitaraua - zorrotzako - jaietan zorrotza ( e ) k bidali du duela 656 egun 20 ordu 13 minutu " Hiriko alde eta zona guztietan aukerak eta baldintzak orekatzeko , Donostiaren osotasunezko ikuspegia behar dugu " , Eneko Goiak , Donostiako alkatetzarako EAJren hautagaik , adierazi duenez . Auzoetako ekintza eta proposamen nagusiek " guztiok lekua izango dugun Donostia orekatuagoa eraikitzea " dute helburu . Besteak beste honako proposamenak jasotzen dira auzoetarako programan : Amarako Isabel II . a hiribidean auzorako espazio urbano zentrala sortzea , Altzan auzo - komisaria [ . . . ] Termino bakoitzaren txertatze - maila jakiteko , landu nahi den hizkuntzan dauden lan lexikografikoak kontsultatu beharko dira sistematikoki . Hizkuntza baliokideetan , lan lexikografikoak kontsultatzeak zalantzak argitzeko balio behar du . EAJk AEKrekin " jarrera zapaltzailea " izan duela salatu zuten martxoaren 14an AEK eta EHE erakundeek Izan ere , gero saiatuko gara ikastetxeetan , lantokietan eta oro har kalean aukera berdinean oinarritutako harremanak sustatzen , genero identitateen eztabaida azaleratzen . Saiatuko gara genero maskulinoaren nagusitasuna ezbaian jartzen , saiatuko kultura femeninoa goraipatzen . Baina horrek guztiak baino eragin handiagoa daukate gero famatuen adierazpenek . Eta kontuan hartu behar da maskulinitatearekin ez garela jaiotzen , ikasi egiten dela ( menderatzeko desioa , emozioekiko loturen baztertzea , emakumeekiko errespetu falta , arriskua eta borroka gustuko izatea . . ) . Eta , bistan da , eredu desegoki asko dabil telebista pantailetan eta hedabideetan barna . - Prozesu demokratiko bat artikulatzea , zeinak elkarrizketa eta negoziazioaren bidez , proiektu politiko guztiak ahalezko egingo dituen eskenatokia ezartzea ahalbideratuko duen . Software librea dagoeneko ez da ezer berririk , eta gehiago edo gutxiago informatika erabiltzaile gehienek ezagutzen dute . Hori bai , askotan , aske eta doako kontzeptuak nahasten dira mota honetako softwareaz hitz egiten denean . Izan ere , ingelesez " free software " doakoa ala askea da . Kasu honetan , free softwarearen funtsa ez da doakotasuna , askatasuna baizik . Horrenbestez , software librea , askatasun osoz erabil , kopia , iker , alda eta birbana daitekeen softwarea da . Honetarako , ezinbestekoa da , softwarearen iturburu - kodea edo mamia eskuragarri egotea . Horregatik , maiz , doako aplikazioak aurki daitezke Interneten jaisteko , baina , software librearen askatasunak bete ezik , debaldekoak izan arren , ez dira libreak . Kasu honetan , freeware bezala ezagutzen dira . Xabier Etxanizek eta J . M . López Gasenik zuzendu dute ale hau , Jon Kortazar irakasleak , eta ikastaro honen koordinatzaileak , gidatzen duen Euskal Literatura Saila bilduma barruan dagoena . BizBAKeko ikastaroetan parte hartutako adituek beren azterketak sartu dituzte ale honetan . Dantza erakusten , ia beti Itsasin sartuta , seme - alabek " nahikoa agoantatu " dutela dio : " Normalean , gizona edo ni , biotakoren bat beti egoten ginen etxean umeekin , baina bizibide hartara moldatzen ikasi egin behar izan dute . Horretan pazientzia handia eduki dute . Alaba txikiena umetatik hara eramaten genuen , eta han hazi genuela esan dezakegu . Hark dantza asko eta asko hantxe entseguak ikusten zegoela ikasi zituen " . " Alkatetza eskuratuta , badirudi berriro beraien prepotentzia eta autoritarismora itzuli direla , zoritzarrez " , diote ezker abertzalekoek . Hauen arabera , aste honetan herriko postontzi guztietara banatu duten Azpeitian Zer ? aldizkarian alkatearen liberazioaren inguruko hainbat adierazpenekin ez daude ados " inondik inora " . " EAJkoek pankartekin ezarri duten irizpidea erabiliko bagenu zer egin beharko genuke , aldizkari horiek denak postontzietatik atera eta zakarrontzira bota ? Astakeria dirudi , ezta ? Bada , gauza berdina egin dute pankartekin . Desberdintasuna , aldizkari hori herritar guztion diruarekin egiten dela da " , diote . Ondoren kurtso honetako lehenengo testu iruzkina . Badakit lehengo testuak zailak egingo zaizkizuela baina apurka apurka ikasten joango zarete . Gogoratu testu iruzkina egiteko teoria blogean bertan daukazuela , prozeduretan hain zuzen : Epaiketa egin zieten , eta Jarrai - Haika - Segi ez direla " erakunde terrorista ” erabaki arren , " legez kanpoko taldeak " direla erabaki zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak . Zigorrak " txikiak " baziren ere — hiru urte eta erdikoak ziren — , auziaren edukia " gogorra " dela nabarmendu du Etxeberriak ; izan ere , " fiskalaren tesiak onartu ziren , talde terroristarena salbu ” . Oraindik , ordea , epaia ez da behin betikoa . Defentsak eta fiskalak helegitea jarri zuten Espainiako Auzitegi Gorenean , eta orain erabakiaren zain daude . Zortzi bat hilabeteren buruan erabakiaren berri izatea espero dute , eta zer aurreikusten duten galdetuta , " galdera ikur handi bat da hori " , dio . Urteetan zehar erakundean gero eta garrantzia handiago hartzen joaten da kontrol eta egiaztapen lana eta horrek Kalitatea zeregin hori barneratzera eta formalizatzera eramaten dute . Bestalde , ez dira ahaztu behar azkenaldian zelula amekin egin diren aurrerakuntza interesgarriak . Izan ere , azken hilabete hauetan , Espainian eta Europa osoan ulertu eta sustatzen da ikerketa - mota horren baliagarritasuna . Horren ondorioz , gero eta ikerkuntza - talde gehiago ausartzen ari da zientzia - arlo berri hori sakon aztertzen . Adibidez , Bernat Soria ospetsuaren azken ikerkuntzen arabera , hemendik lasterrera posible izango da gaixoaren odoletik intsulina jariatzen duten zelulak bereiztea . XX . mendeak aurrera egin ahala , Eibarren sortu izan diren dantza talde guztientzat lehen mailako plaza izan da beti Arrate , eta askotan taldeen estreinaldiak ere bertan egin izan dira . Adibidez , gerra zibilaren etenaren ondoren , lehen dantza taldea Educacion y Descanso eta Seccion Femenina erakunde frankisten itzalean antolatu zituen Gregorio Santa Cruz - ek , eta noski , estreinua Arraten izan zuten talde horiek , 1944ko irailaren 8an , Arrate egunean . Gaurdaino iritsi den taldearen sorrera , Eibarko Klub Deportiboko dantza taldearena 1958an izan zen , eta lehen emanaldia Arraten izan zuen taldeak noski , deportiboko mendizaleen finalista egunean . 1849 / 2005 EBAZPENA , azaroaren 15ekoa , Barne zuzendari nagusiak emana , Nafarroako Gobernuaren ibilgailu eta makinak administratu eta kudeatzeko zerbitzua 2006 . urterako kontratatzeko espedientea onetsi eta izapideak presakoak direla deklaratzen duena . Eraikinaren behin betiko definizio formala - aurrealdea eta atzealdea , barne - diseinua eta museografia - AV62arquitectos taldeak egina da . Paris - Roubaix klasikoarekin hasi zen dena , bertan faborito ugari zeuden , Juan Antonio Flecha , Alexandro Ballan Baina sprinter ezagun batek irabazi zuen . . Hasi Pentsatzen . . Patrick Queheille , " Kanpo " : « Hegoaldekoek uste dute paradisu batera etortzen direla Zuberoara » Hirugarren batugaia konstantea da , alegia ez da denborarekin aldatzen , eta nulua da honako baldintza betetzen den latitudeetan : sin2λ = 1 / 3 , λ 35º . Aldiz , maximoa da poloetan . Gainera deklinazio - angeluaren menpekoa ere bada ( δ ) beraz Eguzkiaren eta Ilargiaren mugimenduaren araberakoa . Bukatzeko , mintegietan eta geletan lan egitea animatzen zaituztegu . Webgune honetan eskaintzen dugun problema - bilduma , Problemen ebazpena atala lantzerakoan denon lagungarri izateko asmoz argitaratu dugu . Gaur Informatkari Euskaldunen Bilkura 2009 Miramongo Empresa Digitalean . Baina sistema irrazional eta bidegabe horren bideak badauka muga bat : herri sektoreek ezartzen diotena . Aktoreak eta errezetak behin eta berriro errepikatzen badira ere , proiektu estrategiko neoliberala ezartzeko erritmoak aldatzen dira . Izan ere , kapitalaren eta herri sektoreen arteko indar korrelazioak sistemaren erreprodukzioa estrukturalki baldintzatzen du . Horregatik , errentagarritasun handiagoa eta merkantilizatzeko biktima berriak ( hezkuntza , osasuna , pentsioak ) bilatzeko kapitalaren logika era gogorragoan edo bigunagoan egingo da , dominazio autoritarioaren ereduaren bidez edo dominazio konstituzionalaren ereduen bidez . Klase menperatzaileak badaki hori eta aurrean dauzkan baldintza zehatzen arabera moldatzen du beti bere proiektua . e ) Hezkuntza hitzaldiak antolatzea , edo autolaguntza taldeak , familia berriei harrera egiteko taldeak edo erabiltzaileen bizi kalitaterako eta arreta zerbitzuaren kalitaterako interesgarriak eta onuragarriak diren bestelako jarduera batzuk antolatzea . Jarduera horiek guztiak Senideen Batzarrak izan litzakeen balizko diru laguntza publiko edo pribatuen bitartez finantzatuko dira , eta , halakorik ez dagoenean , zentroaren aurrekontuaren kargura egingo dira . Frente Nacional de Resistencian gogoeta fasean gaude , eta oraindik alderdi politiko bihurtuko garen ez badakigu ere , zaude ziur erresistentziari tresna politikoa emango diogula . Horregatik nire eguneroko zeregin eta borroketan jarraitzen dut , konbentzituta bainago estatu kolpetik hona Honduras desberdina dela , eta martxan den prozesu honek ez daukala atzera bueltarik . Eskerrik asko dohainezko lezioengatik ! Eta urte askotan ikasitakoa hamar lerrotan ni bezalako ezjakinei laburbiltzen saiatzeagatik [ ironiarik gabe ! ] Beraz , eta barkatu matraka , adibide praktiko batean sartuko bagina , Lazarragaren edizio kritikoa egiten saiatuko dena ( edo direnak ) , saiatuko d ( ir ) a Lazarraga gazteak zer idatzi NAHI zuen deduzitzen dauzkagun datuetan oinarrituta ? Hori bakarrik ? Ala bere garaiko datu historiko ahalik eta gehienekin eta informazio oparoarekin apaindu beharko luke ( te ) egindako dedukzio lana ? ( Konformatuko naiz eskuliburu pare batera bideratuz gero , ez dizut hemen ikastaro erdia laburtzen hasten eskatuko ) Mila esker ! " Gordinik " Elorrion egondako jukutria politiko itsusiaren ondorioz udal osaketan gertatutakoen ostean gauza asko entzun dira : kontrarioek " irainak " eta " mehatxuak " egon zirela salatu izan dute , iraganeko jarrerak direla , honek Bilduren - eta ezker abertzalearen - hautua jokoan jartzen duela Tartean Koldo Mediavillak Deian eta bere blogean http : / / koldomediavilla . blogspot . com / esaten duena : " ayer , frente a San Balendin Berriotxoa demostraron ser los mismos intolerantes que han maniatado a este país en los últimos decenios . Intolerantes y fascistas que pensábamos reciclados y que aún siguen ahí " . Esfera bat sortuz kokaturik dauden 12 kamerek hartutako irudiekin , eta software berezi baten bitartez editatu ostean , bideoak kameraren inguruneko irudi esferikoak erakuts ditzake ( 360ºko bideoa esaten zaio , oker ) . Bideo hori Interneten sareratzen da ondoren eta erreproduzigailu berezi bati esker ikusentzuleak irudiarekin elkarreragin dezake , norabide ezberdinetara begiratuz . Efektua kamera baten ojektiboa mugitzearen antzerakoa da , eszena baten angulo ezberdinak ikusteko . Inmersive Media enpresa da sistema berritzaile honen erabilpenaren aitzindarietako bat , eta Euskal Herrian Digitalak ekoiztetxeak hori egteko behar den teknologia dauka . Eguneratzea , 22 : 55 : Ahaztu egin zait lehen komentatzea , baina gaur arratsaldean jakin dut Bizkaia , Araba eta Gipuzkoako Enpresari Gazteen Elkarte bat dagoela . Asociación de Jóvenes Empresarios vascos - en akronimoa badakizue zein den ? AJEBASK . Gaztelaniaz pentsatutakoa , noski . Zelako ajea ! 11 . Bere datuak zuzendu edo ezeztatzea , eta horiek erabiltzeari uko egitea , legean aurreikusitako baldintzen arabera . Zure ustez honako eskubideren bat errespetatzen ez bada , erreklamazioa egin dezakezu Azpeitiko Udalarenl bulego guztietan eta baita webgune honetan ere . BAT : Udalerriaren problematika urbanistikoari buruz " Lezori buruzko Hirigintza - Txostena " delakoan bildu den diagnostikoa balioduntzat ematea . Ez dakigu nondik eta noiz joko duten . Batetik , badu alde on bat : lanean segitzen dugu . Baina , bestetik , badauka alde txarra ere : ez dakigu noiz joko duten , eta nolabaiteko noraeza sortzen dizu horrek . Ointxeko taldeak matematikoki salbatuta dago jada . Padura , ordea , ez . Horregatik Arrigorriagako taldea biziago jokatu du . Mattin PETRISSANS / BAIONA Iaz , Miarritzen , Segik manifestaldi bat antolatu zuen uztailaren 14a kari . " Egun hortan , Miarritzen errealitate tristeari poliziaren presentzia itogarria gehitu zitzaion eta argiki atera zen Frantziak eta tokiko jaunttoek , zer ospatzen duten uztailaren 14an : armadaren indar erakusketa bortitzaren bitartez , herri kolonizatuen menpekotasuna eta sistema kapitalista eta zentralistarekin , kolonia horien lapurreta " salatu du Segiko ordezkaria den Amaia Elixerik . - Ana , begira ezan zer hartu dinagun . . . etxeko paketea ! Ana , galtzerdi lodiak behar ditun ? Hire neurriko parea zegon ! Etor hadi , etor neskatto . Ez hadi bakarrik egon ! Beraz , Barton Films , SL enpresaren ZINEMA ZABALTZEN programak interes publiko eta kultural argiak dauzka . Zinea eta , oro har , ikus - entzunezkoen kultura gaur egungo kulturaren oinarrizko osagai dira , bai sorkuntza artistikoaren ikuspuntutik bai zabalkunde eta industria kulturalaren ikuspuntutik . Hamar minutuko atseden baten ondoren , aurreikusita dago Hiru Errege Magoek txikienak agurtzeko eta euren gau magiko horretarako nahi guztiak entzuteko . Haurren itxaronaldia entretenigarriagoa izateko hamar animatzaile egongo dira : akrobatak , mimoak , hankaluzeak , clowns , magoak Montrealeko TAUM taldeko METEO sistema da emaitzarik arrakastatsuena lortu duena . 1977 . urtean hasi zen parte meteorologikoak ingelesetik frantzesera itzultzen , testuaren % 80 guztiz zuzena zelarik . Egunero oso antzekoak ziren itzulpen aspergarri hauek egiteko itzultzaileak bilatzea zaila zen , nahiz eta soldata ederrak eskaini . Urte hartatik hona lana egunero burutzen da METEO - ren laguntzaz . Hamaika saio egin da geroztik sistema honen diseinua beste gai batzuetara zabaltzeko , baina ezin izan da horren biribila den beste gairik aurkitu . TAUM taldeak berak hegazkinetarako eskuliburuak itzultzeko saioak egin zituen , baina hasierako emaitza itxaropentsuek piztutako ametsak laster itzali ziren . Ikastolen festa hauen helburuak bi dira nagusiki . Bat , ikastolak sorreratik Herri honi dagokion Eskola propioa , Euskal Eskola Nazionala lortzeko duten konpromisoan animatuz geurekin bat egitea ; eta bi , hori dela - eta asumitu ditugun konpromiso ekonomikoetan laguntzea . Kilometro bakoitzean dena prest dago . Itxaron baino ez dugu egin behar . Euria hasi du . Santutxu kaleko lehenengo kilometrora goaz Itzi , Edurne , ikasle pare bat eta neu . Aterki pare bat lortu dugu biderako . Askatu zutenean Landesetako Saubion - en hiru urte egin zituen eta Biarnoko Betharram - en beste hiru , Nafarroa Behereko Bidarrain bi urte eta berriro Donibane Lohizunen 1950 arte . Iparraldean egon zen denbora honetan , enkarguz , Urte Guziko Meza - Bezperak itzuli zuen . 3 . - ZIENTZIA ZENTROAK : MIRAMON ZIENTZIAREN KUTXAGUNEA Egun , ezagutzen ditugun zientzia museoek kontzepzio berria dute , erakusketak antolatzeko zein jendea motibatzeko . Arean bere , zientzia museo berrienen helburu nagusia da bisitariek hezkuntzan modu formalean eta bizitzan modu ez - formalean ikasitako gai zientifiko eta teknikoak aurrez aurre jartzea , alderatzea . Horrela , lor genezake hezkuntza sistema hobetzea , aberastea . Beste zentro kulturalek bezala , zientzia zentroek ere bilakaera historikoa izan dute . Labur - zurrean , ondoko hau da zientzia zentroen bilakaera historikoa : Lehenengo museoen helburu nagusia zen zientzia erakustea . Erakusketa horretan aurrerapen teknikoak ziren protagonistak . Bisitariak , ostera , ikusle hutsak ziren . Museotan , azken orduko asmakizunak erakusten ziren , berbarako , bonbila eta irratia . Bigarren belaunaldiko museoen helburu nagusia zen zientzia frogatzea . Hortaz , lehenengo belaunaldiko museoek baino garrantzi handiagoa aintzatetzi zioten ondare zientifikoa eta teknikoa kontserbatzeari . Gaur egun , hirugarren belaunaldiko museoak ditugu eta , hain justu ere , horien artean dago Miramon Zientziaren Kutxagunea . Belaunaldi honetako museotan zientziaren komunikazioa eta elkarreragina bultzatzeaz gain , bisitariei objektuak aztertzeko eta manipulatzeko aukera ematen zaie . Egin - eginean ere , objektuok emozio eta jarrera desberdinak sorrarazten dituzte bisitariengan . Hirugarren belaunaldiko zientzia zentroek 80 . hamarkadan eman zituzten lehenengo urratsak . Esangura horretan , San Franciscoko Exploratorium museoa izan zen aitzindari eta eredu . Miramon moduko zientzia zentroek erakusketetan erabiltzen dituzten elkarreraginerako metodoak direla bide , nahitaezkoa da bisitariak moduluetan parte hartzea . Gainera , parte hartze hori aktiboa izan behar da , hots , bisitariek erabili behar dituzte , hala alde psikomotrizak eta kognitiboak nola emoziozko aldeak . Hori guztia dela eta , bisitariak benetako protagonista bihurtzen dira . Bestela esanda , bisitariak ezinbestekoak dira erakusketari lotutako heziketa ekintzak eta jarduerak gauzatzeko . Azken finean , bisitariek erabakitzen dute elkarreraginean zer - nola parte hartu . Laburbiduz , honako hauek dira lehenengo belaunaldiko eta hirugarren belaunaldiko zientzia zentroen arteko ezberdintasun nagusiak : - Zientzia zentroak begiratoki hutsak izatetik , parte hartzeko toki izatera igaro dira . - Egungo beira - arasak ez dira ikusteko , ezpada ukitzeko . Horrexek aldatu du museoaren barne - egitura . - Eduki kontzeptualen ondoan , emozioak , prozedurak eta jarrerak indartu dira . - Itxura denez , bisitariak ez doaz museotara zer edo zer ikasi nahian , baina , egia esan , ia - ia konturatu gabe , beti ikasten dute . Horrexek islatzen du heziketa ez - formalaren garrantzia . Museoan , ikasleek moduluetan arreta jartzeko eta erakusketa oso - osoan ulertzeko ariketak egin ditzakete . Udalak iristen dio San Martin egoitza kokatua dagoen 5 . 000 metro karratuko lursaila ezinezkoa dela neurri horretako handitze - lan eta kalitate - eta etorkizun - parametroetan egitea , fisikoki lekurik ez dagoelako . Esate baterako , ez daude aurreikusiak Zaintzapeko Apartamentuak . . . Hirurogeiko hamarraldian , urtean joan urteak etorri , eskualdeko industriaren garapena nabarmen areagotu zen , eta horrekin bat telegrafo erabiltzaileak ere modu nabarmenean gehitu ziren . Hala , larunbat eta igandeetan beren etxekoei asteko diru irabazia bidali ( igorpenak ) nahi zuten langile etorkinen ilarak eratzen ziren . Soldadutzan ziren etxekoei ere usu egiten zitzaizkien diru igorpenak . [ . . . ] Esan bezala , izen bakoitzak izan bat du atzean . Historia kolektiboa gertakari txiki askok osatzen duten bezala , Izana , letra larriz idatzita , izan guzti horiek osatzen dute , izen guzti horiek eta izan ziren guzti horiek . Sail honetak artikuloak : Gogoratzearen garrantziaz Goierri okupatu zutenekoa [ . . . ] Joxe Lizaso ere etxetik kanpo zaletu zen bereaz , bertsolaritzaz . « Askotan esan izan dut eta berriro esango dut : nik jaio nintzen lekuan – Enparan kalean – hazteko zortea izango banu , ni ez nintzateke bertsolaria izango seguru - seguru , etxean eta kalean ez zegoelako bertso girorik ; herrian ez zen saiorik antolatzen , 1936an , nik bederatzi urte nituela , Euskal Herriko Txapelketako saio bat Azpeitian jokatu bazen ere , Azoka Plazan . Orduan bertsolaritza ez zen , gainera , hain maitea ere . Zeozer zekiena arlotetzat jotzen zen ; Txirrita adibidez , Euskal Herrian izan den bertsolaririk famatuena izan arren . Ber - solaria ez zegoen ondo ikusita , hortaz » . Hori guztia kontuan hartuta , Osoko Bilkurari honako ERABAKIA hartzea proposatzen diot : Patxi Lopez sozialista lehendakari izateko hitzarmena lortu dute bi alderdiek . Eusko Jaurlaritza berrirako " oinarri politikoak eta lehentasunezko helburuak " hitzartu dituztela jakinarazi du Rodolfo Aresek , PPko negoziazio taldekoekin egindako bileraren ostean . PPk hartuko du Legebiltzarreko presidentetza . Eusko Ikaskuntzak XVII . Kongresua burutu zuen 2009ko azaroaren 18tik 20ra bitartean Gasteizko Europa Jauregian . Egun , leku eta ordu berdinetan , ehunka gaztek parte hartu zuten kongresu paralelo batetan . Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Sailaren eskutik , Euskal Herriko hainbat unibertsitatetako ikasleek ahots propioa eduki zuten kongresuan . Batzuentzat horrelako jardunaldi batetan ari ziren aurreneko aldia zen eta esperientzia hartzeko baliagarria izan zaie . Euskonews Gaztea ere gerturatu zen ekimenera , eta Amaia Nausia guzti honen koordinatzailea harrapatu nahi izan genuen elkarrizketa baterako . Baina iruindarra alde batetik bestera lanpetuta aurkitu genuenez , pare bat egun eman dizkiogu gure galderei erantzun aurretik atseden har dezan . Aditu askoren ustez , beraz , okzitaniera hizkuntza - multzoa baino ez da , eta denak ez datoz bat zer hizkuntza biltzen dituen esatean . Guk une honetan dauden zazpi forma estandarrak aipatuko ditugu : auvernhatera edo auvergnatera , gaskoiera , lemosinera edo limousinera , lengadocera edo languedocera , niçardera ( estandar bertsio bi dituena ) , provençera eta vivano - alpinera edo alpinera . Hizkuntzalari eta aditu guztiek , edo ia guztiek , onartzen dute Aranera gaskoieraren aldaera dela . Alabaina , beste askoren iritziz , niçardera provençeraren aldaera baino ez da ( Grimes , 2005 ) . KM = m / 4p harremanaren arabera , Ampère - ren lehen legeko proportzionaltasunaren konstantea , KM , hutsaren iragazkortasun magnetikoa izeneko konstante baten bidez adieraz daiteke ere , m . Ingurune orokor batean , iragazkortasun magnetikoak zehazten du gorputz bakoitzak imantatzeko duen erraztasuna . Bere balioa hutsean , m = 4p10 - 7 H / m . da . Gobernuak baieztatu duenez , Euskarabidea egiturak jarraitu egingo du eta Azanzaren ordezko Maximino Gomez Serrano izango da , garai batean Hezkuntzako Euskara Zerbitzuko zuzendari izan zena . Bozketari ekin zaio eta gehiengo absolutuz , Sarasola , Pontesta , Arrillaga , Legorburu , Agirretxe , Mitxelena eta Dozagarat J / A . en aldeko botuez eta Urrestarazu , Martiarena , Zabaleta , Garbizu , Boto eta Varela J / A . en aurkakoez , hitzez hitz honela dion proposamena onetsi du : Batzordekideek zirriborro batzuk irakurtzen dituzte , baina Arabako Foru Aldundian sarrera bakarrik Gorrotxategiren txostenak du ( bost hilabete lehenago 2008 - 6 - 24 ) . Bilera bukatu ahala kultura diputatuak aginte forala ematen dio Eliseo Gil arkeologoari , indusketak jarraitzeko eskubide guztiak kenduz . Suposatzen da Felix Lopezen txostena idatzita dagoela baina ez da argitaratu . Inauteri horien pertsonaia famatuak mamuxarroak dira . Berriak egindako bideo honetan haren berri zabalagoa eduki dezakezue . " Sammic enpresa Azkoitira doa " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ? Proposamenak jasotzeko epea amaituta , bozkatzeko garaia iritsi da : zeintzuk izan dira euskal blogosferako 2007ko zazpi ekarpenik onenak ? Hautatu gustukoenak ! ! ! Eta bestaldean daukagu irakaslea . Goizean lanera joan aurretik , ikasleek aurreneko egunean nola erantzungo ote duten galdetuko dio bere buruari . Kasurik onenean , beraien tokian egongo dira , txintxo . Baina ziurrenik , ez da hori gertatuko , eta kosta egingo zaio gazteak baretzea , zerbait egitea . Nik uste dut orain lehia handiagoa dagoela , baina askoz ere irtenbide gehiago dauzkatela . Nolanahi ere , artetik bizitzea beti izan da zaila ; soilik pribilegiatu gutxi batzuren esku egon da . Ez dut esango ezinezkoa denik artetik bizitzea , baina urte asko eta asko eman behar dira jo eta ke , sona eta ospea lortu arte . Hasieran Angelu Baionako kantonamenduan kokatua zen . Bainan 1973an berrantolatu ziren kantonamenduak eta orduan sortu zen Angeluko kantonamendua eta lehen hauteskundeak 1976an egin ziren . Halere 1982an , berriz antolatu ziren kantonamenduak eta Angelukoa bitan zatitu zuten : Angelu Iparraldea eta Angelu Hegoaldea . Azaroaren 3an kultur etxean egin zen bileran , Egunkaria auzikoei babesa emateko batzordea sortzeko asmoa gauzatu zen . Azkenaldian , Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sakon aztertu ditu Administrazio nagusiek garatzen dituzten hizkuntza - politika orokorrak eta ondorio benetan lazgarria atera ere bai : hizkuntza - politika horiekin euskara ez da normalizatuko . Administrazioen beraien hainbat txosten eta datu aztertu ditugu , batzuk publikoak baina beste asko sekula plazaratu gabeak , eta datu horiek argi erakusten dute hizkuntza - politika horiek ez dutela euskararen normalizazioa bermatzen . Hizkuntza - politika horiek ez dute Euskal Herriko herritar guztientzat beren eguneroko eta mota guztietako jardunean ohiko eta lehentasunezko hizkuntza euskara izatea ekarriko . Azken hiru hamarkada hauetan eman diren aurrerapausoen eragile nagusia ez da Administrazioa izan , herritarrak eta Euskalgintza izan dira . Izan ere , Administrazioa herritarren eta Euskalgintzaren eskarien atzetik mugitu da beti . Ondorioz , euskara normalizatu nahi badugu , euskaraz bizi nahi badugu , ezinbestekoa dugu Administrazio nagusiek hizkuntza - politika berria abiatzea , orain arteko politiken gabezia larriak gaindituko dituen hizkuntza - politika eraginkorra garatzea . Horretarako baina , euskaltzaleok gure ahalegina biderkatu behar dugu . Administrazioek hizkuntza - politika eraginkorra gara dezaten nahi badugu , orain arte eragin duguna baino gehiago eragin behar dugu eta herritarrekin batera jardun , euskararen normalizazioa bermatuko duen hizkuntza - politika berria gara dezaten .

Download XMLDownload text