Dependency Tree

Universal Dependencies - Basque - BDT

LanguageBasque
ProjectBDT
Corpus Parttest
AnnotationAranzabe, Maria Jesus; Atutxa, Aitziber; Bengoetxea, Kepa; Diaz de Ilarraza, Arantza; Goenaga, Iakes; Gojenola, Koldo; Uria, Larraitz

Select a sentence

Showing 305 - 404 of 1799 • previousnext

s-305 SAILKAPENEKO azken postuetatik irtetzeko lehen pausoa eman zuen atzo Realak Gasteizen, donostiarrek garaipen baliotsua lortu baitzuten Mendizorrotzan joko gutxiko derbian.
s-306 Eskubide politiko guztiak ezabatu zaizkio eta jabegoak kendu.
s-307 hiru puntuak lortu ditugu'.
s-308 Bigarren luzean Astillerok aurrea hartu zion Santanderri, eta hiru segundoko aldearekin ekin zion hirugarren luzeari.
s-309 ekartzen ditu sarritan.
s-310 Haren hitzetan, 'batzuek agur esatea eta beste batzuk etortzea saihestezina da.
s-311 'Baloiari ongi eusteko esan diegu'.
s-312 Besarkatu egin ginen, eta itsasontzi handi batean sartu zen.
s-313 Amsterdamgo kanalak prest ziren astelehenean selekzio txapeldunari ongietorria egiteko:
s-314 zein den ere erakutsiko dugu.
s-315 Eta askotan galdetzen diot neure buruari:
s-316 'Orain ez da hori gertatuko'.
s-317 Ingelesarako existitzen diren CD-ROMak franko dira, eta, honengatik, iturri garrantzitsua dute eskoletan ikaskuntza materiala prestatzean.
s-318 - Hoa hemendik!
s-319 Orain dela hamar urte aldaketa garrantzitsua gertatu zen Baskonian.
s-320 Hortik zaizu heldu bakartasun hori.
s-321 - Agian hauxe izango da bila gabiltzan etxea.
s-322 Zer paper jokatzen du elkartasunaren kontzeptuak errefuxiatu eta desplazatu ugari sortzen dituen munduan?
s-323 Euskal Herriko Zesta-punta Txapelketako lehenengo jardunaldian, Lander - Elizegik eta Bereikua - Enbilek osatutako bikoteek lortu zuten garaipenak.
s-324 Gutunek adierazten zuten oso harrotsu zegoela.
s-325 Askotan, biak nahasturik ere erabili dira.
s-326 Altxa eta kanpora atera zen.
s-327 Gu ez gara sartuko gai horretan.
s-328 Ez da erraza hamabost urterekin eta idazlan bat eskuartean gauzak nondik zuzentzen hasi jakitea.
s-329 Sartagudan jokatu zen partidua.
s-330 Erantzukizuna hartzen zaildua da.
s-331 Isturitzekoa gaurko txistuen abiapuntu izan ala ez, dakiguna zera da, bere musika belaunaldi askotako euskaldunek entzun dutela.
s-332 Espetxean oso preso arriskutsuak ginela esan ziguten eta, ondorioz, kanpoarekiko harreman guztiak interbenituak genituela.
s-333 'Ez dugu konkistatzeko inolako asmorik.
s-334 Euren kabuz entrenatu ziren atzo ere Alfonso, Alfredo eta Palacios.
s-335 Antzarak berak, nik uste dut, xotilarenganako Atxagaren maitasunaren zeinu bat dira, EH apalari zegokion gisan.
s-336 Auditorearen jarrera berretsi egin izaten du presidenteak; hala zioten atzo prentsak eta bi errefuxiatuen defentsak.
s-337 Kafe bat hartu nuen, kafea hotza zegoen.
s-338 Pertsona guztiek dute hezkuntza jasotzeko eskubidea.
s-339 Zer eragingo du horrek atzealdean?
s-340 Ez da bidezkoa, UCIren sailkapenean seigarren baikaude.
s-341 Ia hiri osoa erabat modernoa da:
s-342 Saiatuko naiz bi maratoi egiten.
s-343 Bainan ingurumen honetan, erraten zidaten.
s-344 Jabegoa, kapital eta merkatal produktu eta zerbitzuen trafikoa, aldiz, bermatzen ditu Europa osoan.
s-345 4x400ekoan, aldiz, Jonesek korrikaldi itzela eginda, EEBBek erraz lortu zuten urrea.
s-346 lehen 74 kurio isurtzea onartua zegoen eta egun muga 3ra jaitsi da.
s-347 Rabin 1995eko azaroaren 4an tiroka hil zuen judu ultraortodoxo batek.
s-348 Erabakiarekin herritarren interesak defendatu nahi dituela adierazi du Aresek.
s-349 Korrika maleta hartu eta etxe hartatik aldegin nuen.
s-350 Christoph Daum Bayer Leverkuseneko entrenatzaile ohiak atzo Floridan (EEBB) eginiko adierazpenetan zera esan zuen:
s-351 Hiltzaile taldea da eta zuzenbide estatua hautsi nahi du.
s-352 Eta izango da.
s-353 Horregatik, beheko literetan jarri zituen haur guztiak.
s-354 Denera 928 domina banatu dira.
s-355 'Taldekideen lana biribildu dut.
s-356 Bertoko jokalariek ahaleginak egin behar ditugu derbiek zuten xarma berreskuratzeko.
s-357 Gogoratu daitekeenez, Schaeuble CDUko presidente bilakatu zen Kohlek kargu hau utzi behar izan zuelarik finantzaketa ezlegezkoaren eskandalua plazaratu egin ondoren.
s-358 Umeari musikarekin lehen harremana izateko aukera ematen zaio.
s-359 Leila eta Ahmed autotik irten ziren.
s-360 Bere garaian Telepizzari ere gertatu bezala, kotizazioa gogor astintzen dute horrelako gertaerek, konfiantza faltarekin lotzen baita.
s-361 Hire senarrarekin erran dun.
s-362 Asteartean, berriz, bikote bat hil zuten Chinanin, Taref probintzian.
s-363 Asko Buffonekin oroitu ziren orduan.
s-364 Txirrindularitzarentzat ona da jende gaztea agertzen hastea pixkanaka-pixkanaka, kolpetik etortzen direnak baino fidagarriagoak izaten baitira, eta David Millar eskoziarra da horren adibidea.
s-365 Aukera asko dira informatikak hizkuntzen ikaskuntza arloan ematen dizkigunak.
s-366 Zer gehiago jarri behar da, bada?
s-367 Nazioarteak segurtasuna bermatu ondoren erretiratuko da handik.
s-368 - Ureztatzerakoan hostoak ez busti.
s-369 Gu ez gara profesionalak eta ahal duguna egiten dugu.
s-370 Paraleloki Euskal Herriaren egoera zein den ikusten joango gara.
s-371 Europako diru bakarra 0,8707 dolarrera heldu zen atzoko kotizazioan, 0,8615 dolarretan hasita.
s-372 'Beno... espero dut jokalariek duten guztia ematea, eta dugun txantza baliatzea.
s-373 Zeintzu proiektu dituzu epe laburrera?
s-374 'Udan, bestalde, ez du euririk egiten eta loreak usteldu egiten dira'.
s-375 Ez da alferrik esaten, bestela, herri baten berezitasuna frogatzen duten ezaugarriak bere hizkuntza eta bere erakunde juridikoak direla.
s-376 Bilera horretan izendatuko lituzkete Estatu Batuetako presidente berria aukeratuko duten estatu ordezkariak.
s-377 Ura, begi eta belarri-zuloetan sartzen zait.
s-378 Punta-begia kima daiteke, eta hosto handiak dituen landarea bada, hauek erditik ebaki.
s-379 Bilera horretan hasiko da Floridak izenda ditzakeen 25 hauteskunde ordezkarien aukeraketa prozesua.
s-380 'Futbolari naizenetik unerik gozoenean naiz Liga hasiera honetan.
s-381 Bryantek 13 aldiz jaurti eta lau saskiratze lortu zituen, eta faltengatik, kanporatu egin zuten.
s-382 Perretxiko hau oso ondo bereizten da familiako gainerantzeko espezieetatik.
s-383 Jokalariak arazoak izan zituen Olympiakosen eta denbora askoan egon zen jokatu gabe.
s-384 Horixe onartu zen Feiran (Portugal) ekanaren 19an egindako goi bileran.
s-385 AEKanpadaren sarrera 3.000 pezeta kostatzen da.
s-386 Eskola-ziurtagiriak lehen mailako lanbide-heziketara sartzeko aukera ematen du.
s-387 Hortxe biltzen da mota guztietako jendea.
s-388 Nafarroan euskararen erabilerak gora egin badu ere, ez du Euskal Autonomia Elkartean (EAE) hainbeste egin.
s-389 Lapurdin sorturiko lehenbiziko euskal idazle-taldea izan zen Sarako eskolako kide izan zen.
s-390 Bosgarren urtez jarraian irabaz dezake erregularitatearen saria eta marka guztiak hautsi.
s-391 'Belgiarrei aitorturiko eskubide-askatasunak erabiltzea bermatzen da, bereizkeriarik egin gabe.
s-392 Guri zer gertatzen zaigu?
s-393 Kamioiak sartzea eta ateratzea galarazi zuten garraiolariek.
s-394 Baina ez da edozein sagar biltzen.
s-395 Iaz Andino La Riojan jokatu zuen.
s-396 Hastapenetik partida irabaztera hormadiratu zen Angeluko taldea, eta sei minututan bi gol sartu zituen.
s-397 Magoa gizon zaharra zen.
s-398 Mundu honetan ez dago maitasunik, ez dago ezer.
s-399 Kezkatzen hasteko goizegi dela dio Lotinak.
s-400 Ondorioz, 200 lagun hil dira eta milioi erdi herritar baino gehiagok galdu dituzte etxebizitzak, agintariek adierazi dutenez.
s-401 Tropelean ez zen adostasun handirik, eta lituaniarrak indar erakustaldi bikaina egin zuen azken 30 kilometroetan.
s-402 Bigarren laurdenean Breoganek kontraerasoan erraztasunez ateratzea lortu zuen.
s-403 1991.ean maketa bat burutu zuten Joseba Tapia trikitilari ezagunaren laguntzarekin.
s-404 Gontzo sasoi honen hastapenean izendatu zuten kapitain, eta lehen txapela eman zion Miarritzeri.

Text viewDownload CoNNL-U