Text view
eus-38
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Baina zure errediza guztiak eskuratu bezain pronto beretzat hartzen zituen zure arroparik eta jakirik onenak . Sekula ez dut ikusi atso harena baino aho fededun jakizaleagorik , ez hatz trebeagorik azala erre gabe irakiten zeuden eltzeen hondoa garbitzeko , ez zintzur elastikoagorik kantu edo bolero bat kantatzen zuen bitartean bere ostalari maiteen azukrea eta kafea ezkutuan irensteko gaitasuna zuenik . Gauza bitxia eta dibertigarria izango zen , arazo harekin hain kezkatuta ez bageunde , Antonia zintzo hura , eta Katalina - gure ganbarazain aritzen zen sorgin valldemossar handi hura - eta niña , mandatari genuen mamu txiki tximaduna , gure janariaz arduratzen ikustea . Angelusaren ordua zen eta hiru kateme haiek etengabe esaten zuten errezoa behin eta berriro : bi atsoak batera , eskua plater guztietan sartzen zutela , eta txikiak amenka , trebestasun paregabez saiheski bat edo fruitu azukreztaturen bat osten zuen bitartean . Pintatzeko moduko koadroa zen eta ondo merezi zuen ez ikusiarena egitea : baina euri jasen ondorioz Palmarekiko komunikazioa sarritan etenda gelditzen hasi zenean eta elikagai falta sumatzen hasi ginenean ez zen , ez , hain atsegina gertatzen Maria Antoniaren eta haren adiskidearen l ' asistencia hura eta horrela , txandak egin behar izan genituen , seme - alabek eta nik , elikagaien zaindari aritzeko . Gogoan dut nola gorde behar izan genituen , oheburuan gorde ia , hurrengo goizean gosaritarako oso beharrezkoak genituen bizkotxo saski batzuk , eta nola ibili behar izan genuen putreak bagina bezala arrain plater batzuen inguruan , aire zabalean jarritako gure labeetatik hezurrak besterik utziko ez zizkiguten txoritxo harrapari horiek uxatzeko .
Udalaren menpe dauden zentro ( KZgunea . . . ) eta zerbitzuetan ( kultur etxean , liburutegian . . . ) , herritarrei aukera eman behar zaie teknologia berrietan oinarriturik euskaraz dauden produktuak erabiltzeko . Besteak beste , haur eta gazteentzako merkatuan dauden euskarazko produktuak , CD - Romak , eta abar .
Egungo gizartean mugitzeko informazio eta komunikazio teknologi berriak erabiltzea ezinbestekoa da . Horregatik , Lekeitioko eskolan euren erabileraren aldekoa apostu zehatza egin zuten aspaldi . Hasiera batean , Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan arbel digitalak ipini zituzten , eta , emaitzak ikusita , ingeles , libututegi , musika eta Heziketa Bereziko geletan ere kokatzen joan ziren . Klaseak ematerakoan hamaika aukera berri agertzen dira , eta , honi gehitu behar zaio , betiko informatika geletan ikasleek egiten duten lana . Dena den , guzti hau borobiltzeko kanpoko ekintza batzuk ere antolatu ditu . Batetik , etxean ordenagailurik ez daukaten umeek aukera izan dezaten gelatik kanpo erabiltzeko , eta , bestetik , gure formakuntzarako , horretarako ikastaroak antolatuko ditu eta , horrez gain , informatika gela bat egunero nahi dute zabaldu arratsaldeko 5etatik 6ak arte nahi duenak erabil dezan .
Dakizun bezala , datorren maiatzean , Euskadin udal eta foru hauteskundeak ospatuko dira . Berdeak - Verdes , EQUO sareko eta Coordinadora Verdeko kidea , bertan egongo da .
Askotan galdetu izan didate ea zein dudan gustukoen klasikoa ala garaikidea . Ez dut baten alde egingo , bi modalitateak praktikatzen baititut . Klasikoa , nola esan . . . horrelakoa da , eta ezin dezakegu aldatu . Garaikideari dagokionez , koreografo bakoitzak mugitzeko modu bat du , eta hiztegi bat .
Corpusa etiketatuta dago , bai testuaren egiturari eta formatuari dagokionez , bai linguistikoki . Etiketatze linguistikoa egiteko , euskara automatikoki prozesatzeko teknologia aurreratua erabili da ( IXA taldearen Eustagger etiketatzailea ) . Testuko hitz bakoitzaren lema eta kategoria / azpikategoria etiketatuta dira . Corpusaren bertsio honetan , 8 milioi hitz daude , eta horietatik , 1 , 6 milioi hitz eskuz berrikusi , desanbiguatu eta zuzendu dira . Corpusa XMLn etiketatuta dago , eta TEI estandarrari jarraitu diogu .
Erreboteko plazan nekazari eta abeltzainen trasnak eta traktoriask zeuden , traktore hauek pres daude saltzeko edo haurrak igotzeko .
2 . 5 . Esan liteke beste kolore - izenen bat ere bide berean aurreratua edo bururaino iritsia dela . Inor gutxi harrituko da , esate baterako , " laranja ( - ) koloreko euritako " edo " euritako laranja ( - ) kolore " ez ezik " euritako laranja " ere entzuten badu . Idatziz ere aurki daitezke adibideak ( EPG edo Ereduzko Prosa Gaur corpusean aurkitu ditugu hauek ) .
Har baten bidez Myspace - ko erabiltzaileen pasahitzak ateratzen ari direla zabaldu dute . Bideoak ikusteko scriptean aurkitutako zulo baten ondorioz gertatzen da hau . Gazteleraz .
64 urte zituela , Anoetako Atano III pilotalekuan bertso jaialdi baten erdian ondoezak eman zion eta mutu geratu zen . Handik aurrera , bertsoak idatzi egin zituen , bi liburu mardul osatuz .
Hala , sistematik kanpo daude erkidegoko hiru lurraldeetako hainbat liburutegi : foru aldundietako liburutegi publikoak , eta administrazioaren mende ez dauden liburutegi espezializatu eta pribatuak ; Loiolakoa , esaterako .
Zaborrak ere ingurumen - arazo handia sortzen du , baina ez da horretaz hitz egin nahi .
Parte hartzaileak Euskal Herriko leku askotatik etorri ziren , baita estatuko beste hainbat lekutatik ere ; adibidez , Palentziatik edo Kantabriatik .
Azken kanta hau aurkezterakoan esan du atzo Elizondon egon zela . Elizako dorrean dagoen erlojua geldirik omen dago . Sentsazio berdina izan ei zuen bertako biztanle batzuk pankartak zabaltzen ikusi zituenean , denbora gelditu denaren sentsazioa .
Benetan BILDU gara , eta asko ganera , eta hau zoragarrie da .
Amona Mari zaharra da jadanik eta familiarentzako traba bihurtzen ari da sortzen dituen egoera latzak direla - eta , ez baita amona maitagarri bat . Hala , bere bilobaren senarrak zahar etxe batean sartuko du , bere amaginarreba , hau da , amonaren alaba oporretan dagoen bitartean , baina Marik ihes egin , eta bilobak zaindu beharko du « zigor » moduan , eta amonaren alde « maltzurra » ezagutuko du horrela . Ondorioz , zalantza sortuko zaie familiartekoei ; izan ere , Marik egiten dituen ekintza horiek konturatu gabe edo zahar etxean sartu dutelako mendeku asmoz egiten dituen jakin nahiko dute .
Horregatik jarraitzen dut OpenStreetMap proiektuan , datu libreak behar ditugulako , enpresa bakar baten eskutan egon beharrean . Gai honetaz gehiago jakiteko , Jesus Encinarren bloga gomendatzen dizuet .
Deribatuak aplikazio asko dauzka beste zientzia askotan . Fisikan , adibidez , abiadura posizioaren denborarekiko aldaketa adierazten du ; beraz abiadura posizioaren denborarekiko deribatua da .
Euskararen aldeko beste ekimenak ere oso garrantzitsuak dira . Hala , Uztarria eta Baite gogor eta gogotsu aritu izan dira orain arte euskararen alde lanean , sortze beretik . Hor daude , esaterako , bi erakundeek gauzatu dituzten proiektuen artean , 1999tik herri aldizkaria , 2002tik web orrialdea , euskalgintzaren aldizkaria 2001etik , hitzaldiak , etorkinen liburuxka , liburu biografikoak , 2000tik daude Bai Euskarari Ziurtagi - ria - k Hain zuzen ere , Bai Euskarari Akordioko Bai Euskarari Ziurtagiria - ren bitartez , herriko gizarte eragileak pauso onak ematen ari dira euskararen normalizaziora begira . Baiteren eta Kontseiluaren ekimenez , herriko 100 eragileri pasatxo plan horretan parte hartzeko gonbitea egin zitzaien aurten , urte hasieran , eta uztailean horietatik 25 animatu ziren laster beste batzuk hasiko dira ; eragile bakoitzak bere esparrua euskalduntzeko konpromisoa hartu du . Planak , normalizazioa lortzeko metodologia zehatza dauka , eta hiru ziurtagiri mota daude : Bidean , Guk zerbitzua euskaraz eta Guk zerbitzua eta lana euskaraz . Prozesua mailakatua da , ahalegina egin beharko da ziurtagiri hobea lortzeko , eta eragile bakoitzak ahalegin ekonomikoa ere egiten du ziurtagiriagatik .
Satanek , bere txandan , Sior Leonardorekin lotutako ikerketen berri eman zuen .
Akordio zabala . EBPNko organoetan herriko euskalgintza derrigorrez egon beharreko eragile bat da . Guk uste dugu euskalgintzak eta eragile guztiok ezinbestean egon behar dugula EBPNren barruan . Gehiago esanda , betidanik ari gara eskatzen benetako normalizazio baterako akordio zabalak behar direla , ez daitezela izan alde bakarreko akordioak .
King ' s College London erakundeko Charles Kelly doktoreak zuzenduko du CHAARM proiektua eta Europar Batasunak , EB , finantzaturik , 12 milioi euroko aurrekontua izango du . Ikerketa gauzatzeko , EBko estatu kideetatik eta Suitza , Ukrainia , Hegoafrika edo Estatu Batuetatik datozen 30 bazkide baino gehiagok osatutako diziplina anitzeko partzuergoa eratuko da . Besteak beste lortu nahi dena da konposatu kimiko berriak sortzea erabilpen klinikoan birus aurkakoen segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko eta birusek erretrobiralen aurkako erresistentziak garatzea saihesteko . Horrela bada , medikamendu antirretrobiralekin egindako hainbat konbinazio ikertuko dira , eraginkor izan daitezkeenak mikrobizida bezala . Mikrobizidak baginan aplikatzen diren substantziak dira eta sexu - transmisioko gaixotasunek ( STG ) eragindako infekzio aukerak murrizten dituzte . Era askotara aurkez daiteke , hots , jelea , krema , belaki , supositorio edo baginarako eraztun bezala . Dena den , CHAARM proiektuaren baitan diseinatuko diren mikrobizidek bi formulazio izango dituzte : gela eta baginarako eraztuna . Soledad Penadések zuzendutako Glikonanoteknologia Laborategia ( Nanomaterial Biofuntzionalen Unitatekoa ) izango da funtzio anitzeko urrezko glikonanopartikulak prestatzeko arduraduna . Gailu horien gainazaletan hainbat antirretrobiral aplikatuko dira GIBaren aurkako medikamenduen eraginkortasuna handitzeko . Informazio gehiago jasotzeko , hona idatzi : basquenews @ spri . es Iturria : BIOBASQUE
Gainera , aurkikuntzaren harira , aurtengo urriaren 31tik azaroaren 1era nazioarteko biltzar bat izango da Londresen , Phaistosko Diskoaren egiazkotasunaren aldekoek eta kontrakoek eztabaidatzeko . Hau guztia iruzurra salatu eta berehala .
La imaginación que demuestran los responsables de la Oficina 2016 se multiplica a medida que se acerca la fecha definitiva del 28 de junio , en la que se decidirá qué ciudad será Capital Europea de la Cultura 2016 . Ahora , con motivo de la visita a San Sebastián - el 31 de mayo - de cuatro miembros del jurado internacional encargado de la decidisión final , la Oficina 2016 quiere realizar una curiosa petición a la ciudadanía : que done sus zapatos usados « para ayudarnos a visibilizar su implicación en el proyecto » el día de la visita del jurado a la ciudad .
Apustu egingo nuke aurtengoan Valverdek ez duela aurten Tourra lehiatuko .
Beste hiru enpresak Euskaltel , Vadillo Asesores eta Bellota Herramientas dira . Laurek esperientzia pilotua egin zuten ordutegiak malgutzeko . Orain helburua Euskadiko enpresa guztietara hedatzea da . Horrela , esperientzia pilotu horren emaitzak bihar aurkeztuko dira , enpresetako - batez ere enpresa txiki eta ertainetako - kudeatzaile eta zuzendariei zuzendutako jardunaldi baten bitartez . Plan berritzaile horren sorreraren atzean , lana eta familia bateragarri egiteko neurrien bitartez langileen bizitza hobetzeko Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak duen estrategia dago . Eta hori lortzeko lehentasunezko helburuetako bat lan - ordutegia arrazionalizatzea da . Estrategiak oinarrizko lau puntu jasotzen ditu : 1 - Tresnak informazioa ematen du enpresaren abiapuntuari buruz , eta sail , arlo edo unitate bakoitzean dauden koordinazio beharrak argi eta garbi identifikatzen laguntzen du . 2 - Enpresaren jomugan dagoen ordutegi - eredua zein den zehazten laguntzen du , honako arloak kontuan hartuta : zein talde edo jarduera lerrotan eragiten duen , eragingo dituen langileen ehunekoa , ordutegia , aplikazio - epea , nahitaezko orduen kopurua , etab . 3 - Hurrengo urratsa proiektu - mota desberdinak ezartzeko beharra dagoen ala ez erabakitzea da . Adibidez , ondokoak zehaztu behar dira : guztiek batera lanean jardun beharreko gutxieneko lanaldia , ordutegi - tarte desberdinak estaltzeko sistema , ordutegi - aldaketarik onartzen ez duten zerbitzuak edo beharrizanak , arlo edo sail batzuen autonomia gradua . . . 4 - Prozesua nork gidatuko duen , nola transmitituko den , zein komunikazio - bideren bitartez , ordutegi - eredu berri horren aplikaziotik kanpo nor geratuko den , enpresan ordutegi aldaketa nola jarriko den abian , eta aldaketa horrek izan dituen ondorioen jarraipena eta ebaluazioa nola egingo diren .
www . gipuzkoaeuskara . net / albisteak / 1144142365 neretto ( e ) k bidali du duela 1923 egun 12 ordu 33 minutu
Bildu Larrabetzu hautagaitzak ideia nagusiak aurkeztu , udal programa azaldu eta aldizkaria eskuz esku banatu du . Plazan , ostean mundu guztia herrirako proposamenak irakurtzeari eta komentatzeari ekin dio . Gura badozue , aldizkari osoa online ere jarri dogu eta zuen proposamenak , kritikak edo datozen urteetarako ideiak larrabetzu @ bildu . info helbidera bialtzeko aukera dozue .
Lehengo urtean ere , final laurdenetan , Federerrek Ferrerri irabazi zion baina lehen 6 - 1 eta 6 - 3 .
Patxi Goenaga loiolatarra ( 1948 ) Eusko Jaurlaritzan Hizkuntz Politikako sailburuorde karguan dugu ; 2002ko martxoan ( kargua hartu eta hilabete eta erdira ) Uztarriak elkarrizketa egin zion .
Aldizkari askok beren lanak dohain jartzeko asmorik ez dutela jakinarazi izanak , Zientziaren Liburutegi Publikoaren aldekoak joan den irailean argitaletxeen aurkako boikota hastera bultzatu ditu . Zientzialari - talde horrek adierazi duenez , beren asmoaren aurka doazen aldizkarietan ez dute lanik argitaratuko . Baina ez hori bakarrik . Aldizkari horiek eskatuta ere , ez dute beste ikertzaileen lanik epaituko . Azken finean , argitaratzen diren lanen kalitatea ziurtatzeko , zientzialariek batak bestearen lanak epaitu ohi dituzte , aldizkarian argitaratzeko aproposak diren erabakitzeko .
Bergarako AHT - ren aurkako taldeak Azaroak 22 , 23 eta 24an antolatu duen AHT - an aurkako asteburua dela eta irratsaio berezia egingo dugu Azaroak 21 Asteazkena gaueko 22 : 00etan . AHT - an proiektua nola dauan azalduko digute eta noski asteburuko ekintzen berri ere bai . AHT - AN AURKAKO ASTEBURUA BERGARAN Egitaraua : Azaroak 21 Asteazkena 22 : 00etan irratsaio berezia TXAPA irratian FM 97 . 25ean . Azaroak 23 Ostirala 17 . 00etan Urbinako [ . . . ]
Euskal herritar garenoi zein hizkuntza eskubide dagozkigu ? Nola bihurtu errealitate eskubideok eguneroko bizitzan ?
Ikastunak , ontzi bat berak bakarrik istinkatzen zuen momentuan , maisuak ikastunarekiko zuen konpromisoa amaitutzat joko zuen , eta ez zion soldatarik ordainduko .
Etiketa hauek publikatzerakoan , gaian interesatuta dauden beste erabiltzaile batzuk modu eraginkor batean aurkituko dute informazioa .
Horixe da arazoa Jabi , artxiboak jaitsi , berkodifikatu eta eskegitzeko lekua bilatu , igo eta markatu . Ez da aukera txarra , baina arazo bi dauzka :
Kategoriak : Ameriketako Estatu Batuetako geografia zirriborroak , Virginia , Es . wikipedian nabarmendutako artikuluak
Lehenengo urte hartan , eta neu ere estatu bateko eta besteko euskal komunitaterik komunitate ibiltzen nintzela - eta , elkarrekin egin genuen Buffalotik ( Wyoming ) Montanarako bidea . Neuk baneukan eskarmentua euskal familiekin euskal etxerik ez daukan estatu horretan , eta Miles Cityn bisita batzuk egin eta Sidney eta Culbertson - eraino igo ginen , Brocktondik pasatu eta herrian zein arrantxuetan bizi ziren zenbait euskal familia bisitatuz . Ospitaletik ere pasatu ginen , erien bisitan , eta moskitoek ia jan gintuzten Glasgow kanpoaldean Gene Etchart - ekin bere arto - landetan mintzatu eta Granada , Bengochea eta beste familia urepeldar eta baztandarrak bisitatu genituenean . Bera xirularekin eta neu soinuarekin , kantuan eta dantzan jarri genituen afaldu ostean Bidegaray eta Stepler familiako kideak , guztia euskara hutsean , Martxelek ez baitzuen hitzik ere egiten ingelesez ameriketaratu zenean . Maltatik segituz , Matador Ranch - eraino ere heldu ginen , Oeste gorri eta galduan , Urepele eta Bankako batzuk eta Elgoibarreko bat baitziren indioei eta gobernuari lurrak errentatuz inguruetako handiena zen arrantxo izugarri handi hura kudeatzen zutenak .
Elkarrizketa amaitzear zegoela ikusita , zerbait gehitu nahi izan zuen Andy Way - k : " Hasieran komunikazioaz hizketan jardun gara . Nik uste dut hizketaren itzulpena laster etorriko dela . Urte batzuk barru , zuk zure hizkuntzan egingo dizkidazu galderak , euskaraz , eta nik ingelesez entzungo ditut . Hortaz , hizketaren ezagutza ( speech recognition ) erabiliko dugu , eta zuk euskaraz hizketan entzungo nauzu zure ordenagailuaren bidez . Laster izango da hori , eta aurrerapen handia izango da , hizketa komunikazio idatzia baino askoz naturalagoa baita " .
Paleolitoari harri landuaren aldia deitzen zaio . Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi eta ezberdinez landu ohi baitu harria , gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia . Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi - arotan banatu da Paleolitoa , eta horietako bakoitza , halaber , beste hainbatetan . Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela .
Orain hil egin da eta galduta nago : ez dakit zer egin ez nola jokatu . Egia esan , sentimenduak nolakoak behar ditudan ere ezin dut esan : asko tristatu behar al dut ezagutu ez dudan norbaiten heriotzarekin ? Benetako samina al da lagun birtualaren heriotzak eragiten duena ?
XIX . mende bukaeran eta XX . aren hasieran emandako giza - garapenei erantzun nahiarekin , badago beste cliché bat kultura eta Euskal Herria batzeko orduan zeharo hedatu dena . Lotura hori halabeharrez identifikatu izan dela definizio zabal - antropologikoarekin ; eta , noski , identifikazio hori berori berezitasunaren edo eszepzionalismo - aren fantasia idealizatuekin hornitu ohi da : Europako herri zaharrena , hizkuntza misteriotsua , izaera " etniko " mardul - indartsua … Gogorarazi beharra baldin badago , tradizio honek sendo dirau XXI . mendean .
Beno … Inguru hartan beste albaitari bat ere bazegoen . Soriatik etorri zen eta euskaraz hitzik ere ez zekien . Gizon ona zen , baina ez zen oso normala . Zaldibia , Arama , Gaintza , Altzaga eta Itsasondon lan egiten zuen . Askotan joan behar izaten nuen nik ere herri hauetara , bera ez baitzen guztietara heltzen . Egun batean bere emaztea etorri zitzaidan , senarrak gau osoa etxetik kanpo eman zuela esanez . Eguna joan , eguna etorri … eta ez zen azaltzen . Halako batean ehiztari batek aurkitu zuen pinu batetik zintzilik . Bere burua hil zuen eta ordurako erdi ustelduta zegoen . Tristea benetan .
Gauzak karikaturizatzeko duen berezko joera aipatuz , iruzurraren osagai ikaragarria dagoela esan zuen . EAJk herri langile eta hitzeko gisa aurkeztu nahi gaitu ; ezker abertzaleak , berriz , herri dinamika eta iritzi kritiko handiko herri gisa . Baina % 96tik gora , hori gezurra da egun .
Ezequiel Mosquera eta Vincenzo Nibali orpoz orpo helmugaratu ziren La Bola del Mundon . Batak bestearen bihotz taupadak entzun zitzakeen ia . Tropeleko irakurle gehientsuenek entzunda ere izango ez duten lehia ekarri zidan niri gogora igoera ikusgarriaren bukaerak : Anquetilek eta Poulidorrek 1964ko Frantziako Tourrean , Puy de Dome mendate mitikon gora izandakoa . Elkarrengandik gertu iritsi ziren , baina elkarrengandik oso urrun daude Mosquera eta Nibali . Galiziarrak badaki urte gutxi geratzen zaizkiola lanbide honetan , eta italiarrak denboraldiko izenik garrantzitsuenetakoa izan da , ezbairik gabe : hirugarren sailkatu zen Giroan , Monte Grappako etapa irabazita eta Vueltan garaile . Aurten hiru asteko bi itzulitan podiumera igo den bakarra . 25 urte baino ez ditu Nibalik .
berak esku ahurrez ura hartu eta behin eta berriro aurpegira eraman zuen , gozo zegoela esan zidan niri begira , eskertu egiten zuela freskura hori , egun hartako sargoriak eragindako izerdiaz libratzea
Hurrengo eguna igandea zen eta astelehenean egin zioten Donostian , Polloen , ohiko autopsia ; arratsalderako Azpeitiko tanatorioan zegoen gorputza . Asteartean abuztuaren 15ean izan ziren Joxe Takoloren aldeko hileta elizkizunak Azpeitiko parrokian , eguerdiko hamabi eta erdietan . Uda izan arren , mundu bat bildu zen . Antxon Iturriza kazetari beterano donostiarrari grabatuta geratu zitzaion eguerdi hura : Ni ez naiz azpeitiarra , baina nabaritu nuen , bai , oso gizon maitatua zela Joxe . Herriko gizarte esparru guztietako jendea zegoen , eta hori oso - oso gutxitan lortzen dena da ; baina ez Azpeitian soilik , beste herrietan edo hirietan nekez lortzen da . Kasu bakarretakoa da Joxerena .
Bigarren pisuan lasaiagoa da giroa , jende gutxi karrajuan , kafe makinaren ondoan antzina ikusi gabeko lagun bat , berbetan hasi zait :
Sariketa , apainketa , txapelketa eta erakusketa hitzek ez lukete oso bertso egokia osatuko . Hala ere , errealitatetik ateratako multzo horrek aste honetako pasadizoa ederki laburbiltzen du . Hain zuzen ere , txapelketa batean baino bertsolari gehiago bildu zirelako Sariketa tabernaren apainketa berriak osatzen duen erakusketa ikusi eta epaitzeko . Aski ezaguna da Fermin Calbeton kaleko Sariketa taberna donostiarren artean . [ . . . ]
2011ko Otsailaren 22an bidalia , 07 : 03 . Kategoria ; Life is just a moment . Harpidetu posta honen erantzunak RSS 2 . 0 jarioan jaso ahal izateko .
Hizkuntza normalizatzeko hezkuntza munduan landu beharreko ildoen artean hizkuntza ikasteko eta lantzeko metodologia eragingarriaren beharra azpimarratu zen aspaldian . Zer esanik ez helduen euskalduntzeak ere bere egin behar duela ildo hori , emaitza akademikoei begira baino ez balitz ere .
Bildumak : Incesticide • Nirvana • Sliver - The Best of the Box
Herriko elkarte gehienak batu bagintzezan be , egon leike 2009an egitasmoren bat aurkeztu gura dauen norbanakorik . Halan da ze , aurten honakoak izango direz epeak :
Martxoak 18 - tik 21 - ra gipuzkoa encounterren laugarren edizioaren antolaketan parte hartu zuten Informatika zikloko lehenengo kurtsoko ikasleak . Bertan , aktibitate desberdinak aurkitu zituzten : 1 . Arte digitala : Bertan argazki eta bideo digitalen moldaketak egiten dira . 2 . Jokoak : Joko desberdinak aurki zitezkeen bertan : Counter - Strike 1 . 6 , trackmania , Street fighter IV , PES 2010 , Mario Kart Wii . Joko hauen txapelketak egin ziren . 3 . Hardware : Modding ( Ordenagailuen tunning - a ) eta Overclocking ( mikroprozesagailua azkarrago ibiltzeko teknikak ) hitzaldiak izan ziren . 4 . Software librea : Hacking txapelketa . Bere helburua sarean zegoen web orri bateko pasahitza lortzea zen . 5 . Beste aktibitateen artean Poker txapelketa , Doblaketa txapelketa , . . . Informazio gehio duzue ondorengo webgunean : http : / / www . gipuzkoaencounter . org / es /
Bigarren egitekoari dagokionez , 1200etik aurrera , Nafarroa , Gaztela eta Ingalaterraren arteko mugatik gertu zegoela gogoratu behar da eta Erdi Aroaren azken hamarkadetatik Frantzia eta Espainiaren interesen borroka leku bilakatu zela eskualdea , itsasoz nahiz lurraz . Hondarribiak izena gorde du , bestalde , igarobide izandako jatorria : hondar ibia . Esaten denez , Nafarroako erregea zen Antso Abarkari ( erregealdia : 970 - 99 ) zor zaio hasierako eraikuntza , baina zenbait berrik askoz zaharrago dela diote , Rekaredo bisigodoaren garaikoa . Dena den , kondaira horiek indartzen dute 1000 . urtean baino lehen eraikin gotortu bat egotearen iritzia , gehienbat itsaso aldetik etorritako arerioei aurre egiteko . Baina Hondarribia ez da ikusten eskualde garrantzitsu baten hiriburu gisa , Donostiako barrutian sartzen baitu Antso VI . a Jakitunak hiri horri emandako foruan , 1180 . urte inguruan . Ondoren , Antso VII . a Azkarrak handitu eta gotortu omen zuen gaztelua Nafarrari zegokion itsasertz guztia bezala , baina horretaz agiririk ez dago . 1200ean Gaztelako Alfontso VIII . ak eskuratu zuen eta Ximenez de Radak aipatzen du Fontem Rapitum eskuratutakoen artean . 1204an erregea larri gaixotu zen eta eginiko testamentuan Nafarroari kendutako hainbat lurralde eta gaztelu itzultzeko agintzen zuen , Hondarribiakoa tartean . Sendatu zenean ordea , ez zuen Hondarribia eta Donostiari agindutako bete . Nafarroako erregeek 1524 . urtera arte mota guztietako ahaleginak egin zituzten Hondarribia berreskuratzeko eta tarte batzuetan lortu ere egin zuten . XV . mendean Garcia Lopez de Ayala mariskalak , Gipuzkoako meino nagusia zela , aurre egin zion Gaztelako Enrike IV . ari , Oiartzungo Beloaga eta Hondarribiako gazteluak zituela , inguruetan lapurretak eta bestelako bortxakeriak eginez . 1466an , erregeak Gipuzkoako Anaidiari bere izenean gazteluak berreskuratzeko agindua eman zion eta ehun mila marabedi bidali zizkion . Hondarribiko gaztelua hartuta , Anaidiaren esku mantendu zen zenbait urtez eta 1470ean erregeak mariskalari berriz itzultzeko agindua eman zion .
Gabezia hau ikusita , eta daukagun ondare linguistiko eta kulturala ez galtzeko , gogoan izan dugu askotan bertako jendea eskolara hurbiltzea . Adibidez , aurreko ikasturtean ere irratsaioa osatzeko elkarrizketa bat egin genion bertako gizon bati eta euskaltzalearen konpromisoa betetzeko ( Hau kanpaina bat da ) herritar bi ere gurekin egon ziren euren bizimodua apur bat kontatzeko .
Lohiak ahalik eta gehien lehortu ondoren , gasifikazio - prozesuan sartzen dira , ohantze fluidizatuzko Inasmeteko prototipoan , esaterako . Bertan , lohiak , pixkanaka , 800 - 900 ºC - tan bor - borka ari den hondarrezko ohe batean sartzen dira . Hondarrezko ohe horrek metro beteko altuera du eta bertatik pasatzen den airearen eraginez egiten du bor - bor .
1 . Erabat ados - 2005 - 04 - 06 | 16 : 45 Erabat ados nago iritzian esaten direnarekin . Nik ez nuke hain xuabe idatziko , baina ados esaten direnekin . Putre moduan ari dira batzuek boto bila . . . . 2 . Ez hain ados - 2005 - 04 - 06 | 18 : 04 Oso oso larria ere bada Aralarreko egoitzetan aste hontan hiru eraso egotea . Arrazoi duzu dena ere ez da libre . 3 . Ez nago ados - 2005 - 04 - 06 | 19 : 51 Egoera anti - demokratiko hau lehenagotik datorrela esango nuke . Begira zenbat politikari dauden hiltzeko mehatxupean , beraien ideiak lasaitasunez adierazteko posibilitaterik gabe . Batasunakoek bestalde , ilegalizatu arte eta gero ere bai kasu askotan , lasaitasunez egin izan dituzte bilkurak Azpeitian . Bitartean PPkoek ez lukete , aurreko horien erruz seguru aski , elkartzeko betarik ere edukiko . Batzuk orain konturatu dira egoera anti - demokratikoez baina zoritxarrez lehenagotik datoz . Eta hemen , negargarria bada ere denek jartzen dituzte interes partidistak herri - interesen gainetik , Batasunatik hasita . 4 . HARRIGARRIYE - 2005 - 04 - 06 | 21 : 15 Ezin ukau español faxistak euskaldun ugari manipulatzie lortu debela , beayen botere mediatikuekin . Ni lotza ite nauk gure herritarrak , albuen bizi dienak iwal , esateitubenak aituta . Herriyen % 10 pasa ilegalizatzie justifikatzezue , esatezue Batasuna lasai lasai dabilela azpeitin , . . . . . . Ba eztakit badakizuen , baino atzore azpeitiar bat deteniu zeben Gasteizen , PNVn aginduta biolentziye erabiltzebenak . Zergatik ? ? ? ba sinplemente mitin baten mikrofonotik hitzeitie nahi izen tzebelako . DELITI GRABIE EZTA ? ? Gaurre errenteyen ertzainek Permatxi mikrofonue kendu diyobe , ZERGATIK ? ? ? hau ez alda biolentziye ? ? ? Ba biolentzi hori PNVk agintzeu , ta PNVk biolentzi horren responsablidade askoz haundiyaue dake Batasunak ETAn biolentziyena dakena baino . Ez kondenatzie da Batasunan delitue , ta horreatik ostiakuk hartu ta hartu ai gaituk . Miren auziperatua , Zurutuza atxilotua , 8 gazte manifa baten ertetzeatik audientzi nazionalea , ekitaldi asko ertzaintzako enkaputxauen , ertzainen kamaran ta ertzainen pelotabotatzailin aurrien . " EZKER ABERTZALEA LASAI DABIL AZPEITIAN " . jode , ezker abertzalie lasai baldima dabil , PNVn patxarie nolakue izengo otea ? ? ? herriyen kontainer bat erre debelako dana eskandalizatzeie ta herritar bat deteniu , torturau ta askau ondoren ixilik geratzeie . aupa zuek ! ! lo puto peor zeate ! ! ! HIPOKRESIYEN DEFINIZIYUE DEK PNV . 5 . LASAI - 2005 - 04 - 06 | 22 : 15 Lasai , akordiyue bazeok BATASUNA eta PSOEren artean , EHAK ez ilegalizatzeko . Gaurko zenbait egunkaritan azaltzen dek eta hori . Gertatzen dena ez dela garbi hitzegiten . Beti PNVgatik ostiaka eta gero Ibarretxeri botoak ematen bere plana aurrera ateratzeko . Orain PSOErekin ezkutuko akordio duela BATASUNAk EHAK legebiltzarrean egoteko , hemen dena inbentatuta zegok . Badek garaia zerbait egiteko . 6 . MIKELi - 2005 - 04 - 06 | 22 : 25 Mikel ez diak ulertzen nola hitzegin daiten horrela ARALARetaz . BATASUNAk ere beti esaten dik Ezker Abertzalea beraiek direla eta zorionez hemen Ezker Abertzalea oso Zabala dek . Edo ta Abertzaleen Batasuna ez dek Ezker Abertzelekoa eta Batzarre eta Zutik eta Aralar . . . . . . 7 . Beste kontu bat - 2005 - 04 - 06 | 23 : 52 Justu gaur Aralarri kritikatzen zaiona - Batsuna utzi izana , eszisioa sortu izana , bertan mantendu behar zela . . . - , Batasunak horixe bera egin zuen Ipar Euskal Herrian , hau da , AB utzi , eszisioa sortu Ipar Euskal Herriko ezker abertzalean . 8 . BATASUNA - 2005 - 04 - 07 | 09 : 14 batasunak egin zuena EH osoan egin zuen , ez gauza bat ipar EHan eta beste bat hego EHan . Prozesu bat eraman zuen aurrera . Eta eztabaida prozesu horretan , Aralarrek ere hartu zuen parte . Gero , eztabaidan euren iritziak nagusitu ez zirenean , Aralar sortu zen . Batasuna prozesua EH osoan eman zen , eta emaitza Batasuna izan zen , EH osoan . 9 . LASAI - ri - 2005 - 04 - 07 | 09 : 19 Hik segi horrela , " zenbait egunkaritan " agertzen diren gauza danak sinisten . Biyer bertan Arnaldo eta Permach EHAK jendiekin bilera baten eonezkeo , EHAK ilegalizau baietz ! " etxando ostias " , ez pakto ta ez ezer orduen . 10 . Ez gaitezen engainau - 2005 - 04 - 07 | 09 : 47 Ez gaitezen engainau , ezker abertzalien ordezkaritza zabalena , gaur egun e , ilegala izenda ere , batasunak dauke . Aralarrek esan dezake ezker abertzalien eztakit ze parte ordezkatzeula , baino nei re trixtie iruitzen zait batasuna legez kanpo daonien , Aralar Ezker Abertzale Zabal eta Zibila lemiekin eta gu gera Ezker Abertzalearen erreferentzia eta horrelako gezurrekin ibiltzie . Alegiye , eztala ohiko joko politiko elektorala eiteko garaiye ! ! 11 . 8 . - ari - 2005 - 04 - 07 | 10 : 29 Ipar Euskal Herrian Abertzaleen Batasunan zeuden militante askok alderdi hori utzi eta Batasunan sartu ziren Ipar Euskal Herrira zabaltzean . Hori ez al da zatiketa sortzea ? ABko beste kide askok berriz denbora eskatu zuten , prozesua moteltzea gogoeta gehiago egiteko , baina Batasuna sortzea aurrez erabakita zegoenez ba etena eman zen . Hala ikusten dut behintzat . Hor halare betiko eztabaida dago , estrategia nazionala bat eta bakarra izan behar den , edo lurralde bakoitzak bere egoera eta ezaugarrien araberako estrategia propioa izan behar duen . 12 . aupa propaganda - 2005 - 04 - 07 | 10 : 41 Denak sartu gara joko horretan hala ez ( sartu gaituzte ) oraindik batasunak ez du erabaki nori emango dioen botoa eta dagoenekoz Ezker Abertzalie hor dabil propaganda egiten . Lege biltzarrean egon nahi du beraz , eta oso legitimoa da , zalantzarik ez . Gorrotoa barruraino sartuta dugu ( argumendu pilo bategatik ) EH ez daki zer egin edo . Zalantzan jartzen da ( Euskal Herriaz hitzegiten ) bertako jendeak ez duela ezer bereizten . aupa hi . Galdera bat , Batasunaren istoriari begiratuta zergatik jarri behar da horrela orain , betiesan dua lege biltzarra ez dela herrikoa , inposaturikoa ea . . . Baina bertan egon nahia Nik benetan ez dut sinesten gauzak garbi ditugunik . Hori bai komunikabideetan egoteagatik anteronak egingo genituzke . 13 . Larria - 2005 - 04 - 07 | 12 : 13 Ni ere ados nago Mikelekin : oso larria da Aralar , EAJ eta EA egiten ari direna . Batasuna eta Aukera Guztiak ilegalak , eta esanez beraiek direla abertzaleen bermea , ezkertiarren bermea . . . Badakigu hauteskundeetan gaudela , eta hauteskundeetan bakoitzak berea defendatzen duela . . . Baina aizue , hemen hauteskunde ez - demokratiko batzuen aurrean gaude , eta ez litzateke dena libre izan beharko . Eta niri ez etorri betiko erretolikarekin , betiko aitzakiekin . Hemen gauza bat argi dago : EAJk ez du behin ere Ezker Abertzalea kidetzat nahi izan , bi proiektu diferente dituztelako , eta bere proiektuaren hegemonia bilatzen duelako . Gero , Ezker Abertzale ahul batekin , orduan bai , orduan adostu daitezke gauzak . . . . Ulertzen ? 14 . Ilegalizazio prozesua - 2005 - 04 - 07 | 12 : 33 Hemen , ilegalizazio prozesua 1998tik ( edo aurreragotik ) dator , Lizarra - Garazi garaitik , eta , ez dakit konturatzen zareten , baina inoz botere egiturak ( Espainiako Nafarroako eta EAEko botere egiturak ) deseroso jarri duen guztia ilegalizatu egin dute . KAS , EKIN , Xaki , Batasuna , Gestorak , Joxemi Zumalabe , Egunkaria , Jarrai , Segi eta Haika . . . . . . Eta ondoren , horren aurrean batzuek diskurtso bat hartu dute ( PSOE eta PP ) , eta beste batzuek beste bat ( PNV ) , baina denek bat egiten dute azken helburuan : disidentzia pollitikoa , ezker abertzale soziologiko horren bueltan egon daitekeen disidentzia politikoa , eta are inguru zabalagoa , baztertu , txokoratu , deusestu . Gero , tartean , Egunkaria ere itxi zuten , eta orduan urrunegi joan ziren batzuen ustez . . . . Baina ez zaitezte itsutu : hemen , 1998a baino lehen hasi zen Ilegalizazio Prozesua , eta iruditzen zait Espainiako Hego Euskal Herriko hainbat botere egiturek egin zutela bat . Gero , testuinguru horretan ditugu Ibarretxe Plana eta ezker abertzale moderatua ( Aralar ) , abertzaletasunaren hegemonia lortu nahian . . . . 15 . 7 . ari - 2005 - 04 - 07 | 12 : 37 Aralarri ez zaio hori kritikatzen goiko artikuluan , nik ez du halakorik ulertu . Aralarri kritikatzen zaiona da errespetu falta erakusten ari dela Batasunarekiko , Ezker Abertzalearekiko . Aralarrek , egoera honetan , bere burua ' salva - patrias ' moduan aurkeztea bada kritikagarria , nire ustez . Eta niri ere gaizki iruditzen zait Aralarren lokaletan pintadak egitea , baina iraingarria ere iruditzen zait egiten ari diren kanpaina , " gu gara Ezker Abertzalearen berme politikoa " esanez . Errespetua da , nik ulertu dudanez , goiko artikuluan eskatzen dena . 16 . EAJ , a por todas - 2005 - 04 - 07 | 14 : 12 Hauteskunde hauetan EAJ - k dena dauka jokoan , eta a por todas doa . Ulertzekoa da , baina ez horregatik onartzekoa . Ikusi al duzue zer ari diren egiten ETB - rekin ? Astean zehar hiru mahai inguru antolatu ditu , hiru , eta hiruretan lau alderdi : PSE , PP , EAJ eta IU . Berriro , duela lau urte bezala , abertzaleen aukera bakar moduan aurkezten dute euren burua , espainolak vs EAJ - EA arteko borroka moduan planteatuz hauteskundeak , eta horretarako erabitlzen dute , legea ere alde dutela aprobetxatuz , EAEko herritarron ente publikoa . Minoriekiko errespeturik ez dute erakusten , eta inolako eskrupulorik gabe ari dira jokatzen , inongo lotsarik gabe . Asko dutelako jokoan : boterea , horrek dakarren guztiarekin : azpiegituren , inmobiliarien . . . kontratuak , postu politikoak , lan - postuak , Jaurlaritzak bideratutako hainbat eta hainbat azpikontratazio . . . . Eta horixe , a por todas doazela , inolako eskrupulorik gabe . Eta orain nerbioso , EHKA agertu delako hortxe , kanpainaren erdi - erdian , izar gorriarekin . 17 . Batasunaren manifa debekatua - 2005 - 04 - 07 | 14 : 16 Oraintxe Berria - n irakurri dut : " Batasunak larunbatean Bilbon egin asmo duen manifestazioa debekatu dute Bizkaiako Hauteskunde Batzordeak debekatu egin du Batasunak larunbatean Bilbon egin asmo duen nazio manifestazioa . Eskubide zibil eta politikoen alde goiburupean egin zuen Batasunak manifestazio deialdia " . Hortxe egongo dira berriro zipaioak , egurra ematen . PNVren aginduak betetzen , alegia . 18 . 15 . ari - 2005 - 04 - 07 | 14 : 19 Imaginatu ni orain Batasunan sartzen naizela edo aterrizatzen dudala . Nola sekula egon ez naizen ez nintzateke ezker abertzalekoa izango ? 19 . aurrekoari - 2005 - 04 - 07 | 14 : 22 Ezenarro ezkerrekoa eta abertzelea izan da aurreko urteetan ere . Horrez gain ordea giza eskubide GUZTIAK errespetatzearen aldekoa , pertsona guztiek duten bizitzeko eskubidea besteak beste . ARALAR agertu arte ez zegoen ideia horiek bermatzen zituen partidu politikorik Euskal Autonomi Erkidegoan . 20 . 19 . a 15 . ari - 2005 - 04 - 07 | 14 : 26 19 . a 15 . ari zuzendutakoa da 21 . 18 . ari - 2005 - 04 - 07 | 14 : 41 Bai , noski , horixe ezker abertzalekoa dela hasi berria ere , baina muturra behar da gutxi gorabehera hauxe esateko : " Lehengo horiek ez , horiek orain ilegalak dira eta orain gu gara ezkertiarren eta abertzaleen berme politikoa . . . " . Ba horixe aritu dira esaten Aralarrekoak . Eta hori egoera hontan egitie lotsatzeko modukua da . Eta Aralar - ek eskubide guztiak errespetatzearen aldekoa izango da beharbada , baina , denon moduan , hanka batekin bestearekin baino indar handiagoa egiten du . Ez zait iruditzen sortu denetik hona ilegalizazio guztien kontra egin duen indarra nahikoa izan denik . . . . 22 . aupa propaganda - 2005 - 04 - 07 | 15 : 41 berriro diot arazoa gu geu gara . fartsa bat gara . Zer nahi dugu eaj - ri bota kulpa guztia . aralar - i ezker abertzalearen porrota . Nahi duguna esango dugu baina gu geuk ez dugu ezer egingo besteei kulpa botata . Ezker abertzalearen zipaioak , eta , zer esaten duen zai gaude hau edo bestea egiteko ? . hori ere ez ezta ? 23 . Inixio - 2005 - 04 - 07 | 16 : 01 PPk eta PSOEk Alderdien Legea jarri zuten martxan 2002 bukaera aldera . Espainiako ' Justizia ' - k , lege horretan ' oinarrituta ' , Batasuna legez kanpo jarri zuen 2003ko martxoan . EAJ , EA eta Aralar alderdi abertzaleak Batasunaren legez kanporatzearen kontra mintzatu ziren . 2003ko ekainean udal eta batzar nagusietako hauteskundeak izan ziren . Herri plataformak ( 241 ) eta AuB baliogabetu egin zituen Espainiako ' Justizia ' - k . EAJ , EA eta Aralar alderdi abertzaleak baliogabetze horren kontra mintzatu ziren . Udal eta batzar nagusietako hauteskundeak izan ziren hala ere , eta herri plataformek eta AuBk ' euren ' milaka boto lortu zituzten . EAJ eta EA alderdi abertzaleek ez zuten kontuan hartu orduan herritarrek bozkatutakoa , eta ateak itxi zizkieten plataformen eta AuBren ordezkariei . Hau da , lapurretan ibili zirela EAJ eta EA , eta kasu batzuetan Aralar ere bai . Eta hala segitzen dute . Orain , EAEko hauteskundeetan , Batasunak ezin izan du aurkeztu , legez kanpo dagoelako Espainiako ' Justizia ' - ren arabera . Aukera Guztiak , berriz , baliogabetu egin du Espainiako ' Justizia ' - k . EAJ , EA eta Aralar alderdi abertzaleak legez kanporatzearen eta baliogabetzearen kontra mintzatu dira . Baina EAEko lehendakariak EAJ - EA koalizioko burua 2001ean eta orain ere bai hauteskunde antidemokratikoak deitu ditu , eta , gainera , aurreratu . Eta Aralar prest beraietan normal - normal parte hartzeko , adierazpen umiliagarriak eginez ( ikusi Mikel Arregiren iritzia ) . EAEko hautes batzordea Espainiako ' Justizia ' - k txintik esan gabe Batasunaren ekitaldiak debekatzen ari da , eta Ertzaintza bertara joan eta galerazten ( mikrofonoa kendu , indarra erabili , atxiloketak . . . ) . EAEko hautes batzordea , EAEren ahalmenetan dago , eta EAEko gobernuan eta legebiltzarrean EAJ eta EA dira nagusi , EBrekin hirukoan . Batasunaren ekitaldi horiek ez dira hautes ekitaldiak , bake proposamen batean oinarritutako ekitaldiak baizik . Badago aldea . EITBk erabaki du Espainiako ' Justizia ' - k txintik esan gabe Batasuna ez gonbidatzea hautes eztabaidetara . Eta Arnaldo Otegi Batasunako kidea azaldu zen ETB2ko eztabaida batean parte hartzeko asmoz Miramoneko estudioetara , atekoari erakutsi zion Gasteizko legebiltzar den agiria , eta segurtasun taldeko buruak ez zion utzi sartzen , eta han zeuden ertzainak ere , borrekin , zer gerta ere . Hau da , Batasunaren 143 . 000 boto EAEko azkeneko hauteskundeetan hitza isiltzen ari da EITB ; hitza hiltzen . EAJ eta EA nagusi dira EITBko administrazio kontseiluan , eta beraien konfiantzako bat dago EITBko buru . Ondorioz , galdera : Ilegalizazioaren kontra al daude Aralar eta batez ere EAJ eta EA ? Nire erantzunak : Ez dute demokraziaren alde egiten . Poltroneroak dira . Ertzaintza indar armatuaren adar politiko dira EAJ eta EA . Indarkeria erabiltzen dute . Ilegalizazioa martxan jarri zutenen laguntzaile fin dira . Komeni zaielako . Elkar behar dute . Eta Aralar , zeozer xurgatu nahian . 24 . Beldurra - 2005 - 04 - 07 | 16 : 38 Pertsonalki iduritzen zait aralarkoek egiten dutena egin beti gaizki iduritzen zaiola ezker abertzale ofizialari . Hauteskundeak baino lehen lista bateratuak egitea proposatu zion aralarrek batasunari . Ione Goirizelaiak porposamen elektoralista zela leporatu zieten . Defenda daitekeen postura bat da , baina gero nola leporatu ezer ez dutela egiten ilegalizazioaren aurrean ? Zer egin behar lukete bada ? " Hori beraiek jakingo dute ! " entzuten da maiz . Nahiz eta egoera ez hurbiletik ezagutu hor dago adibidez Zaldibiko kasua , baina hor ere egurra . Zer egin behar dute bada desagertu ? Hori da nik ere nahi nukeena ( horrek berriro ezker abertzale batu bat ikusiko genukeela susposatuko bailuke ) Baina orokorrean iduritzeen zait beldur handia dagoela batasunaren aldetik eta baita erakundearen aldetik aralarrek egin dezkeenaren aurrean . Aralarren arrakasta batek ( mugatuak ere , orain arte gertatu ez dena nere ustez ) azken urteetako estrategia okerra izan dela ( uste dudana ) konfirmatuko bailuke . Azkenik iñork hori ez badu aipatzen ere , ilegalizazioa batasunak berak bilatu duen gauza bat izan da " egoera okerrenaren " estragiaren barruan ( arduradun batek aitortua bere garaian ) pentsatzen baitzuten Euskal Herrian iraultza sortuko zela . Kalkulu txarra nonbait . . . 25 . 24 . ai - 2005 - 04 - 07 | 16 : 44 zuk flipau eitezu ! iraultza ? zer uste duzu , ezker abertzalekuek tontuek diela ? gaur egun edozeinek daki iraultza emateko arrazoi bakarra gosie izan daitekeela . Jendeak jatekue dauken bitartien iraultzie ematie inposiblie da . Eta batasunak beak billau duela ilegalizaziyue ? puffff , etzabiltz earki . Baita KAS , ZUMALABE , EKIN , JARRAI , HAIKA , SEGI , GESTORAK , UDALBILTZA , EGUNKARIA , EGIN , . . . eta hauek danak e ? puffff , berriz diyot , etzabiltz earki ! 26 . 24 . ari - 2005 - 04 - 07 | 17 : 01 Gaur egun , Aralar anekdotikoa da , baina ez dute horrela ikusten euren burua , eta Batasunari egindako proposamenean , Aralar Batasunaren gainetik geratzen zen zerrenden osakeran . Beraz , adarrik ez jo ! Aralarrek daukan indarra dauka , ez gehiago , eta daukan indar txiki horren parte bat , gainera , ilegalizazioari zor dio ! 27 . Uztarria - 2005 - 04 - 07 | 17 : 41
2010eko deialdian diru - laguntza jaso duten proiektuek lanak 2011ko abenduaren 31 baino lehenago bukatu beharko dituzte eta 2012ko otsailaren 28a baino lehenago jasotako laguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute .
San Juanak ere bazetoztik . Ze ordutan gelditu gera Tilosetako kioskoan ? Goizeko 04 : 30etan , baina azken hiru urtetan ez dek inor azaldu eta bakarka aritu nauk ! Kar , kar , kar
Ikertzaileak ere ez dira ados jartzen dantzari dantzaren ziklo barruan kokatzerakoan , izan ere , zenbaitetan makil dantza dantzaren ondoren agertzen da , beste zenbaitetan ez da hala egiten ( Garaiko kasuan gertatu bezala ) edo bestela aipatu ziklotatik at egiten da ( Elorrio edo Zornotza kasu ) . Egia esatera , nahiz erritmoa nahiz koreografia oso ezberdinak dira gainerako multzoarekiko , baldin eta dantzari dantzaren barnean sartzen badugu .
Iberiar penintsulan mendiko klima duten inguruak badaude ere . Dakizunez , lurralde alpinoetan landaredia aldatu egiten da altuerarekin batera . 1 . 000 metro arte , arteak , pinuak eta artelatzak hazten dira ; 1 . 000 metrotik gora , pagoak , pinuak eta izeiak ageri dira eta 2 . 000 metrotik gora , basoak desagertu egiten dira eta sasiak eta belardi alpinoak daude .
gaztelumendi ( e ) k bidali du duela 1833 egun 12 minutu
Lehiaketako maskota , Zakumi izeneko ile berdeko leopardoa izan zen .
Denboraren neurketan hurrengo pausoa hogeita lau orduko egunaren kontzeptuaren sorrera izan zen . Hiparko matematikari greziarrak proposatu zuen eguna hogeita lau ordutan banatzea , eta orduek beti iraupen berbera izatea . Hala eta guztiz ere , jendeak urtaroaren arabera iraupen ezberdinetako orduak erabiltzen jarraitu zuen mendeetan zehar ( XIV . mendean Europan erloju mekanikoak egin zituzten arte ) .
IKTroetako batek Firefox 2 . 0ren beta probatu du . 1 . 5eko gehigarriak bertsio berri honetan erabili ahal izateko trikimailu bat kontatu du bere blogean , eta Firefoxa eta beste hainbat aplikazio USB gailu batean eramateko beste bat .
B . - GURASOEK EZER GUTXI EGIN DEZAKEGU GURE SEME - ALABEK DROGA UTZ DEZATEN , BEREN GAUZA EDO DROGAMENPEKOTASUNAREN ARLOKO ADITUEN GAUZA DA :
EAJk eta Bilduk ez al dute botoaren polarizazioa indartuko ?
Halaber , Nika Lertxundi Bilduko alkategaiak jakinarazi du " momentuz " ez dutela udal gobernua batera osatuko , baina Bilduk Aralarri berriro eskainiko diola aurreratu du . Dena den , Aitor Bikuña Aralarreko zerrendaburuak adierazi du " parte aktiboa " izango direla Udalean .
Hilabetea ondo amaitzeko , baserritar azoka ospatuko da igande honetan Okondon . Goizean goizetik nekazaritza eta artisau produktuen erakusketa egongo da . Gainera , aurten lehenbizizkoz Aiarako trikitilarien lehenengo topaketa antolatu dute . Gozatzeko plan bikaina , ezbairik gabe . Urteak dira lehenengo sektoreak aurrera egiteko zailtasunak dituela iragarri zuenetik . Oztopoak oztopo , ordea , asko dira abeltzaintza , nekazaritza edo artisautzatik bizitzen jarraitzen duten aiararrak . Batzuk , euskal pastelak egiteagatik egin dira ezagun . Beste batzuk , eztia saltzeagatik . Badira baina larrua , egurra zein beste materialak landuz ogia irabazten dutenak ere . Horiek eta gehiago bilduko ditu aurtengo Okondoko Baserri azokak . Izan ere , eguerdiko hamabietan aiarako bertsolari gazteen emanaldia izango da kioskoan . Haatik , eskualdeko eskaintzaz gozatzeko gonbita egiten dizuegu . Gozatzeko , ez dagoelako urrutira joan beharrik .
Posted on Igandea , Otsaila 6th , 2011 at 23 : 36 in Gizartea , Historia , Kultura , Ondarea | RSS feed | Respond | Trackback URL
Historian lehenengo aldiz , 3 milioiko biztanleen muga gainditu dugu . Ia ehun urteko epean milioi bat biztanle izatetik kopuru hori hirukoiztera igaro gara .
Ordiziako gazte batzuk Interrailekin ari dira Europan bidaiatzen . Eta esperientziak blog batean kontatzen dituzte . Paristik igaro ziren eta Belgikan daudela ematen du . Baten bat Twitterren ere badabilela ematen du . Holako irakasleekin egin ikasketak , eta gero halako saltsak . . .
Jubilatu eta umeek bezala elkartzeko gune baten beharra nabarmentzen da proposamenean . « Antolatzearen beharra » ikusten dute gazteek , talde antolatuen eraginkortasuna handitu eta zabaltzeko abantailak emango dituelakoan baitaude . Herriko gazte guztien erreferentzia - gune izatea lortuko duen gazte gunearen beharra ikusten dute .
Kondatzen dio bere senharrari zer egin zigoen sorgin harek lehenago eta orai . Errege badoha sorgin haren ogearen aintzinerat eta erraten dio badakizkiela haren gaxtakeriak eta ez baditu berehala behi hekiek lehen bañion mutil ederrago iten orainion , labe gorritu batean erre araziko duela .
- Ez dira azaldu ollanda bi eguerdiarteko janaldira - ta , emen izango dirala uste det nunbait gordeta .
Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa den trenbide - sistemaren kudeaketa trenbide - eredu berri horretara egokitzea , zalantzarik gabe , erronka handia da . Baina erronka horri ezinbestean egin behar zaio aurre , Euskal Autonomia Erkidegoaren posizio geoekonomikoak eskaintzen dituen aukerez baliatzeko . Hori egingo ez bagenu , huts - hutsik paper marjinal bat izatera eramango genuke gure trenbide - sistema . Aurre egiteak , aldiz , aukera - eremu zabal bat irekitzea ekarriko du gure trenbide - sistemarentzat .
Jaunaren ( hau da , erregearen ) ordezkaria zen Bizkaian . Hori zela eta Botere judizial ( jurisdikzio bereziak salbuespena izanik ) zegokion . Jaunak aukeratua izan zen eta Bizkaiko Foru Zaharraren arabera , legegizon , doktore edo lizentziatua eta Ebroz bestaldekoa ( interes partikularrak izan ez eta inpartzialtasuna izan zedila ) izan behar zen . Bere eginkizunak Batzarrak , Errejimentua eta Aldundia presiditzea eta hiribildu eta elizateen bizitza ekonomikoa kudeatzea ziren [ 7 ] .
« Adiskidetzeko » elkarrizketa ireki eta aktiboa proposatu du , « elkartasunean , tolerantzian eta indarkeriaren biktimen errespetuan oinarritutako elkarrizketa » .
Urte horietan hainbat jazz taldetan jo zuen . 1991ean Konposizio Onenaren Saria jaso zuen Ibizako Jazz Jaialdian ; bertara " Josetxo Goia Trio " taldearekin aurkeztu zen . Geroago bere laukotea osatu zuen Patri Goialderekin , haren konposizioekin osatutako lehen lana argitaratu zuenarekin . Bestalde , " The Golden Apple Quartet " , " Mikel Andueza Quartet " eta beste talde batzuei lagundu zien .
Etorkizuneko ikerketak martxan jarri aurretik denboraldi luzea pasa behar izan zuen Alemanian , bertako liburutegietan datuak jaso eta beharrezko materiala biltzeko . Horrela , Historiaurreko Departamentuaren barnean , laborategi berriak sortu ziren , eta ondorioz , ikerketa interdiziplinarrarekin , arkeologia ikerketek beste maila bat hartu zuten .
El 16 de septiembre conmemoran la Independencia de México . Se inició sobre 1810 como un gran movimiento popular revolucionario liderado por Hidalgo y Morelos ( aplica la independencia plena , eliminación de castas , igualdad , abolición de la esclavitud , devolución de tierras comunitarias a indígenas , expropiación de terratenientes etc . ) . Fue aplastado por criollos y españoles .
Jendartetik Imanol Esnaolak dio dokumentuan aipatzen den Lezoren Alderen partehartzearena aipamen ironikoa dela hautetsi izan ziren eta izan beharko luketenak betatuak izan direlako prozesu honetan . Kritikatu du jasangarritasuna Lezon ez definitu izana , zer den eta haren mugak non dauden ez argitu izana . Dio batere lan dibulgatiborik ez dela egin eta partizipazioa minimoa izan dela . Prozesuan ez omen da adostasunik bilatu eta tragala bat izan dela . Udalak egin nahi dituen interbentsio asko kontrajarriak omen daude proposatutako jasangarritasunarekin eta herritarrak egindako ekarpenekin . Adibidez Jaizkibel babestu ordez kanpoko kaia bultzatu ; hirigintza planaren oinarri bilakatu etxebizitza beharra norentzako , nolako eta non aztertu ordez 1 . 300 etxebizitza proposatu estrategikoak diren landa lur lurretan ; langabezia aztertu ordez industri lurrak bultzatu , behar bada industrialentzat langabetuentzat baino . Bere ustez plana erabili egin da , behar den berme bat bilatzeko eta interbentsioak babesteko .
Urtarrilaren 14an Berrizen izandako osoko bilkuran ezker abertzaleko zinegotzi batzuk aurkeztutako Gazaren aldeko mozioa aho batez onartu zan . Gazan Israeleko estatuak egiten ari dan sarraskia salatzen duen mozioa udal zinegotzi guztiek onartu zuten . Pausu txiki honek hurrengo bideoan ageri diren irudiak gertatzen diren azkenak izatea du helburu .
« Zinea egin zuten Añorgan . Nik gogoratzen dut manta batean bilduta eraman nindutela pelikula koloreduna ikustera . Titulua ere gogoan dut : El Gran Caruso , abeslariarena , eta handik aurrera zinea nire mundu hori hedatu balitz bezala izan zen . Ordu hartan nire inguruan zegoen munduak eta nik ez genuen zer ikusi handirik , baina hark ireki zizkidan ateak , han ateratzen ziren erreginak ni nintzen , han ateratzen ziren kantariak ni nintzen , han ateratzen ziren txoriak ni nintzen , derrepente ni aurkitzen nintzen zine barruan , eta handik aurrera . . . Zinea izan zen nire mundua asmatu izan balute bezala » .
Lanbidea ikasteko beste era bat , dagoeneko eskarmentu handiko arotzak ontzigintzan espezializatzea zen . Hala izan zen Manuel Galarragaren kasuan . 1934an , Jose Maria Laskibar ontziolako arotzarekin elkartu eta ontzi txikiak egiten hasi zen . 1914an , Manuel Urbietarekin bazkidetu eta Beduan ezarritako ontziolan arrantzuntziak eraikitzen hasi ziren , 14 langile izatera iritsiz . 1974 arte , azken ontzia uretaratu zuten arte , guztira 115 ontzi eraiki zituzten : baxurako 62 ontzi eta 40 arraste - ontzi .
BABEL . Revue Internationale de la Traduction . Organe Officiel de la Fédération Internationale des Traducteurs . Publié avec le concours de l ' UNESCO . Organe trimestriel dtinformation et de recherche dans le domaine de la traduction . International Journal of Translation . Official Organ of the International Federation of Translator . Published with the Assistance of UNESCO . Quarterly Journal devoted to information and research in the field of translation . Vol . XXXII . N . 4 / 1986 .
Lanabesetako batzuk modelogileak berak egin baditu ere , gehienak merkatuan erosi ditu , sortu zaizkion beharren arabera . Lanabesen horien artean hainbat mota eta neurritako gubiak eta trintxak , sarjentak eta mazoak daude , besteak beste .
[ Tokyoko Euskal Etxeko aholkularia da Sho Hagio . Euskaltzale zintzoa , Euskal Herriaz eta euskaldunez jakiteaz gain , Mar del Platan zinez harritu ziren euskaraz hitz egiten entzun , eta hizkuntza zinez menperatzen duela erakutsi zuenean ]
- Hauteskunde mitina Centro Republicano - k antolatuta Cafe Naval - en ( Blas de Lezo - ko 5 eta 7 zenbakietan ) .
Neuré gastetassunian , eguindut neuré eguinahala oro çahartu , eta vrdintu ninçanian , onsa biçitçen ikhas neçan amorekhatic , eta guero çaharcian onsa hil nandin , eta fin onbat eta hurusbat eguin neçan .
Sarrerak doan eskura ditzakezu Guggenheim Bilbao Museorako gazte - txartelaren titularra bazara
Hemen dugu mazda rx - 8 baten competizio eskapeak HHK
Frantziar eta espainiar estatuek Euskal Herriko ikastetxeei eta fakultateei inposatzen dizkieten jai egun arrotzek funtzio ideologizatzaile eta politikoa dute ; euskal ikasleak espainol edo frantses bihurtzeko beste bitarteko bat da . Baina , euskal ikasleoi espainiar eta frantziar estatuetan dagoen egutegi antolaketa inposatzen diguten arren , jai egun arrotzen gainetik euskal egutegiaren aldeko aldarria zabaltzen dugu urtez urte .
Arestian aipatutakoak baino lehenagoko lan eta autore esanguratsuak egon badaude . Horietako batzuk euskararen exotismoak erakarritako atzerritarrak dira ( Julien Vinson , Francisque Michel , Wentworth Webster , Cerqand ) , eta beste batzuk bertakoak dira ( Juan Ignacio Iztueta , Agustin Xaho , Mayi Ariztia , Piarres Lafitte ) . Geroago , batez ere 1936ko gerraren ostean , beste batzuk etorri ziren : Aita Jorge Riezu , Leizaola , Irigarai . Horiek gaur egungoekin zubi - lana egin zuten : Jose Mari Satrustegi , Juan Mari Lekuona , Antonio Zavala , Jon Juaristi , Jabier Kalzakorta , Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Filologia Fakultateko " Maria Goyri " Mintegia eta Bilboko Labayru Institutuko " Mikel Zarate " Mintegia .
METAPOSTAn baja emateko , METAPOSTA , S . A . ren egoitzan errebokazio - eskaera aurkeztu behar da , honako datu hauek bilduz :
María Ángeles Jiménez Riesgok accesita lortu du 1885 . eta 1936 . urteen arteko Iruñeko zabalguneei eta hirigintza - politikari buruz egindako lanari esker
Software libreko bulegotika suite ezagunenak ere baditu PDF dokumentuak kudeatzeko hainbat tresna . Ezagunena bertsio batzutatik gehitua duena da , OpenOfficen irekita dagoen dokumentua PDF bihurtzeko aukera , hain zuzen ere . Horretarako , tresna - barran PDF jartzen duen botoi bat dakar . Baina hirugarren bertsioarekin batera pauso bat harago joan da . Azken bertsioan , PDFak irakurri eta editatzeko aukera dago . Horretarako , OpenOffice instalazio estandarrari luzapen bat gehitu behar zaio , Sun PDF Import Extension izenekoa , hain zuzen ere . Hori hartu eta instalatu ondoren , edozein PDF dokumentu ireki , alda eta gorde daiteke . Oraingoz , horretarako Draw eta Impress aplikazioak erabiltzen ditu , baina etorkizunean Writer erabiltzeko aukera jartzeko asmoa dago . Oraindik Beta bertsioa den arren , argi dago denbora gutxi barru OpenOfficerekin PDF dokumentuen gaineko eragiketa asko egin ahal izango direla .
Hirugarren fasea Errepublika izan zen , Oliver Cromwell buru zuelarik .
Auskalo Nire ustez konbibentzian izango ditun , baina paperak oraindik urteetako bizia din . Teknologia honek kristoren jauzia emango din urte gutxitan eta gain hartuko zion paperari . Baina , papera ez dun desagertuko .
Hainbat musika tresna jotzen ikasteko eskolak eskaintzen dituzte Ibargainen : akordeoia , bateria , biolina , biolontxeloa , gitarra klasikoa eta elektrika , harpa , klarinetea , pianoa , tronpeta eta zeharkako flauta .
Helburu zabalagoetara joz gero , irakurzaletasunera hain zuzen ere , lan luze honen ostean zera esan dezaket : ikasleek izaten duten mamu bati aurpegia ikusteko balio izan du prozesu honek . Ikasleen ustez euskal literaturak euskara ikasteko baino ez zuen balio . Euskara ikasteko diodanean hauxe esan nahi dut : testuak aditzak , hiztegia eta egituraren bat birpasatu edo ikasteko erabiltzen dira , gehienez , itzulpenak egiteko ulermena frogatzeko asmoz . Irakurketa honekin gozatu ere egin daitekeela frogatu ahal izan dute , pertsonaiek irakurleak bereganatzea lortu dute eta azken hauek , gure ikasleak , egunerokotasun bitxi honen kontakizunekin barre egiteraino iritsi dira .
Uste dut berriz txirrindak ederki zikinduko ditugula . Ni oso txungo ez badago , xira jarri ta ha egongo naiz .
2010eko Romandiako Tourra lehen postuan bukatu zuena palmaresean ez agertzeagatik pasatu da historiara . Izan ere , etapa guztiak burutzen denbora gutxien Alejandro Valverdek eman zuen , itzuliko garaile bilakatuz , baina denok dakigun moduan gero zigortua izan zen , lortutako garaipenak modu hartan galduta . Gauzak honela , Simon Spilak pasatu zen Itzuliko garailea izatera .
Ekintzen artean , bigarren eskuko azokak eta sukaldaritza jardunaldiek harrera ona izan dute
Igande honetan , ekainak 12 , Azpeitiako Izarraitz polikiroldegiak Urrezko Aizkorako final handia hartuko du . Goi mailan Aitzol Atutxa eta Juanjo Lopez neurtuko txapela eskuratzeko asmoz . 15 urtez beherakoentzako txapelketan , Otsagiko Iker VICENTE eta Leitzako Mikel ZABALETA neurtuko dira . 19 urtez azpiko txapelketan berriz , Leitzako Eneko SARALEGI eta Beizamako Eneko OTAÑO arituko dira aurrez aurre . Onenak irabazi dezala ! .
Talde ingelesa Fernando Torres gabe , bere goleatzaile nagusia gabe heldu da Madrileña . Aurrelari " gorria " , oraindik belauneko lesioa sendatzen dago eta ezingo du bere talde odiaren aurka jokatu . Atleticoren entrenatzailearen ustetan , " kanporaketa % 50ean dago " eta biharko partidan ez du " Anfielden lasai jokatzeko emaitza posiblerik ikusten " .
Bigarren aldiz , bazirudien bere lanen gainean bueltaka zebiltzan mamuak aldentzea lortuko zuela ikertzaile korearrak . Baina , suspensezko istorio guztiak bezala , gauzak era batera gauzatuko direla dirudienean , bat - batean zerbait gertatu eta inork pentsatzen ez duen amaiera batera iritsi zen Hwangen kasua ere .
Kadeteak 16 eta 19 aurretik joan baziren ere , anoetarrek partidari buelta eman eta 22 eta 19 irabazi zuten . Helduetan aldiz , zoritxarra lagun , 10 - na berdindurik zirela Beobidek min hartu eta partida utzi behar izan zuen . Ondorioz Anoetak lortu zuen bigarren puntua 22 eta 10 - eko markagailuarekin .
Urrian programazio berriarekin hasteko asmoa dute irrati honetako kideek . Hala ere , Mendizabalen hi - tzetan ez da aldaketa handirik izango . Ahal den heinean orain arteko saioak mantenduko dira , oporretan izan direnak itzuli egingo dira eta berriren bat gehituko da . Proposamena aurkeztuko balitz gogoz onartuko lukete . " Nahi duenak parte hartu dezake . Irrati libre bat gara , eta zentzu guztietan gainera " argitu du Mendizabalek .
Bariazioa eta aldaketa morfosintaktikoa hizkuntz ukipenen egoeretan 2007ko irailaren 20 , 21 eta 24an bariazioa eta aldaketa morfosintaktikoari buruzko mintegiak ( Variations et changements morphosyntaxiques en situation de contacts de langues ) burutuko dira Parisen . Mintegi horietan hizkuntz ukipen egoeretan gertatzen diren bariazio eta aldaketa linguistikoak aztertuko dira . Antolatzaileak CNRS - ko Isabelle Léglise eta Claudine Chamoreau izango dira . Informazio gehiago : http : / / assoc - asl . net / frset . html ? colloques / listecolloques . asp ~ principal
Loren Oliva Santamaría - LVP - 1 . Alkateordea M . Angel Herrero Miravalles - LVP - 2 . Alkateordea Victor M . Molano Galán - LVP - 3 . Alkateordea Sonia Díez Antolín - LVP - 4 . Alkateordea J . Manuel Pereiro Mato - LVP M . Teresa Cachorro García - LVP Iñaki Otaegi Aizpeolea - LVP M . Mar Caminero Llanos - LVP Raquel Santamaría Jiménez - LVP Florentino Justo Seoane - EAJ / PNV Maite Fernández Torices - PSE / EE Oscar Seco Revilla - PSE / EE
Hiri Hondakinak | Residuos Urbanos | I Prebentzioaren Jardunaldia . ZABORRAREN ERRONKA ( Jean Pierre Hannenquart )
Ez dut uste " besteek asma dezaten " esan omen zuen Miguel Unamuno hura zure autore gogoenetakoa denik .
Tolosaldean eta Gipuzkoa osoa errenta aitorpena euskaraz nola egin jakin nahi baduzu , " 5 . 000 baietz ! " kanpainaren esku - orria deskargatu dezakezu hemen .
Bestela , Aitorren mezuaren haritik tiratuta , irakurtzen duzuenoi , gogoratu Karrajua gune irekia dela , beraz , buruan darabiltzazuen gogoetak , zuen inguruan daudeen albisteak , ikasleek eman dizkizuten disgustuak eta pozak ( azken hauek hobeto ) , okurritu zaizuen azkenego ideia edo harrikada . . . eta gauza horiek guztiak nork bere artean darabiltzanak eta norbaiti kontatuta gusturago geratzen zarenak hemen daukazuela botatzeko kantxa :
Hango eta hemengo arraunzaleen artean ohitura hedatua da estropuak apaingarri edo oroigarri modura erabiltzea . Tipikoa da kotxeen barruko atzerako ispilutik zintzilik ezartzea , klubaren koloreko zintekin apaindua . Haiekin batera eskapularioak zintzilikatzen dituenik ere bada . Eta ez hor bakarrik , joan den astean kostatik kilometro askotara dagoen Nafarroako ostatu batean ikusi berri dut horrelako estropu bat , apaingarri . ere ohitura hori indartu nahi du Donostiako arraunzaleon artean , eta argazkian agertzen denaren moduko estropuak jarri ditu salgai . Kolore txuriurdinekoak dira eta bi muturrak elkartzen diren gunean klubaren ikurra du ( argazkian ez da ikurra ikusten , buruz behera jarrita zegoelako estropua argazkia egin nuenean ) . Kotxean zintzilikatzeko , etxean edo lanean gure traineruaren oroigarria izateko , besterik gabe klubari laguntza adierazteko , edo zer dakit , Gabonetako oparien apaingarri gisa erabiltzeko . . . nahi duzun bezala erabiltzeko , hortxe dituzu klubaren egoitzan ( Salamanca pasealekua , 13 , larunbat eguerditan ) salgai . Detalle polita iruditu zait niri behintzat .
larrabetzu . homelinux . net / wordpress / ? p = 65 imamon ( e ) k bidali du duela 1922 egun 23 ordu 28 minutu
Eskozi oso abertsa da errekurso aldetik . Petroleu dauke , eta gasa be bai . Danak on dala 30 bat urte deskubriutakuk . Eta horrek asko altza dau bertako ekonomix , eta hortik lortutako diru energixa berriztagarrixetan dabiz inbertiuten . Dana dala , enpresa batzuk hor be badabiz , negozixu ein naxan …
Maite Zurikarai eta Jasone Agirre kazetariei espedientea ireki die Euskal Telebistako zuzendaritzak gaur goizean . Honen guztiaren azpian , Deia egunkariak haizatutako albistea dago . Bistakoa da hanka okerrez hasi duela ibilbidea Juan Carlos Viloria ETBko albistegietako politika arloburu berriak .
Berak garbi azaldu zizkidan gauzak elkarrekin hasi aurretik : okupazioa bukatzen denean senar on bat izango naiz , aita on bat , eta familiari kasu egingo diot . Baina okupazioa bukatzen ez den arte borrokan segituko dut , eta horrek esan nahi du agian hil egingo nautela , agian preso hartu , edo herritik kanpora bota . Ados nengoela esan nion , senar bezala nahi nuela , eta ni ere palestinarra nintzenez berarekin borrokatuko nuela .
HURRENGO ASTEARTEAN DISKOA AURKEZTEN DUGU . aste honetan zehar dendetan egongo da salgai . Bitartean teknologia berriek eskeintzen dituzten aukerak baliatuta , badaude jada ZURAren disko berriaren 6 kanta entzungai myspacen . espero dut gustatuko zaizuela : ZURAREN MYSPACEa www . myspace . com / zuramusika biratxoa primeran doa . atzo beasainen giro oso polita , ta jende nahikotxo . hemen dituzue azaroako datak : 14 ostirala - plateruena Durango ( + petti ) 21 ostirala - akotz donibane - ziburuko gaztetxea ( + xabaltx ) 27 osteguna - Iruña - UPNA nafarroako unibertsitatea - arratsaldez 29 doka antiguo donosti
Abenduaren 15an SANTAMAINAra Abenduaren 16an OKENDOra Abenduaren 17an USAETXEra
Aipatu beharra dago Italiako " Euskal Herriaren Lagunak " taldeek egiten duten lana , dozenatik gora elkartasun talde izanik herrialde honetan , 30 ekintza baino gehiago antolatu dituzte . Horiez gain , otsailaren 20rako Manifestazio Nazionalerako deia egin dute , eta milaka lagunen parte - hartzea espero da . Gainera , Palestinako , Kurdistaneko eta Latinoamerikako herri borrokalarien alde lan egiten duten lagunek bat egin dute deialdiarekin .
Erantzuna . Askotan pentsatu izan dugu euskaraz ez zekielako euskal izaeraren zati bat falta zitzaiola . Oteiza euskara ikasten saiatu zen eta sakonki ezagutu ez arren , testuak irakurtzeko eta elkarrizketa xumeak euskaraz izateko gai zen . Horrez gain , Euskal Herriko historia eta artea oso ongi ezagutzen zituen , eta poesiari dagokionez , gehien interesatzen zitzaion diziplina izanik , Orixe , Lizardi eta Lauaxetaren lanak sakonki ikertu zituen . Bestalde , gure herriko monumentuak , elizak , udaletxeak ederki ezagutzen zituen eta beste hainbat gaitan ere oso aditua zen . Betidanik erreferentea izan zen . Oteizak esaten zuenez , Ameriketara joan zenean , Euskal Herria deskubritzen hasi zen eta bere artelan guztiak euskal arimaren bila eginiko bidean sorturiko fruituak izan ziren .
San Pio X . a [ 1 ] ( latinez , Pius PP . X ) , jaiotzaz , Giuseppe Melchiorre Sarto ( Riese , Lombardia - Veneto , gaur egungo Italia , 1835eko ekainaren 21a - Erroma 1914ko abuztuaren 20a ) , Eliza Katolikoko Aita Santu izan zen 1903ko abuztuaren 4tik bere heriotza egunera arte . Pio V . aren ( 1566 - 1572 ) ondoren santu izendatu duten Aita Santu bakarra da momentuz .
2 . Refidimtik beraz partitu eta , ethorri ziren Sinaiko deserturat , eta gelditu izan ziren desertuan : Israel , diot , gelditu zen mendiaren aitziñaz aitziñ .
Ondoko zerbitzuaren bidez ere jar zaitezke harremanetan Suministros y Servicios Ofisan - ekin :
Ahal genuen guztia egin dugu . Gauza bat da ahal izatea , eta beste bat da gustatzea . Bagenekien oso konplikatua zela , baina bageneukan asmoa gauza gehiago egiteko . Saiatu gara . Esaterako , ETB oraindik ezin da digitalean ikusi Nafarroan . Gu lehen momentutik saiatu gara hori lortzen . Baina ez dago gure esku , eta azkenean ez dugu lortu .
Jose Pablo Arriagaren sustrai edo besarkadak ezagutzeko aukera egongo da gaur gauean , 22 : 00etan , Uhagon kulturgunean . Proiekzio bat emango dute sustraiak ezagutzeko .
Fruta exotiko hauek azido askorbiko edo C bitamina ugari daukate : beraiek dira , hain zuzen ere , bitamina horren bigarren iturri garrantzitsuena , zitrikoen ondotik ; halaz ere , ikuspegi horretatik , zitrikoen aurretik kiwia eta guaiaba doaz . Beste aldetik , fruta tropikalek azpimarratzekoa dute azido organikoen eduki handia , hala nola malikoa edo zitrikoa : hauexek ematen diete frutei horren bereizgarria duten ahogozo garratz samarra .
Ekimena Hanburgon aurkeztu berri da ofizialki , mundu - mailan arrakastaz lehiatzeko asmoz elkartu diren aeroespazioko kluster erregionalen nazioz gaindiko sarea eratzeko helburuarekin . Europako aeroespazioko industriaren % 64 enpresa txiki eta ertainak dira , eta lehia handia dute mundu - mailan . Hori dela eta , Europako klusterrentzat oso garrantzitsua da beren berritzeko eta nazioarteko beste bazkide batzuekin lankidetzan jarduteko potentzial handia areagotzea . " European Aerospace Cluster Patnership ( EACP ) eratzearekin batera , Europa osoko aeroespazioko klusterren sarea osatu da , erronka komunak gainditzeko elkarrekin jardun eta kluster bakoitzaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin " , José Juez , HEGANeko gerenteak adierazi duenez . Klusterren bidez bideratutako nazioz gaindiko lankidetza sustatzeko prozesu hau babesten du EBk . Prozesua CLUNETen barruan kokatzen da . Ikerketa eta Garapenerako VI . Esparru Programako INNO - Net proiektua da CLUNET , eta esperientziak partekatzea eta klusterrak berritzen laguntzen duten proiektu pilotuak martxan jartzea du helburutzat . EACP proiektua beste sektore batzuentzako erreferentziazko proiektu gisa erabiliko den proiektu pilotua izango da . EACP ekimena Europako " Wings for Regions " proiektuaren tankerako ekarpenen emaitza da . Joan den urteko ekainean Bilbon elkartu zen " Wings for Regions " proiektua , HEGAN klusterrarekin , Hanburgoko Ekonomia eta Lan Arazoetarako Saileko klusterrarekin , Ingalaterra Mendebaldeko Aeroespazioko Klusterrarekin eta Poloniako Aviation Valleyrekin batera . Europako aeronautikako eta espazioko industria asko aldatzen ari da oraintxe , merkatuan sartu berri diren eragile berrien ( India , Txina , Brasil eta Errusia ) lehia eta presio iraunkorraren ondorioz , besteak beste . Aeroespazioko sektorearen epe luzerako iragarpenak onak badira ere , epe luzerako arrakasta ziurtatzeko bikaintasuna , garapena eta produktu eta zerbitzu berritzaileak martxan jartzea funtsezko oinarriak dira izango enpresentzat , ingurumena babesteari eta jasangarritasuna lortzeari dagokienez , bereziki . EBren barruan esperientzia sendoa eta konfiantza ematen duten klusterren arteko alde biko hitzarmenak eta lankidetza - taldeak badaude dagoeneko , Wings - for - Regions Colloquium delakoa , adibidez . Europako kluster berriarekin areago sakonduko da lankidetzan , industria honetako eragile guztiek lan egiteko eta ikerketa zientifikoak egiteko gune komuna izango baitute aurrerantzean . Epe luzera begira , Europako Batzordearen bazkide gakoa izango da EACP , aeronautikako eta espazioko industriaren ekimen zehatzetan eta kluster - politiketan . EACPk hiru lan - talde dauzka , eta hiruek ere gai zehatzetan lankidetzan jarduteko plataforma gisa jardungo dute . Hauek dira hiru talde horiek : gaitasunen eta kalifikazioaren taldea , enpresa txiki eta ertainak merkatuan sartzeko eta nazioartera zabaltzeko taldea , eta funtsak eskuratzeko taldea . EACP klusterraren helburu garrantzitsuenen artean hauek daude : lehen mailako I + G jardueretarako finantzazioa elkarrekin eskuratzea , prestakuntza optimizatzea programa bateratuen bidez , klusterrak bultzatzen dituzten enpresen ikusgarritasuna areagotzea Europan eta mundu osoko merkatuan , merkatuko joerei buruzko informazioa trukatzea , arazo komunetarako jakintza eta soluzioak garatzea eta lehen mailako emaitzak lortzeko lankidetza - aukerak aztertzea . Hauek dira EACP sortu duten kideak : Hamburg - The Place for Aviation , BBAA , AviaBelt , ASIS , Hecas , Hance , Forum LRBW , Niedersachsen Aviation eta BavAiria ( Alemania ) , Skywin Wallonie ( Bellgika ) , AERA , Madrid Cluster Espacial eta HEGAN ( Espainia ) , Aerospace Vallée eta Pôle Pegase ( Frantzia ) , Campaniaerospace ( Italia ) , HAIF ( Hungaria ) , Aviation Valley ( Polonia ) , WEAF , North West Aerospace Alliance eta FAC ( Erresuma Batua ) , PEMAS ( Portugal ) , Enterprise Ireland ( Irlanda ) eta Lithuanian Aeronautics National Technology Platform ( Lituania ) . Europako aeronautikako eta espazioko industria Europako aeronautikako eta espazioko industriak 103 . 100 milioi euroko salmentak izan zituen 2007an , sektoreak mundu osoan duen fakturazioaren % 36 , 4 , alegia , AEBen atzetik , aldi horretan bolumen osoaren % 51 , 1 izan baitzuen , ASDren ( Aerospace and Defence Industries Association of Europe ) datuen arabera . Kanadak munduko salmenten % 5 , 5 izan zuen 2007an , eta Japoniak % 3 . ASD elkarteak 21 herrialdetako datuak biltzen ditu ( EB - 15 , Bulgaria , Txekiar Errepublika , Polonia , Norvegia , Suitza eta Turkia ) . Enpleguari dagokionez , Europako aeronautikako eta espazioko industriak 473 . 770 lanpostu zuzen ditu , sektoreak mundu osoan dituen lanpostuen % 35 , 4 , hain zuzen . Estatu Batuak gainetik daude , % 48rekin , eta Kanadak eta Japoniak % 6 , 2 eta % 2 , 3 dituzte , hurrenez hurren . Sektoreak ekoizpenaren % 56 esportatzen du , eta enpresa txiki eta ertainez ( 250 lanpostu edo gutxiagoko enpresez ) osatuta dago gehienbat , kopuru osoaren % 64 , 5ekin . Sektoreko enpresen % 24 , 4k 250 - 1 . 000 lanpostu artean dauzkate , % 10 , 5ek 1 . 000 - 10 . 000 artean eta Europako sektoreko enpresen % 0 , 6k bakarrik dituzte 10 . 000 lanpostu baino gehiago . Informazio gehiago jasotzeko , hona idatzi : basquenews @ spri . es Iturria : HEGAN
Joxe Mari Eizmendiri Kirol Bolondres onenaren saria eman diote
www . vimeo . com / 2317723 joseba01 ( e ) k bidali du duela 896 egun 1 ordu 7 minutu
Hirugarrena . Erabilera ezaren zama hiztunei egoztea kaltegarria da . Erabileran hainbat eta hainbat faktorek eragiten dute : jendarte mailakoak , harreman sare mailakoak eta norberarenak . Zama hiztunei egoztea sinplifikatzea da , gezurretan aritzea azken batean . Hiztunek eragina dute , baina sarritan euskara erabiltzea edo ez erabiltzea ez dago norberaren esku , inondik inora .
Gerra mehatxua zuritzeko mintzamoldean kristautasuna bezain eraginkorra izan bide da iskilu nuklearraren agertzea . Homeroren garaian erasotzailea ez zen bere izaeraz lotsa , eta etsaia menperatzea , norberaren lurraldea zabaltzea , indartsuenari nagusitasuna aitor dakion , ontzat zuten , balio moral onargarritzat . Aspaldion berriz , nahiz eta bultzatzaile nagusia betiko legez irrika gerlaria izan , baztertu egin da mintzamolde hura . Egia da kristauen eragina garrantzitsua izan dela aldaketa goxatzaile horretan .
Zer esanik ez Googleren inguruan , ia mundu osoko Internet erabiltzaileen kopuru izugarri baten bilaketak , bisitatutako webguneak , gustuak , mezu elektronikoak , kontaktuak , gogoko lekuak , dokumentuak , hitzorduak , gogoko artikuluak eta abarreko datuak gordetzen ditu . Era berean , erabiltzaileen ohitura digitalak eta noiz eta zenbat denboraz konektatuta dauden ere jakin lezake . Honez gain , egun , sakelako telefonoetarako Android , Googleren sistema eragilea , ere oso hedatuta dago , beraz , norberaren kokapena ere jakin lezake nahiz eta telefonoaren GPSa desgaituta izan .
Jakintza eta Informazioaren Gizartean , gero eta garrantzi handiagoa du eleaniztasunak . Eta hizkuntza - teknologiek zeresan handia dute horretarako erabili behar diren tresnen garapenean .
La presencia de Txosnas , colocadas cercanas al puerto , aporta gran colorido a la fiesta . Entidades culturales y deportivas de Santurtzi instalan un número importante de txosnas . Además , estas entidades suelen organizar conciertos " cañeros " con grupos noveles en el recinto de txosnas . Se puede decir que la zona de txosnas en Santurtzi destaca por su limpieza y organización .
Eider Robles Tecnaliako ingeniariak UPV / EHUn defendatu du bere lana
Ekainaren 29an hasiko da Azpeitiko Udal Euskaltegiak udako ikastaroen eskaintzaren barruan baliokideak diren HABEren 3 . maila eta EGA tituluak eskuratzeko antolatu duen ikastaroa .
Luis Etxanizek esan bezala , bost hilabeteko esperientzia bizi , diruak bukatu eta etxera bueltan abioia hartzea erabaki zuen , azaroaren hasieran . Baina bazterrak ezagutzeko gogoak ez zaizkio itzali : Nire ilusioa Nepalera joatea da , baina lehenengo Pirinioetan eta Alpeetan ibiliko naiz , eta ea egunen batean hara iristen naizen .
Euskaraz BAI esanen dugu beste behin ere Arrosadiako auzokideok bihar . Euskaraz Bai Egunak egitarau oparoa dakar bizilagunen gozagarri :
7 . Sakonki hartu arnasa eta beheko link honetan egin klik :
Hala ere , pentsatzen hasi beharko genuke garraio publiko nazionala sortzeko beharraz . Xiberoko lagun batek dio berak " Tutera - Barakaldo - Eskiula " ibilbideko metro batekin egiten duela amets . Imaginatzen duzu , Euskal Herria lur azpitik zeharkatzen duen tren bat ? Gasteizen 12etan hartu eta bazkaltzeko Atharratzen uzten zaituena ! Ene lagunak dio , aukera hori balego , jendeak baliatuko lukela ; eta euskaldunok beste euskal herrietara joaten hasiko ginatekeela inoiz euririk ez eta egunsentirik ez lukeen trenean . Eta elkar benetan ezagutzen hasi . Eta maitatzen . Bizkaiko titiriteroek jarriko genuke musika bagoietan ; eta errioxako ardoz betetako basuen gainean egingo lukete jauzi Santa graziko dantzariek . Eta erriberako amona zimurtuek irribarre bihurrez begiratu lukete bazterreko eserlekuan jarrita . Izena ere badut ; " ZAMALTZAIMETROA " . Euskal Herria lurpetik elkartuko lukeen zaldiko - maldikoa . Ederra litzateke , osaba . Jende askok eskertuko luke . Eta baita nire lagunen autoen ispiluek ere .
Zerbitzua doakoa da . Informazio gehiagorako : http : / / katalogoa . donostiakultura . com / indexeusk . html
Ibilbide horietariko batzuek argibide - liburuxkak dituzte , norberak bere kabuz korritu ahal izan ditzan .
Gure Hizkuntza Proiektuan Euskarak duen garrantzia ikusirik , duela urte batzuk Eusko Jaurlaritzak Hizkuntzaren Normalizaziorako Plana egiteko laguntza eskaini zuen eta Ikasbide Ikastolak normalkuntza proiektua egin zuen . Lehenik eta behin , egoeraren azterketa egin ondoren , hutsuneak zein esparrutan azaltzen ziren ikusita , hauei aurre egiteko plana egin zen eta horretan dihardugu .
Trini Dinastia 王朝 orain Komando Trini bihurtuta , Pekinen sortu zen 2009ko martxoan , UPV / EHUko Arte Ederren Fakultateko ikerketa bekadunak iren Laurita Silesek eta Edurne Gonzalez Ibañezek Judas Arrietak Pekinen duen MA Stdudiorako egoitza beka bat lortu ondoren . Han , gaixo zegoen txakur pekindar batek aurkitu zituen : Txoni Manoli . Guztiek batera familia bat osatu zuten . Lanerako orduan , proiektu komun bakar batean lanean ari den talde bateko kideek baino gehiago laguntzen diote elkarri beren doktoretzako eta kaleko ikerketa ezberdinetan .
Joseba Sarrionandia , Piarres Larzabal edota Jose Saramago ere jorratuko dituzte
Nik egindako power point honen bidez mundu honetan praktikatzen diren ekintza batzuen berri ematea eta salatzea da helburua , besteak beste EMAKUMEZKOEN SEXU - ORGANOEN MOZKETA ( Mutilacion Genital Femenina ) , gogoeta sakona egiteko aukera ematen duen gaia . Kultura ezberdinak egotea eta ezagutzea , partekatzea . . . ekintza oso polita eta interesgarria izan daiteke , betirere pertsonen eskubideak kontutan hartzen direnean eta garrantzitsuena , errespetatzen direnean .
Errenteriako Udalak jakinarazi duenez , Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez , 115 langabe kontratatuko ditu herrira bideratutako lanak egiteko . Kontratatuko dituzten langabeak 2010 - 2011 ekitaldian baino % 60 gehiago izango direla zehaztu du . Orduan 70 langabeei eman zien lana , eta orain 45 gehiago izango dira . Bi deialdi egingo ditu langabe horiei zuzenduta . Lehenengoa ekainetik hasi eta azarora bitartean izango da , [ . . . ]
13 Bada hec retiratu eta , huná , Iaunaren Aingueruä aguertzen çayó Iosephi , dioela , Iaiquiric har itzac haourtchoa eta haren ama , eta ihes eguic Egyptera : eta aicén han nic darraqueadano : ecen Herodesec bilhaturen dic haourtchoa hiltzeco .
Loiolatxo Elkarteko Festa Batzordeak antolatuta , IX . San Jose Sari Nagusia Mendi Biatloia jokatuko dute larunbat honetan . 16 : 30ean hasiko da lasterketa , Loiolako Gogartetxearen aurretik , eta parte - hartzaileek hamar kilometro bizikletan eta lau kilometro lasterka egin beharko dituzte .
Historia berreraikitzeko jardunaldiak azoka bilakatzea ez dute nahi Irunen , ez behintzat , antolatzen ohi diren erdi aroko merkatuen ikuspuntutik . Bizi direnen arbasoen bizitza erakutsi nahi dute , ahal den fidelen , eta ahalik eta osatuen . Helburu hori izango dute gaur hasi eta igandea arte luzatuko diren Oiassoko Egunek . Eta helburu berarekin itzuliko da astelehenean lanera , Oiasso erromatar museoko langile taldea .
Garai batean otarregintza industria garrantzitsua izan zuen . Espainiako leku askotara eramaten zituzten otarreak , eta Azpeitian trenean sartu eta Zumaiako itsasontzietan baita Europa aldera ere . Nuarbek zoritxar ikaragarri batekin hartu zuen izena eta lekua Euskal Herrian : Anjel Otaegi fusilatu zuen Francok . Abertzaleen eta euren elkartasuna agertu nahi zuten guztien peregrinazio leku bihurtu zen urte askotan . Nuarbek beti besoak zabalik hartu zuen jende guztia . Urte askotan , baita ere , Nuarbe euskara ikastera zetorren jendearen jomuga izan zen . Euskara , Azpeititik zenbat eta urrunago , orduan eta hobeto hitz egiten da . Urrestillan Azpeitian baino hobeto ; Nuarben Urrestillan baino hobeto ; Matxinbentan eta Beizaman Nuarben baino hobeto . Hori batetik . Eta , bestetik , goraxeago aipatu dugun Nuarberen beso zabaltasunak egin zuen posible , urtero - urtero , Euskal Herriko edozein bazterretatik jendea Nuarbera etortzea . Jende argia eta sinpatikoa baita Nuarbekoa . Bikoteak ere sortu ziren euskara ikastearekin batean .
IES : Arantzazu . Ikerlan eta saiakerak . Ikerlan eta saiakerak XX . mendeko historiaz ,
Bankuek ez dute nahi arriskurik txikiena ere , eta abal - emaileak zorrak ordaindu ahal izango dituela egiaztatzeko , haien diru kontuak ikertzen dituzte goitik behera , jakiteko ea gai izango diren maileguaren kuotei eurek bakarrik aurre egiteko . Bankuek eta kutxek nahi dute abal - emaileen diru sarrerak izan daitezela hipoteka ordaintzeko bestekoak , eta hileroko sarreren % 40 inguru erabiliz erantzun diezaiotela euren konpromisoari ( mailegu - jabeei eskatzen dieten bezalaxe , beraz ) . Arau estu hori , hala ere , zertxobait lasaitzen dute abal - emaileek ondasunen bat edukiz gero ( beste etxebizitzak , autoak , lurrak , ondasun artistikoak . . . ) , nahiz eta hileroko diru sarrerak apalagoak izan ( baita mailegu - jabeenak baino urriagoak badira ere batzuetan ) . Mailegu - jabeak ordaintzeari uzten badio , finantza erakundeak eska dezake haren ondasunak eta abal - emailearenak bahitzeko ( legeak ematen du aukera hori ) . Bitxia badirudi ere , finantza erakundea ez dago behartua maileguarekin erosi nahi duten etxea bahitzera beste ondasun guztien aurretik . Abal - emailearen ondasun higigarri eta higiezinak hartzen has daiteke zuzenean . Eta abal - emaile bat baino gehiago dituen maileguetan , finantza erakundeak eska dezake horietako baten ondasunak soilik bahi ditzatela zor guztiari aurre egiteko , eta ez hiruretako bakoitzari dagokion proportzioan .
- Bai ! Bai , bai , bai . Guk saten genun , " biño horrek zertik ez du ikasten ? "
Seinaleetan ikus daitekeen herrira gezien zentzua jarraituz iritsiko garela adierazten digu seinale honek , herriko bide - sareak edo monumentu kulturalak non dauden , besteak beste .
Euskaltzain oso izan zen , Euskaltzaindiaren sortzaileetarikoa , eta Akademiaren bibliotekari akademikoa . RIEVeko idazkari ere izan zen . Pariseko Sorbonan ikasi zuen .
Iruñea eta Donostia lotzen dituen N - 240 errepideak udalerria zeharkatzen du eta oso hurbil dago A - 15 autopista . Autopista horrek gure herrialdeko bi herri lotzen ditu , Tutera eta Irurtzun , lehena Nafarroako hegoaldean eta bestea ipar - mendebaldean .
Orain lau urte bezalaxe , Mikel Leunda da Aralarren hautagaia Ordiziako Udalerako . Orduko hartan Ezker Batuarekin joan zen koalizioan Aralar , eta Leunda zinegotzia izan da bukatzear den legegiltzaldian . " Ordiziarrentzako Ordizia nahi " dutela dio Aralarrek herri programan , " ezkerreko planteamendu abertzaleak " jorratuko dituena .
animo ane , trompazoak ez kaxkarrekoak . . . asko gustatu zait Perec - en testua . batetik bestera zanbuluka . " haciendo lo posible " hortan ikusten det gakoa . . . kontzientzia bat eta bakarra al da ? beste poema bat datorkit burura nere kuttunetakoa . Sarrionandiarena . Litezkeen gauzarik ederrenak ez dira . Mezurik sakonenak ez dira oraindik esan . Herrialde gehienak herrialde ezezagunak dira . Ez den zenbat gauza , ez den zenbat jende den munduan . Ez den herrialdean sortu ginen eta , geu ere , izan , esan gabe doa , ez garena gara . Dena gabezia , dena atzetasuna , dena bitartea , dena hutsaldia , dena aldartea , dena lekutasuna . Eta egiteko gehienak egiteke ditugu . Poemarik behienenak izkiriatzeke daude . . . Ez diren gauzak ere badira . Bizitza , ez diren gauzez ere osatzen delako . - - - - - - - - - - - non ubelak , zer ubelak ? gorputza ? ( b ) egiak ?
Bien artean banatuko da lau mila euroko saria , eta idazlan biak argitaratuko ditu udaberrian Elkar argitaletxeak . Hala erabaki zuten aste honetan epaimahaia osatzen zuten hiru idazleek : Miren Agur Meabe , Kirmen Uribe eta Xabier Mendiguren Elizegik .
Badakizu hemendik Londresera abioak gastatzen duela zortzi trenek gastatzen dutena ? Ibilbide berdina egiteko gainera .
Pertzepzioari dagokionez , hainbat ezaugarri ezberdinez kalifikatu du jandeak kanpaina . Guztiak bat datoz barregarria eta ez errealista denaren ezaugarriarekin . Pertsona bakar batek soilik erantzun du errepikakorra egiten zaiola eta % 46 , 6 - ari gustatu egin zaiola jakin dugu .
Denak larriak , eraso denak direlako larriak . Baina hau esan beharra dago : guretzat eraso horiek larriagoak izaten dira , biktimarentzat baino . Hauek hainbeste urte daramatzate kolpeak - eta jasotzen , azkenean normaltzat hartzen dituztela bikotekideak lepoa estutzea , besoan ubelduak eragitea eta abar . Are gehiago : beraiek sentitzen dira errudun , gauzak kontatu dituztelako .
Zehatz - mehatz , Gaztela eta Leonen - Burgos alde batera utzita - 262 proiektu aurkeztu dira , eta elkarteek 241 . 365 euro lortu dituzte . Valladoliden izandakoari erreparatuta , entitateek 132 . 252 euro lortu dituzte , 132 proiektu aurkeztuta . Elkargunean Álex O ' Dogherty aktore eta umorista aritu zen ekitaldiko buru , eta bertan musika eta arte eszenikoei lotutako jardueren programa zabal bat egon zen , baita mota guztietako jendeari zuzendutako tailer eta jarduerak . Zehazki , 25 tailer - sukaldaritza , pintura eta marrazkia , xaboi ponpak , modelismoa . . . - , eta 20 jarduera baino gehiago egin ziren - azukrea neurtzeko probak , haurrentzako futbola , ipuin - kontalariak , magia eta globoflexia , besteak beste - , eta bertaratutako jendeak primeran pasatu zuen horiekin guztiekin jardunaldi osoan zehar .
Igandean jokatu zen Asteasun Santamañako XI . Kros Igoera . Korrikalariek 7 kilometroko ibilbidea egin zuten . Lehenik , herrian zehar bi itzuli eman zituzten eta ondoren , Satamaña igotzen hasi ziren . Mutiletan lehena Zuhaitz Ezpeleta izan zen , 28 : 16ko denborarekin . Bigarren postuan , eskualdeko lehena sailkatu zen , hau da , Villabonako Patxi Urizar . Honek , 28 minutu eta 57 segundo behar izan zituen
teketen . blogspot . com / 2007 / 05 / telecincon - etaren - bideo - propagandistiko . html ikira ( e ) k bidali du duela 1504 egun 1 ordu 13 minutu , duela 1503 egun 22 ordu 20 minutu argitaratuta
Heltzen ari zaizkigun seinaleak behin eta berriro adierazten digute kontrolik gabeko hazkunde ekonomikoak mugak dituela , eta hausnarketa sakon baten beharrean dagoela egungo produkzio - sistema eta kontsumo - eredua . Herrialde garatuenetan , gainera , muga fisikoek egoera larritu egiten dute eta Euskal Autonomi Erkidegoak , Gipuzkoak , Azpeitiak bereziki pairatzen eta pairatuko dute , adibidez , lur eskasia . Egunerokoan gure zilborrari begiratzearekin ahaztu eta gure seme - alabei utzi behar diegun herriaz eta munduaz hausnartu behar dugu , herrian eginez eta munduan eraginez .
Arratsaldean , blues - rock kontzertu bat ikusten egon gara wifi zuen taberna batean . Gaur , kontzertua jotzen dugun tabernaren ondoan dago . Kontzertuagatik baino , wifi - agatik joan gara . Taberna honetan adibidez egunero 3 taldek jotzen dute . Egunero . Arratsaldea motel joan da . Euriak , asko moteltzen digu erritmoa . Kaletik bueltaka ibili ezinak taberna batean egotera kondenatzen gaitu . Jeje prezioak garestiak ez balira gusturago gozatuko genuke kondena . Baina New Orleans oso garestia da .
Jarraian bateria jole bat ezagutzen duela esan dit . Oso ona omen da . Bekozko jarri natzaio eta ia orain arteko nire bateria jolea txarra iruditzen zaion galdetu diot . Berari ere aurpegia aldatu zaio . Ixilik egon gara une batez . Une motza izan arren , ezezagunen arteko ixiltasun une luze eta deseroroso horietako bat izan da .
Hemen dauzkazue Joxerrak " Ahozko komunikazioa lantzeko metodoa " hitzaldian botatako hitz batzuk . / > Hitzaldi osoa entzun nahi baduzue , HABEren liburutegian daukazue DVDa . Bestela neuk daukat grabatuta .
Nire ustez partidista izatea ondo dago , eta zorionez ( nire iritziz ) Euskal Herrian , badugu benetako ezker indarra eta benetako demokraziarengatik mugitzen den jendea . Espainako estatuan ordea , ez dugu aurkitzen ( behintzat ez dut ezagutzen ) halakorik . No les votes mugimenduak adibidez , bi partidismoaren aurka jotzen du . Beraien ustez , bi partidismoa hautsi behar da eta hori lortzeko modu bakarra PSOE eta PPri bozka ez ematean da . Baina orduan … Zein da alternatiba ? Ezker batua ? pufff nire iritzia erreserbatuko dut .
Lurralde kontseiluaren bitartez elkarte eta herritarren gogoeta bateratua sustatu eta bideratuko da , Lovaina , Gazalbide , Txagorritxu , San Martin , Arriaga - Lakua eta Pilar auzoetako bizitzari eragiten dieten gai desberdinen inguruan , hartara herritarrek udalerriko gaietan ardura handiagoa hartu ahal izan dezaten beren gain .
Adi ! " Ondo egin " esan dut , hau da 3 . mailak eskatzen lukeen moduan . Nahi baduzue - azterketen inguruko zalantza guztiak gorabehera - : EGA eskuratzeko moduan egongo litzateke ? Ez dut esan nahi izan " ondo moldatuko litzateke euskaraz ? " edo " Asko aurreratuko luke ? " .
Ez dakit , behar bat izan zen , bi hilabete neramatzan jo ta ke ikasten iraileko azterketetarako eta arnas hartzeko balbula bat behar nuela pentsatu nuen . Erraza eta konplikaziorik gabekoa izan behar zuen , egunean tarte txiki batekin nahikoa izango zuen denborapasa . Eta honelaxe hasi nintzen . Ez du misterio handiegirik . Eta beste arrazoirik baldin badago niretzako gordetzen dut ; )
Arriagako Artetxe Etxeko Armarria , ( Arriaga ) . Zur polikromatuan tailatuako blasoia duen Bizkaiko oinetxe bakarretarikoa da .
Zubillaga auzoko 38an hutsik duen etxebizitza soziala alokairuan emateko deialdia kaleratu du Udalak . Ekainaren 10a da eskaerak aurkezteko azken eguna .
Berandu baina batere ziurtasunik gabe , azkenean tartetxoa aurkitu dut joan den igandeko Amaraunako blogarien solasaldia igotzeko . Benito , Jozulin eta hirurok aritu ginen , Euskovisionen biharamunaz , Euskal Herrira iritsitako lehen iPadetaz , Metaposta delakoaz eta beste hainbat kontutaz hitz egiten . Entzun nahi baduzue , badakizue : egin klik !
# 4 Batzuk gerentzia berriari leporatzen di ( zki ) ote hankasartzea ( k ) . IMHO , gerentzia berriak egin duena utzikeria izan daiteke dena zerotik ez hasteagaitik , baina erruduna EJIEren politika kamikazea diseinatu duena da . Eta Bizkaian Biskaytik politika irentsi behar da oraindik .
Azterketa horietan , besteak beste , espezieak kontatu eta zein espezie zein proportziotan agertzen den begiratzen da . Hain zuzen ere , Euskal Herriko arroketan , 200 karekizko nanofosil espezie eta 175 foraminifero planktoniko espezie baino gehiago identifikatu dira . Ur hotzekoak edo berokoak zein diren jakinda , gertatu ziren aldaketen berri jakin daiteke . Eta datu horiek ikasbidea izan daitezke etorkizunera begira .
Gaur mendi irteera egingo du taldeak . Goizeko bederatzietan gaztetxean elkartu eta mendizaleek Aiako Harrira irtenaldia egingo dute Ploxt gida bereziarekin .
etxe ederrak bidasoa aldean ! niri gorriz edo berdez margotutako hoiek gustatzen zaizkit .
Baina burrukak ez dira Tunisiako kalietan bakarrik eman . Sarian iraultza paralelo bat bizi izan da 1987 . urtetik boterian egon dan Ben Ali lehendakarixan gobernuak emandako pauso zapaltzailiak burrukatzeko . Izan be , gobernuak Tunisiako aktibista , kazetari eta bloggeren internetetako zerbitzu desberdinetan bilatzen egon da , euren pasahitz guztiak lortu eta gero . Gainera , komunikabide guztiei euren lana itxia zailtzen ibili dira , herrialde afrikarrian gertatzen zebilena ixilarazteko ahaleginetan .
Baina gertakari puntukari horiek ez dute isladatzen herriaren bizimodua . Hau , urdailak betetzeko zituzten kezketan ikusten bait zen . Nekazaritza eta abelazkuntza izan ziren garai haietako ogibide nagusienak . Ezin ahantzi , ordea , industria . Badu zerbait herri honek , ohian artean murgildurik egon arren , industriako gizonen ardura erakartzen duena . Eta orduko industria , burdinoletara mugatzen zitzaigun . Ez da zaila burdinola horien aztarna jarraitzea : Ibero , Matxain , Sarasain , Iskibar , Errezume , Urto , Astibia , Olaberri , Irizabal , Urdinola . Burdina eta iltzea irteten zuten , gehien bat , merkatal flotarako . Ondorio txarrak ere sortu dizkigu industria honek egungooi , ordutik bait datozkigu , gero areagotu badira ere , gure oihanetako soiluneak . Egurrikatza behar izaten zuten ( haritza eta gaztainarena ) eta , honetarako , Udalak lote batzuk markatzen zizkien lantegietatik hurbil .
Julenek lasterketaren prebian ohartarazi bezala , faboritoen zerrenda oso - oso luzea zen . Ohi bezala , Ardenetako Hirukotearen azken proban sua La Redoute muinoan piztu zen . Barredo eta Tankink , Tony Martin , Masciarelli eta Garzelli izan ziren erritmoa aldatzen lehenak , baina tropela ez zen hautsi . Ondorengo aldapan , Roche aux Fauconsen , ordea , mugimenduak izan ziren . Franck Schleckek , Valverdek , Evansek , Contadorrek eta Andy Schleckek agerian utzi zuten zangoak aurrera egiteko pronto zituztela . Zorionez , Igor Anton ez zebilen aparte . Baina hara non aldapa hori pasatu eta aurrera jo zuten Alexandre Vinokourovek eta Alexandr Kolobnevek . Gilbertek ere erasora jo zuen , eta Valverdek eta Evansek kate motzean lotu zuten belgikarra . Gainerakoak , tartean Contador , Schleck eta Anton atzean geratu ziren .
Sekzioak , 2006ko urtarrilaren 31n emaniko sententzian , arrazoia amari eman zion . Entzutegiaren aburuz , bidezkoa izan zen kontsumitzaileak eskaturiko diru - kopurua ( 100 euro ) . Kalte moralagatik , berriz , 225 euroko isuna xedatu zuen , ama haren artegatasun eta egonezina - astebete baino zerbait gehixeago iraun bazuten ere , edoskitzea etetearen beharrik izateke - bidezkoak zirela deliberatuta .
Artedrama Euskal Laborategia ( ADEL ) ekimena ospatuko dute aurten berriz ere , pazko astean , apirilaren 25etik 30era , Aulestin . VI . Artedrama topaketak izango dira aurtengoak , apirilaren 25etik 30era , eta beste behin , arte eszenikoak euskaraz lantzen dutenen topagune izango dira jardunaldiok . Arte eszenikoetan euskaraz lan egiten dutenak elkartu , ikasi , eztabaidatu eta dakitena partekatzeko aukera bakarra . . .
Gure mahastietatik ez da pasako ! Gora ardo gorri nafarra ! jo ta ke ardauaren erreinua askatu arte .
Elgoibarko Udalak onartu nahi duen HBPO - aren inguruan , honek herriaren garapen eredu sostengaezina luzatuko duela adierazi du gazte erakundeak , eta gazteei dei egin die planaren aurka aktiboki egitera , alegazioak aurkeztuz .
Jorge Jimnez Bech Alberdaniako editorea eta itzultzailea eta Euskal Idazleen Elkarteko presidentea , Sabin Gorrotxategi Ibaizabal - Edelvives argitaletxeko argitalpen - ekoizpen arduraduna , eta Alexis Mindegia Libenet enpresako arduradun teknologikoa liburu elektronikoen inguruan arituko dira bihar Bilboko Bidebarrieta liburutegian . Elkarrizketak hilero egiten dira Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian . Bertan , kazetari espezialista bat ekitaldiaren aurkezle . . .
Zehaztu behar da zer den euskal blogosfera ? Zehaztuta dago ? Agian ez … edo bai … auskalo … oraingoz ipurmasaiak tatuajerik gabe utziko ditut , badazpada .
Galdera gehiegi dira oinarririk gabeko testu batentzat . Hortaz , lehenbizi komeniko litzateke « itzulpena » bertsolaritzaren arloan zer izan daitekeen definitzea . Neurtitzen kasu honetan , itzultzea eta interpretatzea elkarren sasi - sinonimo dira , gerora ikusiko dugunez , ez batak , ez besteak ez dutelako bertsoen prozesu interlinguistikoa identifikatzen erabat . Bertso bat hizkuntza batetik bestera irauli nahi dugunean , hiru itzulpen mota izaten dira erabil daitezkeenak :
Istanbulen bi tren geltoki daude , Sirkeci ( europar aldean ) 1889an eraikia eta Haydarpaşa ( asiar aldean ) 1909koa . Sirkeci geltokira iristen zen Orient - Express linea ezaguna , eta bertatik irteten dira egun Paris - Venezia - Orient - Express ( aurrekoaren oinordekoa - edo ) , Danubio - Express , Bosforo - Express , eta Greziara doan Laguntasunaren trena . Hayderpasa geltokitik , Trans - Asia - Express linea irtetean da Teheranerantz eta antzinako Taurus - Express Bagdadera . Bertatik Ankarara doazen abiadura handiko trena berriak ere irtetean dira . Bosforoa igaroko duen burdinbide tunela , Marmaray izenekoa , 2004tik eraikitzen ari dira eta 2013an inauguratuko omen da .
Euskal gatazka konpontzeko , elkarrizketaren alde egin zuen behin eta berriz . Beldurrik gabe bere iritzia « zorrotz » adierazten zuen politikaria zen , harekin edo haren aurka aritu diren politikari askoren erranetan . ETAren indarkeria gaitzesten zuen , baina argi zeukan bide polizialek eta judizialek ez zutela euskal gatazka konponduko . 1950eko hamarkadan eman zituen lehen pausoak politikan , Alderdi Kristau - Demokrataren eskutik . 1966an , Italiako Defentsa idazkariorde izendatu zuten . Eta geroztik hainbat goi kargu bete zituen : Barne ministro ( 1976 - 1978 ) , gobernuburu ( 1979 - 1980 ) eta Senatuko presidente ( 1983 ) izan zen . Errepublikako presidente aukeratu zuten ondoren ( 1985 - 1992 ) . Azkenik , bizi osorako senatari kargua lortu zuen . Euskal alderdiekin harreman handia izan zuen , batez ere azken bi hamarkada hauetan . Bereziki Lizarra - Garazi akordiotik aurrera . Alderdien Legean oinarriturik . Horren aurka altxatu zen Cossiga , adieraziz legea askatasunaren eta eskubideen kontra zihoala . Are gehiago , politikoki okerra zela zioen . Batasuna legez kanpo uztearen kontra agertu ziren nazioarteko lehen 70 eragileren artean izan zen . Euskal Herriarekiko harremanak EAJrekin abiatu bazituen ere , urteak joan ahal ezker abertzalearekin biltzen ere hasi zen . 2006ko bake prozesuaren nazioarteko sustatzaile nagusietariko bat izan zen , izen handiko beste bost politikarirekin batera . 2007an Otegi eta Alvarez karzelan bisitatzeko baimena eskatu zuen , baina ez zioten erantzunik eman ere . Cossiga ez zen independentista , baina argi zeukan Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea zeukala , berezko hizkuntza , kultura eta izaera dauzkalako . Dudarik gabe Euskal Herriak lagun handi bat galdu du . Eskerrik asko Cossiga ! eta betirako agur ! ASKATASUN EGUNERA ARTE !
1954 inguruan , galgari batek asteko 140 pezeta irabazten zituen : trenbidea konpontzeko peoi batek baino pixka bat gehiago ( asteko 135 pezeta ) , eta sugile batek bezalaxe . Makinistak eta treneko buruak galgariak baino gehiago irabazten zuten .
Akeemek begietara begiratu zion zorrotz segundu amaigabe batzuetan . Ia bi metroko garaiera zuen eta algodoizko kamisetaren barruan giharrak gainezka egiten zioten bere hogei urteetan eginda zuen lana argi eta garbi erakutsiz . Elkarri begira geratu ziren bi gizasemeak instant batean eta bazirudien begirada lehen kentzen zuenak gizon batek bere bizitza osoan izan dezakeen duintasun guztia ankapean izan behar zuela handik aurrera .
Representantes de los colectivos solidarios de diferentes paises y pueblos realizaron una intensa visita que sirve como reconocimiento del esfuerzo generado durante el año y como punto de inflexión para el trabajo a realizar los próximos meses . Hombres y mujeres que caminan con Euskal Herria y que laten junto al deseo de libertad de nuestro pueblo : 50 representantes de Italia ( Bologna , Milano y Florencia ) , Alemania ( Berlín y Kolonia ) , Frantzia ( Paris y Lille ) , Bretainia ( Rennes ) , Suitza , Danimarka , Irlanda , Castilla ( Madril y León ) , Andalutzia ( Málaga ) y Països Catalans ( Barcelona ) se abrazaron con nuestro pueblo en un gesto de solidaridad e internacionalismo , en el que no alcanzan las palabras para demostrar el esfuerzo y cariño recibido .
Berriro saiatzen ari zara hala ere . Zergatik euskara ikasi ?
tonto ukiturik ez izan adib . : " Ez du , ez , tonto ukiturik horrek " .
Unitatean lesionatuaren tratamendu eta jarraipen integrala egiten da . Horretarako , patologia horren maneiuan esperientzia zabala duen diziplina anitzeko talde bat du .
Aurten bi ikastaro gehiago eskaini ditugu eta , guztira , ehun ikasle gehiago ere etorri dira . Eibarren eskaini ditugun ikastaroek , aldiz , ikasle berri horiek guztiak ekarri ditu . Ikastaroa eta ostatuaren formulak eragin zuzena izan du Baionan : iaz baino 47 ikasle gutxiago etorri dira , denak Hegoaldekoak . Horixe baloratu eta erantzuna emango dio UEUk . Iruñean , azkenik , ondo funtzionatzen duen formula topatu dugula ematen du , UEUk bere eskaintza etengabe hobetzeko esfortzuak egiten baditu ere . < / > < / >
Hemen zoru azidoaren gorabeherak aztertuko ditugu . Hasteko , azidotasuna ( edo alkalino edo basikotasuna ) pH indizearekin lotuta dago . pH indizeak adierazten du materia batek hidrogeno ioiak askatzeko daukan gaitasuna . Horrela , pH neutroa 7 - an ipintzen badugu , azido erabatekoa 0 izango litzateke eta erabateko alkalinoa 14 . Gure odolaren pH egokia 7 , 4 dela esaten da , pH alkalino samarra . Baina arazoa honetan daukagu : gure soina osasuntsu egongo bada barnean ditugun likidoen pHak ( odolarena , linfarena . . . ) 7 , 36 eta 7 , 42 artean egon behar du .
Sestaoko egoitza berriak menpekotasuna duten 134 pertsona hartuko ditu , hau da , adina dela edo gaixotasuna dela , eguneroko bizimoduaren jarduerak beren kabuz egiteko gai ez direnak .
Instrukzioen liburuari eta instalazio oker bati buruzko nobedadeak . Legearen beste nobedade bat honako hau da : kontsumitzaile batek produktu bat oker erabiltzen badu instrukzioen liburua zuzena ez delako , berme legeak kontsumitzailea babesten du eta konponketa edo ordezkatzea exijitu dezake . Era berean , akatsa instalazio oker batek eragiten badu eskuliburuko instrukzioak oker daudelako edo saltzaileak bidalitako teknikariek eragin dutelako , saltzailea bera ere akatsaren erantzulea da .
Badirudi lan isilak eta apalak ez duela saltzen , ez duela irtenbiderik , eta politiko orok saldu egin behar du etekinak lortzeko hurrengo hauteskundeetan . Epe luzera begira egindako plangintza kulturalik ez da normalki egiten ; nahiago da epe motxean jokatu , gaurtik biharrerako . Egin eta aurkeztu , burrunba eta al - gara artean . Halabaina , kultur sormenak bere epeak ditu , bere mugak eta gabeziak . Baliabideak jarri behar zaizkio , eta batez ere , traba gutxi .
Lehengo bide beretik atzera itzuli eta segituan eskuinetara egiten badugu , laster Bianako Printzearen Jauregi - Gaztelu luzearekin topo egingo dugu , XII . - XIII . mendeetan Nafarroako Errege - Erreginen egoitza izandakoa . Gaur egun , eraikin nagusia eta alboetako bi dorreak geratzen dira .
Duela bi urte eztabaida batean bizi ziren bi alemaniarrekin bizi izan nintzen ; kontsonantez jositako irainez betetzen zuten etxea . Orduan pazientziaren seihilabetekoa izan behar zuela pentsatu nuen . Nire NANa berritzeko erregistro zibilean sei ordu itxoin behar izatea eta txanda nuenean hilabete . . . [ + ]
Egilea : Gustav Klimt Data : 1898 Lekua : Historisches Museum der Stadt Wien Ezaugarriak : Pintura hau , olioa mihise baten gainean dago eginda . Mihisea karratua da , eta marko metaliko batekin dago markoztatuta . Markoa Georg Klimt - ek egin zuen , Gustav - en anaiak . Klimt - ek Atenea aurkezten digu , bere urre - koloreko armadurarekin jantzita , eta kasko greko bat darama . Atenak daraman kaskoak masailak eta sudurra babesten dizkio . Bere ezkerreko eskuarekin lantza bat ari da eusten eta eskubikoarekin berriz estatua txiki bat ' Nuda Veritas ' izenekoa . Bere ilearen artean Medusaren burua ikus daiteke . Medailioi batean irudikatuta dago , Medusak bere etsaiak harri bihurtzeko gaitasuna zuelako .
Ez nuen asmo berezi batekin egin . Orduan irakurtzen nituen liburuen arabera , bada , horrelako zerbait egin beharko nukeela pentsatu nuen . Buruan nuena idatzi nuen . Noski , orduan irakurritako autoreak izango nituen bueltaka , Kafka eta horrelako beste asko . . . Asko irakurtzen nuen garai hartan . Euskal nobelagintza kanpoko moldeetara egokitu behar zela sentitu zenuen ?
Gaur egun hemengo eguneroko martxa kargatuaren ondorioz , eta Zumaiako Baleike aldizkarirako testu bat idazten saiatu izanagatik , gure blog honetan ez da berririk izan aspaldian .
700 K . a . inkek hazten zituzten tomateak . Handik mendetara Perutik Mexikora eraman zituzten aidanez . XVI , XVII eta XVIII . mendeetan konkistatzaileek Espainiara eta Portugalera ekarri zituzten . Hasierako tomate gehienak azal horikoak ziren . Uste zuten pozoitsuak zirela , baina politak zirelako estimatzen zituzten . Batzuen ustez afrodisiakoak ziren . XIX . mendearen hasieran hasi ziren jateko saltzen . Bi abokatuk jendaurrean jan behar izan zituzten ez zirela pozoitsuak frogatzeko . XIX . mendearen bukaeran ekoitzi ziren berotegiko lehen tomateak AEBetan . Gaur egun estimazio handia du , mundu osoan garrantzi handiko janaria da , A eta C bitaminen iturri aberatsa delako eta sodio gutxi duelako gomendatzen da .
benito ( e ) k bidali du duela 1560 egun 4 ordu 11 minutu
Ze aldartetan zauden asko antzematen da , ba ez dakit , hamabi ordu lo eginda jaikita , edo aurreko egunean parranda egin eta goizeko hamaiketan berriz ez dakik non zauden ! Baina ez da bertsolaria izatea bakarrik ; plazandrea edo plazagizona ere izan behar zara eta , jakin behar duzu jendeak ez antzematen zuri zein egoeratan zauden . Azken finen zu hara zoaz jende horren nahia kunplitzera eta ezin duzu ibili zure penak kontatzen !
Bertako jaiak ospatu dituzte , eta ostiraletik aurrera era guztietako ekintzak egon dira , gazte zein helduei zuzendutakoak .
KONDEA : Hea , ongi dago . Zuek barrura joan zaitezte . ( Ahalik eta laisterren elizan sartzen dira . ) Esan .
Dokumentu batzuk ongi ikusi eta inprimatzeko beharrezkoa da aurretik dohako programa batzuk instalatuta izatea , adibidez , Adobe Acrobat Reader eta Microsoft Office dokumentuak ikusteko softwarea ( Microsoft Office instalatuta ez badaukazu ) . Era berean , ikus - entzunezko dokumentuen edukitara sartu nahi izatekotan multimedia artxiboak zabaltzeko aplikazio bat instalatuta eduki behar duzu . Horretarako merkatuan zabalduenetako eta dohanik lortu daitezken hiru aukera eskaintzen dizkizugu . Aipatutako programa hauek guztiak hurrengo esteka hauetan dohainik jaso ditzakezu :
Nik uste dut kontua dela ia pertsona konprometituak garen ala ez . Pertsona konprometituak bagara berdin da idazle , musikari , margolari edo txirrindulari izatea . Lehenik eta behin ez bagara pertsona modura konprometituak , ez gara idazle , sukaldari edo igeltsero lez ere konprometituak izango . Nik uste dut norberaren baitan dagoela erabaki hori . Egia da hitz hori nahiko desgastatua egon dela , baina nik esango nuke edozein arlotan batez ere pertsona apur bat kontsekuenteak behar direla .
Larunbateko txapelketan gehienez 12 taldek parte hartuko dute , eta bakoitzak , 8 - 12 jokalari izango ditu . Ordu laurdeneko partidak jokatuko dituzte , bi zatitan banatuta . Baloia ezingo da hankarekin ukitu eta ez dago ez uztartzerik , ezta alboko sakerik ere . Partidez gain , errugbiarekin lotutako beste joko batzuk ere egingo dituzte . Behin txapelketa bukatutakoan , hirugarren denboran , janaria eta edaria izango da parte hartzaile guztientzat .
Auto elektrikorako Europar Politika ezarriko duen taldean parte hartu du Eusko Jaurlaritzak Bruselan
Abenduan baita ere , Ordezkariak bost eguneko bira egin zuen Uruguaira eta bertako euskaldunek nola bizi diren eta nola sentitzen duten euren ahotan ezagutzeko aukera izan zuen . Ibilbidea Montevideon abiatu zen , Euskal Erria Euskal Etxea 2012an beteko duen lehenengo mendeurreneko ekitaldietan pentsatzen hasia delarik , eta kostaldeari segitu zion , Colonia Rosarioko Gure Etxea bisitatuz , Juan Lacazeko euskal etxekoekin bilduz eta baita Carmeloko Ibai Ondoko Euskal Etxekoekin ere .
Zaku horrek zabala izaten segitzen duelako beste bi froga izan ditut azken asteotan , biak ere literaturarekiko maitasunez eginak . Bateko , " Tramankuluak " izeneko obra bat , haurrentzat , hauen artean liburuarenganako zaletasuna piztu nahi duena ; besteko , " Quien lo probó lo sabe " , poesia - testuetan oinarritutako antzezlana . Komenta ditzagun banan - banan .
Richieste simili a " iwc portoghese eta swiss replica " : rolex vetro plastica - rolex replica consegna a mano
Beno , orain beste gauza bat esan behar dizuet . Gogoratzen al zarete duela hilabete kontatu nizuen asmakizunaz ? Ba ikusten da argiaren kontuan ez zaretela oso jaioak . Izan ere , inork ez du oraindik asmatu . Horregatik erantzuna jarri behar dizuet orain .
1 . itxaso - 2008 - 11 - 04 | 13 : 13 Ni ere ados diozunarekin , Ainhoa . Bestelakoak nabarmentzen diren eta ditugun bezela , alderdi positiboak ere aipatu behar genituzke , askotan alboan izan eta konturatu gabe pasatzen zaizkigunak . Aimarrek ere jaso dezala esker ona , ez harrokerirako , umil - umil jarraitzeko baizik .
Esate baterako , pantailan agertzen den emakumezko - itxurako pertsonaia birtuala VICOMTechek garatu du . Aipatzekoa da hiru dimentsiokoa dela , eta emozioak adieraz ditzakeela . Pertsona errealaren antza izateak komunikazioa errazten du , eta Donostiako zientzia - karpan , behintzat , hori frogatzeko aukera izan zuten Elhuyar Fundazioaren standean zeuden kideek : bisitari batek baino gehiagok galdetu zion Elhuyarkoari pantailan zegoena bera ote zen . Alegia , ez zioten robot - itxura hartzen AnHitzi , baizik eta hezur - haragizko pertsonarena .
2008an hartu zuen aurrenekoz Idiazabaleko Krosean parte eta orduan ere lasterketa irabazi egin zuen , 00 : 40 : 56 denbora eginda .
Sam Peckinpahen filmografiaAktore hauetako bat ez zen The Wild Bunch filmean agertu .
Aurtengoarekin , hogei urtez segidan irten du Iruñeko entzierroan . Zezenen aurrean lasterka egitea berezia omen .
Alex Peña Teruelek , Gure Bus S . A . L . ren ordezkari gisa , Arretxene kaleko 4 zk . ko lokalak etxebizitza erabilerara aldatzeko proiektuko aldatutako solairuen P . 01 eta P . 02 planoak aurkeztu zituen 2010eko apirilaren 14an , eta aldaketa horren gaineko txostena eskatu zuen .
BILKETA . Dena dela , Imanol Elias historiaegileak egindako proposamenaren bitartez ekin zioten argazki zaharrak biltzeari . Eliasek liburu bat egin behar zuen eta , bertan argitaratu nahi zituen argazkiak moldatzeko , laguntza eskatu zien Argazki Elkartekoei . Pixkanaka - pixkanaka ekin zioten irudi zaharrak lortzeari . Horretarako , tokirik bitxienetara ere jo dutela onartzen du Larrañagak : Etxe zaharrak hustu eta argazkiak agertzen direnean , batzuetan abisatu egiten digute . Izan ere , Larrañagaren iritziz , jendeak ez ditu behar bezala baloratzen lehengo argazkiak . Ildo horretan , Lapatx zabortegian agertutako argazkiak ere jaso izan dituztela aitortzen du . Dagoeneko 500 argazki inguru biltzea lortu dute ; ia gehienak 1940 - 1960 . urteen artean ateratakoak . Aurrera begira , herritarren kolaborazioa eskatzen dute . Azpeitiarrei argazkiak uzteko deia luzatu nahi genieke , herriari geratuko zaion ondarea delako . Gainera , elkarteak herriko argazki zaharrena bilatzeko erronka hartu nahi du eta , horretarako , herritarren lankidetza beharrezkoa dela badakite . 4hiru urte barru . Argazki Elkarteak 2010 . urterako bildu nahi ditu irudiak . Larrañagak dioenez , Azpeitiaren 700 . urteurrena orduan izango da eta elkarteak herriari egin nahi dion ekarpen xumea izango da fototeka . Argazkiak bildu ondoren pentsatuko dute zer euskarritan kaleratu . Alde batetik , horiek DVD batean argitaratzeko asmoa dute ; eta , bestetik , argazki bakoitzak atzean daukan istorioa azalduko duen liburua plazaratzea gustatuko litzaieke .
2 . Arabako Zergei buruzko Foru Arauaren arabera sailkatu eta zigortuko dira zerga honen esparruko arau - hausteak .
Hiri Debekatua ( txineraz 紫禁城 , pinyinez Zǐjìn Chéng , " Hiri Gorrindol Debekatua " ) antzinako Pekingo erdigune zehatzean bertan dagoena , jauregi inperiala izan zen Ming eta Qing dinastietan , baita txinatar gobernuaren egoitza ere 1911 arte .
Azpeitian euskararen aldeko lana egiteko sortu zen Baite Euskara Elkartea , 2001eko otsailean . Euskalgintzako herriko erakundeek sortu zuten , eta herrian euskararen erabateko normalizazioa lortzeko urratsak egiteaz gain , azpeitiarren artean euskaltzaletasun kontzientziazioa zabaltzea eta komunikazio arloa lantzea erabaki zen .
Lau angeluko oinplanoa du , eta hiru solairu . Behekoan , erdian , eta pilastra artean ( mentsulak dauzkate ) , sarbidea du . Pilastra horien gainean , frontoi hautsi bat dauka , armarri eta guzti . Sarbidearen albo bakoitzean , bao bat dago , angeluzuzena . Solairu nagusian lau bao ageri dira , eta bi balkoitara ematen dute ( burdin lan bikainak dituzte ) . Balkoien artean , Murgatarren armarria dago , barrokoegia aukeran . Bigarren solairuan , beste lau bao ditu . Teilatu hegala oso hondatua dago , nahiz eta zizel lan interesgarriak dituen harburuetan , eta zenbait zatitan , ez du asko behar erortzeko ( teilatu hodietatik isurtzen den urak kalte handia egin dio ) .
XVIII . menderako profesional horien aipamenak egin ziren , besteak beste karrozak egiten espezializatutako ebanistak aipatu ziren ( karrozariek horiengandik hartzen dute izena ) . Ebanista horiek , berrehun urte geroago , fabrikatzaileek ematen zituzten motorrak eta xasisak hornitzen zituzten , horrela auto - modelo ezberdinak eskaini ahal izateko , edo bestela , bezeroek egindako enkarguen arabera egiten zuten lan .
Barrokoan bestela Rembrandt , Pieter Paul Rubens eta Diego Velázquez oso nabarmentzekoak dira .
Maialen Akizu erdi Urretxuar erdi Gabiriarra da , 12 urte ditu eta Euskal Herriko eskolarteko txapela lortu zuen ekainean . Bera gehiago ezagutu nahian Maialenengana hurbildu da Xagua . Xagua : Kaixo Maialen ! Maialen : Kaixo ! X : Zemouz ? M : Earki ! X : Ya denboa dexente pasa da baña zorionak hasteko Euskal Herriko eskolarteko txapela irabazteatik ta in tziñun sayo earragatik . M : [ . . . ]
Garapen jasangarria Zaborren kudeaketari dagokionean , bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egin du Valbuenak . Agenda 21 ekimenaren barruan , herritarrak kontzientziatzeko ekintzekin jarraitu behar dela dio . Azpiegitura hidraulikoak hobetu eta hainbat auzotako argiteria berritzea proposatu du .
Udan Txiki , izenak dioen moduan txikienentzat prestatu da , 3 urtetik 5 urte artekoentzat . Bertan , hondartzara eta mendira egun osorako irteerak izango dira ; plastilina eta margoketa tailerrak ; Zirko Txikia eta San Fermin txiki egun bereziak . Udan Jolas , berriz , 6 urtetik 12ra artekoentzat antolatu da , eta hemen ere , hondartzara eta mendirako irteeraz gain , mural margoketa eta puzle erraldoien tailerrak , eta Udaren eguna eta Udako Pintxoa egun bereziak izango dira . Uda abenturan , aldiz , Huescako Broton , Pinarillosko aterbetxean hamabost eguneko egonaldian , Barranco jaitsiera , espeleologia , senderismoa eta eskalada egin ahal izango dituzte 13tik 17 urte bitarteko gazteek .
Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordeak aitortu du itzelezko lana egin dela foro horretan arrantzaren europar liburu berdearen inguruan , jarduera jasangarria lortze aldera .
41 Halaber Sacrificadore principaléc - ere truffatzen ciradela Scribequin eta Ancianoequin , erraiten çutén .
LOPETEGUI , Eskarne ( 1993 ) : Hizkuntza zuzen erabiltzeko arau eta proposamen - bilduma . Eusko Jaurlaritza , Gasteiz .
Bi motatako ebaluazioak egiten dira usaina duten bazkari eta edarietan :
Dena dela , HARPS ikaragarri ona da exoplanetak aurkitzeko . Oso zehatza denez , masa txikia ( gehienez Lurrarena baino hogei aldiz handiagokoa ) duten planetak bilatzeko erabiltzen dute astronomoek , eta arrakasta handia izan dute : guztira 13 detektatu dituzte , eta horietatik 11 HARPS tresnari esker .
Azken 15 urteotan Euskara ezagutu eta erabiltzen dutenen kopurua igo den arren , gazteek lehen baino gutxiago erabiltzen dute . Gizartean ikusten denaren kontrako tendentziaren arrazoia " Besteak beste , lehen hizkuntza gaztelania denean euskaraz jarduteko erraztasun urriagoa dutelako eta gehienak gune erdaldunetan bizi direlako " da , Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaren hitzetan .
jakinlei , jakinlei ; zelan ez ! radixo libre barri bet sortuteko asmugaz gabiz eskualdeko gazte batzuk . Ondiño eztaku lokalik bez , baie ilusiñue mandun gainekue , eta izena be bai : BuSti iRraTia ! Kuñek - eta grabaten gabiz , eta testuek topaten musikiegaz montajiek eitzeko . Bigarren esaldixe guapo dau : " kez bustitako zerurik bako leku garbi batean " . Radixue zerotik ibilko dalez ( emititen hasten garizenien ) , ba hauri , gure amesa be badala hainbeste " ke " eta " zarata " dauen airien geure gotatxuegaz busti eta belarrixek garbitxuten lagundutie . Eztaitz , holako zeozer okurridu dast testue leidukeran . Dana dala , eta beste askori be esaten nabilen moduen , Busti irratia izenagaz okurriten badatzu beste testo bat , ondo etorri ! Hori be bada gure asmue - eta : gazte jendiek ( eta ez hain gaztiek , baie bizi - gogue dakoienak ) beran sormen lanak edo kritikek ( sozialak , politikuek , eskatzekuek , patixokuek . . . ) edo gudauena esateko lekue izetie . ia urtie akaba baino arinau emititen hasten garan . ondo ibili !
Eta orain , zentzuren bat topatu diot Facebooki , denok gure txokoa dugun tokia , baina inork ez dakiguna , aldi berean , zertarako den . Tira , aspaldiko lagunak bilatzeko balio baldin badu , ez da guti !
J . M . Martiarenak % 7ko aldapa Udaleko arkitektuen irizpide bat dela dio .
Kontzertuak puntual hasiko dira ordu baterako bukatu behar baitute . Kontzertuen ostean bertako Dj - ak jardungo dira musika bidez belarriak zulatzen .
Pragako Europar Estatistika Konferentziaren arabera hiria 2 . 000 biztanle baino gehiago dituen eta biztanleriaren % 25a baino gutxiago abeltzaintzan aritzen den hirigunea oro da . 10 . 000 biztanle baino gehiago baditu , bizigune guztiak hiritzat hartzen dira , biztanleak bata bestearengandik hurbil bizi diren bitartean ( solairu bat baino gehiagotako eraikinetan ) eta populazioaren gehiengoa industrian , merkataritzan eta zerbitzu sektoreetan lan egiten badu .
Erronkariko mendietako pinudiak , pagadiak , izei basoak eta abar herri basoak izan dira beti . Ibarreko biztanleek Junta Generalaren baim ena behar izaten zuten zuhaitzak edo zura saltzeko eta aurretik motaje eskubidea ordaindu behar izaten zuten .
Ekainaren 16an , berriz , Urola Bailarako jubilatuek egun pasa egingo dute eta izena eman daiteke dagoeneko
Euskal literatura agertzeko bide ez ohikoa . Ikasteko gida berritzailea . Material didaktiko abangoardiakoa . Euskal Herrian bateko eta besteko udalak ikerketa - beken deialdia egiteko tirriak jota dagoen honetan dute , debe , dabe ; igande , jai , domeka ; txerri , txarri . . . , bestelako aztergaiak eta ikerketa bideak ozen aldarrika datorrena .
David Soto : CENTRO PENITENCIARIO DE MADRID V Ctra . Comarcal 611 , km . 37 , 6 28770 Soto del Real ( Madrid )
' Egunkaria ' - ko epaiketako gastuei aurre egiteko dirua biltzeko lanari ekin diote Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek
J . I . Basterretxeak honela definitzen du Kultur Aniztasunari buruzko bere liburuaren hasieran ( Kultura Aniztasuna eta Gizarte - Komunikazioa , Bilbo , 2002 ) :
Zer egiten xu Joxepa . Allika t ' allika ? Kala niok oray xa . Irun t ' allika , allika tirun , kala niok negu guzian , eta kalarik ere , eztiat galtza askirik egiten aur char kuen dako . ¿ Badakixua Joxepa , oray eztutala ikusten , kain berze murkilla nola len ? Jaungoikoarekin . Len anitzekin yago izuten yuen . Lan kan ere galtzen ari duk . Euskaran gisa Joxepa ? Ago ixilik Gonifazio . Arritrik . Arritrik niok . Ez alduk on aldeko , orayko jendiek egiten diena euskara rekin . Kan ikusi balie leneko jendiek , arrotren gintzayekan . Eta euskara gal dadien . ¿ Nork du zure ustian obena ? ¿ Nork ? Ziek . Jende gaztiek . Eztakiat zer iduri zaizu egiten zadie la , erdaraz mintza tziarekin . Xakin zak Gonifazio , etziela leneko Zaraitzuko jende prestuek , euskara baizik xardokitzen , eta korren gatik eintzan gutiago egiten . ¿ Ordia oray ? Atzo berian agitu zaidakan gauza bat mutiko batekin , arritzeko baita kontua . Ezranakokan mutiko bati sagar belek bat emanez : eraugi daztak arzagi errial batena . " Me está esperando la madre " eta laxterrka jan yuen . Erraunokokan " Si , si , tunantekerias no os faltan agora " . Deaño mutikoa . Barra egiten arazi dadaru xure arnegazioarekin . Ordia . . . Aitzaxu Joxepa . ¿ Xuk uste xua mutikoak duela obena ? ¿ Nola biardie mutiko eta neskato gaxuek , xardoki ongi euskaraz ezpadakoge erakusten ? To . . . kortan arrazio duk Gonifacio . ¿ Zer egin biarda arren eztadien gal Euskarara ? ¿ Zer ? Xardoki anitz euskaraz alkerik gabe . Beti aurrer Euskaraz xardoki , eta guzien gañetik , orit Euskaraz minzatu zuela gure aita t ' amak , eta kala nola ayek egin baitzien ayen aldez , egin biar ziena guri erakusteko , eta etzadien gal Euskarara ; gisa beian eginzagun guk . Aita t ' amek , zarrek eta gaztiek , andiek eta chikinek . Ongi Gonifazio . Arrazio anitz duk . Konekin Adio Joxepa . . . Biar artio . Allika t ' allika zaxu finki . Adio , Adio . Xin adi biar ere iguzkian artzra eta chesterenduk nansiak erangi duen ardua . Goraintzi amari .
Eta euskara ? Hara , nire ustetan ikasle askorentzat euskara izan liteke etengabeko ikaskuntzaren adibide . Ikasketa alditik kanpo , egokitzapen profesionalerako zabaldu behar izan duten ikasketa aro berri bat , alegia . Baina hizkuntza komunikazio tresna da , eta komunikazio tresna den neurrian pertsonaren ekinbidearen alderdi guztiak jaso behar ditu , lana eta aisialdia barne . Eta hortxe egiten dugu zenbaitetan kale . Dakargun aurreko paragrafoko pasarte bat eta begira diezaiogun berriro ere , oraingoan euskara buruan dugula ' Etengabeko ikaskuntza aukera izango da , baldin eta pertsonaren hazkuntza intelektualari egokitzen bazaio baina morrontza izan liteke soilik egokitzapen profesionalaren beharrari erantzuten badio , kosta ahala kosta ' . Jakin dakit ñabardura eta zirrikitu ugari dituela esaldiak baina adierazi nahi dudana zera da : ezin dugula euskara egokitzapen profesionalerako item huts bilakatu .
www . useit . com / alertbox / percent - text - read . html boligorria ( e ) k bidali du duela 1174 egun 22 ordu 49 minutu , duela 1174 egun 20 ordu 50 minutu argitaratuta
" Nik ez nuen ezer konprenizen , jakina ! Egiten zuenaz juzkatu behar izan nuen eta ez bere hitzez . Harek lurrindatzen eta argitzen ninduen . Ez nuen handik inoiz ihes egin behar izan ! Haren maltzurkerien atzetik bere samurtasuna asmatu behar izan nuen . Hain aldakor diren loreak ! halaere hura maitatzen ikasteko gazteegia nintzen ni "
Joan den ekainean Asha Miró idazlea ( La hija del Ganges ) Juan Bonal fundazioko talde batekin batera joan zen Papua Ginea Berriko lurralde babesgabe eta ahaztuetara . Han garapenerako lankidetzako bi proiekturen errealitatea ezagutu zuen - emakumeei eta haurrei laguntzea dute helburu - , non eta denboraren erlojua duela hamarnaka urte gelditu zen leku batean . Santa Anaren Karitateko Ahizpen gobernuz kanpoko erakundeak abiarazitako proiektua da .
Bigarren zatia , eta erakusketaren handiena , irudiz jositako argazki saiakera bat da . Izan ere , 1926 . urtetik aurrera Hyle izeneko eleberria idazten hasi zen eta idazlan hori ilustratzeko erabili zituen irudiok .
Hala ere , III . mendearen bigarren aldean bizi zen Diofantoren kasua aipatu behar dugu hemen . Zientzilari greko hau Alexandriakoa zen eta algebrari buruzko antzinako matematikalaririk onena zenaz ez dago dudarik . Diofantoren aurretik problema algebraikoak , geometriaz eta hitz egindako arrazonamenduz ebazten ziren . Beraz , behin eta berriro errepikatzen diren kantitateak eta eragiketak adierazteko laburdurak sartu zituen eta honela ekuazioak sortu eta ebatzi ahal izan zituen . Berak , binomioaren karratua ere kalkulatu ahal izan zuen . Diofanto bere garaiko irla bat bezala ikusi behar dugu .
Download XML • Download text