eus-46
eus-46
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Batzuei ez digute Palestinara sartzen ere utzi . Beste batzuk orduak eta orduak eman ditugu aireportuetan israeldarren esku , jazarrita , biluztuta , galdera berdinei erantzun eta erantzun . Erabateko inpunitatea duenaren harrokeriaz aritzen baita Israel , bai nazioarteko elkartasunarekin eta begiraleekin , eta zer esanik ez palestinarrekin .
Gure Ama on Gipuzkoak ere aditzera ematen du argiroki , lege zarretako bere liburu maitagarrian , matsdi andiak oi zirala noizbaten ere Probinzia onetan . Beragaitik debekatzen du Tit , XL , Kap , 1322garren orrikan abereak matsdietan sartzea eta erabiltea . Podagiñen izen Euskararen bere berekiak ere argitaratzen du garbiro , mats asko podatu oi zala Gipuzkoan . Izen ondra andiko onekin ezagutzen ziran anziñaeran baserri - etxe purubetarrakin mendietako Buruzari edo agintariak . Izen onek irauten du oraindik ere Donostiako Uriaren paperetan , eta beraren mugapeko baserritarren artean ; bañan ez agindeak , eskatu izan badute ere asko aldiz beren eskubide legezkoa . Askotan ifini oi dituzte Erriak beren naierako lege berriak , zeñaren bidez galtzen diran oitura maitagarriak !
1 . 2 . Eskola - umeen edo adin txikikoen garraioa egiten duten ibilgailuetarako edota salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuetarako : orduko 10 kilometro murriztuko da aurreko idatz - zatian finkatutako gehieneko abiadura , beti ere ibilgailua eta zirkulatzeko erabiltzen den bidea kontuan hartuta .
Burdinoletatik erreminta makinara erakusketa Burdinaren industriaren arrastoa ireki eta finkatu zuten Elgoibarko olagizonak , forjariak eta aitzindariak omendu nahi ditu Makina Erremintaren Museoak Burdinoletatik erreminta makinara izeneko erakusketarekin . Ekainaren 10etik 25era bitartean egongo da zabalik erakusketa . Astelehenetik larunbatera , 19 : 00etatik 21 : 00etara .
11 . Bañan Eternalaren aingeruak oihu egin zioen zeruetarik , ziotsala , Abraham , Abraham zeñak ihardetsi baitzuen , huna ni .
Munduko hamar ipuin : norberaren eta besteen heziketarako lagungarri
Batzuetan ez da ia denborarik ere behar izaten ; aski da jarrera ona izatea eta eguneroko ohitura batzuk aldatzea . Lanera oinez joatea , adibidez . Hiriak horretarako aukerarik ematen ez badu , beti dago aukera autoa lantokitik distantzia batera utzi eta tarte hori oinez egiteko . Eta igogailua erabili beharrean eskaileretatik igotzeko ohitura hartuz gero , energia - gastu handiagoa egingo dugu . Ikerketa epidemiologikoek astean 2 . 000 kaloriako gastu estra jartzen dute helburu , aparteko energia - kontsumo horrekin handitu egiten baita bizitza itxaropena eta aipatzen ari garen gaixotasunak izateko arriskua murriztu egiten da . Eta pertsona askok eta askok autoa eta igogailua gutxiago erabilita bakarrik , astean 2 . 000 kaloria gehiago kontsumitzea lortzen dute .
EROSKI Fundazioaren jarduteko ildo nagusietatik , kontsumitzaileen aldeko ekintzak sustatu ditugu , dibulgazio kanpainak antolatu , aldizkari eta gidak editatu , beka eta laguntzak eman , Hirugarren Mundua Laguntzeko erakundeekin eta elikagaiak biltzeko kanpainetan elkarlanean dihardugu , etc .
Orrialde kopuruaren igoera nabarmena izan du gure hizkuntzak , baina gainontzekoek azkarrago egin dute gora . Hizkuntza txikia izanik kopurutan beti orrialde gutxi izango du , baina indize honek erakusten digunez , kualitatiboki ere atzean geratu gara besteen ondoan . Testu gehiago ezezik euskaldun gehiago sareratzea da gure hizkuntzaren erronka eta euskaldun horiek webgune euskaldunetan nabigatzea .
Li Bai , Li Po edota Li Tai Po poeta txinatarra , inoizko poeta txinatarrik laudatuena , guretzat zortzigarren mendea litzatekeenaren hastapenetan bizi izan zen . Ezra Pound poetak egin zuen mendebaldean ezagun eta geroztik ugariak izan dira egin zaizkion itzulpenak . Bertsio ezberdinak daude bere heriotzaren gainean : batzuek alkoholarekin joan zela dioten bitartean , besteek bere burua Yangtze ibaira bota zuela defendatzen dute hor zehar . Alberdania etxeak " Urrutira bidalia " argitaratu zuen orain hiru urte , Li Bairen lana biltzen duen liburua .
Aupa Jokin ! Animo , animo eta animo . Egia da sarritan horma baten kontra hitz egiten duzula / dugula eta beste planeta batekoa sentitzeko arriskua dagoela . Baina nire ustez , distantzia pixka bat hartuta , egin duzun lana etekin izugarriak izan ditu . Alde batetik Guztiok itsu ginenean zuk - zuek begi bateko bista erdia erabiltzen zenuten . Orain dela lau urte IKT dinamizatzaileon mintegian Blog , what blog ? jarrera zegoen eta alderantziz gaur egun " ikasblog " sistema martxan dago … Eta gainera , Wordpress MU erabiliz sortuta dago , euskal blog " repisa " berri bat asmatu barik . IE forever pentsamoldetik firefox erabiltzera pasatu gara eta laster ikastola gehienak Google sistemak eskaintzen dituen aukerak erabiltzera pasatuko gara . Aldaketa guzti hau zuei esker eman da . Mintegietan jasan dituzun ezerosotasun guztiei ezker , ikuspuntu ofizialetik kanpo ibili zaretelako eta garrantzitsuena , iritzia eman duzuelako besteok isilik egon garen bitartean . Iritzia askotan edo gehienetan sistemaren potroetan ostikada ederra izan da baina horren bitartez sistema berak ziaboga egiteko bidea hartzen doa . Argi dago IKT en motorra azken urteotan izan zaretela eta horren ondorioz horrela dago zure animoa , aldatutako gurpilaren modukoa , kanpotik itxurosoa baina barrutik izorratuta Gainera eta nire ustez garrantzitsuena , besteak tresna eta tramankuloen eranbilpenean galduta ibili garen bitartean , zein erosoa den hori , zuek Meta IKT kontzeptuetan aritu zarete besten begiak eta buruak zabaldu nahian . Eta tamalez ikusmira zabaltze hau gogorrena da . Ur tantatxoaren teknika jarraitu behar da . Pixkananka baina etengabe , aspaldi gainditurik dituzun kontzeptu eta herramientak besteoi agertuz , edozein egoeratan momentu aproposa aurkituz aurkezteko eta aldi berean etorkizunerako ilusioaz eta imaginazioaz etortzeko denari arreta mantenduz . Jodido eh ? Zuzendaritza kontuak … sarritan inertzia handiena eta aldaketarako erresistentzi gogorrenak bertan daude . Proposamen landu eta potente bat aurkeztu eta sartzerakoan baino txarrago ateratzea ohizkoa da . Agian proposamenak zatiturik aurkeztu behar dira edo beste norbaiten esku azaldu behar dira . Gure kasuan Jakintzako Jokin Lacalleren azalpenak erabili ditut gure zuzendariaren begiak zabaltzeko … Ziur daukadana etentxo bat behar duzula da , familiarekin lasai egoteko eta lagun eta lankideekin harremanak berreskuratzeko . Agian horrela egindakoaz ohartuko zara eta etorkizunerako indarra hartzeko aukera izango duzu . Bitartean eta gorputza eskatzen dizun bakoitzean blogean ekarpen bat idatzi dezakezu , baina inongo diziplinarik gabe , IKTei buruz edo beste edozein gai bati buruz , berdin zaigu , azkenean komunikatzeko duzun erraztasun hau edozein gaiarekin lotu daiteke eta pozik irakurriko dugu . Beno Tron esandakoa , animo ! Abesti aproposa … Take It Easy
Autobusak antolatuko dira : Herriko tabernan , Mesoi Berrian eta Alpinon autobusen zerrendan apuntatzeko eta bazkariaren ticketak erosteko aukera duzue . Autobus bat gauean bueltatzeko antolatuko da , besteak manifa ostean bueltatuko dira .
Poca - Tripa txaranga , Galtzaundiren doinuak jotzen Miguel Mari Iraolaren zuzendaritzapean . 2010 urteko Inauteriak Tolosan , Otsailaren 15ean . La txaranga poca - tripa toca Galtzaundi , bajo la direccion de Miguel Mari Iraola , a sus 88 años . 15 de Febrero del 2010 , Carnavales de Tolosa
Udaltop IIIan EGIN GABE UTZITAKO GALDERAren atalean Josep - Anton Fernández Montolí jaunari :
R . Da aingeru bat , zein utsetik eginta Jainkon zerun , jaiki zalako bere kontra beste askokin , bota zun infernutara bere gaiztotasuneko lagunakin , zeiñ deitzen diegun demoniok .
Bestalde , zigorren atala indartu egingo da epe laburrean onartuko den Etxebizitzaren Legean bilduta dagoen zigor - erregimen berriaren bitartez . Bestalde , beharrezkoa dirudi azalera - eskubidearen erregulazioa aztertzea beste atal batean , adibidez lehentasunez erosteko edo atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzen den etxebizitzen hondar - balioaren kalkulua edo azalera - eskubidedunen epe ertain eta luzerako lege - egoera .
Serre matematikariaren ibilbide profesionala saritu nahi izan du Norvegiako Zientziaren eta Letren Akademiak . Horretarako , sortu berri duten Abel saria emango diote aurten matematikari frantsesari . Sari horrekin , nolabait , Matematikako Nobel saririk ez izatea orekatu nahi izan dute Norvegiako zientzialariek .
Halan da be gure bixotzan samiñe ezezagune da gure alboko askontzako
Bertonen badago bat hilien behin hirugarren pajinen zatitxu bet eskribiduten dauena ta inok be entenditen ez dabena . Bertoekoak euren kodigosekretuen Matzorrianoa geittuten dotzie . Baie eurek be ez dakidxie nor dan . Hilien behin sobre lakrao baten ailegaten ei jakie ta halantxe publikaten daurie . Pentsaten dogulez inkonpresiñoa zabaldu beharreko tesoroa dala , hamen be ifiniko doguz horreik kontuok aber holan baten bat entediuteko kapaz badan ta inok pentsau ez deidxen honeik Bertoenekoak rebistien zati bet betetuteko baino ez dauriela ifintten , ezpabere ez dakidxelako zer ifini .
Dortoka erraldoiak ia berrehun urte bizi daitezke , eta Caenorhabditis elegans xixarea bi aste inguru . Organismo guztiak zahartzen eta hiltzen dira , abiadura ezberdinetan bada ere . Guztiak ? Guztiak ez . Tropikoetako ur gardenetan bizi den hidra ez da zahartzen . Baina , zergatik zahartzen dira animalia batzuk besteak baino lehenago ? Geneetan idatzia al dago organismoak zahartzera daramatzan programa ? Nola liteke hautespen naturalak zahartzea bezalako prozesu bat onartu izatea ? Ikus al daiteke zahartzearen eragina zelula bakoitzean ? Zientzian gertatu ohi denez , erantzun bakoitzak ate berriak irekiko ditu . . .
Bordetella patogenoek gizakia dute gordeleku bakarra . Gaitza oso kutsakorra da , batik bat lehenengo egunetan . Eztula egiterakoan gaixoak milioika bakterio patogeno kanporatzen ditu txistu - tanta txikiekin .
Labelaren oinarrizko ezaugarria administrazio publikoek sustatua izatea denez , etorkizuneko Sagardoaren Eusko Labelak zeinen alde egin behar duen ez dago zalantza izpirik : bertako sagarra erabili nahi dutenen alde , alegia . Aukera honen alde buru - belarri ari da Bizkaian sagardogintzari lotutako jende guztia : sagardotegiak , teknikariak eta baita Foru Aldundia bera ere . Hauekin batera ari da Gipuzkoako sagardogile mordo bat .
Enrique Pimoulier argazkilariak Israelgo Estatuak okupatutako lurraldeetan , alegia , Zisjordania , Gaza eta Golan eremuetan harturiko argazkiak paratu ditu Errenteriako Mikelazulo Kultur Elkartean hilaren 31ra bitartean . Giza eskubideak , Israelgo estatuak okupatutako lurraldeetan izenburupean bildu ditu Enrique Pimoulier argazkilariak bere irudiak . Erakusketa Mundubat - en eskutik dator , eta bertan , Palestinako eta bertakoen egoera agertzen da gordin . Argazkizlariak . . .
XX . mendearen bigarren herenean , hiriak handitu eta garraiobide berria sortu zen , trolebusa . Elektrizitateak bultzaturiko autobus honek , iraultza ekarri zuen Europa aldera . Oraingoan ere , 1940an , Bilbo jo zen Espainian trolebusa jarri zuen lehen hiriburutzat . Urte batzuk geroago , 1964an , krisi ekonomiko sakon batekin batera , tranbia desagertu zen Bizkaian . Orain , Europako beste zenbait tranbia eredutzat harturik , garraiobide garbi , ekologiko eta eraginkor bat edukitzeko xedez , tranbia hirietan berreskuratuko da . Honela , kutsadura atmosferikoa zein akustikoa gutxitu eta espazio publikoen berreskurapena ahalbidetu ahal izango da . Espainian , Valentzia izan da berreskuratze eta gaurkotze lan horretan aitzindari . Tranbia modernoa 1994 . urtean jarri zuten Valentzian . Bartzelona ( datorren urtean abian izango da ) , Malaga , Cadiz , Madril , Zaragoza , Sevilla eta Tenerifeko Santa Cruz ere proiektuak lantzen ari dira
Lehengoan Emakume Bionikoarekin akordatu zen baten bat , eta niri ere hura etorri zait gogoan gaurko xelebrekeria irakurtzean : Tokioko eskola batek irakasle berria du duela egun batzuetatik : Saya du izena , beltzarana da , 1 , 70 … … eta Li - Ion bateriekin funtzionatzen du ! ! ! Izatez , Tokioko Unibertsitateko Hiroshi Kobayashi doktorearen lan - taldeak 15 urteko lanaren ondoren sortutako robota da . Latexezko aurpegiaren azpian 18
Musika Irakasle Euskaldunon II . Topaketa emankorra izan da
C programazio lengoaia maila baxuko estandarizatutako programazio lengoaia bat da , 1970 urte inguruan Ken Thompson eta Dennis Ritchie - k garatua UNIX sistema eragilean erabiltzeko . Ordudanik hainbat sistema - eragiletara zabaldu da , eta gehien erabiltzen den lengoaietako bat da . C bere eragingarritasunagatik erabilia , eta sistema - softwarea idazteko programazio lengoaiarik erabiliena da , baina aplikazio - softwarea idazteko ere erabiltzen da . Hasiberrientzat diseinatua izan ez arren , ordenagailu zientziak erakusteko erabiltzen da maiz .
Medikuntza , kirurgia eta onkologian abiadura meteorikoan egin dute eta egiten ari dira aurrera ; areago , alor horretako eskarmentua urte gutxikoa dela ohartuz gero . Lehenago , prebentziora zuzenduriko kirurgia praktikatzen zelarik , orain ez da hura bezain erasokorra : horretan psikologiak zerikusi handia izan du . Gure alorretik behin eta berriro errepikatu dugu funtsezko kontua dela pazienteari kalitatedun bizitza ematea , sentsibilitateari premiazko den mugatik gora erasotzeke , bestela jarduteak emakume horren suspertze prozesua eragotzi egingo bailuke .
Bereziki garrantzitsua da begi alferra edo Anbliopea hautematea .
Enpresetan sexu - jazarpenari eta jazarpen sexistari aurre egiteko protokoloa landu du Emakundek
Gaua eguna irenstera zihoan Akeemek gurasoen etxetxoa utzi eta bere txabolara gerturatzen hasi zenean . Baina egun harek ez zituen oraindik erakutsi emateko zituen ezusteko guztiak . Akeemek harridurarako beste arrazoi bat zuen txabolaren atarian , bera noiz helduko zain .
Udaleko Agenda 21ekoek Ibaialde erakusketa didaktikoa zabalduko dute gaur , 18 : 00etan , udaletxe azpiko erakusketa aretoan . Erakusketa , Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ibaiak zuzenean ezagutzeko garatutako ingurumen - hezkuntzako programaren barruan kokatuta dago . " Herritarrak ibaien ingurumen balioaz jabetu araztea du helburu erakusketak , baita inguru horietako baliabide ekologikoak eta ondarea babesteko eta sustatzeko dagoen premiaz konturatu araztea ere " , diote Udaleko ingurumen arduradunek .
Gaur egun Didaktekan hizkuntzak ikasi eta irakasteko printzipioez gain , metodologia - oharrak ( orokorrak nahiz zehatzak ) eta ebaluazio - irizpideak aurkituko dituzu .
Eta , historian zehar , beti agertzen da bizimoduaren eta garaieraren arteko erlazio hori ?
Lurzatian patioa badute , tarte hori altuenari dagokion neurria eta laurdenekoa izango da .
Dena den , izandako bileren emaitzak irailean edo hasiko dira ikusten ; Genero berdintasunaren alorrean irailetik abendura egingo dira programatuta dauden ekintzak . Gai honetan , beste guztietan bezala , laster hasi beharko gara pentsatzen hurrengo urtean zer egin nahi dogun .
Ken Zazpi eta Gozategiren kontzertuak plazan , pakistandarren festa Elkargunean bezperaren bezperan , laburmetrai lehiaketa , umeentzat kale antzerkia , piroteknia erakustaldia , bigarren pilota txapelketa , baserri giroko jokoak Baserritarren Egunerako , futbol partida zezenarekin hilaren 18rako … Andramarietako festa programa ari da forma hartzen , eta gustura dago Ibon Arrieta kultura , kirola , festa eta aisia zinegotzia . « Eragile guztiekin eta hainbat herritarrekin batera
Bestalde , eskatzaileak adierazten du emandako informazioa egiazkoa dela eta ez dela ipini barik utzi ez aldatu bere kontrakoa izan daitekeen informaziorik , eta , orobat , jakitun da daturen bat gezurrezkoa izateak edo ipini barik uzteak zerbitzua behar den moduan ezin eman izatea ekarriko duela .
Giro hartan matematikari italiar bat nabarmendu zen : Pisa - ko Leonardo ; " Fibonacci " goitizenekoa . Afrika musulmanean eta Ekialde Hurbilean ibili zen , bertan arabiarren sistema ikasi zuelarik . Geroztik 1202 . urtean Liber Abaci ( Abakoaren tratatua ) izeneko lana aurkeztu zuen , non zifra - kalkuluaren erregelak azaltzen bait zituen . Hemendik aurrera kalkulu berriaren zaleak ugaldu egin ziren . Hala ere , garapena urrun zegoen .
Uraz beti esan den lehen gauza , hauxe da : egoera puruan , ez kolorerik , ez usainik , ez zaporerik duen likidoa dela . Baina hortik aurrerako propietateak guztiz bereziak dira eta berezitasun horri esker dago bizia gure planetan .
Inor ez bada Internet osoaren jabe , nork antolatzen du sarea , nork ezartzen ditu arauak ? Internet osatzen duen sistema ezberdinen lingua franca TCP / IP protokolo familia da , eta , Internet garatzen joan den heinean , protokoloa ere aldatuz joan da . Protokoloaren aldaketak eta azpiegitura gainbegiratzeko , hainbat taldek egiten dute lan : Internet Society ( ISOC ) delakoak estandarrak garatzen ditu ; Internet Engineering Task Force ( IETF ) delakoak , dituen lan talde ezberdinen bidez , azpiegitura eta estandarren diseinuan egiten du lan ; eta azkenik , ICANN erakundea Interneten erabiltzen ditugun izenen kudeaketaren arduraduna da .
Aldizkariko arduradunak asko saiatzen ziren zabalkunde handia lortzen , lehen urteurreneko oharrean ikusten den bezala : " Olatz , gaur , gauza txikia da . Badakigu . Hain zuzen , orain bete du urtebete . Zorionak ! Aldizkariak hazi egin nahi du naturalki . Harpidetza berriak lortzea da une hauetan daukagun arazoa . Horiekin , tirada handituko genuke , aldizkaria hobetuz eta salneurria aldatu gabe , orrialde gehiagokoa egin " .
Iñaki Etaio Askapenako kidearen bitartez AEBetako argazkia egitean ahazten dugun errealitatea ezagutu dugu : aurrez bertan bizi ziren etnien ingurukoak . Gaia modu zabalagoan landuta aste honetako Hala Bedi irratiko " A desalambrar " programan ( www . halabedi . org webgunean edo larunbatean 16 : 00etan Info7 irratian ) .
Spaghetti pleguko kalitate garaiko pasta lehor soilen bost lagin ( Barilla , Río , La Familia , Gallo eta Ardilla ) eta beste bost , berriz , arrautzadun pastaz osaturiko spaghettienak ( Barilla , La Familia , El Pavo , Gallo eta Ardilla ) aztertu dira . Denak ere , 500 gramoko ontzietan agertzen dira , La Familia , El Pavo eta Ardilla marketako spaghetti arrautzadunak izan ezik , hauek 250 gramoko paketetan saltzen direlako .
Ez badakizue ere , diamanteak karbono purua dira eta giza ilearen % 45 edo % 50 karbonoa da , beraz , posiblea da bitxi hauek egitea .
Hogeita hamabi urte hauetan leku desberdinetan egon al zara ?
Ondoko hauen konbinaketa da elementurik garrantzitsuena : itzal ( ? ) urdina eta berdearen nahasketa edo itzal ( ? ) eta maskara kolore ezberdinak ematea .
Mugimendu feministak erronka berriak pentsatu , hausnartu eta jarduteko , eztabaida zaharrak gaurkotzeko . . . topaketa egingo da hurrengo Abenduaren 12an Tolosan . Asmoa , identitateen gaineko eztabidatik abiatuta Euskal Herriak behar dituen subjektu feministak eta praktika feministei buruz hitzegitea da . Egokitu diguten guztia erantzi eta feminismoaz jantziko gara !
2007 . urtean ez zen udal hauteskunderik izan Uztarrozen , ez zelako inongo talderik aurkeztu . [ 1 ] .
5 ateko konpaktuan daraman teknologia bera egongo da eskuragarri ( seinaleak irakurtzeko sistema , esekidura doikorrak , aurreko autoarekiko distantzia neurtzen duen sistema , errailez ez aldatzeko ohargailua , 20 hazbeteko hagunak edo argi birakor automatikoak adibidez ) baina motorren gama urriagoa izango da haseran behintzat . Gasolinan 120 , 140 eta 180 zaldiko 1 . 4 / 1 . 6 Turbo mekanikak dauden bitartean dieselean 165 zaldiko 2 . 0 CDTI motorra izango da izarra . Azken honek 100 km / ordura 8 , 9 segundutan azeleratuko du eta batazbeste 4 , 9 litroko kontsumoak ematen ditu . Gainera gasolinan GSI eta OPC bertsio deportiboak agertuko direla baieztatu da , lehena 200 zaldi ingururekin eta bigarrena 300 zaldirekin . Dieselean ere 110 eta 130 zaldiko mekanikak izango dira aurrerago .
- Gizon santu hori , esan nion burua beheitituz , uste nuen beti zela garaia Jaunaren etxera azaltzeko ; urrundik heldu naiz , irrikaz eta debozioz beterik , bertan sartzeko asmotan , eta ahal balitz aitor - entzulearengana jo nahi nuke , nire gogo - barrenak ezagututakoan ikusiko baitu berorrek irudi santuaren oinetara belaunikatzeko duin naizen ala ez .
5 . Sute kasuetan erabilitako ur - etorria neurtzeko kontagailua baino ez duten komunitateek , etxeetarako urari gagozkiola , edozein delarik ere instalatutako kontagailuaren kalibrea , barrualdeko diametroa 40 mm - koa dutenei dagokien kanona ordainduko dute . Horniketa - kontratuan titularraren aldaketa gertatuz gero , kontagailu berria instalatu beharko da derrigorrez , AMVISAk aldeko txostena egiten duelarik dagoena uzteko baimena eman ezean .
Haizkurgi . Orain , gainera , esango didak zuriz jantzitako birjin horri zapiaren proba egiten diotela Kiruriko komunean . Utikan !
Eta horretan nengoela , Diario Vascori buruz egon den solasaldiaren berri izan dut . Tira , azken bloga idatzi nuenean , ez nuen Francoren eskela zela eta orohar Diario Vascori buruz zeuden iritzien berri . Ez dut atsegin Francoren eskelarik edonon agertzerik , baina Diario Vascoren ideologia , ezaguna eta nirearengandik ezberdina izanik , nahiago dut zer irakurri aholkatzen xahutzea denbora eta ez , zer irakurri behar ez den aholkatzen . Badut teoria bat , eta zuzenduko nauzue oker banago , baina nire ustez Hitza Diario Vascori eskelek eta herrietako kronikek ematen dioten irakurlegoa euskarazko komunikabide batera igarotzeko apostua da . Eta nik uste , apustu hori bultzatu duten Egunkariako partaideek zein Hitza bertakoek ere , arretaz beha dutela komunikabideen inguruan dauden joerak , eta horrek , adibidez , Diario Vasco - k edo Marca - k edo El Pais - ek edo ABC - ek edo nik ez dakit nork erabiltzen dituen prozedurak aztertzea dakar , egunkari profesionala egingo bada . Eta ez zait gaizki iruditzen , alderantziz baino . Adibidez , hasera batean Egunkariak ez zituen gainontzeko egunkariek , Kultura edo Gizartea edo bien arteko anabasa den sailean , egunero argitaratzen dituzten bitxikeria friboloak argitaratzen . Eta beranduago bai . Eta horretan darrai Berriak ere . Produktuaren kalitateari , mesede baino kalte gehiago egiten dion arren , nire iritziz . Agian , ordea inork uste duena baino jende gehiagori , antzeko sailak irakurtzeko aukerak bultzatuko du Berria erostera ; eta Berriaren arduradunek errazkeria horiek onartu behar izan dute konpententziari irakurleak kenduko badizkiote . Liburuak ez bezala , normalean , egunkariak irakurtzeko egiten baitira saia zaitezte egongelako armairuetako apaletan egunkariak toles - toles kolekzionatzen - , argazkiaren azpikaldeko testuak behinik behin . Lanak daude osoki euskaraz dauden produktu bakarrak lehiakorrak bihurtzeko konpetentzia ohiko errazkerietan lokaztu aurretik .
40 Eta ihardesten duela Reguec erranen draue , Eguiaz diotsuet , ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue :
Vitoria - Gasteizko Udalak , iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoan , uraren kudeaketa , energia aurreztea , lurzorua eta poluzio akustikoari buruzko planak diseinatzen ditu , eta hiritarren kontzientziazioan laguntzeko objektiboarekin , egiten duen lanari buruzko informazioa eskaintzen du .
Literatura Eskola Errenteria / Oreretara doa asteburu honetan . Abenduaren 17an ( ostirala ) , 20 : 30ean , Eta Karmele ? antzezlana ikusteko aukera egongo da . Karmele ez da Godot , baina bere esperoan daude . Samara Velte ez da Samuel Beckett , baina Eta Karmele ? antzezlanaren gidoia idatzi zuen 17 urte baino ez zituela . Eta dagoeneko berrogei emanalditik gora egin dituzte . . .
Delitu informatikoa , beraz , delituzko ekintza bat egiteko informatika erabili denean esango diogu , informatika bai bitarteko gisa eta bai delituaren helburu gisa erabili denean , hain zuzen ere .
Lokal aldetik du Uztarriak gabeziarik handiena , gaur egungoak ( Julian Elorza Hiribidea , 4 . 2 . ezkerra helbidean dago ) ez dituelako betetzen baldintzarik onenak : hotzarekin eta beroarekin ordenadoreek arazoak izaten dituzte ( langileentzat ere ez da erosoa ) , hilero aldizkarien kaxak igotzeko eta jaisteko arazoak izaten ditugu , lokalak kanpora begira leihorik eta balkoirik ez du , tokia bera hitsa da Uztarriaren ustez , herri aldizkariaren eta webgunearen egoi - tzak beste lokal bat behar du , baldintza hauek lituzkeena :
MAITE ZAITUT , baina hutsegin didazu … min ematen dit … gaur goizean itsasoan sartu naizigerian hasi naiz , baina nekaturikneure gorputza urazalean utzi duthilarena egin dutsentsazioa ikaragarri atsegina ! hilarena biziinor ere ez munduanni bakarrikezer ez gabesentimendurik gabe
Irinari osagaiak gehitzen joan . Irudian , irinari koipea botatzen
Inoiz baino euskal preso gehiago konkistatzaileen sakabanaketa eremuetan 725 bat . . .
Iazko denboraldi hasieran , 35 arraunlari zenituzten plantillan . Aurten zer moduz zabiltzate ? Iazkoaren antzeko kopurua daukagu . Donostian ohikoa ez dena lortu dugu , iazko plantillaren oinarria mantentzea . Donostian oso erraz uzten baitzaio arraun egiteari . Kalitateari dagokionean , berriz , bajaren bat egon da , baina altak ere bai .
Astronomo Estatubatuarra . Esne Bidetik oso urruti dauden izarren sistema edo galaxiak daudela erakutsi zuen .
Loreak nahikoa usaintsuak dira eta kopuru desberdinak azaltzen dira pedizelo baten bukaeran . Lorearen korola , hori zurbila izaten da , bere eztarria askotan puntuatua duelarik ( berdexkak eta laranja - gorrixkak ) . Fruitua , arrautza - formako kapsula bat izaten da eta hazi ugari izaten du barnean .
Aurtengo jardunaldietan hainbat berrikuntza izan dira , nabarmenenak : bloga eta sare sozialak . Joan den urtean www . udaltop . com webgunea jarri zen martxan eta aurten bloga gehitu zaio . Horren bitartez , antolatzaileen eta parte - hartzaileen arteko harreman eta komunikazio zuzena sustatu da . Bestalde , Facebook eta Twitter sare sozialetan Udaltop erabiltzaileak sortu dira eta horiei esker , Udaltop sareko partaide izan daiteke edonor , sare horretan zabaltzen den informazioa partekatuz eta berau sare anitzagoetara zabalduz . Gainera , jarduera horrek bat egiten du aurtengo topaketen izaerarekin eta mamiarekin ; nerabeen artean nola eragin , hain zuzen ere .
Frantzisko Javier Artzelus gabiriarraren ondarearekin eta bultzadaz sortu zuten Alegiako eskola . Artzelus 1823ko otsailaren 20an hil zen Donostiako Alde Zaharreko San Bizente kalean . Alegiako eskolaren sortzailea izan zen . 3 . 259 . 941 errealeko ondarea utzi zuen , tartean Donostian , Gabirian eta Ormaiztegin zituen etxeak eta baserriak . Alegiako eskolaren eraikuntzarako eta funtzionamendurako haren ondasunak erabiltzeko agindu zuen : eraikitzeko 20 . 000 erreal eta hango maisuarentzat urteko 300 errealeko ordain - saria . Eskola fundazio edo patronato batez zuzentzeko agindu zuen , Gabiriako eta Itsasoko erretore - alkate bikoteak patroi zituena . Azken hitza Gabiriako bikarioak izango zuen . Armandegi etxeko nagusia eskolaren begirale izendatu zuen .
Tresna grafikoetaz gain , teklatua erabil dezakezu nabigatzeko . Arau orokorra bezala , teklatuarekin nabigatzea azkarragoa da saguarekin nabigatzea baino . Erabili teklatuko Orrialdea gora eta Orrialdea behera teklak pistetan gora eta behera mugitzeko .
Baldintzak deiak erantzuteko arauei aplika diezazkiekezun arauak dira . Baldintzen konbinazioak erabiliz , deiak erantzuteko hainbat arau sor ditzakezu , baldintzak betez gero aktibatuko direnak . Dei guztiei aplikatuko zaien arau lehenetsi bat sortzeko , baldintzarik ez duen arau bat sortu behar duzu .
Sormena eta burutzapena ezagumendu - multzo hutsa baino zerbait gehiago dira . Forma ematea da ; gaur egungo gizon edo emakume naizen honetzat , neretzat eta nere bidez , ondarea neure bihurtzea .
Euskal Herriko zuzendarien artean , ezagunak dira Montxo Armendariz , Juanma Bajo Ulloa , Alex de la Iglesia , Julio Medem eta Imanol Uribe , besteak beste .
Legalak edo ilegalak izan , denek dute kontzientzia , aldartea edota adimena aldatzeko gaitasuna . Horregatik hartzen dituzte gizon - emakumeek . Baina ez horregatik bakarrik ; batzuetan , une batetik aurrera , substantzia psikoaktibo bat ez da hartzen dituen eraginengatik , baizik eta haren gabeziak sortzen duen egoera saihesteagatik .
Queipo de Llanos generalaren hitzak dira . Nik , 70 urte ondoren , bertsio hori ezereztu dezakeen lekuko bat topatu dut … Eta Historiak lehenagotik ere bere lekuan jarriak zituen gauzak . Baina ez da beti horrela izan eta , akaso , egongo da oraindik sinistuko duenik .
Egurrak aitzakiarik gabekoak suertatu ziren , Urbasako mendietatik aterata . Sarrera ona . Ikusle asko elkartu giñen Arbizun , eguraldi hotza egin arren .
Historian gehien erabili den taktika etsaia ustegabean harrapatzea izan da . Makiavelok ohartarazi zuenez , " beti garaipena bilatzen duenak bere jokabidea aldatu behar du denboran " . Aurretik , Sun Tzuk ere baieztatu zuen : " desbiderazioaren artifizioa duena garaituko da " . Praktikan maiz eta era askotan erabili da estrategia mota hau : blitzkrieg edo tximista - gerra puntu jakin batean indar militar handia pilatuz eta aurreratuz , etsaiaren frontea guztiz hautsiz , edota guerrilla , non definizioz etsaia ustekagabean harrapatzeko indar militar txikien erabilera den . Estrategia honen erabilera sistematikoak gerra asimetriko terminoa ere sortu du : gerran asimetria dago , aurkariek elkarri modu ezberdinetan aurre egiten diotenean gertatzen da , abantaila estrategiko bat eskuratu asmoz [ 21 ] . Etsaia arlo taktikoan ustegabean harrapatzeko beste modu bat raid motako erasoa da , non gerra - frontearen atzetik etsaiak menderatzen duen lurraldean jotzen den fronte nagusian etsaiak duen indarra ahuldu asmoz eta besterik gabe norberaren indarra erakutsi eta mehatxu egiteko asmoz . Etsaiaren egitasmoak ezagutzea , beraz , funtsezkoa gerran garaile izateko . Horretarako , espioitza jarduera nabarmena izan da historian zehar . Adibidez , Termopiletako guduan pertsiarrentzat espia lanak egiten zituen greziar baten eskutik lortu zuten garaipena pertsiarrek . Berrikiago , XX . mendeko bi mundu gerretan oso nabarmena izan zen espien erabilera alde baetik eta bestetik . Horrela , gerrako egitasmoei buruzko informazioa modu sekretuan kodifikatzea , etsaiek eskuratu ez dezaten , ohikoa izan da .
Prentsaurreko aurretik , agerraldian parte - hartuko duten guztien artean bilera informatiboa egingo dute . Apirilaren 4ko agerraldiaren inguruko azalpenak eskainiko dizkiete gaztetxekoek prentsaurrekoan parte - hartuko dutenei . " Herritarrei dei egiten diegu apirilaren 2ko bilerara eta 4an egingo den prentsaurrekora animatu daitezen " esan dute gazteek .
Oso gatazka gogorrak izan zituzten orduan . Langile ugari kaleratu zuten jabeek aurrena , eta Zanon lantegia itxi , ondoren , aurrerago langile otzanagoak kontratatzeko asmoarekin .
Sustaturen jaiotzak , 2001 . urtean , iraultza ekarri zuen ordura arte erabat sakabanatuta zeuden internauta euskaldunen multzora . Multzo sakabanatu hura komunitate bihurtzeko bidea erraztu zuen guztion albistegi erreferentzia bihurtu zelako . Euskarazko lehen blogetakoa izan zen eta esan daiteke sortu zenean zituzten helburuak bete direla , internet eta teknologiaz informatzeko webloga izaten jarraitzen duelako . Batez ere , bulegoetan aspertzen direnentzat zuzenduta dago horrexegatik asteburuetako erabiltzaileen portzentajea izugarri jaisten da . ( Normalean 2000 - 6000 bitartekoak dira jarraitzaileak ) .
Elkarrizketa honek Rita txunditu zuen , eta lasterka joan zen amari baimena eskatzera .
Talde antikapitalista eta antineoliberalistatzat hartzen du bere burua eta Latinoamerikako herrien aldekoak dira . Autonomia ulertzen dute askapenerako bidea bezala eta modu horizontalean antolatzen dira . Unibertsitate mundutik datoz , baino mugimendua ez da bertan oinarritzen , izan ere haiek talde ezegonkorrak izaten direlako , urte gutxitan asko aldatzen direnak , ikasturte amaierarekin batera . Hori dela eta , talde egonkorragoa sortu zuten .
Folklore jaialdian atentzioa deitu zuen , adibidez , ze antzekoak diren armeniarren zurna musika - tresnaren soinua eta euskal albokarena .
" ( Herri ) Proiektuak mahaian " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Orain eraikin zaharra botatzen dutenean orduko kontu askorekin gogoratuko zara . . .
Edonor etorri daiteke debatera edota gai bat jarri , hitz egin nahi denaz testuak ekarriz edo bakoitzaren ikuspuntua ezagutuz .
Ofizioaz gain , afizioak ere elkartu zituen bi lagunak . Jennerrek txikitatik izan zuen zaletasuna naturarekin zerikusia zuen guztiarekiko , eta , bereziki animaliekiko . Hunterri eta biei jakin - min handia pizten zien jakiteak nola geldi ote zezaketen euren bizia landare eta animalia batzuek neguan zehar . Hala , Hunterrek bultzatuta , trikuen gorputz - tenperaturak ikertzen aritu zen Jenner . Eta hibernatzen zeuden trikuen urdailean janaria jarri ere egin zuen , digeritzen zuten ikusteko .
Iraultza demografikoaren hasiera Bilboko itsasadarraren ezkerraldean bildu zen eta heriotza - tasa asko handitu zen honako arrazoiengatik : lan - baldintza txarrak , elikadura eskasa eta desegokia , higiene - falta , gizon eta emakumeak pilatuta bizitzea ; egoera horrek biriketako gaixotasunak eta infekzio ugari ekarri zituen .
Kontsumitzaile batzuek mailegua eskatu zuten bankuan . Kontratuan ageri zen klausula batek hala aginduta , berme - bonu zuri bat ere sinatu behar izan zuten , mailegua ordainduko zutela segurtatzeko . Eta finantza erakundeak , berme - bonu horretaz baliatuz , 126 kuota ezarri zizkien , eta ordaintzeko orduan atzeratuz gero , urtean % 29ko interesa ordaindu beharko zuten , mugaegunetik hasita . Bezeroek uko egin zioten hori onartzeari , eta auzitara jo zuten . Madrilgo Probintzia Auzitegiko 14 . atalak aztertu zuen gai , eta salatzaileen aldeko epaia eman zuen , 2008ko uztailaren 8an . Epailearen iritziz , klausula horrek botere handia ematen zion erakundeari , aldebakarreko erabakiak hartu eta zorra berak nahi zuen kopuruan ezarri ahal izateko , eta kontsumitzaileei oso tarte gutxi uzten zien beren burua defendatu ahal izateko . Hori zela eta , eskubide osoz baliogabe jo zuen klausula , aintzat hartu zuen kontsumitzaileen helegitea eta epaiketaren kostuak ordaintzera zigortu zuen bankua .
Nazioarteko Boluntario Zerbitzuak koordinatzen ditu Europako Batasuneko , inguruko estatutuetako eta mediterraneoko beste herrialde batzuetako ( Turkia , Marokko , Tunis ) proiektuak , eta baita Estatu Batuetako eta Kanadakoak ere . Hala ere , eskaintzak kudeatu eta argitaratzea autonomia erkidego bakoitzari dagokio , zenbaitetan irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek ere ( GKEek batez ere ) beren lanen artean auzolandegiak jartzen dituzten arren . Aurten , Aste Santu ondoren erakundeek auzolandegien lekuak eta bete beharreko plaza kopurua jakinarazi eta izenemate epea irekiko dutela espero da . Arauek beharturik , ezin dute probintziako bertako 2 pertsona baino gehiago hartu eta plaza kopurua erkidego bakoitzari emaniko kupoak ezartzen du . Ezagupen jakin batzuk izatea eskatzen ez bada behintzat , izenematearen dataren arabera lortzen da plaza eta ez da eragozpenik izaten toki batean baino gehiagotan izena emateko .
Euskadi Irratia entzuten etorri naiz goizean , Imanol Galdos , Patxi Baztarrika eta Eguzki Urteaga .
Israel berriak dagoeneko hirurogei urte bete dituen honetan , ba al dago ospakizunetarako arrazoirik ? Hamaika ate ditu Jerusalemgoharresi zaharrak . Haietaz baliatzen da idazlea arrazoiez kanpo dauden giza portaeretan sartu ahal izateko : erlijioa , nazionalismoa , terrorismoa , bortxa eta errukia , gatazkak eta bakeak … Inork ez du hilko teoremaren bat frogatzeko baina betiereko Jerusalem dugu , ikurraz gain , hiltzaile askoren ageriko desioa eta , historian zehar , hamaika heriotzaren arrazoi irrazionala , nahiz eta hura erakustea ez den inoiz erraza izan . Orri hauetan , berriz , atalez atal doan elkarrizketa Palestinaz honatago kausi daitezkeen antzeko egoera haien nondik norakoak era ulergarriaz azaltzen saiatzen da , atez ate .
Ordenagailua ez dagoela euskaraz ? Jarri mahaigaineko irudi hau
Prezioen lehiakortasunari dagokion azterketa sei hirik ( Bartzelona , Madril , Granada , Malaga , Sevilla eta Valentziak ) baizik ez dute gainditu ozta - ozta gainditu ere . Hiri bereko autoeskolen arteko prezioen lehia - gradua egiaztatzeko , sistema soil bat aukeratu da : B1 gida - baimena ateratzeko 20 eskola praktiko emanez , batetik bestera 80 euro baino alde txikiagoa duten zentroen proportzioa kalkulatzea . Era horretan ere , azterketa hau gainditu duten sei autoeskoletan proportzio hori % 50 baino txikiagoa da .
Praktikatu blogean mendia eta mintzapraktika gustuko dituenentzat aukeren zerrenda eman dute . Ez dira gutxi , ez , eta aktiboak . Bide batez , mendizale hauentzako gomendioa : http : / / euskal - herria . org
Igande karnabala beti otsailaren 2a eta martxoaren 7a bitartean izaten da ; bi egun horiek izaten ditu muga . Beraz , Berpizkunde Igandeak ere bere bi muga dauzka : martxoaren 22a eta apirilaren 25a , hain zuzen .
Lujiazui Shanghai hiriko gune ekonomiko garrantzitsua da , hiriak duen finantza barrutietako bat . 1990eko hamarkadaren amaieran sortu zuen gobernuak Pudong Barrutiaren hegoaldean , Bundaren aurrez aurre eta Huangpu ibaiaren ondoan .
Hilabete luze bat itxaron eta nire postontzian gutun bat zegoela ikusi nuen . Kontu handiz hartu nuen ESA - ko logotipoa zuelako . Arnasa falta zitzaidala zirudien eta bihotza ateratzear nuela . Etxera iristean gertuen nuen aulkian eseri nintzen , nire hankek ezin zutelako nire gorputz urduriaren pisua eraman . Gutun hori irikitzean nire bizitza zeharo aldatuko zen txarrerako edo honerako . Nire eskuek ia ezin zuten gutuna heldu , gorputz guztia poztasunaz eta baita penaz bete zitzaidan . Gutunari buelta eman eta kontu handiz iriki nuen , barruan zegoen papera hartu eta irakurtzen hasi nintzen .
Pertsonala , mankomunatua eta mugarik gabea , bazkide guztiena . Izaera juridikorik izan ezean , ekintza judizial batean guztion aurkako salaketa egin daiteke , ekintza baliogabetu nahi ez bada .
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da . Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz .
Osasuna eta beste bost talde ariko dira borrokan azken partidara arte jaitsiera saihesteko
Erabilitako letra - motek dimentsio erlatiboak dauzkate . Hori dela eta , erabiltzaileak haien tamaina kontrola dezake erabiltzen ari den nabigatzailearen bitartez .
Mobbing egiten ote zioten ? Lankideek gorroto ziotela irakurri nuen behin eta burua komunean sarrarazi ziotela . 1966an haurdun geratu zen eta umea familia katoliko bati adopzioan ematea erabaki zuen . Ama izan eta handik 3 egunetara , Patti Smithek New Yorkerako tren hura hartu zuen .
Pertsuak aire hortan , ez da , arras ez ditakena , bainan nekez da ditakena .
Aupa hi , zorionak ! ! Hau bezelako aldaketa txikiek mundu guztiko erabiltzaileengan eragina izatea ez al da ederra ?
Atzerritik etorritako bezeroa izan da batik bat Izarran : " Kanpotik asko etorri da gurera . Alemaniarrak , frantsesak , inglesak . . . Orain urrutiagotik datoz : Txinatik , Indiatik . . . " . Azpeitiari Izarra hotelak " laguntasun handia " eman dio Azpiazuren ustez ; " niri ere bai , baina baita herriari ere " . Orain goizetan lagundu egiten du Loiola hoteleko lanetan . Lekukoa alabak hartu dio .
Emakumeko batez besteko haur kopurua 1 , 4ra jaitsi da
- Basilia Contín de Carlos , Otsagikoa , len Tomaxena , et ' orai Blasadutena . Nik ikasi nuen , lenbizikoa ikasi nuen euskaraz , " o sea que " nee etxean etzien hitzegiten erdaraz batere , eta ni niz handiena , lenbizikoa , eta gero ez niz oroitzen noiz artio elegin nuen , amak esaten zuen eskolara fan artio , orduan utzi nuela elegitea , baia lenbizikoa , ikasi nuen hori , euskaraa . - Amorziak eta aitaborziak bazakien zerbait erdara , baia etzien egiten sekula , haien artian sekula , guri zomait aldiz , baia euskaraz beti , haien artian beti eta guri ere bai , konprenditzen ginuen guzia , eta beti egiten zien , ni izauntu nuen , eta ni handitrik ere bai , eta aitak eta amak beti euskaraz egiten zien ele haien artean , eta guri ere bai baia gu , gu . . . egiten erdaraz , haiek euskeraz eta guk erdaraz . - Bai , uste badut baietz , e , nere aitak eta osaba Benanziok beti egiten zien , xiten zienian Otsagira , hola , igual egiten zien neguan , xunto zauden negu guzia , beti euskaraz . - Nik beti aitu dut Izalzun . - Pues , " no sé " , akaso kontu da baia esaten zien karabinero aniz heldu zela hara bizitzera eta orduan galdu zen euskarara .
Bertsio irekia OpenLDAP deitzen da eta bi lotura hauetan informazio luzeagoa topa dezakezue LDAP direktorioan sakontzeko : Red Hat Linux Europe gunean eta David Fernandez - en gunean . Eta administrazio gida behar baduzue , lotura honetan daukazue : Open LDAP Administrator ' s Guide .
Europa Grezian goiz agertu zen idazkera , baina gainerako kontinentea Metal - Aroan mantendu zen . Zeltak nabarmendu ziren .
Ukaezina da : azpeitiar asko dabil ekimen ezberdinetan burubelarri sartuta ( kultura , euskara , kirola , ingurumena , gaztedia . . . ) ; horrek erakusten du herri honetan jendeak parte hartzeko borondatea baduela . Herritarrek kezkak , ilusioak dituztenez , arlo ezberdin hauetan lan ugari egiten da , baina lan hori ez da behar bezala baloratzen . Ondorioz , egiten den lan horri ez zaio behar adinako etekinik ateratzen , hori iruditzen zait niri . Garrantzitsua da , beraz , partehartzea bultzatzeko bide eta prozedurak lantzen hastea , herriaren eta herritarron onerako izango baita . Eta horrek ez dakar batzuk hainbeste aldiz aipatzen dituzten paralelismoen sortzea ; elkarlana eta koordinazioa dakar , demokrazia dakar .
Tira , askotan esan dut baina beste behin goraipatu nahiko nuke nire lankideen jarrera . Berdin dio goi - mailako nahiz behe - mailako IKT profileko irakasleak izan , etapa batekoak zein bestekoak , denek heldu diote erronkari adorez eta pazientziaz beteta . Une honetan daukagun arazo potoloena formula editorearena da ; ekuazio konplexuak sortzeko OpenOffice - ek duen editorea ez da batere intuitiboa eta Word - eko editore bisulean ohituta dagoen erabiltzaile bati oso konplikatua egiten zaio kodean eskua sartzen ibiltzea . Bai ikasle baita zenbait irakasleekin ere , fitxategien formatu kontuekin arazotxo batzuk izan dira baina ez da beste munduko ezer izan . Ohitura piska bat hartzen goazen heinean segituan menperatuko dugun zerbait izango da hori . Jaso dezatela , beraz , bai ikasle eta baita irakasleek ere nire eskerrik beroena , azaltzen ari diren jarrera eraikitzaile eta konprometituarengatik eta , bide batez , ahalegin horrekin nire lana errazteagatik .
Bermeoko Udalak Alkartasuna dantza taldearekin hitzarmena lo [ . . . ]
www . armiarma . com / emailuok / gaztelumendi ( e ) k bidali du duela 1761 egun 23 ordu 22 minutu , duela 1761 egun 14 ordu 32 minutu argitaratuta
Dioxina guztiak ez dira toxikoak , eta toxikoak diren guztiek ez dute eragin bera . Azterketa asko egin ondoren , zientzialariek toxikotasun - faktore bat eman diete hamazazpi horiei , zerotik batera . Toxikoenen faktorea 1 da , eta toxikoak ez direnena 0 .
R . Aitzea emateko pekatu benialan barkazioa konsegitzeko izan bear degula damu aundi bat gauza okgaiti .
Denok dakigu Anfibioren gaur egungo egoera zein larria den , bai munduan , bai Euskadin . Orain dela hamarkada bat desagertzen ari dira eta fenomeno hau azaltzeko teoria batzuk badaude ere , badirudi zabalduta dagoena negutegi efektuaren ondorio bat dela . ELHUYARren azken zenbakiko gai nagusia da .
Auzotik irten gabe , kaleko posturen batean zerbait bazkaltzekotan izan naiz . Jatekoaren bila hasi aurretik , hauxe idatzi dut e - mail batean : " Atzo batera eta bestera ibili nintzen , nekatuta amaitu nuen oso , etxera heldutakoan ezer idazteko gogorik gabe . Gaur egun lasaia , auzunetik irten gabe " .
Batzuk joan eta besteak etorri , Naiara ere azaldu den gau aldera , pote batzu hartu eta denak txintxo txintxo etxera …
Euskaldunok EZ hitza entzutera ez gara ohitzen , EZ - ari alergia diogu . Oraindik ez baduzu alergia hori , berehalaxe kutsatu zaitzakeen norbait bilatzea aholkatzen dizut . Edo EZ - aren kontrako antigenoak dituen laborategi bat atrakatu , probetak hautsi eta sortzen diren isuriak eta lurrunak arnastu , horrela munduan dagoen gaixotasun osasuntsuenaz kutsatuko zara : EZ - ari uko egin .
Edan Ase Arte ikuskizun soila dela esango nuke , ahots bat eta akordeoi bat , bandoneoi bat eta ahots bat , bi lagun . Musika ere soila da , hitzak ere bai , hauskorra da ikuskizuna , bizitza bezala , heriotza bezala , maitasuna bezala . . . Hari fin batean dantzan eta saltoka dabiltza gure hotsak , gure bizitzak , taula gainean , alde batera edo bestera noiz eroriko , oreka gorde nahian , egarri amaigabe honentzako argi bila , ase arte edatea , edateko gogoa sekula ez galtzea baita , bizitzeko , maitatzeko eta hiltzeko irrika sekula ez galtzea baita .
Kontakturako oraindikan info @ doka - antzokia . com erabili dezakezue eta zabaldu ezazue arren helbide berria , DOKA orain www . donostiakokafeantzokia . com - en topatuko duzue !
10 Hugok buruz aipatua , jatorrizkoan elephanti beste toki batean agertzen da .
Iñaki Petxarroman - ( e ) k eguneraketa bat bidali du : duela 21 minutu · Ikusi
British Museumeko adituen informearen arabera , legendazko Babiloniaren aztarnek , Irakeko gudan izandako militarren esku - hartzearen zehar , kalte nabarmenak jasan zituzten . Esate baterako , Istar ate ikusgarria ( gaur egun Berlingo Staatliche Museen - en ) osatzen zuten adreiluek zulo eta pitzadura handiak zituzten ; militarren ibilgailuak ibiltzeagatik mailaka urteko adreiluzko zola batzuk suntsituta izan ziren ; Nabucodonosor erregearen eskulturak konponezineko kalteak ditu . . . Gudaren beste ondorioetariko bat da .
Herenegun egindako Alegia eta Al Aingo errefuxiatu eremuaren arteko senidetzaren berri eman genizuen aurreko batean . Baina , harreman instituzionalez aparte ere aritu ginen bertakoekin solasean eta kantari . Hemen duzue Arramazka taldekoek emandako kontzertu inprobisatuaren bideo kozkorra :
Azpeitiko bertso - afaria zurrunbilo horretatik aparte zegoen . Andoni Egaña , Jon Sarasua eta Euzkitze ziren kantuan . Izenak esanda zalantzan jarriko du batek baino gehiagok . Hitza - k argazkia ekarri zuen , froga bezala .
Hurrengo bi urteak ez dira urte zailak izango berarentzat : maila absolutua n seigarren postuan geratuko da eta junior mailan , berriz , hirugarren mailan . Hirugarren urtean , berriz , junior mailan bere bizitzako emaitzarik onena lortuko du , bigarren postua , hain zuzen ere . 2005 . urtean bere emaitzak 2004 . urteko emaitzen antzekoak izango dira .
Uztailaren 9an Xabier Arzalluz publikoki atera zen zentralaren alde . Hurrengo egunean Komando Autonomo Antikapitalistek Iberdueroren transformadore bat lehertu zuten . Uztailaren 15ean Guardia Zibilak Lemoizko langileek eginiko mobilizazio batean parte hartzen zeudenak kolpatu zituen . Uztailaren 21ean Mungiako alkateak behin - betiko ukatu zuen baimena . Uztailaren bukaeran greba patronala egon zen . Greba hau uranio sartzeko erabili ote zen zurrumurruak zabaldu ziren . Abuztuaren 3an langileak zentralera itzuli ziren . Abuztuaren 13an Iberduerok hainbat bulego itxi zituen ETAren ekintzen beldur . Hurrengo egunean ETAk furgoneta bat erre zuen Durangon . Abuztuaren 15ean zaindari batek Carmen Lezama Arregi langilea balaz zauritu zuen nahi gabe . Irailaren 24an beste bi zinegotzi argirik gabe geratu ziren .
Aurreko testu batean aipatu nuen moduan , lehen aldiz montatu naiz hegazkinean , eta nahiko txarto pasatu nuen joaterako orduan ( gauez ) , baina baita etortzerakoan ere . Arrazoiak bestelakoak izan dira bueltan , badakizue , maletan gauza ilegalak ekartzeagatik pastazen direnak . . .
Gaur ezin du inork ukatu biziaren eboluzioa , eboluzio guztiz miresgarria , izan dela milaka milioi urtetan zehar eta tximuen ahaide hurbil garela gizakiok eta duela 3 . 800 milioi urte sortutako lehen bizi forma guztiz soilaren ondorengoak garela gaur Lur planetan bizi garen bizidun guztiok . Hori frogatua dago , baina askori kosta egiten zaie onartzea , Bibliako kreazioko kontakizuna gezurtatu egiten duelakoan . Horregatik asmatu zuten AEBetako zenbait talde erlijioso kontserbadorek diseinu adimentsuaren teoria , eta Vatikanoko zenbaitek gustura onartu : eboluzioa bada , baina Jainko adimentsu batek aurrez erabakia duen bezalaxe gertatzen da dena . Egia da munduan zoragarrizko diseinuak ageri direla , baina baita kaosa eta halabeharra edo zoria ere . Eta sufrimendu gehiegi . Hori esplikatzeko Jainkoaz baliatzea ez zait zilegi iruditzen , Jainkoa bera esplikatu beharko bailitzateke aurrena . Ez dago dena aurrez diseinatua . Izadiaren barnean bertan , gozatuz eta sufrituz , mundua etengabe berritzen eta asmatzen ari den Energia , Misterio , Edertasun eta Maitasun harrigarriari deitzen diot nik Jainko .
Bartzelonako argentinarrak 2009 . urteko futbolari onena bilakatu da , Cristiano Ronaldo eta Xaviren aurretik .
Heltzaur bat hartzen du eta agorat eman eta austen du eta erraten dio :
Gerra ( baita guda edo gerla ere ) bi talde edo gehiagoren artean asmo jakin batez garatzen den ekintzazko gatazka bortitza , zabala eta antolatua da . Historian , gerrak faktore eragile nabarmena izan dira , nazioak zabalduz , inperioak eraikiz eta zibilizazioak ere suntsituz . Giza ikuspuntu batetik heriotza , hondamena eta sufrimendua eragiten dituen gertakaria da gerra , garaile zein galtzaileen aldetik , eta halatan gerraren aurkakoa den bakea da gizaki eta gizatalde guztiek desiratzen duten egoera . Horrela , pazifismoa edo gerraren aurkako jarrera filosofiko eta politikoa dago . Gerra kausa anitzek eragiten dute : lurralde bat eta bertako baliabideak eskuratu nahia , burujabetasuna , erlijioa , ideologia baten inposaketa eta beste giza - talde mendekotasun edo ezabaketa . Norberaren burua defendatuz , erasoa egin eta gerra abiarazi egin duenari aurre egiteko ere egiten da gerra beste batzuetan . Gerrak komunitate politikoen artean gertatzen dira eta historian zehar nazio eta estatuen artean izan dira gehienetan ; zentzu zabalean , gerratzat hartzen dira orobat pertsona , familia edo talde informalen artean gertatzen diren indarkeriazko borrokak , baina iritzi orokor eta akademiko batez gatazka horiek gerra kontzeptutik baztertu behar dira . Polemologia da gerra ikertzen duen diziplina . Gerran aritzen diren aurkariak etsaiak dira eta historian zehar gerra - deklarazio batez abiarazi izan dute gerra ; etsai beraren aurka komunitate zenbait biltzen direnei aliatuak direla edo koalizio bat osatzen dutela esaten da eta helburua etsaiari indar handiagoz aurre egitea izaten da . Gerrak batailaz , setioz edo etsaiaren ahulduraz garatzen dira , aurkariak bakea adostu edo aurkari batek bestea garaitu arte . Gerran armada osatzen duten gudari edo soldaduek hartzen dute parte , gehienetan gerra egitearen erabakia politikariek hartzen badute ere ; hala ere , gerretako ondorioak gehien pairatzen dituztenak gerrarekin zerikusi zuzena ez duten herritarrak izaten dira . Gizateriaren historian gerrak eragin dituen kalte eta sufrimenduak ekidin eta bakea eta segurtasuna bermatzeko , historian hildako gehien eragin zituen Bigarren Mundu Gerraz geroztik Nazio Batuak erakundea osatu zuten munduko nazio gehienek . Aldi berean , gerretan giza eskubideak bermatzeko Genevako ituna sinatu zuten , non arma zenbaiten erabilerari buruzko debekua eta biktima , zibil eta presoen babesa ezartzen den .
Garaioako historiak duen pasarte erakargarrienetako bat da sorginkeriaren aurka Inkisizioak burutu zuen jazarpena , Zugarramurdikoa baino odoltsuagoa oraindik .
Erregistratutako erabiltzaileek soilik eska dezakete e - mail postontzian alertak jasotzea .
Herritarrekin bilerak Galdetegia eskuetan ez izan arren , herritarrekin bildu dela jakinarazi du OBk eta horiek jakinarazi dizkietela inkestaren nondik norakoak . Herritarrak haserre daude , OBren esanetan : " Bizilagun gehienek haserrea eta etsipena adierazi digute inkestan erantzun behar izan dituzten galderengatik . Bizilagun hauek inkestaren emaitza atez atekoaren alde ateratzeko zuzenduta zegoela adierazi digute , alde bateko galderez osatua " .
Yangon - era iritsi eta badirudi beste mundu batean zaudela , Indiaren antza ere ba omen du neurri batean , etnia eta arraza nahasketa handia dago eta nahiz eta nahiko hiri kaotikoa den gustura egon ginen bertan , tenpluak ikusi , kaleetan gora eta behera , monjeekin berriketan , etab , budismoak herrialdean duen garrantziaz konturatzen hasi ginen . Handik Baganera joan ginen , herrialde honek duen beste bitxikeri bat ezagutu genuelarik , autobus ordutegiak , ez dakigu zergatik baina autobus guztiak gaueko ez ordutan iristen dira lekuetara , hona adibidez goizeko lauetan , hori bai , beti dago norbait lo egiteko lekuren batera eramango zaituena . Bagan izugarria da , ehundaka tenplu handi eta txiki daude inguruetan sakabanatuta eta gozada bat da bizikleta hartu eta batetik bestera ibiltzea , horrela eman genituen pare bat egun , zaparrada eta zaparrada artean pedalei eraginez .
Urriaren 12aren esanahiari buelta eman eta Amerikako hainbat herrialdek euren independentziaren 200 . urteurrena ospatzen dutela gogoratu zuten . Independentistak sareak deitutako martxa berdeak « independentzia inposatu gabe » erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du . Berrian : http : / / ttiki . com / 17826 Bideoa : http : / / ttiki . com / 17825
Hau instalatu eta gero programaren menuan Ikusi - 3D aukeratu eta hiru dimentsiotan ikusiko dugu tableroa , irudian ikusten den moduan .
Helduen euskalduntzea gertaera sozio - kultural zabal eta garrantzitsua da . Garai batean esaten zen 20 - 40 urte bitarteko biztanleen % 30 , noizbait matrikulatuta egona zela euskaltegi edo barnetegiren batean . Gasteizen ere milaka dira urte hauetan euskaltegietatik pasatu diren gasteiztarrak datuak ikusi .
Lankidetza horretan aurrekari ugari izanik , Bidasoa - Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak proiektu juridiko komuna bideratuko du hiru Udalen partaidetzarekin ; proiektu hori turismo , kultura eta gizarte esparruan garatuko da hasieran . Bestalde , ekonomia garapen komunaren erantzukizuna izango du Partzuergoak , enpresen arteko harremana sustatuz , komunikabideak hobetuz eta Eskualdeari balio handiagoa emateko azterketak eginez .
Paleoantropologo honen ustearen arabera orain dela 2 . 5 milioi urte Afrikan homo erectus , neandertalak , homo sapiens - ak eta bestelako hominido batzuek espezie bakarra osatzen zute . Mundu osotik espezie hau hedatu egin zenean tokiko baldintzetara moldatzeko ezaugarriak garatu zituen , tokiko eboluzioa ( regional evolution ) jasanez . Baina era berean beste giza - taldeekin izandako gurutzamendu eta ordezkapen eta deriba eta hautespen genetikoa zela eta espeziearen garapenak norantza berdina jarraitu zuen , baina tokiko ezaugarriak gordez .
CM baten lan ordutegia aztertzen aritu gara , eta alde batetik bestera ibiltzekoa dela ikusten da argi eta garbi . Bilera asko daude egunerokotasunaren barnean , baina gelakide batek esan zuen moduan " todo no es tan bonito " . Artikuluak lanpostu hori saldu egin nahi digu , baina ondoren eguneroko lan hori nolakoa den begiratu beharko litzateke .
1 . Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera , kodeak horrela ezartzen badu , delituak eragindako kaltearen , delituaren objektuak duen balioaren edo delituak dakarren onuraren arabera ezarriko da isuna .
Inauterietatik ihes eginez iritsi ginen larunbatean Altzuzara ( Nafarroa ) , Oteizaren museoa ezagutzera . Ordu erdi baino gehiago lekua topatu ezinik ibili ondoren ( agur bat hemendik Atarrabiko jubilatu guztiei gure nora eza areagotzeagatik ) , azkenean eraikina ikusi genuen . Gustatu zitzaidan , kanpotik zein barrutik . Sarrerako 4 euroak ordaindu ondoren abiatu ginen hiru solairutan zehar banatuta dauden lanak ikustera . Ordu batak [ . . . ]
Emakumeak adi begiratu zion , gehiago jakin nahi balu bezala . Azkenean , buruarekin baietz egin eta honakoa esan zion :
Bikote batek egiten duen podcast deigarria . Gaztelania ikasten dabilen mutil batek eta neska espaniar batek podcast polita egiten dute . Mintzapraktika ? Materialgintza ? Interesgarria edozelan ere .
Adam Smith . Pentsaera erabat lotzen zaio eskola deitu zaionari . Obra nagusia " Nagusien aberastasuna ( 1776 ) zen , ezarri zituen ekonomia kapitalistaren printzio doktrinak . Aberastasunaren egiazko iturbuak bi dira : merkataritza harremanak sortzeko askatasuan izatea , lana modu espezializatu eta osagarrian antolatzea .
· Industriaren aldeko apustua egingo du , zehazki , ? industria berriaren ? aldeko apustua , enpresei jakintza eskainiko dieten enpresa zerbitzuak ere barne hartuko dituena .
Gazte - Zientzia . com webguneak ( www . gazte - zientzia . com ) Zientzia eta Teknologia ( Z eta T ) - ren informaziozko eta iritzizko plataforma euskaraz gazte eta umezko publiko batentzako eskaintzen du . Webgune berri honek , Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren euskarriarekin kontatu duena , euskal gazte internautei zientzia dibulgazio eta herritarren parte - hartzeko leku bat eskaintzen die .
lima ( e ) k bidali du duela 300 egun 12 ordu 13 minutu
Emankizun horietan , gertakari bat oroit - arazten zen elgar - hizketaz : gaia bi Testamentuetarik edo Sainduen bizitzatik hartua zen , gutiz gehienetan .
Umelki datorkit bere irudia burura , umelki esan dut bai , baina umeltasun pozgarriz esan nahi nuen . Emoziozko negarrez , poztasun begirada piztuaz datorkit hain handia izan zen nire birramonaren oroitzapena .
- Ez . Guk ez diogu agindu iñor makilkatzekorik ; baña arritzekoa da gure morroia dan bezelako gizon benak , ezer geiago gabe , iñor jotzea . Galdegingo diot gero zergatik jokatu dan orrela .
Trans Nortasuna Despatologizatzearen aldeko Nazioarteko Saretik , behin eta berriro egiten dugun moduan , geure nortasunaren psikiatrizazioa salatu nahi dugu . Genero edota nortasun sexualaren nahasketaren - TIG delakoaren - ondorio larriak ere salatu nahi ditugu . Eta , gainera , agerian jarri nahi dugu , indarrean dirauten mediku - prozeduren bidez , pertsona intersexualen aurka gauzatzen den bortizkeria .
Fernando Trías de Besek El País egunkarian idatzitako ' Los límites de la publicidad ' artikulua irakurri ondoren , honako galdera hauei erantzungo diet . 1 ) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa , salaketa horrek funtsik ez duenean ere ? Enpresentzat oso kaltegarri bilakatu daitezke kontsumitzaile elkarteek egiten dituzten salaketak . Nahiz eta funtsik ez izan , enpresen interesen aurka doa salaketa hori eta publizitatea egiteari utzi behar diote . Egungo komunikaziorako ezinbesteko bihurtu da publizitatea eta enpresek horri buruz badakite . Salaketak jartzen direnetik sententzia irteten den arte denbora oso luze bat igarotzen da eta enpresek denbora tarte horretan galdu ditzakeen diru kopurura izugarrizkoa izan daiteke . Beraz , nahiago dute askotan eragin baxuagoa izatea euren kanpainekin , salatuak izatearen arriskua dela eta . 2 ) Publizitatean murrizten dena , beste edukietan onartuta dago , sexua eta biolentzia kasu . Zer dela eta diskriminazio hau ? Orokorrean , zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin ? Benetan bitxia da honen inguruan gertatzen dena . Autoreak behin eta berriz errepikatzen duen moduan ' El debate está servido ' . Ezin da ulertu publizitate kanpaina bat ( medioetan agertzeko orduan ordaintzen duena ) denuntziatua izatea , zineman ikus dezakegun edozein pelikulak ( etekinak ateratzen dituena ) baino askoz ere leunagoa den irudi zehatz bat emateagatik . Publizitatearen kontrako organoak ere oso onean dakite jolasten horrekin eta baita kasu horiek nola irabazi ere . Publizitatearekin eta medioekin hartzen diren erabakiak guztiz diferenteak dira . Spotetan ikus dezakeguna larria ez den arren salaketak jasotzearen arriskua du ; telebistan arratsaldeko bostetan ikus dezakegun biolentzia egoera bat , ordea , ez du , segur aski , erreklamazio bat jasoko . 3 ) Egileak dioenez , iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke . Nola ulertzen duzu paradoxa hau ? Paradoxa hau ulertzea nahiko erraza da . Argi dago , interesak direla medio , era baten edo bestean jokatzen dugula . Eta kasu hau ez da desberdina izango , noski . Denoi interesatzen zaigu neurri txiki edo handiago baten , besteek gure buruari buruz duten iritzia . Eta Administrazioak , Estautak eta gizartean erantzukizuna duten erakundeak ere irudi garbia mantendu behar dute . Hau dela eta , osasunarentzako kaltegarriak diren gauzak ( tabakoa eta alkohola batez ere ) ez iragartzea komeni zaie . Aitzitik , tabako enpresak zergak ordaintzen dizkie erakunde hauei eta ekonomiaren igoera sustazen du . Honekin batera , aipatu nahi nuke betikoak irteten direla irabazten ia pelikula guztietan . 4 ) Zeintzuk dira auto - erregulazioaren abantailak iragarleentzat ? Auto - erregulaziorako , Autocontrol izeneko erakundea sortu zen . Agentziak , medioak , eta iragarleak hartzen dute parte eta modu honetan , kanpainek sor ditzakeen arazoei aurre egiteko balio du , jendeak ikusi baino lehen . Auto - erregulaziorako neurririk egokiena da , barrutik bertatik ikusten dituztelako publizitatearen alde txarrak . Gainera , isunak izatearen probabilitateak murritzagoak dira , noski . 5 ) Publizitatearen profesioanala ( izango ) zarenez gero , non kokatzen duzu zeure burua ? Protekzionismo osoaren muturrean ( publizitate guztia estatuak erregulatuta ) edo askatasun osoaren muturrean ? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus - puntuan jarrita ? Nire ustez , publizitatea interpretatzeko aukera asko daude . Argi dago gauzak batzuk onartezinak direla baina ez dugu ahaztu behar fikzioa dela . Gizakion eskubideen aurka ez doan bitartean , askatasun osoa itxi beharko genioke publizitateari . Mugak non dauden jakitea ez da batere erraza , baina , nire ustetan , heldu gara puntu batera non dena txarto ikusten den eta kritikak eta salaketak egiten diren zentzurik gabe . Ezinezkoa da denon gustura egitea kanpaina bat eta are gehiago , saldu nahi bada eta originalak izan nahi badugu . Ni , publizitatearen profesional baten buruan kokatuko banintz , zentsuraren aurka arituko nintzateke eta guztion iritziak errespetatuko nituzke nahiz eta nire pentsaera berdinekoak ez izan . Horregatik , hiritar sinple batek berdina egin beharko duela pentsatzen dut eta protekzionismoa beste zereginetarako uztea gomendatuko nioke .
Honen helburua da aztertzea Euskal administrazioaren hainbat atarien erabilerraztasun egokitzapen maila , beti ere WCAG 2 . 0 - ren jarraibideak oinarritzat hartuta . Jarraian 2009 . urtearen amaieran egindako lehen Behatokiaren emaitzak zerrendatzen dira , CTIC fundazioak garatutako TAW Observer tresnaren bitartez egindakoa . Erabilerraztasun behatokia urtero egitea aurreikusten da .
« Pertsonalizazioaren eragina Badaukat nire on line denda … eta orain zer ? »
Beste alde batetik , uraren inguruan alde txarrak ere aurkitu daitezke . Zenbait fenomeno meteorologikotan uraren indarrak edo eskasiak arazo larriak sortzen ditu . Adibidez , lehorteetan edo uholdeetan . Gainera , ur eskasia dagoen lekuetan bizimodua ia ezinezkoa da eta gero eta lurralde gehiagotan ur eskasia sufritzen da . Urak , onerako edo txarrerako , planetaren existentzian zerikusi handia dauka . Kutsadura ere , arazo handia da urarentzat . Gure planetaren kutsadura gero eta hedatuagoa dago . Ura bezalako baliabide estimatu bat ere sarritan kutsatzen da eta ur kutsatuak ez digu ezertarako balio .
Guda honen berri ez edukitzia ez da kasualitatia , gure artian daren interesak dira aho guztiak ixten ditxuztenak . Asko ez bada be , gutxienez honi buruz berba itxia derrigorrezkua dala pentsatzen dot .
Ping programak joan - etorriko aldia eskaintzen du ( RTT edo Round Trip Time ) . Horren emaitza zuzen - zuzen erabil daiteke goiko formulan :
Ilunpe Pilota Elkartekoek larunbat honetan hasiko dute denboraldi berria . Egun horretan bertan deitu dituzte pilotako lehen entrenamenduak , Frontoi Txikin . 7 eta 8 urteko haurrek 09 : 00etan hasiko dituzte pilotako entrenamenduak ; 9 eta 10 urte artekoek 10 : 00etan ; eta , 11 , 12 eta 13 urte artekoek , 11 : 00etan .
ETXEBARRI / / Jose Migel Barandiaran eskolako 3A eta 3B mailako ikasleen irrati eta telebista ikastaroaren laburpena . Info gehiago : www . bidebietairratia . com
Ez al da egitasmo erakargarria ? Parte hartu nahi baduzu , bete ezazu beheko txarteltxoa eta ez ahaztu bidaltzeaz , noski !
Eman behar antolatzaileek - eta ez dutela nahi torila egoterik . Baina be - gira : errespetua eta isiltasuna gorde behar denean , torilekook gorde egiten diagu , salbuespenen bat beti badago ere . Eta gero giroa jarri nahi denean , jarri egiten diagu , irina - eta botaz ; eta , zer , giroa jartzea txarra al da ba ? Garai baten ere giro on hori egoten zuan torilean ( irina , arrautzak , anila . . . ) , eta plaza bete egiten zuan .
Bere libururik ezagunenak erdaraz idatzi zituen : La Casa Solar Vasca 1932an ; Nación Vasca 1931n eta Ereintza 1935ean .
Poliziaren bortizkeria ez da izan zoritxarreko gertaera , Europar Batasunaren inperialismoak eskatzen duen estatu errepresiboaren ondorioa baizik . Kapitalak akumulatzen jarraitzeko beharrezko duen neurrietako bat da , pribatizazioak , prekarietatea , gastu sozialen murrizketak , " terrorismoaren " aurkako legeria , eta abarrekin batera . Gainera , gogoan eduki behar dugu langileriak eta estatu gabeko nazioek ez ezik , Europa Ekialde , AbyaYala , Afrika eta Asiako herri askok ere pairatzen dutela europar inperialismoa .
Milango Escalako erreplika handia egin zuen . 28 palkoetan 40 ikusle egin zituen , dena ondo argiztatua . Gaur egun ere , Europako musika klasikoko jaialdietan , atzealdea apaintzeko erabiltzen dute .
Bizkaia : xede , Enplegu Departamentua eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako irabazi asmorik gabeko ekimena , ikertzaile edo profesional bizkaitarren bila dabil atzerrian lan postuak betetzeko . Interesa dutenek curriculuma web orrian sartu beharko dute .
Euskaldunon Egunkaria - ren auzia gogoan izan du gaur Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Iurretan egin duen urteko batzar nagusian ( gehiago … )
Garaipen batekin eman dio hasiera Athleticek 2010 - 2011 denboraldiari . Rico Perezen Hercules taldea gainditu dute Fernando Llorenteren golari esker eta aurtengo aurreneko hiru puntuak batu dituzte ( 0 - 1 ) .
Egiten diren jarduera guztien artean , danborrada ( helduena zein umeena ) eta koadrilen desfilea nabarmendu behar dira . Santanatxu eguna berezia da zornotzarrentzat , eta herriko biztanleek asko baloratzen dute .
Berandu da , gaua , eta etxera iristeko gogoz Itziarko portua ( Gipuzkoa ) autoan igotzen ari da inguruko herri bateko bizilaguna . Bat - batean neska gazte bat ikusi du , autostop egiten . Gelditu , neska jaso eta aurrera jarraitu du , nahiko azkar , bidaia luzearen ostean etxean egon nahi baitu lehenbailehen . Neskak , orduan , kontuz gidatzeko aholkatu dio , hain azkar ez joateko . Halako batean , Bolboraren bihurgunera iritsitakoan , neskak zera dio : « Ni hemen hil nintzen » . Segituan , txoferra zur eta lur utzita , nerabea desagertu egin da . Istorioak bertsio eta kokaleku ugari ditu , Euskal Herrian nahiz gure mugetatik at . Irungo Behobia auzoan ( Gipuzkoa ) eta Gasteizko , Herrerako ( Araba ) nahiz Orduñako ( Bizkaia ) portuetan gertatu dela ere kontatu izan dute , esaterako . Itziarren , ordea , beraiei gertatu zaiela dioten lekukoak daude , oraindik bizi direnak gainera . Itziarkoa bihurgune arriskutsua da eta toki horretan hil den jende asko dago , baina ez dute ikertu hildakoen artean aipatutako espirituaren tankerako neskarik ote dagoen . . .
Azpeitia - Zarautz artekoa . Azpeitiko anbulatorio aurretik autobusak irtengo du , 01 : 00etan , 02 : 30ean eta 04 : 00etan . Autobusa kostatik joango da eta honako herrietan egingo ditu geldialdiak : Zestoan , Zumaian , Getarian eta Zarautzen . Ohiko geltokietan geldituko da .
Mota guztietako teknikak erabili dituzte ikasleek lanok egiteko . Margolanak dira ia guztiak , bustinez eginiko eskultura bat badago eta . Aurkeztutako lan gehienak olioan eginikoak dira eta besteak pastelean daude eginak . Korronte inpresionista , errealista eta abstraktuak ikusi ahal izango dira lanen artean .
Dokumentu bat da . Bertan , Nafarroako Kutxak ematen dituen inbertsio zerbitzuei dagozkien baldintza orokorrak biltzen dira . Kontratazioaren baldintza orokortzat jotzen dira eta zure interesekoa den informazioa biltzen dute , txikizkako bezeroa zaren aldetik , MIFIDek ematen dizkizun eskubideak agertzen baitira bertan Oinarrizko kontratua ikusi ( 137 KB )
Dokumentazioa Ponentziak EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioa ( PDF ) ( 304 . 5 Kb . )
Bóveda [ 1 ] Arabako Gaubea udalerria osatzen duten herrietako bat da . 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera , herriak 82 biztanle ditu
Hilabete pasatxo darama txapelketak martxan eta igande honetan izango du lehenengoz Laskorainek autobusean bidaiatu beharra , Bilboko San Ignazioko polikiroldegiari urtero legez zor dion bisita egiteko hain zuzen ere . Urtero diogu , bertako anfitrioia den Tecuni Bilbo , Laskorainen moduan , kategoriko talde beteranoetariko bat delako . Baina oraingoan , kantxak eta taldeak duten solera ez da jokalariengan isladatuko , jubenil ohiez eta gaztetxoz osatuta bait dago . Ditugun erreferentziak ez dira egun sailkapenean duten postuarekin bat etortzen . Baloia zaintzeaz gain , joku alaia egiten saiatzen den taldea dugu eta hori beti da eskertzekoa zalegoarentzat . Ikastolakoak berriz , atezain bakarrarekin joango dira Mikel bi astez entrenatu ez eta oraindik sasoiko ez dagoelako . Joseba eta Jon ere baja dira igande goizez 11 : 30 - tatik aurrera jokatuko den partidarako . Deialdia , Usabalen igandean goizeko bederatziak laurden gutxiagotan da eta bertara , Jorge eta Javirekin batera , Amatriain , Barriola , Camio , Murgi , Sadias , Telleria , Telletxea , Uribe , Zabala eta Zubillaga azaltzekoak dira . Gogoratu , larunbat gauean , erlojuak ordubete atzeratu behar direla ! ! !
Lagun Onak Mendi Bazkunak haur eta gaztetxoentzat San Markos gotorlekura irteera antolatu du hilaren 24rako . Azpeititik 09 : 00etan irten eta Errenteriako Beraun auzora joango dira ; han , gotorlekuaren inguruan 7 kilometroko bidea egingo dute .
I . Pensezazu , Jesus amabi urtekoa zala , Ama Birjiña , ta Josef maitearekin Jerusalengo Tenplora , Jauna adoratzera nola joan zan : eta ango debozioa egin , ta Jesus ezkutatu , ta an gelditu zan . Ama Birjiña Andreakin bide baterik , ta Josef Gizonakin bestetik , oi zan bezala joan , ta Nazaretko beren Etxera biurtu ziran : eta bakoitzak uste zuen Jesus maitea bestearekin izango zala : baña Etxean arkitu etzuten .
1917an , Urriko Iraultzaren ondoren , bi aste geroago , idatz izuen : " Leninek eta Trotskik ez dute ideiarik ere askatasuna eta giza eskubideen gainean . Agintearen pozoiak usteldu egin ditu dagoeneko ; garbi dago zer mespretxu dieten adierazpen askatasunari eta askatasun zibilei , zeinaren alde borrokatzen du demokraziak " . Elkar miresten zuten , baina Leninen eta Gorkiren arteko harremanak gaiztotuz joan ziren .
Zintzilagun eta Zintzilik irratiko entzule , kolaboratzaile eta lagunei programazioa eten beharra sentitzen dugula adierazi nahi diegu
Gaur goizean Hondarribian jokatu da Gipuzkoako trainerila ligako 5 . jardunaldia eta Hondarribiarentzat izan da garaipena . Bigarren postuan San Pedro sailkatu da eta hirugarren postua Oriorentzat izan da . Honekin 3 . garaipena da ligan Hondarribiarentzat baina ligaren buruan San Pedrok jarraitzen du . Jokoari dagokionez , atzo buruan aldaketak egon baziren ere , gaur teju erabiltzaileak berriro burua hartu du . Dagoeneko bi jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko eta irabazlea oraindik erabakitzeko dago .
Inork gutxik aurreikusi ez zuena gertatu zaio Rayo Vallecanori : ez jaisteko borrokan murgilduta dagoela . Haatik , errespetu handia sortzen du bai aldagelan , baita zaleen artean . Kopako kanporaketan eskaini zuen itxura bikaina iltzatuta dute .
Pi - ( e ) k blog sarrera berri bat idatzi du : Samuel Sanchezentzat mendiko mailota duela 3 egun , 12 ordu · Ikusi
2011 - ko ekainak 16 , osteguna Duela hilabete eskas bat , Fagorrek publikoki iragarri zuen akordio garrantzitsu bat sinatuko zuela enpresa garrantzitsu batekin . Fusioaz ere hitz egin zen . Horrek sortu dituen zalantzak argitu guran , elkarrizketa egin diogu Fabian Bilbaori , Fagor Taldeko Linea Zuriko Elektratresnen zuzendariari . - Ze moduz joan da Txinara egin berri duzuen lan - bidaia ? - Benetan probetxugarria eta interesgarria izan da . Helburu bikoitza geneukan : batetik , hurbiltzea zonan martxan jartzen ari diren iniziatiben ezagutzara . Ekimen horien helburua da hirukoiztea zonan daukagun negozio - bolumena . Bidaiaren bigarren helburua izan da esploratzea ea ze posibilitate dauden gure lehiakideetakoren batekin negozio konpartituak egiteko . Baita ere esploratzea guk eta eurek dauzkagun kapazitateen aprobetxamendurik onena .
1971n etorri zen Botijo lehen aldiz . Hasieran Camalento eta biak baino ez ziren ibiltzen herriko kaleetan , « garai haietan sokamuturra laburragoa zelako , bi ordu eta erdi ingurukoa » , dio Fernando Pikua - k . « Etxe - Zurinekoan atera eta Errotan aldatzen genuen lehen zezena , eta bigarrenak bukatu arteko saioa izaten zuen » . Gaur egun zazpi zezen ateratzen dira . Botijo - k egun berean bigarren aldiz ere irten behar izan zuen batzuetan , eta Anton ganaderoak gogoratzen duenez , « bigarrengoan ez zen ibiltzen lehenengoan bezala , baina orduan ere ez zuen hutsik egiten » .
Harrika taldeari elkarrizketa . Diskoa jeisteko www . harrika . net edo myspace . com / harrikataldea
Baina , oposizioak egindako proposamenekiko desberdintasun nagusiak hiru gaitan dituztela azaldu zuen alkateak : " Etxez etxeko laguntzan % 10 gehitzean ; Kultur Mahairako teknikariaren kontuan ; eta Nazio Eraikuntzara bideratutako diru kopuruan " . Baina , zalantzarik gabe , EAJko udal ordezkariek onartzen ez dutena liberatuei dagokien diru partida kentzea da .
Bideo honen bidez , irakasle batek gaigabetuekin nola lan egiten den ikusi dezake , izan ere bideoan gaingabetuen klase bat ikusten da , ikasle eta irakasleekin , eta hauek ordenagailuekin nola lan egiten dute ikusten da . Beraz , ikasleek , gaingabetuei eman behar zaien tratua zein den ikasi dezakete .
Proiektu erraldoi batzuek zientziak aurrera egin dezan eskatzen dute , eta zenbaitetan ordenagailuko simulazioek ez dute balio . Benetako gizakiak behar dira . Zerbitzu sekretu espainolek Amets jarri zuten nazioarteko proiektu garrantzitsu horietako baten arduradunen eskuetan .
Euskal AEko ekonomiaren egituran hedapen handia duen industria - sektoreak urte arteko tasa apalagoa izan zuen , % 1 , 4koa . Bestalde , % 0 , 3ko hiruhileko arteko tasa negatiboa izan zen , aurreko urteko azken hiruhilekoarekiko dezelerazioa nabarmenduz .
Hiru diska hauek argitaratzeko esfortzuaren ostean , taldeak esfortzu bat gehiago egitea erabakitzen du eta Stadium Arcadium diska bikoitza kaleratzen du .
Aurrera - kanpora begira dagoen horrek ezin duela etxea bakarrik aldatu diozu . Arrazoi guztia daukazu . Ez dakit ba sarean transmititzen den mezua ez ote den oraindik pretenziosoagoa . Ez dakit ni naizen bakarra horrelakorik nabaritzen duena baina zabaltzen ari diren ideia batzuekin ( testu liburuen desagerpena , ikaskuntza ingurune pertsonalena . . . ) irudipena daukat hezkuntza sistemaren iraultzaren muturrean kokatu nahi gaituztela mundu birtual honetan biltzen garen irakasleoi . Nik neuk hori bera pentsatzen nuen duela urte batzuk . Badago halako izpiritu reformista moduko bat sarean , oso naif eta erraz konektatzen duena irakasle askorekin . Nola demontre aldatuko dugu hezkuntza sistema gai ez bagara gure gertuko eragite ingurunean aldaketak eragiteko gai ? Etor daitezela nire ikastolara liburuak soberan daudela diotenak edo ohiko 15 orduko ikastaroak pikutara bota behar direla eta norberak bere PLEa sortu duela planteatzen dutenak euren azalpenk ematera . Ea zernolako errealitatea topatzen duten .
Bai , beharbada 2003ko otsailaren 20an aldi , denbora eta garai baten bukaera izan da gure artean . Gerora begira hausnarketa egin beharko dugu eta egiteko modu berriak landu , non ikusmolde desberdinetako jendeak elkarren errespetuan eta elkar hartuta egiten duen aitzina .
Amodioa merkatuaren legeei dagokie sinetsi nahi ez badugu ere : objektu bakarra hautatze hori iraun bitartekoa da . Gero , badoa . Eta joandakoan , amodioa , ai ! , medikuntzaren legeei dagokie : zauriak itxi , puskak josi , norberaren buruaren dosiak neurtu . . .
Eskubaloiari dagokionez nesken selekzioa da aipagarriena , Olinpiar Jokoetan hiru urre , eta Munduko Txapelketa bat ere irabazi baitute , baita Europako hiru txapelketa ere . Mutilen selekzioak 2008ko Europako txapelketa irabazi du eta 2011 . ko Munduko Txapelketan bigarrena izan da .
Hirugarren egunean , okerrena pasatu eta gero , sei bat ordu egin genituen gora eta behera , baina bestelako piasaietan eta tenperaturan .
Egitura horien guztien adibide dotoreak daude Mendukilon . Baina , zer egin atontze - lanek ez dezaten uraren lana oztopatu ? Galdera horri erantzun egokia eman nahian , ibilbidea plataforma flotatzailez osatzea erabaki dute . Ibilbidearen alboetan jarritako zutabeen bidez eusten diote plataformari . Hala , ez dago zoruaren gainean jarrita , eta , hartara , ez ditu estaltzen estalagmitak , ur - lasterrak eta bestelakoak . Horrez gain , plataformak lauki - itxurako zuloak ditu , sabaitik erortzen diren ur - tantek ez dezaten oztoporik izan beren betiko bidean .
Kubak sozialista izaten jarraituko du , baldin eta 50 urtetan sortu diren burokrazia arazoak konpontzen baditu , bere jendartearen bizitza kalitatea hobetzeko . Eta noski , naturaren garapenaren ondorioz hiltzen joango diren militanteen ordezkapen egokia bilatzen badu .
Josune Ariztondo Aldundiko kultura diputatua eta Luis Ortuzar Gernika - Lumoko EAJko alkategaia , Busturialdean Guggemheim museo barri bat eraikitzearen alde agertu ziren atzo . Ariztondok Gernika - Lumoko Batzokian jakinarazi zuenez , " badakigu Busturialdea non dagoen eta zer behar duen " . Urte asko daramatzate " herritarrak entzuten " eta Guggenheimak " bertoko arazoak " konpontzen lagunduko duela uste du . Hala , museoa eraikitzea " oso garrantzitsua " da . Diputatuaren [ . . . ]
1949 - 1950 ikasturtean Loiolan Perficit urtea egin zuten ikasleak , Luis Azagra eta Patxi Altuna , izan ziren . Biak gainerako juniorrekin bizi ziren , oraindik juniorren komunitateko kide baitziren . Bai - na bazen alderik Junioradoko ikasle izatetik Perficiteko ikasle izatera : Perficit urtean , besteak eskolan zeuden bitartean , guk liburuak irakurtzen eta aztertzen genituen , bakoitzak bere gelan . Junioradoan ikusten ziren autore batzuen lan zailagoak eta ikusten ez ziren beste autoreak lantzen genituen . Perficit garaian ez genuen igandeetan sermoirik esaten . Hori ere , desberdin egiten genuen . Lan ezberdinak izaten genituen eginkizun , baina bizimodua bera zen , aipatzen du Patxik . Eskoletan eta igandeetan sermoiak egiten , gainerako juniorrekin ez ibiltzeaz gain , Perficiteko ikasleek bazuten beste eginkizun garrantzitsu bat : Junioradoko , Gramatika eta Huma - nitateak mailetako irakasleei eskolak ematen laguntzea . Eta hala aritzen ziren Luis Azagra eta Patxi .
Josturak hausteko nolako indarra eragin behar zen ere neurtu zuten : Altus laginak erdietsi zuen emaitzarik onena ( 184 N / cm ) ; Vaude eta Salewa markakoek ere ongi gainditu zuten proba . Josturarik makalenak , aitzitik , Ferrino eta Hi Tec ( 96 N / cm ) laginenak izan ziren , baina Cassin eta The North Face motxilenek ere nota apalak jaso zituzten .
Asafa Powellen bizkarreko lesioak , munduko hiru azkarrenen arteko lehia ekidin du baina hala ere , atzokoa , maila altuko lasterketa izan zen .
Europa kontinentearen mugak hauexek dira : ozeano Atlantikoa mendebalderantz , Artikoa iparralderantz , Ural mendiak eta Ural ibaia ekialderantz , Kaspio itsasoa , Kaukaso mendilerroa eta itsaso Beltza hegoekialderantz eta Mediterraneoa hegoaldean . Asiarekin batera Europak superkontinente bat osatzen du : Eurasia . Europa horren bostena da . Zabaleraren ikuspuntutik begiratuta , Europa munduko bigarren kontinenterik txikiena da , 11 , 000 , 000 km ² zabalerarekin Ozeania baino apur bat handiago delarik . Biztanlegoaren ikuspuntutik berriz , hirugarrena da Asia eta Afrikaren atzetik . Europako biztanleria 2001 . urtean 666 , 498 , 000 - koa estimatu zen .
Udane Goikoetxeak gidatutako mahai - ingurua . Gaurko Berbaz saioan , langileen eskubideak izan ditugu , besteak beste , hizpide . Epaileak , Inditex enpresako langileen alde egin du , baina zer gertatzen ari da orokorrean denden lan - ordutegiarekin ? errespetatzen al da ? ez al da OPENCOR errealitate berri baten isla ? Ama hizkuntzen nazioarte ( . . . )
- Estatu espainiarreko beste edozein lekutako gazteentzat kutxazain bat erretzeagatik akusazioa , kasu honetan bezala , kalte delitua litzateke eta ez legoke kartzelartzerik .
Testua : Ion Orzaiz Galarza Argazkia : Josu Santesteban NABARRA aldizkaria . 95 . zenbakia . 2009ko otsaila .
Guk guztiok ezagutzen ditugun Euskal Herriko zenbait txoko irudikatu ditut nire lanean eta atzerritarrak Euskal Herrira lehenbiziz etortzean , toki eta elementu hauek nola ikusten dituzten irudikatzen saiatu naiz . Jendeak , nahiz eta arteaz gutxi edo ezer ez jakin , modu batean begiratzen du eta horrek sentsazioak sortzen dizkiete . Bestalde , arteak bide eta ikuspuntu asko eta anitzak dituela erakutsi nahi dut . Guztiok ezagutzen ditugu olio edo akrilikoz egindako koadroak , baina nik beste material ezberdin askorekin sortu daitekeela ere adierazi nahi dut .
3 . - Aldizkaria , ataria eta hedabideen mapa hobetzeko gakoak jasotzea :
laudioibarra - ( e ) k blog sarrera berri bat idatzi du : SORGIN ZAPATUAK duela 9 hilabete , 2 aste · Ikusi
Bazter askotako kaleak eta ostatuak alaitzen dituzte , hainbeste , urria bitarte ez dutela enkargu gehiago hartuko . 60 ateraldi inguru izaten dituzte urtean Euskal Herritik : " Beti esaten dugu lasaiago ibili behar dugula , baina hitzordu finko batzuk baditugu , urtero joaiten gira eta horiei ezin diegu ezetz esan " .
I . Urrestarazuk eskarrik asko esan dio Alkateari eta haren esanak aktan jaso daitezen eskatu du .
Sari bakarra egongo da . Joan den urteko bera izango da hori ; hain justu ere , bertako produktuz osatutako saski ederra . Epaimahaiaren erabakia San Pedro bezperan jakinaraziko da . Iaz Santa Ana auzoko 11 . eskapean bizi den Txaro Oyonek irabazi zuen lehiaketa .
Irakurri izan dizut ETAk armak uztearena atzeraezineko erabakitzat zenuela . Egia esan , gehienok pentsatu genuen horrela izango zela .
Hika egiten al dun ? Hika egitea gustatuko al litzaiake ? Hika egitean zalantzak al ditun ? Hika modu txukunagoan egin nahi al duk ? Anoetako Udalak hitano ikastaroa antolatu dik / din , 30 ordukoa , eta izena emateko epea otsailaren 2an bukatu bada ere , data horretatik aurrera ere bazagok / bazagon izena emateko aukera . Argazkikoa Ritxi Lizartza dek / den , ikastaroa emango duena . Informazio gehiago nahi baduk / badun , onena den / dek telefonoz Anoetako Udaleko Euskara zerbitzura deitzea : 943651200 . Ikastaroan parte hartzeko , materiala bakarrik ordaindu behar dun / duk ( 30 euro ) ! Animatuko haiz ?
Parisen 100 lagun baino gehiagok afaldu zuten elkarrekin Euskal Herriaren inguruan solasean aritzen ziren bitartean . " Itsasoaren Alaba " dokumentalarekin eman zioten hasiera gauari eta ondorengo gaien inguruan hausnarketak eta gogoetak eginez bukaera eman : Askatasuna Euskal Herriarentzat , torturaren salaketa , euskal preso politikoenganako elkartasuna , Jon Anzaren desagerpena , Lorentxa Gimonek egindako gose grebari babesa adierazi . . .
Prosper Lamothek , Madrileko Unibertsitate Autonomoko katedradunak eta enpresen balorazioko adituak , hitzaldi bat eskaini zuen uztailaren 2an Donostiako campuseko Deusto Business Schoolen , negozio eskolako programa exekutiboen aurkezpena zela eta . Lamothe DBSko Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboko irakaslea da eta bere hitzaldia honetaz izan zen : ' Los escándalos financieros y el futuro de la banca ' .
Emaitza bikainak lortu zituzten Santiagotarrak arraun elkarteko ur lasaietako piraguistek ekainaren 25ean eta 26an ospatu ziren lehiaketetan . Borja Portos eta Ion Aizpeoleak Espainiako txapeldunak izan ziren Sevillako pistan , eta Olatz Zabala hamargarren sailkatu zen maratoi modalitateko Erromako Munduko Kopan .
Iruñeko bertso eskolan hezia da Julio Soto , 22 urteko gaztea , eta 2003 eta 2004ean eskolarteko txapelduna izan zen . Bi urte beranduago , 2006an , finalean sartzea lortu zuen , 2008an Nafarroako Bertsolari Txapelketan hirugarren gelditu zen eta iaz , berriz , bigarren tokia eskuratu zuen . Txapelketaren inguruko informazioa eskuratzeko , sartu Nafarroako Txapelketaren webgune ofizialean . Berria egunkarian irakurtzen ahal duzue finalean gertatutakoaren berri .
- Maiatzaren 22an Oreretan : " Gerra zibila XX . mendeko azken 25 urteetako euskal literaturan : galtzaileen memoria " : Edorta Jimenez
Oinarrizko ( % 79 ) eta bigarren mailako ( % 69 ) ikasketak D ereduan egin dauz . Halan , eskolan ikasi dau euskerea . Uri - gune erdaldunetan bizi da , Bizkaian nagusiki . 1991n , ostera , EAEko elebidun gazteak ( 16 - 24 urte ) euskerea eukan lehen hizkuntza ( % 63 ) , nahiz eta harek be erraztasun handiagoa eukan erderaz euskeraz baino ( % 53 ) .
Liburuko lehenengo atal hau , antropologia kutsukoa da ; Gipuzkoa sakoneko Urola bailara itxi honetan , baloia eskuan hartu eta saskira begiratzen ausartu ziren estreinako gizaki haien ibilerak aurkeztu nahi dira . Eta , hain zuzen ere , gaur egungo saskibaloiak - eta bizitzak , oro har - duen erosotasunetik begiratuta , kutsu surrealista nabarmena darien hamaika pasarte biltzen dira aurreneko atal honetan . Aztarna guztiek diotenez , 1960 . hamarkadaren hasieran eman ziren Urola bailaran saskibaloian federatuta jokatzeko lehenengo tentaldiak . Sasoi hartan ere futbola zen bailarako kirol federatu nagusia . Gaur horrek berdin jarraitzen duela bistakoa da , baina bada desberdintasun garrantzitsu bat egun kirolak gurean bizi duen egoerarekin alderatuta ; alegia , orduan futbolean federatuta jokatzeko aukeratuak izaten ez ziren mutilek oso aukera txikia zutela federatutako beste kirol batean aritzeko . Mutilen egoera horrelakoa bazen , nesken egoera askoz larriagoa zela zer esanik ez , eskoletatik kanpo ez baitzen pentsatu ere egiten neskek kirola egiteko mutilen eskubide berbera dutela .
Zer moduz daude nire neska - mutil maitagarriak ? Zelan hasi da aste hau ? Nirea gogorra , Unibertsitatera bueltatu behar izan dut eta gainera zuek ikusi gabe !
Euskararekiko konpromisoz naiz Hitzako bazkide , ez produktu erakargarria zaidalako . Eta ez gaude euskalgintzan estrategikoak diren eremuetan apustuak galtzeko . Nire uste apalean behintzat Hitzak ez du jarri genion erronka nagusia betetzen . Ez du jendea euskaraz irakurtzera animatzen eta ez du periodico vascoaren irakurlerik gure sutondora erakartzen . Pentsa ! Gu ere ez gaitu konbentzitzen !
Ernamuin , soja edari ( soja esne deritzoguna ) eta zuku zein jogurten osagai gisa , geroz eta presentzia ugariagoa duen elikagai horren propietateak ezagutzen hasi dira espainiar Estatuan ere .
erreportai horren ondorioz telebilbaotik kanporatu zuten ta . . . . zuk atarau zure konklusioak .
Dilistak bildumako bi talde ezezagun edo " berrietako " bat da . Kakotxen artean jartzen dut taldeetan jende ezaguna aurkituko dugulako . Hementxe bi musikari nahikoa ezagun aurkituko ditugu , Xabi Strubell ( Dut , Zura ) eta Okene Abrego ( BAP ! ! , Inoren ero ni ) , eta baita Hedoi Etxarte idazlea biolina eta teklatuari ekiten . " Negu hurbilak " kantuak halako jam session bat oroitzen dit , jazz zipriztinak …
Australiako astronomia zale batek , joan den uztailaren 19an , Jupiterren poloaren aldean orban beltz handi bat aurkitu zuen . Orbana ikusi baino hiruzpalau ordu lehenago gertatu zen inpaktua , Jupiterren alde ilunean , hots , gauean . Ondorioz , ezin izan zen zuzenean ikusi . Gainera , oso latitude altuan gertatu zen , planetako Hego Poloaren aldean . Inpaktuaren noranzkoa Shoemaker - Levy 9 kometaren zatiek 15 urte lehenago - 1994ko uztailean - egin zutenaren kontrakoa izan zen .
Handik hiru urtera ezkondu eta sei urtez David Alvarezek lurra lantzen jardun zuen soldata eskas baten truke ; Enekuriko familia aristrokratikoa zen Lezama Legizamon familiaren lurrak hain zuzen ere . Garai honetan jaio ziren bikotearen lehen hiru seme - alabak . Estatu frantsesean igeltserotzan hiru urte lanean aritu eta diru pixka bat aurreztu ahal izan zuen . Diru horrekin Plentzian lursail bat erosi eta etxea eraiki zuen , egun Julia Peña eta seme - alaba batzuk oraindik bizi diren etxea .
Estreinako aldiz mendi lasterketa antolatu du Erniozaleak Kultur Elkarteak . Martxoaren 20an ospatuko da eta parte hartzaileek 15 , 5 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute .
1 . - Erantzuna : Lehengo hiru katuekin nahikoa izango dugu .
Gauzak horrela , helmugara urrats bakarra eginda iristen ez dela jakitun , aurrerapauso guztiak onak direla deritzogu betiere azken helburu horrekiko perspektiban mantentzen badira . Horrela , duela urte batzuk gaikako bilketa ez egitetik , 3 hondakin atal gaika biltzeko edukiontziak jartzera egindako urratsa , nahikoa ez izanagatik positiboa izan zela uste dugu . Horren segida izan zitekeen organikoaren gaikako bilketarako edukiontziaren ezarpena ere , kontestu horretan , positiboki baloratu beharko litzatekeela uste dugu . Kontua da , urrats hori egin behar zutenek ez zutela bere garaian egin . Gaur egun , hondakinen % 80tik gorako gaikako bilketa lortzen duten bilketa sistemak daudela ikusi dugu . Munduan zehar eta hemen Gipuzkoan bertan ere , sekulako emaitza onak ematen ari dira . Kontestu honetan hondakinen erdia ere gaika biltzeko balio ez duen bilketa sistema bat ezartzeko planteamendua atzerapausotzat besterik ezin dugu hartu . Gipuzkoan 5 edukiontzi bidezko sistema zabaltzeko ahalegina " tongotzat " jotzen dugu , aurrez arazoa konponduko ez duela jakinda bultzatutako bidea delako .
Sinopsia : Keinuzko antzerkia eta dantza zirku teknika ezberdinekin nahasten dituen zirku garaikide ikuskizuna . Elementu hauek ikuskizunaren adierazpen hizkuntza osatzen dute . " FRÁGIL " barne unibertsora bidai abat da , hain barrualdean bilatzea erabaki duten hiru pertsonaien bidaia . Pertsonai hauek haien unibertsoak erakutsiko dizkigute , hauek elkarri lotzen joanen dira poesiaz , magiaz , emozioz eta umorez betetako unibertso oso bat osatzeko .
· 4a 5a eta 6a , atzekaldea era sutsu batean zainduuuuuz . . . Nicola , Nicolo eta Gianluca italiako azzurrak ! " Kaixo , zer moduz ? " , " Gay jendea ez zait gustatzen " da hauen ongietorria . Metal eta arte zale sutsuak , oso jende jatorra dira . Parrandazale eta sukaldariak , etxeari gatz apur bat ematen diote . Vatikano Hiriko ikutuengatik jaso dituzte gay munduaren antinaturaltasunaren inguruko pintzeladak , baina hortik aurrera besterik ez . Batek margolan bat baino gehiago egin ditu , eta beste bat diska bat grabatzen ari da . Bateria , gitarra , baxua , letrak , ahotsa eta portada bereak izango dira .
Hasiera baten bi urtez izango da presidente eta Enekotegirekin batera beste 15 lagunek osatuko dute zuzendaritza taldea . Eduardo Altube presidente ohiaren taldeak Arkupen batutakoen oniritzia jaso zuen batzarrean . 70 lagun inguru batu ziren eta ordu eta erdi pasatxo iraun zuen asanbladak .
www . ateakireki . com / 2011 / 02 / grande - marlaska - decreta - el - bloqueo . html lima ( e ) k bidali du duela 157 egun 17 ordu 56 minutu , duela 157 egun 14 ordu 7 minutu argitaratuta
EMAN IRITZIA ! Zure iritzia publikoa izanen da . Zure iritzia kendua izan daiteke baldin eta ondoko puntuak ez baditu errespetatzen : irainik ez , doako akusaziorik ez . . . ; errespetua eta denon zentzu ona . Gure Irratiak ez du webgune honetan argitaratzen diren iritzien erantzukizunik ; beren egileena da baizik eta osoki .
Arratsaldez , Getariara joango ginateke . Niri gustatuko litzaidake itsasontziz joatea , beti joan naiz oinez eta ez dakit posiblea den itsasontziz joatea . Getariako hondartza txikia da , baina oso polita , baita herria ere . Bere kaleetatik ibil gaitezke herria ezagutzeko . Ondo legoke Zarautzera itzultzea eta herriko sarreran argazki bat egin dezakegu ikusteko nola ezkutatzen den eguzkia Getariaren gainean , horrela bidaia honen oroigarri bat izango genuke .
search . wikia . com / wiki / Search_Wikia / eu xa_2 ( e ) k bidali du duela 1295 egun 24 minutu , duela 1294 egun 23 ordu 15 minutu argitaratuta
- Lehen erabiltzen nuen ordenagailua hau baino kaxkarragoa da guztian , kenduta prozesagailua ( G4 ) . Honen prozesagailuaren gaitasuna erabiltzeko modu errezik bururatzen ? ( Ezin dut prozesagailua batetik bestera pasatu )
Luciano Pagaegi Udal arkitektoa 650 . urteurrena ospatzeko ekitaldiak hasi dira Musika Jaialdia : Euskal Herrira zuzendu nahian Pala txapelketa : oso arrakastatsua izan da aurtengo edizioa
Eusko Alkartasuna eta Eusko Abertzale Ekintzaren zerrendak legez kanporatu ziren , lehenak txuri bozkatzeko eskatu zuen ( 185 ) ta bigarrenak baliogabeko botoen aldeko apustua egin zuen ( 768 ) . EAJek 895 boto lortu zituen , hau da , gehiengo absolutua lortu zuen herria gobernatzeko . Patxi Albisu jarri zen udaleko alkate . Bestalde , Alderdi Popularrak eserleku bat lortu zuen . [ 8 ]
Inork ez dio heltzen gai horri , baina badaude beste aukera batzuk . Prestige - ren auziak argi utzi du gure gizarteak petrolioarekiko duen mendekotasuna . Nunca mais benetakoa izan dadin , ordea , hortik atera behar dugu , eta , horretarako , uste dugu energia berriztagarrietara jo behar dugula . Hor daude energia eolikoa , eguzki - energia eta erregai fosilak edo nuklearrak behar ez dituzten sistemak .
· Sobre las cinco de la tarde de ayer , lunes 9 de Mayo , agentes de la Ertzaintza de Getxo detuvieron al agresor de un vigilante de Metro Bilbao . · La agilidad de la actuación policial confirma la eficacia del … Continue reading →
Izagirreren liburuak iradokitakoa buruan zebilzkidan beste gai batzuekin lotuz artikulua idatzi nuen Barkatu amarako 1999ko azaroan , sortu zidan zirrara ezin ezkutatuz , nik uste . Koldo Izagirrek emezu bat idatzi zidan handik gutxira bere harridura eta poza adierazteko . Berak espero zuena baino harrera hobea izaten ari omen zen Agirre zaharraren kartzelaldi berriak , eta horrek liburuaren ibilbidea eta itzala luzatu egin zituen arean . Ni ere harrituta eta pozik nengoen nahiz eta nire arrazoiak azalekoagoak ziren : Koldo Izagirreren e - mezu bat neukan !
Txapelketako bikote irabazleek 600 euroko saria jasoko dute , eta bigarren sailkatuek , berriz , 300 eurokoa . Sari berri bat ere izango da aurtengo edizioan , txapelketako erremontari onenak jasoko du sari hau , eta Lapelotavasca . com webguneak emango du .
Lan horiek guztiak egiteko , Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan du Udalak , eta eskerrak eman dizkie : " Oiartzunentzako zein eskualdearentzako hain garrantzitsua den eremu honetako aukera turistikoak sustatzen laguntzeagatik , eskerrik asko " .
Bazkaldu eta gero futbol partidua jokatzen egon ginen . Bukatutakoan , egiptokoei piramidea bilatzen ibili ziren talde guztiak . Geroago , tailerretan aritu ginen lagun ikusiezinarentzako opariak prestatzen .
Teoria honek , bere jatorrizko eran , ez du ezagutzen ez goi - eta ez behe - absoluturik ; ez pisua eta ez pisugaberik . Bestetik , oztoporik aurkitzen ez den bitartean , higidurak jarraitu egingo du . Aristotelesentzat , hain egoki diren ideia hauek sinestezinak ziren . Demokritoren doktrinak Naturaren ikuspegia erraztu egin zuen . Behar bada ikuspegi hau sinpleegia izan daiteke , zeren atomistek , gaur egun oraindik irauten duten zenbait zailtasunen gainetik jauzi egiten bait zuten ; adierazpen mekanizista onartzen ez duten biziaren eta kontzientziaren zenbait problematan beren teoria erabili nahi zuten eta .
Hurrengoa Petri I . a Nafarroakoa ( 1094 - 1104 ) izan zen . Aragoi aldean bere lurraldeak zabaldu zituen Huesca , Barbastro eta Sariñena konkistatuz [ 19 ] .
2 . - Gainera , Erkidegoko estaturen batek , larri eta behin eta berriz , Europar Batasuna eratzeko Ituneko 6 . artikuluko 2 . idatz - zatian jasotako printzipioak hautsi dituela egiaztatzen denean itun horretako 7 . artikuluko 1 . idatz - zatiaren arabera , Kontseiluak , gehiengo kualifikatuz , itun hau aplikatuta sortzen diren zenbait eskubide etenda uztea erabaki lezake Erkidegoko dena delako estatu horrentzat . Eskubideok etenda uzterakoan , Kontseiluak kontuan hartu behar ditu pertsona fisiko eta juridikoen eskubide eta betebeharrentzat sor daitezkeen ondorioak ere .
Amaitzeko , joateko ordua zela esan behar izan nion , bestelako oroigarriak erakusteko prest bazegoen ere . Ez zidan joaten utzi nahi izan , harik eta eskuan ehun pezetako diru papera ezarri zidan arte . Eskailerako korridorean ginela , ilunpetan , musu bana eman zidan matrailetan eta besterik gabe , zintxo ibiltzeko eskatu . Berriz ere samur - samur begiratu zidan .
Ni ez nago ados 2 , 4 , 5 erabakiekin ( 3 . a gustu kontua da , agian ) , uste dudalako oso deserosoak direla . " ñ " - az momentuz ez dut iritzirik .
Deigarria den beste familia bat pinipedoena edo itsas txakurrena da . Ambar elkartearen datuan arabera , iaz , Euskal Herriko kostaldean aurkitutako pinipedoak Gipuzkoako kostaldean aurkitu ziren . Itsas txakur grisa , ( Halichoerus grypus ) , itsas txakur arrunta ( Phoca vitulina ) , itsas txakur txanoduna ( Cytophora cristata ) eta mortsa ( Odobenus rosmarus ) dira gure kostaldera hurbiltzen diren pinipedoak . Itsas txakur grisa , normalean , ez da Bizkaiko Golkoan bizi , baina korronteek britainiar irletako hego - ekialdean eta Bretainiako Finisterren bizi diren kolonietako indibiduo gazteak honaino ekartzen dituzte , indarrik gabe eta noraezean .
Posta elektonikoz iritsitako bidoea , euskaltubera igoa ( ez dut nik sortu )
Gonzalo Saenz de Samaniegok batzarrean nabarmendu duenez , oso garrantzitsua da Europako Batzordeak onartzea eskualdeek Genetikoki Eraldatutako Organismoen ( GEO ) produkzioei buruz erabakitzeko eskubidea dutela .
Andoni Salegik Azpeitiko Uztarria elkartearekin ateratako komiki - liburuaren komentarioa . Iazko urtearen ondarretan ikusi zuen argia Andoni Salegi - ren Otsobeltz komiki - liburuak eta apirilean helarazi zidan CodeSyntax - eko Josu Azpillaga adiskideak , dedikatorian dioen bezala " euskal blogosferan lehenengo aldiz egiten den promozio - kanpainan " . Nik blogean komentatuko nuela agindu nion eta , apur bat berandu bada ere , hona hemen aipatutako komiki - liburuaren iruzkina .
Euskara ikasle batzuen berri heldu zaigu asteon saretik . Batetik Bilbon ikasten duten euskalerritar biri egin diete elkarrizketa El Correon , eta bestetik urruneko euskara ikasle pare baten berri eman digute Argiak eta Gaur8k : puertorricoarra bata eta japoniarra bestea hurrenez hurren .
Bestetik , ordenagailuan dagoen hardwarea eta baliabide fisiko guztiak kudeatu behar ditu . Hau da , osagai elektronikoen ezaugarriak , aplikazioen partetik beren erabilera eta aplikazioen partetik beren erabilpena kudeatu behar du , besteak beste . Honela , aplikazio batek ordenagailuaren baliabide fisiko bat okupatuta edukiz gero , sistema eragileak kontrolatu beharko du baliabide horretarako sarbidea beste aplikazio batzuetatik .
Khuda Ne Tere Pyar Ke Phool Se Muqaddar Sajaya Ghazal Ho Gai Muqaddar - Luck
Hasi berri dira San Ferminak . Eta jaiei hasiera ematen dien txupinazioaren ondoren dantzak izan ohi dira Iruñean , Foruen plazan , Iruñerriko dantza taldeen eskutik . Lesakan ere Tantiruamiru taldearen erakusltadia izango da gaur , eta ezpata - dantza eta zubigainekoaren egun handia bihar .
Gaitz andiren bat iñori egiteko , ta kunplitzeko intenzioaz juramentu egin dezun . Gaitz egiteko intenziorik ez bazan ere , beti da pekatu mortala , zeren gezurrarekin dan . Gaitz andi , edo pisua da bofetada bat ematea , ta beste gaitz andiagoak .
Zer dala ta zer dala ? Kontua da ze , lehengo baten bere liburu bat jausi zala nire eskuartera . Con la cocina no se juega izena dauka liburuak . Bada , ez dira inoiz akabetan harrituten gaituezan gauzak , eta kontu barriak bere etorten jakuz , guk halan espero ez bagendun bere . Con la cocina no se juega ez da errezeta - liburu bat , ez da platerez eta jakiz ganezka datorren liburua , estalki gogorrekoa eta orri beteko argazkiak dakarzana . Hain zuzen bere , egileak bueltea emon gure deutso gastronomiaren literatureari . Errezetaren bat lantzean , sukaldariaren bizimodua ( amantal garbi - garbiaz agur egiten datorrenean ez eze , sona handiko jatetxean saltsan dabilenekoa ) , idazleen aipuak , filmen zatiak , gastronomiarik kutreenaren ( baina ohikoenearen ) deskribaketea , munduko jatetxe handienak , literaturea , gastronomia - literaturea , bizitza - filosofia …
Zuka , berriz , begirune handiagoa agertu arren , distantzia edo urruntasun puntu bat ere agertzen da ; muga moduko bat bi pertsonen artean . Hainbat arlotan bezala , iritzi ezberdinak dauzkagu honetan ere . Batzuk aldeko sutsuak , eta besteak guztiz aurkakoak .
Gua eta Nia atzekoz aurrera : desiraren autonomia zeharkatzean
Joxe Agirre , Uxue Alberdi , Imanol Lazkano , Miren Amuriza eta Mañukorta - k oholtza konpartituko dute .
sustatu . com / 1296205557 nuki ( e ) k bidali du duela 174 egun 18 ordu 6 minutu , duela 170 egun 4 ordu 11 minutu argitaratuta
Lehenengo proben helburua osagai aktiboaren ezaugarriak zehatz - mehatz ezagutzea da : ezaugarri fisiko - kimikoak , egonkortasuna , disolbagarritasuna . . . Horretaz gain , osagaiaren eragina in vitro aztertzen da ; horretarako , sistema ez - zelularrak ( prestakin entzimatikoetan ) eta animalien edo gizakien zelula - kulturak erabiltzen dira .
Cardiffen da Miarritze , etziko Heineken Kopako finala prestatzeko
Coaching - a pertsonei barnean dituzten erantzunak ateratzen laguntzen dion teknika da . Galdera bitartez beste pertsonari erantzunak ateratzen laguntzen zaio . Pertsonekin bezala , erakundeekin egin daitekeen metodologia da . Nola egiten du hau ?
Batixek idatzia 7 : 43 PM 1 komentario edo erantzun
Herritarron elkartasuna zintzoa dela badakigu , eta horrela erakutsi du Euskal Herriak egun hauetan . Milaka eta milaka izan dira Palestinarekin bat egin duten herritarrak : Baiona , Irun , Donostia , Orereta , Azpeitia , Azkoitia , Zestoa , Zarautz , Lasarte , Andoain , Tolosa , Ermua , Bermeo , Gernika , Algorta , Bilbo , Barakaldo , Otxandio , Trapagaran , Gasteiz , Agurain , Altsasu , Arbizu , Barañain , Iruñea . . . Bai eta arloz arlo ere : unibertsitate eta eskolak , presoen lagun eta senideak , langile abertzaleak . . .
Euskadin , FACE - Joven ordezkaritzaren ardura hasieratik hartu du Nerea Segura Alcaidek . Ipinitako gogo handia eta ausardia bihotzez eskertzen dizugu , Nerea .
Gurasoek erakutsiko dizute natura maitatzen eta zaintzen , azken boladan triste samar dabil eta . Euskal Herrian , horretaz aparte , badirudi gauzak pixkanaka baretzen doazela . Nahasia dago hau ni jaio baino askoz aurreragotik , baina tira , batzuen eta besteen lanarekin eta ahaleginarekin zerbait lor daitekeela ematen du oraingoan behintzat , asmoa izatea ez da gutxi . Nahiago nuke bakea ezagutuko duen lehen belaunaldia zeurea balitz , eta nahasmen eta borroka horri buruzkoak historiako liburuetan soilik irakurri beharko bazenitu , egunkarietan irakurri ordez . Kontuak kontu eta gauza negatiboak dituen arren , Euskal Herria bizitzeko leku polita da .
Proportzio epikoak izan zituen lehen westerna epopeia erraldoietako espezialista handi eta Zazpigarren Arteko primitiboetako bat izan zen Cecil B . De Millek filmatu zuen , zinemarako - oro har - eta Western generorako - bereziki - funtsezkoa izan zen urte batean , hain zuzen ere .
Has pasado miles de días en las montañas , has pensado miles de días en el grupo de montaña . Pensando en las travesías , en cómo se adecuan a los que venimos , en cálculos de horarios , trayectos del autobús , planificando todo cuidadosa y silenciosamente . Nos hemos acostumbrado a que todo salga bien , sin apreciar todo el trabajo realizado .
Bozketa eginik zazpi boto eman dira alde : Mikel Arrizabalaga Pikabea ( alkate - lehendakaria ) , Jose Luis Ruiz Navarro , Maixabel Unzain Zapiain , Joana Mª Salaberria Lizarazu , Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea , Agustina Pontesta Garmendia eta Jesus Mª Martiarena Jaka ; eta lau abstentzio : Mirari Rekalde Gonzalez , Iñake Urrestarazu Azurmendi , Jose Mª Boto Sancho eta Pello Garbizu Azkue . Beraz diktamena onartu egin da .
Artista hutsa , ezagutzeko modukoa . Garai batean " Egin " en orrialdeetan baliatzen zuen bere arkatza . Eta esango nuke , ordutik , denbora askoan , egunkarietako zintei baino arreta gehiago jarri izan diela mihise gaineko bere artelanei .
Zortzi eta laurden aldera , eskolara txikiak ; batzuetan oinez jaisten ziren , besteetan Inazita Azkuneren automobilean , eta Lope taxista ere hasi zen txikiak herrira jaisten , haiek kotxean pilan sartuta ez denak , eh .
Grafikoa botoia sakatuz programak R ( θ ) kurba adierazten du urdinez , alegia , irismena askatze - angeluaren menpe , baina aukeratutako abiatze - angelu finko horretarako . Lortutako datu - bikote esperimentalak puntu gorriez adierazten dira kurbaren gainean , eta programak irismen maximoko θm askatze - angelua ere kalkulatzen du .
Egoera honen aurrean jendeak ez du etsi eta prest dago irtenbide bat bilatzeko . Asmo honekin , 2010eko ekainetik aurrera , Zarauzko hainbat kultur talde eta norbanako elkartu gara eta ARIOLA sortu dugu .
Bai batekoa bai bestekoa , tomatea osagai nagusia duten saltsak dira . Kristalezko ontzian datozen bostak ( hiru ketchup eta bi tomate frijitu ) denetan garestienak dira ; dena den , ez ontzia , ez prezio handiagoa , ez dira kalitate hobearen adierazle : dastatzaileek gutxien preziatu duten ketchupa Musa markakoa da , hau da , garestiena eta kristalezko ontzian datorrena . Era berean , dastatze - proban puntuaziorik kaskarrena lortu duen tomate frijitua Fruco da , kristalezko txarroan datorrena . Ketchupetan , kalitate eta prezioaren arteko erlazio egokiena Prima laginak ( plastikozko ontzia ) eta tomate frijituan , Solis laginak ( tetra brick ) eskaintzen dute . Kalitaterik hobereneko kecthupa ( tomate - eduki handiagoa eta dastatze - proban hobea , batik bat ) Heinz da ; tomate frijiturik onena , berriz , Helios ; biak garesti dira eta kristalez ontziratuta datoz .
- Martxoaren 19an , zapatua , ( 11 : 30 ) : Autu Mautu taldeak Emakumeak Munduan ipuin kontaketa saioa egingo du liburutegian .
Eta , eurekin kontaktatzen ez badut , ahaztu egingo naute ? Jakin beharko lukete konprenditzen bizi gaituen zoramenak astirik lagatzen ez digula , ordutegiak asozial bihurtzeko bidean naramatela . Jakin , benetan jakin beharko lukete ez ditudala ahaztu , estimatzen ditudala , gura diedala . Azken baten , baimen barik sartu zitzaizkidala bihotzean eta " beltz " anti - disturbiosak ere ezin izango dituztela bertatik atera . Zain egon , ederrok , beteko dut nire berba !
Gure kapitulo honetan , tricicle , humore talde baten imitazioa egiten saiatzen gara . Bideo honetan lagun talde bat , operara , futbol partida , zirku batera eta inkluso nagusientzako pelikula bat ikustera joango dira .
Hamargarren posturik ez dago . Hezkuntza helbideak ez dira oso onak . Eta horregatik erabaki dot hamen ez imintea bapez . Reggaedancera joan , eskatu kolakao bat , erretan dauanak badaki zer egin , jarlekua reklinau . . .
Maiatzak 8 . Ontzi hondoratura joan nintzen berriz , eta burdinaga bat eraman nuen ontzi bizkarra errotik ateratzeko , ur eta hondar gutxi baitzuen ordurako . Bi egur xafla erauzi eta hondartzara eraman nituen itsasgorarekin . Burdinaga ontzian utzi nuen hurrengo egunerako .
Google Translate - k , Google - en itzulpen automatikorako tresnak , zein hizkuntzatatik zeinetara itzuli nahi duzun galdetzen dizu beti , hizkuntzen aukera handia dago eta . Hala ere , testu bat zein hizkuntzatakoa den ez badakizu , " detect language " aukera erabili eta hizkuntza errekonozitzen saiatzen da , gehienetan asmatu ere bai . Euskarazko testu bat sartu dut probatzeko , eta " basque " dela jakin izan du . Itzuli , oraindik ez baina .
Ardo - mota asko dago eta kolorea , zaporea eta usainaren arabera bereizten dira . Aipatu ezaugarriak berriz , ondoren zehazten diren bost faktoreen menpe daude :
Bildu koalizioko Eneko Etxeberria izango da zapatutik aurrera Azpeitiko alkatea
Larrabetzuko Ezker Abertzaleko kideok ez dugu holangorik onartuko eta herritarrari benetan gertatzen denari buruzko informazioa helarazoko dizuegu . Ez gaitzaten berriz egundo engainatu .
5 : : Ikasleen proben printzipioa . Autoebaluazio - probek hiru funtzio garrantzitsu betetzen dituzte : lehenengoa , ikasleei beren ikaskuntza - erritmoa eta segurtasuna erregulatzen laguntzen die ; bigarrena , gaizki erantzun ondoren , programak ondo ulertu ez den edukira bidaltzen du ikaslea ; eta , hirugarrena , programa etengabe hobetzeko aukera eskaintzen zaigu , ikasleen akatsak aztertuz eta akats gehien egiten diren edukiak zehaztuz . Zenbait adituren aldetik entzun dira mota horretako material didaktikoen aurkako kritikak : konduktismoaren printzipioetan oinarrituta daudela uste dute eta prozedura horiek sozializazioa oztopatzen dutela esaten dute eta ikasitakoa ikaskuntza esanguratsu bihurtzeko arazoak izaten direla .
Gizon erabakiorra izan zen Hitlerrek Röhmek bere Sturmabteilung - ekin ezarritako aurkako lidertza gainetik kendu nahi zuenean . 1934ko ekainaren 28an , SSek eta bereziki SDak inteligentzia - operazioak burutu zituzten Alemania osoan , handik bi egunera " labana luzeen gaua " deituriko sarraskia eraginez . Bertan SAetako 300 buruzagi eta militante garrantzitsu baino gehiago atxilotu eta akabatu zituzten Hitlerren aurkako ustezko estatu - kolpe bat saihesteko . Himmlerrek eta bere gizonek egoera hura baliatu zuten Estatuaren etsai nagusien aurka egiteko eta zeuden tokian bertan erailtzeko . Horien artean ziren Kurt von Schleicher kantzelaria , Hitlerren agintearen aurkakoa , edo Gustav von Kahr politikaria , 1923ko Municheko putscha zapuztu zuena . Von Schleicher Gestapoko agente batzuek tirokatuta hil zuten bere emaztearekin batera , eta von Kahr SSetako militante batzuek aizkorakadaka akabatu zuten Municheko baso batean .
Gerra hotza , 1945 - 1989 urteen bitartean gertatu zen lehia bat izan zen . Bigarren Mundu gerraren ostean , bi superpotentziak , hau da , Estatu Batua eta Sobietar Batasuna izugarrizko tentsioan sartu ziren eta tentsio hau azkenean mundu osora hedatu zen .
" Semeari txirrindulari izaten lagako nioke . Dena esana dago horrekin "
JOe elegantia IKEA lorito alpinoa , PIWINdako pareja edarra egingo zeban .
Hala ere , hirugarren filmak eman zion mundu mailako entzutea eta ospea , eta horrek berak erakutsi zuen Demyk zinemaren inguruan zeukan ikuspegi berezia : Les parapluies de Cherbourg ( 1964 ) filmari esker , Canneseko Zinema Jaialdian Urrezko Palmorria irabazi zuen eta Atzerriko Film Onenaren Oscar sarirako izendapena lortu zuen .
Haizezko musika - tresnen artean bi famili garrantzitsu daude : egurraren familikoak eta metalaren familikoak
" Aitak Araotzen debutatu zuen 15 bat urte zituela . Etxean ezer esan gabe joan omen zen osaba baten autoan . Ondoren , aitona festara edo kantatzera joan eta argazki bat eman omen zioten semea kantuan agertzen zena , eta aitonak ez zekien ezer ere " , esan zuen Beñatek .
1973an , bertako familiak kaleko bidea hartu zuen , Frantzisko Miangolarra eta Itziar Mintegiri baserria salduta .
Besaulkiaren bizkarrean bota zuen bere pisua zer idatzi ez zekielako baina atzera so egiten zuenean bazekien zer idatzi eta egunkari ebakinari begiratu zion .
Urtero legez martxo aldera Deustuko jaiak izaten dira eta aurten ere hainbat kontzertuz gozatu ahal izan du joan den jende guztiak . Martxoaren 13an , jaietako lehenengo ostiralean , Hesianen kontzertua egon zen . Sakanako zortzikotea aurreneko aldiz etorri zen Bilbora eta jendetza eduki zuten eurek entzuteko irrikan . Txosnen alboan zegoen kokaturik eszenatokia , eta gauak aurrera egin ahala jende gehiago bildu zen bertan . Egitarauan Hesianen kontzertua 10etan hasiko zela jartzen zuen arren , aurreko urtean maketa lehiaketa irabazi zuen punk - talde bat igo zen oholtzara . Hau dela eta nafarren jarraitzaileek ordu eta erdi itxaron behar izan zuten euren gogoko taldearen musika entzuteko . Hamabiak aldera Hesian taldekoak eszenatokira igo ziren , musika tresna bakoitza bere lekuan ipintzeko eta dena prest jartzeko . Gazteak oholtza aurrera hurbildu ziren , " Ez ziren hitzak " abestiaren hasiera entzun zenean . Abestia aurrera zihoan heinean entzuleak gero eta animatuago zeuden eta taldearen aldeko garrasiak entzun ziren . Aurreko lerroan jarraitzaile sutsuenak , atzerago ikurrinak astintzen zituen jendea . Denak saltoka . Sakanako taldeko tronpeta , saxo eta tronboi - joleak ikuskizunari umorea eman zioten , modu kuriosoan dantza eginez eta txapel xelebreak jantziz . Azken hiru abestietan jendea zoratu egin zen . " Herriaren oihua " , " Erantzuteko beharra " . . . Ikusleak garrasika eta kantuan , asko , hunkituta ere bai . Amaitzeko , joan den urtean Lezon ospatu zen Gazte Topaguneko kanta jo zuten : " Zeru gorriko egunak " . Hau oso abesti ezaguna da eta jende gehienak ezagutzen zuenez , ikuslegoa abestiaren letra oihukatzen hasi zen . Hesian aurreneko aldiz etorri zen Deustura , baina eman zuen kontzertua ahaztezina izan zenez eta jendearen harrera benetan beroa izan zenez , ea berandu gabe berriro ere bisitan etortzen den . Egilea : jonebati zabala monasterio Kategoriak : denetarik Tags : hesian kontzertua deustuko jaiak Iruzkinak : 0
11136 onino baho inu + ( freskoa ) 11139b ENEAS ANQUISES ET VENUS FILI SAMUEL YAVHE FILI 11139 JULIO A . EUPATHES 11139 JUPITIIR / IUPIII - VIINUS PATH ( - ) / VIINUS IIT / ENEAS / JULIO A . / EUPAHIIS
Eta geiagoko bagarik , neskato - mutiko zoliak , euren gogo - biotzetan asmo on ori ebela , bakotxa bere etxera poz - pozik joan zan .
Agian ezkorregi nabil gaurko egunean , baina alde positiboa indartzeko adina arrazoirik ez zait burutik pasatzen . . . .
Grand Slameko Maisuen Finala , Bilboko Alondegiaren sarrera atrioan jokatuko da . Hiriaren erdian kokatutako edifizio hau , Philippe Starck arkitektu famatuak zaharberritu du berriki .
www . youtube . com / watch ? v = LjG0KghSWgI Esku_nabarrak ( e ) k bidali du duela 818 egun 23 ordu 13 minutu , duela 817 egun 22 ordu 37 minutu argitaratuta
1995eko Urtarrilaren 20an , Berrizko Lorentzo Records estudioetan sartu ziren beraien lehen diska grabatzeko ( Bertso berriak pobreziari jarriak ) . Disko honetan , musikari askoren laguntza izan zuten . Hala nola , Balerdi Balerdi taldeko kideak , Karlos Agirreurreta " Mahoma " edota Bixente Martinez bezalako musikariek hartu zuten parte grabazioan . Diskoa kaleratu eta kontzertu birari ekin zioten . Bira hau , 1996ko apirilean amaitu zuten , Bilboko Kafe Antzokian .
Apurtu . org Nafarroako webguneak azkenaldian Nafarroan hainbat gazteren atxiloketa , inkomunikazioa eta espetxeratzea suposatu duen operazioei buruzko bideoa plazaratu du , herrialdeko hedabideek izandako jarrera azpimarratuz .
" Murde Erremundegibeherek , hartzen ditik hantche , berrehun ardiren ordean , hiru ehun ardi , laugarren ehuna uzten duelarik yeneroski yaun Lahetchipi achudantarentzat eta konxeiluko bertze membroentzat .
Gaztelaniaz eta euskaraz argitaratzen dituzten argitaletxeetako ordezkariek batera hartzen dute , Frankfurteko azokan , euskal editoreen erakusleihoa . Euskara hutsez argitaratzen duen argitaletxe gutxi dago Euskal Herrian . Baina nago garrantzitsua dela euskarazko ekoizpena bereiztea . Gaztelaniaren filtrotik derrigorrez ez pasatu behar izatea . Frankfurten , egin behar izatekotan , alemanez eta euskaraz bakarrik egin ahal izatea . Identifikazioa , hori dela garrantzitsuena azpimarratu dute katalanek . Hori dela modu bakarra Europan onartuak izateko . Euskal kultura eta euskal literatura , zerekin identifikatzen dute Frankfurten ? ( Alberto Barandiaran . Frankfurteko lezioa , Jakin , 2007ko abendua )
Egin beharrekoak pentsatzea ondo dago eta adosten edo denean asmatzen zaila izan daiteke batzutan , baina askoz errezagoa da erabakitzea ( eta lehenestea , beharbada ) zer egiteari utzi behar zaion . Askoz " lan " - ordu gutxiagoz bizi den gizartera joko dugu . Orduan aisialdi ordu asko izango ditugu eta ikasi beharko dugu nola horiek modu orekatuan erabili : Ibaizabalen uger ? bazterrean etzanda ? kantari ? kontari ? maitari ? ortuan ? . . . hortxe koxka !
Ritxi Lizartza : Hitanoaren nondik norakoak ikasi eta praktikatu nahi dituenarentzat idatzi dut liburu hau 1 / 2
Coincidiendo con el 5º aniversario de la campaña internacional de BDS ( Boicot , Desinversiones y Sanciones ) contra el estado de Israel los sindicatos vascos ELA , LAB , CCOO , UGT , ESK , STEE , HIRU , EHNE , CGT y LSB - US anunciaron el 9 de julio su adhesión a la ésta . Un gesto más desde Euskal Herria hacia el pueblo palestino , un paso más en la solidaridad internacionalista entre los pueblos que pretende colaborar en lo posible en la liberación de Plaestina .
Egia da jende asko oraindik ez dagoela RSS sistemekin ohituta , dena dela , jaitsi behar diren fitxategi horiek guztiak eguneratzeko sistema erabilterrazagoa izango ote da ?
Sare soziala sortzeko Elgg software libreko plataforman hartu dugu oinarri eta hau bera euskarara lokalizatu eta denon eskura jarri nahi izan dugu . Horrela nahi duenak bere sare sozial propioa sortu ahal izango du euskaraz Elgg tresna erabiliz .
( 63 ) Orain berri , Algeposa taldeko Railsider Logistica Ferroviaria enpresarekin hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzak ― Algeposa enpresako jabea , Maria Luisa Guibert , Gipuzkoako familia dirudunetako bateko senidea da ― . Gipuzkoa eta Bizkaiko trenbide sare estutik salgaien garraioa handitzeko beharrezko azpiegiturak garatuko dituztela azaldu zuten prentsa oharrean . Esanguratsua da hitzarmenaren esparrua , izan ere errepide bidezko salgaien garraioa izugarri handia da bi herrialde horietan , eta tren bidezkoa oso mugatua . Gasolina bezalako erregai fosilaren mendekotasunak aztoratuak dauzka instituzio publiko eta pribatuak , eta ahalegin serioak egiten ari dira salgaien garraioa errepideetatik trenbideetara eramateko . Frantziako Gobernuak tren lasterrari aitortzen dion helburu nagusia horixe bera da . Energia krisia ageri da beraz , berriz ere , garraio logistikei lotuta .
Bada , zer erraza den norberarena ez dena debekatzea eta zer erreza den hainbeste lan kostatu den gauza bat pikutara joatea . Niri horrek erakutsi dit orain gaur egungo testuingurura beste begi batzuekin ikustea . Bestetik , adineko pertsonek dituzten kontu asko oso interesgarriak direla . Oso interesgarria da hauei kasu egitea ; izugarrizko altxorra dago hor .
Enpatiak adimen emozionalarekin lotura estua du . Enpatia garatzerakoan norberaren emozioak jokuan sartzen dira eta besteen sentimenduak zentzuz ulertzen ditugu . Sentimendu horiek bihotzarekin sentitu eta adimenarekin konprenitzen ditugu . Enpatiak besteen ikuspuntua , pentsamenduak , nahiak eta sinesmenak ulertzea dakar . Heriotza ondoko egoeretan , irakasle edota hezitzaileek ez dakite nola hurbildu , eta egitekotan ez dakite ze esaldi erabili . Beraiengandik erantzuna espero dela argi daukate baina erantzun hau nola gauzatu ? Hona hemen , trantze horietan erabil ditzakegun adierazpen mota batzuk : - Begietara begiratzea . - Interesa eta ulermena adieraztea - Intimitatea errespetatzea - Toki egokia bilatzea - Une horretan mina sentitzen duena erantzun egokiena emango dionarengana zuzentzea ( sendagilea , gizarle laguntzailea , psikologoa , abadea … ) . - Geure burua hobeto ezagutzeko , lehenik eta behin galerei , heriotzari , sufrimenduari eta doluari buruz geure buruarekin lan egitea . - Guztia komunikazioa dela onartzea - Sufrimenduan laguntzeko ikastea eta praktikatzea - Errespetukzko isiltasuna izatea . - Nohizean behin baliagarria izaten da besteak komunkatzen duenari buruz ulertzen duguna laburtzea , esateko . Adibidez : " ea ondo ulertu dudan : beldur eta triste sentitzen zarela uste du … " - Era honetako esaldiak esatea : " gogorra benetan " , " logikoa horrela sentitzea " , " gizalegezkoa da horrela sentitzea " , " beldurtuta eta triste egoteko modukoa da " , " une honetan ez dakit zer esan . Laguntzeko prest naukazu " Berri txarrak emateko , erabil ditzakegun esamoldeak : - Gertatzen ari dena garrantzitsua da … - Egoerak okerrera egin du … - Gure artetik alde egin du . - Bai , hil egin da . - Nahi baduzu , horrelako uneetarako telefono zenbaki bat eskain diezazuket Galderak egiteko formulak : - Nola gertatu zen ? - Zerk arduratzen zaitu ? - Zalantzarik ba al duzu ? - Nola jakin zenuen ? - Elkarrekin egin dezakegun zerbait ba al dago ? - Beste zerbaitez hitz egin nahi al duzu ? - Berba egiteko , laguntzeko … norbait bilatzea nahi al duzu ? - Zure sendagilearekin berba egin al duzu ? - Bakarrik egon nahi al duzu ? - Bakarrik uztea nahi al duzu ? - Egun batzuk barru dei diezazuket ? - Beste zerbait egin dezaket ?
Esklabetako bi areak batera zergatik ez ziren egingo jakin nahi nuen gehienbat . Gero , harrobian etxeak egiteko aukera hori suertatu zen , eta ni ere horren alde nago . Nahiago dut lehenengo Madalenako harrobian etxeak egitea eta , ondoren , Esklabetako gunean egitea . Loiolako bidea oso polita da eta han etxeak egitea baino egokiagoa da beste nonbait egitea .
Meridianoak polo geografikoetatik igarotzen diren Lurraren gainazaleko zirkunferentziak dira . Greenwich - etik ( Londres ) igarotzen denak 0ºmeridiano du izena eta Lurra ekialdeko eta mendebaldeko hemisferioetan zatitzen du . Edozein puntutatik meridiano horretara gradutan neurtuta dagoen distantziari longitude esaten zaio eta ekialderantz edo mendebalderantz neur daiteke , baina gehienez ere 180 º - koa da . Meridianoak ordu - eremuak zehazteko erabiltzen dira .
Egungo biztanle kopurua 10 . 324koa da , honako famili osaketaz :
Foru Jaurpidean zehar Lemoizko ahaldunak bere botoa izan zuen eta berrogeita hamahiru aulkia Gernikako Batzar Nagusietan .
Ekitaldi berean , Jose Antonio Loidi Bizkarrondo Irungo farmazialari eta idazlea FEUSEko ohorezko lehendakari izendatu genuen . Makilaren eskaintza eta bere ohorez dantzatutako aurreskua ospatu genuen . Jose Antoniok , berak idatzitako Amabost egun Urgain ? en eleberriaren ale berezi bat eta egindako ikerlan batzuk oparitu zizkion Elkarteari . Bertan egindako bazkariak amaiera eman zion jai egunari .
Yanire eta biok testu hau aukeratu dugu , gorputzak gure bizitzan garrantzi handia daukalako . Txikitatik denbora pila ematen dugu gure gorputza ezagutzera , bai kirolaren bitartez baita ikutzearen ibitartez . Gainera zure gorputza ondo ezatzen baduzu , kirola egiterako orduan edota edozein ekintza egiterako orduan zure mugak zeintzuk diren jakingo duzu . Txikitan psikomotrizitatearen bidez lantzen dute gorputzaren ezagutza haurrek , eta gorputza ondo mantentzearen ondoriorik nabarmenena nagusitan izango dituzun gaixotasun gabezia izango da .
Behingoz , atxilotuak askatu , errepresaliatuak pakean utzi , faxismoari babes politikoa ukatu eta proiektu txikitzaileak gelditu ditzatela aldarrikatzen dugu .
Udalgintza politika " herritarra , partehartzailea eta gardena " egin behar dela esan zuen . Udalgintza herriai begira egin beharreko zerbait dela eta ez " herriari bizkarra emanda " . Hala bada , hurrengo zita maiatzaren 12rako ezarri zuten . Egun horretan , Borondegiko aretoan gaueko 21 : 00etan , Bildu - ren herri - programaren berri emango da .
Amoria ecyn cençuz ecin dayte goberna Anhicetan honesten du guti vehar duyena Arnoac vano gayzquiago ordi diro persona Sarri estaca berant lacha harc hazeman deçana .
. Udako kantuak entzunez hasi gara , izan be Esne Beltza taldeak Made in Euskal Herria diskoa plazaratu berri du . Xabi Solana izan dugu solaskide .
Zestoako TS Fundiciones - eko langileek greba mugagabea hasi dute gaur goizean . Lantegiaren kanpoaldean bildu da lan taldea euren aldarrikapenak elkartuta egin asmoz . ELA eta LAB sindikatuek adierazi dutenez , " gauzak behingoz argitu eta behar bezala lan egiten hastea nahi dugu baina konpondu ezean , indartsu gaude eta ez dugu etsiko " . Lantegiaren zuzendaritzak urteko lan jardunaldia 104 ordutan gehitu [ . . . ]
Urpeko igerialdietan , kontuz deskonpresioarekin . Ohikoak baino presio handiagoak nozitu behar izateaz gainera , urpetako kiroletan sentimenen ahalmenak murrizturik jardun behar izaten dugu : urpean ikusmena galdu egiten dugu , soinuak bestela jasotzen dira , eta ukimena ere bestelakoa izaten da . Horrenbestez , urpetan taldeka edo binaka ibiltzea komeni izaten da , eskarmentu handirik gabeko igerilariak orientatzeko sena erraz gal baitezake . Prestakuntza fisiko ona izatea ere komeni da , bihotza eta birikak egoera onean edukitzea , murgilaldiak sistema kardiobaskularrean aldaketak eragiten ditu eta . Urpetako jarduerari egozten zaion arrisku gaitzena igoera azkarregi edo deskonpentsazio prozesuari dagokiona da : horren ondorez , goragalea , zorabioak , junturetako mina eta , areago , konortea galtzea ekar litzake .
Mariak kafea atera eta esan dit ez duela bozkatuko . Polito daki euskaraz , baina bozkatzeko ez da euskalduna izan behar . Espainola izan behar da , eta Kolonbiako pasaportea dauka .
Arro hadi Kantauri itxasoa ta heien betiko loa betiko kanta zak Geroari esaiok olatuetan Herri - izarrak ez direla itzaltzen gure haurrek biharko ikastoletan heien izenak abestu ditzaten arantzetan biak hil baitziren .
Saiatzen gara baina ez da erraza . Izan ere , taldeetan uzteko moduko jokalariak ez dira ekipoko onenak izaten , guk geuk postu zehatz batzuetarako nahi ditugu kanpoko jokalariak eta aukera ez da handia . . . Talde onetatik jo daiteke , baina hor ere ez da erraza izaten eta , gainera , jokalari horien fitxak Realarentzat handiak izan ohi dira . Iaz Gabonak aldera ekarri genituen bi utzita : Viafara eta Mark Gonzalez . Hain zuzen , azken hori Liverpool bezalako talde handitik , baina zergatik utzi ziguten jokalaria orduan ? Mutila lesio luze batetik ateratzen ari zelako eta entrenatzaileak ez zuelako jartzen . Ondo irten zitzaigun Mark Gonzalezen aukera , baina beti ez da hala izaten .
Behin tratamendua onuragarria izan daitekeela erabaki ondoren , zenbait proba eta analisi eskatuko dira , bere organismoak ondo funtzionatzen duela bermatzeko , eta nor bere segurtasuna handiagotzeko . Horietako asko pazientearen egoeraren eta medikuaren irizpidearen araberakoak izango dira .
Oro har , aeronautikan erabiltzen diren material konposatuak karbono - zuntzez eta epoxi erretxinaz osatuta daude . Karbono - zuntza material garestia da , baina gogorra eta arina ere bai ; horregatik aeronautika - industrian asko erabiltzen da . Hegazkinaren egiturazko pisua arintzeaz gain , material konpositeek mihiztadura gutxiago behar dituzte egituran ( errematxeguneak saihesten dira ) eta mantentzeko errazagoak dira .
1849an beste lur sail hau bereganatu zuen : 117 . - Achuteguia .
Feminismoaren helburu nagusia emakumeen eskubideak aldarrikatzea zen , eta emakumeen egoera txarrak aldatzeko ahaleginak egiten zituzten . Tratu txarrak jazan dituzten emakume ugari daude edo , eskubiderik ez izateteagatik , hil arte egoera hori jasan behar izan dutenak ere bai . Baina aintzinako emakume horiei esker , gaur egungo emakumeek gehienetan ez dituzte horrelakorik jasaten . Lehen uste zuten emakumeek ezin zutela gizonezkoek egiten zuten lan berbera egin , emakumeek umeak edukitzeko zaintzeko eta etxea garbitzeko soilik balio zutela . Baina mugimendu feministaren ondorioz , hasi ziren konturatzen , eta horregatik orain hainbat eta hainbat emakume enpresa handietako buru dira , bai eta enpresa txikietakoak . Baina egoera ez da guztiz aldatu : badaude hainbat eta hainbat emakume beren gizon , aita , eta abarrengatik tratu txarrak jasaten dituztenak .
Download XML • Download text