Dependency Tree

Universal Dependencies - Basque - BDT

LanguageBasque
ProjectBDT
Corpus Parttest
AnnotationAranzabe, Maria Jesus; Atutxa, Aitziber; Bengoetxea, Kepa; Diaz de Ilarraza, Arantza; Goenaga, Iakes; Gojenola, Koldo; Uria, Larraitz

Select a sentence

Showing 205 - 304 of 1799 • previousnext

s-205 Has dadila Liga lehenbailehen!
s-206 Bide luzearen lehen urratsa da.
s-207 Trine Hattestad norvegiarrak errekor olinpiarra ezarri eta urrezko domina irabazi zuen atzo xabalinan, 68,91 metroko jaurtiketarekin.
s-208 Bata beste bihur daiteke, elkar baitute sostengatzen.
s-209 Urrutiegi zeuden.
s-210 Ni oso gustura nago Gasteizen, eta beti esan dut jarraitzaileekin, taldekideekin eta entrenatzailearekin oso pozik nagoela.
s-211 Baina Cengotita lanean hasi denetik, berdeguneak beste itxura bat dauka.
s-212 Hor tirokatu zituzten senar-emazteak, 1978ko uztailean.
s-213 Aviron talde apala izanagatik ere, Realari ezin zaio meriturik kendu.
s-214 Jakina, Brivekoak ez dira besamotzak.
s-215 Joseba Ganboa bermeotarrak hauteskundeetara aurkeztuko dela azaldu du dagoeneko.
s-216 Bigarren zatian, bi taldeek eginiko aldaketa anitzek ez zuten fitxik aldatu.
s-217 Sydneyra dominaren bat lortzeko esperantzarekin etorri zen, baina gustura dago egindako lanarekin.
s-218 Europan hazten hasteko ezaugarri guztiak dituela pentsatzen dut.
s-219 'Nahiko genuke Ibarretxek ere beste biolentzia mota horiek kontuan hartzea'.
s-220 Iturri palestinarrek adierazi dutenez, laster jakinaraziko dute goi bilera noiz hasiko den.
s-221 Zerendako dira zilindrak?
s-222 Bai hori da!
s-223 GOIZ ETA ARRATSALDE iraun zuen eztabaida, 'luze eta interesgarria' izan zela adierazi zuten partehartzaileek.
s-224 Ama-hizkuntza erdara izan dutenak Euskal Herriko biztanleen %78 direnez biztanleria osoaren ezaugarrietatik ez dira asko bereizten.
s-225 Tolosako bigarren sarrera ere Chavela ezertaz ohartu gabe pasa arren, Alberto behartuta sentitu da lehenbailehen azalpen bat ematera:
s-226 Hitzaldian aipatu duzu badirela herrialdeak errefuxiatuak sortzea bultzatzen dutenak, Errusia adibidez.
s-227 EEBBetako lehendakariak azpimarratu zuen israeldarrei zein palestinarrei uko egiten hasteko ordua iritsi zaiela eta horretaz jabetu behar dutela.
s-228 Halaber, haur kubatarrak aitarekin egon behar duela nabarmendu zuen Renok ere, eta hura dela haurraren etorkizuna erabaki dezakeen bakarra.
s-229 Sagardoa egiteko lehen pausoa sagarrak biltzea da.
s-230 Ibilaldi laburra egin eta kasinoko lan profesionalen zerrenda ageri zaigu.
s-231 Hirugarren probak erabakiko zuen txapelduna, eta benetan, lehiatua bezain ikusgarria gertatu zen.
s-232 Musulmanen garai guztietako monumentu-bildumarik osoena dago hirian:
s-233 Otoitzetan eta Jainkoa ohoratzen eman nituen ondarreko egunak..., eta horrela ailagatu zitzaidan azken arnasa emateko tenorea.
s-234 Bukatua da!
s-235 Nafarrek liga hastapena ona egin dute eta lehen zazpi partidutan dena eman nahi dute gero atsedena izango dutelako.
s-236 Orain, bigarren postuan gara gure multzoan eta Europarako txartela lortu behar dugu'.
s-237 Beti onartu du Lizasok, eta atzo ere onartu zuen zein den Ezkurrari irabazteko daukan aukera bakarra:
s-238 Scolarekin lau jokalari argentinar izango dituzu taldean, denak zurekin egondakoak Argentinako selekzioan.
s-239 Egia da, kanpotik ahalegin haundia egin du guri geografia pittin bat irakasten.
s-240 Orain ezinezkoa da engainatzea.
s-241 'Gustura itzul naiteke Euskal Herrira'.
s-242 Mayor Oreja Barne ministroaren aburuz, 'elkarrizketen emaitzak baino, garrantzi handiagoa du Euskal Herriari askatasunean oinarritutako alternatiba bat ematea'.
s-243 Jaurlaritzak aurrekontuak izan behar duela, eta hala izango dela azpimarratu zuen, halaber.
s-244 Aitzitik, eskuzabaltasun nahikoa zuelako egin zuen, eta maitatzeko gaitasun handiko pertsona zelako.
s-245 Pasaiako hiru ontzi eta Donosti-Arraun lehiatu ziren bigarren txandan.
s-246 Langileek ordubeteko lanuztea egiten dute aste honen hasieratik, eta enpresaren kanpoaldean elkarretararatzen dira.
s-247 Zenbaitek proposatu du inguruko Foru-Zuzenbideetatik erakundeak Euskal Komunitate Autonomo guztira zabaltzea.
s-248 Baina azkenik, Asper Donostiarako bidea hartuko du.
s-249 Atzo hasi zen, Dimako aireportu zaharrean, AEKanpada.
s-250 Mutilak konfiantza handiz etorri dira'.
s-251 Hiru urtez titular izan ondoren baztertuta egongo da.
s-252 Haren hitzetan, 'azkarregi epaitzen dugu, aurreiritziek eta topikoek baldintzatuta'.
s-253 Zaila da orain, indarkeria eta hilketa giro honetan, bide politiko argiak zehazten eta aldarrikatzen.
s-254 Arabiera eta gizarte zientziak ere ikasten ditu.
s-255 Jokalariak hamar egun beharko ditu zauria itxi eta lehenengo ariketak egiten hasteko.
s-256 Kathryn Bigelow interesgarriak sotiltasunez atontzen du The Weight of Water thriller psikologiko fina.
s-257 Sebas Lasa presoak eta bi guardia zibilek deklaratuko dute gaur, Donostian, tortura kasu batengatik.
s-258 Oronozera abiatu aurretik entrenamendua egin zuten Sadarren, 10:30ean.
s-259 Urrezko domina irabazi zuen atletak 23 urte ditu eta etorkizun bikaina du.
s-260 Mirarigile, azti edo sorgin zeritzen'.
s-261 Alkazarrak bertan bizitzeko eraikitzen ziren bitartean, hauek goarnizioa eta biztanleria babesteko egiten ziren.
s-262 Lehen zatia aspergarria izan zen oso.
s-263 Espainiako pasaportea ateratzear da.
s-264 Atzelari bizkaitarrak ez zuen bere maila erakutsi.
s-265 (edaten du eta botatzen du lurrera, bestea harritua).
s-266 Lehen zatia amaitzeko bederatzi minutu geratzen zirela sartu zuen Larrazabalek Athleticen gola, penalti jaurtiketa batean.
s-267 Fidel Castrok Felipe Perez Roque gaztea kargua betetzeko oso egokia dela azpimarratzen du:
s-268 Eta poliziek ez zuten ezer egin aurretik paramilitarrak igaro zitzaizkienean.
s-269 Zerbait pentsatu behar dugu.
s-270 Euroaren kotizazio hori azken lau asteetako altuena da, EBZk interes tasak %4,75ean mantentzea erabaki zuen egun berean lortuta.
s-271 Azkenean indartsu bukatu dut, baina alde handia hartua zuten ordurako, eta ezinezkoa izan da gero harrapatzea.
s-272 Aurreko jarduera horietan esan dizugu, bestalde, izaki bizigabeak nahiz bizidunak materiaz osaturik daudela.
s-273 Hori horrela gertatuko balitz, litekeena da datorren urtean euroak dolarrarekiko parekotasuna berreskuratzea.
s-274 Bi ontziek lan makala egin zuten aurreko asteburuan Mundakan eta euren benetako maila ematen saiatuko dira gaur Elantxoben.
s-275 Han ikasketak eta futbola dira betebehar nagusiak.
s-276 Niri begiratzen zidan, eta ni begira gelditu nintzen.
s-277 Azkenik, atzo goizean, helikopteroa Rawalpindira heldu zen.
s-278 Gaueko 21:15ak jota ziren, bozketa hasi zutenean.
s-279 Goizegi da hori jakiteko'.
s-280 Urtea 6.300 milioi pezetako etekinekin itxiko du Vitalek.
s-281 Zein da zure lan egoera egun?
s-282 'Egutegia aztertu ondoren, aukera askorik ez zegoela ikusi dugu.
s-283 Kontua da nor helduko den sasoikoen.
s-284 'Jokalariek erantzun dute, hala behar izan denean.
s-285 Ez da horrela, Francine?
s-286 Arratsaldean, ingurua berriro itxi behar izan zuten, beste pakete susmagarri bat zegoelako.
s-287 Ba zure fitxa ez da inondik agertzen.
s-288 fasetik fasera kosako errusiar bat azaltzen da dantzan, eta beste mirari estetikorik ez dakar jokoak.
s-289 - Bost egun gelditzen zaizkigu, Lorea!
s-290 Lehenenego tarteko denboratik ikusi zen Ekimovek egindako lana ez zela nolanahikoa izan.
s-291 Mutilek lan bikaina egin dute.
s-292 Bestalde, Meisel-en (1994) alemanaren jabekuntzaren garapeneko datuetan ikus dezakegun bezala, euskarazkoetan ere, singularreko hirugarren gramatika-pertsonari dagozkion adizkiak dira haurrek erabiltzen dituzten lehenak.
s-293 Lotarako ere ez dut erantziko.
s-294 Oso motibatuta gaude, aitzinean ekiporik onena aurkituko dugun arren'.
s-295 Betidanik miretsi izan ditut baleak.
s-296 Atzekaldean lauko lerroa osatuko dute Garai, Galdames, Matxon eta Gurrutxagak.
s-297 Lasagabasterren aburuz, aldaketa hauek ez dira ez beharrezkoak ez eraginkorrak ere.
s-298 Neskak lan kontuez mintzatu zitzaizkidan.
s-299 Iparraldean ez da horrelakorik.
s-300 Ona zen bere profesioan jendeak beraz beldurrezko sentsazio hori sentitzea.
s-301 FRANCESCO CASAGRANDE italiarrak Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteko (UCI) lehen postuan jarraitzen du.
s-302 Sagarra jotzearen ondotik, lanean aritutakoek afaria eginez, festa bat ospatzen zuten.
s-303 Aristideren Familia Lavalas alderdiak Senatuko bederatzi eserlekuetatik zortzi eskuratu zituen.
s-304 Erakustaldiaren iragarkia Udaletxeko iragarkitegian eta Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 160 zenbakian, 1992ko abuztuaren 25ekoan, argitaratu zen.

Text viewDownload CoNNL-U