eus-47
eus-47
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Ez du inongo oinarririk . Gertatuko zaiguna iragartzeko beharraren barruan ulertu behar da astrologia eta ezaugarri hori ez da gizakiarena bakarrik . Badira animalia superstiziosoak , usoak besteak beste , onurarekin lotzen dituzten ekintzak behin eta berriz errepikatzen dituztenak , bat ere logikarik izan ez arren ; animaliek hori egiten badute , nola ez dugu guk egingo ? Gero eta aldakorrago den mundu honetan ibiltzeko eta mundua ulertzen lagunduko diguten zeinuak interpretatu nahi ditugu . Ikuspuntu horretatik , astrologiaren oinarria da zerua perfektua dela , harmoniaz betea . . . , gure etorkizuna nolakoa izango den iragarriko digun arbel antzekoa . Ikuspegi mitikoa da , gaur egun zentzugabea , baina inguruan eratu den negozioari esker irauten duena . Eta beste hainbeste tarota , eskuak irakurtzea edo beirazko bola ; negozio handiak dira , baina bezeroak ezin du erreklamaziorik aurkeztu , kontratu edo fakturarik ezean ez baita ezer jasota geratzen . Nola erreklamatuko dut , ustezko senargai aberatsa hilabetean agertzen ez bada ? Edo azti batek iragarri bezala gida baimena lehenengoan atera ez badut ?
A l ' Euskal Etxea , el 23 de Gener a les 22 . 30h
Bai , badakit aspaldian ez dudala bloga eguneratu . Ez daukat aitzakiarik . Azkenekoz bloga eguneratu nuenean San Fermin eguna zen , eta geroztik hamaika pasadizo bizi izan ditugu . Uztaila ohiko moduan joan zen , festaz festa , eta proiektuan lanean ibilitako neuronekin lanean jartzeko balio izan zidan , nekatuenak hil , eta besteak deskantsatzeko . Oporrei dagokienez , beste behin hilabete etxetik kanpo egiteko aukera izan genuen , Oropesan lehenik , Maltan gero , berriz ere Oropesan amaitzeko . Eta hemen dator zatirik garrantzitsuena . Dirudienez , " COWS " - en arrakastak Prantxixkarengan eragin handia izan zuen , eta prentsa arroxak behin eta berriro jarraitu du , psikosi puntu batetara iritsi arte . Hori dela eta , erretiro izpiritual bat hartzeko erabakia hartu du . Helburua , New Delhi . Ezaguna da Indian behiek gozatzen duten estatus berezia ( sakratuak dira ) , eta datozen hilabeteetan " COWS " - eko lan talde osoa bertara joango da atal berriak ernaltzeko asmoz . Oraingoz besterik ez . Visatua eta Bizilekua dagoeneko hartuak dauzkagu , Guest House moduko bat omen da etxea , gosari eta afari indiarrak barne . Esperantza daukat sukaldean aritzeko baimena izatea , ez nituzke 7 hilabeteak beherakoarekin igaro nahi .
3 . - Ez da onartuko atzerapen edo zatikatze eskari generikorik , eta zerga kontzeptu bakoitzeko eskari bana aurkeztu beharko da , Ogasun eta Ekonomia Sailari zuzendurako idazki baten bitartez , horretarako zehaztutako inprimakian honako datu hauek adieraziz :
2007ko abuztuan Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izendatu zuten , baita Nafinco , SPRIN eta Tracasa sozietate publikoetako administrazio - kontseiluen buru ere . Era berean , Itoiz - Canal de Navarra Fundazioko eta Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko lehendakari eta Canal de Navarra SA , SODENA eta MODERNA Fundazioko kide da .
Galtzaileen artean , Basso - ren Liquigas eta Euskaltel - Euskadi aipatu behar . Italiarrek erlojuz kontrako txukunak egin ohi dituzte baina atzo ia minutua galdu zuten . Euskal taldea berriro ere azkenputz : 1 eta 22 segundu gehiago Samuel Sanchez - ek galdutakoak . Castroviejo , taldeko espezialista onena etxean utzi , eta batik bat prentsa eta kazetariengan pentsatuz , Arabar Errioxan egindako entrenamendu bat etapa honetan lan polit bat egiteko nahikoa zirela uste bazuten , atzokoak aurkakoa erakutsi zuen . Datu bat : aurtengo Giroan ere azkenengoak izan ziren laranjak erlojuaren kontrako taldekako saioan .
XVII . mendearen amaieran , Newtonek eta Leibnizek , bakoitzak bere aldetik , kalkuluaren oinarrizko teorema formulatzen dute . Teorema horretan , integrazioa deribazioarekin lotzen dute ; eta , hala , funtzio baten integral mugagabea oso erraz kalkula dezakegu haren jatorrizkoren bat ezagutuz gero . Harrez gero , integralak eta deribatuak kalkuluaren oinarrizko erreminta izatera pasa ziren , eta erabilera asko izan dute geroztik bai zientzian , bai injinerutzan .
Egia eta gezurraz hitz egin behar dugu . Hasteko egiari buruz hitz egingo dut , oso ondo dago egia esatea baina guztiok dakigunez inork ez du beti egia esaten , beti dago norbait gezurrak esaten dituena . Gezur gupidatsuak izan daitezke , baina ia beti gezur mota horiek batean geratzen dira , hau da , gezur horiek esaten dituzten pertsonek ez dabiltzate beti gezur asko esaten . Beste aldetik badaude egun guztian gezurrak esaten dabiltza te n pertsonak , eguneko edozein momentuan edo edozein lekutan gezurrak esaten dituztenak edozergatik , momentu horretan gezurrak esan nahi dituztelako .
Bateko berba - mintza - parraplalagunen inguruko komentarioa heldu zait gaur : horiek ez dira kontu serioak , hori ez dela euskalgintzak behar duena , euskarak " ekintza " serioagoak behar dituela , , . . . Tira ba , berbalagunean hori guztia egia dela konturatu naiz .
Beste aztergairik geratzen ez denez , alkate - lehendakariak 10 : 05 orduetan eman dio buru bilkurari . Eta nik , idazkari naizen aldetik , akta xxx . etik xxxx . era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut , eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau .
Kurutziagako gurutze zaharra apurtuta geratu zen eta Jesuiten San Jose elizaren dorre horizta deigarriaren kontra ere jausi ziren bonbak . Jesuiten ikastetxeko parte bat Kirikiño Batailoiko gudariek okupatua zuten . Bonbak elizaren gainera jausi ziren ; lau horma eta aldare nagusia besterik ez ziren geratu . Meza zen ; Rafael Villalabeitia abadea , ostien kopa eskuan , komunioa ematen ari omen zen mezamutila alboan zuela , eta Kirikiño Batailoiko gudari bat ari zen memento hartan jauna hartzen . Han aurrean belauniko egongo ziren fededunak , alarmak eta zaratak entzun arren sakratuan eta babespean zeudela sinetsirik . Sabaia , arkuak , habeak , koroa , organoa , koloretako beirateak , dena fededunen gainera jausi eta gero , hondakinen azpitik 50 bat atera zituzten hilda , emakumeak asko , baina gudariak ere bai , bertan meza entzuten zeuden 18 gudari hil zirelako . Jesuiten erretorea ere hantxe omen zegoen , aitorlekuaren barruan , bekatuak entzuten emakume bati . Suntsidura entzun eta zurezko kabina hartatik harriturik irten zen erretorea , zauririk gabe bera , hondamendia ikusteko eta emakume hura eliza hondatutik hilzorian ateratzeko .
Giza Eskubideen bermea : Konstituzioan xedatutako bideek eta haietatik eratorritakoek bermatzen dute , nagusiki , giza eskubideen babesa , eta gobernuen betebeharra da giza eskubide guztiak eta oinarrizko eskubideak bultzatu eta babestea , hartara zigorgabetasunaren araua hausteko .
Posted in Gastronomia , Gizartea , Kultura , Musika | Utzi erantzun bat »
Jakintza ikastola , jakina . Ikastolako irakasleen klaustroak ahobatez erabaki ostean , bi urteren buruan software librera jauzi egingo dute . Osorik . Pausuz pausu azaldu digute prozesu osoa ikteroen blogean . Hezkuntzan dabilen edonorentzat - ikasle , hezitzaile , irakasle , langile , guraso , administrazioko arduradun . . . . - adibide on samar bat .
Trenbide horrek , gainera , ez zuen diru - sarrera oparorik eman inoiz eta urteroko balantze ekonomikoa egiterakoan galerak izaten ziren nagusi gehienetan .
Errugbi Eskola sortuko dute eta errugbia eskaini ikastoletako eskola - kirol programan 25 urte bete ditu aurten 1984an sortu zenetik Bi urtean behin bidaiak egiten dituzte nazioarteko norgehiagokak ikusteko
" 21 urterekin geratu nintzen haurdun eta 22rekin izan nuen alaba , Aisha . Mutilak 19 urte zituen aita izan zenean . Ez zen ezustean etorri , bila joan ginen . Elkarrekin denbora gutxi generaman , hilabete batzuk , eta Enparan kalean jarri ginen bizitzen , alokairuan .
Talde espainiarreko lehenengoak , David Ferrerrek , lasai eta partiduan pentsatzen dagoela esan zuen , jokatzen hasteko gogoz dagoela ere onartuz . Ferrerok ere , gogo berdinez erantzun zuen , eta duen guztia emango duela esan zuen .
Meteorologoek erabiltzen duten eredu sinplifikatuan , atmosfera kaxa edo kubotan zatitua dago . Kaxa hauetako bakoitzaren barruan puntu guztietan egoera berdina dela suposatzen da ; presioa , tenperatura , hezetasuna , haizearen abiadura etab . berdinak direla alegia .
Ahal den hegaluze eta hegalabur guztia Eusko Label bereizgarriarekin identifikatuz , kontsumitzaileek ziurtasun osoz jakin dezaten gure arrantzaleek harrapatutako arraina dela .
Elexako bigarren mandamentubaren ganian , zein dan , urtian bein konfesetia , erijotzako pelleburuban ifinten bada , edo komulgadu biar bada ; nun adi erazoten dirian sarri konfesetiak dakarzan onak .
Xabier Amurizak eskuz idatzitako testu bat erakutsi diogu Alicia Martinez grafologoari eta emakumea hunkitu egin da . « Idazkeran gehienetan geure nortasuna mozorrotzeko borondatea agertu ohi da , baina Amurizaren hau kontrakoa da , informazio asko ematen du » , hasi da eta testua oparituko diogun galdetu digu . « Izan daitekeen oparirik onena da niretzat » , azaldu digu . Idazkeraren eta izaeraren arteko lotura misteriotsuez galdezka ibili gara .
» www . zabaldu . com » Euskal Herria » Hernanin gaztetxe eta blog berria
1980ko Genevako Itunaren arabera , fosforo zuria ezin erabil liteke gerra - armatzat zibilak bizi diren inguruan . Fosforo zuria jendearen kontra nahita erabili baldin bada , baten bat Hagako epaitegiaren aurrera eraman beharko da . Zerutik behera erortzen diren fosforo tantek erredurak eragiten dituzte larruazala ukitu orduko . . .
Azkenik txapelketari amaiera emateko larunbat goizean , keirineko finalak ospatu ziren bai emakumezko eta bai gizonezkoetan baita madisona ere . Keirinean nire 4 titulua lortu nuen . Oraingoan ere bigarren Esther Marin nafarra izan zen eta hirugarrena Paloma Cornejo izan zen . Mutiletan lehena Rodrigo Bonilla izan zen , bigarren David Alonso eta hirugarrena Jesus Risueño valentziarra izan zen . Madisoneko proban Miguel Roselló eta Albert Torres , Ramon Domene eta Juan Antonio Segovia eta J . Gutierrez eta F . Villarroeren aurretik izan ziren .
Entzun duzue iii hori , aire berria ematen diona hitzari , eta euria Nigerreko lur idorrari ? Entzun duzue inoiz afrikar batek zelan ebakitzen duen bere kontinentearen izena , zelan luzatzen duen iii hori , notarik altuena letra horretan jarriz , baobaben adaburuak konkistatu nahiko balitu bezala ?
Zorionez ( edo zorionez ) , badira herrian kultura aktiboa praktikara eraman nahian eta eramatea lortzen ari direnak , oztopo guztien gainetik . Tartean dirurik izan gabe ( edo gastuak izatekotan ) , konpromisoak hartzea zer den ahaztu ez duen jendea .
Zinemaldiaren aurreko edizioetan , Euskal Zinemaren Egunak film bakoitzaren proiekzio bakarra eskaintzen zuen . Ekimen hori zabaldu eta sail berri bihurtu da aurtengo edizioan , eta urteko lanik onenen lagin interesgarri bat eskainiko du .
Baldintza geografikoek eta eremu horiek eragindako interes ekonomikoak zirela medio , batzuentzat onuragarri eta beste batzuentzat kaltegarri atera zen . Horrela , hain erromatartuta ez zeuden eremuek beren ohiturak gorde zituzten bost mendeetan zehar : euskara , ohiturazko zuzenbidea eta abeltzaintza eta artzaintzaren hasierako erregimena bere horretan mantendu ziren Erromaren gainetik .
1906an , Pierre kalea zeharkatzen zihoala zaldi karro batez harrapatua izan zen eta hil egin zen . Momentu horretatik aurrera Mariek senarraren klaseekin jarraitu eta bere ikerketa propioak egin zituen . Paul Langevin jakindunarekin erlazio bat hasi zuen denbora batera , gizonezkoa ezkonduta zegoen jada eta garai hartan , eskandalua bilakatu zen .
Askotan , zegokien etxolara joaten ziren , eta handik , hainbat lagunen artean , bagoneta atera eta trenbidean jarri ondoren , bertan egunerako beharrezkoak ziren erreminta eta ordezko materiala , besteak beste trabesak eta torlojuak , jarri eta burdinbidean zehar bultzaka mugitzen zuten .
Arriya II . a . Loiolan jaiotako aizkolaria otsaileko Atzera begira - ko protagonista da .
Leire Nafarroako historian zer esan handia eduki duen lekua da . Bertan Erdi Aroko agiri mordoa dago eta , haietan barreiaturik , hamaika euskal izen .
Richieste simili a " orologi zenith prime " : orologio zenith stellina - orologi zenith anni 60
Han gelditu ziren euskaldunek ere bihotza hemen dute beraz . Ez izan dudarik . Hona etortzen diren kolonbiarrak - eta antzera daude . Inork ez du bere herria bere borondatez uzten . Asko hemen neskaren bat haurdun utzi zutelako edo soldadutza egin nahi ez zutelako joan ziren . Familia , lagunak … hemen utzi eta gutxi aberastu dira han . Baserritar asko apenas jaisten ziren herrira eta bat - batean soldadutza egitera Ceutara joan behar zutela esaten zieten . Ez da harritzekoa ihes egitea .
Azken adierazpenaren itxura ikusita , EB energia magnetikoa bi ataletan bana daiteke : parentesitik kanpo S · l solenoidearen bolumena da eta beraz eremu magnetikoarena . Eta parentesi barrukoa energia magnetikoaren dentsitatea espazioan ( energia bolumen unitateko ) . Orokorrean eremu magnetiko bati dagokion energia , edo berau abiatzeko behar den energia hau da :
Duela urte gutxi arte zaborren arazoari konponbidea emateko funtsezko prozedura zabortegietan pilatzea zen baina hiri handiek nozitzen duten espazio - premia latzak eta zaborrek sortarazten duten kutsadura larriak alternatibak bilatzea bultzatu zuten . Horrela bada , Europan onartuen dagoen tratamendu - sistema hondakinak erraustea da , baina Espainia da Europar Batasunean erraustegi gutxien daukaten estatuetako bat : hamabi erraustegi bakarrik daude martxan , denak ere udal titularitatekoak , eta horrelako berriak eraikitzeko proiektuak bi baizik ez dira ; egiari zor , argi dezagun zementu - fabrika zenbaitek hondakinak - are toxikoak eta arriskutsuak - erretzeko baimena eskuan daukatela edo eskatu dutela .
Zentroan dokumentuak biltzeko eta kontsultatzeko teknologia aurreratua dago , euskal dokumentuen funtsa Internet - en bidez hedatzeko helburuz , www . fsancho - sabio . es webgunean bitartez .
Kritika bat bai egingo nieke , baina usteen araberakoa da . Uste baitut , kanpaina hau erderaz pentsatua izan zela , eta gero euskaratze ( oker ala egokia ) egin dutela .
Hau idazten ari naizenean , Udalekuaren hamargarren egunean gaude jada eta nabaria da haurrak izugarri ongi ari direla pasatzen ; eta ongi pasatze horretan , eguneroko ekimenetan , euren euskal jatorriari buruz eta euskal kulturari buruz hainbat gauza ari direla ikasten .
Benetako bi ur - motor egokitu ditugu errealitate birtualeko sistema batera , arriskurik gabe eta itsasoan sartu barik nabigatu ahal izateko .
( . . . ) Eta orainaldira iristen gara . Beste lan bat eman du argitara , Iñaki De Lucasek Donostian duen estudioan grabatua eta ekoitzia , argitalpen independente batean , Valentziako konpainia utzi eta gero . Banaketa eta erregistroa Gaztelupeko Hotsak etxe gipuzkoarraren esku geratu dira . Laugarren album hau ( Deriva - Harresilanda . Autoedición / Hotsak , 2005 ) da orain aurkezten duguna , eta proposatzen den formatu txikiko emanaldietan gozatzeko aukera eskaintzen diogu gutxiengo bati . ( . . . ) Ez da ezinezkoa abesti hauetakoren bat ezinbestean gero eta handiagoa eta sutsuagoa den ( eta agian hori ez da egilearen gustuko ) entzuleriaren barnera iristea eta bertan geratzea .
2008an gaixotasun larri eta sendaezina detektatu zioten . Gaixotasunaren zaintza hobetze alderako neurriak hartu edo / eta , gaixotasunaren ondorio latzak eztitu alderako neurriak hartu beharrean , jazarpena estutu eta Mikelen kontrako presioa areagotu egin zuten Espainiak indarrean daukan espetxe politikaren arduradunek . Euskal Preso politikooi muturreko bizi baldintzak inposatu eta , baldintza hauek « arintzeko » eskaintzarekin gure damuketa eskatzen duen politika ere aplikatu zioten Mikeli . Ez ziren , ez , bere kasuan ere horrelako eskaintzak faltatu . Bere osasun egoerak nabari okerrera egin zuela ikusita , Estatuaren politikaren morroiek era horretako eskaintzak luzatu zizkioten gure kideari . Euskal Preso Politikoak gure herriaren ukazioa betikotu eta aterabide demokratikoa ekarriko duen eszenatoki demokratikoa ekiditeko tresna gisara erabili nahi gaituztela berriro frogatu du espainiar Estatuak . Sinesgaitza den krudelkeriaz aritzen da gure printzipio eta borroka jarduerari uko egin diezaiogun . Hilzorian zegoen kidearekin ere horrela jokatu zuten . Madarikatuak !
Igor Susaeta - ( e ) k Frantziako Tourra gaian eguneraketa sarrera bat idatzi du : duela 1 ordu , 42 minutu · Ikusi
Ganba izoztuek , ebakitzean , mami trinkoa agertu behar dute , izotz kristal edo orratzik gabea . Hobe dugu elikagai izoztuari berez dagozkion gogortasun eta trinkotasunik gabekoak zokoratzea . Ontziak , era berean , egoera onean egon behar du , jela edo izotzik gabe . Hotz katea ez hausteko , itsaski hauek erosi direnetik izozkailuan sartu arte ordubete gehienez pasa daiteke . Desizoztutako ganbek freskoek bezalako itxura , trinkotasun eta usaina izan behar dituzte . Desizoztuz gero hobe da gordinik berriro ez izoztea .
Pako Aristik euskara indartsu ez dagoela azaldu zuen Baitek antolatutako hitzaldian Sinbolo bihurtu den hizkuntza Baite Euskara Elkarteak antolaturik ( feria egunean , ohi bezala ) , hogei lagun bildu ziren Aitonenan Pako Aristi idazlearen hitzaldia entzuteko . " Euskara , txandala jantzi diogun sinboloa " izan zuen gaia .
Maulek , gaur egun , badu industria - jarduera pitin bat . Hiribilduak , bestalde , oinplano erregularra du , sartzeko eta ateratzeko komunikabidetan banaturik dagoena .
Kartela egiteko sistema digitalik erabili bada ( eskuz egin dutenak ez ) , euskarri informatikoan ere aurkeztu behar izango da . Kartelaren atzeko aldean ezizenen bat jarri beharko da , eta berarekin batera ezizen bera idatzita izango duen gutunazal baten barruan egilearen izen - abizenak , helbidea , telefonoa eta helbide elektronikoa jarriko dira . Aurtengo Portu Zaharreko jaiak abuztuaren 12tik 15era izango dira
- Hemen egin behar duzu txiza ? - galdetzen du Jonek , muturra okertuta , nazka aurpegiz - Mendaroko komonak garbiagoak dira . - Bai . Ahal dudan denbora gutxien galdu nahi dut .
Aita Alain I . a Labritekoa , Labriteko jauna , eta ama Frantziska Châtillon - Limogeskoa zituen . Aitaren partetik Joanes II . a Frantziakoa eta Joana Nafarroakoa , Ingalaterrako erregina zituen arbasoak .
Honekin lotuta datu esanguratsu bat : Azpeitian biztanleko eta eguneko 300 litroko bataz besteko kontsumoa dugu ( Etxe eta industria kontsumoa barne ) . Ez zait erraza egiten horrelako kantitatea irudikatzea : bainuontzia urez beteta agian , edo 300 tetrabrik iladan txukun - txukun jarrita , supermerkatuetan bezala . Zenbaki potoloa nolanahi ere .
Japoniako konpainia 40 dantzarik osatzen dute , eta haiekin batera bederatzi dantzari gonbidatu ariko dira Donostian , gaurko eta biharko emanaldietan , tartean Lienz Chang , Altankhuyag Dugaraa , Lakarra bera eta haren bikotekide Cyril Pierre . Guztiak izan dira noizbait Marseillako ballet konpainiako dantzari eta denek dute oraindik harreman estua Roland Petit hango arduradunarekin .
Benetan espero dut aurreko urteetako parte hartze handi hori handituko dela , ziur nago abordaia kristona izango dela eta nik nahiz eta barkua dagoeneko prest dudan agian ezin izango dut joan ( jo baina nahi det ! ! ! nahi det ! ! ! nahi det ! ! ! ) eta batez ere bazkarira , bazkari hori kristona da …
Baina denbora pasa ahala suposatzen dut horrelakoak sahiesten ikasiko dugula bannerrekin egin dugun moduan . Beraz , desabantailen artean , erreklamo modu honen iraungipena dugu . Hemendik urte batzuetara beharbada panorama erabat aldatzen da eta ez diegu horrelakoei kasurik egingo .
Hutsean errefrakzio - indizea n = 1 da , eta airean ere bai , gutxi gorabehera . Beste ingurune materialetan n unitatea baino handiagoa da , c abiadura v abiadura baino handiagoa baita beti .
Lehenengoa 2005ean argitaratu zen , bigarrena 2006an , hirugarrena 2007an eta 2010ean argitartu dugu laugarrena , Zizurkilgo Baserriak jasotzen dituena . Horrela , Zizurkilgo historiaren zati handiena eta esanguratsuena idatziz jasota gera dadin nahi dugu .
xerloekin jolastu , bisai arraroak ipini eta Joneri zuzentzen da .
Proiektu hau osatzen duten musikariek Euskal Herriko Goi Musika Ikastetxean ( Musikene ) ezagutu zuten elkar . Juan Rodrigo Santaolalla malagar gitarrista da hirukoaren liderra eta beste biak , Santaolallaren ohiko kolaboratzaile bat , Daniel Cano tronpetista , eta Alejandro San Pelayo kontrabaxu jotzailea dira . Hirukoaren ohiko errepertorioa sonoritate intimistaz interpretatutako jazzeko estandarrak dira , betiere , melodia dentsitate harmonikoari gailentzen zaiola .
Amaren figura indartsuak haurtzarotik baldintzatu zuen emakumeei buruz dudan iritzia , hau da , gaitasun handiko pertsona gisa ikusten ditut , borrokalariak , gogorrak eta kementsuak . Garai hartan amak bere lanbidea zuen , familiaren zaintzarekin bateratzen zuena . Feminismoaren planteamendu teorikorik ez bazuen ere , praktikan fazeta askotan ildo horri jarraitzen zion , eta beraz , urrun zegoen bere garaiko emakumeen estereotipotik .
Mahatsaren koloreak Erdialdeko eta Erriberako soroak tindatzen ditu . Mahatsak biltzeko garaia heldu da , eta , horrekin batera , udazkeneko lehen ospakizuna : San Migel ( irailak 29 ) . Corellan eta Cortesen , makil - dantzak dantzaren dira , aspalditik , santuaren omenez .
Aipamen gehiago jaso ahal ziren , baina aste honetako eztabaida hari hau gogoan goiko honekin geratu naiz .
Ezkerra iraultzearen erronka politiko honek , hau da , ezkerraren batasuna eta gizarte gehiengoen aurrean zilegitasuna sustatzeko apustuak ezin ditu erakunde askotan ohikoak diren jarduera politikoak izan oinarri : esaten eta egiten denaren arteko koherentzia - eza , edo kanpora begira eta barrura begira egiten denaren arteko aldea ; demokrazia eta benetako parte hartze erreala bultzatzen ez duten goitik beherako jardun burokratikoak ; hauteskundeak helburu bakartzat hartzea , ez indarrak eta espazioak biltzeko tresnatzat hartu ordez - ondorioz ikuspegi eraldatzailea galdu egiten da - ; erakundeei soilik begiratzen dien praktika , lan bakarra gizarte eskaerak erakundeetara eramatera mugatzen dutenak , - ondorioz ezker borrokaren ikuspegia galtzen da - ; emakumeak erabateko parte hartzetik baztertzen dituzten praktikak , batzuk begibistakoak besteak ez hainbestekoak baina beti ere patriarkalak diren ikuspegietan oinarrituak ; gizarte mugimenduak elkarlanerako kidetzat barik transmisio - uhaltzat edota botoak lortzeko gunetzat hartzea ; . . . .
Udalak enpresarekin konbenioa sinatuta du biltegiaren ondoko lurretan ( Bonberi zaharraren parean , errekaz bestalde ) Udal parke bat jartzeko , eta bertarako oinezko pasarela bat . Konbenioak bere konpromiso eta kronograma zituen . Udalaren utzikeriagatik , ordea , ez dira betetzen ari ezarritako epeak .
TOKIA : Zarauzko Munoa plaza ORDUA : 18 : 30ean GAIAK : Gurekin Jai batzordeak San Pelaio jaien aurrean Udalari egiten dizkion eskakizunak eta datorren asteetarako antolatu duen egitaraua .
Nekazaritza erreforma onartu du Txinako Alderdi Komunistak , laborarien uzta eta bizimodua hobetzeko asmoarekin Lur eskubideekin tratuak egiten utziko die Pekinek nekazariei , etekinak handitzeko
Hasieran liburua aspergarri samarra iruditu zait , baina liburuaren erdialdera errezagoa iruditu zait irakurtzeko eta pixkanaka gustatzen joan zait . Hala ere arraro samarra dela uste dut eta bukaera arraroa du . Jendeari ez nioke gomendatuko hasieran behintzat pixutsua egiten delako .
Winrar erabiliz ( nik honen ordez winace erabili dot ) . Winrar erabili daiteke edozein karpeta begiratzeko , explorerra moduan , konprimitutako karpetak zein konprimitu gabekoak zabaldu ahal dire programa horrekin . Horretarako ( adibidez , baina hau ez da modu bakarra ) zabaldu edozein * . rar eta sakatu botoi hau :
- Eskerrik asko , arreba . O ! Gure anaiak , hain santuak , hain jakintsuak dira , eta ni hain babua , hain ezjakina ! Ez dakit ezer , bai , hori da , ni ez naiz besteak bezalakoa , ez dakit ezer , gure Jaunak ez nau argitsu egin , ez , ez , nik jakin nahi nuke , zuk , zuk jakingo duzu , noski , ni . . . ni ere Nefrosekoa naiz , orain dela lau urte etorri nintzen , hogeita bat urte ditut , baina nik . . . nik ez dakit zer den . . . ez dakit zer den . . . nire amak ez zidan etxetik ateratzen uzten , inoiz ez , inoiz ez , Nefrosen bekatua besterik ez zela ziostan eta hil zenean , hil baino egun batzuk lehenago galduko nintzela esaten zidan , alferrikakoa izan zela bere nire arimarekiko ardura , deabruak eramango ninduela , hona , basamortura ez banentorren eta ni hil orduko etorri nintzen , izua bihotzean , orain dela lau urte , baina nik ez dakit , ez dut ulertzen , hemen errezatzeko esan zidaten eta horixe egiten dut , baina ez dakit zer den . . .
Argentinarren desioa da barretxo batzuk ateratzea plazan batuko direnei . Eguraldiak ere lagunduko omen du eta jende dezente batzea espero da . Doakoa izango da emanaldia eta 12 : 30ean hasiko da . Asteburu magikoa izango da Elgetakoa . bariku eta zapatuan Juan Tamariz ezaguna eta domekan publiko guziarendako magia plazan .
Hemen zaude : Sarrera » Corpusa » Lema » Hurrengo
Begietara mina egiten duen lehenengo gauza atezainaren jarrera da . Badirudi taberna batean dagoela , lasai asko eta kaletik pasatzen den jendeari begira . Antza , onartuta dago hori arautegian baina , beste gauzetan bezala , ez dirudi oso zuzena . Geldiketak asko errazagoak dira horrela .
Albiste hau Larunbata , Ekaina 18th , 2011 10 : 13 orduan idatzi da eta Orokorrean atalean dago . RSS 2 . 0 kanala . Iruzkinak eta ping - ak itxita daude .
Hasieran hiri sareak sortu ziren hiri nagusietan . 1908an 60 bat hiri sare zeuden partikularrek ustiatuta eta 11 Estatuak garatuta . Katalunia industrializatuaren telefono sareen bilakaera bizkorrena izan zen , baita Ipar - mendebalde penintsularra hartzen zuen hiriarteko sarea ere . Urte hartan berrikuntzak etorri ziren legeria aldetik , eta haiei esker lineen hazkuntza koordinatu ahal izan zen . Gainera , Estatuak nazioarteko sareak sortzeko erabakia hartu zuen ( Madril - Irun eta Zaragoza - Port Bou ) .
Erretaula nagusia Santa María de los Reyes parrokia - eliza LAGUARDIA
Abendoaren 21ean Huna nun naien bada ni berriz ere gerlako berrichkekin , Eskualdun - ean choko bat balinbada . Baituzu aski eta buruhauste , ikusiko duzu , balia detzazkezunez . Gerla hau lotu aitzinean , hainitzek uste zuten airetako tresna horiek etzutela lan handirik eginen ; « muchas palabras , pocas obras » behialakoak ziona . Ez beita hatik hala gertatu . Guti dire horietaz mintzatu , eta horiek halere [ . . . ]
4 . Aurreko paragrafoko zigor berberak ezarriko zaizkie , bai eta sei urtetik hamabi arteko desgaikuntza erabatekoa ere , agintari , agintaritzaren agente edo funtzionario publiko izateaz baliatuz egitate horiek gauzatzen dituztenei .
Zientzialariak aztertzen ari dira hori bera gertatzen den beste ugaztun batzuetan , ugaztun askok entzuten baitituzte maiztasun horiek . Azken batean , soinuak zenbat eta maiztasun txikiagoa izan , orduan eta urrutirago iristen da .
Art . 9 Helburuak zehazki betetzeko eta ekintzak modu egokienean garatzeko , Elkarteak bere bazkideen ekarpenak , kuotak , ohikoak zein ezohikoak , e . a . hartuko ditu kontuan ; baita Instituzioek , Korporazioek eta edonolako banakako edo pertsona juridikoek , publikoek zein pribatuek eskaini zezaketen diru edo bestelako laguntzak , legatuak edo eskaintzak ere .
Itsasartea aintzira , itsaso edo ozeano bi lotzen duen ur kanala da , eta beraz , lur multzo bien artean dago . Itsasartea eta Kanala hitzak sinonimoak izan litezke .
Azpeitiak bere sorreraren 700 . urteurrena beteko du 2010ean , eta " urteurrena kokatzeko " asmoarekin , Nabarraldeko Azpeitiarrak taldeak Azpeitia bizirik plataforma aurkeztu du . Ekimen horrek " datorren 700 . urteurrenaren kokapena argitzen lagundu nahi du eta horren alde dauedenen atxikimenduak lortu " .
Emango nioke atximurkada bat , ea espabilatzen den : literatura asmatzen ibili beharrik ez dago gaur , asmatua da aspaldi . Eta asmatuta ez badago , ez du berak eta ez gutako ia inork asmatuko . Hori segurra da . Egitea du prolema literaturak , ondo egitea . Horixe . Eta gainerako guztiak , ezin duenaren edo ez dakienaren disimuloak baino ez dira .
NATOko hiru soldadu hil eta bat zauritu dira errepideko mina batek eztanda egitean , Helmand probintzian
- Bai , goazen , gelako tenperatura berotzen hasi da eta - dio Alaitzek . - Iker , hartu botilak . Birziklatzera bota behar ditugu - jarraitzen du Agurtzanek .
Osea k tu eres 1 abertzale puro - puro k prefieres PP - PSOE k PNV - PSOE . Muy abertzale , sin duda . Ad + , a ti k te importara , si vas a votar a EA y lo k kieres es formar el polo soberanista k iba a ser 1 marea y al final se van a ahogar en 1 vaso de agua .
Aldaketak eta ilusioak ezaugarritzen dute egungo egoera politikoa . Benetako aldaketa eta Euskal Herrian agertoki politiko , instituzional eta sozial berri bat eraikitzeko hasiera . Eta [ . . . ]
Ondo ulertzen ditut Gabonetan deprimitzen direnak eta Gabonak gustuko ez dituztenak . Neuri ere ez zaizkit asko gustatzen jai hauek , baina ez dut ezer esaten , mundu guztiak bezala , Gabonetan " derrigorrez bete beharreko " rolak daude eta . Denok etxekoiak izan behar dugu , " onak " , eta asko kontsumitu behar dugu . Kontsumismoa erabatekoa da , mozorrotuta dagoen arren . Eta gero , badira batzuk , Gabonetan etxera bueltan etortzen zaien inor ez dutenik eta benetan bakarrik sentitzen direnak .
Horretarako , bi erakundeek jarraipen batzorde bat sortuko dute , partaidetza parekatua izango duena .
Honela , 1994 . urtean AEBak eta Kanadarekin sinatu Komertzio Askerako Itunak ( TLC ospetsua ) , menpekotasun ekonomikoa areagotu zuen , nekazari mexikarren konpetentzia ahalmena ondoratuz . 2000 . urtean Europar Batasunarekin sinatu zuen beste bat , Aznarren gobernuak horretan lagundu zuelarik euskal iheslariak kanporatzearen truke ( oroitu behar dugu 1995 . urterarte ez direla hasiko euskal iheslarien kanporaketak ) . Halere , adituek diotenez ez batak ez eta besteak ere ez dute inolako onurarik eragin Mexikoko ekonomian , batez ere bietatik lehenak Mexiko zanpatzen duelako .
ATTEA : Neronek zabalduko dautset . ( Ate txikina zabalduten dabe ta neskamia barrutiko aldetik geratuten da ) Nora zuaz ?
Enpresa handien ordezkariek eta eskuineko alderdiek , zergaren beherapen handiagoaren egokitasuna babesteko ondoko bi argudio nagusi azaldu dituzte :
Hainbeste bilatzen zuten Sinde legia eukiko dutela ematen dau , baina politikarixek euki duten jarrera hau betirako hor geratuko da . Euren arteko negoziaziñua izan dala ezkutatu nahixan , mahaixan beste aldeko pertsonekin berba ein dutela erakutsi nahi izan dute , eta barregarri geratu dira , ez baita egon inolako negoziaziñorik .
Gaur bertan , atxiloketak salatzeko , manifestazio zaratatsua burutu dute 120 lagun inguruk .
Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak berriz , euskal gizarteak eskatzen duen aldaketa politiko eta soziala burutzeko independentista eta soberanisten batasuna ezinbestekoa dela esan du .
Zabaldu . com - en laguna naiz nola ager naiteke bertan ? Orrialde honetan Zabaldu . com - ekin lankidetzan euskal komunitatea batzen diharduten webguneetako albisteak agertzen dira . Hona hemen zure webgunea ere agertu nahi izanez gero egin beharrekoak :
21 : 00 . Txikiteo Elegante Eguneko artzain - inudeetarako danbor - jotzaileen eta gainerakoen entsegua , Itsasi dantza taldearen egoitzan ( Jesusmariatan ) .
Gaur egungo gizartean gero eta ohikoagoa da gelan haur gero eta ezberdinagok izatea . Ezberdintasun hauek izan daitezke nazio eta kulturaren araberakoak , adimen ezberdinen araberakoak , maila sozio - ekonomikoaren araberakoak , etabar luze bat . Aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea , beste kulturen onarpena eta errespetua ezartzea , ikasle ezberdinen arteko hartu - emona sustatzea eta ikasle guztien beharrizanak betetzen direla ziurtatzea izan behar dira , besteak beste , irakaslearen eta eskolaren helburu . Aurkezpen honetan , helburu guzti hoiek bete ahal izateko metodologia ezberdinak aurkezten zaizkigu gida lagungarri bezala .
1256ko urtarrilaren 1ean , Gaztelako Alfontso X . Jakituna eta Nafarroako Teobaldo II . a erregeek Gasteizen bildu ziren , bilera horren ondorioz Alfontso X . ak Nafarroako erregeari Donostia eta Hondarribia itzuli zizkion " betiko " . Bere agintaldian Gaztelako nobleak eta Murtziako musulmanak ( 1264 - 1266 ) altxa eta marindar afrikarrak penintsulan sartu ziren .
Bilboko udalaren azken inposaketek agerian uzten dute esandako guztia ; hona hemen haietariko batzuk :
Filed under kritika soziala , Zarautz , Zero Zabor Tagged with alproja , bideoa , Entsegua
Lexikoaren azterketan kolokazioen kontzeptua zabaldu da azken urteotan , hizkuntzaren ikas - irakaskuntzara ere heldu da . Kolokazioa bata bestearen ondoan agertzeko joera duten hitz - multzoak direla esan daiteke . Hemen dituzue gaiaren inguruko artikulu pare bat kontzpetua argitzeko :
Erakunde askotara bidali genituen e - mailak paper hura eskatuz . Irten aurretik ere , erakunde askori eman genien gure asmoen berri . Puntu honi dagokiolarik , Gaztea ez da ari Chiapas - en zer gertatzen den ulertu nahi ez duten erakundeaz . Euren propaganda eta ekintza publikoetan maiz eta bero - bero eginda EZLN - ren aldeko proklametan ito diren erakundeei buruz baizik , juxtu gure mezuei behin ere erantzun ez zieten erakundeak alegia .
San Kristobal , belarriko minen osagarri - laguntzailetzat daukate toki askotan , eta hemen ere San Gregorio egunean meza esaten zen urtero , eta letaniak errezatuz igotzen ziren bertara Ibarruritik .
zarautz0zabor wrote 2 months ago : Para l @ s que no pudisteis venir a la charla de Alfonso del Val , este video - resumen de dos minutos : … more →
Edurne Iriondo Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiako kideak , Ginebran ematen ari den Giza Eskubide Kontseiluan hitza hartu du gaur arratsaldean , foro horretan orain gutxi aurkeztutako Giza Eskubide Promoziorako Errelatorearen txostenaren eta txosten horrek espainiar delegazioan sortu zuen erreakzioaren inguruan arituz . Aipatutako hitzartzea , Nazio Batuen aurrean status kontsultiboa duen Torturaren Aurkako Nazioarteko Elkartearen - AICT - izenean egin da , eta prentsa ohar honetan bidaltzen dizuegu .
Urtero bezala , otsailaren 13 honetan milaka euskal herritar kalera atera gara oraindik orain gure herria kolpatzen duen errealitate anker baten aurka ahotsa altxatzera . 30 urte dira Joxe Arregi torturak hil zuela , eta urteen joan etorrian Espainiar Estatuak tortura erabiltzen jarraitzen du , gure herrian ezarri duen errepresio egoeran oinarrietako bat izaten jarraitzen duelarik basakeria honek . Poltsa , sexu jazarpenak , mehatxu eta presioak , kolpeak eta mota guztietako umiliazioak polizien kalabozoetan ohiko praktikak dira gaur gaurkoz .
Udaletxea Kale Nagusian dago , elizaren plazaren ondoan , eta Atarrabiako herriaren erdigunean . Lau zatitan banatutako adreiluzko eraikina da . XX . mendearen amaieran , eraberritze lanak burutu ziren , eta 239 milioi pezeta gastatu zituen udalak Nafarroako udalak emandako diru - laguntzari esker . Udala alkatea eta hamabi zinegotzik osatzen dute .
www . diariodeleon . es / inicio / noticia . jsp ? CAT = 113 & TEXTO = 100000038567 Beurkotarra ( e ) k bidali du duela 1338 egun 22 ordu 23 minutu , duela 1338 egun 20 ordu 4 minutu argitaratuta
Egia jakin zenerako , NINen diskoa eta marketin gisa asmatutako kanpainak sekulako sona lortu zuen .
Irakasleak , batez ere , ibilbidearen lehenengo eta azkenengo uneetan parte hartzen du , testuinguratzen eta ebaluatzeko garaian , alegia ; baina entzuteko prozesuan ezer gutxi laguntzen dio ikasleari .
Sendagileak alta eman aurretik autonomoaren aseguru prestazioa amaitzea erabaki du konpainiak ( 209 Kb )
Odriozola . Oso handia eta garrantzitsua . 1999ko irailaren 18an sortu zen Bilbon , Euskalduna Jauregian , eta neuk ez nuen joaterik izan , neumoniarekin nengoelako . Pena ederra sentitu nuen .
Azkenik , erabiltzaileak datuak ikusi , zuzendu eta ezabatu ditzake , DBLOn xedatutakoaren arabera , edo horri buruzko edozein kontsulta edo iruzkin egin dezake . Horretarako , jakinarazpena bidali beharko du helbide elektroniko honetara : protecciondatos @ catedralvitoria . com . Zerbitzu honek ez du kontraprestaziorik ekarriko . Bestalde , Santa Maria Katedrala Fundazioaren bulegoetara ere bidal daiteke , helbide honetara : Aiztogile kalea 95 01001 Vitoria - Gasteiz .
Debagoieneko eta Debabarreneko Landa Garapen Elkarteen artean planteatzen den proiektua da .
Bilboko Errekalde auzoan Zirkualdek , II . Zirku Jaialdiak , bere ateak zabalduko ditu asteburu honetan , ekainaren 3an , 4an eta 5ean . Koblakariak , Bizkaiko Malabaristen Elkarteak antolatu du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailarekin batera . Ekimen horren helburua , hiriko kaleak animatzea eta hiritarrei kaleko zenbait arte eszeniko mota hurbiltzea da . Horrez gain , bertako taldeei eta . . .
Hau dela eta gaurkoan oinarrizko Hezkuntza manifestua aurkezten dizuegu " Hezkuntza eredua erabakiz , etorkizuna eraiki " deitua . Manifestu honetan , aurretik aipatutako erasoei aurre egiteko eta beste eskola eredu baten eraikuntzari ekiteko oinarriak azaltzen dira . Hiru atal nagusitan banatzen da :
Telebistako agerpenetan bai , ordea , ikusi uste izan dut ilusioa , irribarre ezin gordeak , espektatiben hegal - zabalketa , batez ere eskuindarren aurpegietan . Eta neure artean pentsatu dut : zer borroka armatu da hau Espainia osoko eskuin frankista - faxista pozten duena ?
Hau guztia dela eta , Asel Luzarraga Zarrabeitia lagunaren askatasuna eskatzen diegu Txileko gobernu eta auzitegiei . Ez dago bere aurkako kargu zehatzik , eta herrialde demokratikoetan auziperatuaren errua da frogatu behar dena , eta ez bere errugabetasuna , errugabetasun - presuntzioa Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko berme garrantzitsuenetarikoa bait da . Aseli aplikatu zaion aurreneurrizko espetxealdia errugabetasun - presuntzioaren kontrakoa da , eta zigor zuzenbidean , aurreneurrizko espetxealdia inputatuak ihes egiteko edo honek ikerketa kaltetzeko arriskua dagoenean aplikatzen da , eta Aselen kasuan , espetxealdi honek ez du baldintza hauetariko bakarra ere bete .
Udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 22an ( datorren larunbata ) bukatuko da . Parte hartzeko izena ikastetxean edota Gazte Informazio Bulegoan ( Zapo Txoko gaztelekuan dago , Urola kalea 6an . 943 15 71 61 telefono zenbakian ) eman behar da .
Koskoenea okupatu zutenetik nabaria izan da gazteok jasotako errepresioa , jarraipenak , grabazioak . . . Izan ere , presentzia poliziala izugarria izan da , batez ere hasierako astetan eta azken egunetan , hori gutxi ez eta 9 gazte identifikatuak eta epaituak izan dira etxe huts eta ahaztu bati erabilera publiko eta funtzionala emateagatik , eta herriarentzako alternatiba bat eraikitzen saiatzeagatik .
Aste Santuko oporren aurretik dago erabilgarri Beasain eta Lazkao batzen dituen bidegorri zatia , baina atzo egin zuten inaugurazio ofiziala . Beasaingo Zaldizurretako biribilgunean hasi , eta Lazkaoko Beneditarren artxibo parera arte egin dute bidegorria , guztira ia bi kilometroko luzeera duena . Patxi Plazaola Beasaingo jarduneko alkateak , Patxi Albisu Lazkaoko jarduneko alkateak , eta Karlos Ormazabal Garapen Iraunkorreko jarduneko diputatuak [ . . . ]
Ingurumenari buruzko datu megamakroskopikoak : kontsumo energetikoak eta CO2 berdin negutegi efektua ; . . . Eredu bat jolasteko
- Aaiungo Aireportuan , polizia marokoarrak Amineturi pasaportea kendu ziotela eta bere gogoz kontra hegazkin batera indarrez igoarazi Lanzaroterako bidean ; - Espainiako Gobernua legearen aurkako lekualdaketa honen eta hurrengo " ongi etorriaren " beharrezko laguntzailea izan zela , Aminetu pasaporterik gabe eta bere gogoz kontra Espainian sartzera derrigortuz ; eta Espainiako Gobernuak Amineturi eskainitako 3 proposamenek ( espainiar nazionalitatea , errefuxiatu politikoa eta Marokoko pasaporte berri bat ) ez diotela El Aaiunera bueltatzeko eskubidea bermatzen .
Besterik barik , eskerrik asko gaur nitaz akordau zarien danoi eta take care ! !
Eragiketa bakoitza definitu eta gero , pantailari begiratuz erremintak segitutako bidea egiaztatu egiten da .
Polizia autonomikoak itxi berri duen 7Katu gaztetxearen aurrean agertu dira gazte independentistak " inperialismoaren eta kapitalismoaren menpeko " egoera honi aurre egin nahi dioten gazte guztiei Gazte Martxan parte hartzeko deialdia egiteko .
La única pega que le veo es su amplio y rico diccionario , los amigos de Aub decían el él que al escribir este Campo vivía con un enorme diccionario bajo su brazo , algo que no debió repetirse tanto en sucesivos libros . Al leer las primeras páginas de la obra te metes en un vocabulario tan extenso que se acaba haciendo farragoso , puede hacer perder el hilo pues no te enteras de la mitad , y abandonar la lectura . Ni se te ocurra hacerlo , el libro merece realmente la pena , si te hace falta , hazte con un diccionario o consulta el diccionario online de la RAE .
POZZO : Nik erakutsiko diot bidea . ( Ostikoz jotzen du Lucky . ) Zutik ! Urde zikina !
Lau urte beranduago , 1626an , Pérez de Irazabalek Gurutziltzatuaren irudia bere jaioterrira , Bergarara bidaltzea erabaki zuen eta ordutik hona orain ikusten dugun leku honetan gurtzen da . XVII . mendeko eskultura eskola sebillarreko maisurik bikainenetakoa da Juan de Mesa eta bere eskuek gauzatutako Bergarako Kristoa , Barroko garaiak Europan eman duen eskultura - lanik gorenetakoa da aditu eta kritikari askoren ustetan . Anatomi aldetiko zehaztasunak , gorputzaren mugimenduak , formen perfekzioa eta Jesusen aurpegiaren sentimenduak helarazten digun inpresio hunkigarriak , erabateko maisu - lanaren aurrean gaudela baiezten digute .
2005eko ekainean Mardako ( Palestina ) eta Arbizuko ( Euskal Herria ) herriek senidetze agiri batez beren arteko erlazioa hasi zuten . Agiri honetan elkarrekiko elkartasunean konprometitu ziren . Orain , elkartasun hau Euskal Herri guzira zabaldu nahiez , eta Israelgo estatu sionista okupatzaileak lurralde palestinarrean harresia eraikitzen jarraitzen duela ikusirik , honako mozio hau aurkezten da :
Unless otherwise specified , all content is made available under the Creative Commons License .
Lehen mailako finalean jokatuko du Miren Zabalak , eta Maider Mendizabal izango du bikote . Aurkari , berriz , Mirari Etxegia eta Nagore Arozena izango dituzte .
Bakio herri txikia da , baina erritmo askokoa . Mungia eta Bermeo artean dago , mendiz inguratuta eta Bizkaiko kostaldean . Hondartza handia dauka , batzutan olatu handiekin , paregabea surf egiteko .
Zer moduz irakasleak ? Asko haserratzen dira ? Norekin daukazu erlazio gehiago ? Zergatik ?
Lan eguna izanik ere , ez da jenderik falta zineman . Aurrekaldean eseri dira Oskarrek hala eskaturik , mutikoa bi gizonen erdian . Zaharra da antzokia , itxura zikinekoa . Karranka egiten dute zurezko eserlekuek bertan apur bat mugitu orduko . Inoiz gorri ilun izandako balusa ia zuriraino argiturik dago , urte ugariren seinale ukaezina .
Arratsaldeko saioan , PSEk eta Alderdi Popularrak esandakoari erantzun ostean eta hiruko Gobernua osatu dutenei eskerrak eman ostean egin du iragarpena .
Zelula guztiek dute informazioa apoptosia egiteko , baina , noski , ez dute guztiek hil behar . Barneko zein kanpoko seinaleek edo estimuluek abiarazten dute mekanismo hori , behar den kasuetan . Horretarako , hainbat substantzia modulatzaile daude , eta erretinoideak dira horietako batzuk .
Astebetera hurbildu da egutegia Goruntzen 40 . urteurreneko festa ospatzeko . Eta , girotze aldera , taldearen historia argazkitan jasotzen duen erakusketa zabalduko da bihar , ostirala , Etxeberri kultur etxean . Aurrez herritarrei eskatutako argazkiak jaso , digitalizatu eta aste honetan zehar muntaketa lanak egin ondoren , papereko erretratuak erakusgai eta ikusteko prest daude .
Ondare horretako hainbat gauza herriko kulturgintzan erabiltzen dira jadanik , eta halaxe jarraituko dute aurrerantzean ere ; eta falta zitzaiguna hau da diru - ondarea herriko zenbait kultur taldetara bideratu dugu jada .
? Indarrean dagoen legerian oin harturik , toki korporazioari dagokio , urtero , Udal Plantilla eta Lanpostuen Zerrenda onartzea . Udal Aurrekontuak oraindik prest ez daudenez eta ordain sariak 207 / 90 dekretura egokitu behar direnez 2005eko plantilla eta lan postuen aldaketa proposatzen da .
ETBko egungo aurkezle asko ' Sorginen laratza ' - tik pasatu dira , ezta ?
Muro herrian jaio zen 1935 - eko abuztuaren 10 - rean . Euskal Pilota 1954an ezagutu zuen , orduan Balear Frontoiak aldaketa bat bizi baitzuen eta modan zegoen modalitate berri bat hartu zuen . Zestaren horrela sartu zen bertan eta aldi berean emakumeek frontenisa jokatzen zuten . Espezialitate hau ere oso arrakastatsua izan zen Palman .
â ¢ Salatu gisa honetako erabakien egokiera eta zuzentasuna , bakearentzat oztopo direlako eta euskal gizarteak demokratikoki aukeratu duen agintari gorenaren aurkakoak direlako .
Ea urte guztian eman duen babesa ematen duen afizioak eta taldea animatzera joaten den datorren larunbatean Donostiara .
M . A . - Bai . Egon zen bat , Paterninan edo , baina utzi egin zuen .
Apirilaren 2an izango da Atekarock jaialdia . Bertan izango dira Berri Txarrak , Su Ta Gar , Gose , Vendetta , Kop eta Bad Sound System taldeak . Kontzertuak 20 : 30ean hasiko [ . . . ]
Otsailak bere azken egunak betetzen zituela , Igor Angulo , Martxoaren lehen egunetan Roberto Sainz , apirilaren amaieran Jokin Gorostidi , denak ala denak ikurriña gainean eta kutxa baten barruan .
Baina Gipuzkoan , Independentziaren gerrako gertaera gorenena Donostian jazo zen . Hiria , 1813an , frantziarrek okupatuta zeukaten , baita gaztelua ere . Orduan , Hernanin ezarrita zeuden Wellington - eko tropa aliatuak agertu ziren . Aliatuak ingeles , espainiar eta portugaldarrak ziren . Graham - ek Urumeari eraso egin zion . Aliatuak 1813ko abuztuaren 31n sartu ziren Donostian eta hamaika bidegabekeria burutu zituzten bertako biztanleekin , askatzaile gisa hartu zituztenekin . San Bizente eta Santa Maria elizek eta beste zenbait etxek besterik ez zuten sutea gainditu . Hiria arpilatu egin zuten , adin guztietako emakumeak bortxatu zituzten eta hiriari su eman zioten .
Aupa , Josemi . Estimatzen da zure erantzun sakona . Pertsonalki , niri ez zait batere gustatzen " hornikuntza " terminoa , " suministro " bezala ulertzen dudalako . Beste biei dagokionez , ezberdintasuna ez bada nabaria sinonimotzat utziko nituzke . Hurrengo bileran eztabaidatzeko beste kontu bat . . . Unai
Horren harira , Ordunteko inpaktu maila % 57 , 6koa dela dio LPSak , eta Gazumeko , berriz , % 56 , 8koa da . " Argi ikusten da Gazumek atzera bota den beste zentral eoliko baten ia ingurumen arrisku bera duela . Zergatik eraiki behar da Gazumeko zentral eolikoa ? " , galdera bota zuen Friasek .
Joan den asteartean , entitateak Iruñean duen egoitza nagusira eta bulegoetara etorri ziren Auburn University ( Alabama ) eta Tarleton State University ( Texas ) unibertsitateetako Negozio eta Ekonomiako fakultateetatik etorritako 22 ikasle . Ikasleek interes eta jakin - min handia erakutsi zuten Gizabidezko Bankaren ereduari buruz . CANeko estrategia ezagutu eta gero , galdera asko egin zituzten honako gai hauei buruz : gizarte proiektuak aukeratzea , Gizabidezko Kontua jakinaraztea ( entitateak bezero bakoitzarekin irabazten duen dirua ) , gizarte entitateek finantzazioa lortzeko egiten duten mobilizazioa , edo gizarte - proiektuetara finantzatzera bideratutako portzentajea . Gainera , negozio - eredu hori Estatu Batuetara zer epetan esportatuko den ere jakin nahi izan zuten ; izan ere , Nafarroako Kutxa - Banca Cívica entitateak lokal bat du Washingtonen , eta finantza - entitate gisa arituko da lanean banku - lizentzia lortu eta gero . CANeko bulego batera hurbiltzeko aukera ere izan zuen unibertsitateko taldeak , eta bertan nagusi den filosofia ezagutu zuen : bezeroekin eta bezero ez direnekin partekatzeko eremu zabalak , bankarien eta herritarren arteko posizioak berdintzen dituzten egitura gardenak , kultura eta aisiako jarduerak astero , eta abar . Ameriketako Estatu Batuetako sistema akademikoak interesa agertu du beti CANeko negozio - ereduari buruz ; izan ere , hori aztertu dute Harvard , Wharton , Columbia , Georgetown , Stern , George Washington eta George Mason unibertsitateetan .
Madrilgo auzitegi nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Ino Galparsoro , Arrasateko alkatea , espetxera bidali aurretik , bere zitazioa inolako frogetan oinarritu gabe egin dela adierazi digu Iñigo Iruin abokatuak . Goizeko 10 : 00etan zuen hitzordua alkate independentistak eta ordu horretan Galparsororen izena , ez eta inolako ekintzarik ere , ez zela ANVren aurkako sumarioan ageri azaldu du defentsa abokatuak . Goizeko 11 : 10etan auzitegi nazionalera iritsi den txosten polizialaren ondoren etorri direla frogak gaineratu du Iruinek .
Bikote batek egiten duen podcast deigarria . Gaztelania ikasten dabilen mutil batek eta neska espaniar batek podcast polita egiten dute . Mintzapraktika ? Materialgintza ? Interesgarria edozelan ere .
Horregatik geratu nintzen harrituta biharamunean , bizardun bat sartu eta amari besarkada handi bat eman zionean . Gero niregana etorri eta besoetan altxatu ninduen .
Nafarroa hegoaldean , Erribera eskualdean , kokatzen da Corella , Iruñetik ia 100 kilometrora . Hiri honek 7 . 000 biztanle baino gehiago hartzen ditu eta 81 kilometroko azaleran zabaltzen da . Fitero , Cintruenigo , Tutera , Castejon eta Alfaro ( Errioxa ) ditu mugakide Corellak .
Urtean zehar herrian hainbat ekitaldi eta jai ospatzen dira baina zaindariaren jaiak dira . Hauek , Abuztuaren 12tik 16ra ospatzen dira San Roque eta Asunción jsokundearen ohorez . Urtero 1969 . urtetik egiten den tradizio batekin hasten eta bukatzen dira ; elizaren dorretik " el brujo " izeneko pertsonaia jaisten da kable batetik irristatzen . Bitartean goxokiak botatzen ditu eta hitz batzuk esaten die bertan daudenei .
LABURBIRAren zortzigarren edizioak 27 emanaldi eskainiko ditu : 26 Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira , eta bestea Londresen , bertako Euskal Etxea edo Basque Society delakoaren eskutik .
… eta duela bost urte : Ez nuen azaroan mezu bat ere idatzi .
Egia esan , jendea ohituta dago gauza guztiak gazteleraz ikustera . Baina guk betidanik izan dugu oharrak - eta euskaraz jartzeko ohitura . Erdaldunak etortzen direnean , askotan kexatu egiten dira oharrak ez dituztela ulertzen . Nik beti esaten diet galdetzeko , gustura esango diedala zer jartzen duen eta . Jende euskaldunak , ordea , eskertzen du euskaraz ikustea oharrak , eta erdaldunak ikasten doaz .
22 . Ontzigintzarako erabilitako aroztegi eta burdinolatako tresnak . © Joseba Urretabizkaia
Horrela , urte honetan mundu osotik - Kanadatik , Alemaniatik , Ingalaterratik , Holandatik , Frantziatik , Estatu Batuetatik , Belgikatik , Suediatik , Danimarkatik , Finlandiatik , Portugaletik , Italiatik , Suitzatik , Turkiatik edo Hego Koreatik - etorritako 300 laburmetraia inguru aurkeztu dira . Zinemaldiko antolakuntzak FANT laburrean sekzioaren barruan lehiatuko direnak aukeratuko ditu ( MAIATZAREN 6AN ) . Lan horiek , bakoitzak 3 . 000 euro banatuko dituen bi sarietako bat lortzeko aukera izango dute .
Hori pasa eta gero , mutikoak amorru handia sentitu zuen bere gelakoengan . Egun batean , beraiengana hurbildu zen beraiekin jolastu nahian , baina haiek mespretxuz begiratu zioten eta hortik alde egiteko esan zioten . Hori etzun eta gero , negar egiteko gogoa atera zitzaion eta etxera bueltatu zen korrika bizian , bertsotan husteko .
Kamaradaken ildoen gainean eztabaidatu , migranteen liburuxka eta planteamenduaren aurkezpena …
Ezjakina izan behar da , adibidez , ekitaldiaren gonbidapen txartelean idazteko gaurtik aurrera " euskara ordenagailuen interfazeko hizkuntza nagusi bezala aukeratu ahal izango dela " . Windows , erabiliena izanda ere , ez da munduan dagoen sistema eragile bakarra eta aspaldi daude bestelakoak euskaratuta ( Linux - en oinarrituak , berbarako ) , estandarrak errespetatzeari esker . Erosi aurretik eskaintza diferenteak konparatzea izaten da erosle ona zarrasteletik desberdintzen duena . Konparatu software libreko produktuak eta Microsoftenak , esan alde handirik dagoenentz .
Noizeanbehin 2001 urtean sortu zen . 2005ean " Inoiz Kontatu ez nizkizunak " Diskoa grabatu genuen Lamina Producciones estudioetan Natxo Libertygaz , disko hori 2006 urtean kaleratu zen Baga - Biga sortu berri zeneko diskoetxeagaz . 2007 urtean bigarren lana grabatu eta kaleratu genuen , " Arazi " izenekoa , berriz ere Natxo Liberty - k ekoiztua eta Baga - Bigak kaleratua . Bi disko eta kontzertu zerrenda luze baten ostean , parentesi luze bat egon da . Aldaketak egon dira taldean , hirukote bihurtu gara eta denbora luze baten ostean berriro ere jarri garan lanean , 7 kanta berri eginez . Laster kalean izango dugu ixilune horren emaitza . . .
Orain arte egindako lanaren barruan , norbanakoei egindako elkarrizketetan oinarritutako metodologia bat eta azterketa kuantitatibo bat egin dira , eta haren azken txostenean , sormen gradua azaltzen da , eta arlo batzuetako hobekuntza - estrategiak proposatzen dira . Arlo horiek honako hauek dira : esparru politiko eta sektore publikoa , irekiera , tolerantzia eta eskuragarritasuna , lidergo , ikuspegi eta estrategia , talentu eta ekintzailetza , bizi - kalitate eta ongizatea , eta abar .
Jean Paul ere irabazten du lurreko moda . Bere diseinu originalak - jaurti egiten ditu azokara bere gerruntzea kono itxurarekin - sensualitatea adierazten dute eta apertura sexuala azkenengo hamarkadetan .
ibaimuisik : ondo asko dakit zer egiten dudan ( utopia / fantasia gutxiko posiblearen eremura mugatu - independentzia - ; berdina ( politikoa ) aldarrikatu - egiaren politika - ; diferentzia kulturalari indiferentzia erakusten diot … ) eta hala eta guzitiz ere egiten jarraitzen dut .
Abenduaren 6a , San Nikolas eguna , han - hemenka lurralde askotan ospatu izan zen , edo ospatzen den , jaia ; gure artean , adibidez , Seguran , eta abar . Gehienbat ume festa bezala ezagutzen dugu San Nikolas hau . Ohitura honetan agertzen da argi eta garbi ordezko nortasuna , Nik , jarraian , Billabonako herrian jakiterik izan nituen berriak emango dizkizuet . Herri honetako neska - mutil kozkorrak eskolako atsedealdian eta bazkaltzeko garaian ibiltzen ziren eskean atez - ate . Batzutan bakarka , eta gehienetan , binada eta hirunaka . Behin arratsaldez gero , ez zuten eskatzen , eta eskatzera ausartzen baziren , erantzun hau jasoko zuten : Bukatu da San Nikolas . Mutil batzuren jazkera obispo edo gotzaia gogoratu nahian azaltzen zen . Kartoizko mitra antzekoa eramanez , kolore ezberdinezko paperezko zerrendak apaintzen zuen hau .
Zuk planteatzen duzun inguruaren kontu horrek seguru balio duela hizkuntza estandar erabat normalizatu baten kasuan : errealitatea bera , ingurua sartzen da , nahi eta nahi ez . Baina hau erdi - normalizatuta dagoen euskara bezalako hizkuntza gutxitu baten kasura zenbateraino da aplikagarria ? Ingurua datorkizu ala zuk zeuk joan behar duzu errealitate horren bila ? Baikorragoa izan nahian , euskara irakaslearen rola , honen guztiaren erdian , cicerone edo bide - erakuslearena bezalakoa ikusten dut . Hau da , ikasleari erakustea ( eta ez " irakastea " soil - soilik ) non aurki ditzakeen ikaskuntza formalaz haraindiko baliabideak : eguneroko komunikabideetan , sarean , etxeko postontzira heltzen den propaganda , kaleko ormetan ageri den publizitatea , iragarkiak , deialdiak . . . ; eguneroko mintzairan barneratu diren euskarazko hitzak ( " bidegorria " . . . ) Hau da , kalea ikasgelara ekarri edo ikasgela kaleraino luzatu .
Bat egite prozesuaren ondotik , erakunde berriaren osatzean zehaztu diren oinarriak aurkeztuko ditugu atal honetan . Erroko demokrazia mahaiko eztabaida eta gogoeten ondorio da hein handi batean , baina izan du beste ekarpenik ere , batez ere feminismo eta internazionalismo mahaitik .
Eztabaida - foro anitzetan , zaratak eta harrabotsak azkenean entzulea gortu egiten dute . Foroan zenbat eta erabiltzaile ugariago bildu , orduan eta jende gehiago urrunduko da aztergaitik edo , iruzkin baliagarri eta arrazoizkoak aurkezten saiatu ordez , bertan diren pertsonak iraindu nahiz elkarrizketa adimentsuak lehertzen ahaleginduko dira ( Troll deritze horrelakoei ) . Konponbidea , orain arte , argitara eman beharrekoa bere bahetik iragazten zuen zentsorea ezartzea zen , gaitz arinago modura .
Gipuzkoa , Bizkaia , Araba eta Nafarroako lantokietan hauteskunde sindikalak egiten ari dira . Hori dela eta , Urola Kostako ezker abertzalean arlo desberdinetan lanean ari direnek eta LABeko hainbat ordezkarik " gorrira etortzeko " dei egin diete Urola Kostako ezkertiar eta abertzaleei : " LABen alde apustu egiteko eskatzen diegu , hauxe baita gaurko eta biharko alternatiba eraikitzeko aukera bakarra , LAB indartuz ezker abertzalearen proiektua indartuko baitugu . Ezker abertzalearentzat , LAB izan da eta izango da koherentziaz langileen eskubideen alde borrokatzen duen sindikatu bakarra " .
Beka - programa : 6 beka esleituko ditugu urtero , gehienean Foru Erkidegoen bizi edo nafarrak diren artistentzat . Beka horiek nazioartekoak izango dira eta sei atal biltzen dituzte : irudia ( argazkilaritza garaikidea eta bideoa ) , arte plastikoak , arte eszenikoak ( dantza , antzerkia eta musika garaikidea ) , artea eta teknologia berriak , komisariotza , performancea eta instalazioak .
Aurten ere , Maite Goñi eta Andoni Tolosarekin ariko naiz ea ikastaro pare bat garatzea lortzen dugun : Euskal Kanten lanketa didaktikoa eta Ahozkotasuna plataformetan ( EGA ahozkoa prestatzekoa ) . Gai hauek tentatzen bazaituztete , ongietorriak honetara ere .
Errepasoa egin zuen ondoren bera ere kioskero batzuen iloba izaki , orain 25 urte kioskoetan zeuden tituluak eta gaurkoak konparatuz . Horretarako orain 25 urte AEBko kioskoetan ikusten zen aukera tematikoaz harriturik , Espainian honelako konturik ezin pentsa zitekeelakoan . 25 urte geroago Espainiar ekoizpena ikaragarri ugaritu dela . Espainieraz daudenekin alderatuz euskarazko prentsak zer egin duen konparatzera pasa zen ondoren urte horietan .
Herri barnean kokatutako etxea , XVI . mendekoa . Okendo Almirantearen ondorengo ziren San Millango Markesei lotua dago . 1847an handitze lanak egin zitzaizkion , estilo kolonial neoklasikoan .
AEK - ko Oskar Elizburuk tartea hartu du Infozazpin : Euskararen aldeko uholdeak eta gero . . .
Morgako Udalak eta Labayru ikastegiak Morga , bizimoduak eta ohiturak liburua aurkeztuko dute domekan , San Isidro egunagaz bat eginez . Herriko historia eta kultura batzen dituen lehenengo liburua da berau eta herritarren laguntzagaz hiru urtean batutako istorioak eta datuak jasotzen ditu . San Martin elizan egingo dute aurkezpena , 13 : 00etan ( meza ostean ) . Argitalpena aurkezteagaz batera , parte hartu duten herritarrak omenduko ditu Morgako [ . . . ]
Eraikinak birgaitu eta hiria ( auzoak eta hiriak ) berritzeko politika honen helburua etengabe kontserbatu eta uneoro hobetzea da eta arreta berezia jartzen du gizartean .
Hainbat historialari burutsu eta temati saiatu dira emakumearen eginkizuna gordetzen , txikiagotzen edo alde batera uzten , gertaera historikoak faltsuki baztertzen ; hala ere , emakumeak bere pisu espezifikoa eduki du gertaeretan .
13 Eta dioste , Scribatua da , Ene etchea , orationetaco etche deithuren da : baina çuec hura gaichtaguin lece eguin duçue .
Uztailaren 7a dugu gaur , Iruñean gorriz markatuta dagoen data . Izan ere , atzoko txupinazoaren osten , gaur goizean korritu da 2011ko San Ferminen aurreneko entzierroa . Arrasate ez da salbuespena izan , eta gaztetxoenek euren entzierro partikularra ospatu dute herrian bertan . Aurreko urteetan ez bezala , oraingo honetan Txatxilipurdiko neska - mutikoekin batera Arrasate Herri Eskola eta Arizmendiko udalekuetakoak ere egon dira . Testuinguru honetan , eta Iruñean entzierroen aurreneko egunean gertatzen den moduan , Herriko plaza gaztetxoez leporaino bete da . Iturriotz kaletik abiatuta , entzierroko parte - hartzaileak Portaloiko arkuperantz joan dira , eta handik Ferrerias kalea hartu . Ostantz taberna zeharkatu ondoren Olarteko kantoitik sartu , eta handik Herriko plazara itzuli dira . Nagusiek bezala gaztetxoek ere tentsio handiz korritu dute entzierroa , eta batek baino gehiagok zezenen adarrak gertu izan ditu . Zorionez Arrasaten animali hauek gezurrezkoak dira .
orasinoiac . I . Selan jaquingo dau ser obraduco dauen ? E . Jaquinic , eta entendiduric Jangoicoen Legueco Mandamintuec , bost
Ez zen hain gozoa izan T . S . Eliot poetarekin izan zuen harremana , nahiz eta XX . mende hasierako prentsak nahiago izan zuen , hezur - haragizkoa zelako ziurrenik , Eliotek Vivien Haigh - Woodekin izan zuen harremana haizatu . Edonola , Idazmakinak askoz gehiago eragin zuen poeta anglo - estatubatuarraren idazkeran haren emazteak baino . Hori igartzen da behintzat 1916an Conrad Aikeni idatzi zion gutun batean : " Nire poemak Idazmakinarekin konposatzean sentsazioa daukat laketzen nintzen esaldi luze guztiak aldatzen ditudala , prosa frantses modernoa bezain ebakitzailea den staccato batekin . Idazmakinak buru - argitasuna bultzatuko du , baina ez nago ziur sotiltasunarekin gauza bera egiten duenik " .
2 . Edozein kasutan , aurreko zenbakiko b ) letran adierazitako titularrek Espainia parte den nazioarteko hitzarmen eta tratatuen arabera dagokien babesa izango dute , eta , halakorik ezean , fonogramen edo ikus - entzunezko obra edo grabazioen ekoizleekin , argazki hutsak egiten dituztenekin eta 129 . artikuluan aipaturiko obren argitaratzaileekin parekaturik egongo dira , baldin eta horiek ere herrialde hartako nazionalitatea dutenekin parekaturik badaude herrialde hartan .
Errusiar Inperioan eskualde ofizialak zeuden produktu bakoitzaren landaketarako : Turkestan kotoiarentzako eta Sakartvelo tearentzako esate baterako .
Blog honetan ipinitxa zeuan galderiari emandako erantzunak : Zein hizkuntzatan egon biharko zan blog hau ? Segi oin arte bezela : En castellano po favó : Nahi bozu txinoz , berdin berdin ez dau inobezek irakurriko . . . . : Euskara batuaz : Ikusten dozuen moduan abstenziñua nahiko haundixa izan da ( mundu guztia hona sartu leikela kontuan hartuta . . . ) , baina ez dou erabakiko erantzun ez dutenen arabera ez ? ? Bueno , orduan ez dot aldatuko idazteko modua , hori bai , biharbada beste hizkuntza batzutan be idatzikot post solterenbat , hola danok gustora egongo gara ez ? Bueno ba , erantzun dozuen danori , jarraitxu erantzuten eta komentarixuak itxen .
Negutegian alderik alde sakabanatuta daude hodiak , eta garraiatzen duten uraren batez besteko tenperatura 80 gradu da . Negutegiaren klimatizazio hobezina lortzen da horrela , landareak berezko ekoizpen - sasoian bezala egon daitezen . Kontsumoaren kostua murritzagoa bada eta berez sasoi jakin batekoak diren laborantzak urte osoan eskuragarri badaude , azken produktuaren prezioa nabarmen murrizten da eta , hala , beste zonalde batzuetatik eratorritako produktuekin merkatuan lehiatzeko aukera dago .
1 ) Batetik , helburu didaktikoa . Hau da , ikasleak lexiko , aditz forma eta egitura jakin batzuk ikastea .
Bilbotik paseatzea kalean bertan dagoen museoaz gozatzea da .
Eusko Jaurlaritzak euskal produktuak sustatuko ditu Fruit Attraction 2010 azokan
Egia da beren [ Eusko Jaurlaritzaren ] Euskararen Aholku Batzordea inoiz baino zabalagoa dela , batez ere batzordeak sortu dituztenean . Hori zoriontzekoa da . Nire kezka da Aholku Batzordearen ildoak ere horrek bahituko dituela : zeroak mugitzeko gaitasun faltak Posible omen denaren barruan pentsatzera mugatuko direla ; hau da , kultur agintarien gaitasun falta horren barruan , Aholku Batzordea , beste elkarteen kinka berean aurkituko da : zeroen mugiezintasuna irentsi eta gelditzen den esparru txikian konbinaketak egiten . Badakit hori ere positiboa izan litekeela .
Diskoa iragan abuztuan grabatu zuten Andoaingo Garate estudioan . Aurreprodukzioa , grabaketa eta nahasketa Haritz Harreguyren eskuetan utzi zuen taldeak , aurreko diskoan bezala .
Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta filosofoak sortutako idatzi guztiak bildu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiak , Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean .
Kaixo , Aitor : Mila esker bidalitako erantzunagatik . Irakurri ditugu pleguak ( erosi genituen aurreko egunean , zure mezua irakurri baino lehen ) eta argi gelditu zaigu ez dituztela gure eskaerak betetzen . Idatzita dagoen moduan idatzizko arreta soilik errotulu eta finkoak diren inskripzioei dagokiela ematen du , hots , bokata - kartak eta horrelakoak ez du ematen barne hartzen dituenik . Baina , larriena da euskarazko arreta eta zerbitzua ez direla bermatzen ostatua den udal eraikin batean , gure hizkuntz eskubideak , Euskara Biziberritzeko Getxoko II . Plan Nagusia eta EAEko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua urratzen direla . Udalak zerbitzariak euskaldunak izatea derrigorrez ezarri ordez , balorazio irizpide gisa baino ez du finkatzen gaia . 100 puntutik 7 baino ez , gainera , langileria atal osorako . Eta bertan lau kontu daude . Hortaz euskararen garrantzia % 1 , 75 da . Hots , hutsaren hurrengoa . Hortaz , ulertuko duzunez ez gaude inondik inora pozik - edozein kasuan kontrakoa - atera duzuen pleguekin , terrazan euskaraz baita gure helburua . Agur bero bat ,
Azken edizioetan Europa osotik etorritako bodyboard - er entzutetsuak izan dira Donostiako uretan . Besteak beste Pierre Louis Costes , Amaury Laverhne , David Perez , Rui Ferreira , Yeray Martinez , Salomon Moore , Aritz Larrinaga , Cedric Dufaure , Cristian Perez , Ricardo Faustino edota Alex Uranga .
BAT : Industrial Salva , S . A . k aurkezturiko alegazioak ez onartzea .
aren hitzekin irekitzen du 1937ko Apirilaren 8ko Eguna egunkariak , frontearen aipamenekin batera . Euzkadiko gobernua osotu zenetik sei hilabetera , lehendakariaren hitzak hartu zuten garratzi gehien egunkarian . Honela zioen : Sinismena garaitzean , indarra guda - oñetan Euzkadiko lendakariak dei ein eban irratiz orañarte lez zindo eta itxaropentsu jarraitu dagigun , gure indarrak gudarako batuaz . - Barazar ' en paxistak bizi ta gartsu agertu ziran egazkiñak lagunduta . - Gure mutillak joaldiak ixildu ta geratuten jakin eben . - Paxisten egazkiñak erri baketsuak suagatuten jarraitu eben .
Bildu ere ez du Odon Elorzak aipatu gabe utzi , eta argi azaldu du : « Bilduk hiria bakarrik gobernatzen badu gaizki pasako dut » . Dena gelditu eta atzeratuko duela , eta sufritu egingo duela aitortu du . Hauteskunde kanpainan Bilduko ordezkarien ahotik entzun dituen proposamenek « demagogia » dutela onarri , eta hiriarentzat atzerapausoa izan daitezkeela uste du . Abiadura Handiko Trena hirian sartzeko asmoa bertan behar utzi nahi izatea jarrera « arkaiko » eta « demokraziaren aurkakoa » dela jarri du Elorzak adibide . Bilduri , honenbestez , « demokratikoki , alternatibaz beterik eta diskurtso politikoz » egin behar zaiola aurre adierazi du .
Aste honetako eguraldi freskoa eskertzekoa da , hegoaldeko beste leku batzuetan jasaten den beroa ikusita . Hezetasuneko ur - maila oso egokia da eta habiak egiteko eta txitak elikatzeko prozesuak oso aurreratuta daude . Basa - ahate , ipar - ahate , murgilari arrunt eta kopetazurien txita ugari ageri dira , baita oilagor eta txilinportenak ere , eta zenbait murgil - bikote ere ikus daitezke haien kumeekin . Geihago …
Jon Ordoñez - ( e ) k eguneraketa bat bidali du : duela 41 minutu · Ikusi
Datuon gordinak diagnostiko goiztiarra egiteko premia are eta larriago bihurtzen du , pronostikoa hobetzeko eta tratamenduari lehenbailehen ekiteko . Alderdi horiek direla eta , espezialistek bi borroka - fronte planteatzen dituzte , hara :
" KIRIBIL " , Bidasoaldeko ZURA taldearen bigarren diskoa da , euskaraz egindako bossanova diskoa , hain zuzen ere . Bertan , iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzailea aurkituko dugu : rocka eta funkaren tradizioak brazildar samba eta bossarekin nahasten dira . Orohar , armoniak eta erritmoak brazildar kutsukoak dira , euskara bihurtzen delarik hitzen hizkuntza nagusi . Ikuspuntu berritzaile batetik landutako bossa da beraz , diskoaren muina . Hitzen mailan , KIRIBIL diskoan maitasuna , itxaropena eta sentimendu goxoak lantzen dira . Hitzak , kantuak bezela , Xabi Strubell - enak dira , Joseba Sarrionandiaren portugesezko poema bati tokia egiten diotelarik , " Propostas para o definiçao do exilio " . Gainera , badira portugesezko beste kanta bat ( " No mundo dos fugitivos " ) eta italierazko bat ( " Amore " ) . ZURA , gaur egun , eta zenbait aldeketen ondoren , Xabi Strubell - ek ( kitarra eta ahotsa ) , Nerea Olaxa - k ( ahots nagusia ) , Diego Garcia - k ( bateria ) , Gorka Sesma - k ( Kashbad - eko kitarrajotzaile ohia ) eta Hans - ek ( baxuarekin ) osatzen dute . Diskoko laguntzaileen artean , egungo euskal eszenaren izen garrantzitsuak daude : Eñaut Elorrieta ( ken zazpi ) , Ines ( Gose ) , Anari eta Sorkun . Baita Wemean suitzar taldeko Sabina Leone ere . Musikarien aldetik , Koldo Uriarte eta Gorka Pastor teklatujoleak eta Marc Barnes baxujolea egon dira ere diskoan parte hartzen . Diskoa estilistikoki kokatzekotan , alde batetik Brasil - en sortzen ari diren musika ildo berriei so egin behar diegu . Bossanova eta brasildar musika herrikoia berritu eta eguneratu duten esperientzien ildotik dabiltza ZURA : Fernanda Porto , Bebel Gilberto edota Moreno Velosoren taldearen ildotik . Bestaldetik , KIRIBIL diskoan badira rock , funk , soul eta jazz ukituak , betiere ZURA - ren estilo pertsonaletik landuak . Diskoa azaroan aterako da , hurrengo asteetan . HEMEN ENTZUN DEZAKEZUE ( 6 kanta daude myspacean ) : www . myspace . com / zuramusika Zuzeneko biratxo bat egiten ari gara , diskoa aurkezteko . Horra datak : - azaroak 8 , beasain gaztetxea . ( + las sfintters + selektah stepi ) - azaroak 14 , plateruena durango , ( + petti ) - azaroak 21 , donibane - ziburuko gaztetxea . - azaroak 27 , UPNAko kafetegia , iruñean . 19 : 30 . - azaroak 29 , doka kafe antzokia , donostian . Abendua ZURA + SABINA LEONE BIRA - 12 ostirala - Psilocybe aretoa Hondarribi - 13 larunbata - Putzuzulo amets fabrika zarautz - 18 osteguna - Bonberenea Tolosa - 20 larunbata - Le Mono artista kolektiboaren aretoa Bilbo .
Merkatu espekulatiboen eta gobernu neoliberalen arteko interesen bat egiteak du pertsona eta herrien eskubideei eragiten dien krisi iraunkorraren ardura . Horrela , merkatuaren mundu mailako tamainak zein espekulazioaren garrantziak , gobernuen gaineko presioa sortu dute , eta azken hauek euren politikak merkatuen beharren arabera garatzen dituzte , herritarren beharrak alde batera utzirik .
Ziurtagiriaren Elkarteak Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalaren berrespena egin du euskalgintzako nahiz nazioarteko beste erakunde batzuekin batera
Seguru aski laster indarrean izango dena . Amaia Agirresarobe Alternatiba alderdiko kiderearen ustez , lege berri hori ez da egokia hainbat arraziorengatik . Aurrerapenik badu , baina funtsezko gai gehiegi utzi ditu bidean . Eskubi politikoaren eta Eliza Katolikoaren jarrera aztertu ondoren , Amaiak esan digunez " Gizonak erdituko balira … eztabaida eta legea desberdinak izango lirateke " .
" Nere ekialdean " Benito Lertxundik ( BL ) argitaratutako diskoa da . [ aldatu ] Abestiak Nere ekialdean ( Orioko treinerotik , Txiki Larrañagari ) ( BL ) Zehazten erraza naiz ( Fernando Pessoa - BL ) Egunak gauean ( J . R . Uriarte - BL ) Kaixo ardizain ( Fernando Pessoa - BL ) Bortu gaineratik ( Itxaro Borda - Olatz Zugasti ) Ametsik gabeko loan ( Fernando Pessoa - BL ) Gartxot ( Pello Ramirez ) / Nere ate ondoan ( Fernando Pessoa - BL ) Zergaitik utzi kantatzeari ( Anne Warner - Pete Seeger - BL ) Ni , sahatsa bezala ( BL - Levy Shamar ) Zuk dakizun hura ( Jexux Artzeri ) Gaztetarzunak ( Herrikoia ) [ aldatu ] Kanpo loturak ( Euskaraz ) ( Gaztelaniaz ) ( Frantsesez ) Diskoaren aipamena
* Adierazpen askatasuna ukatua , sufragio unibertsala ukatua , biltzeko eskubidea ukatua , manifestatzeko eskubidea ukatua , tortura , preso politikoak . Hau da espainiar demokraziaren esanahaia Euskal Herrian .
Loralditxo honetan zerikusia izan du seguruenik HABEk udan weblog - en inguruan eskaini zuen ikastaroak . Gerora HIZPIDEn azken aurreko zenbakian artikulua atera zuten HABEko teknikari bik blogen eta weblogen inguruan ( noizko Hizpide on - line eta eguneratuta ? ) . Itxura desberdina hartu diet guztiei . Ilazkikoak albistegi itxura dauka , euskaltegiaren inguruko informazioa ematen du . Helburuen artean ikasleen parte - hartzea sustatzea ere aipatzen dute . Badirudi oraindik bideratzen ari direla . Barakaldoko Udal euskaltegikoetan ez dut zer asmorekin eginda dauden aurkitu . Zibergelakoan eztabaida gaiak planteatzen direla dirudi , dokumentazio lan handia egiten dute . Ez dakit eztabaidok non planteatzen diren , blogean ez dago iruzkinik behintzat . Beharbada , autoikaskuntzako mintza - saioetan , bloga mintza - saioak prestatzeko , horrela bada , ideia polita izan liteke . Barakaldoko EGAlariak blogean , bestalde , testu luzetxuak daude . Denetarikoak , narrazioak , argudioak , … Ez dakit nork eginda eta zer funtzio emanda . Post batzuetan erantzun luzeak ere badaude , eta ikasleak diruditenek sinatuta . Hau ere ez da ideia txarra . Blog bietan euskara ikasleentzako esteken zerrenda landua dago . Aipatzeko moduko lana egiten dabil baten bat . Galdakaokoan eztabaidarako gune antzeko zerbait proposatu nahi dute . Eurek aitortzen dute bloga baino gehiago foroa dutela gogoan . Klasean sustatuko dute parte hartzea , eta emaitzen zain dabiltza . Ikusiko dugu ba . Esperientzia interesgarriak , neuretik ideia batzuk botako ditut hemen blogen erabileraren inguruan , karrajutik norbait pasatzen bada - edo ( badakizue , karrajuko haize hau ) :
24 : 49 Eta has badadi cerbitzari lagunén cehatzen , eta iaten eta edaten hordiequin :
Azaltzen zuen bere hirugarren semea jaio ondoren , Lizarrako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo zuela " familiarentzako laguntza " eskuratzeko aukerari buruzko informazioa jasotzeko . Udalaren gizarte zerbitzuak jakitera eman zion bateragarriak zirela ordaintzeko laguntzak eta eszedentziarengatiko aldizkako ordainketarako laguntza . Gizarte zerbitzuko arduradunak informazio hori bera berretsi zion .
Adituek diotenez , hizkuntza bat menperatzeko ez da aski ikastea ; hizkuntza horretara ohitu beharra dago , hitz egin , entzun eta egun osoan zehar buruan izan . Ikasle eta langile asko bat dator pertzepzio honekin eta ekimenik koherenteena hartzen dute : atzerrian ikastea erabakitzen .
Urola Kostako « gehiengo zabalak » egin du bat Espainiako Gobernuak egin nahi duen Pentsio Erreformaren kontra ELA , LAB , STEE - EILAS , EHNE eta Hiru sindikatuek atzorako deitu zuten greba orokorrarekin . « Azken urteetako grebek ez dute izan gaurkoa bezalako babesa » , adierazi zuen LABeko kide Patxi Alzibarrek . Hala , protestaren balorazio « positiboa » egin zuen . Euskal gehiengo sindikalak deituta , Euskal Herrian herritarrek grebarekin bat egiten zuten bitartean , Madrilen Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek Pentsioen Erreformaren inguruko aurreakordioa lortu zuten atzo goizaldean , eta horren gainean eztabaidan ziharduten arratsaldean . Lehen berrien arabera , Pentsioen Erreforma indarrean jartzen dutenetik langileek 38 urte terdi kotizatu beharko dituzte 65 urterekin erretiratu eta erretiro - pentsioaren % 100 jaso ahal izateko . Bestalde , kotizazio oinarria kalkulatzeko lan bizialdiko azken 25 urte hartuko dituzte kontutan , gaur egungo 15 urteren aurrean , eta aurre erretiroa hartzeko adina 61 urtetik 63 urtera igoko dutela ere adierazi zuten . Balorazio « positiboa » Pentsioen Erreformaren aurrean euskal gehiengo sindikalak indarrak batu eta herritarren nahigabea adierazi zuen atzo . Eguneko lehen orduetatik nabarmena izan zen grebaren eragina eskualde osoan . Herritar askok euren borondatez itxi zituzten saltoki , establezimendu edo enpresak ; hala ere , piketeak goizean goizetik ibili ziren irekita zeuden saltoki eta enpresak itxi nahian , hainbat herritako kale eta industriaguneetan . Donostiako manifestazioarekin bat egiteaz gain , gehiengo sindikalak herriz herri antolatu zituen mobilizaioetan ere parte hartu zuten herritarrek . Eskualdeko enpresa « handienak » ( sindikatuko kideen arabera , 30 langiletik gorako enpresak ) « gehienak gelditu » egin ziren ; horien artean , Zarauzko Bombas Itur , Engranajes Juaristi , Plasticos Urteta , Elesa , Reineta eta Zulaika ; Azpeitiako Biele , Glual , Grumal , Sarralle , Azcue y CIA , Cidemco eta Domusa , Altuna y Uria , Azkune , Astigarraga Kit Line , Marmoles Aztiria enpresak , Zestoako TS Fundiciones edota Zumaiako Balentziaga . Dena dela , Sidenor eta Corrugados enpresek grebarekin bat egin ez izana « tamalgarritzat » jo dute sindikatuetako ordezkariek ELAko kide Zigor Gazpiok jakinarazi zuenez , 05 : 30etatik 06 : 00etara Zarauzko Abendañoko industriagunean izan zen pikete informatiboa . « Ez da ia autoen joan - etorririk izan . Ez zen arimarik Abendañon » , azaldu zuen . 08 : 45etan , berriz , Eroski saltoki handian bildu zen piketea . Ez zen gorabeherarik egon , ordea . Izan ere , saltokia itxita mantendu zuten . « Lehenengo aldiz Eroski itxita aurkitu dugu . Hartu nahi diren neurriak gogorrak direla erakusten du horrek » , nabarmendu zuen Alzibarrek . Bestalde , Azpeitian 05 : 30ean kiroldegi aurrean elkartu ziren ordezkari sindikalak , pikete informatiboak osatu eta industria poligonoetara zuzendu ziren . ELAko ordezkari Ramon Irazuk hala azaldu zuen : « Greba deialdi honetan nabarmena izan da Ertzaintzaren presentzia . Piketeak deituta zeuden guneetan ertzaintzaren zaintza furgonetak izan dira gu iristerako . Greba eguna baino lehen sindikatuei ohartarazi ziguten piketeen mugak zein diren eta egunean zehar gainean izan dugu Ertzaintza » . Zarautzen 09 : 30etan eta Azpeitian 09 : 00etan herritar ugarik langileen eskubideen alde antolatutako manifestazioan parte hartu zuten . Herriguneko kaleetan zehar ibili ziren , Banketxeak lapurrak , Eskirolak kanpora eta Hemen bizi , hemen erabaki bezalako aldarriak egiten . Irekita aurkitu zituzten establezimenduak eta banketxeak itxiarazi zituzten . Protestan ari zirenen artean kexak ere izan ziren . « Ez zegoen emakumerik pankarta eramaten . Pentsioen erreformak emakumeei ere eragiten die » , adierazi zuen manifestari batek Zarautzen . Iritzi kontrajarriak Eusko Jaurlaritzak eta Adegi gipuzkoako Enpresarien Elkarteak grebak herritarren artean izan zuen jarraipenaren inguruan euskal gehiengo sindikalaren iritzi kontrajarria izan zuen atzo . Alde batetik , Eusko Jaurlaritzatik adierazi zuten « normaltasuna » izan zela nagusi atzo egunean zehar , eta jarraipena desberdina izan zela lurraldeen arabera . Jaurlaritzako ordezkarien esanetan , greba orokorrak « Gipuzkoan eta , industrian , metalaren sektorean » izan zuen jarraipen handiena . Greba egunerako prestatu ziren zerbitzu minimoak aurreikusi bezala bete zirela adierazi zuten , gainera . Bestalde , Patxi Lopez lehendakariak Espainiako Tele 5 katean grebaren inguruan adierazpenak egin eta urte eta erdian euskal gehiengo sindikalak deitzen duen hirugarren greba orokorra zela atzokoa gogorarazi zuen . Horretaz gain , lehendakariaren esanetan , une honetan greba deitu izana sindikatuen « arduragabekeria » izan da . Adegiren esanetan , berriz , Gipuzkoan langileen % 28ek egin zuten bat grebarekin , eta salatu zuen Gipuzkoako udalerri batean 70 laguneko pikete batek kalte larriak eragin zituela enpresa bateko makinarian eta produkzioa geratu egin behar izan zutela . Greba eztabaidagai Udalean
San Nikolas , I 31200 Lizarra Nafarroako Erregeen Jauregian , edo Egako Granadako Dukeen Jauregia ere deritzon horretan , dago Museoa . Izaera zibileko eraikin erromanikoa da , hainbat istorio kontatzen dituzten kapitelekin ; horietako batek , esaterako , Logroñoko Martinena , Errolanek Ferragut erraldoiarekin izan zuen borroka kontatzen du . Eraikina 1991ean zabaldu zen berriro , Miguel A . Alonso del Val arkitektoak eraberritu ondoren . Gustavo de Maeztu y Whitney ( 1887 - 1947 ) idazle eta pintorearen bizia da museoaren gai nagusia ; Gustavo gasteiztarra zen jaiotzez , Lizarrako bizilagun gisa hil zen arte . Haren obra plastiko eta grafiko ugari daude ; gehienak irudi femeninoak , erretratuak , natura hilak eta paisaiak dira , bere estilokoak ziren hiru ikuspegi berezi gordez : kosmopolita , pintoreskoa eta marjinala . Gainera , hainbat generotako eta tekniken bidez egindako marrazkien bilduma bat ere bada eta Maeztuk mundu plastikoan , literatura alderdiari erreferentzia eginez , egin zituen ikerketak . Ordutegia : Lanegunetan , 11etik 13etara eta 17etatik 19etara . Jaiegunetan , 11etatik 13 , 30era . Astelehenetan , itxita .
Hiru web orrialde berri egin behar ditut hurrengo hilabeteetan , eta hauek nola eraiki pentsatzen ari nintzela , nik egindako lehen orrialdea burura etorri zait . Gogoan dut galeon . com dohako hostalarian sartu nuela . Beraz bururatu zait : Martxan jarraituko al du ? eta hara ! zerbait badago martxan ! http : / / www . herria . galeon . com jajaja .
Berehala bandaren zuzendaritza eskuratzen du eta gainera lehenengoz instrumental berria erostea proposatzen du , bestea zaharturik dagoelako . Udaletxeak eskaera onartzen du , instrumentu merkeenak erostekotan . Geroago ikusiko dugunez , tamalgarria izan zen erabaki hura . 1903 . urteko Urrian , Gasteizetik zetozen instrumentu berriak elgoibarko tren geltokira heltzen dira . C . Carrion etxea izan zen banatzailea , diru kopurua 1369pta izan zelarik . Musikalari kopurua goruntz doa . 1903 . urtean , honako hauek zeuden : Igancio Bereziartua , Silvestre Ansola , Sebastian Armendia , Jacinto Salaberria , Santiago Ezenarro , Angel Unzueta , Vicente Unzueta , Antonio Aizpiri , Gerardo Arriola , Hipolito Gabilondo , Gumersindo Ansola , Laureano Ansola , Jose Luis Ansola , Marcial Iturrioz , Igancio Iriondo , bere seme Galo , Silvestre Ciaran , fermin Agirre , Ildefonso Opakua , Jacinto Aiesta , Antonio Agirre , Roke Agirre , Victor Gisasola eta Gonzalo Armendia . 25 musikalari orotara , mende haserako oso ondo zegoelarik . Aipatzekoa da Ansola senideen partaidetza , elgoibarko musika bandaren urte askotako izan dena gainera .
" Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan . Narrazio laburrak , poemak , liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu , musikaz batera . Gure gustuko testua aukeratu , mamurtu eta hots bihurtu . Ondoren , ipuina musikatu , ahotsa emeki ' labekatu ' eta hori guztia zuen bihotz - belarrien gozamenerako gauza bilakatu " .
Klima beroetan , aldiz , transpirazio / / lurruntze prozesuari laguntzen dio . Izerditzea da gorputzaren mekanismo naturala beroa galtzeko : izerdia lurruntzean , tenperatura jaitsi egiten da larruazalean . Artileak horretan laguntzen du ; izerdiaren hezetasuna xurgatzen du alde batetik , eta , bestetik , ezkatek kanpoaldera eramaten dute .
Ken Kesey idazleak honako ume abestitik atera zuen eleberriaren titulua :
Azken urtietan sarian euki dogun biharren aldaketia eta bertan eskuragarri ditxugun zerbitzuen aurrerapausua oso nabarmenak izan dira . Honek dakarren lehen ondorixua teknologiak gero eta azkarrau garatu bihar izatia da , eta berdin pasatzen da negozio eta estandar desberdinekin . Eta estandarrekin sartzen bagara , une honetan esku artian dakagun garrantzitsuena HTML5 da . Askok jakingo dozuen bezela webgunian oinarrizko lengoaia dan HTML azken urtietan nahiko atzian geratu da funtzionalitate aldetik , baina gaur egun garatze prozesuan dauan 5 . bertsiñuakin atzerapen hau kolpe batez ezabatu nahi da . Egixa esanda hortik zihar ikusi diran gauzak ikusitxa , ematen dau HTML5 eta CSS3k osatzen duten bikotia oso indartsua izango dala , eta sarian inguruan garatzen diran zerbitzu guztien gain sekulako eragina eukiko dabela . Sekulako eragina eukiko dau , teknologia munduko enpresa handixenen interesek estandarra erdipurdizko espezifikazio batian lagatzen ez badute . Estandarrak zehazteko orduan gertatzen dan guztietan bezela , HTML5 - ekin aktore ugari dabiz euren interesak defendatuz espezifikaziñua alde batera edo bestera bultzatu nahirik . Kasu honetan aipatutako estandarrak dakarren etiketa da eztabaida guztien erdi - puntua . Jakingo dozuen bezela bidixuak erreproduzitu ahal izateko kodek izeneko software bat biharrezkua da , eta gaur egun kodek pilo bat dare hortik zihar . Nola ez , bakoitzan atzian enpresa jakin batzuk dare eta enpresa hauen atzian , aldi berian , sekulako interesak . Gutxi gora behera hau da burruka ring - an egoeria : Mozilla eta Opera estandarra ahalik eta irekiena mantentzen zaiatzen , Theora kodeka defendatuz ; Apple eta Microsoft H264 formatuan alde agertzen dira , formatu itxia dana ; eta bukatzeko , Google erdi puntuan aurkitzen da WebM proiektua defendatuz . WebM hau , Googlek enpresa bat erosi eta azken honen propietate zan VP8 formatua ireki eta gero sortu da . Pixkat gehixau sakontzeko H264 formatuan egoeria aztertukou lehenengoz . Formatu hau MPEG - LA izeneko elkartian propietatia da . Antza danez , elkarte honek ganorazko kodek bat itxeko bihar dan metodo oro patentatuta ditxu ( software patente famatuak ) eta beraz oso zaila da H264 formatuan efizientziara gerturatzen dan kodek bat sortzia pantente hauekin konfliktuan sartu gabe . Beste batzuen artian , Microsoft eta Apple MPEG - LA elkartekoko kide dira , eta beraz argi eta garbi dau ze formatun alde eingo duten . Google berriz , posizio nahiko konprometituan aurkitzen da , ezin baita ahastu YouTuben jabe izanda , kontrolatzen ez daben bidixo kodek baten menpe geratziak negozio honekin bukatu ahal dabela , MPEG - LA elkartiak H264 kodekan inguruko lizentzian nundik norakuak aldatzen baditxu , eta adibidez , kodek hau erabili ahal izateko diru kopuru astronomiko bat ezarri . Esan leike HTML5 estandarrian azkenian H264 formatua gelditzen bada , YouTube Microsoft eta Applen eskuetan geratuko zala . Iluntasun guzti honetatik oin dala gutxi piztu dan beste guda bat urtetzen da : Applek Adoben Flash formatuan aurka zabaldu dabena . Kasu honetan nahiko lotsagarrixa ikusten dot Applek Flash kritikatzeko , formatu hau oso itxia dala adieraztia , aldi berian H264 formatua defendatu eta egunero - egunero beran politika ultraitxia areagotzen dabenian . Azkenian , ikusten da interes askoz eta garrantzitsuauak dauzela enpresen ' azaleko ' mugimenduen azpixan . Eta , argi ibili , ze nahiz eta sarrera honetan gehixenbat H264 kodekan atzian daren enpresak kritikatu ditxuten , ezin da ahsatu gainontzeko enpresa guztiek euren interes propiuak defendatzen ditxuztela . Erabiltzailiak guzti honetan ez dira aipatu bez itxen . . . Ikusi ein biharko da zer gertatzen dan azkenian , baina espero dot azkenian estandar hain garrantzitsu honen azken bertsiñuan formatu ireki bat egotia . Izugarrizko tostoi honekin asetu ez bazarete , jo estekak atalian ipintzen ditxuten bi webgunietara , oso irakurkera interesagarrixa eskaintzen baitute guzti honen inguruan . Estekak : Genbeta , Fabio . com . ar
1960an ezkondu ziren bertako semea Jose Mª eta Inazia Arruabarrena , Zaldibiko Iparre baserrikoa . Artean etxean bizi ziren aita eta lau anai - arreba . Joxepanean ospatu zuten ezkontza eta gero Iruñea eta Zaragozan izan ziren .
2007 . urtearen amaieran jaialdiak Vitoria - Gasteizen jarraituko duela konfirmatzen du , erakunde arabarrek laguntza ekonomikoa handitu ondoren . Azkena Rock 2008k 2005 eta 2006ko kartel ereduetara itzuli nahi du . Kartel - buru handirik ezean , jaialdiak bere historiako kartelik onena eta orekatuena egiten du maila handiko bandekin : Sex Pistols , Blind Melon , Ray Daviesen itzulera ( The Kinks ) , Jayhawks ( jatorrizko taldea ) , John Cale , Dinosaur Jr , Jon Spencer Blues Explosion , Los Lobos , Gutter Twins , Hanoi Rocks , Blue Cheer , … Guztia oso prezio onean , batez ere 3 egunerako bonoaren eskaintzarekin . Azpiegiturek eta jaialdiaren organizazioak ere aurrera pauso handia ematen dute , dibertimendu gune berriak sartuz eta jateko gunea hobetuz , e . a … .
Bai hala da . Ordizia herri txikia izanik , kantxaz kanpo ere oso ondo ezagutzen dugu elkar , eta horrek asko laguntzen du jokatzerako orduan . Egiten ditugun afariek ere " piña " egiten laguntzen dute . Aipatu nahi nuke saskibaloiaz kanpo beste lehiaketa bat dugula jokoan , " trofeo garrafon " deiturikoa eta esan behar dut honetan Lander ( alias barredora ) jaun eta jabe dela .
eskerrak house ez dudan ia inoiz ikusi eta coixeten filmerik ere ez ( zergatik ? auskalo ) baina pozten naiz , zuk dezun gaixotasun horrekin ezingo nuke bizi ta ! Damien eta Antony beharrezkoak dira nere bizitzan …
Harrobiaren gainean , ber - bertan , pertsonak bizi dira , heuren bizi - moduarekin , sustraiak ondo atxikirik . Inguruan dugun paraje politenetakoa dela iruditzen zait niri . Baso ederrez eta mendi mardulez beteriko bailaratxoa . Urraki , Gazuma , Ernio , Izarraitz ere han agertzen da goizero bestaldetik , Arauntza . . . denak begibistan . Aisialdirako gune ere bihurtu dela esan genezake . Errepidean hamaika txirrindulari , mendizaleak eta perretxiku lapurrak , arrantzaleak erreka barrenetan . Hasi Azpeititik eta Iturburu gaina ikusi arte .
Au da gaur mundu guztiko langillien erabakia . Guk ere ala artu bear degu . Aurrera , langileak , ez atzera egin .
Orain artekoan behintzat , era honetako kirurgiak ebakuntza - gelan egin behar dira nahitaez . Gainera , anestesia osoarekin egiten da ebakuntza , eta sarritan gaua ospitalean pasatu behar izaten du pazienteak . Prozedura kirurgiko berriari esker , aldiz , kirurgia medikuaren kontsultan bertan egin daiteke ; izan ere , pazientea guztiz esna dagoela egiten da , eta bukatu bezain laster etxera buelta daiteke .
Euskal herritarron eskubide zibil eta politikoen aldeko iharduna areagotuz eta indartuz joan izan da urteetan barrena . Lurraldetasunetik hasi , hizkuntz eskubideak eta autodeterminaziotik jarraituz , EHNA bultzatzerainokoa da gure iharduna .
Akurako etxebizitzak urriak eta garestiak izateko badago arrazoi nagusi bat : administrazio publikoek alokairuaren formula sustatzeko ez dute ia batere ekimenik bultzatzen . Espainian erabilgarri dauden etxebizitzetatik % 11 , 4 baino ez dira errentan eskaintzen ; Alemania , Holanda , Danimarka eta Frantzian , berriz , alokatzen ematen diren etxebizitzak portzentaje osoaren % 40 edo gehiago dira . Espainiako administrazio publikoek etxebizitzei dagokienean , azkeneko hamarkadetan aurrera daramatzaten ekimenak ez dute , hain justu , alokatzea bultzatzen . Neurri horietako batzuk ondorengo hauek dira :
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko txostena - Europar Batasuna ( 89 - 2010 )
Urte hastearekin batera , laster izanen duzue zuen etxeetan Karrikiri elkarteak hilero argitaratzen duen Karrika aldizkaria .
Los graffiti en euskera de Iruña Oka y la cultura usko mediterránea . Antonio Arnaiz Villena
Hobe dugu jakitea , edonola ere , 10 . 000 euroko muga hori ezingo dela izan lan - mozkinen eta jarduera ekonomikoen % 30 baino handiagorik izan eta , era berean , 50 urtetik gorakoen kasuan , 12 . 500 euroko kopuru hori ezingo da izan aipatutako kontzeptuen % 50 baino handiagorik .
Azken aldian , betaurrekoak jantzi dituzte nire begiek bizitzari begiratzeko . Betaurrekoekin , uste ala ez , ( eta egunero goizean - goiz etxeko zapatilak jantzi aurretik betaurrekoak jazten dituztenei horrela gertatuko ez bazaie ere ) nik neuk geldoago ikusten , begiratzen dut guztia . Noizean behin , betaurrekoak erori ere egiten zaizkit , sudurretik behera doan txirristada horretan , labainduaz . Eta horrelakoetan , astia hartzen dut , poliki - poliki betaurrekoak beren lekura itzultzeko . Beste batzuetan , zikindu egiten zaizkit ; atzamar lodiegiek , ( " baldarregiek " esan beharko nuke akaso ) euren markak uzten dituztelako . Edo irakurtzen eta bazkaria egiten baldin banago , makarroien lapikoari tapa kentzen diodanean , lurrundu egiten zaizkit betaurrekoak , eta begiak . Eta ez ditut garbitzen . Berriz ere , lurruna kendu arte itxaroten dut . Lasai , begiek ikusten jarraitu nahi duten arte . Horrelaxe egin dut bizitzarekin ere . Poliki begiratzen diot , azkar batean begien ( betaurrekoen ) aurretik pasatzen den guztiari . Eta horretaz ohartu naiz . Azkarregi igarotzen dela nire betaurrekoen paretik . Baina ez dut horregatik betaurrekorik kenduko . Alderantziz , betaurrekoak jantzita jarraituko dut . Poliki begiratzen , azkar igarotzen den orori . Aspertu naiz eta , presaka , dena ikusi , onartu , asimilatu , eta ulertzeaz . Oraingoan hortaz , betaurrekoekin , eta hankahutsik . . . begiak hutsik geratu ez daitezen .
Kobe Bryant izendatu dute sasoiko jokalari onena NBAn
Artzubitik Garmendirako errepidea asteburu honetan zabalduko dutela azaldu dute Udaleko ordezkariek . " Larunbatean zabalduko da " , esan dute . Bertan , errepidea hobetzeko lanak egiten ari dira eta biribilgune txiki bat ere egingo dute .
garaziaizpeolea @ 3 : 16 pm [ guardado en webquesta etiquetadoHerri kirolak Deja un Comentario »
Mikel Aizpuruk Aintzinako Azpeitiatik , Azpeitia berrira liburua bi zatitan banatu duela esan zuen : Lehen zatia Berrezarkuntza garaikoa da , 1836tik 1923ra eta bigarrena Primo de Riveraren garaikoa . Liburuan landu diren eta egileak nabarmendu zituen puntu batzuk hauek :
Filed under Euskal Herria , Kirolak Tagged with Antxeta Irratia
- Josu Jauregi - Elena Velez de Mendizabal - Mikel Irastorza - Itziar Rosado - Arantza Ezkurra - Eugenio Etxebeste - Marixabel Arsuaga - Mikel Dominguez - Josemari Velez de Mendizabal - Saioa Iturbe
# 15 # 12 Gatazka berdinaren beste adibide bat jarriko dizut nik , hipotesirik gabe , zoritxarrez orain dela urte gutxi gertatutakoa . Egunkariaren itxiera . Orduan euskal gizartearen gehiengo zabal bat , ezker abertzalea tartean , adierazpen askatasunaren aurkako eraso horren kontra argi , tinko eta gogor agertu , adierazi eta manifestatu zen . Oraingoan , beste euskal komunikabide baten kontra bonba bidezko eraso baten aurrean ordea komunikatu honekin dator ezker abertzale hori . Honetan ere simetriarik ere ez baina zinismoa barra - barra . # 14 Niretzako behintzat ETAren atentatuak bai dira gatazkaren arazoetako bat . Ez bakarra baina baina nagusienetako bat . Nirea ez da ikuspegi ofiziala , euskal herritar baten pentsaera soilik . Atentatu horiek nire ustez ez dute konponbidea lortu edo hurbilduko , larritu baino , are gehiago " defendatzen " dute herriaren aurkako eraso zuzenekin .
Aldez aurretik behintzat , ideiak ona dirudi . Guzti horrez gain , Ruandan bildu diren irudiak hezkuntzarako ere erabiltzen hasi dira . Virunga mendien erreplika birtuala egin dute Atlantan eta bertan gizakiak ingurugiroari nola eragiten dion norberak zuzenean ikus dezake . Kaiolan dauden gorilak begiratu ordez , programa birtualak beraiekin mendian bizitzeko aukera eskaintzen du . Sendietako kideen arteko erlazioak , hierarkia , eguneko eginbeharrak , borroka eta arriskuak errealak balira biziko ditu ikusleak . Hala ere , ea etorkizuneko gorilak ( edo beste edozein animalia ) mundu birtualean ez ezik , mendian ere topatzen ditugun .
Kontuak kontu , urtero 80 . 000 pertsona gerturatzen omen dira jai honetara , eta edizio honetan ez nuke esango gutxiago izan ginenik . Gu iritsi orduko , kale - bazter guztietan jende andana zebilen . Errepideak itxi ez baziren ere , oinezkoek agintzen zuten . Balkoi , aterpe eta txoko guztietan aurki zitezken gazteak edanean . Etxe batzuetan mozorro - festak ikusi genituen , han - hemenka kontzertu alternatiboak . . . Hala , mila koloreko oihan hura zeharkatu eta - telefono dei batzuen laguntzarekin - iritsi ginen azkenik ' eremura ' .
Baina , igandeetan ere batek joan beharra izaten du eta … Wuacha joan zen , egia esanda asko poztu ninduen . Ondoren , Irenek , bere dantza bikoteak , beste neska bati desafiatu beharra zeukan , Belinda aukeratu zuen .
Dakizuen bezala , aurreko astean eta oporrak majo gozatu ondoren , blogariok Euskadi Irratiko Amarauna irratsaiora itzuli ginen . Gaur goizekoa Mikel Iturria ( @ iturri ) , Gorka Julio ( @ teketen ) eta hiruron txanda izan da , eta hantxe izan gara , Miramonen , Arantxa Artza eta Andoni Mutiloarekin batera honetaz eta hartaz hitz egiteko prest .
Fernando gaitzik bagekoa ustez ustekabeko buruzpide negargarri onetan arkitu zanean , joan zitzaien bere Ministro , Diputadu , eta Andizki Españatik jarraitu ziotenai esatera , zer gertatu zitzaion Napoleonekin , eta egin zezatela al zuten modurik oberena , Españako jende leialaren artean odolik ez ixurteko . Arri ta zur egiñik Jaun prestu oek gelditu ziran , bada , Fernandoren aotik barri aiñ galgarria enzutean , eta ezin gogorragoko lanze estura larriko artan toki arrotzean arkitu ziran , zer asmatu eta zer egin etzekitela .
Hasteko , hirugarren mailakoek " Autobusa " sketx barregarria antzeztu zuten . Gero , goiko mailako ikasleek jolas interaktibo baten bidez publikoa parte hartzera gonbidatu zuten . Kultur Tailerraren kideek Joxe Migel Barandiarani buruzko power point bat prestatu zuten eta horrekin lotuta galdera sorta bat egin zieten bertan zeuden gainerako ikasleei zein gonbidatuei . Gitarraz lagunduta , lehenengo urratseko ikasleek , janzkera oso egoki aukeratuta , Almodovar neska izan nahi dut nik abestiaren euskarazko bertsio bat egin zuten , txalo ugari jasoz .
Erreferentzia - sistema bat bestearekiko higiduran dagoenean ardatzak paralelo mantenduz konstatnteki . Hemen kontsideratuko da ardatzen artean azeleraziorik ez dagoela .
Iazko kantu poteoa " oso ederra " izan zela dio Arregik : " Jende asko bildu ginen . Bukaeran , mokadutxo bat egitera gonbidatu gintuzten gaztetxekoek . Afari hartako oroitzapen oso ona dut . Portatu ziren , hobeto ezin . Afalostean kantuan eta dantzan aritu ginen . Aurten , ea Baigeran egiten dugun mokadutxoa " .
Bigarren elkarrizketa sakona egin dut Naiararekin motibazioak aztertzeko . Horretarako zenbait teknika erabili ditut : Proaktiboa eta laddering . Era berean , beharizan sozialei guruzko itaunketa ere egin dugu .
Animatu zaitezte bai mozorroak prestatzera bai Ihauterietan auzoko gaztetxearen beharra aldarrikatzera . Gogoratu ekarri beharreko materiala : kartoiak , egunkariak , margoa , espraia , alanbrea , bridak , soka , eskaiola , … eta lagundu dezakeen edozer .
LAB sindikatuak ETAren azken ekintza armatua deitoratu du . Batasunak , berriz , gatazkaren adierazpen gisa aztertu du .
2011 / 04 / 28 | GIZARTEA ERATZEN | EUROPAR PROGRAMAK EUROPAR PROGRAMEN INGURUKO INFORMAZIOA BILTZEN DUTEN LIBURUXKAK GIPUZKOA | Berri gehiago irakurri > >
- Bellarros ! ez haiz atzo bezin eder . Ungi beiratu eta itsusia atzematen haut egun .
Kazetari ibili zen Nottinghamen eta azkenik Londresen . Idazle moduan , hasierako lan batzuk eskoziako gaeleraz idatzi zituen , baina ondorengo lan gehienak ingelesezkoak dira . Bere bi lanik ezagunenak , " Peter Pan Kensington Lorategian " eta " Peter eta Wendy " , zentzu handi batean autobiografikoak direnak eta zinemaratu izan direnak . Peter Pan pertsonaia famatuak heldutasunera iritsi nahi ez duen umearen papera hartzen du , dirudienez haur hildako bere anaiak inspiratuta .
Adierazpen askatasunaren aldeko konpromisoa berrestera dei egin dute auzipetuek
Garai batean ordu ugari sartzen zituen Sarasuak otarrak egiten , baina gaur egun ordu dezente gutxiago pasatzen omen ditu . Jubilatu moduan nago orain , eta lehengo aldean ordu gutxi pasatzen dut otarrak egiten . Saldu ere gero eta gutxiago egiten dela uste dut , gaineratu digu Joxe Sarasuak .
Hurrengoa Burgosen Uztailaren 3an da jokatzekoa hurrengo proba Aranda de Dueron ( Burgos , Espainia ) . Abel Urizarbarrenak oraindik ez daki lasterketan egon ahal izango den , ez da - eta ziurra ordurako motorra konponduta egongo den .
Eta behin ispiluaren aurrean jarrita , jarraitzen du etorkizunari , eta iraganari , argitasun guztiz aurrez - aurre begira . ´ Ni kontziente naiz nere urterik onenak eman ditudala lanean . Telebistan , burua ondo badaukat , fisikoki ondo banago , eskaintzen badidate lanik jarraituko dut tirriki - tarraka , ez dut esaten ardura handiko gauzak egiten , baina gustatuko litzaidake zerbait egiten jarraitzea . Etorkizuna Barbara Goenagak dauka , esate baterako . 19 urte , txiki - txikitatik lanean hasia , telebistara joan da , zinea eskaini diote , antzerkirako ahalmena badauka . Baina nik , 57 urterekin . . . igual oraindik lan dexente aterako zait , baina ez dago jakiterik ´ .
Udaltzainen beharra duen orok Errosario kalean , Kultur Etxe ondoan , atondu duten lokalera ( ikusi ondoko argazkian ) joan beharko du aurrerantzean . Udaletxean zeukaten lokalean alderdi politikoentzako gelak egin dituzte .
LEHIAKETA PUBLIKOA , Hezkuntza , Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoetarako jantokietarako metalezko altzari hornitzeko , eta material hori entregatu eta instalatzeko kontratazioa egiteko
Horixe da , hain zuzen , Bizitzarako Trebetasunen helburua , hau da , Osasunaren Mundu Erakundeak ( OME ) proposatutako 10 gaitasun psikosozialak . Gaitasun horiek pertsonen gaitasun psikosoziala hobetzea dute xede , beren inguruko erronkei modu osasuntsuan aurre egite aldera .
loiarte wrote 6 months ago : Europako Batasunak 2016 urterako ezarritako helburuak lortu ditu ja Bizkaiak . 2009an % 6 , 3 egin zuen … more →
Hortaz , Euskadiko Gazteak 2008 txostenak Euskal Autonomia Erkidegoko 15 eta . . .
Aurrekontua ez da 10 . 000 eurora iristen . Aldiz , Euskararen Legeak derrigortzen gaitu hedabideentzako planak egitera diru - laguntzak emateko . 1986tik Nafarroako Gobernuak hedabide horiei 300 . 000 - 400 . 000 euro inguruko laguntzak eman dizkie , eta beraz , zifra horietan ibili behar dugu orain ere . 10 . 000 euro ez da nahikoa . Konponbidea aurkitu behar da , zeren hedabideek , urtero bezala , laguntza batzuk jaso beharko dituzte .
Hainbat gauzatan senar - emazteek ez zuten zerikusirik . Jose Antonio gizon ona zen , lasaia eta anbizio handirik gabekoa . Valentinak , aldiz , anbizio ugari zuen . Emakume autodidakta zen , bere kabuz bizitza aurrera atera zuen eta , nolabait , ez zegoen konforme garai hartako bizimodu orokorrarekin . Kontuan izan behar da garai hartan , Francoren lehen gobernua indarrean zegoenean , lege guztiak familia tradizionalak eratzeko pentsatuak eta bideratuak zeudela ; teorian , emakume ezkonduak ezin zuen , beste mila gauzen artean , senarraren baimenik gabe lanik egin , bankuan kontu bat ireki edota bere lanaren ordainsariaz gozatu . 1942ko lege batek zioenaren arabera , gainera , emakumeak , ezkontzean , bere lana utzi behar zuen . Valentinak ez zuen horrelakorik egin , oso independentea eta buruaskia zen eta ez zuen ondo ikusten emaztea senarraren menpe egon beharra . Arrazoi horregatik , desberdina , aurrerakoia eta gizartearekiko burugogorra izateagatik , kritikatua izan zen sarri Valentina ; herriko eta inguruko goi - burgesen partetik , bereziki .
Bihar eta ostiral artean , Hondarribiko hondartzan eskaintzen duten Hondar Kirol zerbitzuen barne , II . Hondarribia Beach Soccer Cup 2011 jokatuko dute . Hondarribiko hondartzako kirol instalazioetan izango da txapelketa , eta lau egunez jokatuko dute , 16 : 00etatik eta 20 : 00etara . Txapelketa 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago , eta izen emateak Hondar Kirolak - eko informazio puntuan egin behar dira , hondartzan
Txupinazo garbi baten aldeko deia 18 : 00etan Agirre Lehendakariaren plazatik abiatuta Independentistekin batera egingo duten koadrilen igoeran parte hartzeko deia luzatu diete herritar guztiei txosna batzordetik , " denok batera txupinazo alai eta parte hartzailearen alde egingo dugu , aurtengo txupineroekin batera jaiei hasiera emanez " zehaztu zuten .
Beraz , txoko hau , gazte sorkuntza orori irekia geratzea nahi dugu . Proposamenik baduzue , bertan sorkuntzarik zabaldu nahi baduzue … hemen duzue bidea . Eta noski , esan gabe doa , ez dela diru truk izango , sorkuntzaren truk baino !
Eredu euskalduna guztiontzat izan behar duela uste baduzu , anima zaitez egoera hau salatzera !
Bi hamarkada baino gehiago igaro dira lehenengo Goya Sariak ospatu zirenetik , 22 urte hain zuzen ere . Denbora horretan , Goya ugari banatzeaz gain , pasadizo asko jazo dira ekitaldi hauetan . Urtero bezala , otsailaren 1ean , Madrileko Kongresu Gazteluan ospatu da Goya Sarien XXIII edizioa . Bertan , aktore ugari bildu dira espainiar zinemagintzaren gau handiaren partaide izateko asmoz . [ . . . ]
1968ko irailean zuzeneko debuta egin zuen bandak Kopenhagen , Peter Grant ordezkariaren eskutik . Ingalaterratik bueltatu zirenean Led Zeppelin izena jarri zion taldeari Pagek , Keith Moonen esaldi bat gogoratuz . Moonek The Who utzi behar zuenean Pagekin , Jeff Beckekin , John Paul Jonesekin eta Nicky Hopkinsekin taldea osatzeko ( boskoteak Beck ' s Bolero diskoa grabatu zuen lehenago ) berunezko globo batean joaterekin parekatu zuen bandaren patua .
[ K & I ] Aralarrek atzo ez zuen Arabako Batzar Nagusietan Isaias Carrasco PSE - EEren hilketa gaitzesteko adierazpenaren alde egin , " konponbidea ez delako soilik ETA garaitzea " . Dena dela , atentatua salatzen duela gogoratu du berriz ere .
Bai liburu hau gomendatuko nuke niri pertsonalki asko gustatu zaidalako . Misteriozko liburuak gustatzen zaienei gomendatuko nie , baina liburu mota hauek gustoko ez dutenei ez nieke gomendatuko .
Ez dut uste neska haren erreakzioa kasu isolatua denik . Txuleta bat prestatu ondoren , adibidez , inork ez dugu galdetzen ' nor naiz ni ? ' . Lana kentzen digutenean berriz ' nor naiz ni ? ' galdera nagusitzen zaigu . Giza joera bat somatzen dut hor , arraro xamarra . Izan ere , txuleta nik egin badut horrek ni nor naizen hobeto azaldu beharko luke beste batek niri lana kendu izanak baino . Baina espontaneoki ez dugu hori horrela jokatzen . Alderantziz , kontrolatzen ez ditugun zirkustantziei uzten diegu askotan gure buruaren neurria eman dezaten ; gehienetan oso emaitza desastreekin gainera . Zergatik ote da …
Plaza dagoen tokia , hasieran , zurezko eraikinez beteta zegoen , baina Ivan III . a Errusiakoak garbitu zuen , erraz erre baitzitezkeen eraikin horiek . Plaza berriak , azokentzako toki gisa balio izan zuen , aurrerago , ospakizun publiko eta aldarrikapenentzako , baita tsarren koroaketarako ere .
Baina badira egoera atseginagoak , euskaraz ongi pasatzekoak . Irauteko senak aginduta beharbada , zenbaitetan amorrua mehetzen da eta gozamena sendotzen , eskertzekoa baita , eta zaila , batez ere euskararen aurkako irain guztiei jaramon egin behar izanez gero .
Bierrik elkartearen egoitza nagusia Altsasuko erdigunean dago ( Foruen plaza 23 , 1 . ) eta bertan daude Guaixe astekariaren erredakzioa eta elkartearen bulegoa . Lokal honen jabetza elkartearena da . Beleixe irratiaren estudioa , Etxarri Aranazko kultur etxean dago . Gaur egun , 8 langile ditu elkarteak .
Ignacio Artetxerentzat ere garratza da duela 70 urte bizitakoaz duen sentsazioa : Ezertarako ez zuen balio izan , horrela ikusten dut orain . Pentsa zenbat pertsona hil ziren . . . Bataila bakar batean zenbat hildako . . . 1936ko irailaren 19an 800 edo mila lagunek alde egin zuten bi trenetan Azpeititik Bizkaia aldera , fusilamenduak alde batean zein bestean . . . Astakeriak astakerien atzetik ! Eta zertarako ? .
" Población , desigualdades y Golbalización " izan zen Leioako Gizarte Zientzien fakultatean atzo eskainitako ekitaldia . Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan .
« Erdi Kalien erdialde arte ondo jun gaituk , distantzire zezena , baño geo hori abiyaie hartu duna ! Zulau eingo ziaben » , dio Oskarrek .
Enpresa - sorkuntza indartzeko asmoari dagokionez , 2011rako aurreikusitako laguntza berriei esker , ekonomia - jarduerak abiarazteko urratsak sustatzeaz gain , hobari bereziak emango dizkiegu enpresa berrietan lanpostuak sortzen dituzten enpresariei . Aipatutako laguntzen % 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du . Zenbatekoak 900 eta 10 . 000 euro bitartekoak izango dira , honako baldintza hauen arabera
Elkarte bakoitzak elkartean bertan egindako nahi adina tortilla aurkez ditzake . Elkarte bakoitzaren ardura bakarra egun horretan tortillak Sanagustinpera 11 : 30erako eramatea izango da . Gero , pintxoak prestatzen Izarraitz - Txoko elkarteko kideek osatutako talde bat jardungo da .
Emongo badozu emoizu bestela ezetz esaizu , ateondoko haizeok hartzean amak ez gaitu bialdu .
Hezkuntza Digitalaren I . Jardunaldiak martxoak 5an eta 6an izango dira , Cátedra Telefónica - Deusto - k eta AulaBlog - ak antolatuta . Izen - ematea dohakoa izango da . Egitarauan hitzaldiak , eztabaidak eta lantegiak izango dira ( Tíscar Larak - EOIko dekano - ordea - ; Aulablog , EHIGE eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren artean eztabaida ; Aulablog - ak antolatutako lantegiak , euskaraz eta erderaz : blogak , wikiak , Google Docs eta 2 . 0 tresnak ) . Nahiz eta jardunaldiak ikasleentzako izan , denok etortzea espero dugu ; - )
Bertsolariak egiten edo bizitzen duena jaso nahi izan dugu liburu honekin . Bertsolaria kantutik ezagutzen du hura gertutik ezagutzeko aukerarik izan ez duenak . Baina bertsolaritza , eta bertsolaria / gai - jartzailea , hori baino gehiago da . Bertsotara joateko bidaia asko egin behar dituzte ; oholtza gainean sentipen asko bizi izan dituzte ; lagunak joan zaizkie , lagunak egin dituzte ; bertsolaritzaren aldaketa ezagutu dute . . . Halako kontuak jasotzen ditu liburuak . Beraz , bertsolaritzarekin lotutako pasadizoak jasotzea du helburu , bertsolaritzaren bestaldea ikustea bertsolariaren / gai - jartzailearen begietatik eta bihotzetik . Ukitu humanoa duen liburua izango delakoan nago .
Behin eta barriz , porrota Hori dela eta , Frantziako enbaxadarekin saiatu zen . Frantziakoek « etxean lasai geratzeko eta beraien bila » joango zirela esan zioten . Baina oraindik ez dela bertan « inor » agertu azaldu du bermeotarrak , « zain » daudela gaineratuz . Egoera ikusita , arrantzalearen arreba Amaia Fernandez del Campok Nazio Batuen Erakundeagaz ( NBE ) harremanetan jartzea lortu zuen .
Guztira , bi txandatan , 30 lagun . Ehunka kontu Euskal Herrira itzultzen direnerako . Guztiek dakite benetako lana orain hasten zaiela , Euskal Herrian . Zer egin daiteke milaka kilometrora ? Jon Aranburuk gogorarazi digunez , « palestinar guztiek gauza bera eskatu digute , Israelen aurkako boikot kanpainan sakontzeko » . Eta , horrekin batera , jakina , Euskal Herriaren askapen prozesuan aurrera egiteko . Bide horretatik noizbait lortuko da irailean Balatako iheslari eremuan euskal eta palestinar selekzioen artean jokatutako adiskidetasunezko partida selekzioen arteko partida ofizial bihurtzea . Horrek adieraziko du bi herriek beraien helburuak lortu dituztela .
Richieste simili a " rolex con movimento eta e garanzia " : replica svizzera iwc - jubilee rolex
Mugimendu duten gauza guztiak bezala , aurrez ez dago ezer prestatzerik . Zezena animalia da , ez dakizu nola erreakzionatuko duen , ezta pertsonak ere haren aurrean zer egingo duen . Kasu horretan ez duzu argazki bakarra ateratzen . Pila bat atera eta guztien artean beti dago gustuko duzunen bat .
Ikerketa hau oso eraginkorra izango da Biribilko egitasmoaren garapena bai merkataritzaren bai hizkuntza normalizazioaren interesetara egokitua izan dadin .
# 3 Ez noski . Herri honetan noiztik dimititzen dute kargu publikoek ?
Atlasa zertarako ? Beti izan dut kanpoan zer gertatzen den jakiteko gogoa , izaro horretan internet ez legokeenez ezta prentsarik ere . . . atlasa litzateke notizi libururik onena . Badakizu , zein erligio duten , hizkuntza , politika , kanpo zorrak etab . . .
Industria Sailak eta Mondragon Korporazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute 2010 - 2013 aldirako
2 . Ondorio horietarako , hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresatzat honako hauek joko dira :
Web zerbitzarietan erabiltzen den script lenguaia bat da eta bertan exekutatzen da . Honegatik , PHP kodigoa duen orri bat zerbitzarian interpretatuko da bezeroari ( kasu honetan , edozein nabigatzailerekin web orri bat ikustea eskatu duen erabiltzaile bat ) bidali aurretik . Bezeroak jasotzen duen orrian ez du PHP kodigorik ikusgai , hau erabat interpretatua eta ordezkatua izan da eta web osoan ojiko HTML bakarrik ikus daiteke .
Legezkoak ziren hainbat ekimen legez kanpoko izatera pasatu ziren . Ondorioz , " legez kanpoko " ekimenean ari dira . Esaterako , Azpeitiko Askatasunan presoen defentsan lanean ari direnak . Auzi politikoetan zuzenean kolpatuak ere badaude .
Horren guztiaren jakitun , Udal honek Irakurtzen jarraitu →
Gaur amaituko dira Udaleko Gazteria , Kirola , Gizartekintza eta Ingurumena sailek , herriko haur eta gaztetxoentzako , elkarlanean antolatu dituzten udaleku irekiak . 11 : 30ean , Frontoi Txikin agur - festa egingo dute talde desberdinetakoek , eta , han , bigarren txandako hamabostaldian ikasitako dantza , abesti eta antzerki txikien emanaldia eskainiko dute . Ondoren , hamaiketatxo txiki bat egingo dute . " Gurasoak eta nahi duten herritarrak gonbidatuta daude agur - festako jaialdia ikustera " , dio Nerea Orbañanos Gazteriako teknikariak .
Enpresei goiz bat zuzendu zitzaien . Ekitaldian erantzun zibila , eraginkortasun energetikoa eta lehiakortasuna , produkzio garbia , Ekoeskan eta ISO 14 . 000 eta kalitate sistema eta istripuen aurreikuspena izan zituzten mintzagai . « Hamazortzi enpresek hartu zuten parte . Amaierako eztabaidan balorazio ona jaso zuen ekitaldiak . Kontaktuan jartzeko bada ere balio baitu . Gu AENOR , IHOBE eta Azpeitian Lantzen kontaktuan jarri ginen . Guztira 200 gonbidapen bidali genituen Azpeiti eta Azkoitiko enpresetara » , esan digu Aitor Arangurenek , Ingurugiro Batzordeburuak ( EA ) .
Urtarrilaren 23an , azken Udalbatzan Agenda21aren Ekintza Plana aho batez onartua izan zenaren albistea irakurri ahal izan genuen uztarriaren web orrialdean , eta bertan jaso diren erantzunetan aipatzen diren hainbat gai argitzea nahiko nituzke .
Aipatutako ildoan , Eusko ikaskuntzaren partehartzearekin batera , beka deialdi bat egin zen ikerketa lan sistematikoago baten bila . Zigor Olabarria , aipatu bekaren onuradunak , urte eta erdiz gauzatu duen lana " Gerra zibila Otxandion " deritzan liburu baten jaso da . Liburuarekin batera , bonbarketatik bizirik atera ziren 25 lagunen testigantzak jasotzen dituen dokumentala ere eskuragarri izango da .
www . berria . info / edizioa_ikusi . php ? id = 14001 birasuegi ( e ) k bidali du duela 1942 egun 1 ordu 31 minutu , duela 1941 egun 22 ordu 26 minutu argitaratuta
Gatozen orain korten neurrietara . 15 . gizaldian bitariko kortak zeudekeen Legazpin , 6 gorabilekoak ( udakoak ) eta 12 gorabilekoak32 ( negukoak ) . Guztiok dakigunez , gorabila bat 13 , 72 metro dira eta , hala , 6 gorabileko kortek 82 , 32 metro lituzkete eta 12koek 164 , 64 metro . Argi dezagun gorabila batek 7 oin dituela arrunki , eta oin batek 0 , 28 metro . Haatik , 1433ko idazkunean aipatu gorabilek 10 codo zituzten , eta , dirudienez , codo bakoitzak 10 pulgada , azkenak izan ezik , hark , pulgada bat izan beharrean , lau behatz zituelako . Laburbilduz , Legazpiko udako korten erradioaren neurria 15 . gizaldiaren hasieran 60 codo - koa zen . Galdera da codo horietako bakoitzak zenbat neurtzen zuen . Gure iritziz 9 oin zituzkeen , hots , 2 , 52 metro , nahiz eta testuan besterik iradokitzen den . 33 Izan ere , gauza jakina da Legazpiko neguko kortek 151 metroko erradioa zutela , Oñatikoek bezala . Ildo horretan , Araba aldeari bagagozkio , badakigu Larreako kortek ( Barrundia ) 154 metroko erradioa dutela oraindik , Leispar - koa lekuko . 34
Urtarrilaren 23an , igandean , Gasteizko Abetxuko polikiroldegian Euskadiko sanbo eta borroka txapelketa burutu zen . Bertan LOKEko judo taldeko kirolariek parte hartu eta garaipen garrantzitsuak eta esanguratsuak eskuratu zituzten .
Bueno eta astea amaituko dogu Iraitzek ekarritako sesio zoragarri honegaz , musika komertziala , dantzagarria eta ezaguna . Zuon komentarioak irakurri nahi doguz ia !
26 Egun hartan ene icenean escaturen çarete , eta eztrauçuet erraiten ecen nic othoitz eguinen draucadala Aitari çuengatic .
Aipatu duzun normalizazio bide horretan , azkenaldian badago mugimendurik eta zurrumurrurik . Bide horretan aurrerapauso berririk emango balitz , zuen epaiketan eragina izango lukeela uste al duzu ?
Bost urte zeramatzan , bost , ia jaio zenetik , etxetik ospitalera . Azken urtean gaixotasuna larritu egin zen eta sendagileek gaixondo luzeagoa izan zezala erabaki zuten , bere Galiziako herrixkatik Konderrirako bidaia etengabeak murrizteko .
Espedizio osoa , beno baten bat falta , korrika zebilen beroketan Itsaso eta Jessitri irteeran . Baten baten lasterketa bertan behera geratuko zuela pentsatu zuen errepidean txuri ikusi zuenean kazkabarra zela eta , jendean autobusen markesinapean ere ikusi zen , zenbait iragan lasterketa gogorrez gogoratu zen eta eta hotza denentzat berdina zela pentsatu zuen , batzuk burua engañatzen saiatu ziren hotzari aurre egiteko , besteren batek ez omen zuen aparteko hotzik sentitu . . . Bizikletako 2garren itzulia zen , hodei beltz beltzak zeuden , urrutian ekaitza somatu zitekeen , eta bat batean gu geunden ekaitzpean . egundukoa eskuetan oraindik kazkabar markak dauzkagu ura mina ! Hotzikarak gorputz osotik , , eta ez hozteko pedalei eraginez , non hobeto gu basurdeok ekaitzpean baino ! ! ! Okerrena zera izan zen , kazkabarra geratu zen baina ekaitzak hantxe jarraitu zuela lasterketak amaitu bitartean . somosierra einguruan geunuden , maiatzak 14 batez , ekaitzpean 1000m garaieran eta " pelotatatan " . . . panorama ederra dudarik gabe . Diotenez parte hartzaileak 120 erretiratuak , hipotermia kaxu dezente . . . Kontatu genitzake xehetasun asko , hona hemen batzuk . 1 . - Gonzik kotxean 5 aterki edukitzeak gure zalegoari eguna salbatu ziola hein handi batean . 2 . - 15 pertsonentzat 2 nutela eta 2 leche condensada pote motz geratzen direla . 3 . - Parrila pizteko ingeniari pila dakagula taldean . 4 . - Sagardoa ere juxtu ibili zela , eta zerbeza ere bai . . . ( kas limoia zesanik ez . . . ) 5 . - Mahalako txerriki ta abarrak , " benenoa " izan arren bollo guztiekin batera egundokoa dagola . 6 . - Parrandandarentzat beti dagoela tartean eliteko jendearen artean . 7 . - Jarraitzaileleentzat kamisetak atera behar direla . 8 . Gascoin herria 5 ' tan ikusi daitekela . 9 . - Igande goizena , larunbatean gutxi nekatu zirenak ordutebete korri egin zutela . 10 . - Eta maratoi erdiak distantzia berria daukala , 24km 11 . - AZE ASTEBURUA ! ! ! ! EMAITZAK Regi 7 . ( G . E . 30 - - 34 , 2 . ) 4H 12 ' 40 " Alberto ( G . E . 30 - - 34 , 5 . ) 4H 16 ' 45 " Itsaso 3 . ( G . E . 25 - - 29 , 1 . ! ! ! ZORIONAK NESKA ! ! ! HORI KASTA ELITEKOEN AURRETIK ! 4H 39 ' 04 " Artutxa 4H 38 ' 59 " Buruai hotzaren karrera irabazi ziona . Edu 4H 35 ' 55 " Etxeko lanak ondo egiten ari dena . Gonzi 5H23 ' 16 " Españakora sailkatua eta ametsa beteta ! Ibon 4h 54 ' 35 " ( ez nuen usteko bizikletan hala iristean builakada hotza zuela esanez , eta idazten arin den hau bitartean manta batekin tapatuta goxo goxo aupa aupa esanez . . . ) Belda , 4H 57 ' 29 " ekainean baietz finisher ! Saez , ia porra oso hankaz gora bota zuena , Alar , hotzak erabat blokeatu zuena 5km faltan . Erreleboak , 4h 29 ' 52 " maratoi erdiak 21km beharrean 24km izanda normal denbora gehiopasatzea !
- Eta , oro har , zelakoa da euskal kulturaren osasuna ? - Arriskuan dago , hauskorra da eta erne ibili behar dugu . Txikiak gara eta inguruan erraldoiak dauzkagu , beraz gutxien espero dugunean jan gaitzakete , baina gu izango ginateke egoera horren eragile handienetakoak . Arazoa gugandik hasten da . Horregatik esaten dut kultura praktikatu egin behar dugula . Zertarako balio du euskarazko film bat ikustea edo Korrikan korrika egitea edo Kilometroak - era joatea , gero erdaraz hitz egiten badugu ? Hori egiten da . Joan zaitez orain Herriko Plazara eta ea zenbat pertsona entzuten dituzun euskaraz hitz egiten … - Ildo horretan , zelan baloratzen duzu Gasteizko Gobernuak Hezkuntzaren inguruan hartu berri duen erabakia ? - Onartu behar dut ez dudala berria sakonki ezagutzen . Baina lehen aipatu dizudan proaktibismo horrek ekarri beharko liguke esatea guk dauzkagun eskubideak direla beste edozeinek dauzkan adinakoak . Arazoa da guk geuk ez dakigula noraino iristen diren gure eskubideak . Adierazten zaizkigun arren , praktikan ez ditugu behar bezala praktikara eramaten . Praktikara eraman behar ditugu . Hezkuntza sistemak ez al du erakutsi indartsua izan daitekeela , herri honetan koherenteak garenean ? Zer gertatuko litzateke azken 25 urteetan D ereduan ikasi duten guztiek euskaraz lan egiteko aukera izango balute ? Hezkuntzak formatzen ditu pertsonak , baina euskaldun horiek ze aukera daukate gero euren bizitza euskaraz garatzeko ? Komunikabideen esparrua izan daiteke esparru euskaldunenetako bat , baina medikuntzan ? Ingeniaritzan ? Zenbat notariok ematen dizute eskriturak euskaraz ? Nik eskubidea daukat Ertzaintzak neuri euskaraz egiteko ? Eskubidea badaukat , zergatik ez dut hori muturreraino eramaten ? Zergatik euskaldunok ez ditugu gure eskubideak muturreraino eramaten ? Hezkuntza sistemak erakutsi du posible dela herri honetan euskaldunak egitea . Baina gero euskaldun horiek tupust egiten dute errealitatearekin . Edo mantsotzen gara errealitatearen aurrean . Eta ez ditugu gure eskubideak behar bezala defendatzen . Osakidetzara joaten naizenean lotsatu egiten naiz : 40 urte egin ditut euskalgintzan eta egoera hau dago ? Mediku askok D ereduan ikasi zutela seguru . Unión Cerrajeran lan egiten nuenean , informeak euskaraz ematen nituen , nahiz eta banekien horrek lan gehiago ekarriko zidala . Hezkuntza Sailak hartu berri duen erabakia seguruenik euskaldunentzat okerrerako aldaketa izango da . Baina lehen , dena gure alde genuenean , ez genuen aprobetxatu . Horregatik zerbait gaizki egin dugu . Oso zaila da egunerokotasunean euskaldun bezala jokatzea , kataluniarrek ere gero eta zailagoa daukate . Aurreko etorkin - uhinaren ondoren , egoerari buelta ematen ari ginela , beste etorkin - uhin bat etorri da . Horiek integratzea oso zaila da . Kontrolaezinezko faktore asko daude gu euskaldun bezala bizi ahal izateko . Estatu frantziarrean biztanleen % 16 kanpotarra da . Sarkozy - k esan du horiek guztiek derrigorrez frantsesa jakin behar dutela . Estatu batek esaten die hori . Hemen , estatu ez garela , nola esango diegu hori ?
hi hau oso ondo dauu ee ! ! ta hortik esaten dauien bezalaa haber nota ona jartzen dotzueen jajaj .
Oraindik astebete falta da aurtengo Giroa bukatzeko eta denetik gerta daiteke .
Etengabeko ikaskuntzan oinarritutako estrategia batek laguntza eman behar dio pertsonari : informazioa , aholkularitza edo kalitatearen bitartekaritza eta ibilbideen diseinua , ezagutzaren gizarteak eskatutako oinarrizko gaitasunak eskura ditzan . Prestakuntza - eskaintza pertsonen beharretara egokituko da , eta ez alderantziz .
Hiriburuetako gune esanguratsuenetan , turistek bisitatzen dituzten leku aipagarrienetan , hondartzetan edo errepide nagusienetan jartzeko deialdia luzatu dute eragileek . Martxak , elkarteratzeak , giza kateak , informazio banaketa turistentzat eta ekimen ugari burutuko dira uztailaren 30ean Euskal Herriko txoko guztietan .
Idoia Filloy Iruña - Veleiako euskara zaharra aurkitu zuen arkeologoaren egoera sinestezina da , inolako salaketarik ez dago bere aurka , behin betiko artxibatu baitira bere aurka zeudenak " frogarik ez dutelako " , baina izugarrizko kalteak jasan ditu , lana , ohorea , indusketak egiteko baimena …
ADRENALIZED donostiarrak 2001an hasi ziren eta hardcore melodikozaleak dira ere . Hemen ere kalitatezko gauzak egiten direnaren erakusle dira .
Barnealdekoa neurtzeko , tangak zulatu behar izan zituzten robotek , hodi itsuak jarri eta Neutron tresna hoditik sartu . Neurketak eginda , guztira 13 . 800 tona fuel - olio aurkitu zuten , uste zen baino 24 . 000 tona gutxiago . Beraz , horrek esan nahi du dagoeneko itsasoan barreiatu direla tona horiek .
Valentin Aldalurren iritziz , gure musika tresna herrikoienak azken urteotan garapen positiboa izan du . Hori dela eta , etorkizun onuragarria izango duela esan liteke .
Muskulua mugitzeko , beraz , ATPa behar da . Baina zeluletan ez da egoten ATP molekula asko . Hori dela eta , ATParen beharra dagoenean , sintetizatzeko mekanismoak jartzen dira martxan .
Aldiz , behe - presioko guneetan , 1013 milibaretik behera , zikloiak edo ekaitz gogorrak marrazten dira . Isobara - mapetan B letrarekin irudikatzen dira . Depresiogune horietan , antizikloietan ez bezala , airea ordulariaren orratzen alderantzizko noranzkoan biratu eta leku hotzagoetara igotzen da . Horrela , airea hoztu eta lainoak sortzen dira . Zikloiak mendebaldetik ekialdera mugitzen dira .
Ikasturte honetan Argentinaren berri emango duen bloga jarriko dugu abian . Bertan Argentinako historia , ohiturak , sineskeriak . . . azalduko ditugu . Hasteko historia landuko dugu .
zuen mailan zaudete … eta honek ematen digu indarra eta konfiantza etorkizunari aurrez aurre
Iparraldean Mac Croskey jeneralak San Martin lurmuturrean zegoen BA 34 laguntza postuan , Angeluko Amodio Ganbera hondartza defenditzen zuen . Hegoaldean , Prince de Galles bulevarrean , BA 41 posizioak Lapurdiko kostaldea defenditu behar zuen . Hala ere , lehorreratzea ez zen Euskal Herrian egin Normandian baino .
Segun ze tamañotaño eaten hunan . Sagarduekin pixket bixitute eundoko inderra ta lotsagabetasune jartzen zan ; horrek bai laguntzen dula ! Baño hortik aurreakue arriskutsue den .
Polietika , asko gustatu zitzaidan . Eta ez galdetu zergaitik bilatu dudan hori orain Googlen . Hona iritsi eta sorpresa , nirearen diseinu bereko bloga , eta blogaria nor eta Jon Abril . Animo , jarraituko dut pista neuk ere .
Bailara inguruko basamortuek ( lur gorria ) muga naturala osatzen zuten eta , horregatik , nahiko zaila zen hortik inbasioren bat iristea . Horrela , Egiptoko kulturak 3 . 000 urtez iraun zuen ia aldaketarik gabe .
Elena Torres kontseilaria , Blanca Gómez COCEMFEko zuzendariarekin eta Javier Monzón zuzendari nagusiarekin , hi . .
Download XML • Download text