Dependency Tree

Universal Dependencies - Basque - BDT

LanguageBasque
ProjectBDT
Corpus Parttest
AnnotationAranzabe, Maria Jesus; Atutxa, Aitziber; Bengoetxea, Kepa; Diaz de Ilarraza, Arantza; Goenaga, Iakes; Gojenola, Koldo; Uria, Larraitz

Select a sentence

Showing 406 - 505 of 1799 • previousnext

s-406 Hori gutxi balitz bezala, iazko txapelketan A taldeak irabazi zuen txapela eta B txapeldunorde izan zen.
s-407 Rich, ordea, ez dago bakarrik.
s-408 Niri ez dagokidan terrenoan sartu naiz eta urrunegi noa beharbada.
s-409 Ez da lehenengo aldia, jakina.
s-410 Horiek agian ez dira heroiak izango, baina ederki erakusten dute maratoia bizi iraupen proba bat dela.
s-411 Taldea lehen mailakoa delarik eta zu taldean zaudelarik Tourra beste konturik ez da aipatzen orain.
s-412 Datu hori ona da zuentzako.
s-413 Iriondo bikain aritu zen.
s-414 - Nola izango gara, bada, zoriontsu, don Meliton kartzelan dugunean?
s-415 1994an EEBBetako tropek Haiti inbaditu eta erregimen militarrarekin amaituta Aristideri kargua eman zioten berriz.
s-416 EUSKALTEL ez da Tourrean izango, baina horrek ez die moralik kendu.
s-417 Jakinez gero, beharbada ez zion ekingo bien etorkizunerako hain garrantzizkoa zen bidaiari.
s-418 Gauerditik geldituta zeuden kamioiak, grebalariek bidea oztopatu zieten eta.
s-419 'Izugarri gustatuko litzaidake ikustera joatea'.
s-420 Etorri zait polizia terrazaren pretilean bermatuta ikusi nauenean.
s-421 Alabaina, Nazio Batuen Erakundeko ordezkari batek esan zuenez, Milosevicek ez du onartu Moskuk artekari lanak egitea.
s-422 Bestalde, bertako kultura eta hizkuntzetako literaturek beraien eragina nabarmen handitu dute, eta ingelesezko argitalpen ugarik egin die leku azken urteotan kultura aborigenei.
s-423 Ligako aitzin partidua galdu zuen Miarritzek Montferrandeko Mitxelin zealaian (27-19).
s-424 Azkunek igandean sinatu zuen portugaldarrekin urte baterako kontratua.
s-425 Munduko sailkapenean 45. dago Svatkovski.
s-426 - Elkarrizketaren batean esana duzu bidai baten kronika literarioa - edo dela kontakizuna.
s-427 Proba ugari egin arren, han ez zen ezer mugitzen.
s-428 Neurri horrekin, lehendakariak boterean segitzeko asmoa erakusten duela azaldu du.
s-429 AEFko buruzagiek prozesua azkartu zuten AEDn.
s-430 Operazioaren porrotagatik, Zisjordaniako tropa israeldarren buruak eta beste ofizial batek dimisioa aurkeztu dute.
s-431 Hala, aurreko bi egunetako saioetan partidu luzeak jokatu ostean, atzo Mendizorrotzako kiroldegian errekuperazio lanak egiten aritu ziren jokalariak.
s-432 Baina gero, korrika hasi, eta ondo sentitu naiz'.
s-433 Idazkera zuzen eta modernoa erabiliz idazteko bide berria landu zuen bere garaian.
s-434 Azkenengo kilometrotan eragin handia izan du haizeak.
s-435 'Tourrean horiz jantzita joatea ametsa da niretzat.
s-436 Halako bihurrikeria asko egiten zuten inguruetako pertsonak eta abereak ikaratuz.
s-437 Urzaizek ez du jokatuko Mendizorrotzan.
s-438 Esparru hori mugatua da.
s-439 Ez du indarrik alferrik erabiliko.
s-440 Espanyolen egoera Realarena baino zertxobait hobea da.
s-441 Bestetik, Solauxek ere zenbait minutu jokatu ahal izan zituen, oraindik osatuta ez badago ere.
s-442 Istripua izan zuen Boeing-a erabat txikitu eta kiskalita geratu zen.
s-443 Paper bakoitza bere tokian jartzen zuen.
s-444 UNHCRek datozen egunotan jakinaraziko du bere erabakia.
s-445 Baina horrek ez ditu lasaitu Tanzaniara ihes egin zuten tutsiak.
s-446 Felipe Perez Roque gazte neurritsua da.
s-447 Zigor hori ezarri zaion Txinako goi ofizial garrantzitsuena da, gainera.
s-448 Esperientzia berria da gure herrian.
s-449 auzokideen kexarik ez izatea.
s-450 Mallorcari irabazi, Bernabeukoa ahazteko.
s-451 Eta horretarako, arratsaldean, 14:00etan abiatu ziren El Toro hoteletik, Sadar futbol zelaian entrenatu ondoren.
s-452 Zezenak saihetsa pitzatu zidan.
s-453 Oso atsegina zen.
s-454 Bestalde, baimen administratiboa behar duten jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren hasiera eta amaiera orduak baimen erabakian zehaztuko direla jasotzen da.
s-455 Bitartean plazan sakabanatutako aurkariak txirikila amantalean airean hartzen ahalegintzen ziren.
s-456 Horretarako, hilabeteko epea izango da jakinarazpen hau jasotzen denetik.
s-457 Erantzun zaila du galdera honek.
s-458 'Mitchell andereñoa Perth-era joan zenean, nire izena idatzita daraman estutxe hau erosi zidan'.
s-459 Ehunka izan ziren hildakoak eta milaka desplazatuak.
s-460 Mendizabal izan zen Garzonen galderei erantzuteari uko egin zion bakarra.
s-461 Estatu Batuetako eskolako testuliburuetan, nonbait, eragiketa matematikoak haurrei irakasteko modu grafiko ohikoena marrubi-pastelen marrazkien bidezkoa izan omen da.
s-462 Baina biek ere joko alaiegia egiten zuten ACB baterako.
s-463 Gainera, herrialde bakoitza 'burujabe' dela bere erabakia har-tzeko zioen IS-en komentarioak.
s-464 eta momentuz hiri turistiko honetara asteburua pasatzera etortzea baino ideia hoberik ez zait bururatu.
s-465 Oso zaila da beste espezie batzuekin nahastea eta zenbait gogorarazten digun itxura du.
s-466 Oso harreman gutxi dute gurekin.
s-467 Aldarrikapen hau ez da oraindik Kongresuaren saio nagusian bozkatua eta Ankarako agintariek ahalegin guztiak egingo dituzte prozesu hau eragozteko eta galarazteko.
s-468 Eta, kasu horretan, kutsatuta ez dagoenak ez dauka besteak baino arrisku handiagoa.
s-469 Gasteizko taldeak berriz, saskiratzeko ez zuen traba handirik, Bennettek jokoa ondo banatu, eta hegalekoek erreztasunez saskiratzen baitzuten hiruko jaurtiketak.
s-470 etengabeko arreta behar da, eta bizkortasuna, eta hori da guztia.
s-471 Une honetan bidegabeko merkataritza da nagusi munduan, eta horrek errefuxiatuekin zerikusi handia du.
s-472 Beherantza, Kelmeko hiru txirrindularik Sastreren asmoa zapuztu zuten, azken hiru kilometroetako aldatsa hasi aitzin tropela batuta utzita.
s-473 unionistek RUC berea dute, eta nazionalistek arrotz gisa ikusten dute, Poliziako kideen %93 protestanteak baitira.
s-474 Beti Gaztek du aukera gehien aldaketak egiteko eta horretaz baliatuko da.
s-475 Erabaki horrek, ordea, boto batzuk ken diezaizkioke hurrengo lehendakaritzarako hauteskundeetan.
s-476 Hautsontzian lagatzen ditu paper zatiak eta sua ematen die gero.
s-477 Atezain suediarra laster iritsiko da Donostiara, hilaren 5an mediku azterketa pasatzeko.
s-478 Maiatzean egingo da beti.
s-479 Ez dakit zer den, baina zerbaitek bultza egiten diote horretara.
s-480 Hori dela eta, 2003. urterako formakuntzarako 60.000 lanpostu sortu behar dituztela gogorarazi die Gobernuak enpresei.
s-481 Pozik, haur guziak berehala kokorazka hasten dira.
s-482 Del Horno eta Exposito ere aulkian egon ziren.
s-483 Adibidez, baloia igotzeko aukera du, defentsa lanetan sendo aritzen da, erreboteak lortzeko erraztasuna du eta taldeari puntuak ematen dizkio.
s-484 Eguraldiak ez zuen askorik lagundu arratsalde osoan.
s-485 kontzertua ikusi nuenean harrituta geratu nintzen.
s-486 Maradonaren ordezkari bat Estatu Batuek Buenos Airesen duten enbaxadara joan zen harentzat lehenbailehen bisa humanitario bat lortzeko, baina itxita aurkitu zuen, Estatu Batuetan jai delako buruzagi beltzaren hilketaren urteurrena.
s-487 Niregatik bihar jokatu egingo nuke baina entrenatzaileak zer dioen ere ikusi beharko da'.
s-488 Bederatzi txapel irabazi ditu.
s-489 Gizonaren begirada zorrotzagoa bilakatu zen oraindik:
s-490 Bigarren ebakuntza egin diote Madrilgo atentatuan zauritutako autobus gidariari.
s-491 Eta nori eman diozu pena, Jojo?
s-492 Jarrai iezaiezu esperientzian agertzen diren orientabideei eta hau egin ondoren aurkezten zaizkizun galderei erantzun.
s-493 Bere proiektu politikoaren porrota 'erabateko porrota' izan dela esan zuen.
s-494 Harrigarria da gure telebista publikoak instituzionalki errespetagarria den mezu bat alde batean uztea'.
s-495 'deitu zion amultsuki.
s-496 Orain, finalaren atarian, Eurokopako atezain onena bilakatu da Toldo, eta Italian heroi nazionala da.
s-497 Garaipena erdiesteko kakoa Breoganen kanpoko jokalariei egindako defentsan egon zela jakinarazi zuen Ivanovicek.
s-498 Horretarako, Euskal Autonomi Elkarteko herri-aginteek gertaera horiei antolatuta aurre egiteko bideak ezartzen dira lege honetan.
s-499 Zergatik dute espainiarrek hori guztia izateko eskubidea, eta guk ezin dugu aldarrikatu?
s-500 Euskal Herria eta Biarno urruti daude, nonbait.
s-501 - Beharbada, mutila ez da Xuc.
s-502 Hiri nagusietan zer gertatzen da?
s-503 Kontratu profesionala egin diote Llorenteri, baina fitxak bigarren taldekoa izaten jarraituko du.
s-504 Ezkarozeko atzelariak 'garaipena lortuko' dutela esan zuen, erabat sinetsita.
s-505 Oso saio txukuna egin zuten.

Text viewDownload CoNNL-U