eus-18
eus-18
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Baina 2009an Greziako gainbeherak piztu egin zuen " Euroaren krisia " deiturikoa . Ordutik " finantza - merkatuak eraso egiten die zor publikoaren prezioei " , eta " Euroaren balorearen beherakada bat " gertatu da .
- Lapikue . net kultur weba hobetzeko plana gauzatu . 2009ko abenduaren 18an sortu zuen Mahaiak lapikue . net kultur weba . Hobetzeko plan bat gauzatzen ari dira orain : diseinua , atal berriak , weba denentzat erabilerrazagoa egin , zuzeneko emanaldiak eskaintzen hasi , kultur taldeentzat barne atala ireki Lehen emaitzak datozen asteetan izango dira .
A . Einsteinek denboraren eta espazioaren kontzepzio berria ekarri zuen fisikaren mundura . Era berean , Internetek hezkuntzaren mundura denbora eta espazioaren kontzepzio berria ekarri digulakoan nago .
' Literatuzta ' - ren 8 . zenbakiaren ezaugarriak : - Orrialdeak : Zenbaki honek 40 orrialde ditu . - Idazleak gai librean aritu dira . - Zenbaki honetan , Urko Egaña , Mikel Aierbe , Begoña Amezua , Olatz Prat , Arantxa Aldalur , Rikardo Idiakez , Ibon Etxeberria , Igor Aranbarri , Naiara Altuna , Naiara Izagirre , Itziar Aldalur , Xabi Borda , Iñaki Olaizola , Kepa Urbieta eta Itsaso Andresen lanak izango dira irakurgai . - Zure lanak Literatuzta - ren hurrengoko zenbakietan argia ikustea nahi baduzu , bidali lasai helbide horretara : Literatuzta @ yahoo . com .
Ezkertiar - subiranista koalizioaren aburuz Errekaldeko auzoak ez du etxebizitza libre gehiagoen beharra , egun 1937 etxebizitza hutsik aurkitzen direlarik eta auzoko biztanleria 1987 . ko udal erroldarekiko 4000 pertsonatan gutxitu delarik .
Bilduk udal gobernua osatzeko , Donostiako Udalean ordezkaritza izango duten alderdien arteko bilerei ekin die . Zazpi zinegotzi lortu dituen PSE - EErekin egin zuten atzo bilera . Bilduko ordezkarien artean , Juan Karlos Izagirre , Jon Albizu , Ricardo Burutaran eta Nora Galparsorok parte hartu zuten . PSE - EE alderditik , berriz , Ernesto Gasco , Susana Garcia Chueca , Enrique Ramos eta Marisol Garmendiak .
Hilaren 19an izango da ' Egunkaria ' - ren epaiketaren aurkako mobilizazioa . Autobusak egongo dira Azpeititik ; eman izena
Ze ein ber dezue tanborra jo ta kantau ?
www . gara . net / paperezkoa / 20101111 / 231395 / eu / Ikasle - eta - abertzale - beti Theklan ( e ) k bidali du duela 243 egun 17 ordu 40 minutu , duela 242 egun 9 ordu 5 minutu argitaratuta
Azpeitiko epaitegia eraberritu egin dute eta lanak bukatuta daude dagoeneko . Eusko Jaurlaritzako Justizia sailak adierazi duenez , epaitegiaren inaugurazio ekitaldian Inazio Uria zena omenduko dute . Izan ere , Altuna y Uria enpresak epaitegia eraberritzeko lanetan jardun du , Korostel enpresarekin aldi baterako enpresa - elkartea osatuta . Hilaren 15ean izango da inaugurazio ekitaldia .
Urtzi UV , Bilbo , 1977 . Titulu zalea ez eta , merituak aipatzen hasteak gutxirako balio : ikusentzunezko komunikazioan , ikasi baino lizentziatu ( so sorry ) , kazetari dihardu , telebistan eta idatzian batez ere . Gainontzean zaletasun bitxiak izan ditu : filmetan indiozale zen txikitan eta orain Afrika , Balkanak edo Kurdistango zintekin gozatzen du , liburuak maite ditu ( eta barruan dakartena ere batzutan ) , eta atlas eta mapetan galduta orduak eman ditzake . Nazioarteko politika ere interesgarri zaio , eta are okerrago , hortik zehar esaten dutenez , etxekoa ere bai . Gaitzerdi bertsoak eta lagunak ( sarritan biak batera ) dituen munduarekin lotzeko . Ia - ia lortu du aipatu barik uztea , baina idazteko tartea dauka oraindik : berak erabaki barik Europako hegomendebaldeko txoko batean jaio eta espainiar pasaportea eman zioten , munduko herritar izateko ahaleginean ikasi ditu hizkuntza batzuk baina euskaldunak egoskorrak izan eta lortu ezinik dabil . Inoiz euskaldunen artean gustura ikusi duenik ere ba omen da , kontuz beraz .
Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da , eta Asiako ekonomiaren motorretako bat . 14 herrialderekin ditu mugak . Bere hiriburua Beijing ( Pekin ) da .
Eskerrikasko biei eta Maddalen sartuko naiz googlen eta hartuko du argazkia . AIO ! ! !
Arrasateko pistetan , larunbat arratsaldean , izan ziren C . , Ju . eta Jr . kategorietako txapelketak . Bertan parte hartu zuten C . D . Eibarreko lau atleta gazteek , barruan zeukaten guztia eman eta hiru dominakin itzuli ziren herrira .
Udalak emango du erakustokia jartzeko baimena , horretarako dagokion lizentzia emanez .
Mendiluze eta Egaña ere ondo aritu ziren . Umoretsu . Andoaindarraren lehen lan egunean , ama ( Egaña ) bazkari eta guzti azaldu zitzaion bazkalorduan lantegian . Mendiluzek , Egaña amari , eskari zuzen bat egin zion . Lankideen aurrean " … ez zaidazu lepoan / serbilleta jarri " . Egañak bueltan zera erantzun zion : " … baina eskatzen dizut , ai seme gaztea / bukatzean ahoa , garbitzen uztea " .
Patxi Lopez lehendakariak bere musika talde eta kanta gustukoen zerrenda egin du El Pais - en Eskup sare sozialean . Horren ondotik , hasi dira bata eta bestea bere kanta gustukoenak twitteatzen eta , ze demontre , nik ere pentsatu dut ariketa horixe egitea : nire musika talde edota kanta gustukoenak zerrendatzea , 1etik 10era . Ariketa egiten hasita , kontuan hartu dut :
Sei urteko esperientzia luze honetan , zein dira eguneroko lanean zure zeregin nagusiak ? Lehenengo gauza , hilabetea eta astea planifikatu . Horren arabera , produktuen hautaketa zehaztu . Jarraian , eskaerak planifikatu . Eta azkenik , eguneroko lanari ekin .
Ba bai , gu ere guztiz itsu ari gara jartzen " Agur historikoen tabernan " . Hemen duzue Za . . .
Pasaiako portuak iraungo badu handitu beharra dagoela esan dute portuko bertako agintariek
Koldotxu ( e ) k bidali du duela 790 egun 48 minutu
Hemen gaude . « Zer iruditzen zaizu . » « Zera , Fräulein , ez zeneukan horregatik garrasika hasi beharrik . » « Sustoa izan zen . » « Nigatik . » « Azkenean ohitzen zara . » « Esateko modu gozoa . » Nola mugitzen dituen begiak alproja xahar honek , likits kutixi fina , baietz gaur honekin jardun ; egon hadi horretan , mutiko , amua janarazi eta dakian guzti - guztia kontatuko didak gero . Hoiek ditun begiak . Apio - arbola osoa jan din honek .
Irunen , antzinako Oiasson , portu erromatar garrantzitsua aurkitu izanak zabaldu egin du euskal itsas historiaren esparrua . Datu guztien arabera , Oiassoko kokalekuaren fundazioaren oinarrian lekuaren izaera estrategikoa eta inguruko mea - hobiak zeuden ; puntu honetan bada pasagune natural bat , Pirinioetako mendikatea kostaldetik igaro ahal izateko , eta inguruotan erromatarren mea - ustiategietako kilometro asko aurkitu ahal izan da ; ustiategi ho - rietan , izan ere , zilarra , kobrea eta burdina ateratzen zuten . Erromatar kolonizazioaren lehen datuak K . a . I . mendearen amaierakoak dira . Horietatik aurrera hazkunde dinamikoa izan zen , eta flavioar epetik aurrera , eta batez ere gure Aroko I . mendearen amaiera aldean , bere une gorenera iritsiko zen . Loraldi hau oso estu lotzen zaio eskualde mailan garrantzitsua zen portu bateko kaiak , ontzitegiak , morruak eta biltegiak eraikitzeko lanari . Portu honek oso jarduera handia izango zuen , K . o . II . mendearen amaiera arte behintzat . Oiassoko portua inperioaren itsas antolamenduaren barnean zegoen , Burdigalako ( Bordele ) eta Portus Victoriae Iuliobrigensiumeko ( Santander ) portuetatik tarte berdinera , Bizkaiko Golkoaren ardatz berean .
Urtarrila 14th 2008 Tags : Autocad , Marrazketa Iritzi bat
Richard Strauss , Garmisch - Partenkirchenen hil zen , 1949ko irailaren 8an .
Noiz egin da hainbeste - bi bala merkerekin - , Abiadura Handiko Trenaren alde ?
11 . - Oro har , zuzendari nagusiak sinatuko ditu kontratuak . Kontratazio - organoa Administrazio Kontseilua bada , zuzendari nagusia kontratua sinatzeko ahaldundu behar du aldez aurretik .
Eta , laugarren atalean , egunerokotasunaren barruan , baina alderdi sozialak azaltzen dira ; alderdi zibilagoak , Euskal Herria , gizarteko gaiak , borroka armatua . . . Altabozarekin , bajutik hazi eta altuagora doala esango nuke ; gama pixka bat zabaltzen doa .
Ez da oso ohikoa hiru azpeitiarrek prestatu dutena . Diotenez , ordea , poesia idazten duen gazte asko dago Euskal Herrian , eta Azpeitian bertan ere bai . " Poesia oso unibertsala da , jende askok idazten du , baina idatzitakoa kalera ateratzeran sortzen dira arazoak " . Diotenez , poesia oso garrantzitsua da eurentzat . " Poesia oso aberasgarria da . Gainera , zeinek irakurtzen duen , esanahia ere aldatzen doa , eta hori aberatsa da " , dio Kepa Urbietak .
Gaurtik datorren irailaren 5 arte izango da Sorabillako jaietako ZIKIRO afarian parte hartu ahal izateko txartel erosketa epea . Ohitura zaharrean erretako ZIKIROA , musika gaua , 2 lagunentzako afari baten zozketa . . . eta gaua amaitzeko txokolate eta txurroak .
Irakasle on - onak izan nituen nik , Unibertsitatean batik bat , eta matematikarekin ez nuen behin ere izan arazorik , gure ama matematika irakasle baitzen Institutuan . Espainiako hezkuntza sistemaren zailtasuna ez dakit zein den , baina datu estatistikoek beste herrialde batzuk hobeak direla frogatzen dutenean , erantzuna maila altuagoko herrialde horietan omen dago . Kontua da horien programa eta irakasteko modua kopiatzerik ba ote dugun . Nolanahi ere , zortzigarren hamarkadan matematika oso modu kualitatiboan irakasteko moda indarrean ibili zen mundu zabalean , ikasgaia ulertzeko esfortzua arintzeko xedez , baina moda hark porrot egin zuen .
Gotzon Aranburu azpeitiar presoaren kontrako epaiketa hasi da gaur ( astelehena ) , Madrilen . Jesus Maria Etxeberria eta biei egingo diete epaiketa . 2002ko abenduan atxilotu zituzten biak , ETAko kide direlakoan .
Mobbing , jazarpen moral edo eraso psikologikoa lantegian zer den deskribatzeko , honela azalduko genuke : egoera horretan pertsona edo talde batek beste pertsona baten kontra epe luze batean muturrerainoko biolentzia psikologikoa sistematikoa egiten dute lantegian . Mobbing horretan erasotzailea biktimaren gainetik agertzen da beti enpresako eskala hierarkikoan .
Larraitz Ibaibarriaga - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du 1 . 426 botoko aldeagaz irabazi ditu Bilduk udal hauteskundeak gunean duela 2 hilabete · Ikusi
Horregatik , trenetik jaitsi behar da munduaz jabetzeko . Mundua beste perspektiba batetik ikusteko aukera ematen du . Detaileak ikus daitezke , eta tren barruan entzuten ditugun ohar berdinzale horien atzean , zein errealitate ezkutatzen den ikusteko aukera daukagu .
Konfiguratu telefono mugikorra postan , egutegian eta kontaktuetan sartzeko . Joan Telefono mugikorra konfiguratzeko morroia orrira .
Baliteke publizitatea aldatu denaren ideia hau herritik etorri beharrean agentzia eta iragarleen esparrutik zabaldutako zurrumurru bat izatea jendeak publizitatearen aurrean duen oskol edo estalkia kentzeko . Zeinek daki !
Zu lanean ari zaren taldeak zertan eragin du hango emakumeengan ?
Greba egin duen enpresa kopurua eta lanuztea zenbatekoa izan den kontutan izanik , greba orokorrak arrakasta izan du sektore honetan .
Guzti hau eta gero , azken etapari paso eman zitzaioan . Gerra hotza berriro indartu zen Batetik , sobietarrak misilak zabaldu zituztelako Europa neta bestetik , Reagan Estatu Batuetako presidente izendatu zutelako . Azkenik , 1985ean Gorbatxovek , SESBko agintea eskuratu zuen eta handik gutxira , bloke sozialista desegin zen gerra hotzari bukaera emanez .
Sortu den materiala txertagarria da Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzako Euskal Curriculumean ; eta materiala euskarri informatikoan eta paperezkoan aurkeztuko da .
Ez dago oporrik Elgetako Espaloia Kafe Antzokian . Abuztuan egunero - egunero zabalduko dugu .
Plantilla begiratu hutsarekin , argi ikus daiteke aldaketak nagusitu direla . Badira , Arraun Lagunak , Ur - Kirolak edo Fortunatik igaro ostean , lehen urtetik Donostiarran aritu diren arraunlariak . Hala ere , aipatzeko aurpegi berri asko dago , esperiantziadun arraunlariak . « Arraunlari garrantzitsuak gehitu dira plantillara eta guztiek ere Donostiarekin nolabaiteko lotura dute » . Egunkari honek otsailean aurreratu bezala , hainbat fitxaketa egin ditu Donostiarrak denboraldi berrirako eta horietatik zazpi jotzen ditu garrantzizkotzat Mendik : Iñaki Andonegi , Miguel Enriquez , Unai Luzuriaga Txinpart , Juan Mari Lujanbio , David Iglesias , Imanol Cascante eta Mikel Kortadi , hain zuzen ere . Arraunlari horiek guztiek ekartzeak bere lana izan duela onartu du Mendik . « Hasieran ez zuten gehiegi sinesten proiektuaren jarraipenean , baina , azkenean , nahi genituenak fitxatu ditugu . Horrek zerbait dio proiektuaren beraren alde , zailtasunak egon badira ere » .
Aitona Patxi ere oso gizon elizkoia zen , eta eramaten zuen Patxi mezetara . Ume - umetan , aitonak batzuetan , abenduko Ama Birjinaren bederatziurrenean , parrokira eramaten ninduen . Eliza lepo egoten zen eta mutil - koskor eta neska - koskorrak San Inazioren aldarean txoko - txokoan koska gainean esertzen ginen , eta ez ginen geldirik eta isilik egoten . Gero , etxera joandakoan , aitonak atentzioa ematen zidan . Beste batzuetan , berriz , aulkian bere ondoan hartzen ninduenetan , etxera joan arte itxoin gabe bertan belarrondokoren bat jasoa naiz , oroitzen du Patxik .
Institutuetako Zuzendarien Elkarteko presidenteak eta zonaldeko ikastetxe publikoetako ordezkariek Atarrabiako institutu berriaren beharrei buruzko beren iritzia Parlamentuan ematea nahi zuen Mangadok . . . .
Euri jasaren ondoren erlejale saldo bat oraindik erdi hostogabetutako zuhaitz batean pausatu da . Itsaso gaineko bidaiaren ostean akituta daudela pentsa liteke . Baina han - hemenka ari dira hegaldatzen , badirudi abiatu egingo direla , itzuli egiten dira . Kontra - argian ikusezinak dira haien kolore nabarrak . Beharbada euriagatik da , beharbada ezabatu egin dituzte zehar - bidaian hartutako zaparradek . Beharbada . Nor arraiok daki zer pentsatzen duten erlejaleek ? SEKRETURIK INTIMOENA
KZguneak , gainera , leku homologatuak dira Interneti , sistema eragileei , ofimatikari eta abarri buruzko ezagutzen ziurtagirietarako azterketak egiteko . ( 22 . 000 lagunek dagoeneko egiaztatu dute KZguneetan IT Txartela ren moduluetakoren bat ) .
Urte guziz , Salbatore kari , aho - xurien eguna da : txokolatearen Akademia itzalpean ( txokolatearen alde obratzen duen elkartea ) txokolate egileek beren saltegi aintzinean txokolatearen bustitzea egiten dute eta hurrantzen direnei ahamen goxoen dastatzera gomitatzen dituzte . Erakusketak , hitzaldiak , txokolatearen anbaxadoreen tronuan jartzeak egun horien aberasten dute .
Datorren larunbatean , otsailaren 3an , Iruñeko Familiak Biltzeko bigarren Gunea martxan jarriko da . Gaur , Gizarte Ongizate , Kirol eta Gazteria kontseilariak , María Isabel García Malok , inauguratu du .
mejor . lo m . de lo m . , lo mejorcito , la flor y nata : - ko gaina eta bikaina . En el m . de los casos : onenean ere .
Bere buruaz barre egiteko kapaza denak oztopo hau gainditzen du umorearen bidez . Gure ikasle batek komentatzen zuen itzulpenarekin bere nortasunak asko galtzen zuela . Izan ere , umore handiko pertsona izaki , ama hizkuntzaz berezkoa zuen ironia puntua euskaraz lortu arte ez zen erabat gustura sentitu . Hala ere , zaila da ikustea umoretsua den pertsona bat motibazioa galtzen , umorea baita arazoei aurre egiteko gizakiok dugun tresnarik erabilgarriena . Baina mundu guztia ez da berdina eta askotan gure geletan ikus dezakegu nola sofritzen duten helduek , nahi dutena azaldu ezinean dabiltzanean . Gai honetan erne ibili behar dugu irakasleok zuzentzeko momentuan , Ego ahula daukan heldua erraz min daitekeelako , eta min honek oso erraz eraman dezake pertsona hori etsipena sentitzera .
EIZIEk ez du datu pertsonal bakar bat ere eskatzen ItzuL zerrendara harpidetu , edo mezuak bidali nahiz jasotzeko , ezpada posta elektronikoko helbide baliozko bat . Helbidearen jabearen nortasuna egiaztatzea eskatuko du , hala nahi duen guztietan , harpidetza eskaera bat onartu edo ezetsi aurretik . Halakoetan , posta elektronikoko helbidearen jabeak emandako datuak ez ditu EIZIEk inolako datu basetan gordetzen , baizik ezabatu egiten ditu egiaztapena amaitu orduko .
Parkean dagoen landagune bakarra Ranero da , bere alde periferikoaren barruan dagoena , alegia . Substratuen osaketaren arabera bi alde bereiz daitezke . Bi muturrak , mendebaldekoa eta ekialdekoa , ( Ranero eta Los Jorrios Haitzak ) , karstifikazio ( harri zulatuak ) egoera aurreratuan dauden uharriz eta dolomiaz eratuta daude eta bertan asko dira leizeak eta kobak ( katalogatuta 200etik gora daude ) . Horien artean nazioarte mailan oso garrantzitsuak direnak daude : Karlistaren troka , mundu mailan ezagutzen diren zulo handienetakoa dena , eta Pozalaguako koba , hain bereziak diren estalaktita eszentrikoengatik ezaguna dena .
Cristina Laborda Gazteriako ordezkariak Musikirun maketa - lehiaketa aurkeztu zuen ostiralean . Udaleko Gazteria arloaren ekimena da , eta Phantom Studios disketxearen laguntza izan du . Labordak azaldu du ekimen honen bidez " talde gazteek egiten duten lana ikusarazi eta musika - sorkuntza sustatu nahi dela , eta , bide batez , musika - talde gazteen arteko harremanak erraztu , laguntza - sare berri bat ezartzeko . Irunen musika - aukera oparoa daukagu , eta [ . . . ]
Nor zeri atxiki ez da beti familiak edo hazitako inguru hurbilak zuzenean emana . Nire kasuan , euskara ez zegoen haurtzaroko bizipenetan , bai aitatxi zenaren oroitzapenetan eta aitaren aipuetan . Neskatikoa nintzelarik euskaltzaletu nintzen - zehazki ez dakit nola - eta euskarari atxiki nintzaion gogoz , ikasketaz eta lanbidez . Nork bere bideak hautatu eta bere bizitza eratu egiten du hautuen bidez . Alde horretatik , norbanakoak ahalmen handia du balizko determinismoa irauli eta ustez egin beharreko bidetik ateratzeko , zorionez .
Izena eman ezazu ; erraza daukazu El Espazioren web guneko ikastaroen taula delakoan .
Bertsolariak ere ondo bete dute euren papera , ziri - bertso umoretsuekin giro ederra jarri baitute . Gainera , unibertsitatean zeudenez , ikasleen bizimoduarekin lotutako bertso pila egin dituzte , eta asko gustatu zaizkit bai niri baita aretoan geunden ikasle guztioi ere .
- Beno , bukatu da eromena . Ander , agurtzane eta Miren joan dira jada hemendik . ea orain giroa baretu eta zertxobait lasai gaitezkeen . . . - dio Enekok , asperen eginez - nahiko arraroa izan da guzti hau . - Bai - erantzuten du Jonek . - Hala ere , Mirenen erreakzioa nahiko bortitza izan da . Jende asko izutu da . - Beno , bere arrazoiak zituen - dio Jonek , besoak gurutzatuz eta behera begira , defentsiban - Ez nuen sekula horrela ikusi , ez nuen bere izaeraren zati hori ezagutzen . . . Anderri gogoa zion ordea , eta eszena hura kustean , ba . . . - Baino horrek ez du bere jokaera justifikatzen .
Gaur arratsaldean , Tolosako haur eta gazteei zuzenduriko ginkana egingo dute Plaza Berrian . Bertan , Tolosara etorri diren haur eta gaztetxo sahararrek ere parte hartuko dute . Tolosaldea Garatzen - ek eta Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Nura elkarteko kale hezitzaileek antolatutako ekimena izango da ginkanarena , eta 16 : 30etik 19 : 00ak bitarte ariko dira .
Herrialde batzuetan , oso ohikoa da igerilekuak eta iturriak , Manneken Pisaren beira zuntz edo brontzezko erreplikekin apaintzea . Bruselako oroigarri ezagunenetako bat , estatuaren metalezko edo txokolatezko miniaturak dira , baita aldagarri arriskutsuagoren bat ere , kortxokentzekoak adibidez .
1959 urtean jaio zen Baionan . Bertan bizi da egun ere . Donapaleuko laborantza eskolan hasi zituen ikasketak eta Paueko unibertsitatean burutu zuen Historia . Postaria da ofizioz . 1984 urtean argitaratu zuen lehen liburua : Basilika nobela . Orduz geroztik hamaika liburu kaleratu du . Jalgi hadi plazara azkena .
Sailkapena Kadeteak Agurainen izan zuten proba , 170 txirrindularik hartu zuten parte eta 109 sailkatu ziren 1 . Xabier Jauregi ( Inoxcra ) 2 . Urtzi Muguruza ( Sumofic ) 3 . Ander Alonso ( Inoxcra ) 8 . Martin Torres ( Andoaingo ) 43 . Jon Ander Unanue ( Andoaingo ) 65 . Jon Flores ( Andoaingo ) 88 . Mikel Alonso ( Andoaingo )
Jarrera politikoak , Hezkuntza , Bakegintza eta terrorismoa , Herri Administrazioa , Hauteskundeak , Egoera soziopolitikoa , Jaurlaritzaren Lehendakaritza , Ikerketa soziologikoak , Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza , Alderdi eta buruzagi politikoak , Beste
" Gutuna " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Oñatiko artxibategian , Donostiakoan , elizetako agirietan . . . biltzen nuen informazioa . Oñatiko artxibategian informazio asko dago . Bertara joaten nintzen eta fotokopiak egiten nituen . Ezkio , Legazpi , Urretxu eta Zumarragari buruz aurkitzen nuen guztia fotokopiatzeko eskatzen nien . Bere garaian Urretxuko eta Legazpiko Udalei bi herriei buruz nuen guztia eman nien , ekainean Zumarragako Udalari herriari buruzko agiriak eman nizkion eta Ezkiokoa soilik geratzen zait emateko . Ezkiori buruzko datuez osatutako zazpi tomo ditut eta horiek ere emateko asmoa dut , Udalari eta elizari buruzko tomoak publikatuko dituztela agintzen badidate .
Euskaldunok egiten ditugun distantzien % 75 a kotxean egiten ditugu .
Ein duen udera ederrak . Maietzien egualdi ona hasi zan , eta irail arte ona ein du . Aurten 25 - 30 gradu izen ditugu . Hori bai , udazkena gogorra da , 15 : 30erako ilun dao , ta laster izozten du ibaye . Hiri erdigunien ta kanpokaldien daon ezberdinatasunek e harritu nindun . Erdi - gunie oso europeue da . Jende ugari ibiltzen da ta biziye du . Baino kanpokaldie bestelakue da : etxe zarrak , grisek , berritu beharrien ; karretera zaharrak , edozein lekura juteko orduek beher die . . . Ta hauen tartien McDrive ta zentro komertzial ikaragarriyek daude . Kontraste haundiye dao . Mercedesak eta Fiat 126ak batea ikusten die .
Gonzalezek eta Laskurainek Xala eta Zubietaren aurka jokatuko dute finala Apirolaren 4an , ia seguru Atanon . Beraz , historian aurreneko aldiz Iparraldeko bi pilotari finalean . Giro aparta Adarragan baina partida amaieran ia denak burumakur . Kantxan tentsioa eta joko gutxi . Gonzalezek eta Laskurainek 15 eta 4 aurrea hartu dute baina Titin eta Pascual 17 eta 13kora hurbildu dira . Azkenean Gonzalez eta Laskurain nagusi . Soraluzekoa izan da partidako onena .
Lurdes Goenagak ere ez zituen albiste hobeak eman . Bere lanbidean , euskararen egoera oso txarra da , esaterako , 16 auzitegi medikutatik 2 daude euskaldunak . Gainera , justizia administratiboan gero eta langile gutxiago dira euskarazko kurtsoetara joaten direnak . Gainera , epaileen kasua bezala , asko behin - behinekoz egiten dute lan Euskal Herrian eta ez dute motibaziorik euskara ikasteko .
Barizeak eta zirkulazio - sistemako beste hainbat arazo ( 01 / 09 / 2002 ) Zainetan barrenako odol - zirkulazioa hobetzen duten botikak lagungarri izan daitezke baina , horrekin batera , ariketa fisikoa egin eta antzeko neurriak ere hartu behar izaten dira nahitaez . > > Leer
Zein izan ziren zailtasuna nagusiak ; lana topatzeko . . . Beno lehenengo ingelesa ikasi behar izan nuen . Gero lehenengo lanak topatzen hasten zara ; han ingelesik gabe bizitzea ere ez da hain zaila . Lehenengo lana mezulari gisa egin nuen ; bizikletan ibiltzen nintzen New York guztian zehar . Esperientzia polita izan zen , hiri osoa ikasi nuen , kaleak , zenbakiak . . . oso harro nago lan hartaz , hartuko nuke orain berriro ere lan hori sei hilabetetarako edo , oso dibertigarria izan zen .
Irailaren 4tik aitzinera , ortzegun , larunbat , igande eta jaiegunetan ehiza larriko espezie nagusien denboraldia hasiko da Nafarroan . Basurdeen uxaldiak otsailaren 26ra arte egin ahal izanen dira eta orkatzarenak urtarrilaren 15era arte . Bertzalde , oreina eta adarzabala urriaren 9tik urtarrlaren 5era uxalditan ehizatu ahal izanen dira , horretarako soilik baimendutako guneetan .
6 . Gure ustez , kultur industriek bizi irauteko alternatiba modernoak , eraginkorrak , sinesgarriak eta eskuragarriak behar dituzte , era berean erabilera sozial berriei egokituz , lortu nahi duten helburua lortzeko hain ez - eraginkorrak eta neurrigabekoak diren mugak baino .
Sanjuan egunean kokatu dugu hurrengo mugarria , izan ere , ordurako lokalean lanean egotea espero dugu . Horregatik , gure asmoa da lehenbailehen tokia janztea eta behar diren egokipen guztiak egitea , besteak beste , beharko dugun besteko argindarra jartzea , teilaturaino luzatuko den tximinia eraikinaren kanpoko aldetik ipintzea eta zeramikarako dudan tresneria guztia lokalera eramatea .
Denboraldi horretan , artzainak inguruko baserrietan ibiltzen ziren , haren artaldeak hango bazka jaten zuen heinean tokiz aldatuz .
Iragarkia Begira - ren ikuspuntutik ikusita , hiru aspektu sexista berezitu daitezke : lehenik eta behin , bi sexuei erreferentzia egiteko , genero maskulinoa bakarrik erabiltzen du . Izan ere , Adidas markaren plaierak iragartzen dira , baina bakarrik futbol jokalari maskulinoak agertzen dira . Ez da emakumerik agertzen kirolarik egiten , eta futbolaren irudia maskulinoki fokalizatuta dago ( gai hau berez , beste eztabaida bat da ) .
Hegoaldeko harresiaren xehetasuna eta leizea ( gaztelua zegoen garaian zabortegi gisa erabili zuten ) . ( 2000 )
erabilita . Abesti berria Kurt Cobainek garrasi batean kantatzen zuenaren berdina da esentzian , nahiz eta itxura erabat desberdina duen . Txalotzekoa da abeslariak Are You Experienced ? kantuarekin egindakoa ere ; The Jimi
direlako frantziar estatuak gatazka politiko bat duela Euskal Herriarekin eta gatazka hori gero eta agerikoago dela . Disidentzia oro errepresioaren bidez isildu nahi du Frantziar gobernuak , eta zentzu honetan ulertzen ditugu Kalaka auziaren harira ematen ari diren fitxaketa eta
Emaitzaz galdetu diegunean , aho batez erantzun digute hauxe kolore bat ala bestekoa izango dela segun eta ze itauntzen den . Referendumaren zirriborroak hiru aukera proposatzen ditu : 1 . gauzak bere horretan mantentzea , 2 . Eskoziak Londonetik botere gehiago lortzea ( Westmisterregaz dagoen ituna aldatu beharko zen ) ala 3 . independentzia .
Larunbata , Otsailak 19 , goizeko 11 : 00etan : Kultur Etxeko areto nagusian : HITZALDIA : Kultur Etxeko ekitaldi aretoan :
EUROPAKO KLIMA KLIMA OZEANIKOA EDO ATLANTIKOA : Eurite ugariak daude eta temperatura leunak . PAISAIA : Berdea izaten da . KLIMA KONTINENTALA : Kontinenteko klima nagusia da . Itsasotik urrun dauden barnealdeko guneetakoa . Euria mahiz egiten du eta neguak hotzak eta udak labur eta epelak . PAISAIA : Iparraldean tundra ( likena , goroldioa ) Erdialdean taiga ( hosto iraunkorrez osatutako baso zabalak ) Beherago estepa ( landare gutxiko larre zabalak ) KLIMA MEDITERRANEOA : Europa hegoaldeko klima . Uda lehorrak eta beroak . Neguak leunak eta euritsuak . PAISAIA : Lehorra , landare lurrintsuak eta zuhaixkak eta tarteka artelatz basoak eta artadiak .
Aditz trinkoan euki aditzaren jokoa askoz indartsuagoa da edun aditzarena baino . Dirua dauka edo gogo handia dauka askoz gehiago esaten da , dau aditzaz baino . Azkenengo hau bestelako honeetan erabilten da sarriago : laguna dau , osabea dot , alkate dogu ; hau da , izan lokarri - aditzaren balioaz .
Holaxe erranik litaniak eta bertze othoitzak , San Josepek eman zuen bere benedizionea bestia maite heieri , eta hok itzuli ziren , jin ziren bezala , beren tokietarat .
" 2016ko Europako kultur hiriburu izateko hautagaitza aukera handia da hiriarentzat , baina nazioartean Donostia euskal kulturaren erreferente nagusi moduan kokatzea helburu estrategikoa da hiriarentzat ; eta helburu hori lortzeko lan egin behar da guztiok desio dugun hautagaitza hori azkenean iritsi edo ez " dio Eneko Goiak , Donostiako alkate izateko EAJ - PNVren hautagaik . " Eta horretarako beharrezkoa da datozen urteetan kultur [ . . . ]
Itsaso oso zakarra : 4 eta 6 metro bitarteko olatuak .
Redish ( 2000 ) : ' Behar duzuna aurkitu , aurkitzen duzuna ulertu eta modu egokian aritu … nahi duzun ataza egiteko zentzuzko denbora eta esfortzuarekin . '
1937ko abenduaren 29an emandako ordenu batek erabaki zuen Saturrarango seminarioko bainuetxean emakumeentzako kartzela irekitzea eta halaxe izan zen 1944a arte . 1938ko urtarrilean eraman zituzten lehenengo emakume presoak . Guztira 16 eta 80 urte bitarteko 5 . 000 emakume egon ziren preso - gehienak asturiarrak eta asko euskaldunak - . Horietatik 177 emakumek eman zuten azken arnasa Mutriku eta Ondarroa banatzen dituen hondartzan . Hantxe bertan , oraindik bizirik dauden sei emakumek omenaldia jaso zuten joan den apirilaren 1ean : Victoria Fernandez , Carme Riera , Rosario Sanchez , Balbina Las Heras , Sagrario Merodio eta Anita Morales joan ziren ekitaldira . Raul Blanco , Mari Campos eta Davila Arias abizeneko emakumea ere han izan ziren . Saturrarango errepresio garaiak ume zirela ezagutu zituzten azken horiek . Lekuko mutu , kartzela izan zen eraikinetik zutik geratzen den orma bakarra .
7 Eta bertan ioanic erreçue haren discipuluey , ecen resuscitatu dela : eta huná , çuen aitzinean doa Galileara : han hura ikussiren duçue . Huná , erran drauçuet .
Eutsi lagun ! 23 laneguneko hilabetearen ostean . . . kobratzeko garaia iritsi da eta gainera ostirala da , eta gainera . . . berehala oporrak datoz ! Akabo udaberriko astenia !
Chaudron Rousseau frantziarren ordezkaria Donostian elkartu zen Romero diputatua eta Ureta idazkariarekin , Gipuzkoaren independentzia egiaztatzen zuen idatzia sinatzeko .
Osintxuarra da , baina 1972an ezkondu eta geroztik Azpeitian bizi da Jose Luis Gorrotxategi bertsolaria . Aurrena lagun batekin hasi zen bertsotan , lagunak ikasitako bertsoak kantatzen zituen , eta Gorrotxategik berak sortutakoak . Oihalak egiteko makinak konpontzen lan egiten zuenean , makinen zarataren babesean jarduten zuen bertsotan . Aurrenekoz plaza batean 18 urterekin abestu zuen . Urtero 50en bat plaza egiten ditu , " Franco hil zen urtean , 1975ean , egin nituen plaza gehien : 87 " . Orain , liburu autobiografikoa idatzi du . Inprentan dago eta hilaren bukaeran kaleratzeko asmoa dute . Gogoan dauzkadanak jarri dio izenburua , Bertsolari sailean aterako da .
tu mera hai ada aisa des hai mera mera jota hai japani tu mera hai sanam ye mera divanapan hai tu hai mera pita tu kaun hai mera tera mera sapna hai kala mera rang hai mera naam hai shabnam mera hussain tadaptha hai tu mera hero hai mera dil hai tera ye mera deewanapan hai sajan mera us paar hai mera joota hai japani remix songs pk tu mera hai songshut gi chahta hai mera tu mera pita hai maata
Lenbur fundazioa Urola Garaiko langile ohien testigantzak jasotzen ari da . 4 . 000 inkesta eta elkarrizketa sakonagoak , bideoz grabatuak , tartekatuko ditu bere lanean eta etorkizunera begira egitasmoa herri gehiagotara zabalduko dute .
10 . Alargun oek ifiniak izan ziran oñezko soldaduen listan , dotatzen ziralarik bizi ziran arteko , oei egunoro eman oi zaten sariaz .
Uztailean antolatuko dira , astebeteko hiru txandatan . Txanda bakoitzean , 50 gaztek parte hartuko dute . Lehen bi asteak 12 - 14 urte bitarteko gazteentzat izango dira , eta hirugarrena 14 - 16 urtekoentzat . Prezioa : 175 euro .
Hitzaldia - Solasaldia : " Juan Negrin bere bilobaren ikuspegitik " Carmen Negrinen eskutik .
Lee Ann Curren eta Pauline Ado buruz buru izan ziren lehian final - laurdenetan . Paulinek irabazi zuen txanda hura eta modu horretan finalerdietara iragatea lortu zuen . Finalerdietan ordea , Carissa Moore hawaiiarrak kaleratu zuen .
1995ean , La fuerza del corazón singlearekin beste herrialdeetan ezaguna egin zen eta Alejandro Sanz 3 diskoak 1 . 800 . 000 ale saldu zituen .
Bigarren gunea GuBAI izenekoa da , eta kostaldearen natura eta artea uztartu nahi ditu . Bisitariak itsas hondoaren irudiak inprimatuta dituen oihal batez estalitako argi - kutxa bat aurkituko du . Kutxa horrek igerian dabiltzan metrakritalozko arrainez beteriko itsaso zakartu batean sartzen du bisitaria . Ekaitz handi baten irudiak proiektuko ditu plasma batek . Horrez gainera , led zerrenda batzuek Guggenheim , uhinak , eskultura , natura , pintura eta Urdaibai hitzak lotuko dituzte , besteak beste .
Euskal Herria , Euskadi , Euskal Autonomi Erkidegoa , Euskal Selekzioa … Izenak izen , tirabirak tirabira , kontua da , 2010eko abenduaren 29an Euskal Herriko futbol selekzioaren eta Venezuela - ren arteko norgehiagoka ospatu zela Bilbon . Eta nola ospatu gainera ! Makina bat ordiziar San Mamesen izan ginen euskal festa bertatik bertara jarraitzeko .
Primerrak , laborategian fabrikatzen diren harizpi bakarreko DNA - sekuentzia laburrak dira . Teknika honetan bi eratakoak erabili behar dira ; biderkatu nahi den genearen bi muturrei dagozkienak .
Google Street View Antartikara heldu da eta pinguino baten irudiarekin mugitu gaitezke bertatik .
Soziolinguistika Klusterrak bihar aurkeztuko du normalizazioan lanean edo interesatuta daudenentzako gida hau .
Gero , Udalean autobuserako diru laguntzak eskatu eta ezetz , Landeta herri barrutzat hartzen omen da . Esan , Landetakoak herritarrak garela , ez ordea , herriko parte . Ez dut ahanzten gune industriala dela gurea , eta beronek dituen abantaila eta desabantailekin bizitzen badakigula , ohituta gaudela . Baina hemen , oinezkook ez dugu lekurik , umeek ez dute tokirik .
- Hala naiz eta nahi baduzu eginen zaitut atsegiña zure jaunaren bisitatzeko .
Gorputza sortu ondoren , irudia animatzeko prestatu behar da . Horretarako , hezurdura bat sortzen da , giza hezurdura eredutzat hartuta . Hezurren arteko loturak eta hezurraren eta inguruko muskuluen arteko loturak finkatu behar dira . Hala , hezurra mugitzean , hari lotutakoak ere mugituko dira . Irudien sekuentzian , ordea , nahikoa da gorputzaren mugimendu jakinak finkatzea ; tarteko guztiak ordenagailuak kalkulatzen ditu .
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu , Kontrakantxa gaztetxea errealitate izan dadin lan egin duten guztiei eta lanean jarraituko dutenei . Eskerrak eman nahi dizkiegu , baita ere , Kontrakantxako lehendabiziko kontzertura joan zirenei , alkatearen ez joateko gonbidapenaren ondoren , eta babesa erakutsi zuten ehunka gazteei . Lokal hauek azpiegitura ederrak dituzte ( komunak , dutxak , sukaldea , eta abar ) , eta udal agintariek < < urperatu > > egin dituzte . Hernaniko gazteak urteak daramazkigu lokal bat eskatzen eta ez digute jaramonik egin . Lokal horiek galdu ez daitezen ari gara lanean . Erasoak jaso ditugu , San Joanetan , Santo Tomasetan eta orain Inauterietan . Une ahulenak bilatzen dituzte . Baina lokala tapiatu arren , jakinarazi nahi dugu guk berriro ere ireki egin dugula . Argi dago beldurraren ondorioz jokatzen dutela modu honetan udal agintariek , kontrolatzen ez duten taldea garelako .
Hondartza 120 metro luze da , eta batez beste 83 metro zabal . Izenak berak dioenez , hondar iluna du .
Lanbideagatik eta bertsolari jardunagatik , kotxean hara eta hona asko ibiltzea tokatzen zaio Lizasori . Iaz 62 . 500 kilometro egin zizkion autoari . " Zenbait taxilarik hartuko lituzke ! " . Bertso - saio baterako kotxe bakarrean bizpahiru lagun elkartu behar badira , azpeitiarrak nahiago txofertzea . " Ez dakit txofer onena naizen , edo besteekin gutxiena fidatzen dena . Besteak nirekin gehiago fidatzen dira behintzat , ni haiekin baino " , azaltzen du .
" Salamancako azken urtea " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Ahalik eta partidu gehien jokatzea eta ahal bada pare bat gol sartzea ( kar , kar , kar ) . Baina konpetentzia handia dago eta zaila izango da jokatzea .
Eusko Ikaskuntzak antolatutako ekitaldiak kultur sustatzailea gogoratuko du bere heriotzaren lehen urteurrenean . Zuzenbide , Ekonomia Zientzia eta Historia Lizentziadun zen Alberto Garate gaztetatik kultur jarduera anitzetan inplikatu zen . Aktiboki lankidetzan aritu zen Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntzarekin , azken honetako Diruzain eta Batzorde Eragileko kide eta Auñamendi Entziklopediako eguneratzearen . . . .
Azpeitiko Gazteria Departamenduak " Larunbatez Jolas " programan begirale gisa parte hartu nahi lukeen gazte orori deialdia luzaten dio . Datuak Gazte Informazio Bulegoan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 14rako .
Ondoren , festetako edukietan jarriko dut arreta : batetik , kolorez jositako argazkiz hornituriko liburuak denbora pixka bat lapurtuko dit , aurpegi ezagunik ikusten ote dudan edo ez tentuz begiratuz . Zalantzak sortzen zaizkit bertan azaltzen diren argazki eder horiek beste libururen batean ikusi ez ote ditudan , baina tira . Argazkietatik edukietara pasatzen naiz , zerbait berria aurkitzeko asmoz , eta bertako testuek loaren bidean jarri naute . Egunez eguneko ekitaldiak errepasatu ditut , eta ez dut nire lagunengan pentsatu , ezta nire buruarengan ere . Segituan telefonoa hartu eta Irunen bizi den izebari deitu diot , aurtengo festetan egingo diren ekitaldien berri emateko . Hura oso gustura etortzen da Azpeitiko festetara .
Datorren astean izango da Tene bekaren irabazlea izan zen lanaren aurkezpena . Egun horretan , Mikel Garcia ( idazlea ) , Jose Mari Goenaga ( zinema - zuzendaria ) , Koldo Almandoz ( zinema - zuzendaria ) , eta Debako Udaleko ordezkaria eta Antxie Mendizabal ( editorea ) biltzekoak dira . Jaso dugun ohartxoan liburuaren nondik norakoak azaltzen dira modu honetan : Dena esan dezake zinemak , osotasun handiena du artistikoki . . .
Venezuelatik Espainiaratzeko eskaera duten sei errefuxiatu euskaldunen bi emaztek Venezuelako Fiskaltza Nagusiaren aurrean " jazarpenak eta erasoak " izan dituztela salatu dute . Maria Angeles Artola azpeitiarra da erasoak salatu dituen emazteetako bat ; deportatu politikoa da Artola bera .
ANTOLATZAILEA : Euskadiko Filmategia . BETEBEHARRAK : - Egileek EAEkoak izan behar dute . - Aurkeztutako lanek 30 minutu baino gutxiago iraun behar dute . - Lanek 2010eko irailaren 30az geroztik eginak izan behar dute . EPEA : uztailaren 8a .
Juanito Wau abeslariak umoretsu zuzentzen dituen Valentziako Wau y los Arrrghs ! ! ! garage - rock taldeak Gasteizeko Helldorado aretoan joko du gaur . Datorren asteartean , hilak 26 , berriz , Trintxerpe auzoko Mogambon izango da . Bi emanaldiotan , gainera , AEBetako taldeekin joko dute : Gasteizen Lord of Altamont - ekin ( garage - punk ) , eta Trintxerpen , ostera , Red Dons - ekin ( hardcore punk ) . Valentziako Wau y . . .
Udan gaude eta gutako asko bizi garen lekutik ez oso urruti izango dugu taberna - terraza , pub - terraza edo diskoteka - terrazaren bat , moto edota auto zaratatsuen joan - etorriez hornituak eta hotsandiko elkarrizketak goizeko ordu txikiak arte dituztenak . Badira lau zarata - igorpen min - atalasetik hurbileko dezibel - mugak dituztenak : hauetako bi gazteen ingurunekoak dira eta biak borondatezko ekintzak dira : diskotekak ( 120 dB ) eta pop - rock kontzertuak ( 110 dB ) . Beste biak mailu pneumatikoa ( 115 dB ) eta motozerra ( 105 dB ) dira . Pertsona gazteen denbora librean iturri zaratatsu asko elkartzen dira : geroz eta potentzia handiagoko musika - ekipoak dituzten autoak , zilindrada handiko motoak , walkman - a , futboleko jarraitzaileak , etab .
Hendaiako Herriak , Biriatuko Besta Komiteak , Olabe banaketa enpresak eta Ogi Etchea okindegiak lagundu dute ekimena antolatzen , eta sartzea doan izanen da .
Ostraka - ( e ) k Iruña - Veleia gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 14 ordu , 37 minutu · Ikusi
Guraso agurgarriok : Berriz ere eskolaz kanpoko jarduerak prestatzen ari gara eta hori dela eta gauza batzuei buruz informazioa eman nahi dizuegu : Patxi Larrainzar Guraso Elkartea eskolaz kanpoko jarduerak antolatzeko arduraduna da , baita honetarako beharrezkoak diren leku guztien erreserbak egiteko ere . Halaber aipatutako jarduerak suspenditzeko gaitasuna dauka , puntualki ( Sta . Ageda egunean , Inauterietan , greba egunetan e . a . ) Jarduera guztiak BATERATUAK daude , eta arautegi bakarrari atxikitzen zaizkio . KEXAK , IRIZPIDEAK ETA ZALANTZAK ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK BATZORDERA ZUZENDU BEHAR DIRA ( Guraso elkarteko postontzian , atezaintza ) SEKULAN EZ ESKOLAKO ZUZENDARITZARA EZTA JANTOKIKO LANGILEEI ERE . ( Guraso Elkarteko iragarki - taulan jarduera bakoitzako edukiaren laburpena ikus daiteke ) Inskribitzeko jarraibideak : 1 . - Inskripzio orria bete eta aurrerakin zenbatekoa ordaindu ( 40 € ) guraso elkarteko diru kontuan ( Jardueren zerrendan agertzen dira zenbatekoa , epeak eta ordaintzeko datak ) 2 . - Inskripzio orria ordainketaren ziurtagiriarekin batera eramanen da atezaintzara . 3 . - Eskaera epea bukatu ondoren taldeak osatuko dira , ( horretarako taldeko jarraipenari lehentasuna emanen zaio eta eskaera gehiegi baldin badira , plazak zozketatuko dira ) , eta guraso elkarteko iragarki - taulan argitaratuko dira . 4 . - Sor daitezken erreklamazioak atendituko dira eta behin betiko zerrendak argitaratuko dira . ( Eskatutako ordutegian edo jardueran plaza lortu ez dutenei Guraso elkarteak bueltatuko die ordaindutako dirua ) . · INSKRIPZIO EPEA : irailaren 10tik 16ra ( ATEZAINTZAN ) · BEHIN BEHINEKO ZERRENDEN ARGITARAPENA : IRAILAREN 22an ( Guraso Elkarteko iragarki - taulan ) · ERREKLAMAZIO EPEA : IRAILAREN 22tik 24era ( 17 : 00 / 18 : 00 ) · BEHIN BETIKO ZERRENDEN ARGITARAPENA : IRAILAREN 28an ( Guraso Elkarteko iragarki - taulan ) · HASTEKO DATA : URRIAREN 5an .
Giltzurrunek odoleko hondakinak kanporatzen dituzte eta hainbat hormona sortzen dituzte . Giltzurrunetako gabezia kronikoa duten gaixoek transplantea behar dute , bizitza osoan hemodialisiari lotuta igaro ez dezaten .
Marije Uraga wrote 2 years ago : AulaBlogek antolatutako " Edublogs 2009 Topaketak " Getxon izango dira aurten , Julio Caro … more →
* 155 m2 - ko etxebizitza , familia aberatsak bizi ohi diren hiriko zona batekoa .
Gaur egun , jendartea eta eskola abiada ezberdinean doaz hainbat eta hainbat lekutan . Eta horrek zerikusi zuzena du eskolaren eraginkortasunarekin . Sarritan entzun dugu ume edo gazteek ez dutela euskaraz berbarik egiten , euskaraz jakin arren . Eta hori hain zuzen ere , bi abiadura horien ondorio da . Ez gutxiagorik , ez gehiagorik . Erreleboka egin beharrean , bakoitza ( eskola eta gizartea ) bere kabuz doa lasterketa egiten eta horrela emaitza kaskarragoak lortzen dira , argi eta garbi . Ezinezkoa da eskolak errelebo guztiak ematea eta , bitartean , gizartea bide bazterrean begira egon ( edo , gehienez ere , txaloak ematen egon ) .
Morala sortu zen garaian , gizakia leinu edo tribuetan bizi zen . Gehienez ere , 30 edo 40ko taldeak , familiak , izango ziren . Basoko fruituak bildu , ehizan egin eta umeak zaindu : horiek ziren jarduera nagusiak . Dena bat ziren . Berezkoa eta naturala zen elkarri laguntzea . Horrela seguru , lasai eta hobeto bizi zirelako . Leinukide bakoitza trebe zen beste edozein kideren alde bizia emateko . Oso leialak ziren elkarganako , elkarrekiko . Tribuan , hurbileko familiarekin batera , egon zitekeen urrunxeagoko ahideren bat ere , edo abereak : dela zakur , katu , zaldi … Esan dezakegu kontzientziaren estadio pre - pertsonalean bizi zirela , ume jaio berria bezala . Ez , ordea , gero etorri behar duen kontzientzia transpertsonalean bezala . Kontzientzia transpertsonalak kontzientzia pertsonala integratu behar du . Noski , estadio pre - prertsonalean ez zeukaten horrelako lanik . Kontzientzia pertsonala geroko eboluzioa da .
Hurbildu zaitez Ataunera eta burutu ezazu ibilbide mitologiko hau tokian tokiko kondairak entzunez . Ez zara damutuko ! ( Ahotsa : Andoni Egaña - ren eskutik )
Parte hartu nahi duten bikoteek aurrez 20 euro ordaindu beharko dute eta , egunean bertan , berriz , 30 euro . Izena honako tokietan eman daiteke : Azpeitiko Aradi Kirolak , Aitzaki Kirolak eta Mugi Kirolak dendetan , Azkoitiko Plaza Berri Sport - en , Zarauzko NereSport - en eta , Internetez , www . herrikrossa . com atarian .
zaldi lasterketa bezala , hemen daude zizare - lasterketa batean parte hartu ! Aukeratu zure harra bere aukerak irabazi oinarrituta 4 finalisten artean eta itxaron hartuko duten irabazteko ikusteko . harra klik lasterketa hasteko . < / b > Itzultzeko Joko Harra
Euskuragarri dago dagoeneko Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak , Gipuzkoako Foru Aldundia eta CRAJ zentroarekin , gaurkotutako Gipuzkoako elkarteen gida . Bertan aurkituko dituzu , besteak beste , astialdi taldeak eta eskolak , federazioak , euskara elkarteak , gizarte ekimenerako erakundeak , guraso elkarteak , elkarte politikoak eta sindikatuak .
* * Iñaki Larrañaga EAko zinegotziak kargua utzi egin zuen eta ez duzue haren lekua bete . Zergatik ? * *
Mutil hura ikharetan da . Lotzen da bere sabrearekin . Botatzen ditu puska guziak urerat . Bañian hor gelditzen da erri pikiñaren puska bat , mutiko haren zapatetako itzean . Andre gaztea atheratzen da uretik eta erraten dio :
Espainiako estatuan abortuaren inguruko legeak berritzeko proposamenak egiten ari dira . Aurrepauso bezala ari dira saltzen , baina ez da hala . Tamalez , orain hogeita bost urte emakumeak egiten ari ziren errebindikazio berdinak egiten ari gara " .
Hala ere , azkenaldian erruz gehitu eta indartu diren euskal komunikabide eta idazle batzuen eraginez ( Euskaltzaindia dixit ) , kontuak ez dira hain garbiak idazterakoan . Ustez eredu onak eta zuzenak direnak ez dira hala izaten beti . Eredu okerrak jarraitzeak ekarri ohi ditu erabilera okerrak ere . Esate baterako , askotan ikus daiteke baita ere jarraian idatzita , gehienetan bien tartean zerbait jarri beharko genukeen arren .
Itzulpenari dagokionez , jatorrizkoa nahiko hurbiletik jarraitzen du , prosaz , hori bai , ez bertsotan ; eta garai hartan ohiko zen moduan gertaerak gurera egokitzen ditu neurri batean ( danbolina aipatzen da adibidez ; Larrakoetxeak Grimm anaien ipuinak itzultzean antzekoak egiten ditu ) .
Izan ere , elkartasun sentimenduaren beroan mobilizazioak asko ari dira izaten , baina berotasuna hozten denean boikota praktikatzea eta arloz arlo hedatzea izango da gure lana , Palestinak berdin jarraituko duelako elkartasun beharrean . Euskal Herrian sionismoarekin harremanak izatea ' anormala ' izatea lortzen dugunean ( ekonomia , politika , kirol , irakaskuntza zein kultur arlotan ) , nahiz eta gurea herri txikia izan , ez izan dudarik Palestinarentzat aurrera pausu handia izango dela . Eta Euskal Herriarentzat ere bai .
Igandeko Berria periodikuan Iñigo Astizek sinatutako erreportajetxoa zegoen . Kazetariak Josu Zabala , Roge Blasco , Sergio Ibarrola , Luisillo Kalandraka eta Gorka Armendarizen hitzak jasotzen ditu bertan .
Fernando Ruiz Piñeiro magistratua EAEko Hauteskunde Batzordeko Presidente izendatzea onartu du Gobernu Kontseiluak
Filed under Euskal Herria , Herrihotsak Tagged with pausumedia 89 . 7fm
Izenak berak dioen bezala , Gurasolandia aita - amentzat zuzenduta dago , hain zuzen , ekintzetara eurak bakarrik edota seme - alabekin joan daitezkeelarik . Dena den , kontuan hartu behar da ekintza batzuk " handientzat " soilik izango direla . Horietan umeentzako zaintza zerbitzua egongo da prest . Dena den , beste ekintza batzuetan familia osoak parte hartu ahal izango du .
Zorionak , Juan Mari . 3 . liburua eskutan dut , baina ezin izan nuen 2 . bukatu . Baina , hi segi aurrera . Aupa Altza eta altzatarrak . Ni LIZARRAGAtarra nauk . Agur
Gazitasunari dagokionez , ikusi dute nahiko azkar pasatu zela ur gezako aintzira bat izatetik ur oso gaziko ekosistema bat izatera . Hain zuzen , ikusi dute ur gezako bizidunek oso azkar egin zutela gainbehera ( bai fitoplankton - espezieetan , bai intsektu eta mikrokrustazeoetan ) , eta gero eta ur gaziagoetan bizi diren organismoek ordezkatu zituztela .
Astelehenean bueltatu ziren etxera , Kataluniako hiriburuan bi kontzertu eskaini ostean . Honetaz gain , kale - kantari ere bilakatu direla adierazi digute , bertako hiritarren ikusminaren aurrean .
Eta hemen sartzen dira lehen aipatutako " baina " horiek . Alderdi politikoak zer esango du : bere iritzia ematen zuen " baina " formak ez ziren onenak . Horrelako kasu asko , gehiegi daude gaur egungo gizartean . Pertsona asko baldintzaturik gaude gure iritziak era libre baten eman ahal izateko . Iritzia ematea ez da dohainekoa izaten eta kasu askotan , ordaindu beharreko kopurua gehiegizkoa izaten da .
Search tags : Various @ mp3hungama . com - Mera pyaar shalimar mp3 download Mera pyaar shalimar free mp3 Mera Pyaar Shalimar
La Coordinadora para la Prevención y Denuncia de la Tortura , que agrupa a 44 organismos de todo el Estado español , queremos hacer público e invitaros a la Conferencia Internacional que tendrá lugar los próximos días 11 y 12 de marzo en el Colegio de Abogados de Bizkaia bajo el título " Criminalización de la denuncia . El derecho a la defensa " . En la conferencia tomarán parte expertos en la materia tanto del ámbito internacional - con invitados como Hans Gaasbeck , Presidente de la comisión de Defensa de la defensa en la Asociación Europea de Abogados Demócratas , Yiota Massouridou abogada y miembro del colegio de abogados de Atenas , Fabio Marcelli miembro de la asociación ELDH - estatal Gemma Ubasart miembro del Observatori catalán , Llüisa Domingo miembro de Associació Catalana per la Defensa del Drets Humans . Luis de los Santos jurista andaluz , Jorge del Cura ex - miembro de la ACT o Yolanda Ferreiro miembro de la asociación gallega Esculca - así como varios abogados vascos Beatriz Ilardia , Txema Azkuenaga , Alfonso Zenon , Felix Cañada o Arantza Zulueta - y asociaciones de Euskal Herria .
Beste irizpide bati jarraiki , landa - eskolak eta hiriko eskolak bereizten dira . Landa - eskolek ezaugarri bereziak dituzte , hezkuntza mota nabarmen erasaten dutenak . Alde batetik , ikasle - kopurua hain da txikia , non askotan ez du mailaz mailako zatiketa ahalbidetzen ikasle guztiak ; eskolaz kanpo ere ikasleek harreman sendoak izaten dituzte beraien artean eta horrela eskolako elkartasuna ere sendoagoa da ; azkenik , landa - eskola hirian baino modu nabarmenago batez txertatzen da herri txikietan eta kultura - erreferentzia nagusi bilakatzen da [ 5 ] .
Ahizpak esan didanez ez da ezer berria , aspalditik omen zekien zer gertatzen den . Auskalo zein esperimentu egiten zituen bere lagunekin batera . . . gu inoiz ez ginen txupatxusaren makila metxero batekin urtzen aritzetik pasatu .
Orain arte pilotariek kantxetan erabili izan dituzten zapatilak ez dira pilotarako espresuki diseinatuak eta Astore markak , hutsune horretaz jabetuta , oinetako espezializatuak diseinatzeari ekin zion iazko udaberrian . Kalen izango dira laster , esku pilotarako egindako historiako lehen zapatilak .
Palestinarekin eta azken egunotan izandako gertakariekin elkartasuna adierazteko modurik eraginkorrena adierazpen sionistak boikoteatzea da . Kasu honetan , entitate sionistaren ordezkariak diren artista hauek badute publikoki boikot kanpainaren oinarrizko puntuak onartzea ; onartu ezean ez dira gurean ongi etorriak izango .
Ehunmilak Ultratrail proba jokatu zen asteburuan . Irteera eta amaiera puntua Beasainen zegoen . Tartean , eskualdeko kale mendietan barrena ibili ziren , besteak beste , Tolosa zeharkatu zuten . Gizonezkoetan Javi Dominguez izan zen garailea , 24 : 49 : 16ko denborarekin . Ondoren J . V . Benito sailkatu zen , 22 minutura . Nesketan lehena Nerea Martinez izan zen , 28 : 00 : 56ko denboraz .
Hona hemen otsailaren 1ean Donostiako Victoria Eugenia Clubean ospatu zen Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldiko diskurtsoa . Arratsalde on guztioi ! Gaur hemen jende mordoxka elkartu gara . Era askotako jendea , gainera . Eta gu guztiok , elementu komun batek elkartu gaitu : Bai Euskararik … Euskarak . Eta Bai Euskarari zerbait bada , bere atzean zaudeten pertsona guztiengatik da ; lan munduan , arlo sozioekonomikoan oro … Segi irakurtzen
Beste batzuek , Diego Martiartuk Berrian esan zeban moduan , querido diario , nobixuak abandonau nau estiloko blogak ei dira , eta blogarixok gure problemak kontatzen dittugu adoleszentiak izango bagiña moduan . Nik ez dakitt ze espero zeben , goi politika , goi maillako kritika literarixua , pensamiento filosofikua Raria izan arren , normalegixa naiz . Blogari izatiak ez desta dohain berezirik emoten . Tira , Diegori edozer parkatuko neuskixo , magisterion berakin oso ondo pasau gendualako . Ez dau txispia galdu !
Eta horregatik pentsatzen dut gero jende aurrean ez garela sobera lotsatu izan . Seguraski momentu batez pentsatu izan dugu zertan ari ginen , zer zen , baina momentu hori etorri zaigunerako nola azala egina genuen , seguraski horrek lagundu digu .
Eta , paradoxikoa lirudikeen arren , Estatu espainolak eta bere indar ideologiko - politikoek behartuta sortua , izan ere , ezkerreko euskal mugimendua burugabetzeko , deuseztatzeko eta antisistema bihurtzeko diseinatutako estrategia bati esker bideratua izan baita Euskal Demokrazia Errealaren lehen urrats hau .
Hegoaldeko muga ez dago argi , Mendebaldeko Sahara baita , Espainiaren antzinako kolonia izandakoa eta 1975tik Marokok okupatua eta administratua . Nazio Batuek ez dute okupazio hori onartuan , ez eta beste hainbat estatuk ere , nahiz eta de facto eskualdea Marokoren agintepean egon .
Bai eta ez ; kontuan izan behar da dena biltzea ezinezkoa dela . Guk historian testuen bidez testu gehienen bidez ikusten duguna bildu dugu . Hemen corpus osoa ez dago ; XVII . mendeko gehiena egongo da , baina XX . mendeko guztia ezin da bildu . Orduan idatzizko iturrietan islatzen edo azaltzen den hizkuntza horren muina eta dezente gehiago azaltzen da . Baina hori ez da hizkuntza , hori hizkuntzaren eskeletoa - edo da . Gaur egunean , euskaraz esaten dena biltzea ezinezkoa da .
Zaila zaigu , bai , komunikazioaren lau solairu horiek didaktizatzea . Eta ez digute gehiegi lagundu azken kontzeptu ekarpenek bere baitan izan duten definizio lausoak . Batzuetan ez dago argi zer den ariketa , zer proiektu , zer ataza eta zer ekintza komunikatibo . Horixe argitzen saiatzea izan dut helburu , iruditzen baitzait indefinizio horrek asko kaltetu duela AOI bera ; ekintza komunikatiboaren erabileraren kasuan , berriz , bada joera murriztaile arriskutsu bat , zeinaren erruz sarritan ekintza komunikatiboa testu - gramatikaren esparruan geratzen den kateatuta . Hau dela eta , ekar ditzagun bertara Elosegiren hitz batzuk : Ekintza komunikatiboaren lehen hitzak , ekintzak , mundu sozialera garamatza . Izan ere , batetik , agente soziala da hizkuntzaren ikasle eta erabiltzaile oro ; bestetik , atazak ( ez soilik mintzaira - atazak ) ekintza - esparru baten baitan eta testuinguru jakin batean gauzatzen dira .
4 . - 2005 . urtean 28 auto istripu izan dira , eta 72 lagun izan dira kaltetuak .
Gertatzen dena da , asko izan direla ere , Velleda arbel normal baten antzera erabiltzen ikusi ditudanak . Bat , bi eta hiru arbel interaktibo dituzten eskolak ezagutu ditut ; gaurdaino , horrelakoekin buruturiko aurkezpen edo jardunadietan ez dut sekula inor ikusi , hainbestetan aipatutako onura horiek aprobetxatu dituenik . Horrek ematen dit beldurra , izan ere , ez dakit zenbat irakasle ausartuko diren gure ikastolan tresna honi behar bezalako etekina ateratzen .
Era berean , honako egile famatuen artelanak ikus ditzakegu Louvren : Jacques - Louis David , Fragonard , Rembrandt , Rubens , Tiziano , Poussin , Goya edo Zurbarán .
Prezioak , 1 . 623 pezeta ( Ferradura ) eta 2 . 570 pezeta ( Eagle ) artean dabiltza . El Almendrokoak izan ezik denak agertzen dira zurituak . Markona barietateko almendrak , landare - olio eta gatzez prestatuak daude . Batzuek antioxidanteak ( onartuak ) eransten dituzte , koipea min ez dadin . Almendra xigortuei berariaz dagokien legezko arautegirik ez dago oraindik , aperitiboen ezaugarriak xedatzen dituzten orokorrak bakarrik daude .
Erdi Aroan Mundakako Jauntxoa Ruy Sánchez de Mundaka zen eta honek bere dorrea Talaia buruan izan zuen Butroeko Jaunak 1446an txikitu zuen arte .
Eider Carton Virto : Kimikan lizentziatua . Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zuzendaria .
Bigarren neurtitzean : « Egitin » = egitean , egitean . Ala ' re , Mirande jaunari bere baiezkoa eskatu nion eta « dudarik gabe » ala dela erantzun zidan .
Ondoren , Google maps aplikazioaren bitartez beste mapa propio bat sortu dugu . Nik Beasaingo mapa hautatu dut , bertakoa bainaiz , eta hainbat toki markatu ditut interesgarri edo garrantzitsu moduan . Toki horietan jarri ditudan ikonoetan klik eginez , argazki eta deskribapenak ikusi daitezke .
3 . Eskola baratza Ikastaldeak joaten jarraitzen dute . Negutegiko letxuak eta zerbak jaso dituzte ikasleek eta berriak landatu . Babarrunak eta artoa ere ereiten ari dira talde batzuk .
ELA sindikatua LAB sindikatua Izarraitz Igeriketa Elkartea Lagun Onak Mendi Bazkuna Sarea Informatika
Foraminifero planktonikoak 300 . 000tik 400 . 000ra zelula flagelatu askatzen dituzte , gameto modukoak . Hauetariko bakoitzak 3 eta 5 μm , euretariko bakoitzak gero bere oskol propioa osatzen duelarik . Ernalkuntza zikloak ilargiarekin bat egin ohi dute .
bertatik nahi adina modulu edo pestaina jaitsi ahal izango dugu . Horretarako nahikoa izango da nahi dugun modulu edo pestaina bistaratzea eta By aireatu_2as3 at 2008 - 01 - 09 > ikono hau edo netvibesera gehituri zapalduz lortuko dugu gure hasi orrian aukeratutakoa txertatzea .
Bixtan da Hiriart - Urrutyk ez zituela aholku horik emanen , Eskualdunaren arak ez balitzaizko iduritu bere asmu - ametsetarik urrunxko .
firmas . amnistianimalmadrid . org Amaia ( e ) k bidali du duela 1842 egun 17 ordu 15 minutu
Kutxen bat - egite prozesua geldiezina dirudi prentsan eta albistegietan hainbeste titular eta aipamen eman ostean . Halaxe saldu izan dizkigute Europan eginiko lan erreformarik atzerakoienak , pentsio sistema publikoen kontrako erasoa edo zerbitzu sozialetan emandako atzerapauso nabarmenak . Jakin badakigu krisia sortu zutenak direla bere onuradun nagusiak baina , hala ere , edozer egiteko aitzakia bilakatu da , baita finantza merkatuetan ere .
Lazarragak 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen dokumentua da , artzain nobela batek ( Silbero , Silbia , Doristeo ta Sirena ) eta poema nahiz kanten bilduma batek osatua . Guztira 51 orri dira eskuizkribuan ( 111 . 000 karaktere inguru , 52 orrialde estandarren parekoa edo ) , gehienak euskaraz idatziak ( % 88 inguru ) , eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak ; baina pleguak ez daude osorik , eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian , gehi aurretik izan zitezkeenak , eleberria in media res hasten baita .
Urte guztian zehar bertako bizi baldintzak gogorrak diren arren , udan are gehiago gogortzen dira ; egunez 50 eta 60 gradu bitartean izaten dira . Hori guztia kontuan izanda , Oporrak bakean programa sortu zen nazioarte mailan , eta bertan hartzen dute parte , besteak beste , Euskal Herriak , Espainiak eta baita Italiak ere .
# 12 # 10 Hanka sartzen duzu Txopi , sentitzen dut , baina hala da . El Paisekoa , ez baitut nik aipatu , Kokoterainok baizik . Armarena , ez du soilik Resumen Latinoamericanok argitaratu , EFE agentzia aipatzen dute berri hori argitaratu duten askok , La Haine , Aporrea , Rebelión , Kaosenlared , El Universal , Argenpress … Begira sarean bestela . Inkisidorea diot , ezagutzen ez duzun komunikabide serioko ( Resumen , Gararekin sarritan kolaboratzen du ) berria kalitate txarreko berria dela diozulako . Kalitate txarra ? Mesedez . Ez duzu ezagutzen , baina lotsarik gabe bere informazioaren kalitatea , zuk ez duzun informazio batena , oso txarra dela diozu . Astero doan zure e - postan jaso dezakezu . Harpidetza egiteko " suscribe diario de urgencia " mezua , resumen @ nodo50 . org ra bidaliz . nodo50 . org sarean ia sarea sortu zenetik dago , hau ezagutuko duzu , ez ? Eta gauza bat aurkako iritzia adieraztea da , eta bestea aurkako kanpaina modukoa egitea da . Zertarako justifikatzen duzu bestela zure aurkako boza ? Aurka bozkatu eta kitto , baina ez zaitez gutxiestearen eremuan sartu , gutxiago zuhurtziaren izenean zure zuhurtziaz ahaztu eta nahasten zeranean . Baina dagoeneko , Kokoteraino eta zure artean arreta beste leku batera desbideratu duzue , eztabaida antzura beti bezela , baina berria " Haitiko lurrikara AEBen arma baten froga izan zitekeela da " eta zuek aurkako bidea hartu duzue . Ondo , zuen arrazoiak izango dituzue , baina , ez duzue kontuan hartu nik argitaratu aurretik nire lanak egin ditudala ? Denborak erakutsiko du nor geldituko den agerian . Eta eztabaida antzua da , zuk dagoeneko ez duzula eztabaidatu nahi diozu , nik ez dut gogo gehiagorik , eta etzazu pentsa haserretu naizenik , haserretuko banintz konturatuko zinen eta . Horregatik diot nazkatuta nagoela , beti berdin egiten didazuelako , eta gainera gero zuen jarrera justifikatzen duzue . Egin al dizuet nik inoiz horrelakorik ? Rebelionen artikuluan Efe - ren aipamena ( artikuluaren azken parrafoetan ) : http : / / www . rebelion . org / noticia . php ? id = 99068 # 11 Segi inozokerietan , sasijakintsuen kluba dirudizue . EFEk zabaldu zuen armarena , ez nik .
Aurtengo Gabonetako nobedadea ba al dakizue zein izan den ? Ez dira kaleetako argiak . Ez dira zurituta eta hezurrik gabe datozen mahats ale latatxoak ere , ezta umearen etxeko lanak egiten dituen robot - jostailua ere . Nobedarerik nobedosoena Sin Txan - en turroia izan da . Ez duzula ikusi ? Supermerkatu guztietan daukazu apaletik begira . Ez duzula dastatu ? Etxean haurrik ez dagoen seinale . Haurrak izateaz preziatzen den edozein etxetan * e - zin - bes - te - ko - a dun * ospakizuneko afaloste edo bazkalostean turroi hori ateratzea .
1 : 16 Eta Iacob - ec engendra ceçan Ioseph Mariaren senharra , ceinaganic iayo içan baita Iesus , cein erraiten baita Christ .
Beste musikari batzuekin lankidetza ugari egindakoa da Gasteizko abeslaria . Besteak beste , Mikel Laboa ( haren omenez egindako Txerokee diskoaren bultzatzaile nagusia izan zen ) , Tapia eta Leturia Band , Kortatu , Negu Gorriak eta Pettiren diskoetan abestu izan du . Halaber , Estepan Urkiaga Lauaxeta poetaren omenezko Ehungarrenean hamaika diskoan ( Gaztelupeko Hotsak , 2005 ) parte hartu zuen , Liparra olerkiari ahotsa eta doinua jarrita . Era berean , Xabier Montoiaren zenbait letra eta itzulpen beste musika talde batzuek erabili dituzte kantuak egiteko , Zarama , Bap ! ! , Petti eta Inoren Ero Nik , kasu .
Hasteko Heletako herria eta Baxe Nafarroako ingurune hura aipatu behar dira , benetan ederrak , zelai eta baso berdeak , mendi tontor biribilduak , baserri zuri eta gorriak . Koadro bikaina , alajaina !
Zerbaiti heldu nahi zion bakoitzeko , itzuli bizkor bat egiten zion eskuak , sigi - saga erotu bat bezala , bila ari zena ukitu aurretik . Une batzuen buruan , beste aldera biratzen nuen burua , ez ikusteko , hainbesteraino gogaitarazi baininduen mugimendu hark .
boligorria ( e ) k bidali du duela 1565 egun 2 ordu 12 minutu
DENA PREST , BIHAR AUSTRALIAN OSPATUKO DEN WCT ZIRKUITUKO BIGARREN PROBARAKO
www . euskosare . org / eksuid / c2b4377a92c8914c725c1ef9a4eac62d amaiurflemming ( e ) k bidali du duela 1092 egun 7 ordu 38 minutu , duela 1092 egun 50 minutu argitaratuta
1 . Herriaren aberastasun guztia , horren formak eta titulartasuna edozein motatakoak izanik , interes orokorraren menpe dago .
Kategoriak : Euskal Herriko zinema zuzendariak , Euskal Herriko zinema gidoigileak , 1934ko jaiotzak , Irundarrak
Uxue Apaolazak eta Gorka Bereziartuak ipuin bat idatzi zuten , lau eskutara , Hernaniko aldizkari batentzako ; azkeneko uneko arazoengatik ezin izan zuten bertan kaleratu eta , hori dela eta , Volgako Batelariak - en ateratzeko proposatu digute ( eta guk pozik onartu ) . Ikusiko duzuenez , gaurkotasun handiko dokumentu filosofiko - politiko - antropologikoa da , eta horrek animatu gaitu fikziozko sorkuntza lanak ez argitaratzeko gure araua haustera . Tira , horrek , eta gogoak ematen digula , noski . Irakurketa on ! Gehiago irakurri
Normala da jendeak mila gauza pentsatzea . Konturatzen naiz probokazio bat dela , baina ez dut horretarako egin , horrela sentitzen dudalako eta azaldu nahi izan dudalako baizik . Adieraz dezake urte osoan gauza asko ez dudala ondo ikusi . Erakusleihoa kanpotik ikusten duzunean « ze polita ! » pentsatzen duzu , baina hurreratzen zarenean eta konturatzen zarenean koktel molotovez eginda dagoela sentipena aldatu egiten da . « Zer demontre esan nahi du honek ? » , galdetzen duzu . Horretara heldu nahi dut . Gabonak hausnarketarako momentua izan daitezen nahi dut , jasotzen dugun informazio guztia , nahiz eta polita saldu , zerez osatuta dagoen pentsatzea ; ez dena polita delako onartzea . 2 . 000 gauza txarrekin gauza polit bat egin daitekeela azaldu nahi izan dut .
Baina , berehala , 1921eko apirilaren 24an , Zeruko Argiaren senide lurtarra jaio zen Donostian : Argia informazio orokorreko astekaria , egunkari itxurakoa . Urtetan euskarazko komunikabide bakarrak izanik ere , bien artean , konpetentzia baino , elkarlana zen nagusi , Damaso Intzaren beraren hitzetan : " Argia saltzen zuten , baina Zeruko Argia utzi gabe " . Baina biek hala biek kaleratzeari utzi behar izan zioten 1936an , Espainiako Gerra Zibila piztu zenean . Gerra amaitu ondoren ere , urte asko eman zituen itzalita euskarazko prentsaren argi txikiak .
Etzi , hilak 17 , Anoetako kiroldegian Anoetako Dantza Taldearen ikuskizuna izango da . Guztira 70 dantzari inguru ariko dira taula gainean , 22 : 30etik aurrera . 48 anoetar eta 20 ibartarrek osatzen dute taldea . Aurtengoa hirugarren emanaldia izango da , eta lehen aldiz parte hartuko dute 6 , 7eta 8 urtetako ikasleek . Oso pozik eta gogotsu daudela azaldu dute antolatzaileek . Hauez gain , Dantza [ . . . ]
Victoriano del Rio ganadutegiko adardunek ziztu bizian egin dute entzierroko ibilbidea . Taldeko zezen beltz bat aurreratu egin da Mercaderes eta korrikalariak ekiteko imintzioak egin ditu behin eta . . . [ … ]
Lekukoaren lehenengo txanda euskal jatorrizko berlindar umeek eraman zuten . " Euskararen aldeko leloak botaz eta musikak lagundurik astiro - astiro joan zen lagun multzoa Unter den Linden kale ezagunean zehar . Friederichstraße - ra heltzean Berlingo Korrikarako beren beregi egindako egurrezko lekukoa eskuz aldatu zen eta Freie Unibertsitatean zein Euskal Etxeak antolatzen dituen euskara ikastaroetako ikasleek hartu zuten " , dio Ainhoak .
Aramaion eta Agurainen jokatutako azken finalerdietatik atera dira norgehiagoka horretan arituko diren azken bertsolariak . Aramaion , Asier Otamendik irabazi zuen , eta Agurainen , Zigor Enbeitak . Zigoitian irabazle izan zen Manex Agirrerekin batera zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko Printzipal Antzokian ospatuko den finalerako . Puntuazioari eskerrak Oihane Pereak , Iaki Viasprek eta . . .
Jorratuko ditudan gaiak ( catogories ) : BIDAIAK ( inoiz etxetik ateratzen banaiz ) , LITERRATURRA ( ezjakintasun bortitzenean oinarriturik eta poesiari ni puto kasorik egin gabe ) , FILMEAK ( telebista konpontzen dugunean ) , KOMIKI ( … ) , KIROLA ( futbolaren eufemismo ) , GOGOETAK ( txorradak ) , POLITIKEN ( Astekari danimarkarraren izenburua hartuz , politikaren inguruko berri eta bestelakoak , hau ere ezjakintasun bortitzenetik , mesianismo puntu batekin gatzozpindua ) , HOMO ECONOMICUS ( batik - bat hipoteken inguruko txiteak , ja , ja , ja … , ai ama … ja , ja ja … ) eta HISTORIA ( honetaz zerbait dakidalakoan , baina ez gehiegi ) . A ! eta prezio berdinagatik ( doan ) alboko barran nire fikzio antiliterarioa ere izango duzue eskuragai ( edo antifikzio literarioa zen ? whatever ) . Oraingoz Lucrecia en Tokio eleberri " erromantikoari " ekingo diot , eta gero gerokoak ( gerokorik balego , noski ) .
Lehenengo emisioa 97ko martxoaren 8an izan zen . Arazorik ez egoteko buzoneo bat egin zen ondoko etxe guztietan , taldearen asmoa azalduz eta zenbait telebistetan arazoak izan zitezkeela abisatuz . Hasieratik ere Gasteizko Hala Bedi Irratiko seinalea ekarri genuen , katean emititzeko asmoz . Eta orain E - posta eta guztiz daukagu , eta baita ere telefonoa eta faxa , 948 46 87 42 .
Esan beharra dago gurasoak asko aldatu direla lehendik hona . Lehenago gurasoek ahal zuten neurrian prest zeuden eskolan edozertan laguntzeko ( janaria eramateko , antzerkiak prestatzeko , mozorroak prestatzeko ) . Gaur egun aldiz , denbora ezak eta gurasoen gogo faltak parte hartzea gutxitu egin du .
Erizainak Jaxintoren etxera joan ziren . Etxetik atera zuten erizainak , loreen artetik bidea ireki zuten eta kale ertzean beste hamaika begi kontakatiluren artetik igaro zuten . Erizainak Jaxintori anbulantzian sartu zioten eta eskuak askatu zizkioten . Jaxintori asko gustatzen zitzaizkion loreak eta egunero goizeko zortzietan gosaltzen zuen eta gainontzeko goiz guztian etxe barruko pare bat gardeniari ematen zion edaten , gero erretzaileak botatzen zituzten zigarroak lorontzitik kentzen zituen , umeak bihurrikeriaren batek mugitutako lurrak berdintzen zituen . Jaxintok arratsaldeko bostetan egoten zen egunero loradenda hitzegiteko , lore guztientzat zuen laztana .
Hauek dira , besteak beste , AZTI - Tecnaliak Itsasoko Idazkaritza Nagusiarentzat egin dituen lanak : 2006tik , antxoa gazteen biomasa kalkulatzeko kanpainak egiten ditu ( Juvena ) , Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoak ; 2008tik , halibut beltzaren ugaritasuna kalkulatzeko kanpaina zientifikoak egiten ditu ; 2008tik , Itsasoko Idazkaritza Nagusiari aholkularitza teknikoa ematen dio aingira Espainian berreskuratzeko planetarako .
Webguneak sortzeko erabiltzen den HTML 5 lengoaiaren azken bertsioari erabateko euskarria eskaintzen dio Firefoxek ; horrela , garatzaileek webguneetan HTML 5 erabiliz sartzen dituzten kalitate handiko bideo nahiz audioak arazo gabe ikusi eta entzun ahal izango ditugu .
Eta zer esanik ez esku luzea eta buru motza duten gizonezkoek sortzen dizkiguten arazo guztiekin .
Hego Euskal Herriko zenbait herri eta auzo askotan bezala , Iurretan ere Bildu koalizioaren legez kanporatzearen aurkako protesta burutu zuten atzo arratsaldean . 60 lagun izan ziren Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatu zutenak .
Arima bera da baina nobela erabat diferentea . Askotan oso esaldi desberdina eraiki behar duzu arimari eusteko . Koloreak oso diferenteak dira euskaraz eta gaztelaniaz , soinuak eta doinuak ere bai . Esaterako , ez da gauza bera euskaraz idatzitako " igela " eta gaztelerazko " rana " . Orduan , antzekoa den baina soinu aldetik hain gogorra ez den animalia baten izena aurkitu behar duzu . " Iguana " , adibidez . Halako malabarismoak beharrezkoak dira nobelaren espiritu eta osotasunari eusteko . Nobela berria , sikuagoa denez , beste norbaiti itzularazteko tentazioa izan dut , baina semea edo alaba beste bati uztea bezalakoa iruditzen zait . Bai , beharbada nik baino hobeto zainduko du baina nahiago dut nire haurra nirekin egotea .
S - 115 . Oinezko ibilaldietarako abiapuntua . Seinale honek adierazten du oinezko ibilaldiak hasteko toki egokia dagoela .
www . susa - literatura . com / cgi - bin / liburuok . pl ? lib = narr86 muxkilla ( e ) k bidali du duela 446 egun 23 ordu 6 minutu , duela 446 egun 18 ordu 28 minutu argitaratuta
Albiste hau Asteazkena , Otsaila 16th , 2011 11 : 23 orduan idatzi da eta Lasterketak , WRC atalean dago . RSS 2 . 0 kanala . Iruzkinak eta ping - ak itxita daude .
Badakigu euskara batua zuzen idazten ikastea ez dela gauza erraza , baina Xabier Payak ARGIA adizkariko bere bertsoetan eskaintzen dizkigun aholkuak kontuan hartuz gero , gauzak aldatu egiten dira . Irakurri ( eta kantatu ) bestela !
Eta Euskal giroan poteak hartzeko : - Nafarroa Oinezeko taberna ( Takoneran ) - Muthiko Alaiak peña - Euskal Herrian Euskarazen taberna ( garai bateko " Polideportivo Navarra " zena ) - Zaldiko Maldiko .
- Oi , otsoko ! : orreik , atso - agura denganiñook , dana apurtuta itzi naioek ; sekulako zartadakaz birriduta itzi naioek .
Giro onean egin dira Ikasle Olinpiadak Leioako campusean . Bertan 120 ikasle inguruk hartu dute parte eta Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeaz aparte egun indarrean dagoen hezkuntza aztertu dute . UPVko itzulpengintza zerbitzua , segurtasun indarren presentzia , ikasleriaren pasibotasuna , egungo ereduak dakarren sumisio eredua , hezkuntza sexista izatea … hau guztia izan dute hizpide . Jokuen bidez gure errealitatea islatu eta hau aldatzeko beharreko urratsak ematera animatu dute ikasleria .
Zizaretxoak artoz moldatzen dira : artoari olioa edo landare gantza eta gatza erantsi behar zaizkio ; lastotxoak , berriz , frijituko den patatazko masa bat dute osagai bakarra . Frijitzean , zer esanik ez , produktuak gantza hartuko duenez , zizaretxoek baino gantz gehiago lastotxoek daukate ( hauetan , produktuaren % 27 - % 32 gantza da ; batez bestekoa % 29 inguru dabil ) ; zizaretxoetan batez besteko gantz kopurua % 19 da ( % 14 eta % 24 artean ) . Aztertu diren lagin denetan gantz gutxien daukaten aperitiboak , gainerakoetatik urrun , Rufinos ( gantza : % 14 ) eta Jojitos ( % 15 ) markako zizaretxoak ; zerrendako beste muturrean , gantzatsuenak , Facundo markako lastotxoak ( produktuaren % 32 ) .
Belardi zabal baterantz abiatu zen lagun taldea ondoren , Bereziganera . Aurrean , Anboto mendilerroa eta Durangoko herria parez pare . « Bereziganeri Durangon ` Montequemado ' deitzen zitzaiola akordatzen naiz - irakurri zuen pasartea Erraztik - . Eta hantxe gainean jartzen zutela Espainiako bandera liberazioaren egunean . Iluntze aurreko oskorria Bilboko labe handiengatik zela pentsatzen genuela akordatzen naiz . Mendi haren bestaldekoa nintzen eta han bestaldean , Garaizarren , ez naiz akordatzen gerraren aipamenik entzun nuenik egundo . Zigarroak erretzeko , celtas filtrogabeak , komunean ezkutatzen ginela akordatzen naiz . Edo Bereziganeraino joaten ginela , Harriputzuetatik gora , Berezigane barrenean sugegorriak ugari omen zeuden arren , eta handik gainetik libre eta eder ikusten zela ibar guztia » . « Montequemado » deitzen omen zioten , bai , mendiari . Antzinako trena , Zumarragara zihoana , ondotik pasatzen baitzen eta ikatzaren txinpartek mendi bazterrak sarri kiskaltzen zituzten . Hala ere , Garaizar aldean , gerra aipamenik ez .
1924 . urtean , DELAVANek gaixo baten trakea eta faringea konektatu egin zituen . Mihiaren azpitik faringera kanpo - fistula bat egin eta protesi baten bidez estoma trakealari konektatu zion .
Munduko herrialderik aurreratuenaren jarrerak kritika asko jaso ditu , gizakiak ekoitzitako karbono dioxidoaren % 25 han isurtzen baita . Zientzialarien eta ekologisten erakunde asko erabat kezkatuta daude arazo horrekin eta kontzientziazio - kanpainak jarri dituzte martxan .
Egoera honen errua Eiderrek dauka gehienbat ; ez argazkia ateratzeagatik , baizik eta konfiantza gutxiko pertsona bati erakusteagatik . Konfiantza gutxi izanda , Aitorrek ez zuen argazkia " lapurtzeko " oztopo edo kontzientzia arazorik izan , eta gertatu zena gertatu zen . Gainera , mugikorrean ez dira oso pribatuak diren gauzak gorde behar , edonork hartu dezakeelako eta bertan dagoena ikusi . Azken finean , guztiak zentzua dauka : Eider Aitor tentatu egin zuen argazkia erakustean . Beraz , ez da harritzekoa guzti hau gertatu izana .
Baserri eta etxeetara joaten dira eta bertakoek dirua edo janaria ematen diete . Ondoren , puskekin , bazkaria egiten dute .
Hortakotz , gure baitan pentsa dezagun delako Dolorez , ez zela Loti - k aiherkundez dion jandarmes higuina , bainan ba ama familiako bipil sano bat .
Eta hor , txartel grafikoari dagokion Section " Device " atala aldatu eta honelako zerbait idatzi beharko zenuke :
Europa erdialdeko Alpeetako estatu itsasgabea da . Mugakideak dira Alemania iparraldean , Frantzia mendebaldean , Italia hegoaldean eta Austria eta Liechtenstein ekialdean .
Ezaguera zientifikoarekin mantentzen dugun erlazioa normalean ez da batere zientifikoa eta askotan gehiago hurbiltzen da eremu ideologikora , ez denean fedearen eremu labainkorrera gerturatzen . Nahiz eta gehienok formazio zientifikorik ez izan ( neure burua artean ) , medioek etengabe ematen diguten informazioa sinisteko ala gezurtatzeko joera dugu , medioaren edo sinatzailearen arabera .
Aurtengo Ikasle Eguna 2010 berezia izango da , izan ere , egun osoko jai erraldoi batetik haratago Manifestazio Nazionala deitzen dugu ikasle eta abertzaleok . Aipaturiko eraso guztiei erantzuteko ordua heldu da eta Euskal Herriak behar duen Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzekoa .
Plaka tektoniken teoriaren jatorrian beste bi teoria aurki daitezke : kontinenteen jitoaren teoria alde batetik eta lurrazal ozeanikoaren hedapenarena bestetik .
Neurri hauek argi uzten dute askotan gauzak edukitzea ez dela garrantzitsuena zoriontsu izateko . Jendarte honek sortu dizkigun behar askorekin bukatu behar dugula pentsarazteko balio izan didate niri .
17 : 16 Eta egotz ceçan bere buruä ahozpez haren oinetara , esquerrac emaiten cerauzcala , eta haur cen Samaritano .
- 13 : 00 Pelota partidua , Mundomejorreko frontoian : Iñurritzako Mutil Ardoa Azken Portuko komisiyuaren aurka .
Gure bigarren diska deskargatzeko jarri dugu web orrialdean . Bertan 12 kantu aurkituko dituzue . Espero det zuen gustokoak izatea . Diska copyleft lizentzia dauka , beraz zuen lagunen artean banatu eta gure musika zabaldu dezakezue .
Niretzat kontua ez da zer egiten duzun , nola egiten duzun baizik . Horma bakoitzaren aurretik lan , esfortzu , eta ibilbide bat dago , eta horrek erakartzen nau , horrek motibatu .
Iratxe Urizar , bere aldetik , Auzitegien jardunari egin zion erreferentzia , torturaren salaketak egoki ikertzeko ukatzen direlako eta baita ere inkomunikaziopean lortutako adierazpenak froga indarra emango dietelako auzi - bideetan . Zentzu horretan , abokatu honek honako salaketa hau luzatu zion Komiteari : " ikerketa judizial eraginkor baten ezean , atxilotua epaitzen duten autoritate judizialek giza eskubideei inolako bortxaketa ez dela jazo ondorioztatuko dute eta horrela , emandako adierazpenak bidezkoak izango dira " . Gai honetan sakonduz , gogora ekarri zuen Orkatz Gallastegiren kasua . Auzitegi Gorenak ontzat hartu zuen torturapean hartutako adierazpenak froga nahikoa izango direla zigorrezko epai bat oinarritzeko . Hala , Behatokiko abokatuak gaineratu zuen " honek koherentzia ematen dio tortura tresna eraginkorra bezala erabiltzen duen sistema honi , terrorismo kasuetan ikerketa eta auzi - bidea tresna horren bitartez aurrera eramateko " .
Emakumearen aldagaia benetan kontuan hartzea beharrezkoa da edozertan , gero neurriak hartzen hasteko . Lehenengo desberdintasuna atzeman behar da , desberdintasunen aurka egiteko , eta badirudi Azpeitian ez dugula jabetu nahi desberdintasun hori badela .
Partidaren nondik norakoa guztiz aldatu zen eta hernaniarrak goitik behera nagusitu ziren jokoan . Jokalari bat gutxiagorekin zeudenak barakaldokoak zirela ematen zuen . Gola sartzeko sekulako aukerak izan zituzten baina ez zieten etekinik ateratzen .
Esloveniako lehenengo lurralde naturalen zatiketak Anton Melik geografoak eta Svetozar Ilešič - ek egin zituzten 1936an eta 1968an . Ivan Gams - en zatiketa berrian , lurralde hauek bereizten dira :
Lasterkari txikienek emango diote hasiera , eta ondoren mailaz maila neurtuko dira izen emandakoak . Datuak :
Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak Arkeoikuska ' 09 argitaratu du . Arkeoikuska oso argitalpen zaharra da , horretan , urtero , urteko arkeologia - lan guztiak azaltzen dira . Uribe Kosta ez da ohi agertu , beraz , aurtengo berriak gogoz kontatuko dizuegu . Bi esku - hartze egin dira 2009an , bat Plentzian , Maria Magdalena … Continue reading →
Erdialdean dagoen eskulturak eredu barrokoei jarraitzen die , baina , Karlos Salasen eraginez segur aski , kutsu akademikoa ere sumatzen zaio . Erdiko horma - hobian , santuaren tailu handientsua ageri da , contraposto jarreran . Ertz eta toles askoko arropaz jantzirik ageri da santua , baina , aldi berean , leuntasuna dario irudiari . Hodei kotoikara erraldoi baten gainean altxatzen da , bi kerubinek eta santuaren makulua esku artean duen aingerutxo batek lagundurik .
Antzinako ospakizuna da San Blas egunekoa Soraluzen , bizi - bizirik dirauena . Gaur egun haurrak eskolarik gabeko eguna dute hau , eta elizara joateko baliatzen dute . Elizako hau da , izan ere , ospakizun nagusia . " Opilla " bedeinkatzen lehenik , eta Plaza Barrixan argazkia ateratzen da ostean .
Malakan eragozpenak aurkitu zituen , jauntxo portugaldarrek ez zutelako espedizioa begi onez ikusten , baina Xabierrek jakin zuen oztopo hau gainditzen eta udazkenean Portugaleko itsasontzi batean Txinako itsasertzetik hurbil dagoen Shang - chuan uhartera ailegatu zen . Kontinentera joateko erarik onenaren bila zebilela , gaixotu egin zen eta itsasontziaren mugimenduak gaizkitzen zuenez , lehorrera eraman zuten , egin zioten etxola kaskar batera . Egoera penagarri horretan eman zuen azken hatsa .
d ) Itzultzailearen antzezlanarekiko erantzukizuna ez da heltzen taularaturiko bertsioraino , normalean azken hori ekoizlearen ardura izaten baita . Nolanahi ere den , batzuetan artifizial samarra ere bada irakurlearentzako bertsioa eta ikuslearentzako bertsioa bereiztea ; usteak oinarritzeko , askok legez , uste erdi ustel korritu hori erabiliz gero , alegia , irakurlearentzako bertsioa literarioa dela eta ikuslearentzakoa dramatikoa .
Hirugarrena , urtez daraaguna hirugarren aldiz Baztan zuritua gelditu dela . Argazkian Elizondoko Txokoto zuri zuria baita ere zubia ! egun guztian elurra bota ondoren eta biharko gehiago eroriko dela dirudi , orduan ba biharko . . . »
Xehetasun bitxi bat : hiri mediterraniar honetan aurkitu dira ikasleen balizko gaitzak sendatzeko osasun - gelaz hornituriko zentro - portzentairik handiena ( % 63 ) . Zerrendaren beste muturrean , Valentzia , Iruñea eta Bilbon bisitaturiko eskoletatik batek ere ez du eskaintzen horrelako zerbitzurik , denek ere larrialdiko botikina daukaten arren .
Egunero egiten dugun sarrera berdina egin dugu eta gero Olentzeroren ipuina entzun eta kanta berria abestu dugu , ondoren txokoetan aritu dira ordu erdiz eta hauek jaso ostean , hamarretakoa egin dugu . Gaur ere hamarretakoa nire esku egon da , ondoren , Literatur lehiaketara aurkezteko Artzai gezurtiaren bideoa grabatu behar genuelako eta Maika hau guztia prestatzen zegoelako . Hamarretakoaren ostean , errekreo motz bat izan dugu eta gora igo gara antzerkirako dena prestatzeko . Antzerkia ondo irten da , ea nire gelako haurrek saria eskuratzen duten ! Hau amaitu eta gero , gelara joan gara , eta Maika ipuin bat kontatzen ari zela , HUHEZIko magisteritzako 1 . mailako ikasle talde bat etorri da , 1 . 2 materiarako lan bat egiteko bideo bat grabatzera . Haurrak nahiko deskolokatuta ikusi ditut , lehenengo aurreko gaiko antzerkia grabatzera bi gizon etorri dira eta gero gelara 5 gazte kamara gehiagorekin . . . baina dena ongi irten delakoan nago . Amaitzeko , ingelesera joan gara .
Agintaldi honetan " blokeo instituzionala " eman da Udalean eta , horrela , " EAJren proiektu garrantzitsu asko atzera geratu dira " . Hori saihesteko , eta 2007an " ehun boto eskasera " gelditu zirela gogora ekarriz , datorren maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan " gehiengo absolutuaren bila " joango direla esan zuten atzo , astelehena , alderdi jeltzalearen ordezkariek Batzokian .
Mendebalderantz nazioko estatuak lotuko zituen trenbide - linea ospetsuaren atzetik zihoazen kolono eta gaizkile ugarien gorabeheren istorioak kutsu biblikoa du film honetan , eta De Millek istorio paralelo batzuk , dueluak eta bisonteen ihesaldi bat ( kamera oso ongi menderatuta ) agertzen dizkigu odisearen barruan . Gainera , filmean parte hartu zuen Joel McCrea eta Barbara Stanwyck aktoreak generoaren ikonosferan sartu ziren .
Lea - Artibaiko emakume futbolariak ariko dira , alde batetik . Gaur egun Artibai Futbol Taldea eta Mutriku Futbol Taldea dira emakumeen taldeak dituzten bakarrak hemen inguruan , eta bertan dihardute eskualdeko neskek . Bertokoekin batera , Eibar klubeko emakumeen taldekoek eta Athleticeko emakumeek urtengo dute zelaira . Puntako emakumeen futbola ikusteko aukera egongo da , beraz , bihar arratsaldean . Bi euro balioko du sarrerak .
Ekaineko lehen Goierritarra gaur , ostirala , banatu dute . Hor ere Gabiriako argazki zahar bat dator . Ander Iurritaren bilketa eskergarriarekin eta aldizkariaren zabalkundearekin Gabiriako ondare historikoa eta grafikoa aberatsago egiten ari da egunez egun .
Langileriaren Kudeaketarako zuzendariak epe bat irekiko du hautaketa - prozesuaren barruan , eta horren berri emango da Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki - tauletan eta Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren web - orrian ( http : / / www . irakasle . net edo http : / / www . hezkuntza . ejgv . euskadi . net ) , 1 . HE edo 2 . HE hizkuntza - eskakizuna egiaztatuta duten izangaiek egiaztagiria eman dezaten , dagoeneko Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Sail honen eskura dauden egiaztagiri hauek izan ezik :
Niri liburu hau nahiko polita iruditu zait , baina pixka bat pisutsua egin zait . Oso istorio gogorrak eta tristeak kontatzen ditu , aspaldiko garaietan oinarriturik . Gure aiton amonen garaiko pasadizoak kontatzen ditu . Gehien gustatu zaidan kapitulua goxoki dendarena eta eskolara joaten zenekoa izan dira eta gutxien gustatu zaidana bere aitaren , arrebaren eta alabaren heriotza eta bere aitak besoa . Zuen aiton amonen garaiko gauzak nahi badituzue jakin liburu hau aproposa da . Anima zaitezte ! ! ! Maialen Severino 3 . B
" Orain dela hiru urte proposatu nuen lehen aldiz [ Larrañaga ] , baina orduan ez zuen kontuak aurrera egin . Gero , jende gazteagoarekin - eta gaia atera , hauek ere animatuta zeudela eta , zuzendaritza batzordean egotea tokatu zitzaidala aprobetxatuta , orain dela bi urte proposamena bota egin nuen : ea elkarteak bere izena erabiltzen utziko zigun behintzat , bazkideentzat gutxieneko kopuru bat ezarrita , taldea ateratzeko . Batzarrak onartu egin zuen . Udalarekin aurretik hitz eginda geunden , baldintzak - eta bagenekizkien . Hurrengo pausoa lan - taldea osatzea izan zen . Gu hirurok aurkeztu ginen , eta hortik aurrera hasi ginen lanean . Jendea apuntatzeko zerrenda martxan jarri genuen , eta gu ja jantzia aukeratzeko lanean hasi ginen . Loiolarekin lotura zeukan zerbait nahi genuen , eta bi aukera sortu ziren : baserritar jantzia eta San Inazioren garaiko zerbait . Bitartean , jendea izena ematen joan zen eta , zer izan zen gure ezustekoa , 80tik gora apuntatu zirela ; bazkideak 50 erdiak baino gehiago , eta familiartekoak besteak . Horrek asko animatu gintuen . Bazkideekin bakarrik kupoa osatzen genuenez , jende asko geratu da azkenean kanpoan , taldean guztira 51 izango garelako . Horrela , jantzien bi proposamen horiek aurkeztu genituen , eta San Inazioren garaiko jantziak aukeratu zituzten , ia aho batez . Arropak Teruelgo enpresa batek egin dizkigu , eta metalezko korazak eta kaskoak , berriz , Madrilgo batek . Talde erdia militarrez jantzita aterako da , danborra joaz , eta beste erdia garai bereko zibilez , barrikak jotzen . Entseguekin azaroan hasi ginen , astean behin elkartzen gara . Gorabehera batzuk izaten ditugu , baina gustura gaude emaitzarekin . Taldekide gehienontzat lehenengo aldia izango da danborradan .
Alderdien Legea berehala deroga dezatela ere galdegiten dugu . Lege hori berez da injustua , bainagainera - eta hau da larriena - aukera politiko eta sozial bat desagerrarazteko ari dira baliatzen . PPk etaPSOEk 2001eko abenduan sinatu zuten itun antiterroristaren babespean , benetako genozidio politikobat egiten ari da Estatua eta horrek amaitu behar du .
Baina datu horiek guztiak zuhurtzia handiz hartu behar dira ; izan ere , uste zen 2000 . urtean ozono - geruzaren zuloak inoizko hedadura handiena lortu zuela , eta ondorengo urteetan ez zela handituko . Naturan , ordea , kontuan hartu beharreko elementu asko daude ; esaterako , 2002an ez zen zulo nabarmenik ikusi urte beroa izan zelako , baina 2003an ohiko hedadurarekin agertu zen , eta ezagutu den bigarren handiena izan da .
Xabier Satrustegi ( 19 : 55 ) nafarra izan zen txapelduna , Herrerako krosean . Bigarren tokian , Victor Madejon ( 20 : 00 ) irundarra geratu zen , iazko irabazlea . Hirugarren azkarrena , berriz , Lezoko Asier Urdanpilleta izan zen , 20 . 08ko denborarekin . Emakumezkoetan , Marisol Martinez izan zen lehena ( 25 : 08 ) .
Gaur egun eztabaida ireki bat sortu da , errefuxiatu terminoan hondamendi naturalek erasandako pertsonak barne hartu behar ote diren ala ez planteatzen duena , kontuan izanik haiek ere euren sorlekuak atzean utzi behar izan dituztela . NBIPk ( Nazio Batuen Ingurumen Programa ) honela definitzen ditu errefuxiatuak aldi baterako edo behin betiko euren ingurunea atzean utzi behar izan duten pertsonak , ingurune hori oso hondatuta geratu delako ( naturaren edo gizakien eraginez ) eta beraz euren existentziarentzat edota bizi - kalitatearentzat eraso nabarmena izan delako " . Ingurunearen hondamenak hauxe dakar berekin " ekosistemaren edozein aldaketa fisiko , kimiko edota biologiko , aldi baterako edo betiko bizitzeko desegoki bihurtzen duena .
Zientzia - aditu horrek AnHitz izena du , eta , bi zientzia - karpa horietan ez ezik , joan zen astean Bilbon egin zen hizketaren teknologiei buruzko kongresuan ere aurkeztu zuten . AnHitz pertsona birtual bat da ; zehazki , emakumezko - itxura du , eta zientziari edo teknologiari buruzko galderak erantzuteko gaitasuna du , euskaraz .
Beren egituran , hidrogenoaz , karbonoaz eta oxigenoaz gain , nitrogenoa , fosforoa , sufrea edo gluzido bat dute . Geruza bikoitz lipidikoak eratzen dituzte beren jokabide anfipatikoaren ondorioz . Mintz - lipidoak dira .
Otxarkoaga Bilboko auzoari buruz hainbat aurreritzi daude . Bertako auzokide eta Familien elkarteko kide den Nakorrekin hitz egin dugu Auzohotsak saioan . Bere auzoari buruz eta bertako herri mugimenduen inguruan mintzatu zaigu .
Liburuaren lehen atalean ornodunen definizioa , ezaugarri orokorrak eta garapen - eredua jorratzen dira ; bigarren atalean , berriz , anatomia konparatua egiten da , ornodunen aparatu bakoitzaren deskribapena , funtzionamendua eta eboluzioaren oinarriak azalduz ; eta hirugarren atal zabalean , azkenik , animalia hauen eboluzioa eta aniztasun morfologiko eta etoekologikoak lantzen dira .
GAZI - GOZOA Kasu batzuetan , oso gozoa den manitol izeneko sustantzi bat sortzen da bakterio laktikoen eraginez . Sustantzi hau ere bakterioengatik erasotua izan daiteke , zapore gozoa garratz bihurtuz . Honetaz babesteko laktiko bakterioak menderatzea besterik ez dago . Halere , egun gazi - gozoa ez da benetako gaitzat hartzen , neurri txikian agertzen baldin bada behintzat
Horretaz gain , Telecom pakete honen bidez gure komunikazioen pribatutasun politikak urratzeko aukerak areagotzen dira . Era berean , orain arte SGAE , produktore … eskatutako beste zenbait araudi martxan jartzeko erraztasunak ere ematen dira . Hori gutxi balitz bezala , komunikazio operadore eta Interneteko zerbitzu hornitzaileei trafikoan kontrolak ezartzeko aukerak ere erraztu ditzake .
Herritarren ordezkariek ordurako erosia zuten Mendatasoroko lursaila , erosteko eskritura 1561eko apirilaren 7an notarioaren aurrean izenpetu baitzuten . Antxietako Teresa alargunari eta haren seme Akemendi lizentziatuari erosi zioten saila urrezko 55 dukaten truke .
Batetik , hainbat eragilerekin bildu gara Topaketen berri eman eta bertan parte hartzera animatuz . Besteak beste , EBEL ( emakume nekazarien sindikatuarekin ) , EREITE ( etorkin taldearekin ) , zenbait alderdi politikoetako emakumeekin , edota Tolosako Gizon Taldearekin , topaketen berri izan zezaten azken hauek .
Kepa Garbizuk galdetu du ea Irati Aranburuk dimisioa aurkeztu duen zinegotzi kargurako .
Beraz , Azkoitiko eta Altsasuko emanaldiek atzerapena izango dute . Programaren emisioari berriro ere ekingo diogunean jakinaren gainean jarriko zaituztegu .
Eta pozez ikusita poztasunetan pentsatzen jarri naiz . Lanbide honek zenbat poztasun eman dizkigu urteetan ? 25 urte edo gehiagotan honetan jardunda inork " Eta zelako lana da zurea ? " galdetuta , derrepentean botako genituzkeen laupabost adjektibo horietatik zenbatek edukiko lukete karga negatiboa eta zenbatek positiboa ?
Aldaketa nabarmen batekin hasiko duzue denboraldia : Entrenatzaile berriarekin . Zer izan da Martin Lasarte Realarentzat ? Nik uste dut momentu nahiko zailean iritsi zen entrenatzailea izan dela . Duela bi urte iritsi zen . Orduan giro nahiko ezkorra zegoen , eta berak horri buelta ematea lortu zuen .
Artea maite dute , eta Guggenheim Bilbao Museoko zabalgunean egingo duten kontzertua benetako gertakaria izango da .
Pasa den barikuan Gorlizen gure laguna , kidea , auzokidea , Xabi , polizia espainolak atxilotu zuen . SEGI gazte erakundearen kontrako operazioaren baitan atxilotu izan dute : poliziek Xabiren lagunak pistolagaz mehatxatu zituzten , zer gertatzen zen galdetzera joan zirenean .
Altzoko Udalak udako ludoteka antolatu du aurten ere , Uda 2011 izenekoa . Ludotekan parte hartu nahi dutenek , haur eta gaztetxoek zein begiraleek , izena emateko aukera zabalik dute . Horretarako udaletxera jo behar dute ekainaren 15a baino lehen . Haur eta gaztetxo bakoitzak 38 euroko kuota ordaindu behar du izena ematerakoan . Ludoteka ekainaren 27an hasiko da eta uztailaren 27an [ . . . ]
Lehendakariak gutuna igorri dio Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiari , ordezkaritza bateratura bil dadin , eta honek erantzungo diola agindu dio . Echeniquek azpimarratu nahi izan du , esaterako , Boiserekin senidetuta dagoen Gernikako ordezkaritza , EAko kide den Jose Maria Gorroño alkatea buru , Jaurlaritzaren ordezkaritzarekin boiseratuko dela .
· testua : txalaparta . com " Haurdun - testean bi marra arrosek haurdun zaudela konfirmatzen dizutenetik , bizitza iraultzen dizun mendi errusiarrean sartzen zara . Gehiegizko informazioak kezkatu egiten zaitu , zure barruan hazten ari den haurrak denetik eragiten dizu : poza , beldurra , dudak , ilusioa , galderak … Hormonen gorabeherek egun batean munduko emakumerik ederrena eta indartsuena sentiarazten zaituzten bezala , hurrengoan txiki - txiki ikusten duzu zure burua ispiluan . Alaba izatetik ama izatera pasatzen zara eta badirudi hori helduen mundurako sarrera dela . Ezbairik gabe , amatasuna bizitza aldatzen duen esperientzia berdingabea da . Jasone Osorok , bere bizipenen bidez , ama guztiek bizi duten emozio - eztanda hori era hunkigarrian bildu du bere lehen haurdunaldiaren kronikatik abiatu duen kontakizun xamur honetan " . · Liburuaren gibel solasa : Lander Garro · liburua PDF eta ePub formatuetan jaitsi [ 364 kB ] . · liburua erosi .
Bidearen bi bazterretara begiratu behar izan zuen Jomak urduri , begiak bere zuloetatik atera beharrean , segundu eskaz batean ahots ezezagun hura beste nonbaitetik ote zetorren zalantza egiten zuenarekin batera .
Efe Agentziaren Manual de Espanol Urgente hau ( MEU aurrerantzean ) , atariko orrian dioenez , gazteleradun komunitatean argitaratu direnetatik aintzinakoena da , bai eta zabalduena ere . Haren bidez halako konponbide bat eman nahi zaie kazetaritzaren hizkuntzak eta ez bakarrik kazetaritzarenak , gehitu beharko genuke guk , zeren eta alor horretatik haruntzago ere aise iristen bait da dituen arazo larriei , Espainiako Hizkuntz Akademiaren Hiztegia berriz noiz argitaratuko zain egoterik ez bait dute . Hitzaurrean gehiago zehazten da betekizun hori , esanez gerta daitezkeen hizkuntz - okerrei aurrea hartu , zalantzak argitzeko laguntza eman , eta gaur egun hizkuntzaren alorrean dagoen iraunezkortasun handia dela bide hitz berrien erabilerari buruzko irizpide bateratuak eskeintzen saiatzea dituela helburu .
Oraingo egitasmoak 2000 metroko goi - tentsio linea aurreikusten du ( Armintzekaldetik Gortetara ) , bai eta lur ez urbanizagarri , larre eta baso - lurren desjabetza ere . Morrontzaren zabalera 4 metrokoa izanik , kableatuak 8 . 000 m2 inguruko lur eremua hartuko luke .
CISeko zuzendari nagusiaren agerraldia , Legebiltzarrako Aurrekontuen Batzordearen aurrean , 1987ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko eztabaida dela eta .
Ernesto Che Guevara hil zuten urtemugaren - 40 . urteurrena - bezperan ikusi nuen ETAko buruzagi Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur - i buruzko dokumentala . Zinema - aretoaren sarbidean ( Donostiako Bretxan ) Cheren aipu hau irakurri nuen : " El conocimiento nos hace responsables " ( " Ezagutzak arduratsu egiten gaitu " ) .
Komunikabideetan behin eta berriro entzun behar izaten dugu gazteok alferrak , drogazaleak , pasotak . . . garela . Zorigaitzekoak hori esaten dutenek halako seme - alabak badituzte . Errealitatea , aldiz , bestelakoa da . Kriminalizazioaren eta desitxuraketaren gainetik , badago bere egunerokotasunean errealitatea irauli nahi duen gazteria konprometitu bat . Gazte Taupadak , gazte mugimendu horren bozgorailua izan nahi du hain zuzen . Gazteok gazteontzako sorturiko tresna komunikatiboa .
Blasco Ibañez , Parisen izan zen garaian Zolaren eragin nabarmena jaso arren , XIX . mendeko errealismoaren azken ordezkari nagusia da . Rodolfo Valentinoren mitoa jaso zuten filmeen artean goian aipatutako biak daude 1920ko hamarkadaren hasieran . Ondoren , haren nobeletan oinarritu pelikuletan ibili ziren artista ezagun askoak : Greta Garbo ( The Torrent , 1926 ) , Tirone Power ( Blood and sand , 1941 ) , Vincente Minnelli ( The 4 horsemen of the apocalypse , 1962 ) , Sharon Stone ( Blood and sand , 1989 ) .
1904ko San Luiseko Olinpiar Jokoak , esan bezala , Saint Louisen ospatu ziren , 1904an , Parisen ospatu zen aurreko edizioa bezala , Erakusketa Unibertsal batean , 1904ko Saint Louiseko Erakusketa Unibertsala . Olinpiar joko hauek uztailak 1 eta azaroak 23 bitartean ospatu ziren . Bertan , 687 kirolarik parte hartu zuten , 681 gizon eta 6 emakumek . Hau , Aro Modernoko Olinpiar jokoen III . edizioa izan zen . Hasiera batean , III . edizio honetarako izendatutako egoitza , Chicago zen , baina San Luisengatik aldatu zen Erakusketa Unibertsala zela eta . Erakusketa honen ondorioz , antolatzaileek , olinpiar jokoetako probak lau hilabete baino gehiagotan banatu behar izan zituzten . Orotara , 13 herrialdek parte hartu zuten , 17 kirol eta 104 espezialitatetan banaturik . Antolakuntza honetan inbertitu zen dirutza gora - behera , beste herrialde batzuetatik heldu ziren kirolariak , 42 baino ez ziren izan . Antolatzaileek , ia ez zuten Europako herrialdeetako kirolariak konbentzitzerik lortu , ozeanoa zeharkatu eta Olinpiar Jokoetan parte hartzeko .
Behatza zupatzeari uzten zaionean , aurreko hortz eta albeoloak hazi egiten dira normalean oklusio egokia berreskuratzeraino , beste faktore anormalen bat ez badago behintzat . Eta nahiz eta ohitura hori 10 urte bete arte utzi ez , hortzen akats hori berez konpontzen da . Ez dauka , beraz , zentzu handirik behin - betiko ebakortzak ateratzen hasten diren artean ( 6 - 7 urte ) ohitura horretaz kezkatzeak . Eta gainera badira beste arrazoi batzuek hortzen maloklusioa esplikatzeko , eta horietako batzuk badute bai ortodontzia zuzentzailea justifikatzeko adina garrantzi .
San Juan bezpera da gaur , asteartea , eta azken urtetan bezala , jai giroan ospatuko da Azpeitian .
Ben Harper kontzertuan ikusi duen edonork badaki bi aurpegi dituela eszenatokian , bi soinu . Lehena , Innocent Criminals taldeaz lkagunduta lortzen duena da , gitarreroagoa dena , rock band kutsua duena eta Live From Mars honetako lehen CDan entzun dezakeguna .
Hona Hemen . Hizkuntza gutxituen berreskuratzea . Euskara eta kurduera aztergai . Hizkuntza gutxituen berreskuratzea . Josune Ariztondo , Edurne Brouard , Daban Shadala eta Ronayi Onen . Euskara eta kurduera .
Proteinen edukia % 8tik ( Nestlé Fitness ) % 15era zihoan ( Kellogg ´ s Special K ) . Dena den , kalitate ertaineko proteinak dira horiek , lisina aminoazido funtsezkoaren gabeziak agertzen dituztenak ; nolanahi ere , esnekiek lisina daukatenez , laboreak esnearekin hartuz gosariak proteina ondo osatuak izango ditu . Gantzaren proportzioa handiagoa daukate fruitu lehor edota txokolatea erantsia dutenek eta landare - olio edota gantzak gehien baliatzen dutenek . " Argal mantentzeko " bietan , Weetabix barratxoetan eta zuntz erantsia daukaten bi laginetan gantzaren proportzioa % 1 , 3tik % 4ra bitartean agertzen delarik , muesliren batean gantza % 7 , 3raino iristen da ( Alpen ) .
Sahatsa dantza taldea Urrestillan jaio zen . Bertako gazteek euskal kulturaren alorrean zerbait egin nahi zuten , eta dantza talde bat sortzea otu zitzaien . Handik gutxira , gazte azpeitiar eta azkoitiarrak ere sartu ziren taldera . Bi urte inguruan entseiatu zuten Urrestillan eta , 13 edo 14 urtean Azpeitiko Azoka Plazan . Egun Azkoitiko Baztartxon entseiatzen dute . Lan asko egin ondoren , oso maila ona eta lagun giro jatorra lortu dute . .
Lehenik eta behin , abertzaletasuna kontzeptu orokorra izanik , garrantzitsua litzateke bakoitzak abertzaletasunaz zer ulertzen duen jakitea . Ondoren , abertzaletasunak Araban dituen bereizgarritasunei hel diezaiekegu .
ESP sistemak bizitzak salbatzen laguntzen du baina horrek ez du esan nahi errepidean nahi duguna egin dezakegunik . Ez ditu ezinezkoak diren egoerak konpontzen eta gehiegi arriskatzen badugu istripua ezingo du eragotzi . Hori dela eta errepidean ziurtasunez ibili behar da eta onena ESP sistemaren beharrik ez izatea da .
Bai , zalantzarik gabe . Barañain , Sakana , Tolosaldea eta abar bezala . Kasu horietan euskalgintzarekin batera administrazioa ere lanean ari da , Bai Euskarari Akordioa garatzeko asmoz . Euskararen normalizazioa ez da lortuko euskalgintzaren lanagatik soilik , gizarte osoaren parte hartzearekin baizik . Ildo horretatik , euskalgintzak , administrazioak eta gizarte eragileek bere funtzioa dute eta bakoitzak zor zaion begirunetik lan egin behar du . Jakina , denok batera aritzen baga , gure hizkuntzaren normalizazioa lortzetik hurbilago egongo gara . Kontseilua beti saiatu da administrazioarekin bat egiten .
Haizkurgi . Azkoitian horrelako biztanle hazkundea emateko bi aukera soilik ikusten ditiat : Azpeitiari biztanleak lapurtuta edo beste bi lokutorio irekiz . Azpeitiarrak eta , batik bat , gazteak , Azkoitira bizitzera joatea ez duk batere harritzekoa , urteetan jasaten ari garen etxebizitza politika antzua ikusita . Baina garapenak orekatua izan behar dik eta Azkoitiko alkateak aipatutako izaera aldaketak , egoera jasangaitz batera eraman zezakek herria .
Hamaika urtetik beherako haurrek egunean 400 gramo fruta eta barazki jan behar dituzte gutxienez - halaxe gomendatzen du Osasunerako Mundu Erakundeak ( OME ) - , baina gehien - gehienek hori baino gutxiago jaten dute . Europako Batasunak eskoletan fruta doan banatzeko plana jarri nahi du abian , horrela lortuko duelakoan haurren dieta hobetzeko . Fruta gustagarri egiteko modua izan daiteke , eta ohitura osasungarriak hartzeko ere bai . Zenbait ikerketak erakutsi dutenez , gazte - gaztetatik elikadura - arau egokiak barneratzen dituzten pertsonek bizitza osoan berdin jarraitzeko joera izaten dute .
Bizi dugun krisi egoera aintzat hartuta , asko kostatu zaizu filma ekoiztea ?
P . L . V . Havoc : Bar Taberna . San Prudencio , 21 . Informazio gehiago » Kontzertua . Folk , Americana , Country Hi - lo . Donostia . Folk , amerikarra eta country lo - fi estiloen musikari honek klasikoak - Hank Williams , Neil Young , Woody Guthrie , Gene Clark , Jhonny Cash , Bob Dylan edo Tim Buckley - berreskurratzen ditu , hunkiberatasuna , askatasuna eta interpretatzeko modu ezberdina eskaintzeko asmoz . www . myspace . com / plvhavoc
- . Burla egin nahi digu alkateak enpresak neurriak hartu dituela esaten duenean ? 2009ko udan jarri zen aspirazio berria ez dabil edo ez da martxan jartzen edo zer gertatzen da datuak txarrak errepikatzeko ?
Harritzekoa da hain urruneko zibilizazioek antzeko emaitzak lortu izatea ; denboran zein espazioan zehar . Honen zergatia jadanik aipatu dugu : kasu guztietan hasierako baldintzak berdinak edo oso antzekoak izan ziren .
Ezinbestekoa da aurretiaz idatzitako testu baten copyright - a errespetatzea . Ez ekarri Wikipediara beste autore batzuen testurik , arazoak sor baititzake legez kanpoko jarrera den heinean . Era berean , debekatuta dago Wikipediako edukiren bat beste inon copyright - pean argitaratzea .
Espainiari dagokionez , azken urte hauetan melanoma kasuak hirukoiztu egin dira , eguzkitan tarte luzeak ardura gutxi eta babes eskasagoarekin emateko ohitura berriaren ondorioz . Horrez gainera , tumore hori ez da erraz diagnostikatzeko modukoa , baten ere pazientea sendagilearengana joaten denean berantegi izaten delako , eguzkiagatiko erredurak aintzat hartu ez izanaren erruz .
Aita Gaztelumendik , esate baterako , asko lagundu zuen denok batzen eta gertatutakoa ahanzten ; asko lagundu zuen adiskidetze lanetan . Nik uste adiskidetzea pixkanaka - pixkanaka etorri zela . Hori bai , abertzale bezala pentsatzen zuenak abertzale segitu zuen . Bakoitzak bereari eusten zion , baina denborarekin azkenerako elkarri gorrotorik izan gabe .
Emaitza bikainak lortu arren , Loinaz Txirrindulari Elkartearen helburu nagusia , gazteek txirrindularitzaren mundua zer den ezagutzea da . Txirririndularia izatea zer den erakutsi nahi diete Goierriko txirrindulariei . Ion Lazkanok zehaztu duenez , " filosofia bat bultzatu nahi dugu . Oraindik denbora asko geratzen zaie txirrindulari profesionalak izan nahi duten edo ez erabakitzeko , baina orain probatzen badute , bidearen erdia eginda dute erabakia hartu aurretik " .
Gaur egun , inoiz egon ez diren erraztasun eta aukerak daude euskara ikasteko . Eta horren arrazoia ere argia da : ez dugu nahi inork esaterik euskara ikasteko zailtasunak dituela . Zein motibo egon daiteke euskara ez ikasteko ? Prezioa ? Dirulaguntza piloa dago : HABErenak , Udalek ematen dituztenak , enpresa askorenak . . . Ordutegiak ? Ordutegi eta modulu aukera zabala dago ; gainera , Internet bidez ere ikas daiteke . Desplazamenduak ? Ehundik gora euskaltegi daude guztien etxetik gertu .
Inork ez du zalantzan jartzen gizakiak sekulako eragina duela ingurumenean . Azken batean , nekazaritza , neurri batean edo bestean , basamortutze aldera egiten duen jarduera da . Eragina handia da lurrari asko eskatzen zaionean eta oso metodo desegokiak erabiltzen direnean . Ez du beti eremua basamortu bilakatzen , baina beti izaten da nolabaiteko ondorio ekologikoa . Adibidez , landare jangarriz betetako eremu bat sortzeko basoak soildu behar dira askotan , basamortutze - prozesuaren lehen urratsetako bat . Eta , basoak soiltzen ez diren kasuetan ere , naturaren antolamendua puskatzen da gizakiaren onurarako . Modu batera edo bestera , nekazaritzak beti izaten du eragina , mota batekoa edo bestekoa .
" Jostaldik urteko lehenengo garaipena lortu nahi du Plaza Berriren aurkako derbian " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
« Horregatik izanen ote da ? » , galdera bururatu zitzaion Nikori . « Bueno ; hemen poliki egoten da , tarte bat eginen dut neska honekin eta segituren gero » , erabaki zuen . Arropak erantzi , eta oheratu zen . Ohean zulo moduko batzuk zeuden .
XIII . eta XV . mendeetan , Europak sal - erosketak eskala txikian burutzen zituen , batez ere Mediterraneoan zehar . Arabiarren bitartez Indiaraino eta Txinaraino iristen ziren ibilbide komertzialak . XV . mendean portugaldarrak , Henrike Itsasturiaren Sagresko eskolatik , merkatari arabiarren papera bereganatzea saiatu ziren . Afrika inguratuta bitartekorik gabe Indiarekin sal - erosketan aritzea zen haien asmoa . 1487an Bartolomeu Dias Itxaropen Oneko lurmuturreraino iritsi zen . Azkenik , Vasco da Gama 1497an Indiara heldu zen .
Badakigu Euskal Herriko jendarteak bake eta normalizazio politiko agertokia nahi eta behar duena . Badakigu Euskal Herriko gehiengo politiko , sindikal eta sozialak eskaera honekin bat egiten duena . Hargatik , Gernikako Akordioarekin bat egin dugun eragileok espainiar Estatuak euskal jendartearen gainean etsipen zama astuna utzi nahi duela pentsatzen dugu .
Baserria » Ekonomia eta Politika » Gerra ondoren Ekonomia , Lana , Politika » Lanbideak » Kontrabandistak
Nafarroako Trikiti Eguna antolatu zen Arbizun . Ekimen honek jarraipena eduki du geroztik urtero , leku desberdinetan : Lesaka , Altsasu , Viana , Etxarri Aranatz . . .
180 . 1 . Herritarren Parte - hartzearen Araudi Organikoan hala ezarrita dagoenean , eskumena duten herritarren parte - hartze organoei bidaliko zaie proiektua , berorien ekarpenak biltzeko .
Soka - dantzan , aurrelariak egiten zuen lehenengo aurreskua . Bi dantzarik neska bat ateratzen zuten jende artetik ( alkatearen alaba ) , eta aurrelariak erreberentzia dantzatzen zion . Esku - zapia atera , neska taldera sartu , eta jarraian publiko artetik beste neska bat ateratzen zuten . Hari atzelariak egiten zion aurreskua edo erreberentzia . Dantzariak adina neska atera eta ilarari batu arte segitzen zuen sekuentziak .
Euskal liburugintzaren egoeraren ezaugarri nagusiak honela laburbilduko genituzke , J . M . Torrealdai jaunak eginiko azterketa abiapuntutzat hartuta : [ 38 ] argitaratutako liburuen kopurua nabarmen ugaldu zen , euskaraz jorraturiko gaiak eta esparruak zabaldu ziren , literatura eta irakaskuntza - motako liburuenganako joera gero eta nabarmenagoa egin zen , eta euskara batuaren errotze - prozesua gauzatu zen . Urtero argitaratzen ziren liburuen kopuruaren igoera nabarmenduz joan zen hamarkadetan aurrera egin ahala . Adibidez , 1975 arte ez zen urtean 100 liburu argitaratzera iristen . Kopuru hori gaindituta geratuko zen gerora . Euskaraz lantzen ziren gaien alorrean , bestalde , ikusten da zabaltze - joera nabaria , gero eta gai gehiago lantzen baitziren euskaraz , nahiz eta liburu kopuru gutxi argitaratu sail askotan .
Herri bilguneak zabaldu egin direnez , orain horietan jarri behar da indarra , hortik janzte - ko proiektuak . Bilgune horien aroa hasia da .
Apirilaren 18an igandez , Eguna egunkarian italiarren berriak datoz lehen orrialdera . Nazioarteko mugimenduekin arduratuta honela dio Egunak : Italiarrako gudarak gai izango diran gizonak nai ditue . Jaiotzak geituteko asmoz sari ugari ipiñi ditue . - Hitler ' en aintzazko jaiak gertuten Alemania ' n . - Izparringi batek diñonez , Ez sartzeko batzordeak Laterri Batza ' k baño garaitza ugariago lortu ditu . - Italian egazkin andiak egiten . - Eleiza batek ler egin Mexico ' n . - Beste izparrak . Azken Orrialdean Espainiako berriak datoz , Terueleko joaldi gogorrak aipatzen : Peñarroya , Fuenteovejuna , Santa Maria de la Cabeza . . . Baina hegoaldeko eta mendebaldeko mendietan gertatzen zena honela zehazten dute : Paxisten egazkiñak egun guztian ibilli ziran Urkiola . - Baraza aldean , baña gizonak ez ziran ausartu aurrerakadarik asten . - Artilleriaren joaldiak Lekeitio , Elorrio eta Eibar ' en . Azkenengo onetatik paxisten batza bat sakabanatu zan . - Beste izparrak
Garcia eta klubeko beste zenbait kidek , Julian Kortajarena eta Mikel Ibarzabal zinegotziek eta Udaleko teknikari Joxe Mari Arregik hartu zuten parte txapelketaren aurkezpenean .
Hil hontan bi urte dira telebista etxetik bota genuela . Aurreneko bi asteak pasa ta gero , hori plazerra . Tira , norbaitek ba al daki ea telebista gabekoak sartzen ote gaituzten audientzien neurketetan ? Ez gara % 5a izango , baina nire inguruan zabaltzen ari den joera bada , eta are gehiago gazteen artean . Seguru nago datu hori ez dela neurketetan agertzen , eta zuzenean estrapolatzen dutela neurgailuen datuak gizarte osoari . Norbaitek ba al daki ?
Eusko Jaurlaritza , unibertsitatearen aparatua eta goitik beherako mugimendu guztiak kanonaren aldekoak dira , eta horiei behetik gora erantzuteko ez dago aukera handirik . ( Joseba Gabilondo , idazlea eta AEBetako Michigan State Unibertsitateko irakaslea . Berria , 2007 - 05 - 09 )
Beti buruan izan beharko genukeen zerbait da . Detaileetan dago gure lanaren kalitatearen zati handi bat .
1833an Fernando VII . a Espainiakoa hil zenean , bere laugarren emaztea zen Maria Kristina Borboikoa erregeorde bilakatu zen Isabel bere alabaren izenean . Honek bitan zatitu zituen bere mendekoak , alde batetik cristinoak edo isabelinoak eta bestetik karlistak izanda . Cristinoek erregeorde eta bere gobernua babesten zituzten , karlistek , berriz , Karlos infantea , Fernando VII . aren anaia , erregetzat zuten . Gakoa 1830ean ezarritako lege salikoa indargabetzen zuen Berrespen Pragmatikoaren legezkotasunean zegoen .
40 Har ceçaten orduan Iesusen gorputza , eta lot ceçaten hura mihistoihalez aromatezco vssainequin , nola costuma baitute Iuduéc ohorzteco .
niri maiz , irri txikia baino , barrealgara ozenak ihes egiten dit , ozenegia askorentzat . Askotan pentsatzen dut errazegi egiten dudala barre . Ez dakit lotsatia naizelako , ergel puntu bat dudalako , egiten dudan kirol bakarra galdu gura ez dudalako … Aitortu behar diodalako neure buruari , bizi garen inguru negargarrian ez dela beti erraza zeri barre egin topatzea , eta maiz batek ezbeharren bat kontatzen didanean ere , nire lehen erantzuna barre alu hori da . Nire barruko hamaikagarren kontraesana , seguruneik .
Ez dut esaten horrela izan denik , baina bai aztertu beharrekoa dela , ez dagigun gerta EGArekin gertatutakoa , non ikasleek azalpena eta iritzia lantzen zuten eta bazirudien narrazioa edo testu erretoriko - poetikoak edo preskriptiboak lantzea denbora galtzea zela ( azterketan sartzen ez zelako ) .
Faseko azken partidan garaile izan ziren eta zuzeneko jaitsiera ekidin dute . Orain Play Off - a jokatu beharko dute Bera Bera Zurriola - ren aurka , datorren urtean lehen mailan jarraitu ahal izateko .
Inkesta xelebrea egin zuen iragan abuztuan New Yorkeko The Marist Institute for Public Opinion ( MIPO ) izeneko erakundeak . Estatubatuarrak gehien amorrarazten dituen esamoldeak jakin nahi zituen , eta horretarako , 1 . 000 lagunen iritziak jaso zituen . Emaitzen arabera , whatever da gehien haserrarazten dituen esaera , inkestatuen % 47k aipatu baitzuten . " Dena delakoa " esan nahi du , baina askotan erdeinuz erabiltzen da , " berdin zait " edo " nahi duzun bezala " esamoldeen sinonimo gisa . Normalean elkarrizketa informaletan erabiltzen da , eta solaskidea gutxiesteko . Whatever - en ostean , honako esamoldeak aukeratu zituzten inkestatuek : % 25ek You know ( " Badakizu " ) , % 11k It is what it is ( " Dena besterik ez da " ) , % 7k Anyway ( " Nolanahi ere " ) eta % 2k At the end of the day ( " Egunaren amaieran " ) . Inkesta euskaldunen artean egingo bagenu , zein izango litzateke esamolderik amorragarriena ?
Azkenik masa prestatu eta ez baduzu horretarako denborarik , labean txigortzeko ogia erabil dezakezu , hau esan ondoren , zure imaginazioa martxan jartzea besterik ez da falta eta gure partez ON EGIN esatea besterik ez zaigu geratzen ! !
Gure herrian , eta zehazki gure auzoan gazte askok eta askok pairatu behar izandakoak ez dira Argentinako diktadura beltz hartan gertatutakoetatik oso urrun . Igandeko bideoemanaldia izan dadila omenaldi hirukoitza : pelikulan omenaldia jasotzen duten ikasle jator eta eskuzabal haientzat ; baita mundu osoan injustizia eta errepresioa jasan behar izan duten guzti horiei ; eta , bereiziki , Judimendiko gazte errepresaliatu guzti guztientzat . Muxu handi bat zuentzat !
Ez da lehen aldia Preso Politiko Maputxeak gose greban ari direna . Aspaldi ekin zioten borroka tresna hori erabiltzeari . Harritzekoa izan daitekeena da , bai 2006an zein 2008an egindako gose grebetan aldarri berberak egon izana : maputxe komunitateen desmilitarizazioa eta Lege antiterroristaren deuseztatzea .
Brigadak aukera ezin hobea dira internazionalismoan murgiltzeko : lehenik formakuntza eta prestakuntza saioen bidez , ondoren beste herri bateko askapen mugimendu eta borrokak bertatik bertara ezagutuz eta geurea ezagutzera emanez , eta azkenik , eta zinez garrantzitsuena , berriz ere etxean Euskal Herria Internazionalistaren eraikuntzan lagunduz .
Hizkeraren aldetik ere aukera berezia egin du Pablo Sastrek . Aurretik haren literatura ezagutzen ez duenari harrigarri gertatuko zaio aukera hori ; haren berri duenari ez hainbeste . Hasierako harridura edo kolpea gaindituta , ordea , berehala ohitzen da irakurlea nobelako prosa horretara , eta azkenean nobelak justu hizkera horixe behar zuela irudituko zaio . Kontalariaren hizkera baita , Tximirena .
Zuen ondorio eta proposamenak udal sailetara bidaliko dira , erabakiak hartzerakoan kontuan izan ditzaten .
Ezin , ordea , inondik ere atzendu zentsore eta kritiko alderdia ere . Edukia eta forma albain motzez ibiliko ditu inoren lanak aztertu eta epaitzerakoan . Ohar emateko modukoa ere bada Larramendi zentsore lanetan ikustea , 1748a baino lehenago eliza galikanoaren gaineko idatzi bat jesuiten barne zentsurak kaleratzea galarazi ziola jakinik . Gerora izan ziren zapuztutako idatzi gehiago . Belchen konpainiaren logika ulertzea erraztu dezaketen alderdiak dira , guztiak ere etxe barruko trapuak . Eta zentsura beti dago zentsoreen gainetik .
« Kohesioa denen borondatean oinarritu behar da , ez inposizioan » Langilekoek salatu dute Hezkuntza Sailak aurrera eraman nahi duela Her naniko hiru DBHko ikastetxeak ba teratzea , herriko kohesioa aitza kia tzat erabilita , « erreparatu gabe kohe sioa denen borondatean oinarritu behar dela eta ez inposizioan » diote . « Gainera , Langile Ikastolak beste ikas tetxeekin elkartzeari ez dio inoiz behin - betiko ezezkorik eman , gure proiek tuaren oinarrizko ezaugarriak bermatzeko aukerarik balego » , azal du dute . Eta bide horretan , propo sa tzen dute herriko gainerako ikas te txe publikoekin debate ireki bat egi tea , arrazoiak eta iritziak eztabai datzeko .
Kontzeptua XX . mendeko filosofo handi bati zor diogu ( hau ere judua , Fishman bezala ) : Edmund Husserl - i ( 1859 - 1938 ) . Berak Lebenswelt dio , alemanez ( Leben , bizitza ; Welt , mundua ; s genitiboa ) . Eta bi modutara itzuli ohi da gaztelaniara : mundo de vida eta mundo de la vida ; gaur , batez ere , bigarren forma erabiltzen delarik . Baina mundo vital ere itzul zitekeen . Euskaraz , berriz , bizitzaren mundua aurkitu dut ( ikus , adibidez , www . hiru . com / filosofia ) .
14 : 29 Eta Pierrisec erran cieçón , Baldin guciac scandaliza baditez - ere , ni ez ordea .
Urte batzuk geroago , itsasontzi batean igo zen itsasmutil bezala eta Ameriketara abiatu zen . Izugarri ausarta eta trebea zelako soldadu baten moduan lan egin zuen emakumea zela esan gabe . Venezuelan , Perun eta Txilen egon zen borrokan . Milaka abenturak izan zituen . Egun batean , hiletatik hurbil izan zen . Orain kontatuko dizuet nola izan zen .
Autobus geltokia Paseo de la estación z / g 981239099
Martxan da aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa . Parte hartu gura duenak ekainaren 17ra arte izango du kartela aurkezteko aukera . Jasotako lan guztiak , ondoren , [ . . . ]
Nere partetik atsedenaldi bat hartuko dut nere ohiko lantokian eta , ondo bidez , bertan egongo naiz zinemaldian gertatzen denaren berri egunez egun emateko .
Nik behintzat , barre egin nuen ateraldiarekin . Eta egun berean ete hurrengo egunetan , nire gertukoei kontatu nien . Gertuko zenbait egunkarietan , ez dut sarritan ez negar ez eta barre egiteko motiborik aurkitzen . Orain berriz , inoiz Iñaki Garay - ren izena entzuten dudanean , irri gaizto bat edo beste ezpainetaratuko zait .
Enpresa planaren garapena 2009ko urtarrilaren lehenaren eta 2011ko abenduaren 31ren artean egin behar da .
1 . Deusez izango da idatziz formalizatu gabeko kontratua , eta baita aurreko artikuluaren 3 . eta 5 . zenbakietan galdaturiko puntuak adierazten ez dituena ere .
Zenbat balio duen bazter ondasundunak ekusteko ekusi behar da zenbaterañokoa den aren ondasuna , ta ongi ekusteko nolakoa ta norañokoa den egungo Sant andi Sant Anaren birtutea , ekusi behar duguna da zein andia ta nolakoa zen beraren alab Andre Mari Birjiñaren grazizko ta Espiritu Santuaren doaiezko ondasun - birtutea , bere ama Sant Anaren baitan arkitzen zen denboran ere , edo zer zen argandik jaio baño len Jangoikoak Mari Birjinaren animan egiña ta nolakoa ark oni eman zion ondasundia .
Eibar denboraldiko momenturik txarrenean dago : etxean jokatutako azken bi partidak galdu egin ditu , eta sei gol sartu dizkiote , gainera . Otsailean jokatu beharreko lau partidak oso zailak dira .
Biriken buruhaustea gaindituta dagoen arren , badago gainditu ezinezko muga bat : arazoa da askotan jaio arte ezin izaten dela jakin haurrak malformaziorik duen edo ez . Jaio artean amaren bihotza , giltzurrunak , birikak , eta azken finean organo guztiak erabili dituenez , jaio eta haurraren organo berriak martxan jartzen dituen arte ez dago jakiterik ondo garatu diren eta funtzionalak ote diren . Malformazioak oso agerikoak ez badira behintzat .
Iragan den otsailaren 12an , eskualdeko hauteskundeen kanpainaren karietara Sohütako ikastolako guraso , ikasle eta irakasleek Alain Lamassoure UMPko alderdiaren hautagaiaren zorioneko bisitaldia ukan zuten . Deigarria da , nolazpait , Konstituzioan Errepubli
Ardoaren aztarna zaharrenak Egiptoko anforetan aurkitu baziren ere , erromatarrak izan ziren ardoaren kultura hedatu eta haren kontserbaziorako lehen teknikak garatu zituztenak . Zehatzago esanda , armada erromatarreko erretiratuek zuten eskualde konkistatu berrietan mahatsondoa landatzeko eskubidea . Horrela , erromatar inperio guztian zabaldu zen ardoa , batez ere klima egokiko eskualdeetan .
Bilboko Udalak , " Planetaren orduarekin " bat eginez , martxoaren 26an , larunbatean , 20 : 30etatik 21 : 30ak arte hainbat eraikin publikoren argiztapen apaingarria itzaliko du . Gehiago irakurri
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko txostena - Europako Gaiak ( 62 - 2009 )
Bidasoa ibaia kontrolatzeko eraiki zuten , itxuraz , Hondarribia , 1200 . urtetik aurrera hantxe egon baitzen muga Nafarroako eta Gaztelako erresumen artean . Eta muga ongi gotortu nahian , garrantzi handiko gune militar bihurtu zuten Hondarribia . Hori dela eta , harresiak erabat baldintzatu du Hondarribiaren hiri bilakaera , bai Erdi Aroan eta bai Aro Modernoan .
- Beheko Kaleko 1 zk . ari erantsitako etxearen begiratokiak .
Inuit Ataqatigiit ( IA ) alderdi politikoak , ekainaren 3an ospatu diren hauteskundeak irabazi ditu . Bozken % 44a eskuratu du , aurreko hauteskudeetan lortu zuen bikoitza . Groenlandia Danimarka estatuaren parte bada ere , bere Autonomia Estatutuak Groenlandiaren autodeterminazio eskubidea aintzat hartzen du . Informazio gehiago : http : / / www . gara . net / paperezkoa / 20090604 / 140513 / es / Groenlandia / avanza / hacia / la / independencia /
Baliarraingo mendirik garrantzitsuenak Astatokomendia eta Belkoain dira 455 eta 447 metroko altuerarekin , hurrenez hurren .
Lehia estua izango da hurrengo urteetan sistema magnetiko eta elektronikoaren artean , baina irabazle aterako denak , are eta estuagoa izango du gero filmezko ohizko argazkigintzarekin . Gaur egun , zalantzarik gabe , paperera errebelatutako argazkiak dira nagusi , eta munduan urtero argazki - pelikuletarako 10 . 000 tona zilar ekoizten dela ( produkzio osoaren % 40 ) esatea aski da horretaz jabetzeko .
Gaur egun , esparru horretan EHU , Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea gaude . Hiru unibertsitateok sistema bat osatzen dugu , eredu desberdinekin . Oso garrantzitsua izango litzateke hiru unibertsitateak ondo finkatuta egotea eta gizarteak ez dezala pentsatu baliabideak eta laguntzak EHUk bakarrik jaso behar dituenik . Eusko Jaurlaritzan ere 2004ko legea atera zenetik aintzat hartzen da unibertsitate pribatuaren egitekoa ere , baina nik uste dut hobeto onartuta egon beharko lukeela horrek . ( Euskonews & Media 07 - 06 - 19 )
Bigarren Errepublika Garaiko Ordiziako sagardo munduaz ez , baina gerra ondorenekoaz ondo gogoratzen da Eugenio Arana ( Ordizia , 1931 ) . Umetan hasi zen aitarekin sagardotegian lanean , eta azken hamarkadatan Migel anaiak eta biek hartu zuten lekukoa , 1975 . urtean itxi zuten arte . Zergatik erabaki zenuten sagardotegia uztea ? Anaia erretiratu egin zen 1974an , eta bakarrik geratu nintzen . Martxa eramateko bakarrik nengoen , baina ez zen hori bakarrik , izan ere , herri guztian geratzen zen sagardotegi bakarra zen gurea . Eta bakarrik ezin . Kontua da sagardotegian egon egin beharra zegoela . Garai batean amonak eta ume txikiak ere aritzen ziren txikitoak ateratzen . Gure amona 90 urtera arte aritu zen txikitoak ateratzen , eta gu zazpi zortzi urterekin hasi ginen . Kontua da garai hartan ia ez zela errentagarria sagardoa , ia ardoaren pare zegoelako . Jendeak sagardoa edaten zuen ardoa baino merkeagoa zelako . Zenbat balio zuen txikitoak ? Nik zerbitzatu ditut sagardo txikitoak bost zentimoan . Ardoak 10 edo 15 balioko zuen orduan . Gaur egun ere ez dago sagardoarekin txikiteatzeko ohiturarik . Orduan ere ez zen sagardoarekin txikiteatzen tabernetan , sagardotegietan bakarrik . Gertatzen dena da orduan bazeudela sagardotegiak , eta gero , gauza bat dela edo bestea dela , pixkanaka ixten joan zirela . Guk urte gehiagotan segitu genuen atxanpanatua egiten eta zabaltzen hasi ginelako . Garai polita izango zen hura , ezta ? Bai , faltan ematen dut . Nik , orain , 30 urte eta diru pixkat edukiko banu , sagardoarekin txikiteatzeko lokalak jarriko nituzke herrian , upel txiki batzuekin . Zenbat sagardotegi ezagutu zenituen zuk Ordizian ? Zazpi izango ziren ; Upabi , Estanko , Lazkaibar , Simona , Munduate , Hidalgo eta gurea . Ikaragarrizko giroa egoten zen , Aste Santuan batez ere . Sagardorako eta bakailaorako egunak ziren haiek . Ordiziakoa ez ezik , inguruko jendea ere joango zen zuenera . Bai , bai . Lazkaotik , Beasaindik … jende asko etortzen zen . Eta sagarra , nongoa ? Dena hemengoa . Etxekoa , Zegamakoa , Garingoa … Urte batean 400 . 000 litro egitera iritsi ginen .
Download XML • Download text