eus-15
eus-15
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Antonio Iturrioz 1856an jaio zen Eibarren eta Elgeta kalean zeukan lantegian beharrean zegoela hil zen 1916ko otsailaren 23an . Antonio Iturrioz Eibarko alkate izan zen 1897 . urtetik 1901 . urtera arte . Bera alkate egon zen sasoian herriak hirigintza - berrikuntza garrantzizkoenak bizi izan zituen : Untzagako plaza eta udaletxea , ospitalea , arma probatokia , eta abar .
Lenagoko zortziko guziak oi ziraden , itz neurtu edo bersoakin kantatzeko atereak : eta ala , etzan nere gazte denboran berak gabetaniko zortzikorik ezagutzen , bat bakarra ere . Zortziko txit garbi , leun , eta gozatsu oek beren itz neurtuakin batean , ume txikietarañoko guziak ikasi oi zituzten Gipuzkoan . Guziz ugaritsu baziraden ere zortziko oek , etzan bat bakarra ere , bere izen jakiña etzuenik . Edozein zortziko jotzen danboliña asi bezain laister , esango zioten enzunleak alkarri , au onelakorena , eta ura alakorena da . Dantzaria dantzan zebillen denboran , noiznai esango zion danboliñari jo itzatzu onelako , eta alako zortziko , beren izenakin .
Estilo alpinoak [ hau da , material guztia norberak gainean eramatea , bide berriak zabaltzea eta oxigeno barik igotzea ] eskatzen dizu inprobisazio kapazitate handiagoa , nerbioak tenplatuago eduki behar direlarik . Era alpinoa oso interesgarria da .
Atal honetan Cinelerra - ren erabilerarekin zerikusia duten arazo batzuk nola gainditzen diren azaltzen da . Arazoen eta gainditzeko erabilgarriak diren tresnen arabera dago ordenatuta .
Bai , bai . Batxe danak , kruze danak , zein dauden ondo señalizaute , nun dauden señaliek borraute danak .
Poliki - poliki nahi nieke galdera horiei eta beste batzuei erantzun , zeuk ere zer irizten diozun iruzkinetan irakurritakoan . Hobe izango da , ba , orain pausatzea eta hurrengo sarrera batean argitzea gauzak . Baldin eta ahal baneza , baldin eta baneki .
Filosofia argi dauka : " Gaztetxoekin , entrenatzaile izatearen gainetik , ia - ia aita bat izan behar zara , eta psikologoa ; niretzat , hori da garrantzitsuena . Zer hasiko zara ba , builaka eta ? Erakutsi egin behar diezu , hezitzailea izan , eta laguna . Egia esateko , nik argi daukat : futbol mundu honetan hainbeste urte ibili eta gero , umetan zurekin ibili zirenak orain gizon bihurtuta , kalean gelditu eta kaso egiten dizutela ikustea , maitasun hori . . . Hori bezalakorik ez dago " .
Gestión de expedientes para la obtención de la autorización ambiental integrada que se tramitan por el Departamento de Medio Ambiente , Planificación Territorial , Agricultura y Pesca .
Hauteskundetan egotea eragotzi zieten lehenengo eta gero euren izena erabiltzea ere . Orain " Urrezko Botoa " eskatzen dute eta horretarako blog bat ireki dute , egiten dituzten ekitaldi , bideo eta abarrekin .
Iruñean izeba bat bizi dinat eta gau bat haren etxean pasatzen dinat . Gainontzean , goizero seietan Mikel Arrieta Rubio - rekin joaten naun , autoan . Iruñean autoa ukuilu ondoan uzten dinagu beti eta 07 : 00etarako ibilbidean izaten gaitun . Entzierroa bukatzean gosaldu egiten dinagu , 05 : 30ean jaikitzean , nerbioak tarteko , ez dinat - eta apenas gosaltzen . 09 : 30ak aldera iristen gaitun Azpeitira .
HITZALDIA : " HEZIKETA EMOZIONALA ETA BALOREAK " Itziar Etxeberria eta Mª Jose Ortiz E . H . U . - ko Psikologia irakasleak dira eta ikerketa lan bat egin dute gaur egungo familia , guraso eta baloreetaz .
Norgehiagokaren lehen bi laurdenetan , partida berdindua joan da . DKVk Bracey Wright - en puntuei esker eutsi dio lehiari , baina honen emaria amaitu denean etxekoak noraezean ibili dira . Baskoniaren hirugarren laurden bikain batek gainera , partida ia erabakita utzi du . Garaipen honekin , Baskoniak lidertzari eutsi dio 7 garaipen eta porrot bateko balantzearekin . Igandean gainera , Baskoniak Murtziaren bisita jasoko du Buesa Arenan .
Garazi Llonaren laguntzaz , Vdownloader programa erabiliz , Youtubetik bideo bat nola jaisten den erakutsiko dizuet . Horretarako , tutoriala Podomatic - en sartu dugu .
# 1 Berrian diote aldiz , Euskaltelek ez duela oraindik gaiaren inguruko albisterik : http : / / www . berria . info / albisteak / 35851 / Euskaltel - Euskadik_dio_UCIren_berririk_ez_duela_Astarlozaren_kontranalisiaz . htm
Foucault izan zen 1851n , 67 metroko pendulu batez Parisen fenomeno hori azaldu zuen lehena . Saiakuntza hori Lurraren errotazio - higiduraren froga paregabea duzue .
Ei morrison , zmz gabiz ? Ba nik esaten nebana , holako gauzak jentiari gustau itxen jakoz . NIN ezagutzen baziñuan ondiok gehixau bultzatuko dotxu talde honen mugimendu guztiak jarraitzera , eta zure bezela talde honen berri ez bazekazun , hara zelako modu ona ezagutzera emateko . Dana da ona , bai taldiantzako eta baitxa jarraitzailiendako bebai . Bueno , badare batzuk gustora egongo ez diranak , pasau dan mendeko kultura munduko bitartekarixak , baina horrek benetan biharrezkuak dira ? NINek , internetek , RadioHead - ek . . . erakusten doskue ezetz . Ondo segi morrison , eta segi TXeLo ' S irakurtzen , jeje .
1995ean , 23 kilometro luze zen zuntz optikoa erabili zuten , Genevatik Nyonera , fotoi bidezko komunikazio enkriptatua egiteko . Baina , etorkizunean , ikertzaileen helburua da satelite bidezko komunikazioak egitea fotoi - transmisioen bidez . Bide horretan , Estatu Batuetako Los Álamos ikerketa - zentroan , kilometro bateko fotoien transmisioa egin dute airean barna .
Larunbatean jokatu zen txapelketako finala , aski ezagunak diren bi talderen artean Laskorain eta Euskalduna . Partidako nondik norakoa Laskorainek eraman zuen eta ederki mugitu zuen andoaindarren defentsa alderik alde , honela aukera anitz sortuaz bainan ez zuten asmatzen andoaindarren atearen aurrean , andoaindarrek bitartean defentsan itxi eta kontraeraso onekin erantzuten zieten tolosarren erasoeei . Bi taldeek eduki zituzten beren aukerak bainan bi atezainak bikain ibili ziren eta 0 - 0koarekin joan ziren atsedenaldira , bigarren zatian aukerak argiagoak ziren bi taldeetan nekea azaltzen joan bait zen , honela Oskar " Latigo " Lasak hankeko horpoarekin sekulako gola sartu zuen andoaindarrak markagailuan aurreratuz , bainan Laskoraingoek azkar erantzun zieten gol honi zorte apur batekin berdinketaren gola segituan lortu bait zuten . Partida amaitzeko 3 minutu falta ziren eta 1 - 1koarekin amaituko zuela ematzen zuenean Julen " Cercanias " Torregarayk zortearen laguntzaz 2 - 1koa ezarri zuen markagailuan andoaindarrak pozik ziren ez bait zen denbora askorik geratzen partida amaitzeko , bainan Tolosarrek jokaldi bikain bat egin zuten eta minutu batean partida berdintzea lortu zuten . Ez zegoen gehiagorako denborarik honela 2 - 2ko emaitzarekin amaitu zen finala , penlatyen ordua ailegatu zen , hemen andoaindarrek ez dutela parekorik ematen du etxeko atezainak Arkaitz " Baxurr " Urdapilletak penalty bat geratu bait zuen eta andoaindarrek ez zuten batere huts egin . Honela txapelketa etxean geratu zen , sentsazio onak hastera doan denboraldirako .
Euskaralarien lan - ildo nagusia euskararen eta beste hizkuntza batzuen arteko ahaidetasuna bilatzea izan da , eta hizkuntza horien artean afrikarrak ( bereberea , guantxera , somaliera , egiptoera . . . ) , kaukasiarrak ( georgiera , errusiera . . . ) , hildako hizkuntzak , eta abar daude .
Gaur eguerdian jokatu da Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia Orion . Zumaiako Arraun Elkarteak bi bigarren postu lortu ditu : kadete gizonezkoetan ( Zumaia A ) eta jubenil - senior emakumezkoetan ( Zumaia A ) . Beste bi ontziak zazpigarren izan dira : kadete gizonezkoena ( Zumaia B ) eta jubenil - senior emakumezkoena ( Zumaia B ) .
Osteguna 25 11 : 00 Itxaropen kaleko pilotalekuan Pilota Txapelketa 11 : 30 Arrantza Tailerra . Areatza 12 : 00 Aizkolarien Txapelketa / Kirol Zaleak eskolakoen erakusketa / Trontzalarien BBK Txapelketa
Bermeok arrantza tradizio handia du , eta herriko ekonomia arrantzaren inguruko sektorean oinarritzen da , arrain - kontserbagintzan gehienbat .
Gotikoa eta Pizkunde garaikoa da jatorrizkoa , 1500 . urte ingurukoa ; bestea , berriz , barroko - klasizista , XVII . mende bukaerako edo XVIII . mende hasierakoa . Jatorrizko eraikinari dagozkion elementuak hainbat dira : eraikinaren egitura orokorra , aldarearen alde guztia , hiru bao zorrotzak , ganga , dorrea eta korua . Eraikin berria , berriz , arkitektura barroko - klasizistak Euskal Herrian egin duen adierazgarrienetakoa da ; handia da oso , eta , horrez gain , barruan dituen euskarriak maila bikainekoak dira . Korua ere aparta du ; Errege - Erregina Katolikoen estilokoa da , eta ikusgarriak ditu bai diseinua ( arku eskartzanoa du ) eta bai apaindurak ere .
Gartzia IV . a Ramirez Berrezarleak ( 1134 - 1150 ) nobleziaren eta elizaren aldetik laguntza jaso zuen Iruñeko koroa lortzeko . Baina laguntza ez zuen musu truk jaso , ordainduta baizik . Hala , 1135eko uztailan ¿ . . . Zuatzu herria , Oro deitzen den gazteluarekin , nire mende dauden biztanleak barne ¿ eman zizkien Iruñeko Antso Larrosa gotzainari eta Santa Mariako kalonjeei .
Denboraldiko lehen faseak 11 jardunaldi izango ditu eta horietako bat atsedenaldia izango da . Tolosarren atsedenaldia azken jardunaldian izango da . Fase honen amaieran lehen lau postuetan geratzen diren taldeek finalaurrekoak jokatuko dituzte ( lehena laugarrenaren aurka eta bigarrena hirugarrenaren aurka ) . Bi partida hauetan garaile suertatzen direnek Euskal Liga jokatuko dute . Bestalde , bigarren mailara jeitsiko direnak , azken sailkatua eta hamargarren eta hamaikagarrenaren artean jokatuko den partidako galtzailea izango dira . Gainontzeko taldeek eta bigarren mailatik igotzen direnek Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute .
Bi egun pasa ondoren momentua iritsi zen Pepita Ulas hartu eta Humusen erreinura eraman zuen . Momentu egokia zen eguerdia zen eta denak bere etxeetan zeuden . Beraz gaztelura sartu zen baina zoritxarrez soldadu batekin topo egin zuen eta erregearen aurrera eraman zuen .
Zer erran , jadanik erran ez denik , ditxosozko bake prozesuaz ? Bake prozesu edo dena delako hau , argi da , ez doala bide zuzenetik : krisi egoera larria bizi duela , eta argi gorri guztiak piztu direla . Hausturaren mamua bolo - bolo dabilkigu burugainetan .
1 . - I . Urrestarazuk hiruhilabetero eman beharreko aurrekontuen exekuzioaren berri ez al duten eman behar galdetu du .
Ez , ez , atzokoak zorte txarretik ez dauka zati txikirik ere . Atzo Frantziako telebistako kateko autoak Flecha eta Hoogerland bota izana lotsagarria da , eta gidaria Tourretik botatzea baino neurri gogorragoa hartu behar da . Gidaria lasterketari begira zihoan , eta egunerokoan sakelakotik hizketan joateagatik puntuak kendu eta isuna jartzen badute , gidari horrekin are neurri gogorragoa hartu beharra dago .
Udara sasoi berezia izaten da , zeinean berri ergelenek izugarrizko isla izaten baitute . Garrantzia eman diote komunikabideek , adibidez , Zaragozan Miguel Sanzi eman dioten sariari , hau da , « defensor de Zaragoza » dominari . Bellochek , bai , garai batean Barne eta Justizia ministro izandakoak eman zion domina Miguel Sanzi , Aragoi eta Nafarroa zeinen lagun diren azpimarratu zen ekitaldian . Duela 200 urte herri bera izan zirela esan zuen Bellochek . Nafarroako historia ezagutzen duen edonork badaki Nafarroak ez ziela soilik Gaztelaren erasoei eutsi behar izan , Aragoikoak ere aintzat hartu behar direlako . Baina , erresuma independentearen aroa alde batera utzirik ere , espainiar historiografia nazionalistak « independentzia gerra » deitu duen horretaz badira bertsio ofizialetatik aldentzen diren kontakizunak . 2008 . urtean , esan bezala , saria eman diote Sanzi , baina XIX . mendeko gerra hartan nafarren eta gainontzeko euskaldunen portaera salatu zuten behin baino gehiagotan espainiarrek . Esaten zuten , adibidez , euskaldunek ez zutela gerran sartu nahi izan . Hain zuzen ere , orain goraipatzen den ustezko elkartasun hura ez zela inon agertzen salatzen zuten .
Bai , genetikoki eraldatutako elikagaien inguruan sortu diren arazo guztiak gaiari oker heldu zaiolako izan dira neurri handi batean . Jendeak ikaragarrizko beldurra die elikagai horiei , baina ez dago beldurtzeko inolako arrazoirik ; izan ere , elikagai horiek eta egin zaizkien eraldaketak kontrolpean eginikoak dira . Jendea ez da ohartzen edo ez du ohartu nahi gure zakur , behi eta ardi guztiak genetikoki eraldatutako animaliak direla . Esne asko emango duen behia nahi dugu eta horretarako hau eta hura gurutzatu egiten ditugu . Hori egiten dugunean eraldaketa genetikoa egiten ari gara , kontrolik gabeko eraldaketa genetikoa . Gurutzaketa horietan , gainera , gene - kopuru handia nahasten dugu . Laborategian , ordea , bakarra da eraldatu den genea eta bakar hori zein den badakigu . Baserrian egiten dena naturala dela eta laborategian egiten dena artifiziala dela pentsatu ohi da askotan , baina hori ez da egia . Biak dira neurri berean artifizial eta neurri berean natural , eta laborategian egiten denak balio badu , naturala delako da .
1 . Motx - 2007 - 01 - 31 | 10 : 17 Erniarraizko bertsolariak baserrietan kantuan ? Baserritarrez jantzita baina baietz tabernara juan . Trula , trulala . . . . 2 . kepa - 2007 - 01 - 31 | 12 : 34 Erniarraizko bertsolariei bota die enbidua , hoietxek aiña German , Laxarok ta Juantxok dute errua . Trula , trulala 3 . Motx - 2007 - 02 - 01 | 11 : 06 Kepak badaki itxura danez zeintzuk diren errudunak . Nonbait gertutik jarraitu dituk hik ere haien jardunak . Trula , trulala . . 4 . kepa - 2007 - 02 - 01 | 17 : 05 Asko falta zait haien jardunak gertutikan segitzeko Erniarraitzen apuntau ber da martxa zer dan jakiteko 5 . Motx - 2007 - 02 - 01 | 18 : 51 Taberna - zale dira jakina hori dago agerian , Bertso Parrandan ibili dira tabernetan igerian . 6 . German - 2007 - 02 - 02 | 08 : 19 Mugitu edo ta ez mugitu badaezpadare apunta laukiari ere bilatzen dio Motx horrek bostgarren punta Trula , trulala . . . Bestek errudun garai batean apaizak hamaika bando Kepa zu ere etzaitugu ba hoietakon bat izango Trula , trulala . . . Junatxo , Motx eta neregatikan etzaio bate inportik baina Laxaro ezin da epaitu lehendakari dan partetik Trula , trulala . . . 7 . Motx - 2007 - 02 - 02 | 10 : 37 Ehizerako grina berekin du beti German lagunak eta ez dio batere onik egiten Motxen jardunak . Trula , trulala . . . Apaizak ere beti gogoan ta ezin burutik kendu nonbait gaztetan hartuak ditu honek hamaika ' ukendu ' . Trula , trulala . . . Lehendakaria tartean dela ostiraleroko martxa taberna dala nonbait dakite bertsolaritzan ardatza . Trula , trulala . . . 8 . JUANTXO - 2007 - 02 - 02 | 11 : 36 Motx eta German , German da Motxek beldurtzeko etorria hauen tartean sartzea kepa arrisku izugarria 9 . kepa - 2007 - 02 - 02 | 12 : 45 Aizak hi German xartuta hago garai berritan gabiltza orain errua bestei botatzen politikuak dabiltza Trula , trulalai . . . Laxaro = Ibarretxe da beraz hauxe da galdera German = Imaz izatea posible izango ote da ? Trula , trulalai . . Eta Juantxo etorri hadi ta utziok " etorriai " emaiok martxa iturriari eta jarraitu hariai Trula , trulalai . . . 10 . Motx - 2007 - 02 - 02 | 13 : 55 Ba Ibarretxe epaitu dute ta zergatik ez Laxaro ' Ermuko ' hoien antzera orain Kepak bota du ordago . Trula , trulalai . . . Jende guztia zirikatuaz Santa - eskeko neurrian jaian epelak entzuteko da inor badauka urrian . Trula , trulalai . . . 11 . JUANTXO - 2007 - 02 - 02 | 15 : 14 Kepa benetan esaten dizut oso suelto zabiltza bikote hori jadanik ziur moskeaturik dabiltza . Baina ez pentsa ixiltzerikan Kepa hori ez pentsatu , bikote horren atakeantzat behar zenduke prestatu . trula trulalai . . . 12 . Motx - 2007 - 02 - 02 | 15 : 24 Zirikatzaile ona da Kepa ta kantuan jarri Juantxo jende berria onartzen degu hau baizegon nahiko mantxo . Trula , trulalai . . . Bakar bakarrik falta da orain Laxaro bera hastea . Kantuan baino nahiagoko du besteak zirikatzea . Trula , trulalai . . . 13 . German - 2007 - 02 - 02 | 16 : 27 Arrazoi duzu zahartu egin naiz ta geratu naiz atzea lehen Pedro zinan ta orain Kepa hori al da berritzea Trula trulalai . . . Irainekin osatu duzu zure jardun potentea enaiz Imazen idoloa ta ezta ere botantea Trula trulalai . . . Politikan e ikusten zaitut Kepa nahiko berde antzen Ibarretxe ta Imaz ez dira batere ondo konpontzen . Trula trulalai . . . 14 . Motx - 2007 - 02 - 02 | 16 : 47 Zarrarenak ez dizu German egin batere grazirik , egia bada onartu zazu ez dago beste biderik . Trula trulalai . . . Politikako sermoia eginez hara non datorren German nonbait apaizek honi ez zioten zigora bakarrik eman . Trula trulalai . . . Zuk esan bezain etsai ez dira Imaz eta Ibarretxe , beren papela jokatzen dute komeni den bezelaxe . Trula trulalai . . . 15 . Txirrita - 2007 - 02 - 02 | 20 : 11 German lagunak azaldu digu bertsotarako doairik ni gutxiago ez nun espero karrozero batengandik
« Oinguen jausi az » esanda , jarraitu eutson atzian - atzian mutillari , zain ia noz bitxabaletik urtengo eban .
Oposizioko lehen indar gisa , Aldundia kontrolatu eta lan eraikitzailea egiteko prest dago BILDU
Udal ordenantza honen osagarri gisa , 339 / 90 LED eta horren arautze - xedapenak baliatu ahal izango dira .
Koldo Alijostes Bordagaraik grabatutako bideoa zintzilikatzen dut gaur . Bertan Baliarrainen Almitza elkarteak antolatutako sega proba azkarraren 3º kanporaketa ikusi daiteke . Koldo aditua da euskal mitologian . Web orrialde eder bat ere badauka : www . amaroa . com
Ugutz ni enao zuaz bape ados . Ezta genixua diru asko irabazten dabena , probetxugarrixa dan zeozer idazten dabena baino . Ia hasiera hasieratik saltzeko idazten dabena ezta idazlia . Nik liburu hau " BOOM " bat egon zalako erosi neban . Kuriosidadia piztu eustelako . Liburua oso ondo dao idatzitxa , misterixua da dana daukoz ( askotan thriler itxuria hartzendau ) , baina irakurtian esaten dotzazu zure buruari " Hau dana ezer ez kontateko ? " . Sinceramente , Dan Brown - ek historiko lez erakustendau nobelia , ta olan ezta behintzat , nobeliak etxendau historikua ixatia . Nik neuk desde luego , pelikulia ikusi eingot liburuaz daukon aldia ikusteko ( zeozer kanbixakotze akziño gehixo emoteko ) , baina hortik liburu ona dala esatia . . . Dudarik barik , Dan Brown - en libururik eta politxena ANGELES Y DEMONIOS ( nire aitxak be itsasuan irakurri eian justo Juan Pablo II hil ein zala ta , da gauza asko ikasi bazan aitasantu barrira elegiduteko ein biar zirian ekintzari buruz ) anetxu muxu bat , puta madreko bloga daukazu
Abian jarri zenez geroztik , SIAMak lurraldea aztertzeko eskaini dituen moduek udal antolamendurako lan ugari egitea ahalbidetu dute hainbat arlotan : nekazaritza eta baso eremuak antolatzea , Vitoria - Gasteizko hirigunearen hazkundea , Eraztun Berdea garatzea , azpiegitura berriak kokatzea , ? Esate baterako ,
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskarara itzuli du Europeana ataria : Gipuzkoa 2 . 0 programaren baitan egin du itzulpena .
sustatu . com / 1236236666 Lupax ( e ) k bidali du duela 331 egun 7 ordu 56 minutu
Inbertsioetarako ahalmen gehiegi barik dago Udala aurten . Zerga - bilketaren bidez jasotako diruaren jaitsiera eta udalaz kanpoko erakundeen laguntzak gutxitzeak dira egoera hori eragin duten faktoreetako bi . Udalak eskuartean darabilen aurrekontua 1 . 560 . 000 eurokoa da , eta hortik inbertsioetarako 100 . 000 euro gelditzen zaizkio . Gauzak horrela , udalaz gaindiko erakundeen laguntza beharra edukiko du zenbait proiektu aurrera eroateko . Inbertsioetarako zati [ . . . ]
Auzoa ( hiria , herria ) , itxura morfologikotik haratago , lurralderik gabeko lurraldea da . Auzotarrok ( hiritarrok , herritarrok ) gure bultzadekin , gure ufadekin , gure hatsarekin , gure pausoekin eraikitzen dugu atergabe .
Argi izan dut hasieratik ez niola eskatuko zapatak garbitzeko inongo umeri inongo momentutan . Umeei lan hori egiteko eskatzea , edota eskean dabilen haurrari dirua ematea , hurrengoan beste hainbeste egiteko irakasbidea da , kaleko bizitzan iraunkortzeko deia . Inguruan helduren bat badu , gainera , helduak haurra erabili ohi du balizko diru emailearen bihotza samurtzeko .
Gailentzekoak dira ere jauregia , XVI . mendeko conopial / puntako arku formako bao / kofaduradun eraikina , eta Urkamendi termino / barrutiko bidegurutze batean dagoen harrizko gurutzea . Antza denez , merioak pikotan betearazten zuen justizia hasiera batean ( hortik Urkamendi toponimoa ) eta geroxeago , hainbatekin gertatu izan zen bezala , kristautu zen .
Menderik mende anitz jende ospetsuk laudatu dute Praga bere edertasunaren kariaz . Edertasun horren xarma barnetik sentitu eta hunkiturik geratu direnen artean aurkitzen dira W . A . Mozart , L . van Beethoven eta F . M . Dostojevskij .
Irakurtzen ditudan liburuen kontabilitate moduko bat eramatea ere bazegoen blog hau berrabiarazteko arrazoien artean . Nolabait ere , irakurtzen ditudan liburu guztien zerrendaratze bat . Eta ez inori adibide emateko , ez eta gutxiago ere . Beti izan naiz baldarra , kapritxosoa eta desorekatua nire irakurketetan . Baina , badakit , liburu baten marka uzten baduzu nonbait jarrita , liburu osoa ekarriko dizula gero marka horrek gogora .
Baina ez dugu aukera baliatu . Hondarribia ez da konturatu benetan eredu hori aldatzeko aukera zuela eta garrantzia handiago eman dio beste interes batzuei , eta azterketa hori egin ondoren konturatzen naiz batez ere Portua izan dela eragozpena aldaketa hori ez emateko .
Infantiletan mutilekin hasi nintzen korritzen , neskentzako karrerarik ez dagoelako . Hasieran kostata bukatzen nituen lasterketak . Baina bigarren urtea bukatu zenean , gustura . Mutilekin egin nuen azken karreran laugarren egin nuen . Gero , kadeteetan Azpeitian hasi nintzen Lagun Onak Txirrindulari Elkartean . Urtebete egin nuen han . Orduan lasterketak neskenak ziren . Ondoren , Bizkaiko nesken talde batera pasatu nintzen eta harrezkero talde horretan nago . Orain arte Sabeco zen , baina orain laguntzailea aldatu du eta orain Fonorte da .
Baionakoa da Gabi . Kartzelelan izandakoa da eta bertatik bertara ezagutzen du presoek lau pareten artean jasaten duten egoera egoera . Orain , baldintzak hobetzeko lanean burubelarri dabil , nazioarteko presondegien behatokiko presidentea baita .
Aurten pixurako fitxaketa berria daukagu , kanpotarra gainera , joko pixkat emango du .
Euskal kulturaren egoera eta geroa ardatza duten zonbait dokumentu baliagarri kontsultagarri dira gordailu honetan . Nortasuna , Praktika kulturalak , kulturaren kontsumoa , prospektiba eta lurralde antolaketa dituzte hitzpide . Euskal kultur erakundeak ekoiztuak edo kanpoko erakunde batzuk ontuak . Gehiago jakin
# 5 Jo , hasieran uste nuen konturatu gabe sartutako mezu bat zela , inongo zentzurik gabea . . .
2010 ( e ) ko Urtarrilak 11 por DK Liburutegiak en Berriak , Bertako Bilduma , Bildumak , Musika
Lewis egituraren arabera , O = C = O da bere irudikapena . Molekula lineala da , eta ez polarra , lotura polarrak izan arren .
Kontrolean geldiarazten nautenean Kartzelan gosez hiltzen direnean Lagunen begiek beldurra agertzen Dutenean Hau dena aldatu nahi nuke Alferrik . . . youtube . com
46 . artikulua . 1 . Pankartak interesatuek kendu beharko dituzte , haiek paratzeko eskatutako epea bukatu bezain laster . Hala egiten ez badute , udal - zerbitzuek kenduko dituzte eta egindako zerbitzu horren kostua erantzuleei ordainaraziko zaie , legokiekeen zehapenaz gainera .
Azken sarrera : Mustafic eta Murua garaile Getaria - Zarautz zeharkaldian
BORJA ANTON eta MIKEL GOMEZ URANGA . ¿ Qué futuro para la economía de Iparralde ? . FRANCISCO LETAMENDIA . Acción colectiva hegoalde - iparralde . Arg . 1 . Madril : Fundamentos , 2006 , 153 - 178 orr .
XVII . mendean , iraultza zientifikoa eta filosofiaren berrespena batera gertatu ziren . Naturaren zientzia berriak materia , mugimendu eta kausalitateari buruzko zenbait printzipio aurrez onartzen zituen , eta arrazionalismo indibidualista , kontzientziaren askatasun , gogoaren kritika eta dogmatismo erlijiosoetan oinarritutako filosofia berria eskatzen zuen .
Londresko garraiobide publikoak ez dira soilik garraiobide bat , benetako nazio - sinboloak baizik . Hortaz , munduko elementu publizitariorik garrantzitsuenetarikoak eta ezagunenetarikoak dira . Garraiobide - sarea Transport for London sozietate publikoak kudeatzen du . Herriarteko garraioak ( trenak eta hegazkinak ) , beste sozietate pribatu batzuek kontrolatzen dituzte , eta haien artean British Airports Authority ( BAA ) da nagusiena , Londresko Heathrow , Gatwick eta Stansted aireportuak kudeatzen dituena .
Nik kirolari ikaragarri haiek gertutik ezagutzeko zortea izan nuen , eta benetan harro nago . Nuerbetarrak . Nuarbetarrak gainontzekoentzat .
Auziaren " konplexutasuna " dela - eta epaia emateko epea 30 lan egun luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak
4 . Ur eta arrantzako eta urpekaritza profesionaleko nortasun txartelak
Guzti honen ondorioa Europan gerra amaitzea izan zen 1945eko urtarrila eta maiatza bitartean , horren arrazoi bat ekialdeko frontean sobietarrek gogor erasotzea izan zen urtarrila eta otsaila bitartean .
Ekonomi Jarduerak , Ziurtagiriak , Industria Berrikuntza Merkataritza eta Turismoa , Energia , Zerbitzu Orokorrak , Enpresak , Energia eta Meategien Zuzendaritza , Industria eta Energia Sailburuordetza . Industria - segurtasunaren eremuan jarduteko Enpresa
Ez , hamalau urte nituenean Dindirri euskal dantza taldean ibili bainintzen . Oso talde ona zen . Han ere denbora laburra egin nuen , urtebete edo , ni balleteko dantzaria nintzelako eta nik egiten nuena eta haiek egiten zutena gauza desberdinak zirelako . Oso azkar ikasi nituen dantza haiek , baina mugara heldutakoan utzi egin nuen . Dena dela , nik uste dut euskal dantzaren moldeak eragina izan duela nire estiloan . Are gehiago : nik esango nuke nire ikasleek ere euskal folklorearen arrasto txiki bat badutela .
Historian atzera egin eta ibilbide luzeeneko saltokia Guibert da gaur egun Almacenes Etxeberria . 1850ean , Benito Guibert Frantziatik etorri eta Joyeria , quincalla y ferreteria de Hermanos Guibert e Hijo ireki zuen , Erdikalean . Almacenes Etxeberriako komertzial arduradun Marian Etxeberriaren esanetan , " izugarrizko arrakasta " lortu zuen bazar hark . " Frantziatik inportatzen zuen generoa , eta inguru hauetan aurkitu ezin ziren gauzak saltzen zituen . Ondarroatik , Mutrikutik . . . etortzen zen jendea erostera . Burdindegia , bitxitegia , optika eta drogeria zen . Garai hartan gehien saltzen ziren gauzak errosarioak , kandelak , aitzurrak , oilo sareak . . . ziren . Oilo sarea mozteko Elizkaleko trafikoa mozten zuten , nahiz eta garai hartan kotxe askorik ibili ez " .
Hau ez zen posile izango Lakaxita gaztetxeko kideak , Antxeta irratiko lagunak Pausokako dantzari trebeak eta Oiasoo Federazioaren laguntza eduki ez bagenu . Gure eskerrik beroenak ere Irun eta Hondarribiko emakume taldeei , beraien gogoetak egin dugun irratisaioan eskeintzeagatik , Argoiak , Gaurko Andreak , Emeki eta Uxoakeri batipat .
hainbat gaitz genetiko larri saihesteko , in vitro ernalketa erabiltzen da . Baina hori ez da nahikoa , noski ; amaren umetokian ezarri aurretik analisi genetikoa egiten zaie enbrioiei , gaitzaren genea ez daraman bat aukeratzeko . Enbrioiak zortzi zelula dituenean , horietako bat hartu eta analisia egiten da .
2 . Saltoki guztiek beren titularrei emandako baimenak jendaurrean izanen dituzte , erosleak kokatzen diren tokitik erraz irakurtzeko moduan .
Ahantziak dituzketenentzat erranen dugu mila zazpi ehun eta lauetan hogoi - ta bederatzian , uztailaren hamalauan , Pariseko populua gobernamenduari jazarri zitzaiola , egun hautan jazarri nahi zitzaion bezala , bardin - bardina .
This entry was posted on 2011 / 07 / 04 at 2 : 08 pm and is filed under Uncategorized . You can follow any responses to this entry through the RSS 2 . 0 feed . You can leave a response , or trackback from your own site .
Utzi berriz egonean , giroko tenperaturan , eta berriz altxatzen denean , margotu berriz gainazal guztia eta jarri fruta azukreztatuak eta azukrea . Ondoren , sartu labean , eta eduki 15 minutuz 200 ºC - tara , eta beste 15 minutuz 180 ºC - tara .
Hogei urteko ibilbidea zaila da disko xume batean laburtzen . Kantariak kanta onak egiteko gustua eduki behar du , baina baita ere bere kanten artean entzuleari gustukoak izango zaizkionak aukeratzekoa . Mikel Markezek bi dohainak agertzen ditu disko honetan . ´ Zure begiek ´ kanta enblematikoak ematen dio hasiera lanari . 18 urterekin egindako grabazio zaharrari soka - akorde berriek dotorezia eta sakontasun harrigarria ematen diote . Ondoren datorrena disko argitsu bat da , eta argigarria , batzuei begiak zabalduko dizkiena , Markezek eraman duen eboluzioa miresteko . Beste batzuek , agian , nahiagoko dute iraganeko gozamenak berritzea . Ez bat eta ez beste ez dira eskutsik geratuko . ´ Zertarako mugak jarri ´ , ´ Gizartearen eraikuntza ´ , ´ Imajinatzen zaitut ´ eta beste kantu bikainak hobetu egin dira urteekin , dudarik gabe . Egitura sendoko kantuak ziren seinale , gero ere iradokorrak izaten jarraitzeko eginak . Batzuetan grabazio originalak mantenduz , beste kanta batzuk berriro grabatu ditu Markezek , eta horrek bitxiagoa egiten du diskoa : hogei urtetan ahotsa nola aldatu den ikus daiteke , eta , era berean , ahotsaren adierazpen berrietan sumatzen da bizitzak kantaria nola aldatu duen , nola leundu eta biribildu duen gaztearen oldartasuna edota segurtasun falta . Disko alaia da , samurra izateari utzi gabe ; sakona , desenfadorik galdu gabe .
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Getaria - Tolosa Gipuzkoako Traineru Ligaren lehen postuan gunean duela 1 ordu , 41 minutu · Ikusi
Ezin da ukatu eztabaida honetan oso nabarmendutako bi talde darela , batetik erabiltzaile guztiek defendatzen ditxuzten webgune eta P2P programak ( IFPI . de webgunian hackinga froga moduan ) eta bestetik eskubide intelektualen kudeatzaile eta eskubide horren jabe diran artista batzuk ( gero eta irudi publiko eskasau batekin ) , batak bestietatik gero eta hurrinau , eta beraz , bata edo bestian desagerpenetik gero eta gertuau . Bi aldiz baino gehixautan pentsatzeko egoera bat da hau , mundu guztia dabil legia apurtzen ala gutxi batzuek ez dute arrazoia ? Nik bigarrena defendatzen dot .
Peligro izugarri onetan , Jauna , seguru jokatu nai det . Zure bildur santuaz nere biotza betiko josi ezazu . Zure ontasunak salbatuko nau , nik zure borondate gozoa egiten badet : ori nai det . Zure eskua indazu ori beti egiteko Biotzeko bost kontrizioko aktu .
2 . Urtarrilak 15 . Florentzia , euskal preso politikoen aldeko manifestazioa .
Esan bezala , bere haurtzaroa Paulo VI . eko auzoan kokatzen du , hainbat alditan lagunekin Betharramdarretan nola ibili zen gogoratuz . Txikitako pasadizo haiek gogora ekarrita , susto galanta pasatu zuteneko bat aipatzen du : auzo bereko lagunak biltzen ginen jolasera eta , egun batez , aldagelen gainean aurkitzen zen terraza irekitik behera erori zen gutako bat . Gerora mendian hilko zen Aitor Lapeira zen . Lurra buruaz jo eta konorterik gabe geratu zenean , zer egin ez genekiela geratu ginen , baina azkenean behintzat ez zen ezer larria izan , kontatzen du Errazkinek .
Juan XXIII . a auzoa eta Landeta arteko bidegorria egiten hasi dira . Hilaren bukaeran , berriz , bigarren bide baten proiektua erabakiko da , ostegunean alkateak esan zuenez . Bizikletentzako bigarren bide honek Betharram eta kiroldegia lotuko ditu . Baina aurrerantzean , Garmendipe eta igerilekua lotuko dituen beste bidegorri bat egiteko asmoa ere badu Udalak .
2 ) Gune Osagarria : Parte Zaharra , Amara Zaharra , Amara Berria , Antiguo , Gros eta Aiete - Mirakontxa hartzen ditu barne . Erdiguneari loturik daude , eta oso anitzak dira . Horietariko gehienetan erdi - mailako jendea bizi da .
Ekaineko labar pinturak babestu , eta , era berean , hango ondarea ezagutarazteko eginkizunarekin jaio zen Ekainberri , haitzuloaren erreplika . Iragan urrian ateak ireki zituenetik 31 . 000 bisitari izan dituela adierazi du Pilar Azurmendi Ekain fundazioko idazkariak . « Bisitariak Ekainberritik gustura ateratzen dira » , gehitu du Azurmendik . Hain zuzen ere , Ekainberriko ibilbidea egiten dutenen iritzia jakiteko ebaluazio sistema digital berria estreinatu dute , leizearen aurkikuntzaren 40 . urteurrenean . Irteeran , pantaila batean , bisitari buruzko galderak erantzun ahal izango dituzte urrutiko kontrolak erabiliz . Horrela , bisitarien perfila , ibilbidearen balorazioa , leizeari buruz azaldutakoaren ezagutza maila eta inplikazio emozionala neurtu ahal izango dituzte , besteak beste . Ekain haitzuloaren sarrera non dagoen adierazteko seinale berri bat ere jarri dute . 2008an Unescok leizea Gizateriaren ondare izendatu zuela ere jartzen du seinalean . Izendapena lortu zuenerako , ordea , leizea jendearentzako itxita zegoen , labar pinturak babesteko . Beraz , turismo ikuspegitik Ekainberriri bultzada emateko balio izan du , batik bat , izendapenak . Memoria historikoa Juantxo Agirre Aranzadi Zientzien Elkarteko idazkariak memoria historikoaren garrantzia nabarmendu du : « 1969an Ekain leizea aurkitu zenean , frankismo garaia zen , ez zegoen erakunde demokratikorik , unibertsitaterik ere ez genuen eta erreferentzia bakarra Aranzadi Zientzien Elkartea zen , Joxe Migel Barandiaranek zuzentzen zuen historiaurreko sailarekin » . Aurkikuntza osteko kudeaketaren garrantzia nabarmendu du , Aranzadi elkarteak izendatutako diziplina askotako taldeek aurkikuntza sinesgarri egiteko moduko oinarri zientifikoa eratu baitzuten , Agirreren ustez .
Marrazki xumeak , baina aho bikoak , irakaskuntzaz hausnartzeko . Protagonistak behiak behar zuen izan , Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzari ( BHI ) lotuta . Gorka Velascok ( Barakaldo , 1967 ) 14 urte daramatza institutuko irakasle , eta urte horietan bildutako burutazioak aurkeztu ditu Gaur egungo BeHIak liburuan . Behiak hitz jokoan jarri ditu , eta pentsatzera eraman nahi ditu ikusle - irakurleak .
Lan nabarmena , akuarelazko hondoen gainean girotua . Kalitatez eta egituraz , ederki bateratzen ditu marrazkia eta hiru dimentsioko animazioa , komikitik hurbileko marrak , eta istorio dibertigarri bezain beldurgarri honi bozgorailua jartzen dion audio bikaina .
b ) 14 . Ataleko kontrol - ikuskaritzari uko egiten badio .
Eee PCaren arrakastak ondo bete ditu Asus Taiwandarraren poltsikoak , eta badirudi bildutako diruaren zati majo bat produktu berriak asmatzen eta ' Eee ' marka era guztietako gailuaetan jartzen gastatzen ari dela . Egunotan Las Vegasen editen ari den CES kontsumoko elektronikaren azokan , Eee Keyboard izeneko gailuaren prototipoa erakusten ari dira Asusekoak : telebistara konektatzen den PC oso bat , teklatu
- Ez horixe . Beldur gara jendeak zer dagoen ongi eta zer dagoen gaizki esatea , baina nire ustez , ahaztu ezin ditugun zenbait giza eta gizarte balio daude . Gogorarazteko , esaterako , dago saio hau . Dena besteekiko eta bere buruarekiko errespetuarekin hasten da ; hori gabe . . . Saioan erruari buruz hitz egiten denean , ez da kontzeptu judu - kristaua ; gertatzen denaren aurrean dugun erantzukizuna da .
1 . 2 . Ikasi zure seme - alaben jokabidea irakurtzen eta erakutsiezu eurei ere gauza bera egiten .
Gainera egoera xelebre bat sortuko litzateke : udalerriko lur ez urbanizagarri guztia 2 / 2006 Legearen eta Lurralde Antolaketarako Artezpideekin bat etorriko litzateke , eteten den eremua izan ezik . Eremu hau 1987 onarturiko lur ez urbanizagarriaren kategoriekin geratuko litzateke eta ez luke beteko ez 2 / 2006 legeak eta Lurralde Antolaketarako Artezpideek agintzen duten kategorizariorekin , inongo zentzurik ez luken arau bazterketa bat eraginez .
Bai , 70 . hamarkada ingurua zen eta ikastolen mundu hori martxan hasita zegoen mugimendua zen eta euskararen munduak ume umetatik motibatu izan nau . Seminarioko garaian ere euskararen mundu hori niretzat deskubrimendu handi bat izan zen . Saturraranera joan eta euskaldunok baserritar marginatu sentitzetik Donostiako seminariora joan eta euskaldunok han nagusi ginela konturatu nintzen . Beste kurtsoetan zeudenak , filosofian , teologian zeudenak euskararen giro horrek , beste prestigio bat zuen eta niretzat hori egundoko baieztapena izan zen . Nere burua eta nire euskararekin nahiko baztertuta sentitzetik protagonista sentitzera iritsi nintzen . Eta nik uste nere bizitzan dezente markatu nauela euskarak baduela gaitasunik eta indarrik ikusi , sinestu eta hori praktikan jartzeak . Eta horrela etorri zen ikastoletako prestaketa eta gero magisterio prestaketa , nahiz eta eskola hauetan gehiegi ez ikasi , honekin batera , Joanes Etxeberri eskola antolatu zen . Aurretik ere ikastoletara joaten ziren irakasleekin prestatzen zituzten kurtso batzuk : Pakita Arregi eta Luis Aranburu Altuna hauek antolatzen zizkiguten kurtsoak eta gau eskola batzuk antolatu genituen . Gero gau eskola horiek ordaintzeko diru bilketak egiten genituen Santaeskean irtenez - eta irakasleei zerbait ordaintzeko . Guk irakasle Andu Lertxundi , Xalbador Garmendia eta beste hainbat lagun izan genituen . Batzuk historia , besteak literatura , euskara prestaketa ezberdinak ematen zizkiguten , magisteritzako ikasketetan ikasten ez genituen gauzak eskola horietan ikasten genituen . Gu ikastolara sartu haurretik euskara batuaren polemika etorri zen : h - a bai ala ez Gure bailara honetan oso gogor bizi izan genuen eztabaida hori , erreferendumak eta dena egin genituen
1 : 11 Ni nauc a eta w , lehena eta azquena , eta Ikusten duána scribeçac liburu batetan , eta igor eçac Asian diraden çazpi Elicetara , cein baitirade , Ephesen eta Smyrnen , eta Pergamen , eta Thyatiren , eta Sarden , eta Philadelphian eta Laodicean .
Itsaso txarrari aurre eginez , eta Zumaiako neskak baino hamazazpi segundu gutxiagorekin , Donostiako uretan jokatu zen Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi zuten , herenegun , Getaria - Tolosako neskek . Bi txandatan banatu zuten estropada ; lehen txandan , Hondarribia eta Orioko traineruak aritu ziren , eta bigarrenean , berriz , San Juan , Zumaia eta Getaria - Tolosako faboritoek egin zuten arraunean . Itsasoaren aurka Donostiako arraunketa eremuan , itsaso harroa eta [ . . . ]
Hilaren 15ean , Usurbilen , XXX . Sagardo Eguna ospatuko da . Aurten , lehenengoz , Eusko Labela duen sagardoak bere gunea izango du . Hain zuzen , idi - demak egiten diren plazan . Horrez gain , frontoian , informazio gunea ere egongo da , eta herriko bi plazak banatzen dituen aterpean Eusko Labela duen txahal pintxoak salduko dira . Guztira 1200 pintxo salduko dira , 1 . 5 eurotan . Festa goizeko 11 : 30ean hasiko da .
Polipoesia heldu da . Betiko orbela ote , ala kimu berdeak poesiarentzat ?
Atzo eta gaur ari dira Bartzelonan . Gauza interesgarriak asko , Ea materialak eskuratzeko moduan ipintzen dizkiguten sikieran . A ze inbidia ! Ezta ?
Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez , datorren urriaren 25ean Autonomi Estatutuaren onarpenaren 32 . urteurrena betetzen da . Baieztatu duenez , Lege Organiko honek une honetan " transferitu gabeko hogei baino gai gehiago ditu , Eusko Legebiltzarrean aho batez onartu den beste ebazpenean adierazita dagoen legez " . Iturratek azaldu duenez , Estatutua " euskal herriaren zati baten gauzatze politikoa suposatzen du , eta Euskadiren izaera berezitua eta singulartasuna azpimarratzen ditu " . " Orain arte , ondo gauzatu den eta denok hobeto bizitzea eragin duen autogobernua ahalbidetzen du " , azaldu du . Dena dela , deitoratu duenez Estatutua " bete gabe dago oraindik " eta , gaineratu duenez " , betetzen ez den edo judizializatutako itunaren aurrean gaude eta truke - moneta gisa erabiltzeaz gain , alde bakarreko irizpideen arabera interpretatzen dute " . " Bakearen aldeko apustua " Beste alde batetik , Iturratek azaldu duenez , ETA erakunde terroristaren biziraupenak " gaur egun , behin betiko su etenarekin , aldarri abertzalea kaltetzen dute . Beti esan dugu nortasun gatazka eta bortxazko gatazka guztiz gauza ezberdinak direla , terrorismoa ez dela gatazka politiko baten ondorio naturala , bere perbertsioa baizik " , argitu du . Amaitzeko esan duenez , " bortxakeriaren amaierak ez du berez konpontzen Ajuria Eneako Hitzarmenak euskal gatazka sakona izenez definitu zuena " .
9 : 30 Ihardets ceçan guiçonac eta erran ciecén , Segur , hunetan da miraculua , ceren çuec ezpaitaquiçue nondic den , eta irequi baititu ene beguiac .
EUSLEM : Euskararako Lematizatzaile / etiketatatzaile automatikoa
Antso Nagusiaren ondorengoek Nafarroako erresuma banatu zutenean Burunda muga izatera iritsi zen . Burundatarrek arabar eta gipuzkoarren lapurreta eta sarraskiak jasan behar izan zituzten , eta hau dela eta mugan zegoen lurraldea Gaizkileen Muga izenarekin ezagutzen zen .
Utzitako materialaren egoerak zaharberritzea eskatuko balu , lanen gastuak dokumentuak erabili dituen erakundearen gain joango lirateke .
Otsailak 12 febrero " Brad , beste gau bat barrikadetan / Brad , una noche más en las barricadas " ( Miguel Manzaneda , 2007 , Brasil ) : Bideo emanaldia eta ondoren solasaldia Indymedia Euskal Herria kide batekin . Proyeccion del documental y después charla con un miembro de Indymedia Euskal Herria . Arratsaldeko 19 : 30 etan / de la tarde Errenteria / Oreretako Mikelazulo kultur elkartea
Ekainaren 29an , eguerdiko 12 . 30etan egingo da inaugurazio ekitaldia . Bertan Luis Mª Jiménez de Aberasturi etorriko da , " Casilda , miliciana " liburuaren idazlea , erakusketako protagonistak pertsonalki ezagutu zituen gizona .
Amaiera xelebrearen inguruan … Nahiko argi dago medikuaren telefono deia albiste txarra dala , baina ez da esplizituki agertzen . Are gehiago , tornado bat agertzen da azkenean , baina ez da ikusten zenbateko suntsiketa dakarren . Oraindik ere , pista horiek saltatu nahi ezkero , posible da amaiera on bat imajinatzea . " Aizu medikuak ez dotze ezer txarrik esaten eta tornadoa herritik urrun pasatzen da ! " pentsa dezake optimistenak . Ez dirudi hori , egia esan , baina hori nik osatutako istorioa da , nire buruan . Istorioa ebagitzen den moduan eta momentuan ebagitzeak ausardia erakusten dau , eta publikoan gaineko konfiantza . Eurak dira ( gu gara ) istorioa osatu beharko dogunak .
Garraioari dagokionez , Naturgas Energiak erritmo onean eutsi zien azpiegituren eraikuntzei . Horien artean , nabarmentzekoa da Bergara - Irun gas - hodiaren bikoizketa . Ekainaren 30ean jarri zen abian bikoizketaren hirugarren zatia , Villabona eta Irun lotzen dituena . 35 km - ko luzera du , eta 28 milioi euroko inbertsioa egin da .
Noski , horrela histigramako zutabeek ez dute adieraziko maiztasuna ( absolutuki edo erlatiboki ) , baina datuen trinkotasuna ordea bai .
Lehen bi laurdenetan 4 puntuko errenta lortu zen eta horrela , 8 puntuko aldea lortu zen atsedenaldian ( 41 - 33 ) . Hirugarren eta laugarren laurdenak 2 puntugatik irabazi ziren eta ondorioz , azken aldea 12 - koa izan zen ( 82 - 70 ) . Azken laurdenean puntu batera gerturatu ziren bizkaitarrak baina une bateko gauza izan zen , berehala alde egin bait zuten etxeoek azken alde hori lortu arte . Atsedenaldian bi ardo botila eta enbutido baten zozketa egin zen eta zenbaki saritua 077 izan zen .
Orain 13 urte , Eibarko soka - dantzan parte hartu zuten zinegotziek gai horixe bera izan zuten eztabaidan ondoko egunetan . 1998an , Iñaki Arriola , PSEkoa zen alkate Eibarren , eta Udal - batzan zeuden ordezkatuta : PSE , EAJ , EA , HB , EB eta PP alderdiak . Garai horretan ( orain bezelatsu ) PPk uko egiten zion Herri Batasunako kiderik zegoen inongo mahaitan eseri eta ekitalditan parte hartzeari . Baina , urtean behin soka - dantzan parte hartzen zuten , eta elkarri eskuak emanda plazaratzen ziren San Joan egunean .
Aretxabaletako Eguzkienea sustapeneko etxebizitzen zozketa 2004an egin zen eta oraindik lau dira eman ez dituzten blokeak . Construcciones Bruesa eraikitzailea insolbente deklaratu dela eta , etxeak amaituko ez diren zurrumurruak daude . Horren aurrean , kaltetuek euren ahotsa entzunarazteko kezkak , kexak eta interesgarria suerta dakiekeen informazioa partekatzeko bloga eta facebooken taldea sortu dute .
1 ) Begira ezazu ongi ondorengo irudiei eta esan ezazu zein neurri agertzen den bakoitzean , zein magnituderi dagokion eta sistema metriko hamartarrean daukan baliokidetasuna . 2 ) Zein neurrirekin lotuko zenituzke ondorengo elementuak ? 3 ) Erantzun itzazu ondorengo galderak : - zein distantzia egin zuen Nautilus urpekuntziak ? Eman ezazu erantzuna kilometrotan eta itsas - miliatan . - zein abiadura har dezake 1 Formulako auto batek ? Eman ezazu erantzuna mph - tan . - zein da munduko bi mendi garaienen altuera ? Eman ezazu erantzuna oinetan .
Ura ukitzeaz batera puzten den igeri - jaka jantzita joaten dira pilotuak bere zerbitzua eskatu duten ontzietara ( garai batean , zerbitzu hori Nazioarteko Seinale Kodeko G banderarekin eskatzen zuten ) pilotuen berariazko txalupetan . Bilbon oraindik orain txalupa horiei " baporeak " deitzen diete . Txalupa horiek gidatzen dituzten patroiek ( P hizkiz edo Pilot hitzarekin bereizten dira ) irratiz komunikatzen dira porturatu behar duten itsasontziko arduradunekin . Leku batzuetan pilotuak helikopteroz joaten dira portura etortzekoa den ontzira .
Beste egunian Teknosexua blogan bitartez programa oso erabilgarri bat ezagutu neban . Ordenagailuan aurrian denbora asko pasatzen dogunok oso ondo dakigu azkenian gorputzak nabari itxen dabela lan hau . Begixak kantzatuta eta bizkarra minduta bukatzen da askotan . Hau ahal dan neurrixan ekidin ahal izateko , ondo etortzen da noizian behin begixak pantailatik atera eta aulkitxik zutitzia , gorputza postura berdinian ez mantentzeko . Ba Workrave izeneko programiak noizbehinka atsedentxo bat hartzia gogoratzen dotxu , eta gainera begixak eta gorputza mugitzeko ariketak gomendatzen dotxuz . Denbora tartiak erabiltzailiak aukeratzen ditxu , eta programiak denbora tarte horrek errespetatuz mezuak ipintzen dotxuz pantailan . Benetan interesgarrixa dan programia dala uste dot .
Eraikin baten barneko estaldura - erradioa inolako eragozpenik gabe etxebizitza zabal - zabaleko bazter guztietara iristen denez , proba praktikoan hori ez da kontuan izan . Aitzitik , hari gabekoak aire zabalean nola dabiltzan neurtu da . Philips , Siemens eta Overtech laginek kilometro erdiko irismena dute ( 449 metro ) . Mx - Onda ( 174 metro ) eta Daewoo ( 196 metro ) laginek erakutsi zuten helmenik motzena .
Polonian " zerealaren deabruak " emakumezkoak ziren zuriz jantzita , eta eguerdi aldean agertzen omen zitzaien lanean zeuden segalariei erasotzeko .
Hasteko , David - ek , publizitatearen inguruko hainbat definizio jarri zizkigun begibistan baina bere esanetan , publizitatea merkatu flexible , bizkor / agil eta mugikorra da . Honen adibide moduan , bere kasua azaldu zigun , 24 ordu arinago beste enpresa batek deitu eta beraientzako lan egiten hastea erabaki baitzuen .
CD diskoen atzealdeak hainbat koloretakoak dira : datuetako diskoetan , Sony , HP , Fujifilm eta Basf / Emtec urre kolorekoak dira , eta Emtec eta Fujifilm , audiokoetan . Traxdata , TDK eta Sony Audio urdinak edo berde - urdinak dira . Verbatim urdin - iluna da eta , azkenean , Hi Space beltza . Hi Space izan ezik ( honetan , kolore beltza izpi ultramoreen aurreko babesle da eta eguneroko erabileraren aurkako erresistentzia kanpoko estalki - geruzak hobetzen du ) , gainontzekoetan kolorea grabazio - geruzako tindu organikoak agertzen du . Tindu organiko horren izaera Verbatim Metal Azo laginak bakar - bakarrik adierazten du . Kontu horretaz eztabaida ugari dabilen arren , CD - R beltz , urre koloreko edo urdin - ilunak iraunkortasun handiagotzat jotzen dira : izatekotan , horrek garrantzi handia izan lezake segurtasun - kopietan . Kolorea , dena den , ez da CD - aren iraunkortasuna baldintzatzen edo zehazten duen faktore bakarra .
Amonamantangorri ( e ) k bidali du duela 1028 egun 20 ordu 53 minutu
Zortzi urte betetzeko zituela hasi zen bertso eskolan , baina ordurako aitonari ikasitako bertsoak zekizkien buruz . Zortzi bat urte izango zituen lehenengoz plazan kantatu zuenean . Bertso idatzi sari batzuk irabazi izan ditu . Garrantzitsuena , Algortan antolatzen zen Balendin Enbeita sariketa . Herri mailan dauden talde gehienetan parte hartu izan du zuzenean edo ekintza konkreturen baten antolakuntzan . Berea eta beste bat edo bi kenduta , ezagutzen dituen euskal herririk gehienak , parranda bidez ezagutu ditu . Kazetaritza ikasketak amaitu eta kazetari moduan ibili da besteak beste Euskaldunon Egunkarian eta Berrian . 1998an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko txapelketan ( Araba - Bizkaikoa zan garai hartan ) . Bizkaiko azken lau txapelketetan final - aurrekoetara heldu da .
B erantzun gehiago : zu definitzeko badago ingelesezko hitz bat , doi - doia , " happy " . Telebista da zure gida , eta telebistako amerikanoak zure eredu . Modari jarraitzen diozu , edo ustezko modari , eta poz - pozik zabiltza hodei artean .
BAT : Eskola garraioa zerbitzuaren kontratazio espedientea hastea , jardunbide irekiaren bitartez .
" Monumentuak " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Michael Collins , 1916ko Pazkoko matxinadako beste partaide batzuen antzera , atxilotua izan zen , eta britainiarrek fusilatzeko kinka larrian egon zen ( britainiarrek Collins ez hiltzeko arrazoi nagusia bere izena Pazkoko matxinada antolatzaileen artean bilatu ez izana izan zen ) . Horrenbestez , Collins , Galesko Frongoch preso - zelaian sartu zuten Pazkoko matxinadako beste partaideekin batera . Hemen izan zen , bere adiskide garaikideen esanetan , bere lidergo maila sendoa gauzatu zen garaia . Garai honetarako Collins jadanik Pazkoko matxinada - aurreko Sinn Feín alderdi nazionalista txikiaren buruetako bat zen .
San Martin egoitzako lorategia berritu eta moldatu . San Martin egoitzaren eta Iraurgi ikastetxearen artean dagoen lorategia eraberritu eta moldatu egingo dute . Erdiko aldean plaza bat egingo dute bai egoiliarrak egoteko , edota baita kanpotik doazenentzako ere ; irekia izango da . Plazak inguruan berdegunea eta zuhaitzak izango ditu ; zuhaitz batzuk gaur egun daudenak . " Lorategi edo egoteko toki horretara iristeko modua erraztu egingo dugu , aldapak - eta gutxituta " , azaldu du Iñaki Errazkin alkateak . Udalekoen esanetan , gaur egun dagoen lorategia " zahartuta " dago eta egoiliarrek " erabiltzeko zaila " da . Aurrekontua . 128 . 143 , 4 euro .
Ziegara eraman nindutenean , bertan ondo pentsatzeko eta ordu erdi barru berriro beste galdeketa bat egitera eramango nindutela esan zidaten . Ziegan nengoela , edozein zarata entzuten nuenean zeharo urduritu eta beldurtzen nintzen . Gainera , zarata guztiak entzuten ziren . Ziegetako giltzak zituen polizia mugitzen zenean , entzun eta jo ikaratu egiten nintzen . Ziegan ordu erdi baino gehiago eduki nindutela uste dut .
Jose Mari Sagardui ' Gatza ' presoak kartzelan hiru hamarkada egin dituela salatzeko manifestazioa eta hainbat herri martxa egin zituzten atzo Zornotzan , ' Biziarteko zigorrik ez ! ' lemapean .
Euskal preso politikoen kolektiboaren duintasuna , koherentzia eta erresistentzia dira guretzat eredua . Hori da Euskal Herriko azken zokotik nazioarteraino eraman behar dugun eredua . Gure herrian ere mundu luze - zabalean erreferentzia den Nelson Mandela beraren adinako duintasuna agertzen duten preso andana dugu .
Etsipena . Eguerdian azoka salbatzerik ez zela izango zirudien . Kaka ! Aurtengoak egin du !
Twitter - en bitartez enteratu naiz dagoeneko erabilgarri dugula Lanbide heziketarako online hiztegia . Oso aproposa teknologiak bezalako ikasgaian erabili ahal izateko eta gure zalantzak argitu ahal izateko . Adibidez , nola erabili behar da volt ala boltio ? Orain erantzuna jakiteko baduzu nora joan ! !
Azken urteotan , onddo mikroskopiko batek jaso du arreta intsinis pinuaren industrian : Fusarium circinatum . Pinuari gaixotasuna eragiten dio barrutik , egurrean , eta zuhaitzak balio ekonomikoa galtzen du . Ez da intsinis pinuaren gaixotasun bakarra , baina , azkar zabaldu zenez , ezustean harrapatu zituen nekazariak . Gaur egun , ordea , Fusarium - a kontrolatuta dago , eta infekzioaren aurrean zer egin behar den arautu dute agintariek .
EURES 1993an sortu zen lankidetza sare bat da , Europako Batzordearen eta EEEko estatu kideetako ( EBko herrialdeak , Norvegia , Islandia eta Liechtenstein ) enpleguko zerbitzu publikoen artekoa eta erakunde elkartu batzuen artekoa . EURESren asmoa informazio , aholkularitza eta kontratazio / kolokazio ( lana bilatzea ) zerbitzuak eskaintzea da langileei eta enpresaburuei , baita pertsonen joan - etorri askerako printzipioaz baliatu nahi duen edozein herritarri ere . EURES sareak Europako 31 herrialdetako bete gabeko enpleguen , interesa duten hautagaien curriculumen , atzerrian bizitzeko eta lan egiteko jakin behar den guztiaren berri eta beste jakingarri askoren berri eskaintzen ditu .
Atzo ezpata - dantza egin genuen Donostian . Gipuzkoako urrezko domina ematen zien Foru Aldundiak Menchu Gal margolariari eta kooperatiben sortzaileei . Aurrean bezala Urbeltzi eskatu zioten omenduei egiteko harrera dantza prestatzeko eta Urbeltzek ezpata - dantza egitea proposatu zigun . Nahikoa lan izan dugu taldea osatzen ostegun buruzuri batean eta goizeko 11 . 00etan ez baita erraza dantzari talde bat biltzea . Azkenean domina bezala , ezpata - dantza ia Gipuzkoa osokoa atera zaigu : Hondarribia , Irun , Añorga , Deba , Elgoibar , Eibar eta Ermuko ( Bizkaiko ordezkaritza ) dantzariekin osatu dugu ezpata - dantza . Elgoibarko Udalaren txistularien doinura dantzatu dugu . Ea hurrengoan larunbatean egiten duten bestela . . . Hona argazkiak .
Hasiera - hasieratik , arte paleolitikoak hainbat arlo jorratu zituen ; hala nola , eskultura , grabatuak , erliebeak , pintura eta abar . Lehenik eta behin , bi alderdi garbi bereiz daitezke : arte higigarria eta labar artea .
2011 . urtean aurkitzen gara eta hilero errepikatzen diren polizia operazioek tortura testigantza berriak dakartzate . Atzean utzi dugun urteak 63 tortura salaketa utzi ditu . 10 . 000 dira azken 50 urteotan infernutik igaro diren euskal herritarrak .
Publikoaren Saria : Aritz Gordo Perez . Arrasate . Publikoak Facebook bidez erabaki du saria .
Bilkuran diren hamar zinegotziek aho - batez berrestu dute deialdia eta bileraren premia .
Nire lagun batek esan ohi deust unionismoa harrotuta dagoala gurean . Atzo Jon Juaristik esan ebanaren arabera , harrotuta baino harrokeriak jota dagoala esan leiteke . Euskararen Aholku Batzordean sartu egiten da Juaristi zirikatzea gustoko dauelako . Horrek bere berbak . Horra jokabide intelektuala !
Anfibioen artean , besteak beste , honako hauek bizi dira Sadar errekan : uhandre marmolaireak , ur - igel arrunta eta apo arrunta . Horiek denak , gutxi - asko , ur - ingurmenari lotuta daude , Sadar errekari eta zenbait iturriri , hain zuen . Ezkorizko putzua , ordea , ez da habitat egokia aipatutako espezientzat , hango urak oso gaziak baitira .
Arrasaten eta inguruan ikasten eta lanean dabilen azpeitiar ugari da . Langileek , oro har , egunero autoz joan - etorria egiten dute ; batzuek bakarka , eta beste batzuk hiru - lau elkartu eta elkarrekin autoz joaten dira . Ikasle gehienek , aldiz , pisu bat hartu Arrasaten eta astea han pasatzen dute , egunero joan - etorria autobusez egitea nahiko konplikatua delako .
Ordurako , eskegidurako elementu iharduleak partzialki aplikatutako trenak baziren , hala nola , Talgo pendularra edo eta 1976 inguruan CAF - ek fabrikatutako tren baskulatzailea . Lanean jarraitu genuen eta kalkulu - erremintak garatzen bakarrik ez ; erreminta esperimentalak garatzeari ere ekin genion , geure aurreritzi teorikoak eta geure diseinuak behar bezain onak eta egiazkoak ote ziren egiaztatzeko .
ERREZU herri txikia izanik ( 110 biztanle bakarrik ) , bada zer ikusterik herrira iristen garenean . Esate baterako :
Jarduera Fisikoaren Euskal Plana euskal herritar guztiei zuzendua dago , talde gisa hartuta , edo biztanle - talde espezifikoen bidez .
askapena . org / ? q = eu / node / 254 askapena ( e ) k bidali du duela 877 egun 10 ordu 18 minutu , duela 877 egun 1 ordu 54 minutu argitaratuta
Dorrea Vista Alegre lursailaren zati bat zen , eta han kokatzen zen , baita ere , Villapadiernako kondeen jauregia . Aisialdirako erabiltzen zuten , lursailak Zarautz gainean duen bista zoragarriaz gozatzen zuten bitartean . Gaur egun , parke eder baten zati bat da . Estilo neoklasikoko eraikina da , eta lursailaren desnibela zuzentzen duen hareharrizko harriz eginiko basamentu baten gainean eginda dago . Basamentu horren gainean , kanpoko zirkuluerdi bat dago , eta , haren perimetroan zehar , erreferentzia klasikoko hamar zutabe daude , goiko pisuko arkitrabe okerra ( baoa markoztatzen duen moldura ) eta balaustrada ( barandek eskubandekin osatzen dituzten zutabe txikiak ) eusteko . Barruko arkupea ere zirkuluerdikoa da , eta aparailu ingelesa erabiliz adreilu trinkoz eginiko fabrikako danborretan landatutako lau pilastraz osatua dago . Arkupe horren garaiera ertainean , hormigoi armatuzko egitura bat du . Gipuzkoan hormigoi armatuarekin egindako lehenengo eraikina izan zen , eta mantentzen diren errotonda bakanen adibide bat da . Goiko solairura daraman eskaileraren lehenengo zatia oinaren simetria - ardatzaren gainean dago . Bi eskutan irekitzen da , eta eraikina mugatzen duen hormari jarraitzen dio . Mentsuletan ( hegal baten pisua eusteko pieza ) eutsitako beste tarte oker batzuetan amaitzen da . Eskailera - atal oker horiek baranda zirkuluerdi batek errematatutako goiko terrazara iristen dira . Gaur egun , sarbide hori itxita dago segurtasun - arrazoiak direla eta .
Ez pentsa , ez dut eguna penas igaroko , ez dut uste EHUk aldaketa askorik eskaini behar digunik aurten , betikoari eutsi beharko diogu .
Etxepare Euskal Institutuak eta Ramon Llull Institutuak lankidetza - hitzarmena sinatu dute : Hitzarmenaren arabera bi erakundeak elkarlanean arituko dira euskararen eta katalanaren zabalkuntza ardatz duten programa eta ekintzetan .
GEORGES : ( Aginduz ) Apunta ezazu ! ( SIBILOTek bizkarrak uzkurtuz , lapitza atera eta zenbait ohar hartzen du ) . Desafio honekin bukatuko duzu : agi deneko Nekrassov hori Gobernuaren palkoan sar dadinean , ausartzen bada , ken dezala partxea . Nik nerea ordu berean kenduko dut , okulista eta medikuen aurrean . Hauek , bi begiak sano ditudala ikusi ahal izango dute . Besteak berriz , begi bakarra badu , hor dugu bueltarik gabe gizon hori Nekrassov ez dela frogaturik . Idatzi al duzu ?
Horregatik , Zumarragako Tokiko Agenda 21aren markoan , " iraunkortasun eta ingurumen arloko hiritar jardunbide egokien eskuliburua " lantzea planteatu da . Bere helburua , hiritarrengan iraunkortasunaren aldeko jokabide batzuk zabaltzea da .
Gure eskolako guraso Gorka eta Goiok , 11 telebistako erreportariei Lezamako trenbide zaharrean bide gorria eta bizikletentzako ibilbidea egiteko proiektua aurkeztu diete . Erreportaia ikusgarria , bizikletak eta kamarak , prest ! Gure umeentzat , guretzat , natura ezagutzeko , gure inguruak ezagutzeko , Bilbora joateko , Bilbotik etortzeko . Danontzako … Continue reading
Zertan gelditu zan hako " izenabizenak " bloga ? Asmo bikaintzat nuen , baina ez da susmo dagoneko arnasarik duen . Norbere izenabizenen muina ezagutzea : amarenak , aitaren eta bien arteko ondare garena kimiaz baino areago sikologiaz ezagutu ahal izatea . . . Ez ahal dugu aukerarik izango ?
Gure esku dago . Euskal Herritarron esku dago , geurea baita , aitortu ala ez , erabakia .
Iraurgi ikastetxekoek Gabonetako oporrak hartu aurretik egin zuten ikasturte bukaerako jaialdia . Aldiz , Juan de Antxieta musika eskolakoek , datorren ekainaren 21ean , asteazkena , egingo dute ikasturte amaierako emanaldia . Soreasun izango da , 19 : 30etatik aurrera .
Kolore hotzak eta beroak ze ondo elkartzen diren ikusten da argazki honetan . Frantzin einde dau , Albi izeneko herri baten .
Gure artera etorri aurretik , bazenekien euskal kultura , hizkuntza , tradizioei buruz zerbait ?
Azkenik Gorbatxov - en aukeraketak SESB - en , gerra hotzaren amaiera eta blokeen harteko arrezia apurtzea ekarri zuen gerra hotza bukatutzat emanaz
Adibide zuzen bat aipatzearren , agian ABB Arbejdernes - Andel - Boligforening deituriko kooperatiba elkartea dago . 1912 urtean sortu zen , OG sindikatuak sustatuta , eta gaur egun 17 . 482 etxebizitza kudeatzen ditu . Herri Administrazioekin harreman estua du ( eskualde mailako erakundea diren Kommune - kin ) , eta diru laguntzen truke , eraikitako etxeen % 25 - a bere esku geratzen da , politika sozialera zuzendutako alokairurako .
Hiriko azpiegituren kalitatea eta zerbitzuak bikainak dira , gainera , harreman atsegina eta hurbila eskainiko dizute guztiek .
One critical issue I enjoy about blog articles will be the fact that they spark an notion in my brain . Right after that happens , I sense as I must comment while using hope it is beneficial to some people .
2016an martxan jarriko den AHTren ibilbidea egokitzean errotzen da proposamen hori ETsko presidente ordeak aurreratu zuen lehendabizikoz ; 2016rako aurreikusita dagoen euskal Y Frantziara iritsiko da baldin eta hirugarren bide bat irekitzen bada orain indarrean dagoen Donostia eta Irun arteko tren i . . .
Iruzkin bat bidaltzen duzunean , betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak , zure izena eta zure webgunea argitaratzeko . Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu .
Udalbatzari dagokio , Tokiko Gobernu Batzarrak hala proposatzen diolarik , araudi hau - osorik nahiz zati bat - aldatzea , baita deuseztatzea ere .
1 . gaztie - 2010 - 06 - 07 | 13 : 34 Ea okerrean nagoen , baina beldurtzeko zuloa egiteko arrisku ikaragarria dagoela iruditzen zait kontzertu honekin . San Ferminetako asteburua , herria hutsik ikusi ohi dugun data . Macaco . . . udara honetarako hainbat kontzertu ditu loturik Euskal Herrian , gainera doan . . . Espainiar artisten gisan , 40 principalesen bitartez kantu bat lau haizetara zabaldu izanagatik komunikabide guztietan muturra sartuz egin dena ezagun . . . nork ezagutzen du " moving " ez den Macacoren abestirik ? Honelako ekintzak ondo pentsatu behar dira , eta honetan ez dut uste asmatu dutenik . Haseran esan bezala , ea okerrean nagoen . 2 . santue - 2010 - 06 - 07 | 13 : 53 gaztie arrazoi hirekin erabat ados natxeok olako kontzertu bat jartzekotan fetxa egokiyek aukera berdie . san fermiñetan . . . ni neuk enituzke 20 euro pagako , oso desberdiñe da plazan jarri ta pasaizuen 10min ikusten geratzie beayek ondo ertetzeko aukerak ikusiko zituben ta bueno aber ondo ertetze zakoben 3 . joxemai - 2010 - 06 - 07 | 17 : 44 aurreko biekin ados , gainera , ez ahaztu BBK LIVE FESTIVAL ere badela , ez dagoela tabernarik inguruan , etab . etab . dana dala , ea ongi zabaltzen duten kontzertuaren berria komunikabideetan eta dana ondo ertetzeun , aunke nere ustez , zulo haundi bat eiteko arrixku haundiye dao . zein ote hauen kontsultore ?
Carlton Argital sariak Bilbon banatzen dira urtero Euskadiko Editoreen Elkartearen eskutik , eta idazle zein argitaletxeen ibilbide profesionala eta bizitzan zehar egindako lana saritzeko asmoz jaio ziren .
THANOAK Thano kantitateak gora behera handiak izaten ditu sagar mota batetik bestera baita urte batetik bestera ere . Thanoak ematen dio sagardoari gaur hainbeste aipatzen den garraztasuna .
Azken ordukoa ( asteartea , 18 : 33 ) . Ebakuntza zaila izan dela adierazi du Antton Gorrotxategik
San Pedroren omenezko eliza nabarmendu daiteke bertan . Inguruan etxerik ez den lekuan kokatua da , herriaren goi aldeko kaxkoaren gainean . Horregatik lapurretak gertatu izan dira bertan . 1986an San Juan Bataiatzailaren erretabloko bi ehun eta gurutze bat lapurtu zituzten . Lehenago ere Ama Birginaren bi irudi , bat XIII . mendekoa , sagrarioa , Juan de Gasteluzarrek 1603an egina , eta beste zenbait gauza desagertu ziren .
Ekitaldian aurreko ikasturteko ikasle onenei sariak banatuko zaizkie
Gaur egun , fotografia dela eta , edonork dauka bere edo bere kuttunen argazki bat edo beste ; baina XVIII . mendera itzultzen bagara , garai hartan gauzak oso - oso bestelakoak ziren . Norberak bere erretratua nahi bazuen pintatzaileren bati enkargatu behar zion eta bere prezioa ordaintzeko adina diru izateaz gain , aski dendora eduki behar zuen eredu gisa hainbat ordutan geldirik egoteko . Ondorioz , jende dirudunak baino ez zuen bere erretratua egiten .
Udalek eta Diputazioak hartutako erabakien kontra hitz egitea galarazi zen . Gainera , bizi baldintzak laztu zitzaizkien herrian bizi ziren kanpotarrei . Erret ebazpen batek apaizei elizetan herritarrengan erregeenganako , erret familia eta gobernuarenganako maitasuna sustatzeko agintzen zien .
Baita zeharkako kale batek ere , Santa Mariak ; halaber , hiriko barrutiaren muturretan kokaturiko elizak ere baziren .
Lasarte - Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean banatu genituen pasa den ostiralean ( 25 ) 2008ko ARGIA Sariak . Hauexek izan dira saridunak :
Ze balorazio egiten duzu azken garaietan piztu den zortzimilakoen sukarraz ? Garrantzitsu da edozein kasutan , horrelako abenturak ere planteatzea , zortzimilakoak pilatzearen tendentziaz aldentzen direnak ?
Bide honen lehenengo mugarria , datorren abenduaren 27an izando da , Donostiako Belodromoan antolatuko dugun " KirolHærria " deitu diogun ekitaldian .
Australian , Sydney - ko Gure Txokoa elkarteak , aurten lehen aldiz , Korrika antolatzeko erabakia hartu du . Lasterketak munduko beste euskal etxeetan sortzen duen giro bikaina ikusi dute antza , eta etxean bizitzeko irrikaz dira .
Erroizpen bizi zen Galo Rodriguez , Irisasiko guarda . Oako alaba zen Joxepa Angela Zubeldia andrearekin ezkondua zegoen , eta sei seme - alaba zituzten . Bazituen han lauzpabost behi , eta 1936 - 1939ko gerratearen ondoren , oraindik Erroizpeko guardetxean egon ziren behiak .
Hala , datorren larunbaterako manifestazio nazionala du deitua Ikasle Abertzaleak eragileak . Lau Haizetara zabaldu duten manifestuan , euskalduntzen ez duten ereduei , curriculum arrotzei , dekretu eta konbenio errepresiboei , hezkuntza patriarkarrari , hezkuntzaren merkantilizazioari eta Euskal Herrian ikasteko taraba administratiboen aurreko ezezkoa adierazteaz gain , Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko apustu garbia egin dute . Artikulu honen sinatzaileok manifestuarekin bat egiteaz gain , dei egin nahi diegu herritar orori datorren Azaroaren 6ean 17 : 30etan Amurrioko udaletxetik abiatuko den manifestaldi hontan parte hartu dezan . Azken boladan gertatu erasoei ezezko sendo bat eman eta Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeko , herri gisa ditugun eskubideei herri gisa heltzeko . Egunez egun , batzen gaituena oinarri , jarri dezagun hezkuntza sistema euskaldun eta herritar baten aldeko gure harri koxkorra ikastetxe , fakultate edota herriko plazan .
Bizkaian San Antonio leku askotan ospatzen bada be , entzutetsuena , dudarik barik , Urkiolakoa dogu . Ekainaren 13an da San Antonio Paduakoaren jaia , eta gure inguruan tradizino handia egon da egun horretan , eta ondoko astegoienean , hara joateko . Urkiolako erromerietan , ganera , Bizkaiko jentea ezeze , Gipuzkoa eta Arabakoa be asko batzen izan da , baita Nafarroakoa be .
Era berean erakustaldi bitxiak izango dira , zaldien perratxea edo gaztaren elaborazioa , kasu . Egun guztian zehar umeentzako tailerrak izango dira eta Mamarru antzerki taldea giroa alaitzen arituko da goizez eta arratsaldez .
Madrilen onartu ez zutenez , Erizaintza ikastea erabaki zuen . Etxekoek ondo hartu zuten . " Nire aitak sekula ez zidan ezer esan : ez 11 urterekin seminariora joatea erabaki nuenean , ezta Erizaintza ikastea erabaki nuenean ere . Amak nahiago zuen medikua izatea eta oraindik medikua izan behar nuela esaten dit " .
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gunean web orrialde independenteetarako estekak daude . Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio - iturri batzuetarako sarbidea erraztea ; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak , betiere , errespetatu egiten dira . Halaber , EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN web gunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAren jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte . 6 . ERANTZUKIZUN AMAIERA
Asteko agenda kulturala . Apirilaren 24ra arte , Bilboko Campos Eliseos Antzokian El truco de Olej . Apirilaren 22an Gasteizeko Gaztetxean Gose Taldearen musika . Apirilaren 23an Soraluzen , Matxinsalto jaia . Apirilaren 29an Donostian , Guardetxean , Sofia se Fia lana Maiatzaren 2tik 8ra bitartean FANT zinemaldia . Apir ( . . . )
Eta Artetxek postura hartu zuen berriro , eta zeukan plazatik goraki defenditu zuen . Azken urteetan , azken bietan behintzat , euskaraz baino ez zuen idatzirik argitaratu . Berak honela azaltzen zuen bere jarrera 1969ko abenduko Zeruko Argia - ko Zeñekin zutabean .
Banoa baso garbietan entzunez errekaren ur gardena . Haize freskoa , txorientxorrotxio goxoa . Aske nago , edo hobe , aske nintzen , aske nintzen . . .
Jarraitu beharko dugu magazinak izango duen ibilbidea , baina hemendik zorte on opa diogu . Kritika bat egin behar diogu , ordea , argitaraturiko artikulu guztiak gaztelaniaz idatzitakoak baitira , espero dugu hurrengoetan euskarari ere lekua utz dezaten , baita - zergatik ez - beste hizkuntzei ere . Horrek aberastuko lukeelakoan nago eta .
5 . Arrazoi guzti horiek kontutan hartuta , orain dela bost urte abiatutako sumarioan dauden 22 pertsonei babesa emateko eta ilegalizazioaren arriskuaren aurrean UDALBILTZA defendatzeko bide eraginkor bakartzat UDALBILTZA berrindartzea jotzen dugu . Eta alderdi ezberdinetako abertzaleak eta udal - hautesiak deitzen ditugu konpromiso sendoa hartu dezaten berriro ere UDALBILTZA zutitu dezaten , " UDALBILTZA gure euskal instituzio nazionala da eta gure ondarea , gurea bakarrik " aldarrikatu dezaten , eta kontsekuente izanik , eginkizun honetarako behar diren konpromisoak aktibatu ditzaten .
Etxeko guztiontzako kamisetak egiten euskuzan bitartean , bere bizitza zelangoa zan kontau egin euskun : hor ezkondu eta bizitzen geratu zan , baina ez egoan pozik : " Hor , gure zonaldean , alkateek euren herriak maite dabez . Problemak eta arazoak egongo dira , jakina , baina alkateek euren herriak maite dabezala egiaztatzeko azken urteetan herriak eta hiriak zelan aldatu diran ikusi besterik ez da egin behar . Hemen ez , hemengoen helburu bakarra poltsikoa betetzea da . Parke bakarra dago herri osoan , lurzati pribatu batean eginda , nire alabearen ikasgela barrakoi batean dago eta hemen egiten dauan beroagaz ito egiten da udaberritik aurrera , … "
Onartzen du konpartsen ideia iruindar peñetan oinarritu zela , baina idei hori Bilboren beharretara moldatu nahi zutela . Horrela , zehazten du , konpartsa bakoitzari Areatzan txosna jartzeko aukera eman zitzaion festan ekarpena egitearen truke ; " konpromisoa bilatzen genuen , konpartsen aldetik etorritako parte hartze jarrera " .
Udaberrian eta udan ardiek gaua zelaian ematen dute eta goizetan artategira jaisten dituzte , bertan esnea jeizteko , eta ondoren belardietara bueltatzen dituzte . Arratsaldetan ere ( 19 : 00ak inguruan ) esnea ateratzen zaie .
E . Bai Jauna ; lau dira lurraren barrenen , eta deritzaie : kondenatuben infernuba , purgatoriyua , aurren linbua eta justuben linbua edo Abrahanen senua .
Beraz , gazteen arteko harremana hobetzeko helburuarekin , koadrilen arteko lehiaketa antolatu genuen . Nire ustez , aurrenengo urtea izateko , dezenteko erantzun ona izan du . 22 koadrilak eman dute izena . Aurten , jokoak antolatzerako orduan kirolera jo dugu , baina hurrengo urtean seguruenez beste joku batzuk antolatuko dira . Nahiko kirol egoten da bestela ere , eta beste gauza batzuk lantzeko ere izan behar du lehia horrek .
Otomandar Inperioa ere desagertu zen ; bere lekuan Turkia , Britainia Handia eta Frantziarako zenbait " mandatuak " ( Irak , Palestina eta Siria - Libano ) eta Arabian herrialde independienteak geratu ziren .
Errazena egin dugu , elkarrekin eseri eta sektorearen gaineko politika landu eta adosten saiatzeko proposamena onartu dugu . Orain , lan egitea dagokigu , eta akordiorako espirituarekin egitea lan hori , sektorearen ekarpena eta balioa kontuan hartu eta XXI . mendeko beharretara egokitu eta zabaltzen laguntzeko .
Nafarroako Gobernuak kontratu publikoak erreserbatuko ditu krisiak ezgaituengan eta gizarte bazterkeriarako arriskua duten beste kolektibo batzuengan daukan eragina arintzeko
Kartzelaz aldatu aurretik ere " borrokaldian " egon ziren Bois d ' Arcyn Joseba Segurola eta beste bost euskal preso . Hiru astetik behin kartzelako ziegaz aldatzen zituzten . Horren aurrean , protesta egin zuten , eta ondorioz , Segurola zigor ziegan sartu zuten . " Isolatuta zigor ziegan eduki zutenean lau kilo galdu zituen " , kontatu du arrebak . Gero , handik Belgikako mugan dagoen kartzelara eraman zuten : " Zigortzeko aldatu zuten " .
sr10jomi wrote 9 months ago : 1 - kasuan az dago feed back eta Borjak egin du . Bastante urdurik egon da , galdetu nahian informazioa … more →
Zientzia eta Teknologia Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen uztailaren 28ko 1451 / 2000 Errege Dekretuak , jabari publiko irrati - elektrikoaren plangintza , kudeaketa eta administrazioa proposatzeko , emisio irrati - elektrikoak teknikoki egiaztatzeko , telekomunikazioak kontrolatu eta ikuskatzeko eta arloko zigoraraubidea aplikatzeko eskumena esleitzen dio Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusiari .
IBM - ek adierazi duenez , Microsoft - ekin arituko da lanean , lehen egiten zuen bezala : IBM continues to have a strong relationship with Microsoft . IBM eta Microsoft senar - emazte zoriontxuak izaten jarraituko dira .
Azpeitiko Udalak eta udaleko EAJ eta EAko zinegotziek , herritarrak konzentraziora deitu zituen otsailaren 23an . Donostiako Martutene auzoan , ETAk PSE - EEko zinegotzi Iñaki Dubrueilen aurka eginiko ekintzan bi langile , Jose Leonet eta Jose Angel Santos , hil zirela salatzeko . Enparantza Nagusian egin zen konzetrazioa eguerdian , jende multzoa bertaratu zen deialdira . Horretaz gain lantegien atarietan ere langile multzoek osatutako konzentrazioak egin ziren sindikatuek deialdira deituta hilketak gaitzesteko .
2006an 1 . 126 zerbitzu eskari izan zituen Patronatuak ; lau establezimendutatik batek egin zuen eskariren bat . Batez beste , eskaera egindako establezimendu bakoitzak 11 eskari egin zituen .
Esan daiteke Txintxarri ezkerreko elkartea dela , ideia ezkertiarren inguruan sortu zen , eta bertan sozio den jendea ezkertiarra da , familia batekoa edo bestekoa , baina ezkertiarra . Urte askotan elkartea alokatutako lokal batean egon da , baina duela 4 urte lokal berrira pasa ginen , erositako lokal batera . Honek bi arazo sortu ditu , erosketaren kostua bazkideen poltsikoetan , eta bazkide bakoitzak propietateari ematen dion zentzua . Bi arazo hauek mugimendu ezberdinak sortu dituzte bazkideen artean , bajak , ordaindutako zesioak , haserreak … Eta guzti honekin bukatzeko asanbladan gauzak argitzea erabaki zen .
Asko munduan bezala eta izanen diren bezala baziren ama seme batzuek . Bazuten fortuna piska bat . Mutiko harek ez zuen nahi izatu deus aditu . Mariñel eskolarat gan nahi zuela . Amak uzten du beraz iterat . Errezebitua izaten denian mahistru , amak ematen dio untzi bat , kargazoñ balios bat , eta badoha .
Errepublika itxaropenez betetako aldia gertatu zen askorentzat ; miloika eta miloika gizon eta emakume eskubide osoko herritarrak sentitu ziren behingoz ; gogo biziz hartu zuten parte bizitza publikoan . Horri esker , militar kolpezaleek 1936an boterea hartzen saiatu zirenean , inposaketa pasiboki onartzeko prest ez zeuden herritarrekin egin zuten topo ; herri erresistentzia gogorra topatu zuten , egiazki . Erresistentzia hau gainditu ahal izateko , frankismoak odolez blai isuri beharrean jarri zituen herriak eta bide bazterrak , presoz josi zituen kartzelak eta kontzentrazio zelaiak , eta hori gutxi ez eta , Europako faxisten eta horien gerra makinariaren laguntza behar izan zuen .
Bizkaiko Foru Aldundiak sakelako telefonoetarako aplikazio bat sortu du , erabiltzaileei hondartzen egoerari buruzko informazioa denbora errealean emateko . Berrikuntzaren arloan , Kosta System La Arena hondartzan ere erabiliko da . Ingurumen Sailak 6 , 3 milioi euro inbertituko ditu aurten , Bizkaiko hondartzak kudeatzeko . Eutsi egingo zaie aurreko denboraldian salbamendu eta sorospenaren arloan burututako hobekuntzei .
Egungo errepideak Ugaldetxo bitan banatzen du . Proposatzen den errpidearen zabaltzeak auzoak egunero jasaten duen trafiko izugarria bertan mantenduko du , beraz ez da konponbide bat . Ez du batere lagunduko auzoa berregituratzen eta indartzen . Auzoak indartu beharrean ahultzea dakar proposamen berriak , dena Elizaldera bideratu nahi baita .
Blogian alperkeriak jota egon arren , ari gera zeozertan . Arratsalde pasa karakate aldetik galtzen naiz sarri , ahal danetan upaigoitxiko potzutik pasatuaz ( depaso gonbita pasatzen dot , garbiketa bat eman bihar diogu laister , interesa daukanak eupara bat bota ) . Horrez gain , aurten errepideko bizikletakin ere banabil . Surfian ere hasitxa gaoz , eta gero eta gustoruo gainera . Urpera aurten oindiok ez , ia noiz estrenatzen naizen . Halere , aurten ezberdintasunen artian ekintza bat euki dogu , Saturixoko arroil jeitsiera . Eibarko KDk antolatu zabala abixatu zidan ur2k eta haraxe jun ginan . http : / / www . youtube . com / watch ? v = tB0mfVQdfDw & feature = player_embedded kuriosua da herrixan bertan horrelako leku bat eukitzia . Ez da port abentura , baina Elgoibar eta Eibar artian daguan Saturixo arroila , sasoi bateko makina bat errota klandestinon erreka ezagutzeko era dibertigarri bat da . Halere , lasterketak ezin albo batera laga , eta Gasteizko Zortzietako klubak antolatuta , Gasteiz - Murua - Gorbeia mendi lasterketa herrikoira ere jun ginan . Hemen ibilbidia Ondo etorri jakun Elgoibarko Itzulirako prestatzeko . Beti bezela , ARNIZKARekuekin akanpada in genduan . Aitzbeltzeko kobazulo ikaragarrixan lo in genduan , merezi dau bisitxiak ! eta ondoren Erentzako lezia ikusi , eta erentzatik barrena alkortara jun ginan . Ibilaldi oso politxa izan zan . Baina ibilaldixaz gain , proiektu politx batzutaz berbetan egon ginan . Forma hartzen jun ahala kontatuko dizuet . Hainbestian , bizikletan buelta polit batzuk egiteko beta ere eduki dugu Elgoibar - Lastur - Zestoa - Mia - Zarautz - Elgoibar Aitxola - Itziar - Aizarna - Errezil - Urraki - Azkarate Baina konturatu ordurako berriz geunden dortsalak jarri eta lasterka . Manuel Iradier mendi elkarteak ( 3H antolatzen dutenek ) prestatutako Gasteizko 10 mendiak egin genituen , 55km antxitxikan egiteko aproposak , ahal duenarentzat ! Lankide Javik 3 . egin zuen eta 3Hrako dortsala lortu zuen bide batez , eta nesketan Leire Ezpeleta ( Gurekin Mezzalamatik bueltatu zan Mikel Nabarroren emazteak ) lehen , eta Aranek bigarren egin zuten . Aupa Makinak ! ! ! Nik zisko eginda bukatu nuen , NUNCA MAIS esanaz , Aran birritan bueltatu zen nere bila , baina azkenean konbentzitu nuen aurrera joateko , eta helmugan 10 minututik gora atera zizkidan ! Astebetera , domeka honetan Arnoko mendi lasterketan nengoela konturatu nintzen . Oraingoan 22km bakarrik , jeje Mutrikuko txurruka plazan hasi eta kalbarixotik Arnoko tontorrera igo ostian , saturrararaneraino aldapan behera zan Ameikutz , Kostola eta Armeitxatik pasau ostian . Bukatzeko , Galdonamenditik Santa Elenako kanpinera igo eta itsasuan gainetik jeitsi ginan . Ibilbide oso politxa ikusteko aukera euki zabanantzat , oso oso bizkorra , hegetan in genduan sentsaziuakin bukatu naban , ibilbide guztixan Arani segitxu ezinda ibili nintzan eta gainera . Bidian 3 . zixela esan ziuen , eta demonixua inbokau balute bezela korrikan hasi zan , eta ni , tonto de mi , atzetik segitxu nahixan ! NUNCA MAIS BER BI ! ! ! Txarrena , ni jarraitxu ezinda , eta berak bezperan lekitxoko triatloia in zabala . Distantzia motza zan , eta bera luzietan hobeto ibiltzen danez , asko ez zala nekatu esaten zidan , eta demostratu ere . ez dakit bezperan triatloia egin gabe zer izango litzaken Lekitxon kriston girua in zaban Aranez aparte , Ibon , Ainhoa Gari ( dedikatoria eta guzti ) . . . eta abar animatzen egon nintzan eta beste ezagun asko ere ikusi nitxuan . Politxa da ezagunak animatzen egotia , eta inbidia pixka bat ere pasatzen da , baina triatloiak ez dira neretzat indakuak ! Eta orain bai , nik behintzat Irailera arte NUNCA MAIS , ez dot lasterketarik egingo . Fetxa hauetatik eguna mozten hasiko da eta negua gainian da . Negura ahalik eta gogo gehixenekin iritseko irailera arte dortsalik ez jartzia pentsau dot Bueno , barixaku honetako nahaste borraste kontau gabe Beti bezela , GPSaren datuak eta bideoak ikusteko hemen sakatu
Apirila osoan zehar , Afrikako argiak erakusketa ikusgai da Amaia kultur zentroan . Afrikako hainbat herrietako jendearen bizi moduak jasotzen dituen erakusketa honek , 10 urteetan zehar emandako bidaien emaitza da . Gabriel Brau argazkilariarekin hitz egin dugu .
Alabaina , eta dituen arte - museo muntadunez hitz egin baino lehen , komenigarria litzateke bere originaltasun eta interesarengatik arreta oso berezia merezi duen museo aski berri bat ( 1990ean ireki zen ) aipatzea : Vasa Museoa . Objektu bakar bat erakusteko eraiki zen : XVII . mendeko Vasa gerraontzia , munduko gerraontzi boteretsuena izateko asmoz egina , 1628an bere inaugurazio - itsasoratzean hondoratu zena , diseinu - akats baten ondorioz . Hirurehun urte baino gehiagoz Stockholmeko uren azpian galduta egon ondoren , XX . mendean aurkitu eta itsaso azpitik atera zuten . Abentura horren guztiaren nondik norakoei buruzko azalpen zehatzak eta , garrantzitsuago dena , itsasontzia bera , urpean modu harrigarrian kontserbatu zena , erakusgai daude Vasa Museoan .
Onegatik uste dut sumendietako kaltetuei diru laguntzaren bat bidali beharko geniela .
Zarauzko zuzendaritzaren esanetan " aukeraketan erabakiorra izan da Joseba Zubizarreta , Fermin Yerobi eta Asier Landak eginiko proposamena . Inguruko jokalari onenak biltzeko asmoa azaldu baidute , baina beti ere taldea gogoan hartuz . Lehen zuzendaritza arduratzen zen jokalariak lotzen , orain Galtxa , Yerobi eta Landaren eskuetan uzten dugu ardura hori " .
16 / 2002 LEGEA , uztailaren 1ekoa , kutsaduraren prebentzio eta kontrol bateratuari buruzkoa . Hirugarren azken xedapenak 10 / 1998 Legearen 13 . artikuluaren 2 . idatz - zatiari paragrafo bat gehitzen dio .
Hamar t ' erdiak dira . Goiz ibiliagatik , eguraldiak ez digu lagundu , baina pozik goaz , goiza aprobetxatu dugulako . Egunkaria eta ogiekin , etxera .
Hain zuzen , Erregelu gunean , zenbait eztabaidagai izango dira . Askapenak ere parte hartuko du bertan , batetik autonomiaren inguruko solasaldian , zapatisten autonomia proposamena aztertuz eta baita beste jatorrizko herri zenbaiten esperientziak eta gainerako herrienak ere bertaratuz .
Eta printze txikiak guztiz nahasturik zegoela , ur fresko uruntzi baten bila joan eta , lorea urestaldu zuen .
Euskal AEko biztanleria landuna % 0 , 4 igo da eta langabezia - tasa % 8 , 7an da 2009ko laugarren hiruhilekoan
Pausu : Gaur eta etzi artean Pausuko bestak ospatuko dituzte , Santiagoren omenez . Gaurko egitaraua : 19 : 00etan fitness maratoia ; 21 : 00etan Xaia ostatuan sagarnotegi menua , Nahas taldeak animaturik ( erreserbatzeko : 0059 207610 ) ; 22 : 00etan dantzaldia Xitoak taldearekin . Bihar : 10 : 00etatik 18 : 00etara haurrentzako jolasak ; 20 : 30etan afari herrikoia , estalpean ( erreserbatzeko , 15 : 00etatik aurrera , bertan ) ; 21 : 00etan euskal kantak Alaiak taldearekin . Xaia ostatuan sagarnotegi menua , Gau Pasa taldeak animaturik ( erreserbatzeko : 0059 207610 ) ; 23 : 00etan dantzaldia Larzenak taldearekin ; 00 : 00etan su artifizialak . Etzi : Egun osoz ganbara hustea ; 10 : 30ean pilota txapelketako finala , ezker paretan ; 11 : 30ean mutxikoak ; 12 : 00etan aperitifa Xaia ostatuan ; 14 : 00etan herri bazkaria Xaia ostatuan , Kuxkuxtu tabernak animaturik ( erreserbatzeko : 0059 207610 ) ; 16 : 00etan kale antzerkia Hop Hop konpainiarekin ; 17 : 30ean herri kirolak : HKB Urruña eta Oleta taldeen arteko desafioa , Luixa musika eta dantza taldeak animaturik . 19 : 00etan irlandar musika kontzertua Cel 3 taldearekin 20 : 00etatik 23 : 00etara L ' armee du Talus eta Kiki Bordatxo taldeen kontzertuak .
Unitate astronomikoa ( UA ) luzera unitate bat da , gutxi gora - behera Eguzkia eta Lurraren arteko batazbesteko distantziaren balio berekoa . Gaur egun UAren adostutako balioa 149 . 597 . 870 . 691 ± 30 metro dira , edo 150 milioi km gutxi gorabehera
Abuztuko oporren ondoren , lana izaten da berriro langileen edota langabetuen burukomin edota zeregin nagusietako bat . Kurtso berrian ere krisiak eragina izango du .
Jean - Claude Hiriart . " Ipar Euskal Herrian , euskararen irakaskuntza eskaintzaren egituraketa . "
" Euskararen aldeko jaia " leloarekin definitzen ditugu ekitaldiok . Zehatzago esango bagenu hobeto beharbada : " Begira , jai honekin nahi dugu hizkuntzarekin daukazun afektoa beste askorekin konpartitzen duzula ikusita sentimendu hori indartu dezazula , ze , hori da oraindik orain aurrera egiteko daukagun oinarririk sendoena , eta bestetik , honetan ari garenok lanean jarraitzeko dirua behar dugu , ze , sentimendu eta gogoarekin soilik ezin dugu aurrera egin egunerokoan . Emaiguzu adorea , eta dirua . "
twitter . com / euskalherrian / status / 13990103580 Theklan ( e ) k bidali du duela 436 egun 17 ordu 29 minutu , duela 435 egun 16 ordu 44 minutu argitaratuta
Arriskuei buruz aritzean , Lacallek ezberdindu egiten ditu komunikazioarekin eta sozializazioarekin lotutakoak , norberaren identitate digitalarekin lotutakoak , eta informazioaren tratamenduari lotutakoak . Lehenengoari dagokionez , Lacallek argi du gazteek nahiko garbi dutela nortzuekin izaten duten harremana sarean , eta Tuenti eta horrelako sareak erabiltzen dituzten gehienek gertuko lagun eta ezagunekin komunikatzeko erabiltzen dutela . Horregatik , gehiago kezkatzen du norberak sarean duen identitatearen eta erreputazioaren gaineko arduraren kontzientziaren gabeziak ; hau da , gaztetxoek bereizten ez jakitea non dagoen pribatutasunaren eta publikotasunaren arteko muga . Irakasleei gai horri tratamendu berezia emateko beharra sortu zaiela azaldu du Lacallek : « Zaila izaten da azaltzea gure gazteei non dagoen muga , ikusita haientzat telebistako pertsonaiak direla eredu nagusiak eta pribatua dena publiko bihurtzea negozioa dela gizarte honetan » .
Santa Isabel kaleko ostatu batean igandeko menua hartzera eseritzen naiz , beste begirada bat egunkariaren errebista eranskinari emanez . Zerbeza eskatzen dut , zeren Madrideko eguratsa dela edo ez dakit zer , hemen beste lekunetan baino hobeto , oso ongi sartzen zait garagardoa . Garbantzuak eta inguruneko salda gustagarria dago . Haragi xerra , turnedoa patata eta biperrez jantzia ere ez dago gaizki , eta besterik gabe kafea eskatzen dut .
ZENBAT LORE HAINBAT MAITALE ! Moravska kavarna ( Gaur minigona jantzi dutizterrak eguzkitan airatu nahi bainituen ) Lore bat : bitxilorea . Ni . Lore bat : arrosa . Zu . Lore bat : krabelina . Hura . Lore gorriak : mitxoletak . Gu . Elkar maite dugun bi begirada dirdiratsumasailak gorriturikizterrak izerditanbihotza borborkahatzak urduri eta hotz . Zu ene maitale … ? YouTube - Sex and … Irakurtzen jarraitu →
Ipar Irlanda ( ingelesez , Northern Ireland ; Ulsterko eskozieraz Norlin Airlann ; gaelikoz Tuaisceart Éireann ) , Erresuma Batuko lurralde administratibo bat da , Irlandako irlaren ipar - ekialdean . Irlandako Ulster eskualde historikoaren zati handiena da . Unionistek Ulster deitzen diote , baina abertzaleek ez dute izen hori onartzen , beraientzat Ulster lurralde zabalagoa delako .
Antzina ziren begi zureak egipziar erreginen niniak . Lurralde antzu zirenetan , lurralde siku direnetan . Emaidazu ostertza , marraztu zaidazu zerua izarrez josia . Zuk ikusten duzuna gura dut heriotzak libre eraman nazan . Gari sailak . Ispiluetan zuhaitzak hosto urdinez . Zaldi askeen irrintzia . Gailurretako elur gaztearen baitan egarria asetu zaidazu . Pago eroriaren sutondoa , egongelako pianoa . Anai - arreben berotasuna . Sukaldea . Amaren presentzia hilezkorra . Bizkarrean eskua , sorbalda bat . Aita . Textua : Eneko Garmendia Argazkia : Iban Etxezabal
Aspalditik genbiltzan leize honen atzetik ( sei urte daramala honen bila adierazten zuen Kokolok ) eta gaurko hirugarren saiakeran aurkitu genuen orain dela hamabost urte leize honetan taldeko " gazteenak " espeleosokorrozko praktika bat egin zuenetik . Nahastuta zeuden buruz jasotako erreferentziak , basabide berriak , baita mendiko basoen itxura , orain lehen baino askoz zikina eta itxiagoa .
Onartezina da ! Zabaldu informazioa ! zure ahotsa entzun dadila :
Dakizuen bezala , otsailaren 28rako eta martxoak 1erako mendi irteera berezi bat antolatzen ari gara , eta aspaldiko kontua bada ere , orain gutxi arte , ezin izan ditugu gauzak behar bezala lotuta eduki . Asmoa , Somport eski - estaziora joatea da elurretan asteburua pasatzea . Larunbateko gaua bertan pasa behar dugunez , Jakako eskola batzuetan tokia hartu dugu . Eskola hauek , neguan aterpetxe bezala funtzionatzen dute eta tamaina ezberdinetako gelak dituzte . Helburua , aipatu dugun bezala , koadrilan elurretan eguna pasatzea da eskiatzen dakiena eta ez dakigunorentzat ere . Azken hauetako baten bat animatzen bada ( gehienak espero dezagun ) baditugu taldean irakasle finak , gutxienez , eski gainean tente egoten erakusteko prest . Asuntoa zera da : Izabako irteeraren esperientzia ikusita eta jende asko espero dugunez , astelehenetik aurrera izena emateko epea zabalduko dugu . Lehenengo taldea , autobus bat betetzen denean , osatuko da eta beste bat betetzeko adina jende apuntatzen bada , bigarrena ere osatuko dugu . Apuntatzeko epea hil honen 30ean , Lizarrusti - Aia irteeran amaituko da eta hortik aurrera ez dugu inor gehiago onartuko . Izan ere , autobusa hartu behar dugu , eskiak edo raketak alokatu , lo egiteko tokia hartu … eta hau ezin daiteke azken momentu arte utzi . Antolatzeko garaian , Izabako sistema bera erabiliko dugu , hau da , apuntatzen den mendizale guztiekin bileratxo bat egingo dugu zehaztasun eta aholkuak eman , zalantzak argitu , eta diru - sarrerak nola egin adosteko . Plana oraindik ez dugu erabat zehaztu baino gutxi gora behera hauxe izango da : larunbatean goiz - goizetik Somport aldera abiatuko gara eta alokatutako materiala jaso ondoren eguerdira arte elurretan ibiliko gara . Bertan , bakoitzak emandako janaria bazkaldu eta berriro elurretara . Iluntzean , Jakako aterpetxean afalduko dugu eta afaldu ondoren bakoitzak nahi duena egin dezake . Kanguroa duenak , ba hori … Jakan garai horretan kriston giroa egoten da . Hurrengo goizean , txintxo eta hain txintxo ibili ez den jende guztiarentzat esnagailuak goiz joko du . Jaiki , gosaldu , gauzak jaso , autobusa hartu , eta berriro elurretara ; eta bazkaldu ondoren Ordiziara . Izen ematea Blog - en bidez edo liburutegian bakarrik izango da . Azkenik , zehatz - mehatz oraindik ez dakigun arren , kalkulatzen dugu pertsona bakoitzak 70 / 80 bat euro ordaindu beharko duela .
Euskal Herriko I . Talo Txapelketa Oreretako Zumardian . Landare elkarteak Antolatzen duelarik . Saria 1 . 000 € izango txapeldunarentzat . 30 partehartzaile izango dira gehienez . Epaimahaia : Juan Mari Arzak , Igor Salakain . . . Txapelketa 12 : 00tatik 13 : 00tara izango da . Egunean zehar : postuak , dultzaineroak , Talo bazkaria , kontzertua , animazioa . Informazio gehiago orereta . info webgunean eta eposta honetan ( oreretalandare ( a bildua ) hotmail . com ) aurkitu dezakezue . izen ematea zabalik . Kontaktua : Igor Elberdin 669093445
Ekaitza heldu da , Abiadura Handian Txikitu nahi dute herria eta herritarron askatasun egarria . Baina norabideari eusteko garaia da , gazteok arraunera eta , behar izanez gero , untziaren gidaritza hartzera ! Asko aurreratu dugu eta orain ezin gara atzera joan ! Azkenik , muxu handi bana hemen ez zaudetenoi ! Maite zaituztegu , aurrera bolie !
Usansolo udalerri izatearen aurka zagozenok : 1 . Herria eta Udalerria berbak nahastu egiten dozuez . " Usansolo ez da herri bat , ez dekolako udaletxerik … " Udalerria ez da , baina herri bat izateko ez dau horrelakorik behar . Herriak populazio guneak dira , ez dabe udaletxe baten beharrik " herri " izena hartzeko . 2 . " Inoiz ez da udalerria izan " . Hori argumentu txarra da . Udalerriak egin eta desegiten [ . . . ]
" Nafarroako Gobernuak onartu dituen aurrekontuak euskararen normalizazioaren ikuspuntutik guztiz aski ezak dira . Euskararen normalizazioa ezin da inolaz ere bermatu diru baliabide horiekin " , Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok azaldu duenez . Edozein kasutan , aurtengo aurrekontuak aurreko urtetakoen segida dira Kontseiluaren ustez , bai beren egiturari dagokionez bai eta , kopuruei dagokienez ere .
Bizia laburra da , eta ahal den heinean gozatu egin behar da . Hori eta esperientzi berria bizitzeko irrika izan ziren Azpeititik joateko bultzada Eneritz Oiartzabal eta bere bikotekidearentzat . Eguraldi epelaren bila , Mexikora jo zuten aurrena , handik Guatemalara , eta gero Costa Ricara ( bitarteko herriak pasatu egin zituzten ) eta Costa Ricatik , berriz , hegazkina hartu eta Venezuelara . Bi hilabeteren bueltan elkar ikusiko zutela esan zieten etxekoei , baina bost hilabete itxoin behar izan zuten .
» www . zabaldu . com » Euskal Herria » ARGIA saria eman diote maiatzaren 21eko pikete informatiboari grebaorokorra . info
Sarean bila jakin dugu lehengo zapatuan , abenduak 2 , Ausartu Euskeraz taldeak antolatuta euskalkien inguruko mintzaldia , Gotzon Loberaren eskutik berau , eta bertso - bazkaria egin zela Santutxuko batzokian . Bertso bazkarian bezperan Kirikiñoko saioan jardundako Peñagarikanorekin batera Irazu aritu zen bertsotan .
Ane Olaizola - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Imsersoko bidaietara joateko izena emateko epea gaur amaituko da gunean duela 9 minutu · Ikusi
Ortuellako SR2 Peñota alorreko lehengo fasea urbanizatzeko lanen administrazio_kontratua .
Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du
Santamasak gertu ditugu dagoeneko eta herriak giro berezia hartzen du egunotan . Bihar , astelehena , Baserria Euskal Herriko paisaian hitzaldia emango dute Jakoba Errekondo eta Asier Galdos paisajistek Santamasetako egitarauaren barruan . Hitzaldia Kulturateko Areto nagusian izango da arratsaldeko 18 : 30etan . Bertan , historiaurretik gaur egunera gizakiak izan dituen ohitura eta bizimoduen gainean egingo dute berba eta honekin batera , honek gure paisaian izan duen eragina azalduko dute . Baserria XVI . mendean sortu zen eta garaiko ekonomian garrantzitsua zen sagardoa ekoiztera bideratuta zegoen . Hala , garaiko ekonomiari zeharo lotuta egon da eta honek moduan , garapena izan du historian zehar . Prozesu honen gaineko zehaztasun gehiago ezagutzeko edo gaur egun nekazaritzaren munduak dauzkan erronkak ezagutzeko aukera izango da Jakoba Errekondok eta Asier Galdosek bihar eskainiko duten Baserria Euskal Herriko paisaian hitzaldian . Festa giroa martitzenean Martitzenean , ostera , festa giroan murgiltzen joango da poliki - poliki herria eta arratsaldeko 18 : 00etan etxafleruak botako dituzte . Jarraian erakusleiho lehiaketaren sari banaketa egingo dute . Arratsaldeko 18 : 30etan , berriz , Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsa eta Konpartsa Txikiak irteera egingo dute Herriko plazatik . 19 : 00etan aurkeztuko dute herritarren artean aurtengo Motxo txerria eta Dragoialde txarangarekin kalejira izango da 19 : 30etan . Gauean , Drindots taldearekin musika izango da Herriko plazan . Emanaldia gaueko 22 : 30etan hasiko da eta 23 : 30etan , zezen suzkoa izango da Herriko plazan . Abenduaren 22an , Santamas eguna , herria zeharo murgilduko da festan eta baserritarrez jantzita izango dira herritarrak goizetik hasita . Barazkien azoka , ganadu feria , hegaztien erakusketa , musika eta dantzariak , bazkari herrikoia , pilota partiduak … ez du ezer faltan izango aurtengo Santamas egunak .
Theklan ( e ) k bidali du duela 662 egun 20 ordu 23 minutu
Hala ere , ez da hau Utzonen eraikin garrantzitsu bakarra , bere karrera luzean erakutsi baitu Erik Gunnar Asplund - en diziplina eta oreka , Alvar Aalto - ren formen kalitatea eta Frank Lloyd Wright - en egitura naturalak uztartzen maisua dela . Lekuarekiko sensibilitatea eta formen organikotasun modernoa dira bere arkitekturaren ezaugarri nagusietako bi .
1 - Egaztien denda bateko dendariak , hau esan zion loroa erosi zuenari :
Euskal gaua , euskaraz beteriko denbora izan zen beraz , eta bertan bildutako euskaldunok lagundu zuten gauari kolorea ematen .
Gertakari bat erabiltzea helburu politikoen arabera . Zer da prentsaren askapena .
2009 - 2010eko aurrekontuak onartu ditu Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak . Ozta - ozta izan bada ere ( 31 aldeko boto ) , Fernando Garcia Macuak aurrera atera du 58 , 7 milioi euroko aurrekontu historikoa . Halaber , bazkideen kuotak % 2 , 6 gora egitea erabaki dute ; azken denboraldietako igoerarik txikiena .
« Premia larria » Sarriegiren hitzetan aurtengo Korrikak ere , « euskara maitatu eta erabiltzeko daukagun premia larria » jartzen die begien aurrean , beste behin . « Gutxieneko errespeturik , asmo onik eta maitasunik gabe , ezinezkoa da euskara ikastea eta ikasi gabe ezinezkoa da erabiltzea eta erabiltzen laguntzea » . Beraz , beraien ustez , gizarteak euskararekiko eta euskaldunokiko errespetu , asmo on eta maitasun handiagoa izatea lortu behar dute euskara ikasi , hobetu eta erabiltzeko . « Korrika egin behar dugu eta Goierrin egin behar dugu » , aipatu du Sarriegik .
El Juevesen zentsurak izandako eragina izugarria izan da , Proccessblack blogean horren laburpentxo bat ikus dezakegu . Dudan jartzen hasi naiz Ponpitas eta DelColmok nahita egin ez duten . Nahita egin ez badute , lortu nahi zutena eta lortu dutena ikusirik hurrengorako ikasiko dute . Prest egon zentsura neurri berriak ( eta isilekoak ) ikusteko . Hala ere , gurean ez dute momentuz honen beharrik , Euskal Herria , terrorimo , segurtasuna , hitz magikoak elkartuz edozer gauza egiteko aukera dute .
Miarritzeko mediatekak elikagaieri buruz antolatzen duen ekintzen kari , 2011ko ekainaren 17ko " lekuko irin eta ogiaz . . . " mahain inguruaren grabaketa entzuten ahal da hemen .
Arazoari irtenbidea bilatzeko , Estatu Batuek Dawes plana jarri zuten martxan . Estatu batuek Alemaniari mailegu bat emango zioten , Alemaniari aliatuei kalte - ordainak ordaindu ahal izan ziezazkien
Bi helburu nagusi dituzte - www . altsasukokima . com web gunean jasoak - : lehenengoa , hizkuntzaren erabilera sustatzea ; eta bigarrena , motibazio lana . Talde honek herrian bizitza euskaraz egitea eta euskara bultzatzea lortu nahi du ; eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaie " ekintza positiboak egitea , euskara ekintza positibo horiekin lotzeko eta hizkuntzaren erabilera bultzatu ahal izateko " .
Azken astea kanpoan pasa eta gero bueltan gara berriro . Konturatuko zinetenez albisteak eta emaitzak sartzeko aukerarik ez dugu izan baina gaurtik aurrera berriro martxan gara . 2009 / 08 / 06 EGUNERAKETA Badirudi kanpoan egondako egunetan tanda irabazleak sartzeko garaian arazoak egon zirela eta puntuazioak ez zirela ondo kalkulatu . Sailkapena zuzendu egin dugu eta puntuazioak berriro kalkulatu . Barkatu eragozpenak .
Euskal Herria auzoan dudan postuan dena prestatuta uzten dut 08 : 00etarako eta Garoa tabernara joaten naiz gosaltzera . Han hasten dut eguneko erronda . Sanjuandegiko bederatzi taberna pasatzen ditut eta , gero , 13 : 00ak arte postuan egoten naiz . Bazkaldu eta 16 : 00etan berriro egiten dut erronda tabernaz taberna . Arratsaldez , 19 : 30etik 20 : 00etara egoten naiz postuan eta , gero , Neguda tabernara joaten naiz .
Kontraesankorra da hiru alkateorde eta bi koordinatzaile nagusi izatea ( eta beste bat ere bai , Europako Hiriburu Berdeari lotua ) eta , aldi berean , ekonomia gastuei eustearen aitzakiarekin Udaleko departamentu kopurua murriztea . Departamentuak murriztu arren goi kargu berriak sortzen badira , kanpora begira aurpegia zuritzeko operazio baten aurrean gaude . Zentzu horretan , Gasteizko Aralarrek instituzioetan zintzotasunez jokatzeko bere konpromisoari eusten dio , eta aurreztearen , gardentasunaren eta ardura politiko edo instituzionala duten kargu publikoen diru - sarreren kontrolaren aldeko ekimen guztiak babestuko ditu .
Lagun bat erietxera eraman dute , ertzain batek borra kolpe batez bekaina ireki diolako
Zerbitzu honen inguruko informazio gehiago nahi baduzu , Línea Azul Empresas zerbitzua zure eskura dago 902 403 903 telefono - zenbakian eta lineaazulempresas @ naturgasenergia . com helbidean . Nahi baduzu , zure kudeatzaile komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan , eta berak erantzungo die zure galderei .
Iñake Urrestarazu Azurmendi ( EA ) Mikel Antxon Arrizabalaga Brusínen ( PSE ) Pello Garbizu Azkueren ( EAJ ) eta Mª Luz Anglada ( PP ) : : Partaide guztiak aho batez ondorengo proposamena luzatzen diote Lezoko Udaleko Osoko Bilkurari
Jaurlaritzak , Gauzatu programari atxikitako Enpresa guztiei erantzun die lehenengoz . Jaurlaritza - Kontseiluaren erabakiz 11 , 9 milioi euro gehiago jarriko dira aurten Gauzatu programarako . Horiek horrela , aurrekontu osoak 37 , 9 milioi euro joko du .
2 . Ikasketa - planetan karrera - amaierako proiektua daukaten titulazioetan , ikastegiko batzarrak erabakiko du zelan baloratzen duen . Era berean , ikastegiak erabaki ahal izango du noiz jotzen duen bukatutzat aurreko ikasturtea , baina arautegi honetako 2 . atalean esaten denari dagokionez , ez bestela .
2011 / 05 / 12 | EKIN LANARI | Astialdiko BEGIRALEAK eta ZUZENDARIAK ZUZENDARIA SASTARRAIN BASERRI ESKOLARAKO GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri > >
www . goiena . net / blogak / klikbikoitza / 121 3ARRANO ( e ) k bidali du duela 1904 egun 6 ordu 6 minutu , duela 1904 egun 1 ordu 24 minutu argitaratuta
BILBO - . Euskarazko haur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretak eskuratu du Euskadi Literatura Saria , " Xia Tenzinen bidaia miresgarria " ( Ibaizabal ) lanarekin .
Med : Bruce Willis , Benicio Del Toro , Clive Owen , Jessica Alba & Mickey Rourke
Data / orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko .
Eitb . com ataria berriztu denetik ETB1 eta ETB3ko programazioaren zati handi bat daukagu interneten bidez noiznahi ikusteko moduan . Era berean bideoak mp4 formatuan jaitsi eta hainbat erreprodukzio - gailutan erabil ditzakegu .
Gaurkoan , lehenbizikoz , Egin Dezagun Bidea ekimenak deitu ditu ekaineko Azken Ostiraleko mobilizazioak . Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde bidea egiten ari da Euskal Herria . Iragan den ekainaren 12an , euskal jendarteak berriz ere argi eta irmo hitz egin zuen : Euskal preso eta iheslari politikoen eskubide guztiak errespetatuak izan behar dira .
Beste kontu bat da hori guztia administrazioaren ikuspuntutik zelan kudeatu . Baina horiek armada beltza eta berdearen istorioak dira .
Erremateko galderak inork erantzuteko esperantza galduta daudenak : Wifia egongo da han ? Badaki inork zelan egiten den korbataren korapiloa ? Hamaiketakoa egongo da ? Meza zutunik entzun beharko du inork ? Egia da HABEk halako gehiago egiteko asmoa daukala ? Halako jardunaldi gehiago egin behar direla uste dugu ? Nahi dugu ?
Basoak ezker - eskuinetan , mingain zuri batean barrena goitik behera eski gainetan labaintzea ez da dagoeneko elite edo pribilegiatuen ariketa . Europa zaharrean eskiatzeko negozioa osasuntsu dabil eta urterik urte zaletu gehiago biltzen ditu bere ingurura . Iaz Espainiako estazio negutarrek bost milioi eta erdi eskiatzaile jaso zituzten , hau da , aurreko urtean baino % 4 gehiago . Kopuru horri , Andorra eta Frantziako pistak nahiago izan zituzten kirolzaleak gehitu behar zaizkio : Espainia da , eta ez txiripaz , Frantziako eski - estazioetako bigarren bezeroa , kopuruari dagokionez , frantsesen gibeletik .
Bagordiko bidean , Ezkerreneko bordan inguruann neguko aritz bilutxien artean txirrindulari gazte bat dabiltza goizeko haire frexko , goxo ta garbia sentitzen . Argazkiaren gibelekoaldian Lekauze nabari da , Argazkia Otsailaren 13an atraiakoa da eta . . . »
Mailegu batek ez dauka horrelako bariedaderik . Ez dakit zenbat diru utzi dizute eta ez dakit zenbat denboran bueltatu egin behar duzu , denbora horretan interes batzuk ordainduz .
Kultur Sustapen Elkarteko A taldea izan zen bigarrena . Irabazleek bezala , 39 puntu lortu zituen oroitaldia antolatzen duen elkarteak . Hirugarren postuan Iruñeako Orvina taldea sailkatu zen .
martxoa 27th , 2007 4 : 24 pm Eskolak euskaldundu behar du , Helduen alfabetatzea , Hezkuntza mugimendua 1 comment
Gaur egun uhartearen iparraldeko Ulster eskualde edo probintziako bederatzi konderriak bi Estatuen artean banatzen da : sei konderrik Ipar Irlandako eskualdea osatzen dute eta Erresuma Batuaren agintepean daude : Antrim , Armagh , Derry , Down , Fermanagh eta Tyrone ; gainontzeko beste hiru konderriak Irlandako Errepublikaren agintepean daudelarik : Donegal , Cavan eta Fermanagh .
Etengabeko barne eztabaidak , osasun arazoak , droga - menpekotasunak , auzi judizialak . Bidean oztopo anitz aurkitu arren , The Vervek 90eko hamarkadako britainiar talderik garrantzitsuenetako bat bezala finkatzea lortu zuen . Richard Ashcroft abeslaria buru , Wigango ( Ingalaterra ) taldea britpoparen aitzindarietako bat izan zen , eta Blur , Oasis edo Pulp taldeekin batera , generoa maila gorenera eraman zuen . 90eko hamarkada erdialdera aldi baterako banatu ostean , laukotea agertokietara itzuli zen eta generoak emandako disko nagusietako bat ( Urban hymns ) kaleratu eta Erresuma Batuko industria musikalaren sari garrantzitsuenak lortu zituen . 1999an , ordea , kantariaren eta gitarristaren arteko etengabeko eztabaidek laukotea bigarrenez banatzea ekarri zuten . Zortzi urte geroago , The Verve batu egin zen berriz eta 2008 erdialdera lan berria kaleratu eta bira egin zuen . Aitzitik , taldea hirugarrenez banatu dela baieztatu dute aurtengo udan taldeko bi kidek . Oraingoa behin betikoa izango al da ?
Irinak estu besarkatu zuen , atsekabetuta . Lepotik literalki zintzilikatu zitzaion , halako indarrez , ezer ezin baitzuen arnasarik hartu . Negarrez ari zen eta aldi berean gaztelania traketsez " Lagundu , mesedez . Lagundu , mesedez " errepikatzen zuen .
Izan ere , aktoreekin egiten zuen lana zen Leanen filmografiako beste ezaugarri garrantzitsuetako bat . Aktore asko izar handi bihurtu ziren berarekin lan egin ostean : Peter O ' Toole ( Lawrence de Arabia ) ; Omar Shariff eta Julie Christie ( Doctor Zhivago ) , adibidez . Beste batzuek auren ospea indartu zuten , Alec Guiness aktoreak esaterako . Sei bider egin zuten lana elkarrekin .
Posted in argazkiak , friki , irudiak | Utzi erantzun bat »
Horretarako , balioespen batzorde teknikoa eratuko da eta honakoek osatuko dute : Hezkuntza Arloko zinegotzi ordezkariak , Udaleko Hezkuntza Saileko zuzendariak ( edo ordezko izendatzen duenak ) , Hezkuntza Programen Zerbitzuko buruak eta teknikariak . Batzordeak dagokion proposamena aurkeztuko dio ebazteko eskumena duen organoari .
E . Jangoikuak ematen dizkigun laguntza batzuek , gaitzetik apartatu eta ondo obratzeko nola diran sermoiak , ejenplo onak , derrepenteko eriyotzak eta alako argi batzuek zeintzurekin Jangoikuak argi egiten diyen gure entendimentubai , eta desio santu batzuek zeintzuekin mogitzen dithun gure borondatiak onerako .
Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean egingo dute hirugarren pintxo lehiaketa . Hamabost tabernarik hartuko dute parte , eta pintxoak 1 , 10 euro balioko ditu . Lehen bi edizioetan Txarriduna tabernak irabazi zuen Pintxo lehiaketa . ( pintxoen argazkiak eta ezaugarriak dauzka )
Batzuk ez dira gai aurrekoa albora uzteko : ase ezinik erosten jarraitzen dute eta zein gaizki jaten den kexatzen pasatzen dute denbora guztia . Baina , nola nahi duzu 12 . 000 kilometrora joan eta etxean moduan jatea ! Jendea ez da konturatzen askotan oso herrialde pobreak direla . Beste batzuek , bidaian dabiltzala , Athletic edo Barçak zer egin duten galdetzen dute aukerarik txikiena dutenean ; tira , ez dute loturarik apurtzen eta beren zilborrera begira jarraitzen dute . Bidaiak apalago bihurtu behar luke jendea eta munduan bakarrik ez gaudela eta gizaki guztiok gauza berdin asko dugula ohartzeko balio behar liguke .
Positiboan jarrita , informazioa jasotzeko ez ezik sortzeko ere baliabide ezin hobea dira teknologia berriak . Edozein arlotan aurreratzeko aukera ematen du , bai eta aurrerapenak zabaltzeko aukera ere .
Posted by patitasdemosca on Martxoa 26 , 2010 at 12 : 38 pm
Metil isozianatoa konposatu asegabea denez , katalisatzaile egokia duenean polimerizazio - erreakzio azkarrak izaten ditu . Katalisatzaile egokia gatz edo base metalikoa izaten da . Zilegi da beraz , arrazoi ezezagun bategatik ( garbiketa , mantenua . . . ) metil isozianatoa zuen upelera katalisatzaileren bat ( sosa , burdin puskak ) sartu zela pentsatzea . Metil isozianatoaren polimerizaioak bero handia libratu bide zuen eta bero honek erreakzionatu gabeko metil isozianatoa lurrindu zukeen .
3 . Zahar - barriak : Bizkaiereagaz zerikusia daukien barriak emoteko atala izango da hau . Barriok era askotakoak izan daitekez : notiziak , ekintzak , ekitaldiak , argitalpenen erreseinak …
Hori eta gero Bertso Babarrunada egon zen 100 pertsona inguru gerturatu eta irri egin zuten elkar , Alaia Martin eta Egoitz Zelaia bertsolarien okurrentziei esker , bazkari goxua zela medio .
Leku aldaketaz gain , aurtengo beste berrikuntzetako bat formatu aldaketa izan da . Izan ere , bi eguneko jaialdia izatera pasatu da Hatortxu Rock . « Normalean gau bakarra egin izan dugu Lakuntzan kenduta . Aurten formatu ezberdinarekin saiatu gara , ongi atera da eta suposatzen dut saiatuko garela berriro egiten » .
# 7 # 5 Bai , asteburuan bertatik pasatzeko asmoa nuen , nahiz eta erreala , korrika eta denaren artean asteburu motza izango den , jeje ) . Ideia interesgarria iruditzen zait , arrakasta izateko zaila mundu hau ezagututa ( komoditatea . . ) , baina euskararen aldeko edozein pauso da txalotzekoa . Ea ze pinta duen , probarenbat egingo dut eta gero ikusiko da . Webgunerenbat itzultzen esperientzia badut eta ez da ematen duen bezain erreza , eta azpitituluak . . bertako esaera , hitz joko . . kontuan hartu behar izanda . .
Adin esparru zabaleko parte hartzaileak izan ditu Euskal Herriko Mus txapelketa honek eta horren isla izan da finala bera ere . Adin handieneko bikotea Xuberoatik etorritako bi emakumek osatua zen hauetako zaharrenak 80 urte ditu eta Gazteenak Lapurtarrak 18 urte bete berriak .
Lucien , guraso errusiar - juduen semea , Parisen bizi da , jakan izar hori zital bat daramala .
László Andor komisarioaren agerraldia Europako Parlamentuko Enplegu eta Gizarte Politikaren batzordean ( 2010eko urtarrilaren 13a )
2001eko datuak pista asko ematen ditu , alegia , % 0 , 77 zela euskaldun zahar . Rodríguez eta Urruela euskaldunaren perfilaren kalkuluak ateratzen hasi dira : eskolako haur txikiekin hasi eta 40 urteko mugara iritsi dira . Haurrak eta gazteak eskolan ari dira euskaraz , badira 30 - 40 urte ingurukoak eskolan euskaraz aritu direnak . . . eta kito . Salbuespena dira beren kasa ikasi duten helduren batzuk eta Urruelari atera zaion bezala , badira " jainkoari eskerrak " oraindik ere euskaraz egiten duten pare bat amona . Helduak ez dira asko animatzen euskara ikastera , euskal tradizioarekiko eta kulturarekiko jarrera estua dute , " jarreratxoa " deitzen dio Rodríguezek .
2 . a . 01 / 5 - Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko plana taxutu , onartu eta garatu
Lankidetza berretsi dute Jaurlaritzak eta EEPk hitzarmena izenpetuta
Aurtengo urrian , Azpeitiko tren geltokiko Burnibidearen Euskal Museoan , Urolako trenbidearen 75 . urteurreneko ekitaldian trenari buruzko erakusketa ireki zen . Bertan , EuskoTreneko arduradunak , Alvaro Amman Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburua eta Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak izan ziren . Ammanek , EuskoTrenen eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa trenen bidezko merkantzien garraioa indartzea dela azpimarratu zuen : « Eusko Trenen eta Garraio Sailaren helburuetako bat , trenez merkantzien garraioa sustatzea da , intermodalitatea bermatuz » .
Pello Mari Otaño zizurkildarraren biloba zen Susana Ardanaz ' Txuri ' . Argentinan bizi zen azken bilobetako bat zen , eta igandean hil zen bere etxean 82 urte zituela . Iaz bete ziren 100 urte Pello Mari Otaño hil zela , eta bizirik zeuden bere bi bilobak , hau da , Susana Ardanaz eta Amelia Otaño Zizurkilen izan ziren . Hernandorena Kultur Elkarteak eta [ . . . ]
Urteko batez besteko prezipitazioa 1200 bat mm - koa izaten da , eta hileko indizerik altuenak azaroan eta abenduan erregistratzen dira ; euririk gutxien egiten duen hilak iraila eta urria izaten dira normalean . Urteko gainerako hiletan euri - erregimena nahikoa erregularra izaten da , uztailean , abuztuan edo irailean botatzen dituen ekaitzak ( zikloi - jatorria izaten dutenak ) salbuetsita .
Badu hamarbat urte Euroa , Europaren oinarri gisa plantan ezarri zutela . Helburua zen , Europa indartzea , eta munduan podere ekonomiko azkar bat sortzea . Bainan Europa ez da bere forma hoberenean . Arantxak pausatu dizikio zonbait galdera , Artzai Mendiburu - ri :
Esango nuke garaia dela horretaz dakien norbait kalkulagailua eskuan hartuta eseri eta zenbakiak egiten hasteko : euskarazko merkatuaren ezaugarriak kontuan hartuta , zer kopurutan mugitu behar da euskarazko hedabide bat bideragarria izateko ? Norainoko gastuak izan ditzake ? Zenbat kontsumitzaile behar ditu ? Zenbateko sarrera propioak ? Zelako zabalkundea ? Horrelako datu zehatzik ezean , eztabaida berean trabatuta jarraituko dugu etengabe , iritzietan soilik oinarrituta eta niri neuri , behintzat , aspergarri samarra iruditzen zait .
Sobre las laderas al sur del monte Oiz se sitúa una bodega singular . Diferente por haberse inclinado por la viticultura de montaña , pero diferencia también por la singular forma de elaborar los caldos por la que apuestan los propietarios .
1936 - 7 - 19 , igandea . Gabiriako udalbatzako kideek ohiko batzarra egin zuten udaletxean , igandeetan egin ohi zuten bezala , goizeko 11 : 00etan . Aktetan ez da agertzen bezperan Marokon izan zen altxamendu militarraren aipamenik , eta badirudi ez zegoela inolako albisterik oraindik . Egun honetako udalbatzarrean zinegotziek San Roke jaietako egitarauari buruz hitz egin zuten , eta garbiketako emakumeari gainsari bat ematea adostu zen .
Princentonen hil zen , 1955 . eko apirilaren 18an . Handik denbora gutxira , 99 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa aurkitu zuten , eta " einstenio " izena ipini zioten fisikari aleman - judu - suitzar - iparramerikarraren ohoretan .
Hautaketa Batzordea honako hauek osatu dute : Eneko Lorente , Daniel Castillejo , Rosa Briones eta Fernando Pérez
2 . - Artikulu honetan aurreikusitako lankidetza indartuei 11 . artikulutik 27 . era artekoetan eta 27 B artikulutik 28 . era artekoetan xedatutakoa aplikatuko zaie , 27 C artikuluan eta 43 . artikulutik 45 . era artekoetan kontrakorik xedatzen bada hori salbu utzita .
leku garrantzitsu bat izan zen ean : estretegikoki eta sinbolikoki ere . Errepublika aldarrikatu zeneko lehen hiria izateaz gain , armeria eskola eta armen lantegi ugari zeuden 1936an . Gipuzkoako beste lekutan ez bezala , Molaren tropak heldu zirenean , ondo antolatutako bat aurkitu zuten bertan , eta mendi . Zazpi hilabete luzez eutsi ondoren , Martxoaren bukaeran eraso bortitzak hasi ziren . historialariak kontatzen dizkigu detaileak .
Ikastaroan izena emateko epea etzi bukatuko da eta bertan parte hartu nahi dutenek 685 731 301 ( Edurne Salegi ) telefono zenbakira dei dezakete . Oraindik izena eman daitekeen arren , jende dezente animatu dela eta ikastaroa emateko taldea osatzeko arazorik ez dutela izango jakinarazi du Salegik .
Palestinar bat hil eta beste bat zauritua izan da Israelek Gazan egindako aire eraso baten ondorioz . Ea zenbat hedabidetan ematen duten albiste hau . Gero , konparatu aurreko astean Jerusalemen gertatutako erasoari eman zitzaion bonbo mediatikoarekin .
Alde biak dute zerbait txarra . Hala ere , gogoeta sakona eginaz , guzti honi konponbidea aurkitzera heldu naiz : Blog sarrera hau .
Maiatzak 6 Sevillako Feriak Zezen Feriarako kontratatzen diren lehen toreroak zein diren jakiteko balio du . Ezustea , 8 urteren buruan Morante de la Puebla itzuliko dela . San Isidro Feriara arte itxaron beharko da kartelak ixteko . Solas - lekuetan esaten dena eta mundotoro . com - ek jasotzen duena hau da : 6an , ezten hagak Hermoso de Mendoza eta Sergio Galánentzat ; 12an , Miura , Juan José Padilla eta Rafaelillorentzat ; 13an , Fuente Ymbro , Miguel Ángel Pererarentzat ; 14an , Núñez del Cuvillo Miguel Ángel Perera , Julián López El Juli eta Morante de la Pueblarentzat . Bestalde , noiz ez dute esaten baina etorriko omen dira Iruñera Ricardo Gallardo , Daniel Luque , Francisco Marco , Luis Bolívar , El Fundi , Alejandro Talavante , José María Manzanares ( Jandillekin ) , Sebastián Castella , El Cid eta El Fandi ( Jandillentzat )
Zarrakazteluk klima mediterraniar kontinentala dauka , 12 , 9 gradu batez - beste ( baxuena 4 , 3 urtarrilean eta altuena 22 , 0 gradu abuztuan ) eta 475mm prezipitazio urtero . Urteroko egun euritsuak 70 izaten dira , gehienbat udaberri eta udazkenean . Urte osoan zehar haizerik ohikoena iparreko zierzoa da , baina udan hegoaldeko haizeak tenperaturak 35 gradutik gora igoarazten ditu .
2008an Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak egindako txostenaren datuen arabera hurrengoak ondoriozta ditzakegu . Bata , Osasun Lege Organikoak arauturiko eman beharreko zerbitzuen zerrendan egon arren , aborto gehienak ( % 98 , 01 ) klinika pribatuetan egiten dira , eta autonomi erkidegoen artean desoreka handiak daude . Bigarrenik , haurdunaldi etete gehienak lehenengo 3 hilabeteetan ematen dira ( borondatezko eteteen % 88 , 70 haurdunaldiaren lehen 12 astetan ) , eta honek ezbaian jartzen du epe gabeko araudiak sor lezakeen erakarpen - eragina . Hirugarrena , emakumeen eskubidearen gauzatzeak osasun eta epaitegi langileen menpe darrai , hauek baitira azken hitza dutenak . Laugarrena , egungo legediak , zeinak abortoa oraindik delitutzat duen , haurdunaldia eteten duten emakume zein langileei segurtasun eza ikaragarria dakarkie , Madrileko Erkidegoko Clínica Isadoran gertaturikoa ikusi besterik ez dago .
Etxean egondako jende askorekin harreman estuak egitea lortu izan du . « Pertsonaren araberakoa da , baina konfiantza hartu eta gertuko askori kontatu ez dizkieten kontuak esan dizkidate niri ; eta konfiantza sumatutakoan , ni ere askatu naiz beraiekin » .
Ondoren , hirietako bakoitzean hautemaniko akatsik larrienak ( baina ez bakarra ) adieraziko ditugu .
Aurtengo urrian , Azpeitiko tren geltokiko Burnibidearen Euskal Museoan , Urolako trenbidearen 75 . urteurreneko ekitaldian trenari buruzko erakusketa ireki zen . Bertan , EuskoTreneko arduradunak , Alvaro Amman Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburua eta Azkoitiko eta Azpeitiko alkateak izan ziren . Ammanek , EuskoTrenen eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa trenen bidezko merkantzien garraioa indartzea dela azpimarratu zuen : « Eusko Trenen eta Garraio Sailaren helburuetako bat , trenez merkantzien garraioa sustatzea da , intermodalitatea bermatuz » .
xuriken ( e ) k bidali du duela 919 egun 2 ordu 15 minutu
Eduardo Ortiz de Landazuri Segovian ( Espainia ) jaio zen 1910eko urriaren 31n . Medikuntza ikasketak egin zituen . 1933an Lizentziatura eta 1944an Doktorego maila lortu zituen . Madrileko Hospital del Rey izan zen bere lanbidean hasi zen lekua . 1935ean Alemanian ikasketak sakondu zituen . 1940an Madrileko Ospital Klinikoan hasi zen lanean , medikuntzan beti bere maisutzat izan zuen Jimenez Diaz Doktorearekin . 1946an Cadizeko Medikuntza Fakultateko Patologia Orokorraren Katedra lortu zuen , baina laster Granadako Unibertsitateko Patologia Kliniko eta Mediko katedrara aldatu zen . 1958ko irailean Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultate sortu berrira aldatu zen . Fakultate horretan eta Unibertsitateko Klinikan igaro zituen urteak lanean jubilazioaren eguneraino . Espainiako gerra zibila hasi zenean , bere aita , militarra profesioz , Madrilen atxilotu zuten eta heriotzara kondenatu , egun haietako gertaera odoltsuetan parte hartu ez izan arren . Bere ama eta arrebarekin batera , haren ondoan igaro zuen irailaren 8an gertatutako fusilamendu aurreko gaua . Egun haiek aipatuz , esango zuen gero : Nire bizitzako egun mingarrienak izan ziren . Bere aitaren erailketak seinale sakona utzi zuen bere ariman eta krisi erlijioso baten hasiera izan zen , Jainkoarengana bihurtzera eraman zuen bidearena . 1941eko ekainaren 17an Laura Busca Otaegirekin ezkondu zen . 1935ean ezagutu zuten elkar , Laurak Hospital del Rey hartan bertan lan egiten baitzuen Farmaziako Departamenduan . Zazpi seme - alaba izan zituzten . Bere familia emaztea eta umeak izan zen bere zerbitzu bizitzaren lehen alorra . 1952ko ekainaren 1ean eskatu zuen onarpena Opus Dein . Jainkoaren Egintzarekin topo egin zuenetik , hasi zen bere borroka kristau bizitza etengabe hobetzearren . San Josemaria , Opus Deiren fundatzailea , bihotzez maitatzera iritsi zen , eta haren bizitzak eta irakatsiek irekitako bideei jarraitu zien . Pixkanaka , Jainko seme zela jakinez , jainkozaletasun xume eta sendoa lortu zuen . Kanpotik beti bake eta alaitasun sakonez beterik ikusten zitzaion , eta modu jatorrez agertzen zituen ere ezbehar eta neke unetan . Harritzekoa zen bere jarduera profesionala noraino iristen zen : goiz hasten zuen eguna , otoitzari eta Meza Santuari denbora emanez eta , gehienetan , hurrengo eguneko lehen orduetan bukatzen zuen . Kasu handia egiten zien lankide eta laguntzaileei ; ikasleentzat maisu eta gidari izan zen , lanbide nahiz giza arazoetan . Denekin atsegina zen eta beti saiatzen zen besteentzat prest egoten ; bere buruarekin nahiz besteekin zorrotz , jasotako talentuei Jainkoarentzat atera nahi baitzion etekina . Gaixoek egiazko adiskide bat aurkitu zuten berarengan , pertsonaren alde guztiak axola baitzitzaizkion , bai gorputzean , bai espirituan hobekuntza lor zezaten . Opus Dein ikasi zuen bizi batasunaren balioa . Eta ongi ulertu zuen bere familiarenganako arreta , ikasketak , lana , lagun , lankide eta ikasleekiko harremanak kristau zentzuz beterik egon behar zirela ; ekitaldi bakoitzak , ordenaz beterik eta bere momentuan egina , arima Jainkoarengana zuzentzen laguntzen zion : bere bizitzaren eskaintza zen , otoitz kontenplatzaile bihurturik . 1983an , 73 urte zituela , utzi zuen irakaskuntza . Denbora gutxi geroago , tumore minbizidun bat diagnostikatu zioten . Operatu zutenean , minbizia oso zabalduta zegoela eta ezin senda zitekeela ikusi zuten . Lehenengo unetik jabetu zen bere gaixotasunaren garrantziaz eta Kristoren oinazeei egunez egun gehiago bat eginik onartu zuen , Elizarengatik eskainiz . Bere bizitzako azkeneko bi urteak jarduera profesional ugarikoak izan ziren oraindik , arimak Jainkoari hurbiltzeko asmoz beteak . 1985eko maiatzaren 1ean Iruñeako Unibertsitate Klinikan gelditu zen behin betiko , eta 20an hil , goizeko 9 , 10etan , otoitz hau behin eta berriz esaten zuen bitartean : Jauna , gehi iezadazu sinesmena , gehi iezadazu itxaropena , gehi iezadazu maitasuna , nire bihotza zurearen antzekoa izan dadin ! Handik aurrera , bizi zen bitartean batzuek ohartzen zuten santutasunaren ospea nabarmentzen hasten da , eta gero eta gehiago dira haren bitartetzaz baliatzen direnak Jainkoaren aurrean . Eduardo Ortiz de Landazuriren bitartetzaz graziak eskuratzen dituztenei eskatzen zaie ager ditzatela Opus Dei Prelatutzaren Santuen Auziendako Espainiako Bulegoari , Diego de Leon kalea , 14 , 28006 , Madril . Santuen Prozesuetarako Kongregazioan dago , aztergai , Positio super vita et virtutibus .
Wall Street Journalen publikatu duten notizia batean esaten dute euskera ez dela eguneroko bizitzan erabiltzen ( " Euskera just isn ' t used in real life , " says Leopoldo Barreda , the head of the center - right ( … ) Popular Party in the Basque regional Parliament ) eta demokrazia ( hau ez al dator grekotik ? ) bezalako hitzak sortzeko neologismoetara jo behar dugula . Baita ere kritikatzen dute euskarak ez duela erlaziorik beste hizkuntza indo - europearrekin , eta hori txarra omen da .
Bideo honetan Brian Curri , nazioarteko gatazketako bitartekari Hego Afrikarra , mintzo da .
Literatura Eskolako lehen urtean Gabriel Arestiri buruz berba egitera ekarri zuen bbk - k Koldo Izagirre . Egun berean Bilbon , Arestiren ibilibidea egin zan . Eta Bilboko agintariek Aresti bilbotartzat ez dutenez , bere azken egunetan aterpe izan zuen Ea aukeratu eta bertara eroan Bilbon desagertarazi zituzten arbola eta harria .
Leioako Umore Azokaren karira , maiatzaren 13an , Eusko Labela duen bildotsa dastatzeko aukera egongo da . Guztira 600 pintxo banatuko dira . Dastaketa Mendibide Jauregian izango da , 14 : 30ean .
Irakurri ahala hariak lotu eta zure blogean irakurritako mezu hau etorri zait burura . Horrelakoetan inoiz ez dakit zer esan , baina imajinatzen dut animoak esker honez hartzen direla egoera hauetan . Beraz , hoixe , animo !
Zuek , beraz , Gizarte Ekintza Sailari lan batzuk kenduko dizkiozue , ezta ?
Munduan batek bekaturako bidetan oñik ez sartzeko mundu berean erne ta kontuz ibilli behar du ; bada mundu berean dabiltza onak gaistatzen anitz gaisto , bai ta sulezeko gure etsai deabru amurratu galduak ere , ta bekatura bage bizitzeko egin beharko du lapur artean dabillenak orien eskuan bere bizia edo duena ez galtzeko egiten duena ; ta artako lapur artean dabillenak egiten duena da non dabiltzan lapurrak kontuz ekustea edo galdegiñez ikastea ta , zer gerta ere , armaz beterik ibiltzea , lapur berak izutzeko edo agertzen badira pelean haritzeko , eta hau da munduan bekatura bage bizitzeko San Luisek egiten zuen bigarren gauza .
Download XML • Download text