eus-3
eus-3
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Bilbo , 2011ko uztailak 13a . - EAEko 7 . 500 ikaslek , sei eta hamar urte bitartekoek , Gora Gure Energia ! programan parte hartu dute . Energiari eta iraunkortasunari buruzko hezkuntza - programa aitzindari hau urtarrila eta ekaina bitartean egin da Euskal Herri osoko 51 ikastetxetako 355 ikasgelatan . Lurraldeka , 3 . 300 ikasle Bizkaikoak izan dira , 2 . 200 Gipuzkoakoak eta 2 . 000 Arabakoak .
Wonders of Solar System seriearen bigarren atala jartzen dugu garurkoan . Ordena Kaosetik abiatuta du izena . Lehenengo atalean Eguzkian zentratzen bazen , honetan hasierako Kaosatik abiatuta gaur egun Eguzki Sistemak duen ordenera nola heldu zen azaltzen digu . Horrez gain , Saturnoren sistema ederra erakusten digu Cassini zundaren argazkien bidez .
Hamar bat hilabetetan 100 . 000 ( ehun mila ) ziztada blogean , aste honetan beteko dira . Ikusten da gaiak interesa berezia duela . Egia esan ez genuen horrelakorik espero , eskerrik asko bloga ziztatzen duzuenei .
Dagoeneko Euskal Herriko 40 - 50 herrietako udaletxetan EHNA eskatzeko aukera dago .
Irene Arrizurieta - ( e ) k Sanferminak 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 47 minutu · Ikusi
Bertsook esatean , enparadu lamiñak ujujuka ta santzoka asi ziran . Eta Pagatzarte - ko semeak be , bere atsegiña agertzearren , txalo errimeak pozez beterik jo eutsazan .
Aldare bakarra dago . Nareatarrek 1980an berriztu zuten ermita hau kofradiaren kontura .
20 Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet , nigar eta lamentatione eguinen duçue çuec , eta mundua bozturen da : eta çuec triste içanen çarete , baina çuen tristitiá conuertituren da bozcariotara .
Azkenik 33 - 40 irabazi zuten gipuzkoarrek eta bide batez , finalerako txartela eskuratu . Azken partidan Urriza eta Etxeberria III . a izango dituzte aurkari . Elduaiengoarentzat bere zazpigarren finala izango da honakoa , eta Jonentzat bigarrena .
Baionako apezpikuak joan den larunbat arratsaldean Biarritzen igaro den Gay Pride desfileak sumindura eragiten diola adierazi du agiri baten bidez . Elizak sexu ezberdineko jendeak eratutako familak defenditzen eta sustatzen dituela orroitarazi du eta Gay Prideen mezua salatu du Marc Aillet - ek . Finean , aurreko urtetan baino jende gehiago bildu da desfilean . Bir maneran apezpikuak esandakoa irmo salatu du Biarritzeko auzapezak Didier Borotrak . Errepublikaren legeak gogora ekarri eta botere banaketa errespetatzeko gonbita luzatu dio Borotrak apezpikuari . Agiri baten bidez , Baionako apezpiku berriak , Marc Ailletek , homosexualen desfileak haserrea eragiten diola adierazi du , « erlijio ezberdineko beste hainbat famili eta herritarrei eragiten dien bezala » . « Katolizismoaren fedea kritikatzenn eta probokatzen duten S urs de la Perpétuelle indulgence elkartea desfilean izaitea elizak karakterizatzen duen arima , kultura eta Euskal Herriko tradizioarentzat iraingarria da » azaldu du agirian . Elizak gizona eta emazte artean ezkontza defenditu eta sustatzen duela oroitarazten du gotzainak , haurrak aita eta ama batengandik hezitua izateko eskubidea aldarrikatzearekin batera . « Gay Pridek defenditzen dituen aldarrikapenak salatzen dutugu herritarren gutiengo batena durelarik » gaineratzen du . Hala bainan , « pertsona homosexualek sufritzen duten bakartasunaz eta sufrimenduarekin » bat egiten duela azaldu du Baionako apezpikuak bere agirian . Harrotasun desfilea Biarritzeko LGP elkarteak apezpikuaren adierazpenen aitzinean insensible ezin dela egon erantzun du . Hala , « homosexualen gutiengoa existitzen dela gogora ekartzeko antolatzen dugu harrotasun martxa » erantzuten dio elkarteak . Gizartearen gutienekoak % 10 eta % 15ak ordezkatzen duela gogora ekarri dio ere . « Gizartearen zati honek isolamenduaz sufritzen du , besteak beste elizak baliatzen duen bazterketa politikaren ondorioz . Nolaz bat egiten ahal duzue homosexualen sufrimenduarekin zuek desberdinki maitatzea hautatu duten pertsonak baztertzen dituzuen bitartean » galdetzen dio elkarteak Aillet apezpikuari . Homosexualitateak « kultura edota edozein herriren tradizioa » lanjeran ez duela sekulan ezarriko azaldu du gay eta lesbianen elkarteak . Alderantziz , « maitasuna , trukaketa , elkartasuna eta anaitasunaren baloreak ordezkatzen ditu , haur batek handitzeko eta hezitzeko behar dituen elementuak alegia » azpimarratu du LGT elkarteak . « Aillet jauna , tradizioa garatzen doa . Emazteek gizonen legea pairatzea ez dira behartuak , sorginak ez daude gehiago plaza erdian erreak eta gizonak ez dira pertsona bakarrak arropa jasteko eskubidea dutenak » azaltzen dio aipaturiko elkarteak apezpikuari . Azkenik , S urs de la Perpétuelle Indulgence elkartea plazerrez errezibituko dutela homosexualen martxan adierazi du ohar batean . « Gizartearen gutienekoak homofobiaz , transfobiaz edota sizidioaz sufritzen dtuztena laguntzen dituzte sexu harremanen bidez kutsatzen diren eritasunen kontrako borroka eramaten duen bezala » goraipatu dute . Biarritzeko Chanoine Pierre Manterola karrikan abiatu da Gay Pride desfilea , larunbatean , arratsaldeko 5etan . Martxa giro alaian igaro da eta , apezpikuak pizturiko ika - mika ondoren aurreko urtetan baina jende gehiago bildu da . ( Irakurri : Itxaro Borda idazleak " Miarritze 09 " izenburupean " Berria " egunkarian plazaraturiko iritzia )
Espainiako gobernuaren orrialde honetan , Espainiako zinema eta ikus - entzunezkoei buruzko informazioa nola lortu daitekeen ikasi dugu ariketa honetan .
Lege batek baimendu behar du Gobernua Estatuaren jabetzez arduratzeko eta Nazioaren kredituaren ordainetan diru - kopuruak maileguan hartzeko .
Artropodoen exoeskeletoaren osagai nagusia da , eta intsektu , araknido eta onddoetan ere azaltzen da . Glukosaren monomero eratorri bat errepikatzen da , N - azetil - glukosamina [ NAG ] , hain zuzen ere . Zelulosa bezala , molekula zurruna da , eta zuntzak eratzen ditu .
Marokoko Gobernuak , aldiz , ez du inolako azalpenik eman mugaren bere aldean hildako etorkinen inguruan , ez eta zaurituen inguruan ere . Soilik jakinarazi dute , zauritutako etorkinetako bat erietxera bidean hil dela .
Tarifa - beherapenak % 55 eta % 85 artekoak dira eta programatzen diren jomugak kostaldea eta bainuetxeak izaten dira , bertan atseden hartu eta uraren sendatze ahalmenez gozatzeko . Gainera , gure nagusiek tarifa bereziak dituzte garraiobideetan .
EuskoMovie , on - line egingo den laburmetraia lehiaketan parte hartzeko epea luzatu egin da irailak 14 arte . 600 , 400 eta 200 euroko sariak daude jokoan
Hona hemen http : / / www . galtzagorri . org / euskara / argit … ) web orrialdean aurkitutako historioaren laburpena :
Sarritan ez da medikamentu elkar - trukagarririk egoten , hainbat arrazoirengatik : bikoizten zailegia delako , edota bere bioekibalentzia ( hau da batak bestea bezala jarduten duela ) frogatuko duen probarik eskura ez dagoelako . Horrek honakoa dakar : pazienteak izen generiko konplikatuagoak aurkituko dituela farmazian , izen komertzialak baino gogoratzen zailagoak direnak ( izen komertzialetan errazak eta deigarriak aukeratzen baitira ) . Baina lasai egon : edukiaren aldetik generikoak besteak bezain seguruak dira , horretarako eskuduntzak dituen erakunde sanitario ofizialak onartu behar baititu botika edo farmakoen bertsio generiko guztiak . Argi dago , beraz : farmazietara iristen den farmako generiko berriak beti edukiko ditu izen komertzial desberdinetako farmako orijinalek bezalako eraginak ( printzipio aktiboak gorputzean jatorrizkoen kasuan bezalako abiadura berean eta ahalmen berarekin askatuko baitira ) .
1 . - Pertsona fisiko eta juridikoek hondakinak tratatu edo kentzeko instalazioetan hondakinak utz ditzaten onartu ahalko du Udalak : jarraian , denbora baterako edo noizean behin .
Eskuin eskuko hatz erakusleak bere dantza bukatu bezain laster kristalera gerturatu eta hatsa botazen dio . Puto guarro irakurdaiteke garbi , letra larriz , gau iluna argitzen duten farolen argipean . Bere arte lanari azken begirada bota , irrifar egin eta hurrengo tabernara abiatu da . Atea irekitzean musika ozenak eraso du , itsasoko olatu bortitzen moduan .
Eta hala , aldez gehiago da , zeren Iainkoak manatzen duen , probeari emaitea , Iainkoari berari emaitea baiño .
2 . Enhorabuena por su película , fuimos a verla ayer y nos hizo reflexionar sobre el lenguaje y la memoria . ¿ Dónde está esa plataforma ? Observamos que su nombre coincide con el apellido de la persona a la que la película está dedicada . Explíquenos el título . Muchas gracias y siga haciéndonos sonreír y llorar sin movernos de la butaca . Bernabé . La plataforma se llamaba en realidad Gaviota y yo lo cambié a Genefke porque ella es la mujer a la que está dedicada la película , la fundadora del IRCT que es una asociación que se encarga de luchar contra la tortura en todo el mundo y ayudar a las víctimas de la tortura . La plataforma en realidad son 3 lugares : una en Belfast , otros planos rodados en Bilbao y una parte del interior en Navalcarnero . En las películas casi todo es mentira .
www . vdebildu . net / Theklan ( e ) k bidali du duela 58 egun 18 ordu 58 minutu , duela 58 egun 13 ordu 56 minutu argitaratuta
Presoak - Juan Karlos Arruti . ( Paterra ) Puerto Santa Maria I ( Espainia ) kartzelan daukate preso , Azpeititik 1 . 070 kilometrora . 1989ko irailean atxilotu zuten . - Gotzon Aranburu . Villenan ( Herrialde Katalanak ) preso , 760 kilometrora . 2002ko abenduan atxilotu zuten . - Xabier Etxeberria . ( Txapi ) Mureten ( Frantzia ) preso , 350 kilometrora . 2003ko urtarrilean atxilotu zuten . - Jabi Agirre . Poisin ( Frantzia ) preso , 950 kilometrora . 2003ko urtarrilean atxilotu zuten . - Joseba Segurola . Osnyn ( Frantzia ) preso , 880 kilometrora . 2005eko martxoan atxilotu zuten . - Jose Antonio Cau Aldalur . La Santen ( Frantzia ) preso , 910 kilometrora . 2006ko ekainean atxilotu zuten . - Garikoitz Etxeberria . ( Kafe ) Bonxen ( Galizia ) preso , 665 kilometrora . 2007ko otsailean atxilotu zuten . - Iker Iparragirre . Bois D ' Arcyn ( Frantzia ) preso , 910 kilometrora . 2007ko uztailean atxilotu zuten . - Mikel Zubimendi . Valdemoron ( Espainia ) preso , 470 kilometrora . 2007ko urrian atxilotu dute . Bergarakoa da sortzez ; azkeneko pare bat urtean Azpeitian bizi zen . Deportatuak - * * Iñaki Etxarte . * * Kuban deportatuta . - Maria Angeles Artola . Venezuelan deportatuta . Iheslaria - Juan Manuel Bereziartua . ( Pakea )
Grammy sarietarako hainbat alditan izendatua , piano jole afro - kubatarra , " 365 JAZZ BILBAO " zikloan izango da , Bilboko Aste Santurako atondutako aisialdi - eskaintzaz gozatu ahal izateko . Gehiago irakurri
2 . Aurreko idatz - zatian xedatutakoaren ondorioetarako , erreiak zenbatu behar direnean ez dira aintzat hartuko , ez trafiko motelerako izendatutako erreiak , ez eta , araudi bidez zehaztuko denarekin bat etorriz , ibilgailu jakin batzuetarako direnak .
Badu orain 17 urte Denise Olhagaraik musika klaseak eskaintzen dituela Donibane - Garaziko La Citadelle eta Baigorriko Jean - Pujo kolegioetan : " Biziki aberatsa da Laboaren mundua deskubritzea . Francoren garaia ezagutu du . Bere ibilbidean , ideki da jazzari , musika garaikideari . Kantu herrikoia berpiztu du , oraiko olerkiak musikatu ditu eta euskaratu . Biziki idekia , abangoardista , musika esperimentalan eta sail anitzetan arizan da . Denak bereganatu ditu , mundu guziak lotu . Arrakasta ukan du mugaz bi aldetan eta beste erresuma batzuetan . Ezagutu ditu Bob Dylan , Georges Brassens . Bai biziki zabala eta aberatsa da bere mundua . "
. 1976 . urtean izan zuen hain gustuko zuen zaletasunarekin etetea eragin zion istripua . Mundialerako entrenamendu bezala , Holandan bost eguneko karrera bat antolatua zen eta Santi ere , bere taldearekin batera , haraxe joan zen Munduko Txapelketarako prestatzera . Bost egun horietako batean , elkarren atzetik ilaran zihoazela , bidea oztopatzen zegoen auto bat . Bere aurrekoak kotxea saihestu zuen , baina ez zion inongo seinalerik egin Santiri . Ondorioz , errezildarrak ez zuen erreakzionatzeko astirik izan eta autoaren kontra jo zuen . Hala , belauna apurtu zuen eta ezin izan zuen berriro bizikleta gainean profesionaletan korritu .
Sistema honek telefonoz hitzegiterakoan segurtasuna ematen digu , ez bait daukagu bolantetik eskurik kendu beharrik deiak hartu edo egiterako orduan . Autora sartzen garenean mugikorra poltsikuan dugula ere automatikoki konektatzen da eta gure agenda osoa erabiltzeko prest dago . Gainera isunak eragozteko modurik errazena da , askotan ulergaitza egiten zait oraindik jendeak nola jarraitzen duen telefonoa eskuan erabiltzen autoan gidatzen doan bitartean . Merkatuan Bluetooth mota asko daude :
Maderoak oso modu biolentoan sartu ziren ; batek barra barrura salto egin zuen eta zerbitzaria komunera eraman zuen , besteek bezeroak pareta kontra mantentzen zituztelarik .
Gainera , lankidetza honi esker , urtero , ' Herri Arteko Vital Kutxa Txapelketa ' egiten da . Aurten , 2011n , txapelketaren 35 . edizioan , Araba Lurraldeko 50 herritako absolutu mailako 60 talde , emakumezko mailako 31 eta gazte mailako 18 talde lehiatzen dira .
Aurretik bi lanetan hartu zuen parte Fridays Crew taldeak , eta baita hainbat eta hainbat kontzertu jo ere . Orain , euren disko propioa atera dute , bederatzi kantu bilduta . " Aurretik , hiru urtetan , kontzertu piloa emanda genuen eta diskoa ateratzeko garaia zela pentsatu genuen " , diote taldekideek . Azpeitiko Gaztetxean aurkeztu zuten lan berria , hilaren 3an .
Hala ere , Baite ez da " zein apur eroriko zaion zain gelditu , azken hilabeteetan gertatu dena gerta dakigukeelako berriro " , eta bere bideari ekitea erabaki du , " betiere herriko esparru guztietan euskaraz bizi ahal izateko helburua lortzeko asmoz " . Bide horretan kontzientziazioari eta komunikazioari buru - belarri eustea erabaki du Baitek .
Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartu duten ikastetxeetako ikaseek , irakasleek eta Tolosako Ingurumen Zentroko langileek parte hartu zuten , ikasturte honetan landu duten elikaduraren inguruko ondorioak , hausnarketak nahiz proposamenak . . .
Hiru emakumeen heriotzaren atzean indarkeri matxistaren aurpegi garratzena aurkitzen dugu . Indarkeria hau egiturazkoa den heinean emakumeon egunerokotasun osoan du eragina , eta borrokatu ere , bere osotasunean borrokatu behar da . Ezin dugu era honetako heriotzak itxaron martxan jartzeko . Gehiago egin eta gehiago inbertitu behar da jendartearen erdiari eragiten dion problematika honi aurre egiteko .
1992an eskubide hau aldarrikatu eta Gasteizko Gobernuak hezkuntza politika salatzeko 8 . 000 lagun bildu ziren . A ereduaren aurkako kanpaina ere gogoratu behar da . Honekin batera , beste eragile batzuekin Euskara eskubidea eta abantaila kanpaina burutu zuen EHEk , eta azkenik , 2002 . ean Eskolak euskaldundu behar du ! kanpainaren bidez , adostasun zabala lortu zuen EHEk eragile eta herritar ugariren eskutik .
Fagor Ederlaneko Euskara Batzordeko kideek beren Euskara Plana azaldu zieten , kasu praktikoen bidez , Elegune egitasmoan planak martxan dituzten , planen diseinu fasean dauden edo planik ez duten enpresetako ordezkariei .
" Ondoren , lanik neketsuena dator . Informazio horri guztiari zentzua ematea , hain zuzen ere . Alegia , sekuentzia bakoitza zein generi dagokion arakatzea " dio Ibon Canciok , proiektuaren zuzendariak .
Beste alde batetik , Hegoafrikako mediku aditu batzuek zirkunzisioan behin eta berriz esterilizatu gabe erabilitako xaflek , nerabeetan GIBaren hedapena eragin dezaketela uste dute .
La Plata , Argentina . Aire Aire Trikitixa taldea duela bederatzi urte inguru jaio zen Astigarragako Norberto Almandoz Musika Eskolaren inguruan . Zazpikote honen lanak euskal musika tradizionala suspertu eta zabaltzea hartzen du oinarri , eta horregatik trikitixa , panderoa eta egurrezko koilarak erabiltzen dituzte . Euskal tresna hauek lagunduta abestu eta dantzarako betiko doinuak jo ohi dituzte gazte euskaldunek . Joera horri eutsiz , Argentinako euskal etxeetan ere Euskal Herriko jai giroa sortu zuten uztailaren lehenengo asteetan .
Iragan larunbatean amaitu da arrakasta handiz Eihartzea elkarteak antolaturiko Kultur Astea . Ekimen horren barruan Frankismotik ihesean Ipar Euskal Herrira heldu ziren herritarrek oso arlo ezberdinetan eginiko ekarpenak izan ditu aipagai Filipe Oyhamburuk . Euskal kulturaren enbaxadorea beti izana den gizonak kultura eta politika mailetan zein garrantzisua izan den iheslarien aberaste hori goraipatu du .
Disko hau bizi dugun momentu onaren isla da Noticias de Gipuzkoa 2010 / 03 / 24
MAISU JUAN : Abade Jauna , beekijan berorrek zer esan gura ebeen ?
Ekosistema baten kalitatea neurtzeko lehenengo urratsa kartografia on bat lortzea da . Kasu honetan , 1 : 10 . 000 eskalako mapekin lan egiten dute ; eskala nahiko zehatza da , kontuan hartzen bada Urdaibaik 22 . 000 hektarea dituela . Horrez gain , Bizkaiko Foru Aldundiaren aire - argazkiak edo fotogramak erabiltzen dituzte . Argazki horiekin orbanak marrazten dira maparen gainean . Orban horiek kolorearen arabera bereizten dira eta kolore bakoitza landaredi - mota bati dagokio . Orban horiek identifikatzeko eta ezaugarritzeko zuzenean bertara jo behar izaten dute . Noski , orban guztiak aztertzea ia ezinezkoa da , 22 . 000 hektarea aztertzea lan neketsua baita oso .
Horrela , eme bi urdurituz gero , elkar besarkatu eta , elkarri tinki so , kanpoko sexu organoak igurtzi egiten dituzte lasaitu arte . Sexualitatea baita bonoboen sozietatea mugitzen duen gasolina , eta tentsioa baretzeko balio du , adiskidetasuna pizteko , aliantzak ezartzeko , bakea egiteko edo beste barik denbora pasatzeko . Emeak ia beti daude harkor eta irekirik , arrekin larrua jotzeko gertu ( " como las humanas " dio harrigarriro Mosterínek ; giza primateak izango gara Mosterín eta biok , espezie berekoak , baina bai desberdinak gure bizipenak , zorionez ) .
Gizarte - zientziei buruzko literatura XIX . mendean ugaritzen hasi zen Europan , gizarte - zientziei buruzko lehenengo aldizkariak , fakultateak eta ikerketa - zentroak agertu zirenean . Gizarte - zientziek aurrera egin zuten mundu zaharrak - Frantziako Iraultzak eta Industri Iraultzak mugiarazita - mundu zaharrak atzera egin ahala . Ekonomia , soziologia , antropologia eta psikologia bezalako zientziak zientzia autonomo bilakatu ziren XIX . mendean .
Beste pertsona batzuek jabetza intelektual hori baimenik gabe erabiltzeak legez ezarrita dauden erantzukizunei - direla penalak edo / eta zibilak , direla bestelakoak - aurre egin behar izatea ekarriko du .
Nik informazio guztia nahi nuke , neure iritzia sortu ahal izateko . Baina EiTBkoentzat nahikoa omen da Euskaltelek zer esaten duen entzutea .
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da . EUSKAL HERRIAK erabakitzeko eskubidea daukala erakusteko garaia da eta Palestinaren aurka Israel egiten ari den genozidioaren konplize ez duela nahi izan erakusteko garaia da . Bide bakarra zapalketa sionistak beste iraungo duen Boikot kanpaina honetan gogotsu parte hartzea da .
1999ko kanpainara arte eskaintza bera , modu berean eta epe beretan egin da . Siadecoren gidaritzapean zortzi bisitari eta itzultzaile - maketatzaile bat hartzen ziren eta azaroan hasiz hilabete eta erdiz bi hilabetez , bi bisita aldi egiten zituzten 1 . 600 establezimenduz osaturiko unibertsoan . Unibertsoa txikizkako merkataritza alorreko establezimenduek , ostalaritzak eta bestelako zenbait zerbitzuk osatua da . Egitasmoa martxan jarri zen lehenengo urtean egin zen datu bilketa nagusia , gero urtero datuak eguneratu baino ez da egin behar izaten . Establezimenduaren hizkuntza egoera aztertzen da , nagusi eta enplegatuen hizkuntza ezagutza , euskararekiko jarrerak , erabilera idatzia eta mintzatua , establezimenduko errotulazioa eta karteleria Egoera partikularraren arabera eskaintza bat egokitzen zaio , zerbitzu eskaintza , dirulaguntzak eta ikastaroak biltzen dituena . Itzulpen zerbitzuaren barnean testuen zuzenketa , gaztelaniazko testuen itzulpena eta hizkuntza aholkularitza eskaintzen ditugu . Itzulpen eta maketazioak koloretako paper diseinatuetan eta hainbat neurritan eskaintzen ditugu . Itzulpen zerbitzuaz gain , material eta euskarri bereziak ere eskaintzen dira , " zabalik - itxita " txarteltxoa , " Merkealdia " Bestetik hiru ikastaro mota eskaintzen dizkiegu merkatariei : " Merkataritzako Euskara Teknikoa " . 40orduko ikastaro berezia komertzioetan gehien erabiltzen diren hitz , esaldi , eta idazkiak euskaraz egiten ikasteko . Hauei euskaraz hitz egiteko adina jakitea eskatzen zaie . " Ordutegi Murritzeko Ikastaroak " 100 orduko ikastaro hauen bidez ahozko eta idatzizko oinarrizko maila lortzea da helburua . Azkenik , ikastaroei dagokienez , euskalduntze - alfabetatzeko ohiko eskolak eskaintzen zaizkie . Ikastaro hauek guziak matrikula - sariei eta bekei dagokienez , baldintza oso bereziak dituzte gainontzeko euskalduntze - alfabetatzeko taldeekin alderatuz . Matrikula - sariak arrunt merkeak dira eta ohiko ikastaroetan dabiltzan merkatariek % 80 - 85eko asistentzia betez gero , matrikula - sariaren % 25 itzultzen zaie . Eskaintzaren sorta bukatzeko , establezimenduaren errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntzak bideratzen dira . Euskaraz jartzen duten merkatariek dirulaguntza izaten dute .
Antonio Beitia kapitainak eraiki zuen jauregi hau , 1694an , Aldape auzoan . Hortik hartu zuen Aldapebeitia izena . Familiaren armarria hantxe dago jauregiaren alde nagusian .
Nolanahi ere , margarinek nozitzen duten hidrogenazioak lehengaiaren nutrizio - galera dakarte nahitaez , funtsezko gantz - azido batzuk ( hala nola linoleiko lagungarria ) suntsitu egiten diren bitartean trans motakoak ( organismoarentzat nahitaezkoak inondik ere ez izaki , osasunak ere ez ditu mesedegarri ) agertzen direlako . Linoleikoa funtsezko gantz - azidoa den arren , trans itxuran agertzen baldin bada gantz - azido saturatu gisa jokatzen du : beraz , gure organismoak energi iturritzat bakarrik baliatuko du . Hitz batez , margarinak ez ditu euskarri dauzkan landarezko olioak edo gantzak bezalako ezaugarriak , ez eta osakera lipidiko bera ere . Landarezko gantz horien hidrogenazioak bestelako bereizgarriak izango dituen gantza sortaraziko du .
Beste gaiak : Amaia Beltran , Luis Ansoalde Realeko administrazio kontseiluko bozemailea , Benito Lertxundik abenduaren 13an Orkatzen alde emango duen kontzertua
Entziklopedista da Saizarbitoriaren pertsonaiarik komikoena ; eta komikotasun hori lortzen du kontrastea erabiliz bi joera hauen artean : errealitatea arrazoiaren bidez ulertu eta menperatzeko tema , batetik ; eta , bestetik , errealitatearen beraren arrazionaltasun sakona , Entziklopedistari alde orotatik ihes egiten diona .
Ekologiaren etikak esaten du naturak bere eskubideak dituela . Hori dela eta , zaindu egin behar dugula eta errespetatu egin behar dugula esaten da , bestela suntsitu egin dezakegu . Horren ondorioz , gure eguneroko bizitzan birziklatzea , energia berriztagarria erabiltzea , … eskatzen du , naturari kalterik egin ez diezaiogun .
Hori dela - eta , uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondarearen 7 / 1990 Legearen 11 . 1 . eta 12 . artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz , Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik eta Kultura sailburuaren proposamena kontuan hartuta , Gobernu Kontseiluak 2003ko martxoaren 11ko bilkuran aztertu eta onetsi ondoren , honako hau
Erriberako Zubia igaro eta ezkerreko aldetik , ibai ondoko Erribera kalean zehar Udaletxerantz abiatuko gara , tartean Arriaga berriz zeharkatu eta itsasadarraren alde bietako etxe politak ikusiz . Udaletxea XIX . mendekoa da , eklektiar estiloan egina . Barrualdean Saloi Arabiar exotikoa nabarmentzen da . Zubizuri biribila eta Salbeko zubien ondotik igaro ondoren , Bilbori XXI . mendean indartsu sartzen lagunduko dion ontziaren branka ikusiko dugu uretan islaturik .
Bazegoen japoniar talde bat , eta Riskyk pentsatzen zuen bere lagun bat zegoela talde horretan .
Kolonietan , metropoliarekiko nahigabea hedatu zen nekazarien gainean zama handiegia ezartzean ( krisi ekonomikoetan ) edo sortu zen klase ertainaren artean nazionalismoa piztean . Toki batzuetan besteetan baino lehenago gertatu zen hori . Britainiarren kolonia txuriei ( Kanada , Australia , Zeelanda Berria eta Hegoafrika ) dagokienez , XIX . mendean eta XX . mendearen hasieran dominio estatusa eta , geroago , independentzia eskuratu zuten , arazo handiegirik gabe . Besteetan gorabehera handiagoa izan ziren . Esaterako , Indian independentziaren aldeko Indiar Batzar Nazionala ( Indian National Congress ) 1885ean jaio zen . 1921ez geroztik Mohandas Gandhik zuzendaritzapean bortizkeria propio baztertuta , Bigarren Mundu Gerraren ondoan ( 1947 ) eskuratu zuen independentzia Indiak [ 37 ] .
1 . ° MUTILLA : Bai , ala da . Zuen laguntza bear degu . Ematen ez ba diguzue , ba dakizue zuen eztarria zerekin topatuko den .
Gaur egun txirrindularitzako azpiegiturak hainbat soluzio tiporen uztarketak eraginda daude : esklusiboak edota gainerako moduekin batera ( oinezkoak eta motordunak ) . Era berean , bizikletaz ibiltzeko bideen tipologia ere anitza da txirrindularien zirkulazioaren bereizte edota banaketa maila eta hau dagoen bideko tokiaren arabera ( galtzada , espaloia , parkea . . . ) .
The Cherry Boppers eta Fiachras , aurtengo Errekan Gora jaialdia bukatzeko
inigo astiz - ( e ) k Sanferminak 2011 gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 6 ordu , 31 minutu · Ikusi
Aurrekaldea hiru maila ezberdinetan banatua dago , lehenengo solairuan puntu erdiko harrizko arku haundia batek inguratzen duen gorape bat du eta bertan bi ate aurkitzen ditugu . Bigarren solairuan , egurrezko balkoi bat du eta bazterretan bi lehio daude . Azkenik , hirugarren solairuan fatxada guztian zehar kakotuta dagoen balkoi bat du eta paretan egurrez osatutako kareorea du .
goierritarra - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Gabiriako jaiak gunean duela 1 egun , 2 ordu · Ikusi
Emakume abertzaleon lehen topaketa feministak 2001 . urtean egin genituen Leitzan . Topaketa hauetan , Euskal Herriko emakumeon egoeraren gaineko diagnostikora hurbildu eta borroka feministan egon zitezkeen beharrak identifikatzen saiatu ginen . Behar horien artean , Euskal Herri osoan lanean jarduteko eragile feminista baten beharra azaleratu zen eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herriko Bilgune feminista sortzeko baldintzak jartzen hasi ginen .
Dena den , beti dago aukera atzera bueltatzeko , aplikazioaren beheko aldeko eskuin aldean dagoen ikonoa sakatu besterik ez duzu egin behar .
This entry was posted on 29 Abendua 2009 at 20 : 50 and is filed under AISIALDIA , GZT MUGIMENDUA with tags AISIALDIA , asanblada , autogestioa , errota , gazte , goizane , gorbeiara , jagoba , judimendi , martxa , nestor , okupazioa , pou . You can follow any responses to this entry through the RSS 2 . 0 feed You can leave a response , or trackback from your own site .
                 Teatro Estudioak ez zuen Arte Teatroko teorien jarraitzaile izan nahi , eta horrela zimendu berriekin antzerki eraikuntza berri bat sortu nahi zuen .
1 . pantxoa - 2008 - 02 - 26 | 11 : 50 Udala proiektua jaso zai dago horren gain lurjabeekin ahal den negoziazio onena egin eta etxebizitzak etxe jabeei ahal den baldintza onenetan emateko . Oso ondo , hori da zuen betebeharra , baina horrek ze ikusi dauka zozketarekin ? ? ? Listatan gauden guztiok , 700 bat azpeitiar , zozketa noiz eginngo irrikitan gaude . Badauzkagu funtsezko arrazoiak ! ! Ez dakit udala honetaz jabetzen den baina zortedun ez diren azpeitiarrak , 2007ko Uztailetik zozketa egiten den arte , merkatu libreko etxeen prezioa gorantz dihardu . . . Galtzen ari garen egun bakoitzak , eragin zuzena izango du zortedun gertatzen ez direnen poltsikoetan . Kudeaketa zoragarria politiko maiteok ! Beste alde batetik , gehientsuenok bankuetxe desberdinetan etxe - kontua delakoa kontraturik dugu , bere abantail fiskalak direla medio . Honetaz ere , ez dakit ohartzen zareten baina 6 urteko epe muga bukatzear izan dezakete hainbat azpeitiarrek eta atzerapeenak urteetako abantail fiskal guztiak pikutara bidal ditzazke , dagozkion interesak gehituz . Gauza bakarra eskatzen ari gara , lehenbait lehen jakin beharra dugu merkatu librera joan behar dugun ala ez ! Guzti honegatik , mesedez , ez dezagun denbora gehiago alperrik gal eta zozketatu itzazue behingoz , guztion hobe beharrez , etxebizitzak . 2 . pantxoa - 2008 - 02 - 26 | 11 : 51 Loiolako listatan gaudenok jadanik nazka - nazka eginda gaude . Hasiera baten , ekainien zan zozketa , gero irailien , ta 2008ko otsailien gaude ta orain zozketa datarik ez du existitzen ! hau posible da ? gestio penagarri ta lotsagarria ! politikoei behin eta berriz bost axola herritarren nahiak ! ez dezue ezer informatu ! gestio oso oso kaxkarra ! desinformazio hau azkenean zuen aurka doa . zai omen zaudete alturna - uria eta abarrek proiektua presentatzeko eta gero horrengain gauzak negoziatu ta zehazteko . Ongi , ze plazu eman diozute hortarako ? Hori interesatuok jakin egin behar dugu inolako atzerapenik ez egoteko , ETA BETEBEHARRAK NORI ESKATU BEHAR DIZKIOGUN JAKIN BEHAR DUGU ! INFORMAZIOA MESEDEZ ! Ente publiko baten egiten dezue lan ta horrek informazio danon eskuetara zabaltzea obligatzen zaituzte ! MESEDEZ MUGITU IPURDIA BEHINGOZ ! POTROTAINO GAUDE ! 3 . pantxoa - 2008 - 02 - 26 | 11 : 53 Eskerrik asko udaletxeko kideei ematen ari diren informazioagatik eta benetan , guztiz efizienteak izateagatik . Denok txundituta gaude loiolako protezio ofizialeko kudeaketa zoragarriagatik . Zozketa eguna jarria dago , eta batiz bat herria guztiz informatua izan da . Benetan mila esker . Egunetik egunerea ohartzen ari gara , benetan gure etorkizuna guztiz axola zaizuela . Benetako soluzioa , bankuetxe desberdinetan " etxe - kontua " kontrataturik eta bukatzear dugun guztiontzat , abantail fiskalak ez pikutara bidaliz . Etxeen prezio gorakadari ere , soluzioa emateagatik , ze ez dijoazte goraka . Ez ! beraka ! 4 . haizeaburuan - 2008 - 02 - 26 | 13 : 52 Guztiz ados nago pantxoarekin . Lotsagarria da aurreko urtean zozketa izan behar eta oraindik horri buruz ezer ez jakitea herritarrok . Gainera , informaziorik ez dago , ixil ixilik , ezer gertatuko ez balitz bezala . Nola daiteke , benetan ? ? ? Hainbeste jende apuntatuta zerrendatan eta kaso putarik ez ! ! ! ? ? ? Nik banuen esperantza udal honekin , baina benetan , nazka ederra ematen dute politiko guztiek , den denek , inor ez da libratzen . Ezta zuek ere . 5 . 132 - 2008 - 02 - 26 | 19 : 15 Ze Pantxoa , nun eman dek ba izena Erdi - kaleko komun publikoetan edo zer ? 6 . 132 - 2008 - 02 - 26 | 19 : 35 Azpeitiko udalak aldauke kulpie hiri etxie erosteko 6 urteko epie oain bukatze zaikekelako ? Kontu hortan sartutakoan bahal akian sorteo bat eingo zala ? Nik oain dala urtebete ezin nihan izenik eman ta oain bai , ze eskau ber diat berriz izena emateko aukerie eotie ? Hik aukera gutxiyo eukiko ditukela . 6 urteko epie bukatze bazak putadie galanta , baiño sorteoko lehenengo fetxie lehengo udalak jarri zian . Ta lan txapuzero hori ordun hazi uan . Gaixki eindako lana doble kostatzek arreglatzie . 7 . garola - 2008 - 02 - 26 | 20 : 55 132 , ortan arrazoi ! ! nike oin dala urtebete ezin izenian izena eman , ta beste batzuk gu baño aukera geyokin geau ituan , gu lelengo zozketatatik kanpo geauz , ta oaindik inbe , ordun guke ya garaya allauta aukera bea euki berkogiñikik ez ? ? ? ? Ta juxtu aurreko udala presaka ibili zalako geau gituan kanpoa , ta dana alperrik , oi normala al da ? ? ? Ta oain ze eonbeiaubeste etzekit zenbat denboran bigarren zozketan zai ? ? 8 . jaione - 2008 - 02 - 27 | 08 : 31 Ematen du udal honek daukala guztiaren errua . Zer egin behar du , Pantxoa , aurrekoaren trapu zikin danak garbitu eta gainera zuri 6 urteko epea bukatu baino lehen konpondu zure arazoa , ezta ? Ni gehien harritzen nauena zera da , udala aldatu aurretik , hau da , ia mende erdia boterean iaun duen partiduari ez zitzaion ezer esaten ( esango duzue berdin - berdin eskatzen zenutela . . . ) , eta oraingoak , haren akatsak konpondu behar ditu bi hilabetean . Zer uste duzue ? Dena den , eskatu al duzue hitzordu bat alkatearekin , edo gai hori daramanarekin ? Onena zuze - zuzenean galdetzea izaten da , probatu al duzue ? Beste kontu bat . Hemen batzutan gaitik ateratzea ez zaizue gustatzen Uztarriakooi , baina beste batzuetan . . . 9 . haizeaburuan - 2008 - 02 - 27 | 10 : 28 Oso tristea iruditzen zait udaletxe batekin hain kritiko eta bestea hainbeste babestea . Batzuek gauzak gaizki egin zituzten , eta besteek ere bai , beraz , onartu . Eta bai , nik behin baino gehiago galdetu dut nola dagoen kontua Azpeitia Lantzenen , hau da , dagokion lekuan , eta ez dakite ezer . Kritikoa izan , baina denekin , ez lehengoekin bakarrik . 10 . jaione - 2008 - 02 - 27 | 12 : 31 Babestu ? Beharko babestu , zenbaiten erasoengandik . Tristea dena zera da aurrekoek egindako dena irentsi eta orain esplikazio eske jardutea , norberaren arazoari bakarrik begiratzea . . . Bai , gauza triste asko dago haizeaburuan . Nik ez dut esango oraingoek dena ondo egin eta egingo dutenik baina jende asko ere ez da oso justua , ezta ? 11 . txispa - 2008 - 02 - 27 | 13 : 17 Nik listetan nao . Nahikoa diau , protekziyoko etxien obrak geldiute , Altuna y Uria bere etxe pribauek eiten . 9 ilebete damazkizue erabakik hartu gabe eta beti bezala errue bestiena . Autokritika " pixket " gehio , mesedez . Nei esan dibenez , sorteuek ez dik zerikusik beste azterketa oyekin . Zergatik ez dezute sorteue eiten ? Zenbat pertsona kaltetzen ai zeaten konturatzen al tzeate ? 12 . haizeaburuan - 2008 - 02 - 27 | 14 : 00 Jaioneri : esplikazioak eskatzeko eskubidea kentzeko aurpegia daukazu ? urtebete ia zozketa bat egin behar zutela , oraindik ez dute egin , ezta azalpenik eman ere , eta esplikaziorik ezin eskatu ? Mesedez , autokritika pixka bat . 13 . ander - 2008 - 02 - 27 | 16 : 21 Jaione : Aurreko udalaren akatsak zuzentzea bi hilabete behar dituela udaletxe honek ? Zenbat urte beharko diren oraingo udaletxeak egindako akatsak zuzentzeko ? Noski , kontuan izanik udal bat eramatea ez dela herriko taberna eramatea bezain erraza . Seriotasun eta profesionaltasun pixka bat eskatzen ari gera , besterik ez . . . Ezin da jendearen eta herriaren etorkizunarekin horrela jolastu ! 14 . haizeaburuan - 2008 - 02 - 27 | 16 : 55 ander : " gara " hori zure buruagatik ariko zara , ezta ? ni ez sartu zure zakuan . Nik ez dut esaten udaletxearen arlo guztietan gaizki funtzionatzen ari direnik , baina etxebizitzen kontu horretan ez dute kudeaketa batere ona egin orain arte . Ez dakit honetan zure komentarioan aipatzen duzun herriko tabernak zer ikusirik duen . 15 . ander - 2008 - 02 - 27 | 17 : 08 Etxebizitzen asuntue gerora etorriko dituen beste kontuen arteko lehena izango dek , bestela itxoin dezagun , denborak esangoik eta . . .
Futbola . Espainiako Liga . Lehen Maila . 25 . jardunaldia . Sailkapena
Halere , Arantzazuri buruz urruti dagoelako ustea dago zabaldua ( bidea egiteko ordu asko behar direlako ustea ) , eta horrek bisitariei atzera eginarazten die edota ibilaldi luzea egin beharko dutela onarrarazten .
Europako Gaien eta Eskualdeen Arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2009ko beken deialdia .
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ( EPPK ) agiria igorri dio GARAri . Bertan , ostiralean egingo den ordu beteko lanuztearekin bat egiteko eta larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin du .
' Purutxo ' 2009ko azaroaren 24an atxilotu zuen Espainiako Poliziak , Segi gazte independentisten erakundeko kidea izatea leporatuta . Guztira , 35 gazte atxilotu zituen Espainiako poliziak Euskal .
Ordizian AHTren lanak hasi dituztela salatu du AHT Gelditu ! Elkarlanak ( Berria )
Aralarren gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak kontuan hartzen ditugu eta honen aurrean gure gizartearen marko patriarkala alde batera uztea eta estruktura berri bat eraikitzea beharrezkoa da ; arlo sozialean , politikoan , ekonomikoan , kulturalean … Emakumeak eta gizonezkoak plano berean jartzen dituen eredua beharrezkoa da . Lan honek ordea , guztion , emakume eta gizonen partaidetza eskatzen du .
Prozedura honek genetikoki aldatzen dituen organismoak ( bakterioak ) aukeratzeko plasmido bektoreak , klonatu nahi diren geneez gain , erresistentzia ematen duen beste gene bat ere izan behar du ( penizilinarekiko erresistentzia , esaterako ) . Horrela klonatutako zelula gainontzeko guztietatik banandu eta isolatuko da penizilina duen hazkuntza - inguru batean jarriz .
" Baina ni ez naiz marrazkilaria ! " Bai , gehienok ez gara marrazkilari onak , baina teknologiak honetan ere pentsatzen dugun baino gehiago lagunduko digu . Web2 . 0 honekin sarean baditugu marrazkilari trebeak izan barik geure klaserako komiki domestikoak sortzeko aukerak . Zerbitzu eta tresna hauek aurkitu ditut adibidez :
Udaleko Parekidetasun eta Gazteria sailek elkarlanean , Azpeitiko sexologia zerbitzuaren logotipoaren eta leloaren lehiaketa antolatu dute . Lehiaketan , 16 urtetik gorako gazteek hartu dezakete parte .
NI OPPORRETAN JOAN NAIZ SENDAVIVA IKUSTERA . FAMILIA OSOA TUTERARA JOAN GARA " Ñ " DEITURIKO HOTELERA . HAN EGUN OSO BAT EGIN DOGU . LEHENENGO EGUNEAN : SENDAVIVA IKUSTERA . OSO - OSO - OSO - ONDO PASTU GENUEN GAUZETAN MONTATZEN . SEKULAKO BEROA EGIN ZUEN . BIGARREN EGUNEAN : TUTERA UTZI ETA OLITERA JOAN GINENE AZKENIK IRUÑARA JOAN GINEN . BAKIORA ITZULI AURRETIK BILBOKO JAIETARA JOAN GINEN , HAU DA , MARIJAIA IKUSTERA , GERO SU ARTIFIZIALAK IKUSI ( MADE IN ITALIA ) ETA ETXERA BUELTATU GINEN .
EHGAM izan da proiektuaren sortzailea . EHGAMeko fundatzaile historikoetako batek , Imanol Alvarezek , aipatu zidan 80ko hamarkadatik horrelako lan bat bideratu nahian zebiltzala . Eskaintzari baiezkoa eman nion , baina garbi utzita ez nuela lan txiki bat egin nahi .
Fotovoltaiko kontzeptuak argi - elektrizitatea esan nahi du , hitzez hitz . Eguzki - teknologia fotovoltaikoaren oinarrizko printzipioak XIX . mendean sortu ziren . Dena den , 50eko eta 60ko hamarkada arte ez ziren erabili eguzki - zelulak energia sortzeko . Hasiera batean teknologia hori espazioko aplikazioetarako garatu zuten , aplikazio elektronikoetarako silizioaren teknologian emandako pausoei esker .
Ekitaldia datorren ostiralean egingo dute , Azkoitiko Aingeru Kalearen 32 . ean dagoen Antonio Oteiza Gunean . Sari banaketaren ondoren , Antonio Oteizaren arte erlijiosoaren erakusketa irekiko dute bertan .
Floritura diozu , baina floritura formaren gehiegikeria litzateke . Hala ere , bai , soilagoa izaten saiatu naiz .
" Azpeitian zer ? aldizkariko lehiaketaren zuzenketa " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Gainera , Gizarte Segurantzarekin erretiro - pentsioaren estaldurarako Hitzarmen Berezia egitearen kostua ere ordaindu beharko du , halakorik egiten bada . f ) bazkideak Enplegurako Gizarte Aurreikuspenean espezializaturiko erakunderen batekin aurreikuspenplan bat egitea .
Trebetasun tekniko eta artistiko azpimarragarria daukate Kukai Dantza Konpainiako kideek eta horren erakusgarri izan da gaur Herriko plazan eskainitako ikuskizuna . Jendeak gozatu egin du Karrikan dantza emanaldi fresko eta ikusgarri honekin eta txalo ugari izan dira guztientzat .
Espainiako txapelketan Klubak antolatua 1950ean , Emilio Martínez izan zen garaile , Andrés Gimenok parte hartu zuelarik , 1955eko Internazionala Mulligan australiarrak eskuratuaz .
Apostamos por la rehabilitación del Centro Cívico Europa para su dedicación exclusiva a Palacio de Congresos y Exposiciones . Se trata de dotar a la ciudad de un Palacio de Congresos de capacidad adecuada que pueda acoger eventos a cuya organización no puede aspirarse ahora dada la falta de una infraestructura debidamente dotada .
Donibaneko sanjoanetako azken eguna izango da gaur . Hala , eguerditik aurrera , arraunarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte sanjuandarrek . Hiru dira garrantzitsuenak : 1961 eta 1986 urteetan Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei omenaldia , Emakumeen Gipuzkoako II . Ligako lehen estropada , eta San Juan arraun taldeko traineruen aurkezpena . Jarraian ikus daiteke gaurko egitaraua . 14 : 30ean . 1961eko eta 1986ko Kontxako banderak irabazi [ . . . ]
Lehenik , instalazioaren titularrak Jakinarazpena egiteko Memoria Teknikoa egin behar du , bertan azalduko du " Erantzukizun Adierazpena " ( * ) . Bigarrenik , titularra Kontrolerako Erakunde Baimenduta ( KEB ) batekin jarriko da harremanetan eta haren esku jarriko du Memoria Teknikoa . KEBeak ikuskapen eta fokuen emisioen kontrolak egin ondoren , eta KEB - Txostena idatzi , eta titularrari bidaliko dio . Azkenik , instalazioaren titularrak Ingurumen Sailburuordetza honetara honakoa bidaliko du :
Eurek eragindako krisia langileon bizkarrera bota dute gurdia tiratzen duten astoak bagina bezala , eurek gainean eroso eserita doazen bitartean . Urteetako , hamarkadatako borroka latzaren ondorioz lortutako lorpen guztiak kolpe bakarrez mahai gainetik bota nahi dituzte orain .
1 . Debekatuta dago hondakinak noiznahi , nonahi eta nolanahi uztea , hau da , udalak finkatutako ordutegiaren barruan , horretarako dauden lekuetara eta behar den moduan atera beharko dira .
Ikuspegi eta UNESCOaren etxearen eskutik , datorren maiatzaren 23an " Hizkuntzak eta inmigrazioa " II . Jardunaldiak ospatuko dira . Jardunaldietan , bi erakunde hauek burutako ikerketa baten emaitza aurkeztuko da . Datu bitxi bat aipatzeagatik , Euskadin , gutxienez , 100 hizkuntza hitz egiten dira . Sarrera dohainik da , baina izena ematea komenigarria da .
Norbaitek esango du banatorrela berriz betiko erretorikarekin , Bilboko Athletic - i diodan sinpatia faltak bultatzen nauela hau idaztera . Eta tira , agian zentzu batean egia izango da , baina gaurkoan arrazoia nahikoa dudala iruditzen zait .
bueno ba gaurkoa maite zuretzako e , ya que pixkat kejatzen aitu zean zuri ez dizutela dedikatzen , ba bueno . . . hau zutzako , zeba kasi seguro nau gustauko zaizula , nei asko gustatzen zait eta nose por que me da zuri baita gustauko zaizula . bueno esango diazu aber e .
Kareharriak jatorri biologikoa du . Hain zuzen ere , duela 40 milioi urte inguruko kitinazko oskoldun animalia itsastarren sedimentuekin osatua dago : errudistak , adibidez ( desagertutako molusku superfamilia bat ) . Gaur egungo kareharrietan errudista ugari ikus ditzakegu , Sarako leizeetan esaterako .
Euskal Herri osotik iritsitako milaka eta milaka lagunek parte hartu zuten atzo Etxerat elkarteak deituriko manifestazioarekin . Aspaldi ez bezalako jendetza bildu zen nazio manifestazioan . Etxerat - ek egindako deialdiari erantzunez , milaka lagun batu dira gaur ( larunbata ) arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko .
Normalean naturaz edo bereziki fauna eta floraz aritzean , espezieen desagertzea edota populazioen murrizketa aipatu beharrean izaten gara . Eta derrigorrezkoa zaigu gainera . Izan ere gizarte industrializatuak , eta gizakiaren inguruarekiko iharduera basatiak , ingurune eta ekosistema gehienak degradatu egin bait dituzte . Edonola ere , azken urteotan zenbait espezie errekuperazio - bidean hasiak direla esan daiteke , bai beren bizilekuak zertxobait hobeto zaintzen ditugulako , eta bai oro har haiekiko presioa maila batean behintzat arindu egin dugulako . Ardeidoak ( hots , lertxun , lertxuntxo , txori - zezen eta amiltxoriak biltzen dituen taldekoak ) egoera honetan daudela esan genezake ; pixkanaka populazioak hazten eta bizilekuak zabaltzen ari bait dira Europan .
Eusko Jaurlaritzak eta Confebask - ek ( Adegi , Cebek eta SEA ) elkarrekin lan egingo dute 2010 - 2013 aldiko lehiakortasun - politika berria garatzeko
2008ko prezioak hauek ziren : suhiltzaile baten lanordua 30 euro , 39 euro ibilgailu batena eta 2 . 271 euro helikoptero baten hegaldia . Hasiera batean , eragin handia izan zuen neurriak eta askoz ere interbentzio gutxiago egin behar izan zituzten , baina behin sustoa pasata , zuhurtasun - maila jaitsi egin da berriro . Legeak duen oztoporik nagusiena da ez duela zehazten ez nork ez nola erabakiko den erreskate - zerbitzuaren parte - hartzea jarrera arduragabe baten ondorio izan den ala ez . Edonola ere , hiru egoera hauetan erreskatea ordainaraziko dela garbi dago :
Tradizioak dioenez , Jaun Zuria jatorriz mundakarra zen , 880 . urtean Mundakara ailegatu eta Altamira Jauregian bizi izan zen printzesa eskoziar baten semea da . Lope García de Salazarrek zioenez , Arrigorriagako batailan erakutsi zuen adoreagatik izendatu zuten Bizkaiko Lehen Jauna Jaun Zuria . Bestalde , kondairak dioenez , printzesa eskoziar hura bere herrialdetik kanporatua izan zen umedun geratu eta aita nor zen esan ez zuelako . Ume hori jaiotzean oso zuria izan zenez , mundakarrek Jaun Zuria deitzen zioten .
Ezin norbaitek bidali zidan izena Elizery esanahia , Brasilgo naiz eta nire amonaren eman zidan izen hori , baina ez dakit zer esan nahi duen . me bidali e - mail bidez Nire email : elizery @ gmail . com
San Bartolometako haur danborradaren laugarren entsegua egingo dute etzi . Bertan parte hartu nahi duten haur eta gaztetxoek 20 : 00etan Belabieta kiroldegira joan behar dute . Azken entsegua [ . . . ]
http : / / tinyurl . com / n9bo8r Zazpi urtez Radio Euskadi gaztelaniazko irrati publikoan Boulevard saio aurkeztu du Xabier Lapitzek . Batzuek diotenez , bota egin dute , baina kontratua bukatu zaiola ematen du , eta zuzendaritza berriarekin . . . Bere azken lanetako bat , EITBko zuzendari berria , Alberto Surio , elkarrizketatu izana . Gaurkoa izan du azken irratsaioa .
Ezetzean nago . Hilabete baino gutxiago falta da eta jendea ez da mezatara gehiago joaten milurtekoa aldatzera doalako . Aldaketa hori ez da milenarismoarekin nahastu behar . Mugimendu milenaristek munduaren amaierako apokalipsiaren etorrera iragartzen dute , baina ez milurtekoaren amaierako egunean bertan . Ikusi dugu munduaren amaiera iragarri zenean aldarrikaturiko egunen inguruan zer gertatu den eta ez dago horrelakorik 2000 . urterako . Lasai egon gaitezke .
France Télé Numérique erakundeak aholkatzen du " lehentasunez baimenduriko profesionalengana jotzea , hots Denok numerikoa hitzarmena izenpetu duten antena - jartzaileak eta saltzaileak " ( informaziorako 0970 - 81 88 18 gainordainik gabeko telefonora hotsegin edota webgunea bisitatu ) . Horrez gain Herriko Etxean informazio eskuorriak jaso ahal dira , eta martxoaren 23an kanpainiako autobusa Hendairara hurreratuko da , eta herritarren azken zalantzak argituko ditu Herriko Etxearen parean , 07 : 00etatik 14 : 00etara .
Ez dago ezer okasio handiko lurrin ( 6 ) hori gogorarazten duenik , ez bada Etxe Arrosaren beraren handinahitasuna . Ez plaka bat , ez oroigarririk , ez lekukotasunik . Ez lore sortarik ( 7 ) .
Orokorrean Alexandroren agintaldiak onurak ekarri zituen Sasaniarrei aurre egin behar izan zien arte . Garaipenak gorabehera , erromatar armadak egundoko diziplina eza erakutsi zuen .
c ) Badagokio , ibaietara isurketak burutzeko ur legediak eta lehorretik itsasora isurketak burutzeko kostaldeetako legediak aurreikusten duten dokumentazioa
Estilo orriei buruz hitz egingo dut . Aurten nahiko landu ditugu klasean eta edizio digitalean oso garrantzitsuak dira . Estilo orriak formatuaren itxuraz arduratzen da , aldaketa asko egin ahal dira , adibidez ; letra , kolorea , tamaina , letran handiago baten idatzi edota txikiago baten … egiturari itxura ona ematen dio . Hiru estilo orri ezberdin ditzakegu , kanpokoa , barnekoa eta estilo lineala . Estilo orriak [ . . . ]
Irlanda edo Irlanda uhartea [ 2 ] ( ingelesez Ireland [ 3 ] , irlanderaz Éire [ 4 ] , eskozieraz Airlann eta latinez Hibernia ) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hogeigarrena . Europar kontinentearen ipar - mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago . Irlandak Britainiar uharteetako zati da , gehiago zehaztuz , Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da , uharte handia den Britainia Handiaren mendebaldean kokatua dagoelarik . Politikoki Irlandako estatu subiranoak ( Irlandako Errepublika bezala izendatua [ 5 ] ) uharteko lurraldearen bost seirenetan agintzen du , gainontzeko ipar - ekialdeko lurraldea edo seirena Ipar Irlandako ( Erresuma Batuaren zati ) agindupean dagoelarik .
Albiste hau Igandea , Uztaila 24th , 2011 9 : 28 orduan idatzi da eta Orokorrean atalean dago . RSS 2 . 0 kanala . Amaierara joan zaitezke eta iruzkin bat idatzi . Ping - ak ez dira onartzen .
Behin - behineko espetxe zigorra gehiegi erabiltzen du Espainiak , NBEren ustez . Espetxealdi hori laburtzeko eskatu dio Espainiari , eta gaineratu du « terrorismo delituak » egiteaz susmagarri diren presoei tratu berezia emateak « eragin larria » izan dezakeela haien errugabetasun presuntzioan .
[ K & I ] Espainiako Poliziak gutxienez zortzi gazte atxilotu ditu gaur goizaldean Hernanin ( Gipuzkoa ) , Segi legez kanporatutako gazte erakundearen aurkako operazio batean , ikerketaren iturriak aipatuta informazio agentziek ziurtatu dutenez . Hain zuzen ere , 2006 urtetik Hernani inguruan jazo diren hainbat kale - erasotan parte hartu izana egotzi diete atxilotutakoei .
Nik neuk autoaren 4 gurpilletan erabiltzen ditut elurretako pneumatiko hauek baita udaran ere eta hurrengo gurpil aldaketan ere mota honetakoak izango dira hautatuko ditudanak , askoz segurtasun gehiago ematen bait didate gidatzerako orduan , inolako zalantzarik gabe . Jakin ezazue gainera tailer askotan bezeroei gurpillak gordetzen dizkietela udaran ez badituzte erabili nahi , negua iristean berriz aurreko urtean erabilitakoak ezarriz .
Bere iritzirako mozioaren gai nagusia zera argitzea da , ea udalak nahi dituen ala ez lokal komertzialak . Hari iruditzen zaio , informeek arau - testuaren interpretazio hertsia eta murriztailea egiten dutela eta beti izango dela beste interpretazio eta iritzi batzuetarako aukera lortu nahi den helburuaren funtzioan . Zentzu horretan gogoratu du ezen , araudi urbanistikoaren azken aldaketak ere lokal komertzialak eraikitzeko xedea zuela . Horregatik iruditzen zaio korporazio honek argitu egin behar duela zein den bere borondatea zeren , lizentzia hori ematean , lokal horien erabilpen komertziala kondenatu egingo bailuke . Era berean iruditzen zaio ezen , EAJ eta EA alderdiek ez dutela nahi lokal horientzat erabilpen komertzialik zeren , Arau Ordezkatzaileen berrikuntza dokumentuan , hastapenez onartu den horretan , egoitza - erabilpena ematen baitzaie lokalei eta , beraz , esaten du , baten bat arduratu dela komertziala zena egoitzatarako bilakatzeko .
Showing newest posts with label buru - mapak . Show older posts
Antzinako denborak gogoratzeko , 30 . urtemuga ospatu dugu La Fragata jatetxean , Santa María ikastetxeko ikasle ohiek . Giro aparta eta badakizue argazkiak Flickr gunean daudela : www . flickr . com Aurkezpena : www . flickr . com Javi Mendoza irakaslearen omenezko ekitaldiko 273 argazkiak : www . flickr . com . . .
Entra Ikuzkailu edo automatikoarentzako garbikari likidoak zortzigarren hamarkadan azaldu ziren lehen aldiz Europako merkatuetan baina egundo ez dira hautsetako garbikari tradizionalen salmenta - mailara iritsi . Azterketa honek azal lezake , hein batez behintzat , fenomenoaren zergatia .
Baldintza hauek lan kapitalistaren antolaketa desberdinetan ematen dira : taylorismoa , fordismoa eta toyotismoa . Bigarren Mundu Gerra ondoren fordismoa garatu zen , produkzio kateetan oinarrituta . Baina 1960 - 70ko hamarkadetan krisialdi bat eman zen . Gaur egun oraindik fordismoa bizirik dago eta baita krisia ere . Oraindik ez da hedatu , baina autore askok toyotismoa bultzatzen dute fordismoaren ordezkoa bezala . Lan taldeak eta hierarkia zapalak da gehien baloratzen dena .
Aramaioko bailara menditsua baserri eta auzo askok osatzen dute . Ingurumena ederki zaindu du haran honek . Barreiatutako auzune horien artean erdigunea , berriz , Ibarra dugu . Bertako baserri ederren artean ( bailara osoan bezalakoak ) , San Bizente Goikoetxeakoaren omenezko monumentua eta San Martin parrokia nabarmentzen dira .
Suaren bero - energia handitzeko egurra eta ikatz begetala erabiltzetik material eragingarriagoak erabiltzera pasatu zen , erregai fosilak adibidez .
360 egun baino gutxiagoko azken epe honetan lan egiteko kontribuzio mailako jasotza eten bazuen , orduan prestazio horren berrastea archivo eskatu beharko du .
Gipuzkoako 36 herritan bertso jaialdiak egingo dituzte ikasleek
Ea aste honen amaiera aldera informazio gehiago zabal dezakegun han - hemen
Kanadatik oso hurbil dagoen arren , Groenlandia Danimarkako zatia da . Bertako biztanleak , beraz , danimarkarrak dira , izenez bada ere . Populazioaren lau bostenak , hala ere , inuit ( eskimal ) jatorrikoak dira .
ekia zen nonbait , eta mantsoagoa zen gure erorketa . Orduan ohartu nintzen nire bizkarrari lotua beste gazte bat nuela . . . Gidatzeko sokak eman zizkidan erorketa motelago hura nik gida nezan , eta eskubiko soka behera bultza nuen kiribil bizi batzuk eraginez , ezkerrera buelta batzuk gehiago . . . Gozamena . Bapatean " nahikoa , orain nire txanda da " esan zidan . Orduan itsasoaren gainean kokatu gintuen , apurka hondartzara gerturatu . . . Eta bapatean zelai batean eseritan geunden . . . Erorketa hari amaiera gozoa eman zion lurreratzea izan zen hura . Ipurdia jarri eta ohean eseritzea bezala . . .
Erga Aizkorbeko Trinitatearen hego magalean kokatua , dimentsio txikiko kokalekua da , magaletik era ia linealean gora egiten duena , herriko elizaraino . Hemendik inguruaren ikuspegi polita dago .
Egin zuen lana ostiralean ere , eta handik aterata Bergarara joan zen zuzenean , txapelketako saioa zuelako . Ogiarteko alu bat jateko astia baino ez zuen izan , eta bertsotan hasi behar . Kartzelako txanda iritsi zenean , bergarar baten etxera eraman zituzten zortzi bertsolarietatik zazpi ; tartean , Lizaso . Etxe hartara iritsi eta aurreneko gauza sofan eseritzea egin zuen . Bigarrena , berriz , telebista piztea . Gainontzekoek esan zioten : Hik dituk potroak ! . Ez lana astakirtenaren pare egiteagatik , kartzelako saioaren aurretik erakutsi zuen lasaitasunagatik baizik . Lizasok une hartan kantatzea baino nahiago zuen etzatea .
Abuztuaren lehenengo igandean ospatzen da jai nagusia auzoan , erromeria , dantzak eta bertsolariekin .
Bihar Europako Parke Naturalen eguna izanik , Aizkorri - Aratz Parke Naturalaren eguna ospatzeko helburuarekin hitzaldi - mahai ingurua antolatu dute Zerainen . Larunbatean berriz , mendi ibilaldia egingo dute . 1909ko maiatzaren 24an izendatu zituzten Europako lehen Parke Naturalak Suedian . Aizkorri - Aratz Parke Naturala berriz , 2006ko apirilaren 4an aukeratu zuten . Izendapen horrekin , Zeraingo zati handi bat Parke Naturalaren barruan sartu zen . Eremu [ . . . ]
Lege oharra : EAJ - PNVk galdetegi honen bidez emandako datuen babesa eta konfidentzialtasuna bermatzen du , Datu Pertsonalen Babeserako 115 / 1999 Lege Organikoan eta honen garapen araudian ezarritakoaren arabera . Hala nahi baduzu , Legeak aurreikusten duen sarbide , zuzentze eta ezeztatze eskubideaz balia zaitezke mezua honako helbide honetara bidaliz : internet @ eaj - pnv . eu
José Ignacio Munilla vuelve a casa por navidad , este apunte en castellano .
Proposamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin eta lau abstentziorekin ( Kepa Garbizu , Enrique Figueroa , Jesus Mari Martiarena eta Mikel Antxon Arrizabalaga ) .
Industria - iraultzaren hasieran , enpresa gehienak txikiak ziren : pertsona edo familia bakar batenak . Industrializazio - prozesuak aurrera egin ahala , fabrikak gero eta handiagoak ziren , eta familia - enpresek arazoak izaten zituzten lortutako irabaziekin makina berriak erosteko eta langile gehiago kontratatzeko .
euskaltube . com / play . php ? vid = 2904 Theklan ( e ) k bidali du duela 948 egun 20 ordu 26 minutu , duela 948 egun 18 ordu 14 minutu argitaratuta
teketen ( e ) k bidali du duela 1242 egun 21 ordu 11 minutu
Berrien arabera , Bruno Bellomonte burkidea beste 5 lagunekin atxilotua izan da italiar estatuko Terrorismoaren Kontrako indarrek abiatutako ikerketa baten baitan , Brigada Gorri berriei buruzko ikerketa hain zuzen .
Armentiako basilikako azterketak , indusketak eta bisita gidatuak gelditu egingo dira oraingoz
Joan Mari Irigoienek ' Haragiaren gauak eta egunak ' eleberria kaleratu du , ' Orbetarrak ' trilogiaren bigarren atala Lan mardul eta sakona da , idazleak « arnas luzeko » planteamendua erabili duelako
Euriarekin hasi zen duela 30 urteko Nafarroaren eguna . Euria ari du 30 urte beranduago ere . Baina jende asko , argazki politak , kronika bustia nafarroan . com informazio atarian . Euri ala eguzki , festa eta aldarrikapen eguna izan da 2009ko apirilaren 26koa . Baigorrin , Behe Nafarroan . Euskal Herrian .
Animo ! Azken txanpa honetan , eutsi goiari ! Ez desanimatu orain , gainera zuek esan duzuen moduan , la hostia zuek aurten egin duzuena . Zuek konturatu ez arren , urtean zehar egindakoa bere fruitua ematen hasi da , ez ala ?
goizeko sesioan beste ekonomia bat , demokratikoa , mintzagai , krisi kapitalistaren aurrean . ikerketa talde brasildarra # iisj # koop Uzt . 7 , 2011 , 9 : 27 a . m . Login egin Twitterrekin erantzuteko
Zabalgune baterako lehen plana hamazortzigarren mendearen amaieran egin zen , baina ez zuen Bilbok egin . Historian zehar Bilboren arerio izandako Abando elizateak egin zuen plana . Dena dela , Espainia eta Frantziaren arteko gerraren eraginez ezereztu egin zen plan hori , Zamakolada deritzana gertatzerakoan .
Hirugarren hutsune nagusia hezitzaile edo irakasleen formakuntzan dagoela uste dut . Nire uste apalean , ikasle asko eta asko irakasleak baino jaioagoak dira IKTen erabilpenari dagokionean . Irakasleek IKTak ikasteko nola erabili behar diren irakatsi behar badiete , orduan formakuntza sakon baten beharrean daude . Hiru arlo hauek ( hornikuntza , edukiak eta formakuntza ) aldi berean abiaraztea akats handia da nire ustez . Metodologia berriaren ezarpena eskalonatua izan beharko litzateke , eta ez korrika eta presaka egindako zerbait .
Eta honaino norbait iritsi bada ( badu meritua ) honezkero galdetuko zuen , orain arteko jardun lehorrarekin zer demontre adierazi nahi dudan .
Uste baino askoz lehenago azaldu den lagunari nola esango zenioke ?
Hiru urte beranduago , beren musika erasotzaileari dimentsio globalago eta irekiagoa erantsiz erantzuna emango zioten , lehen aipatu ' There Shall be love ' lanarekin . Muga ideologiko eta musikalik gabe zabaldu ziren disko honetan , eta errezitatutako pasarteak eta sampler oldarkorren ordez etno techno politiko eta globalaren alde eginez , asiar beats modernoetatik abiatuta , Mahalia Jacksonen gospelera , hegoafrikar kantuetara , bengalar taupada tradizionaletara , pakistandar qawwalira edo hirurogeita hamar urtetik gorako mitikoen indiar musika klasikora ireki ziren . Ideologia , hiriko musika beltza eta Fermin Muguruzaren ( bere musika ere nahastu zuten ) arreta lortu zuten . Aktibismoa , arraza - bereizkeria edota " gaur egungo musikan dagoen konpromiso eza " dituzte beti ahotan , baita bere azken lana den " All is war " lanean ere , gudaren aurkako aldarrikapen oihu garbia dena . www . fun - da - mental . co . uk
Agurtzane Anduetza artistak erakusketa paratu du hil osoan Senpereko Amotz Larraldean Bizia Gure Eskuetan izenburupean . Ekimena Arte Aktiboa lelopean aurkeztu du . Izan ere , artistak momentuan egin eta erakutsiko ditu bere eskulturak , argazkiak eta margolanak . Erakusketa zabalik dago hilaren 31ra arte . Auxtin Zamorak idatzi eta Hatsa Elkarteak bidali duen . . .
Eskema tradizional horretan oso zaila dute ahots alternatiboek mezua zabaltzeko , baina sareari esker fenomeno bitxia garatu da azken lau urteotan " herritar oro erreportaria da " lelopean . Oh Yeon Hok egoera hori aldatzeko aukera ikusi zuen sarean , eta egungo joera arrakastatsuekin bat egiten duen eredu partehartzailea asmatu zuen , irakurleak idazle izango zituena .
Basilika ardatzaren erdian eta burualdean erret lekua izanda , erregearen buruzagi funtzioa nabarmentzen da . Felipe IIak , botere politikoa eta erlijiosoa baturik , katolizismoaren defendatzaile nagusitzat hartzen zuen bere burua eta horrelako irudia eman nahi zuen . Kontraerreforma katolikoaren nahiak bete nahi izan zituen .
Eraikin honen jabea Santa Maria Katedralaren Fundazioa da , diru publikoa eta kudeaketa pribatua duen fundazioa hain zuzen : Aldundiak , udaletxeak eta apezpikuak osatua , Vital Kutxaren laguntzaz .
« dakidanean naizenean ez dut beste parabisuren beharrik ikusten » ( LGA , 65 )
Sarrerak Urrestillako Ana Mari , Oto eta Auntxa tabernetan daude salgai . Eseritakoak 25 eurotan eta zutikakoak 15ean . ETB - 1 katean zuzenean emango dituzte Urrestilgo pilota partidak .
2011 / 06 / 01 | BEKAK ETA DIRULAGUNTZAK | IKASKETA EZ UNIBERTSITARIOAK MENENDEZ PELAYO NAZIOARTEKO UNIBERTSITATEAN ORTEGA GASSET UDAKO GELARAKO BEKAK GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri > >
" Aurten kanpaina aurreratu da , ez baitakigu hurrengo kanpaina , A gripearena edo gripearena , noiz izango den . Gainera , bi txertoen artean epe bat igaro behar da eraginkor izateko , " azaldu digu Mary Luz Jauregui Osasun zentroko zuzendariak . Zuzendariak azaldu digunaren arabera , " arrisku taldea osatzen duten % 70ak jasotzen du txertoa . Normalean lehenengo bi astetan jende ugari etorri ohi da eta gero bigarren aukera bat dago . Baina aurten agian ez dugu horren beharrik . Gainera , aurten besteetan baino txerto gehiago erosi dira , A gripeak sortu duen larrialdiarengatik arrisku taldean dauden guztiak deialdira erantzutea espero baita . " " Batzuk duela bi aste hasi ziren gripearen txertoa noiz jaso zezaketen galdezka , eta ez hori bakarrik A gripearen txertoren kanpaina noiz hasiko den ere galdetu dute askok , " gaineratu du Osasun zentroko zuzendariak
Oso tipo interesgarria eta errespetu osoa merezi duen artista iruditu zait ezagutu nuen egunetik . Donostian egin berri duen akzio bat ikusi dut aste honetan . Blas Otero plazan izan zen . Kasualitatea ? Seguruenik ez .
Baina zer - nolako ametsak egin ote zituen Joxe Manuel gazteak ?
Xhelazz raperoa udaletxeko Gauekoak programak ekarri zuen kontzertuan apirilaren 19ko gauerako . Jakina denez , hip - hop - ak gero eta oihartzun handiagoa du gizartean eta horrek bultzatuta , gero eta ezagunagoa den MC hau aukeratu zuten gasteiztarrak bere musikaz gozatzeko .
Benito hasi zen hemen : Gai orokorrak . Azken erantzuna Benito ( e ) k Ene 21 2010 .
165 metroko hiruki formadun fatxada kurboak , 40 solairu eta heliportua
Bederatzi gela hauetako batean dago printzesa , eta gela honi dagokion txartelak egia dio . Beste gelak edo hutsik daude edota tigre batez horniturik daude ( je , je ! ) . Gela batean tigrea badago , bertako txartelak gezurra dio , hutsik badago , berriz , ez dago jakiterik esaten duena egia ala gezurra den .
- Hau morboa ! - esan zuen Martak listua eta sudurretik behera zetorkion izerdia irentsiz .
Elektrizitateari dagokionean tierra egitea aipatzen dugunaren gisakoa da . Nik pertsonen gorputzean alteraturik dagoen energia orekatzea dut xede eta hona datozenek nigan husten duten energia hori , lurrarekin zuzeneko kontaktuan egonez deskarga dezaket neronek . Uste ez badugu ere , eguna ordenagailu aurrean edota bestelako tresna elektrikoekin lanean igarotzen duen edonori , mesede egingo lioke etxera itzultzean hanka - hutsik ibiltzeak . Hala , gorputzeko elektrizitatea kanporatzeko .
Hau baldin bada Aznar Gobernuaren errezeta , guztiz erratua iruditzen zaigu . "
Azpeitiko plazak dituen 23 arkupeak sagardogilez beteko dira asteleheneko Baserritarren Egunaren baitan antolatzen den XXXIX . Sagardo Txapelketa ospatzeko . Azpeitiak sagardoarekin duen lotura berriro agerian jarriko da 3 . 300 botila edateko aukera izango baitute plazara gerturatzen direnek . Azken urteetan egin bezala , epaimahaiak sari nagusia emango du eta herriko elkarte gastronomikoetako kideek Herritarren Saria emango dute . Aurten gainera , bi emakumek parte hartuko dute epaimahai honetan . Hala ere , antolatzaileek aurreratu dutenez , " aurten ez dugu lortu , baina hurrengo urtean epaimahai nagusian bi edo hiru emakume egotea espero dugu " .
Oporretan Corto Malteseren album pare bat eman zizkidaten irakurtzeko . Aspaldian neukan gogoa Cortorenak patxadaz irakurtzeko . Komikiok jatorrizko bertsioan zeuden baina , italieraz hain zuzen . Italiera apur bat badakit , baina irakurtzeak halako errespetua ematen du hasiera batean .
Kaixo , Ibai ! Sustatukoak dira eskertzekoak ; izan ere , epub formatura pasatzeko ideia eurengandik jaso bainuen ! Eta , batez ere , mila esker zuri , egindako lan mardul eta interesgarriagatik ! ! Pentsatzen dut hona Sustatuko loturatik iritsiko zinela , baina , badaezpada ere , hementxe uzten dizut haria : http : / / sustatu . com / 1304586657 # 1305097092 Ongi etorri nire txokora eta milesker erantzuna uzteagatik .
Datorren ekainak 1ean , arratsaldeko 20etan Ignasi Mateoren collage erakusketaren hasiera : " I ' m not an artist " . Ekaina amaiera arte .
Museoko mezu guztiak paneletan erakutsitako informazio zabalean jasota daude , testu eta argazkien bidez . Hainbat maketak , batzuk interaktiboak , burdinola , errota edo ikaztegietako lana erakusten dute ; Orozkoko gizakiak eta euren jantziak nolakoak ziren erakusten diguten manikiak ; Gorbeiako txakur fidel baten ondoan bazkan ari den ardi latxa bat jezteko aukera ; bonbilla bat uraren energiak egiten duen moduan biradera bati eraginez pizteko aukera ; parkean zehar ibiltzen ziren hartzetariko baten hezurdura miretsi ; antzinako txabola baten barnealdea ikusi edo mugarri kilometriko zahar batekin topo egin bide erdian , Museo hau partaidetzarako leku bihurtzen da , arretari etengabe eustearren .
Noski ezetz ! Gainera oso aberasgarria da denontzako , izan ere , badirudi Arkeologia maila akademiko gorenean egiten diren argitalpen batzuk direla soilik . Aniztasun honekin zientzia hau gizarteratzea ere badugu helburu ; oso lagungarria da . Gainera , zaletasuna edo egiten den lanarekiko interesa edukitzea da garrantzitsuena , ezbairik gabe . Bestalde , Lezetxikitik urte guzti hauetan titulazio denetako ikasleak pasatu dira : ingeniaritza , medikuntza , zuzenbidea , geologia , biologia . . .
Eta beste au : « Aurreratuaz zijoazelarik , oremen ardi moltxokak zinzarrots nabarmenak atereaz bide inguruetatik igeska zijoazkien , eta auen jeikierako furi gaiztoarena ezik , osteroan txintik ez zetorkien belarrietara . Oazurtza - tik Sandrati - rako arribidean sartu zirenetik , ordundixek asi zen mendi ezpaiñetara kirikaz illarian zijoan illargi txostuak aurreratuaz zekarkian argi erraiñu gaixokia » .
Richieste simili a " orologi zenith meccanici " : zenith prezzi orologi - zenith stellina
Garai berean , Henry Fayol ingeniariak antolakuntza - teoria garatu zuen , fayolismo izeneko eskola sortuz : bere administraziorako 14 puntuak ( besteak beste , lanaren zatiketa , agintaritza , zuzendaritza bakarra ) eta enpresa bateko sei funtzio bereizi zituen ( teknikoa , komertziala , finantzarioa , kontabilitatea , segurtasuna eta aurreko guztiak kontrolatzen dituen funtzio administratiboa ) [ 5 ] , gerora enpresa gehienak sail ezberdinetan antolatzeko balio izan duena . Kudeaketa arloan ere zuzendari baten eginbeharrak zehaztu zituen Fayolek eta egun ere indarrean dagoen kudeaketa - metodologia arruntena da : aurreikusi edo planifikatu , antolatu , agindu , koordinatu eta , azkenik , kontrolatu .
Hau izango da baita ere , gure apustu lasaia .
Hala ere , Foru Aldundiak nahiz udalek egin ditzakete egintza horien jakinarazpenak , bai eta zerga zorrak zehazteko likidazioen jakinarazpenak ere .
ESCALANTE COLAS , Amels , JIMENEZ GONZALEZ , Ángel , SAUTIÉ MOHEDANO , Pedro , Diccionario enciclopédico de historia militar de Cuba , Tomo I , Tomo II , Tomo III , La Habana , Verde Olivo , 2003 .
Aurreko proposamenak hainbat proiektu garatzeko oinarri izan daitezkeen ideiak dira ; baina , unitate didaktiko honetan ez dugu adibiderik aurkeztuko , nahiz eta emango ditugun proiektuen materializazioa erraztuko duten hainbat jarraibide .
EAE , Familiak eta bikoteak , Beste hainbat zerbitzu tekniko ( aholkularitza asistentzia gizarte zerbitzuak kultur zerbitzuak etabar ) , Administrazioarekin kontratatu , Familia , Ekonomia eta Ogasuna , Lan eta Araubide Juridikorako Zerbitzu
Halaber , salbuespenez ere hitz egin zuen idazkari nagusiak , eta 45 urtetik gorako langile guztiak salbuetsita egotea gehiegizkotzat jo zuen . Gainera , epe zehatzak dituen hizkuntza politika behar dela nabarmendu zuen Mendigurenek .
5 . Nola gizonak beandutzen zon etortzea , logerutu zien danak , eta aizkenen lok artu zitun .
- Eta zu , zertara zoaz Haitira ? - galdetu zion Annikak ingelesez .
Oarso Bidasoko Hitza - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Oarso Bidasoko Hitza , uztailak 22 gunean duela 3 ordu , 19 minutu · Ikusi
Gel baten pH eredugarriak gizaki osasuntsuaren larruazalaren berezkotik gertuenekoa izan behar du ( 5 , 5 ) , hura ez eraldatzeko . Era horretan larruazalaren arazoen prebentzioa egiten da , babespenezko geruza zaindu egiten delako . Heno de Pravia , Lactovit eta Natural Honey maila egokien horrez gainetik agertzen dira .
Ildo horretan , Villanuevak ( 1997 : 63 ) azpimarratzen du irakasteko kulturatik ikasteko kulturara igaro beharra . Kultura aldatzeak ikasle eta irakasleen rol - aldaketa ekarriko du ezinbestean . Ikasleak bere ikas - prozesuaren arduraz jabetu eta erabakiak hartu beharko dituen bitartean , irakaslearen rola aholkulari eta gidaria izatea izango da .
Azken zazpi urteetan , Azokako egunetan ekitaldi berezia egin da San Agustin Kultur Gunean . Ekitaldia , aurten , abenduaren 8an iluntzeko 20 : 30etan egingo da eta ' Durango Argizaiola ' saria Maiatz Alkarteak jasoko dau 25 . urteurrenean .
Penitenziazko Sakramenduaren othoitzak erietako denaz bezanbatean . Eta lehenik osasuna ardiasteko othoitzak
Suzuki Ibérica Motor Sport taldeak hasiera ikusgarria egin du Espainiako aurre - trakziodun autoen kopan . 1 . proban Joan Vinyes eta Jordi Mercaderren lehen postuarekin batera Gorka Antxustegi eta Gabri Suarezen bigarren postuak osatu zuen Suzuki taldearen garaipen bikoitza . Rallyaren hasierako aurreikuspena denboraldi honetarako test bat bezala hartzea zen , pilotuei lasterketako baldintzetan lehiatzeko aukera emanaz . Joan Vinyes oso eroso aurkitu zen Swift S1600 - arekin , lasterketaren hasieratik bukaerararte lehen postuan mantenduz . " Oso gustora nago Swift - arekin , oso auto fidagarria da eta hasieratik azkar joateko aukera ematen du . Oraindik kilometroak falta zaizkit berarekin % 100 - ean joateko . " zioen Vinyesek rallyaren bukaeran . Bere aldetik , …
www . berria . info / multimedia / multimedia . php 3ARRANO ( e ) k bidali du duela 1915 egun 23 ordu 39 minutu , duela 1915 egun 10 ordu 15 minutu argitaratuta
Artxamendi Topalekuak Udaberriko Ekintzak 2011 ekimena antolatu du , urtero moduan . Apirilaren 26an hasi eta 28a bitartean hainbat ekitaldi izango da Elkarguneko lokal berrian zein kanpoan [ . . . ]
Haurretan elikagairik alergenikoenetako bat da arrautza . Zuringoan dagoen albumina izeneko proteina da alergia sortarazteko ahalmen handienekoa . Dena den , arrautzaren kontrako erreakzioak zuringoak , gorringoak edo biek batera sortaraz ditzakete . Alergiarik nozitzekotan dietatik arrautza eta arrautzaz eginikoak erabat kendu behar dira .
XXV . Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria Txalo taldearen Bota Patsa antzezlanak jaso du . Saria Santo Tomas egunean jasoko dute aktoreek . Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez , Ikusleen Sarian parte - hartze " handia " izan da , " ia ikusle guztiek parte hartu dute beren botoa eman edota balorazioa eginez " .
. . . egun geratzen dira . Atzera kontaketa aspaldi hasi genuenontzat luze egiten . . .
Donostiako SEO / Birdlife talde ekologistak , Eguzki eta Club Vasco de Camping eta inguruko mendi taldeen laguntzarekin ( Lagun Onak barne ) , sinadura bilketa eta helegiteak aurkezteko erraztasunak eman nahi ditu . Horretarako , http : / / gazume . blogspot . com webgunea sortu du proiektuari buruzko informazioa hedatzeko . Larunbatean , gainera , helegitea sinatzeko mahaia ipiniko dute Donostiako Boulevarrean 17 : 45etik 19 : 00etara .
Bestetik , beste kualitate bat garatu dugu : sentimendu adierazpenen interpretazioa . Behin ( hau niri gertatutako da ) asko maite dudan mutil batek oso egoera latza pasau zuen . Denboratxo batera , ikusi nebanean lehenengoz , jende pilo batekin zegoen . Gure arteko broma eta krudelkeriak bota ostean , biok bakarrik geratu eta esan nion : Orain serio , zelan zaude ? Gerritik oratu , mitxeliña estutu eta esan zidan : " ondo , gogorra izan zen , baiña ondo nago " . Hor pentsatu nuen : " Jo , leire , benetan estimau dau zure preokupaziñua , keiñu horrekin esan detsu milla esker , estimatzen zaittut " . Pentsa ezazue , ez zidan holakorik esan , baina hori eman zidan aditzera , seguru ! Zer gertatu liteke horrelako interpretazioekin ? Interpretazioak okerrak izatea , eta dena baino gehiago , edo gutxiago dela sinestea . Gauzak argi inoiz ez jakitea . Ez dizkiogu elkarri gauzak garbi esaten . Nire lagun batek dio ez dela behar , ez dela gure estiloa . Konforme , baina noizean behin estimatzen gaituztela , maite gaituztela , gura digutela entzutea ez dator batere gaizki . Gutxienez , autoestimarako . Eta gatazka asko ( euskal konfliktua barne ) sahiestu edo arinduko liratekeelakoan nago . Honi buelta asko eman dizkiot . Sinestezina da suzkoak izatea , eta gero hain apatikoak , hain paralitiko emozionalak . Ez ditugu gure sentimenduak batere ondo kudeatzen . Barruan suan ; kanpoan izotza .
Don Fabriziori eguzki - argiz beteriko behatokian , zenbait hilabete lehenago aita Pirronerekin izan zuen hizketaldia etorri zitzaion gogora ; jesulagunak iragarritakoa egiaztatzen ari zen ; baina , ez al zen jokabide egokia mugimendu berrian sartu eta hura bere klaseko zenbaitzuren alde bideratzea , zati batez behintzat ? Don Calogerorekiko elkarrizketa hurbilak sortzen zion higuina txikiagotu egin zen .
Eibarko San Andres Elizan erretaula nagusia nabarmentzen da , Andres Araotzen eta beste artista bikain batzuen lan aparta . Andres Araotz 1567an hasi zen erretaularekin .
Lehiaketa honetan Bizkaiko edozein pertsonak hartu ahal du parte . Lanak , euskaraz edota gaztelaniaz , originalak eta ineditoak izango dira . Egile bakoitzak 250 hitz baino gehiago izango ez dituen lan bakarra aurkeztuko du . Lanak Topalekura bidaliko dira ( Iturriza 2 bis , Bilbo ) martxoaren 2a baino lehenago . Obra CD batean etorriko da eta honekin batera datu . . .
" Euskaldun , baina jende normal gisa bizi nahi dugu "
ondo ondo , hiriyak beintzat oso politta emateik . bakik mediotan nola flipatzeyen gauza gustiyakin , alare wapua izan ber dik zerua gorri gorri ikustia . pss emen eztek olako ezer gertatzen ! ! !
Ritchie doktoreak erradiazio - emisioari loturiko plasmoien efektuen fisikari ekarpen handia egin dio . Elektroiek solidoen mugak jotzen dituztenean trantsizio erradiaktiboak sortzen direla erakutsi zuen eta igorritako fotoien ezaugarrien berri zehatza eman zuen . Gainazal - plasmoiek fotoemisioan eragiten dutela eta irudi - potentzial klasikoaren korrekzio dinamikoak ezartzen dituztela erakutsi zuen .
[ / commons / Azala ? uselang = eu Commons ] en fitxategi gehiago dago honi buruz : [ / commons / Category : Ptolemy ? uselang = eu Klaudio Ptolomeo ]
" Euskal nortasuna kontzeptu zaharra dela esaten digutenean ez gaituzte engainatu behar . Gure nortasuna , gure identitatea defendatzea kontzeptu modernoa da oso gure gizartean eta hori ahaztu ezin dezakegun zerbait da " gaineratu du Lehendakariak . Jendez gainezka izan den Bilboko Plaza Berrian Juan José Ibarretxek ETAri bortxakeria behin betiko albo batera utz dezala eskatu dio . Bestalde , Batasunaren " benetako arazoa ETAren bortxakeria " dela gaineratu du . " Norberaren etxe barruan begiratu behar dute dituzten arazoak konpondu nahi baldin badituzte " azaldu du .
8 . 2 . ) Ariketa bakoitzeko emaitzak argitaratu ondoren , hiru eguneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko . Erreklamazioak epaimahaiburuari zuzendu behar zaizkio , idatziz , horretarako ezarriko den bidetik .
1903 . urteko abuztuaren 27a arte , ez dago Lizarrako dantza herrikoi honen berri jakiterik . Egun hartan , Alfontso XIII erregeak hiria bisitatu zuen . Lizarrak harrera honetarako bere kaleak apaindu zituen eta hainbat gauzaren artean , Lizarrako dantzarik zaharrena , " Larraindantza " , eskaini zion . Beraz , Gaitaren Dantza Zaharra , adinik gabekoa , izan ere bere jatorria ez baitago jakiterik , bere herrikoitasun eta sustraidurari esker , Lizarra hiriak erregeari opa ziezaiokeen opari egokiena izan zen .
Indymediak lortutakoa zalantzarik gabe goresgarria bada ere , gaur egun bere papera pixka bat alboratuta dago . Jende askok eta askok jarraitzen du Indymedia osatzen duten webgune desberdinak erabiltzen albisteak zabaltzeko eta kalean gertatzen denaren berri izateko , baina azken urteotan teknologia berriak ikaragarri hedatu dira munduko txoko ugaritan . Lehen , Argitaratze Irekiaren printzipioari esker , Indymediak antzeko aukerarik ez zeukatenek beraien kabuz berriak era errazean ( web 2 . 0a erabiliz ) , azkarrean ( segundo batzuen ondoren informazioa guztientzat ikusgai dago ) eta zuzenean ( hedabide korporatiboetako bitartekaririk gabe ) argitaratzeko aukera ematen zuen .
1980an beste enpresari bat hil zuen erakunde armatuak Azpeitian : Ignacio Lasa Rezola
" Jada mende laurdena abertzaletasuna Arrasaten agertu zenetik . Jose Maria Resusta kaleko 18 . pisu batean , abertzale talde txiki bat elkartu zen , txikia kopuruan baina kontsekuentea eta sutsua Sabino Aranak garbi zioenarekin : " Euskaldunon aberria Euzkadi da " . Horrela hasten da Atzotik gaurdaino , Arkaitzak Jel Arrasate aldizkarian 1933ko uztailaren 2an , Debagoienean EAJ - PNVren 25 . urtemugaren ospakizuna arrazoi , argitaratu zuen artikulua . Arrasateko EAJ - PNVren hitzetan , " beharrezkoa baldin bazen orduan Gipuzkoan lehen abertzaleak omentzea , gaur , EAJ - PNV sorreraren 100 urte betetzen direnean , zintzotasun kontua da haiek , gogoan izatea eta eskertzea gure herriarenganako eskaintza eskuzabala ; abertzaletasuna zabaltzeko jasan behar izan zituzten egoera gogorrak , gogoratzea " . Garai hartan , XX . mende hasieran , karlistak eta liberalak gehiengoa ziren Arrasaten , eta abertzaletasunari arnasa hartzea ere kosta egiten zitzaion . Familia arteko eta lagun arteko ezbaiak ohikoak ziren . Beren ideiak argi azaltzen zituzten abertzaleek eraso gogorrak jasaten zituzten . Onartzen ziren zintzilikari bakarrak monarkikoak ziren . " Baina erasoak jasateko beldurrak ez zituen Esteban de Garay , Arrasateko arduradun aukeratua izan zena , bezalakoak kikildu Angel de Zabalak - Sabino Aranaren osasun egoera gaiztotu zenean Alderdiaren buru zenak - Abertzaleak zeuden Euskadiko herri guztietan , herriko jelkideen buru izango zen pertsona bat aukeratzea erabaki zuenean " . Esteban de Garay , 1904ko urriaren 9an , Engracio de Aranzadi Gipuzkoako buru izateko aukeratu zuten bost herri arduradunetako bat izan zen . Une hartan , Gipuzkoako bost herrik bakarrik zuten herri ordezkaria izateko adina jelkide : Errenteriak , Donostiak , Debak , Bergarak eta Arrasatek . Baina 4 urte geroago , 40 ziren . Hauek izan ziren Zumarragan ospatu zen batzarrean , lehen Gipuzku Buru Batzarra aukeratu zutenak . Kasu honetan Benigno de Altube izan zen Arrasateko ordezkaria . Arrasateko abertzaletasunaren lehen urte horietan etengabeko lana egin zen . 1908ko abenduaren 5ean lehen batzokia irekitzeko araudia entregatu zen gobernu zibilean . Horrela ireki zen abertzaleen lehen egoitza herrian . Lehen idazkaria Agustin de Maidagan izan zen . UBBa ondorengoek osatu zuten : Miguel de San Pedro y Altubek , Patricio de Osinagak , Jose A . Palacios de Otaduik eta Benigno de Altubek . " Lan guztiaren gidari Jaungoikoa eta Legezarra izan zuten " . Lanaren emaitzak berehala ikusi ziren . 1906an , Esteban de Garay herriko zinegotzi aukeratua izan zen . Arrasateko EAJ - PNVren lehen zinegotzia izan zen . 6 urte geroago alkate aukeratu zuten . Bi urtez egin zuen lan hori eta ondoren berriro zinegotzi izan zen 1923 arte . 1920an , beste jeltzale bat , Mariano Adan de Yarza , izan zen alkate aukeratua . 1923an Felipe Maiztegi udaletxeko kide , zinegotzi izendatu zuten . Gorterako aurkeztu ziren lehen hauteskundeetan , 1918an 168 bozka lortu zituzten .
Loiolara iritsi bezain laster , hain aberatsa den Loiolako artxiboan zokormiran hasiz ekin zion lanari . Hala dio Loiolako liburutegiko langile Olatz Berasategik : Patxik Cardaberazen , Larramendiren edo Mendibururen idatziren bat aurkitu nahi du artxiboan eta beti galdetzen dit ea horrelako zerbait ikusi ote dudan zokoren batean .
Eta Maialen Lujanbiok izan zuen lehiaz mozorrotutako festa honen txapela jazteko ohorea . Eta guk , bera ikusi , entzun eta berarekin gozatzekoa . Bertsolaritza herri honen historia aldatzen ari bada , hernaniarra bertsolaritzaren historia aldatzen ari da . Eta ekuazioak ondorio garbi batera garamatza . Maialen Euskal Herrian eta euskal herritarrengan eragin handienetakoa duen pertsonetakoa da . Eta hori , artearen bidez , kasu honetan bertsoaren bidez , lortu duen bakarretakoa .
lasterketak . com taldea - ( e ) k Kirola - Herri lasterketak gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 13 ordu , 20 minutu · Ikusi
Jautsi zenean predika lekhutik , izerdi uharretan zen , gorri gorria , egina , eta su phindarrak aurthikitzeko heinean ; bainan haren botza ez zen den gutienik erkhastua .
Jon Esnaola Madriletik 20 kilometrora bizi da , Boadilla del Monten , baina Madrilen egiten du lan , supermerkatuen aparejadore bezala , duela urte batzuetatik . Martxoaren 11n goizean goiz irten zuen etxetik , lanera joateko , kotxez , ohi bezala . Irratia piztu nuen , eta ordurako ari ziren esaten atentatua egon zela baina artean hildakoen berri ez zuten ematen . Lasai antzean abiatu zen , beraz , Madrilera , amak poltsikoko telefonora deitu zion arte . Zer pasatzen da , Madrilen ? ! , esanez deitu zidan . Buelta hartu eta etxean utzi nuen kotxea , Donostiako matrikula dudalako eta .
Bere ahotsa entzunez negarrez has nintekeen , edo zorionez bete . Ez dakit azaltzen . Ortzia negarrez ari da , baita ni ere . Egun beltza gaurkoa .
2 . Francoren garaian eta Estatuaren Lege Organikoaren arabera , Francok zuen botere politikoa eta arau juridikoak egiteko ahalmena . Diktadorearen heriotzaren ondoren , ahalmen hauek lehendakariaren esku eta Gorteen esku egongo ziren . Beraz , Erregeak hauen aginduetara moldatu beharko zuen eta ez zuen botere absolutua Francok izan zuen bezala . Hau dena garbi geratu zen Carrero Blanco hil zenean .
Interes publikoaren eta administrazio onaren izenean , eta alkatetzak proposaturik , Osoko Bilkurak honako erabaki hauek hartu ditu :
1972ko martxoaren 25ean egin zuten lehen emanaldia Donostiako Kresala elkartean . Garai hartan umeentzat euskarazko ikuskizunik ez zegoen eta hutsune hori betetzeko asmoz hasi ziren pailazogintzan .
Euskadiko garraioaren kanpo - kostuak : kostuak murriztu eta barneratzeko neurriak eguneratzea
Izenburua : Ambient Intelligence and ( Everyday ) Life Antolatzaileak : Julio Abascal , Yang Cai , Elena Lazkano , Basilio Sierra . Jarduera mota : Workshop Eremua : nazioartekoa . Data : 2005eko uztailaren 21etik 22ra . Donostia .
Bere lehen postua administrazioan Krasoren agintaldipean lortu zuen . Krasorekin Siria probintziara joanda , Krasoren estrategia militarra aldatzen saiatu zen . Base bat eraikitzea eraso zuzena baino hobesten zuen Kasiok . Krasok , halere , armada Karre batailara eraman zuen eta ondorioa erabateko suntsipena izan zen . Borrokan Kraso bera hil zen . Kasiok armadaren apurrak biltzea lortu zuen . Hurrengo bi urteetan , Kasio Siriako gobernaria izan zen eta mugak partiarren erasoetatik defenditu zituen . Zizeronek , Ziliziako gobernariak , Kasiori bere ahaleginak eskertu zizkion .
Partidu hau oso garrantzitsua zen bikote gaztearentzat , irabaziz gero ohorezko mailan jokatzeko aukera eskura baitzuten .
Horregatik , SOS Arrazakeria , Sare Antifaxista , EHGAM eta Gaztehgam - ek hurrengo adierazpena egiten dugu :
J . M . Martiarenak dio gai honi buruz esan beharreko guztia esanda dagoela eta herria txukunago eduki beharko dela , gaur egunean oso zikina baitago .
Horrenbestez , Hezkuntzako kontseilariak proposaturik , eta Nafarroako Gobernuak 2011ko maiatzaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat ,
Lexikoak halako bazterketa bat ezagutu du estrukturalismoaz geroztik , eta oso gutxi landua izan da zeregin honetarako . Bonaparte printzeak berak ere gramatika ezaugarrietan oinarritu zuen bere ekarria , lexikoaren kaltetan . Jacques Allières izan da , behar bada , gehien erabili duena , bai Iparraldeko hizkeren mapak egiteko ( 1960 - 61 , 1977 - 1986 ) , bai euskararen eremu osoa landu izan duenean ( 1994 ) .
Joxe Aranzabalen podcast - a entzun dut ( bide batez , zelan deitu euskaraz podcast - eko post - ari ? post - kasta , mezukasta , . . . ? ) idatzia irakurri barik . Gustatu zait gauzak kontatzeko era hau . Zeure ahotsa grabatzeko eta entzuteko lotsak uzten badizu jendeari errazago egiten zaio esaten duzuna entzutea irakurtzea baino .
Luzerari dagokionez , txikia da , gehienez 50 cm ingurukoa , baina soin sendoa du . Ezkata dortsal karenatuak ditu , gorputzaren erdialdean 21 lerro osatuz , eta 128 - 145 ezkata alde bentralean . Kolorazioa , berriz , aldakorra da oso : gainetik tipikoki arre - gorrizta da eta zigi - zaga egiten duen arrasto iluna du bizkarrean zehar . Hala ere , ez dira arraroak ale oso ilunak , beltzak , edota marrazkirik gabekoak . Sabelaldea normalean ilun uniformea da .
3 . « Nafarroa Berria » . Albreteko etxeko errege - erreginen antzinako lurrek osatzen zuten , 1512an Fernando Gaztelako erregeak anexionatu zuen Nafarroako antzinako erresumako lurralde historikoa izan ezik , eta Margarita Angulemakoak 1527an Henrike II . arekin ezkontzean eskuratu zituen lurraldeak gaineratu zitzaizkien .
Jaunak eta andereak , biziki eder zaut igualtasuna edo egalitatea .
Iritzi bat agertzeko eskubide osoa dut eta alkate berarekin bat eginik naizela aitortu behar dut beste ekintza batetan ere , adierazten zuenez aipaturiko aldizkarian , Azpeititik Loiolara bitartean etxebizitzak egitea astakeria bat dela oraingoz behintzat , bai alde batera eta bestera , herri barruan diren etxebizitzak eta inguruan diren lurraldeak aprobetxatzea egokia denez aurrez . Herriaren biztanle kopurua igotzen bada hemendik urte batzuetara , iritsiko da Loiola aldeko lurraldeen beharra , baina bitartean Nolatan gero , eta zergatik , une batetik bestera lasaitasun tokirik egokiena aukeratu etxebizitzak egiteko ? Ez ote da bera egokia , erreserba bezala gordetzeko oraindik behintzat ?
" Be oinez my friend " bideoa argitaratu zuten lehenengo , Bruce Lee handia agertzen zen auto baten iragarkia parodiatuz .
Baserria inguratzen duen nekazal aldea , landeta izenekoa , Euskal Herriko kostaldeko paisaiaren benetako arima da , eta garrantzi ekologiko handikoa gainera . Beronen ezaugarririk garrantzitsuena paisaia artifiziala izaten da ; gizakiaren eraginez sortu bait da . Paisaia honen egitura konplexua da ; larrebelardiz , laborantzaz , baserriz , hostozabalen eta pinuen zuhaiztiz osatuta bait dago . Honen ondorioz aberastasun botanikoa eta faunistikoa lehen mailakoa da . Animalia desberdinei behatzeko habitatik onena izatez gain , ikerketa zientifiko desberdinek adierazi dute Ipar Europatik datozen hegazti txiki askoren superbizipenerako oso garrantzitsua dela ; 1985 eta 1987ko negu gogorren moduko sasoietan batez ere .
ez , serio … ZORIONAK denei ! Ederki aittu ziren ta ! ( batenbaten agurrak etziten graziarik egin baina bueno … )
Gutxien gustatu zaidana , ez duela bilaketa aurreraturik , ezin duzu zehazki zerbait bilatu . Eta gainera , argazki gutxi daude ( oso argazki bereziak direlako izango da seguruenik ) eta beraz , batzuetan ezin dugu aurkitu bilatu bahi duguna .
Gazte manifestuan lortu duten sinadura kopuruarekin gustura agertu zen Agirre , nahi beste zabaldu ez duten arren ; gainera , eperik ez jartzean , agian luzeegi jo duen irudipena dute . Baina , " sinadura hauek garbi erakutsi digute gazteen babesa dugula , benetako aldaketa baten premia dagoela " azaldu du asanbladako kideak .
arkaitz ( e ) k bidali du duela 1495 egun 18 ordu 3 minutu
Latzen - eko mutilek beraien maketa eta diska bietako abestiak jo zituzten , hauen artean , " Zu atrapatu arte " , " Ze ingo xu " , eta euskal musikako klasikoa bihurtutako " Laztana " kantua , euskaldun askoren bizitzen soinu bandan leku berezia duen abestia . Izugarrizko konexioa sentitu zen musikari eta bertaratutakoen artean . Urte hauetan gipuzkoarrek ez dute euren xarma berezi hori galdu , eta publikoak asko eskertu zuen hori . Latzen - en agurra oso hunkigarria izan zen .
Eta hau da horren inguruan sarean batetik bestera azkar zabaltzen ari den PDF artxiboa . [ argazkiaren gainean klik eginda ere jaitsi daiteke ]
Uztailaren 11 eta 12an , egun osoko jardunean , azalpen teorikoek eta ariketa praktikoek osatuko dute ikastaroa . Euskal Herriko ahozko ondarea jasotzeko eta katalogatzeko metodologia ezagutzera emango da , hedapenari dagokionean hainbat esperientzia azalduko dira eta grabaketak egin eta lantzeko aukera izango da modu praktikoan .
Hilero aterako du eta , toki publikoetan eta tabernatan eskuratu ahal izango da
Tolosako epaitegian epaituko dute bihar pertsona hau , goizeko 11 : 00etan . Bere etxe inguruan baimenik gabeko makinak lanean zeudela ohartu eta langileekin liskarrean ari zela , hauek ertzaintza deitu zuten . Ertzainek Legorretako bizilagunari egotzi zioten liskarra eta honen ondorioz izango da biharko epaiketa .
Bere ekimenez edo instruktoreak horrela proposatuta , Gobernu - Batzordeak , diziplina - prozedurari ekiteko organo eskudun gisa , akordio arrazoitu bidez , behin - behineko izaera duten neurriak hartu ahal izango ditu edo kautelazko neurriak hartu ahal izango ditu , egokitu litekeen azken ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzen dutenak .
Orain prozesu horren etapa itxaropentsu batean murgiltzeko oinarriak ezarri ditu ezker abertzaleak . Orain eta beti . Lizarra Garazi garaian , 2006ko garaian eta aurretik egon diren saiakeretan ezker abertzalea izan delako ere konponbide saiakeren aitzindari eta bultzatzaile nagusia . Nire ustez , helmugara eramango gaituen prozesuaren etapa hasi dugu oraingoan .
Eta halaxe izan zen : kontzertu sentitua , arriskutsua , barru - barrukoa , bestiala . Arriola aretoan 200 lagun inguru bildu ginen , kanpoan " eguraldi txarria " , Anarik esan zuen moduan . Disko berriko kantu guztiak jo zituen , eta aurreko bi diskoetako beste 7 edo 8 abesti . Eszenatokian , Anariz gain ( kontzertua teklatuan hasi zuen ) , Inoren Ero Ni taldeko kideak : Borja gitarran , Drake baxuan eta Mikel Abrego baterian . Gainera , beste mila instrumentu eta saltsatan ( gitarra , teklatua , tronpeta , zerra eta beste tramankulu batzuk ) identifikatu ez nuen mutil bat ( Karlos Osinaga " Txap " , agian ? ) . Soinu aldetik arazo txiki batzuk egon ziren , eta kontzertuaren hasieran iruditu zitzaidan soinua apur bat saturatuta zegoela , baina huskeriak baino ez ziren izan . Apurka - apurka , gauzak finduz joan ziren , eta ez nintzen gehiago akordatu txikikeria horiekin .
Ba disfrutau ta animo ! sartu argazki gehio ! muxu bana !
Sabine Leutheusser - Schnarrenberger ministro alemaniarraren hitzetan , « Google , Microsoft bezalako monopolio erraldoi bat bilakatzen ari da eta gardenagoa izaten saiatzen ez bada , agian , ekintza legalei aurre egin beharko die » . Horixe adierazi zuen urte honen hasieran « Der Spiegel » astekarian egindako elkarrizketa batean .
Bai hain zuzen uztailaren 18an sortu zen . Ordurako , ikastaroa bukatu eta etxera etorriak ginen . Une bertatik , unibertsitateak itxi zituzten eta nik oraindik bi urte falta nituen ikasketak bukatzeko , baina udazkenean itzultzerik ez zuen izan . Ataungo herria Nafarroa inguruan dagoenez , berehala sartu ziren erreketeak . Eta kitak soldaduak eramaten hasi ere bai . Lehenengo 36koa eraman zuten , gero 37koa , eta ni 38koa nintzen . Hau ikusita , bolondres aurkeztu nintzen . Bolondres aurkeztean nahi zenduan gorputza aukeratzea baitzegoen , eta nik albaitaritza uakeratu nuen , gerrako frontean tiroka ez ibiltzeagatik .
Arratsalde batez , baratze miresgarriko sagardian lo kuluxka baten egiten ari zeal amets bat egin zuen . Nehoiz baratzeari kondatu ez ziona .
Google bilatzailearen publizitate - iragarkiak saihesteko era bat baino gehiago dago : Firefox nabigatzaileak dauzkan plugin - ekin , hosts fitxategiak aldatuz . . . Orain era berri bat aurkitu da : URLari " output = googleabout " parametroa gehituz . Publizitatea kentzeaz gain Google - k IPa jarraituz zure profila garatu ez dezan , Scroogle ere erabili dezakezu : http : / / www . scroogle . org / scraper . html
Nahi duen orok eskuragarri ditu , ziurtagiria duten lekuotan eta udaletxeko harreran , liburutegian eta igerilekuan .
Irailaren hasieran merkatariei gutuna bidali zitzaien alkatearen sinadurarekin kanpainaren berri emanez eta bisitariak joango zitzaizkiela iragarriz .
* estatistikoak eta induktiboak : ebatzitako kasu batzuetatik abiatuta erlazioak inferitzen dira , eta kasu berriak erabakitzeko prest da sistema . Estatistikoetan inferentzia zuzena den bitartean ( probabilitate - taulatan oinarritzen dira ) , induktiboetan inferentzia egiteko metodoak oso konplexuak izan daitezke . Azken hauek ikasketa automatikoaren ( Machine Learning , ML ) paradigman oinarritzen dira eta ikasitakoa zuzenean interpretagarria bada sinbolikoa esaten zaio ( adib . erabaki - zuhaitzak ) . Gehienetan ebatzitako kasuak behar direnez metodo hauei gainbegiratuak esaten zaizkie . Kasu batzuetan giza interbentziorik gabeko datuetatik ikas daiteke , metodo horiek ez - gainbegiratuak deitzen zaielarik .
www . opendefinition . org / 1 . 0 / Euskara gaztelumendi ( e ) k bidali du duela 854 egun 18 ordu 15 minutu , duela 854 egun 16 ordu 38 minutu argitaratuta
Jauzi teknologikoak berez ekarriko du jauzi metodologikoa ? Teknologia berriek eurek bakarrik ziurtatzen dute emaitzen hobekuntza ? Ez dut uste , eta Ulibarrikoek ere ez dute horrela pentsatuko seguruenik . Baina ideia hori azkenotan gehiegi zabaltzen ez ote gabiltzan nago , denok , ez Ulibarrikoak bakarrik . Teknologia berriak tresnak baino ez dira azken baten , gure emaitzak sano hobetzen lagundu dezaketenak . Baina orain arteko jokaerak eta ildo metodologikoak ingurune berrietara ekartzen asmatzen ez badugu , hobetu barik kakazteko boleto handiak dauzkagu , eta halakoren bat gertatu da dagoeneko .
Irudiak gora kargatzeko bi modu daude . Modu tradizionala hautatuko dugu , eta honelako leiho bat agertuko zaigu .
Halaber , europarrak iritsi baino lehen , herri amerindiarrak bizi ziren lurraldean , besteak beste siuxak , txeroki eta komantxeak , gaur egun oso egoera gutxitu eta baztertuan daudenak .
Polen - espektroari eginiko azterketak erakutsi duen bezala , Floresta eta Anae laginek dute erromero - polen gehien ( % 27 eta % 23 ) , El Quexigal ( % 14 ) eta Luna de Miel ( % 9 ) markakoen frango gainetik . Laranjondo - lorezko eztietan , berriz , El Quexigal laginak dauka laranjondo - loreko polenaren % 52a ; Anaek , % 31 , eta Hijas del Solek , azkenik , % 0 , 5a . Estatu espainoleko arauteriak lorebakarreko eztiek izan behar duten gutxieneko polen - kopururik zehazki xedatzen ez duelarik , hurrengoa baizik ez dio : " Eztiak ohiko polen - kopuru arrunta izango du , filtrazioa egin ondoren ere produktuaren baitan geratu beharko duena " . Ofizialak ez diren bestelako arauketa batzuek , aldiz , gutxieneko balio zenbait xedatzen dituzte .
Zuk aipatu duzun bidea izaten da ohikoena webgune bati ekiteko , azalera joan han zer dagoen ikusi , gainetik irakurri , eta gutxitan heltzen da bigarren orrialdera , ezta lehenengo orrialdeko azken mezura ere .
Badaude hainbat gune posta kontu doakoak eskaintzen dituztenak , oso ezagunak badira ere , hemen aipatuko dira horietariko batzuk .
Eguberrietako apaingarrietan , Abenduko eraztuna edo ate gaineko koroa eta antzeko hosto iraunkorreko landarezko osaketen osagarri egokiak lore eta fruituak dira . Eskuratu loradendan apar absorbatzailezko zirkulua eta plastikozko euskailua . Estali erabat adaska txikiz ( ezpala , chamaecyparys , ruscus , etab . ) eta erantsi lore lehorrez osaturiko galaxia bat . Arrosa - kusku edo - pipilak , salbia purpurako hosto batzuk , alazor - pipilak , fruitu lehorrak eta hortentsi pusketak aukera ditzakezu , adibidez . Mahaian jartzekoa baldin baduzu , kokatu bertan lau kandela . Koroa etxeko atean eskegirik ere ipin dezakezu .
Eta orain , zubiaren kontua hau dela eta , divo bi hauen polemikaren erdian , gure ustezko identitate intimo horretatik ari zaizkigu oratzen : aizu … hiriaren zubia da , eta hiriak erabakitzen du zer egin ! ! ! . Baina ez dakit ze erantzun ari diren jasotzen , agian ikusle soil batena , ez hots ez bero . Hiritarra , Betiko Hirian bizi da ( fisikoki eta irudikapen aldetik ) eta harekin identifikatzen da . Hiri Berriaren gune honetara esperientzia bat sentitzera hurbiltzen da ( horrela irudikatu - saldu diote ) , ez daki nola azaldu , baina oso modakoa ikusten du orduan bere burua … eta badaki , moda etengabeko aldaketa dela , ezer ez da irauteko bere hortan , beraz , eta dena dagola modaren menpe . Atzo bertakoak gaurkoari oztopo egiten badio , ba oraingoaren menpe jarri behar da , ezta ?
Intsektu mota berrien agerpena etengabea den arren , suntsipen erritmoa harik eta biziagoa da , arras biziagoa ere : gaur egun hiru intsektu mota desagertzen ari da orduko , hots , 27 . 000 espezie urtearen buruan . Hori dela eta , AeE elkarteak ezinbestekotzat jo du pentsamoldez aldatzea eta erakundeek alor horretara aurrekontu - atalik bideratzea , aniztasun entomologikoa aztertu eta artatzeko ardura duten pertsonei beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzeko .
Oso erabilia den lehengai bat , antxoak laguntzeko , Worcershire saltsa da , antxoekin ere piperminekin egiten den pasta antzekoa ere " sambal tumis " - a ere egiten da eta baita ezagunak dira inguruan koko esne eta arroz egosiz zerbitzatutako antxoa frijituak eta fruitu sikuak .
Uztarriak beste ahalegin komunikatibo eta informatibo bat egin du orain , herri aldizkariaren diseinua berritu egin duelako .
• Otso austriar - hungaroa , erdialdeko Europan bizi da eta gaur egun nahiko urria da .
" Baserriko Argia erakusketa ireki da Azpeitian " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioaren hamargarren urtebetetze kari , ikasleek itsasoaren gaiaren inguruko ikusgarri berezia apailatu dute , Joxelu Berasategi antzerkilariaren laguntzarekin . Emanaldi publikoa ekainaren 5ean , goizeko 11 : 00etan eskainiko dute .
F ) Eskerrak lagundu eta babesa eman diguten Erakunde Sozial guztiei , auzoko komertzioei , Umandi Ikastolari , Algara dantza taldeari , Harresian Zulo eta Astearte Gasteizko musika taldeei , txistulari , bertsolari , malabarista , txalapartari , Albokari , perkusiolari … guztiei . Eta baita egon diren boluntarioei ( 100 baino gehiago ) , notarioei , eta orokorrean partaide guztiei ere . Beraiek gabe ez baigenuke lortuko gaur egun paper hauetan daukagun emaitza : Arriaga Parkea suntsitzeari erabateko ezetza .
felipe ( e ) k bidali du duela 1671 egun 4 ordu 22 minutu
20 02 03 Biodegradagarri ez diren bestelako hondakinak
Obesitatea hilkortasun - tasa gehitzearekin lotzen da . Pertsona obesoetan hainbat gaixotasun ( e . b . arteriosklerosia , hipertentsioa , diabetea , gota edo hezueria , artrosia , edo behazun - xixkuko gaitzak ) askoz ere usuagoak dira , eta bestalde barizeak eta herniak arazo gehiago planteatzen dituzte obesoengan , pisu normala duten pertsonengan baino .
Eraikin ofizialetan Frankok ezarritako banderaren ugalketaren bidez zein Espainiako monarkiaren eledunen etengabeko etorreren bidez , Euskal Herria Espainiako administrazioren pean dagoen lurraldea dela azpimarratu nahi dute . Aipatutako obsesioak , aldiz , kontrakoa adierazten du : bere burua espainoltzat hartzen ez duen lurralde batean gaudela , bere etorkizunaren jabe izan nahi duena .
Ohartzerako , gela barruan zegoen . Garbigailu aurpegiarekin hartu zuen nagusiak .
Errotuluak , apaintzeko moldurak etab . arau hauetako 5 . 01 . 61 artikuluak arautuko ditu , eta eraikinak onartzen duen irtengunea , berriz , 1 , 50 metrokoa izango da .
Umetxo edo heldu zahar ta nerabe Mendira joango diren egiezu galde Mendira igotzeko Txindokira hobe Nola utziko duzu bada , igo gabe
Polikiroldegi tolosarrak 2005eko irailaren 1ean zabaldu zizkion ateak herritarrei . Halere , inaugurazio - ekitaldi ofiziala 2005eko irailaren 24ean izan zen , Carlos Peña igerilari tolosarraren partaidetzarekin . Igerilari gazteak Guiness errekorra lortu zuen 25 metroko igerilekuan 24 ordu jarraian atzeraka igeri egin ostean . Horrela , 48 kilometroko ibilbidea osatu zuen egun hartan igerilariak .
Ixilik edo urruti nahi gaituzte . Elkargune baten , Aizpurutxuko apeaderoan , Jan da Lo zaharrean ( baztertuak ) .
1974 . urtean Ellice uharteetako polinesiarrek , Gilbert uharteetako mikronesiarretatik banatzeko bozkatu zuten . Hurrengo urtean , Gilbert uharteak Tuvalu bihurtu ziren . Independentzia 1978 . urtean izan zen onartua . 1995 eta 1997 artean Tuvaluk bandera berri bat erabili zuen , baina berriz ere bandera zaharra erabiltzera igaro zen .
Arazoei ez zaie irtenbiderik ematen , erabakiak atzeratu egiten dira eta lan garrantzitsuak atzeraka gelditzen dira .
Aurten diru kopurua igo egin dute antolatzaileek ; 4 . 200 euroko da beka
Dimentsio eta altuera aldakorreko giza dorrea , elkarren sorbalden gainera igotako casteller - ez osatuta dagoena . Zenbait jai herrikoitan ikus daitezke .
ALGORRIETA Zutarria duela 3 aste 6 ordu / irundarra
Larunbat goizean , makina bat aralarkide eta Aralarzale elkartu ginen Gasteizen . Makina bat lagun , bere burua eskaini dutenak XXI . mendeko Ezker . . .
Normala den moduan bakoitzak gustuko dituen arloan jakiten du blog mundua nola dagoen . Bat jaiotzen bada interesatua enteratuko da , hiltzen bada ere jakinaren gainean egongo da . Sorpresak ere ikusiko ditu .
Oiartzungo Hitza - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Gaztetxoen Xanistebanetako Futbito Txapelketaren atzoko emaitzak gunean duela 2 ordu , 31 minutu · Ikusi
Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian jaio zen 1953an . Oinarrizko ikasketak egiten eta baserrian laguntzen igaro zuen haurtzaroa eta gaztaroa . Ondoren oiartzungo Etxebeste tailerrean hasi zen lanean eta gauez gau eskolara joaten zen . Oiartzungo Udalean hasi zen iturgin . Garai hartan oso gustuko zuen boxeoa , Errenterian entrenatzen zuen eta konbate bat jokatzera ere iritsi zen . Gaztetatik da bertsozale , eta autodidakta izan da . Urte asko darama bertsotan , eta azken urteotan Karrikako bertso eskolan dabil .
Hori da Kukutzan ikusten duguna , udalak utzita duen auzo batek bere ekimenak sortu ditu . Gazte talde bat , hasi du bere gustuko ekitaldi antolatuz . Azkenean , beste batek , udalak , egiten ez duenez , auzoko kultura - hutsuneak bete hasi da . Errekaldeberrik antolatu du eta Errekaldeberrik hartzen du . Non dago arazoa ? Instituzioak kale egiten badute herritarrek hartzen dute protagonismoa ( ia - ia liberalismoa da ) .
Honakoak lan kontrarreformista baten ezaugarri guztiak betetzen ditu : gai erlijiosoari dagokionez , garrantzi berezia eman zaio ikonografiari , kristau fededunen irakaskuntza zuzenak helarazteko . Konposizioa barne esparru batean kokatuta dago , zutabez inguratuta . Ardatz nagusiei dagokienez , erdian Kaifas dago , gure ezkerretara Pontzio Pilato eta eskuinetara Kristo , eserita . Multzo horrekin batera Sanedrineko judutarren auzitegia - hainbat kide ikus daitezke , multzoa inguratuz .
iep ! nik eztut nork espabilatu eta nik eztut norengan fideltasuna hausterik baina uste dut espabilatzearena gero eta mutil gehiagotan ematen ari dela , hau da : neskarekin hasi eta " txintxotzen " diren hoiek gero ta gehiago direla ta alrebes ere bai , gero ta emakume infiel gehiago dagoela . etxekaltekin ados , gauza berdintzen hari da ta ola behar du ! ongi segi ! !
Epealdi horretan nabari azaldu ziren Bigarren Mundu Gerran aliatuak izandakoen arteko diferentziak , batez ere nazioarteko ordena berriari zegozkionak . Ondorioz , mundu - mapa berria diseinatu zutenean , superpotentzien eraginpeko bi zonalde edo esparru bereizi zituzten , eta " blokeen politika " esan zaiona sortu zuten .
Karia hortarat , espazio bat eskainia izanen zaie Azoka gunean ( Versailles - eko atea ) , eta euskal literatura ekitaldi zenbait antolatuak izanen dira ere . Parte hartuko duten argitaletxeak hauek dira : Hatsa , Maiatz , Gatuzain , Elkar .
Garbiketa handieneko eta zainketa bereziko unitateak dira , izenak dioen bezalaxe . Unitate horietan neurri zorrotzagoak hartzen dituzte . Normalean airea iragazi egiten da , airean egon daitezkeen mikroorganismoek iragazkia ez dutela zeharkatu bermatzeko . Badaezpada ere , gaixoak gela ezberdinetan egoten dira , bata bestearengatik aldenduago . Hala ere , gaixoen egoera kaskarra dela eta , unitate horretan gertatzen dira infekzio gehienak . Mikel Alvarezen hitzetan " prozesu normala da hori , sendatuko dira " .
Beasaingo Igartza multzotik Zegamako San Adriango tunelera arte , Donejakue bidean erromesek egiten duten ibilbidea jaso du . Liburua ordea , ez da Donejakue bideari buruzko gida , ikerketa lan bat baizik . Bi urtez , hainbat artxibategitan eta liburutegitan aritu da Elortza informazioa biltzen , eta Zegama , Segura edo Idiazabalgo hainbat herritarrek oraindik gogoan dituzten kontuak eta bitxikeriak ere jaso ditu .
art . 15 . 4 . Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak sinatu ahal izango ditu hiru foru - aldundiekin eta hiru hiriburuetako udalekin ( legearen ) 2 . eta 3 paragrafoak kudeatu eta finantzatzeko . ( Euskal sozialistak )
Superkonputagailuen munduan , NASAn martxan jarritako Beowulf sistemak erakuts dezake Linux - en balioa . Superkonputagailu bat erosi ordez , NASAko ingeniariek PC arruntak elkarrekin lotu zituzten eta Linux - en oinarritutako softwarea erabili zuten lana PCen artean banatzeko . Horrela , superkonputagailuen lan bera egiteko gai den sarea osatu dute , baina askoz merkeago . Dena dela , Microsoft ere ari da sarean lan egiteko modu horretan oinarritutako teknologia prestatzen eta ez du segituan galduko bere nagusitasuna .
Etxebitzitza honek ondorengo azalera eraikia du : 59 , 58 m ² .
Lehen aldia da emakume batek rally bat irabazten duela Euskal Herrian . Garrantzitsua da hori , ez ? Bai , bai , lehen aldia da . Iaz mendiko rallyetan ibili nintzen eta lasterketa guztietan bigarrren , hirugarren … Beti gertu , baina ezin izan nuen proba bat bera ere irabazi . Erresistentziako probetan ere ondo ibiltzen nintzen , eta duela bi urte Alcañizen ere bigarren sailkatu nintzen . Baina lasterketa bat irabazi , eta gainera norberaren herrian … Oso polita izan da ! Merezi izan du egindako lanak .
Ohartzen bazira zure sakelan , sast edo xixt , sartzera doakizula esku arrotz bat , etzira luzaz egoiten zure baithan gogoetan : « zer othe da hau ? » . Ez ; bainan krak berehala zuk ere zure eskua hara berera . Hori zauku gerthatu guri eskualdunei , arrotzak baino areagoko frantses herritar batzuk nahi ukan daukutenean kendu ahotik eskuara , eta guhauren sakelan sarturik , han atxiki gordea , preso , alfer : hori bera aski , luze - luzea eta zalu atheratzeko , dena kanporat .
Gobernua bere horretan jarraitzen dau kanona ezartzeko bidian , eta oin dala egun batzuk euskarri digitalen gainian aplikatuko diran proposatutako gehigarrixen zenbatekuak argitaratu ditxu . Irudi honetan ditxuzue : Nola ez SGAEri asko gustau jako guzti hau , nahiz eta seguru nau dana pixkat gehixau igo ezkero berdin berdin onartuko zutela proposamena , inolako azterketarik ein gabe , azken finian gero ta gehixau jaso , hobeto . Beste alde batetik , PP alderdixan jarrerian inguruan bebai aipamenak ein ditxu . Kudeaketa erakunde honentzat PP kanonan kontra jutia lotsagarrixa eta elektoralistia da . Bigarrenakin ados nau , baina erabaki hau ez jata inolaz lotsagarrixa iruditzen . Behingoz bada bebai , PP alderdixak erabaki on bat hartzen ikusten dot , naiz eta hori itxeko moduak ez diran oso itxurosuak izan . SGAEk arriskuan ikusten dau beran bizitza , eta ez dau denbora asko bihar izan beran boteria erabiltzen hasteko : alderdixeri presiñua , euren artisten hitzaldixak , etab . Kultura arriskuan dauala esaten konpondu nahi dute dana . Web honetan irakurri leiken esaldixa ikusi besterik ez dau erakunde honen lotsagabekeriaz jabetzeko :
4 . taldeko haur edo gazteak euskaraz erraz komunikatzen badira , erabilera naturalera hurbiltzeko urratsean kokatu behar dira .
Erlatibitate murriztua , erlatibitate orokorra eta mekanika kuantikoa hiru teoria dira , teoria bakoitzari funtsezko konstante bat dagokiola . Horrela
Sailburuak baino politikoagoa dirudi , baita ere , Hizkuntza Politikarako sailburuordeak . Eta , zorionez , euskalduna da , euskalduna den bezala ( baian ez , agian , hain ikuspegi politiko zolikoa ) Administrazio Publikoen Hizkuntza Normalkuntzarako zuzendari berria , urte asko ez dela UAko militantea zena . Bai , bere ideario politikoan " que el euskera no era la lengua propia de Álava y que su co - oficialidad era una imposición " aldarrikatzen zuen erakunde horretako militantea . Pedigree ( eusko label ? ) interesgarria , beraz , horrelako ardura baterako .
- Erkidegoko estatuetako heziketa - sistemetan dauden arazo berdinei buruzko informazioa eta esperientziak elkarren artean trukatzeko moduak garatzea .
Duela hamar bat urte , klima fitoplanktonak kontrolatzen duela ondorioztatu zen , dimetil sulfuro ( DMS ) molekularen bitartez . DMStik , oxidazioz , sufre dioxidoa eratzen da eta konposatu horren parte bat sulfatozko aerosol bilakatzen da , hodeien sorrerako nukleatzaileetako bat .
2011ko apirilaren 14ean Bilboko hotel batean aurkeztu dute EUSKAL HERRIA KIROLA erakundea . Euskal Herriko kirolariek eta kirolak orohar dituez gabezi eta beharrei erantzuteko helburua duela azaldu dute . BAI EUSKAL HERRIARI ekimenetik pozez hartzen dugu albistea . Batetik Euskal Herriko Kirolariek behin baino gehiagotan agertu izan dituzten beharrei erantzutera datozelako eta bestetik Euskal Herria nazio gisa eraikitze aldera pauso garrantzitsua izango denaren uste osoa dugulako . Hemen duzue informazio guztia .
Auzipetze Zibileko Legearen arabera , epaitegi edo auzitegiren batek jakinarazten badio aldeetako bati beste aldeak abokatua eta prokuradorea hartuko dituela , jakinarazi behar dio , halaber , doako justizia eska dezakeela . Auzi - jartzailea abokatu batekin agertzen bada , salatuak eska dezake doako lege - laguntza . Eta auzi - jartzaileak abokaturik hartu ez , eta salatuak adierazten badio epaitegiari abokatu bat hartuko duela , orduan auzi - jartzaileak eska dezake doako justizia .
Arrecifes , Argentina . Apirilaren 10ean , larunbata , egin zen elkarteko Ohiko Batzar Nagusia . Arratsaldeko zazpi t ' erdietan ekin zitzaion bilerari , hildako bazkideen ohorez minutu bateko isilaldia eginez . Jarraian iazko txostena eta emaitzen laburpena irakurri eta eztabaidatu eta bi bazkide hautatu ziren agiriak sinatzeko . Zerrenda bakarra aurkeztu zenm eta bazkideek ez zuten arazo handirik izan . Hona Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten kideak :
Aupa ! ¿ Qué os parece quedar en el Txamarta hacia las 20 para tomar una birra e ir juntandonos ? Y coger el autobus ( el 26 ) a las 20 , 45 aprox . La lista de asistentes que tengo es esta : 1 Aitor Errege 2 Aitor Valencia 3 Alex Zabaltza 4 Endika Errege 5 Endika Ochoa 6 Gorka 7 Iñigo Azurmendi 8 Iñigo Lasa 9 Imanol Ortiz 10 Imanol Vicente 11 Jaime Sanz 12 Jokin Fontenla 13 Jokin Ibarbia 14 Jon Etxebe 15 Jon Galas 16 Jon Lertxundi 17 Jon Sagas 18 Julen Gonzalez 19 Mateo 20 Mikel Sotres 21 Paul 22 Unai Aldasoro 23 Unai Rezabal 24 Xabier Anso 25 Xabier Navarro 26 Eneko Prieto 27 Borja Mendes 28 Reto 29 Jessica + X + Y 30 Abas ? Talo ? Lustun ? Sanfo ? Roko ? Goros ? Algun comentario / queja / ruego ? ? jaja Larunbata arte ! !
dina ( e ) k bidali du duela 593 egun 13 ordu 52 minutu
Eman dugun urratsa ez da nolanahikoa izan , ikasle eta irakasleok bizi dugun egunerokotasunean eragin handia izan duen erabaki bat izan da . Aurretik egin den informazio eta kontzientziazio lana garrantzitsua izan bada ere , ezinezkoa da egoera berri honek ekarriko dituen gorabehera guztiak aintzat hartu eta aurretik lotuta izatea .
Roosevelt betirako geratuko zen Armadari hestu lotua . Administraziorako gaitasun handia zuen eta , berehala ikasi zuen kongresuko liderrekin edo beste departamentukoekin negoziatzen , aurrekontuan aurrera ateratzeko eta Armada zabalduarazteko . Urpekontzien defendatzaile sutsu bihurtu zen eta aliatuentzako alemaniar urpekontziek suposatzen zuen mehatxuari heldu zion . Gai honetarako , Ipar Itsasoan , Norvegiatik Eskoziaraino , leherkai barra bat ezartzea proposatu zuen .
Irribarrea ahoan duela , ametsak egi bihurtzen saiatzen da Gonzalez
51 . fakturen erlazioko sei fakturetatik hiru onartu dira , hiru hauek : ADO 99 - 842 , ADO 99 - 849 eta ADO 99 - 849 . Onartu aurretik idazkariak ohartarazi die azken bi faktura horiek kontuhartzailearen oharpena dutela , udal aurrekontuetan ez dagoelako nahiko kontsignaziorik gastuari aurre egiteko .
Karbohidratoak gure organismoko erregai nagusiak dira , ondorioz kirol lehiaketa baten aurreko jatorduak karbohidratotan aberatsak diren eta elikagai konplexu diren pasta , arroza , ogia , patatak edo zerealen dosi eder bat izan behar du . Bestalde , ez da komeni karbohidrato sinpleak dituen elikagai gozoak hartzea ( fruta zukuak , azukrea , eztia , fruitu lehorrak , almibarra eta mermeladak ) . Gehiegizko kontsumoak odoleko azukre mailaren jaitsiera eragin dezake 60 - 90 minutuko ariketa egin ostean .
1 . Zuzendaritza organoen administrazio ekintzek ebazpen forma izango dute .
1 . Iosep bada eraman zuten orduan Ejiptura , Potifar Faraonen ganbarazañ iauregiko prebost ejiptuarrak erosi izan zuen ismaelitarren eskutik zeñek ekharri izan baitzuten harat .
Asteburu musikalen baitan , Triku musika elkarteak antolatu du jaialdia . Bengoetxeak esandakoaren arabera , kontzertuak eskaintzeko " beste formatu bat " aukeratu nahi izan dute eta horregatik jo dute Perez Arregi plazara , " beste giro bat sortzeko asmoarekin " .
Behin egiaztapenak eta argiketak egin ondoren etxebizitza bat erostea erabaki badugu eta gu eta saltzailea konprometituko duen kontratu pribatua sinatzeko prest bagaude , ohizkoena berma izeneko aurrerapen edo seinale bat ematea da .
Guda amaituta , mundua bitan banaturik geratu zen ; eta mundu bi horien muturretan , AEB batetik eta SESB bestetik . Bi mundu , bi ideologia , bi kultura ; ongi bereizitako bi bando , isilpekoa zen guda berri batean . Haien arteko lehiak kosmosera eraman zuen gizakia , lehen aldiz .
Gaurtik aurrera Olazarko zubipetik Intxaurtxuetako zubirainoko bidegorria itxita egongo da eta zati horretan dauden lurren jabeek bakarrik izango dute pasatzeko aukera . Hiru egun hauek euri - urak batzeko konexio lanak egiteko aprobetxatuko dituzte .
Iturbide : Kobratzen ez zuenak bentaja bat bazuen , gogoa emandakoan hasi eta gogoa emandakoan utzi .
Krisi ekonomikoari aurre egitea , kohesio soziala , frentismoetatik urrundutako politika eta zortasunik gabeko bakearen eraikuntza dira H1 ! Gipuzkoaren helburuak Joxan Rekondo , Maite Etxaniz , Pello Gonzalez eta Martin Beramendi
- Haurrak ginela , ibar horretan jolasean genbiltzala , obusak pasatzen ziren gure buru gainetik . Zazpi bat urte izango nituen orduan , gerla garai haietan .
Noiz arraio konturatuko zarete gipuzkera ez dela euskara batua ?
Honako saio hauek aktan jaso daitezen eskatu dute :
Irakurri artikulua eta laburbildu gaia lau lerrotan . Aukeratu lau ideia eta prestatu horiei buruzko iruzkina ahoz azaltzeko . Gaia :
Kapazitatea 2 laukian , bigarren kondentsadorearen C2 kapazitatea , hasieran deskargatuta dagoena , μF - tan .
Ilargi eklipse bat gertatzen denean Ilargia Lurrak sortzen duen itzalean sartzen delako da . Bi gorputzen mugimenduak eta ekliptikak duen inklinazioa dela eta zaila da kalkulatzea noiz egongo den eklipse bat , baina gaur egun guztiz kalkulatua daude . Hiru motakoak daude :
Aurtengo bost ekitaldiak bukatu dira , eta une egokia deritzot gogoeta bat egiteko . Hasteko , ikastolen aldeko festa bakoitzaren inguruan badaude zenbait adierazle zer pentsa ematen dutenak . Nolatan azaltzen ditugu jendaurrean bakarrik diru eta jendetza kopuruak , eta ikastolen inguruan ez dugu mezu argirik ematen ? Nolatan gelditzen gara ozenki esan gabe naziogintzan ari garela herritar xumeak , 160 urteotan Nafarroako Estatuaren azken aztarnak galdu genituenetik , etsi gabe geure Eskola eraikitzen ? Bestalde , nolatan dago euskararen festa esateko halako joera zabala , ikastolen festak direla argi dagoenean ?
Rallyan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla suposatzen du .
Gabiriarrek zazpi zinegotzi aukeratuko dituzte maiatzaren 22an ( horietako bat gero alkate izendatuko dute ) . Hiru taldek aurkeztu dituzte hautagaitzak Gabirian . Horietatik bi herritarrek osatutakoak dira : Auzo Artea eta Gabiria Aurrera . Hirugarrena PPk osatu du . Auzo Arteak herri parte hartzailea nahi du . « Udalari herria dinamizatzea eta herritarrei ateak irekitzea dagokio , ez ixtea » . Herri programa atera aurretik , inkesta [ . . . ]
Interneten ibiltzen bazara , dagoeneko entzunda izango duzu sare sozial digital bat baino gehiagoren izena : Hotmail eta Terra web bitartez e - posta mezuak kudeatzeko , Microsoft Messenger eta Yahoo Messenger txateatzeko , Youtube eta Vimeo bideoak partekatzeko , Flikr eta deviantART argazkiak eta irudiak partekatzeko , Last . fm musika elkar gomendatzeko , Slideshare aurkezpenak partekatzeko , Blogspot eta Blogger blogak sortzeko , Wikispaces wikiak sortzeko , del . ici . us estekak partekatzeko , Digg eta Meneame albisteak partekatzeko , Twitter mikroblogak sortzeko , Facebook eta MySpace lagunekin harremanak mantentzeko … Zerrenda amaigabea da . Google enpresa boteretsuak dituen zerbitzu edo aplikazioetako askok ere , erabiltzaileen artean sare sozialak sortzen dituzte : Google Docs , Google Groups , Gmail , Google Talk , Google Calendar eta beste batzuk .
" Asteburuan jokatuko dute areto futboleko XV . Urte Berri Txapelketa " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
1980an estatubatuarrek lehendakari hautatu zuten Ronald Reagan ultrakontserbadore errepublikarra , bere kanpaina guztia bi puntu hauetan oinarritu zituena : berrarmatze - politika eta sobietarrek hirugarren munduan ari zuten hedapenari gogor aurka egitea .
Mikel Antxon Arrizabalagak dio gaurkoa erabaki politikoa dela eta horrela tratatzea nahi du : ezin omen dute arrazoi tekniko eta juridikoren atzean ezkutatu erabaki estrategiko hauek atzera botatzeko . Zentzu horretan dio , beharbada errekurtso egileek ez dutela legitimitaterik hura tartekatzeko eta errekurtsoa bera baliogabea izan daitekeela . Dena den , erabaki politikoa da gaurkoa , eta jadanik urteak daramatzan gai hau beste atzerapen bat izateko arriskutan da , lezoar askorentzat hain beharrezkoa den azpiegitura atzeratuz . Bera Pildainen aldekoa da , proiektua ona omen da , kokapena primerakoa eta , orain berriz , Auñamendin kokapen okerragoa eta azpiegitura txikiagoa . Proiektu berriaren finantzaketari buruz , bideragarritasunari buruz eta kudeaketa sistemari buruz inongo azalpenik ez ematea kritikatu du . Adjudikazioa bertan behera uzteak ekar lezakeen kalte ordainen ordainketaz ohartu du . Erabaki politikoa omen dela eta ezin dela Lezoko pertsona nagusiekin jolasean segi .
Marian Perurena lankidearen aita Leitzan hil zen 2011ko otsailaren 5ean , 93 urte zituela .
Igor Susaeta - ( e ) k Frantziako Tourra gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 2 ordu , 42 minutu · Ikusi
- Liburua osorik irakurri duzu ? Zer moduzkoa deritzozu ? ( ' ongi ' edo ' gaizki ' bezalako adizlagun lauak debekatuta ) Zergatik ?
Kaletarrek baino gose gutxiago izan zuten gerra ostean
Baina beste taldeetan ez bezala , talde honek berezitasun batzuk daukaz :
Lehengoan ekarri nian hona polizia - etxeetan maiz gertatzen ei diren tortura matxista sexualen gaineko salaketa , estatu zerbitzariek ( alegia , herritarrak halako tratuetatik babestu behar dituztenek ) egindakoak .
Baina nik ez nuen hori egin nahi . Ez nion aldarri puntu bat eman nahi . " Aurrera egin behar dugu " , " Gurea da onena " . . . Uste dut garai batzuetan hori beharrezkoa izan zela . Nik beste alde bat eman nahi nion , barrutik berba egin . Barrutik egindako olerkia da , bihotzetik egindakoa . Forman ere , agertzen diren irudiek badute zerikusirik naturarekin , baina beste batzuk oso urbanoak dira , oso gaur egunekoak dira . Euskara bizirik dago hirian ere bai , hori ere azpimarratu nahi genuen . Bitartean heldu eskutik liburuaren ildotik datorren poema dela esan daiteke , ala ez ? Garai berekoak dira . Bitartean heldu eskutik liburua ( Susa , 2001 ) 2001ean argitaratu zen eta poema hau 2002an idatziko nuen . Garai berekoak dira beraz , baina liburuko poemak gordinagoak dira eta hau akaso lirikoagoa . Kantatzeko egindako olerkia da eta musikarekin indar handia hartzen du . Sorreratik , beraz , musikaltasun handia du olerki honek .
Antxiña , basetxe zaar baten , ama - alaba batzuk morroe bategaz bizi ziran . Ama - alabak emakume beargiñak ziran ; egunez , beintzat , soloko lanetan bizkor eta zintzo jarduten eben ; illuntze - ondoa asita , barriz , etxeko lanak eginda gero , eskaratzeko supazterrean goruetan jarduten eben .
Naomi Kawaserentzat , bizitza eta zinema elkarri lotuta daude . Haren unibertso intimoaren eta obraren arteko sinbiosia hain handia da , zaila da zehaztea non amaitzen den norberaren bizipena eta non hasten den artea , non amaitzen den dokumentu sentimentala eta non hasten den fikzioa . « Gauzak zinemaren bitartez baino ezin ditut adierazi » dioen emakume baten obraren ardatza bere burua da ezinbestez : « neu naiz gaia » .
berria . info / albisteak / 31870 / Gazte_bat_atxilotu_dute_Ordizian . htm ikira ( e ) k bidali du duela 900 egun 1 ordu 28 minutu , duela 899 egun 19 ordu 14 minutu argitaratuta
Jaiotzean pisu txikia duten haurrek helduaroan gaitz kardiakoak nozitzeko arrisku handiagoa dute , Circulation aldizkarian plazaratutako azterlan batean ingeles ikerlari talde batek dioenez . . Autoreen iritziz , pisua eskuratu eta gorputza garatzeko xedez , haur horiei kaloria gehiagotako dieta emateak hipertentsioa nozitzeko arriskua areagotu egin dezake ; arrisku hori , gogoan izan , helduaroan gaitz koronarioak nozitzeko aukera handiagoekin loturik dago . Jaiotzean pisu gutxi izan zuten eta , normaltasunera iristeko , dieta handiagoa kontsumitu zuten sei eta zortzi urteko haurrek ohiko elikabidea eginikoek baino presio arterial altuagoa zeukatela egiaztatu zuten zientzialariek
Meatze inguruko etxebizitzaren arazoa ez zen aipatutako grebarekin konpondu , baina konponketaren hasiera izan zitekeen . Greba baino bost urte geroago , 1895ean , meatzetako egoera lehengo berbera zen : han jarraitzen zuten barrakoiek eta hantxe zeuden kantinak . Alabaina , meatzarien greba hark ahalbideratu zuen instituzio , sendagile higienista eta arkitektoak langileentzako etxebizitza eredu egokia aurkitzeko molda zitezen . Hortik sortu ziren " Etxe Merkeak " izenarekin ezagutzen direnak . Etxe haien ezaugarriek tipologia berezia markatu zuten Hego Euskal Herriko etxegintzan . Etxe merkeak familia bakarrekoak , bikiak edo elkarri atxikiak izaten ziren , eta lorategi txiki bat eta baratze txiki bat izaten zuten . Barrualdean , berriz , gutxienez sukaldea , komuna eta hiru logela . Luxua meatzarien barrakoiekin alderatuta .
Xertatu Taldeak jarduteko bere oinarrizko printzipioak diren honako balioen bidez gauzatzen du bere konpromisoa :
Liburua ez amaitzea nahi nuen zeren eta liburua gero eta gehiago irekurtzean gero eta barregarriagoa eta gehiago engantztzen saitu . Liburuan batzutan identifikatuta sentitu nahiz , adibidez bikiak juani esnatzendutenean goizeko zazpietan eta la madre que les pario esaten duenean zeren eta niri ere ez zait gustatzen oso goiz esnatzea . Baina gehiago identifikatzen dut nire aitona juan martinekin zeren eta nire aitonari euskeraz hitz egiten diodanean ez dit ulertzen eta hitzak asmatzen ditu eta ere bai juan deitzen delako . Asko guztatu zait liburuko era kontatzekoan ezer ez duen bakoitzean ulertzen duena ipintzen duenean . Liburu hau gomendatuko nihoke humoreko liburuak guztatzen zaionari , zeren eta atal guztietan zerbait barregarri dago . Idazle honetako beste liburu bat irakurriko nuke zeren eta hau asko guztatu zait eta bigarren atala irakurriko dut ( kutsidazu berriz ixabel )
Irratia piztu eta entzuten dudan abesti horren doinupean dantzan ikusi zintudaneko irudiak datozkit burura . Orduan ere zure gorputzaren mugimenduek , zure gorputzaren imintzio bakoitzak nire barnealdea mugiarazten zuela sentitu nuen , burua galtzeko zorian ; nire gorputz guztia dardara sakonean murgildua zu ikuste hutsarekin . Eta ezin aspertu zu behatzeaz . Jendearen artetik zure begiradarekin topo egitea , unetxo bat , segundo bat , milesima bat ; nahikoa zen niretzat . Hainbestetan elkar ikusi dugun jendez beteriko korridoreetan bezala .
Huhezinema HUHEZIk antolatzen du , Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak , zehatzago esanda , Ikus - entzunezko komunikazioko ikasle talde batek , 4 . mailakoa , Iban del Campo irakaslearen zuzendaritzapean . Erakusleihoa izan nahi du Euskal Herrian sortutako ikus - entzunezko produktuentzat . Horregatik , bertan tokia dute zuzendari esperientziadunek eta hasi berriek .
Nork esan zuen hauek honezkero hurrengo urteko jaiak arte hibernatzen egongo direla ? Ez da egia . Euskal Jai egunean , oraindik trenbidea zeharkatu gabe aurkitu genituen Patxi eta Xanpardo , umore ederrean . . .
This entry was posted on Tuesday , October 5th , 2010 at 11 : 53 am and is filed under Berriak , Irratsaioak . You can follow any responses to this entry through the RSS 2 . 0 feed . You can leave a response , or trackback from your own site .
Download XML • Download text