eus-44
eus-44
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Ez al da polita ? Guretzat arrunta dena ( txori horiei patxizarrak deitzea ) oso deigarria da besteentzat , eta iruditzen zait ez garela kontziente zeinen aberatsa eta berezia den gure herriko hizkera eta euskara .
2011 / 07 / 12 | IKASTEKA | DANTZA , MUSIKA ETA ANTZERKIGINTZA SUDUR GORRIA JARRIKO DUGU ? LEGAZPI | Berri gehiago irakurri > >
Ez da erabaki erraza izan . Maiatzaz geroztik buruari bueltak ematen ari nintzen . Baina , nik uste dut , erabaki onena hartu dudala . Buruari bueltak ematen hasita nengoen , eta horretaz konturatuko ziren etxekoak , nire ondokoak . Jende askok esan dit arraro antzematen ninduela . Dena buruari bueltak ematen ari nintzelako zen , erremontea uzteko erabakia ez baita erraza izan .
' Vivir sin trabajo ' liburua Vivir sin trabajo , liburuaren egilea da Julio Gisbert madrildarra . « Lanik egin gabe duintasunez bizitzeko erremintak daude » dio Julio Gisbertek . Enpleguaren , ekonomiaren eta aukeren maisu ospetsua da . 11 : 00etan eskainiko duen hitzaldiaren ostean , 12 : 00etan , mahai ingurua egingo dute . Julio Gisbert , Aiztondo Denbora Bankua eta Euskal Herriko beste Denbora bankuetako partaideen esperientziaz jorratuko da . Gai honen inguruko interesa duten guztiei gonbidapena luzatzen diete Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitatetik . Merkatuari amaiera , 14 : 00etan emango diote .
Itxura eta diseinu berria aurkezteaz gain , erabiltzailen parte hartzea erraztuko du bertsio berriak , euren grabaketak zuzenean webgunetik zintzilikatzeko aukera emanez ; igo duten soinua segundu gutxiren buruan mapan ikusi ahal izango dutelarik .
Itzulpen teoriak , beraz , zer esan asko du euskararen hedapenerako , Euskal Herriaren euskalduntzerako behar den hizkuntzaren gaurkotze eta prestatzeko orduan . Horretarako elkarrekiko lanean aritu beharko dute itzultzaileek eta teorizatzaileek , elkartasun estuan , euskalduntze prozesu horretan eraginik duten instituzio eta pertsonekin .
Bai , EAJren pentsaeraren arabera , enpresetako zuzendaritzako postuetan irabazten dena irabazi behar du alkate batek . Guri , ez zaigu irizpide hau iruditzen logikoena . Gu ez gara sartu politikan diru gehiago irabazteko , edo eta profesionalizatzeko . Guk lehenagoko soldatak mantenduko ditugu , militantzia pentsaerarekin eta beste lan bat egitea nahi dugulako sartu baikara hemen . Egia da lan honek dedikazio eta ordu kopuru handia eskatzen duela , baina guretzat lanaz gain militantzia ere bada . Ez dugu ulertzen " hainbesteko ardura eta hainbeste ordu , berdin , hainbesteko soldata " logikaren barruan .
Eskoriatza jaietan da . San Pedro eguna gaur , egun handia dugu eskoriatzarrok . Atzokoa ere ez zen txikiagoa izan . Beñat Herce alkateak suziria jaurtitzearekin bat jai - giroan murgilduta gaude . " Adin guztietarako moduko jai egitaraua prestatu dugu eta gura dut jaiekin topera disfruta dezazuela " esan zuen alkateak . Hemen dituzue atzoko argazkiak eta gaurko , San Pedro eguneko , egitaraua :
Garbiketa lanak urte osoan zehar egiten dira , baina udan lanok areagotu egiten dira . Hareatza gehienak egunero garbitzen dira .
Konstruktibismoak , psikologia kognitiboaren ildo beretik , ikaskuntza ikasleak egin beharreko esanahien eraikitze - prozesutzat hartzen du . Horrela , ezagutzak ez dira era zuzenean transmititzen , hau da , ez dira ikasten irakasteko moduari pasiboki jarraituz . Bestela ikasten da : prozesu aktibo eta dinamiko baten barruan , inputa barneratuko da ikaslearen motibazio , aurre - ezagutza , ikas - estrategia eta ikas - estiloaren arabera .
Bai Donostia baita bere ingurunea ere migrazio - korronte garrantzitsuen hartzaile bihurtzen dira ; horren % 40tik gora Euskaditik kanpokoa da . Altza , Amara , Gros eta Egia auzoak , bolumen demografiko handiena dutenak , dira emigratzaile portzentaje handiena jasotzen dutenak .
Aurreko urteetan bezala aurten ere Udaleku Irekiak antolatu dira herrian . Horretarako begiraleak behar dira . Udalekuak uztailean izango dira , bi txandatan banatuta : 1 . Txanda , uztailaren 1etik 12ra eta 2 . Txanda , 15etik 26ra .
Batetik Bechener bikotea dugu , Nora eta Sebastian , oporrak igarotzera etorri direnak beren bizimoduaren krisi ia definitiboaren atarian . Hogeita hamar urte luzeetako bikote honek ez du luze iraun behar , beren amodioa desagertua baita eta Nora ederra beste gizonen laudorioei kasu egiten dien artean , Sebastianek hamabost urteko neskato bat du maitale .
Mario Barbosa polizia ohia fado kantaria da orain jatetxe batean . Ezagunak ditu , eta hainbat kasutan lagun ere , Lisboako auzo ez gomendagarrietako etxebako , jonki , gamelu , prostituta eta gainontzekoak . Hauetako bat , Mariza - kaleko emakumea - , basatiki erahilda agertuko da kale - obretako zulo batean . Barbosak ahaleginak eta bi egingo ditu Marizaren hiltzailea topatzeko , baita lortu ere . Joan Arretxek Lisboako Alde Zaharrean kokatu ditu bere istorioko pertsonaiak . Eta gora eta behera jarri ditu hauek , oinez edo tranbiaz , guri hiriko auzo marginal hauek erakustearren . Eta pertsonaiei bizia eman die bere egunerokotasun gordina aurrera eraman ahal izan dezaten . Nekez eta etsipen eta tristezia puntu batez eraman ere . Kapituluak motzak dira , irakurterrazak , arinak . Martxa handiz eta gartsuki irakurtzen den nobela da . Arretxek landutako nobela - beltza - bidaia - gida genero honetako fruitu berri honi aurreko " Morto vivace " baino biziago eta borobilagoa deritzogu . Oso gomendagarria .
Idazkari ohiaren esanetan , 50eko hamarkadan batez ere Tolosako jendea biltzen zuen klubak , inguruko herrietan ere eski elkarte gehiago sortzen hasi baitziren ; Donostiako Club Vasco de Camping ezaguna , esaterako . Oraindik norvegiarren bat geratzen zen , hasierakoen seme - alaba edo bilobaren bat , oso eskiatzaile onak hauek ere . Eta taldean emakume asko zituztela ere azpimarratu du Azurzak . Tolosako elkarteko datuen arabera , Gerra Zibila ondoren 98 gizon eta 47 emakumek osatzen zuten taldea . Hastapenetatik ugari izan ziren emakume eskiatzaileak , eliteari zuzendutako beste hainbat kiroletan gertatu izan den moduan ( tenisa kasu ) .
Isolamenduaren eskutik , bortizkeria fisikoa heldu da . Apirilean , hiru euskal preso politiko jipoituak izan dira . Sergio Poloren kasuan , Guardia Zibila izan zen bere erasotzailea . Puerton , beste bi euskal preso politiko kartzelariek euren aurka oldartatuko preso arrunten kolpe gogorrak jaso zituzten . Diego Ugartek konortea galdu zuen jipoiaren eraginez . Bitartean , hemen , giza eskubideen inguruan ahoa betetzen duten horiek ixilik mantendu ziren .
Urte honetan adur txarrekoa izan genuen Gaztelaniazko saritua , gaizki pentsatzen hastekoa da , baina berehala argitzen zaigu kontua ohartzen garenean urte horretako irabazlea Eduardo Gil Bera dela , euskal idazlea , nahiz eta Eusko Jaurlaritzak , bere fobia anti - erdaldunean , gaztelartu egin dion abizena : Eduardo Gil Vera .
Elkarren osagarri egiteko , zer behar da , diru gehiago , inbertsio gehiago ?
Garbigarrien eraginkortasuna ekoizlearen esku dago , eta ez du askorik axola ohiko garbigarria den edo kontzentratua . Bakar batek ere ez du lortzen orban zailak guztiz kentzea
Mineralen propietate kimikoak izaten duten konposizioaren araberakoa dira , mineralak uretan disolbatzen dira eta hori hauen gaitasun kimiko bat da . Beste gaitasun kimiko bat zapore da , adibidez , halita zapore gazia daukan minerala da
Eta zer dio teoria eboluzionistak gizakioi buruz ? Hipotesia ondokoa da : bizirik irauteko estrategiak elkarren artean banatu ahal izateko garatu omen zuten gure arbasoek hitz egiteko gaitasuna . Eta hitz egiteko gaitasun horri esker beharbada , daukagun tamaina eta tasa metabolikoari dagokiona baino lau bider bizitza luzeagoa dugu . Eta hatzaparrik eduki gabe , gainera . Dudarik gabe , medikuntza modernoak gizakion bizi - itxaropena asko handitu eta haurren hilkor - tasun - maila asko jaitsi ditu , baina dirudienez , mendea bizitzera iristen direnek medikuntzari baino , eboluzio - ondareari zor diote eskerrona .
Frantziako Gobernuak iazko uztailean iragarri zuen beste hartz bat sartzeko asmoa , baina , aldekoen eta kontrakoen erreakzioak ikusita , Ingurumenaren Ministerioak beste hiru ministeriotara zabaldu zuen erabakia hartzeko ardura . Aldez aurretik alegazio eta iritziak jaso ditu bertakoen artean , baita Xiberuako eta Baxe Nafarroako zenbait herritan ere . . . .
Udalerrian agertuko diren aparteko gaiak aztertzeko osatzen da .
POPOL : Ez baituzue saltzeko baimenik ukanen mugaz bertzaldeko .
Muruak urte asko zeraman herriko igeriketa proban parte hartu gabe , triatloian buru - belarri dabilelako azken urtetan . Igandeko salbuespena ezin hobe atera zitzaion ; izan ere , hamabi urte geroago , bigarren aldiz irabazi zuen . Bere denbora 39 minutu eta 31 segundokoa izan zen . Minutu bat geroago , Nora Varela eta Oiane Berganzo helmugaratu ziren , hurrenez hurren . Helduen lasterketa hasi baino ordubete lehenago , gazteen zeharkaldia jokatu zen . Zarauzko moilatik hasi eta itsas zabalera , 800 metroko ibilbidea egin zuten infantil mailako hainbat neska - mutilek . Aurtengo irabazleak Pablo Etxeberria azpeitiarra eta Ioar Urkiri mutrikuarra izan ziren . Hotzari aurre Inoizko parte - hartzerik handienean , ordea , eguraldia etsai izan zen . Iragarpenek ez zuten hutsik egin eta goibel esnatu zen igandea , zirimiri artean eta giro freskoarekin . Hala ere , hori ez zen okerrena izan : Getaria eta Zarautz lortzen dituen 2 . 850 metroko itsas ibilbideari ez ezik , hotzari ere aurre egin behar izan zioten 1 . 400 igerilarik . Itsasoa nahiko bare eta igeri egiteko baldintza egokietan bazegoen ere , urak 19 gradu besterik ez zituen - uztaila amaierarako ezohiko tenperatura - , eta horrek asko gogortu zuen aurtengo proba . Gainera , zenbait lagun hipotermia zantzuekin iritsi zen helmugara . Igerilari guztiek bat egin zuten hotz sentipenarekin , baina lortutako balentriak eta ikusleen txaloek segituan berotu zituzten haien animoak .
Emeek 18tik 26 hilabetera izaten dituzte umeak . Zoologikoan daudenean , berriz , urtean behin izaten dute kumealdia eta 110 egun irauten dituzte ahurdun . Basatiak direnean arrek 12 urte irauten dituzte bizirik emeek , aldiz , 16 . Baina zoologikoetan bizi direnean 30 urte .
Zer ezaugarri komun dute AGFA , SAAB , Oral B , BMW , Kawasaki , edota Panasonic marka komertzialek ? Logotipo horiek guztiak nonahiko Helvetica letra erabiliz diseinatu dituzte
1 . " Hasteko , 70 urte ditudala esango dizuet , 1941eko martxoaren 21ean jaio bainintzen . Duela 8 inguru , dagoeneko heldu samar , Basauriko KZ ikastaroetan izena eman nuen . Hasieran jakin - minez bezala hurbildu nintzen , baina gerora handitzen joan zen jakin - min hori , eta orain , KZri esker , Espainian eta Argentinan , nire bigarren aberrian , ditudan lagunekin partekatuko ditut geratzen zaizkidan urteak . Ikusiko duzuenez , nire KZ bizitzara berriz esnatzea izan zen . Eskerrik asko " .
Marta eta Peiorekin Txemaren klaserako egin genuen googeleko marrazkia ere agertu da . Azken hori ere , wordpresseko blogean daukat atxikituta .
ELKARRETARATZEA : ostiralean , urriak 31 , Gurutzetako ospitalelan , eguerdiko 12 : 00etan . Etxerat elkarteak preso gaixo larriak kaleratzea aldarrikatzeko daraman kanpainaren barruan ostiral honetan , urriak 31 , elkarretaratzeak egingo dira hainbat ospitalen aurrean . Bizkaian Gurutzetakoa , Basurto eta Galdakaoko ospitaletan egingo da , eguerdiko 12 : 00etan . Uribe Kostako Etxeraten aldetik , Gurutzetara joateko deialdia egin da . Aipatu behar da , gainera , Anjel Figueroak hainbat krisialdi larri izan dituela azken aldian eta ostiraletik hona ingresatuta dagoela Txagorritxuko ospitalean .
Hauetxek dira Gabiriako Udalbatza osatuko duten zazpi ordezkariak :
Azzopardi Companya de Dansa - ko Cesc Gelabert aditua izango da Dantzaldiaren barruan hurrengo master class bereziaz arduratuko dena . Martxoaren 30ea izango da , 18 . 00etan , Bizkaia Aretoan . Masterclass - ekin , dantzaren eta mugimenduaren profesionalak edota ikasleak , konpainien teknika , hiztegi eta konposiziora hurbiltzeko aukera dute . Halaber , gonbidatutako dantzari / koreografoek , hemen bizi diren lankideekin harremana ezartzeko aukera izango dute . Horrela , . . .
Udaleko langileen soldaten eguneratzea onartu zuten herenegun egin zuten udalbatzarrean . Udal Gobernu Taldearen aldeko botoarekin atera zen aurrera proposamena . EAJ abstenitu egin zen eta PSE - EEk aurka bozkatu zuen . Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak aurkako botoa azaldu zuen : " Zentzugabekeria da . Diru publikoa xahutzea da . Gizarte zerbitzuetan murrizketak egin beharko lirateke neurri hori hartuta . Gainera , ez da langabetuekiko solidarioa " . Altamira auzoko egoiliar txartelan ere moldaketak egingo dituzte . Horrela , orain arte bi gune zeuden , igerilekuen ondokoa eta Tomas Garbizu kalekoa , eta bigarren hori mantenduko dute soilik . " Uste baino eragin handiagoa izan du neurriak " , esan du Jon Legorburu zinegotziak , " eta eremu bat kentzea erabaki dugu , udaltzainen txostenetan oinarrituta " . Gainera , txartela urtero berritu beharrean , hiru urtean behin berritu beharko da . Denak ados zeuden erabakiekin . Tasen aldaketa Ados jarri ziren , baita ere , Bekoerrota kiroldegiko eta musika eskolako tasak igotzeko . Lehenengoan KPI aplikatuko dute . Aldundiaren kontratazio zerbitzuari atxikitzea ere onartu zuten . Bestalde , euskara batzordearen araudia onartu zuten , EAJren eta PSE - EEren abstentzioarekin .
Kantautore estatubatuarra Black Francisen larruan sartuko da ' Trompe le Monde ' diskoko abestiak errepasatzeko , indie ikonoa izan zen Pixies - en agur - diskoa hain zuzen . We Use To Party zikloaren baitan egingo da emanaldia eta bertan Tachenko talde zaragozarra izango du lagun Micah P . Hinsonek , The Pioneer Sabouteurs izenaren pean ariko bada ere .
Bosgarrenez antolatu ditugu jardunaldi hauei Europa Batasunetik datozkie gaurkotasuna eta garrantzia . Izan ere , epe motzerako helburuetariko bat da CO2 gutxi isurtzen duten eraikinen hastea . Aldaketa klimatikoaren aurka egiten duten mesedeagatik eta erregai fosilekiko dependentzia ezagatik Europa Batasuneko agintari guztiek adostu dute 2019tik aurrera Europa Batasunean eraikiko diren etxebizitza guztiak CO2 gabekoak izango direla .
" Euskararekin aspaldiko zor bat daukagunez eta Euskarabilak aurrera eramaten dituen egitasmoetan bat eginez , neu ere bazkide izaki , horrenbeste eraso pairatzen duen euskaldunon hizkuntza denon artean Basaurin susta dezagun " ( Tomas Bernales )
Andoainen grabatu zuten , Garate Studiosen . Musika Metakek kaleratu eta Trikuk ekoitzi zuen . Diskoa 2001eko urriaren 31n jarri zuten salgai .
- Adi ezak . Ez dik agoan itz - jario txororik erabilli bear gizon egiñak . Egiñetan erakutsi bear dik gizondasuna .
1 . Zer da Berbalagun Uribe Kosta ? Berbalagun Uribe Kosta egitasmoak , hirugarren urtez , Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren zazpi herrietan , euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi ditu euskara praktikatzeko , hobetzeko edota plazara ateratzeko helburuarekin . 2 - Nork parte hartu dezake ? Edonork har dezake parte ekimen honetan . Lau pertsona inguruko taldeak sortzen dira , euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz . Astean ordu betez geratzea adosten da hasieran , taldekideek beraiek , aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu eta zer egin . 3 - Eta taldeen artean ba al dago harremanik ? Horrez gain , hilero , Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatzen dira , hala nola irteerak , afariak eta aktibitate kulturalak , modu honetan , euskararen harreman sareak gehiago zabalduz . 4 - Zer egiten du Koordinatzaileak ? Talde hauen jarraipena egiteko , arazoak konpontzeko , informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izaten da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz eta ekintzen antolaketaz . 5 - Zenbat gara ? Iaz 60 pertsona inguruk hartu genuen parte proiektuan eta euskaraz mintzatuz , zaletasunak konpartituz eta jende berria ezagutuz , euskaraz berba egiteko gaitasuna garatu genuen . 6 - Nork laguntzen du egitasmoa ? Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak , Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunitateak diruz lagunduta dago , eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik kudeatzen da . Izena emateko telefonoz : 605 77 35 41 ( Fakun ) edo posta elektronikoz : berbalagunuribekosta @ hotmail . com
Vo Kui , Hanoi - ko unibertsitateko biologi dekanoaren hitzetan : Viet Namek aurten 200 . 000 hektarea zuhaitz landatzea du helburutzat eta ahal bezain laster 300 . 000raino iristea . Birlandaketaren egitekoa da batasunaz geroztik nazioak duen desafiorik handiena .
Azalaren gora konpentsazio buruz ados nuke . Erraldoia nire atzealdean eta alboko larruazal lehor adabaki berriro bigunak bihurtzen denean HOLO Ura ™ generator erabiltzen dut . When I stop . . . lehorrak adabaki berriro .
II . Euskal Produktuen Lehiaketaz gozatzeko aukera izan zen ekainak 27 larunbateko arratsaldean Euskal Etxea . Aurtengo edizioan gazta izan zen protagonista , iaz txakolina izan zen ordea . Bertara hurbildu ziren gaztazale amorratu guztiak . Gazta dastatzeko moduari buruzko hitzalditxo eman zen , baita gazta egiteko prozesuari buruzko bideo emanaldia ere . Epaimahaia gaztak ekarri zituzten zortziez osaturik egon zen . Epaimahaikideak gazta ezberdinak dastatu eta puntuatu zituzten . Puntuak kontatzen ziren bitartean hara hurbildu ziren guztiek gaztak dastazteko aukera izan zuten eta baita haragi parriladaz gozatzeko ere . Gazta irabazlea Mikel Plazaola beasaindarrak ekarritakoa izan zen . Ilorreta da gaztaren izena eta Bedaiokoa da . Lau gazta finalistetatik baten bat etxera eraman nahi zutenentzako aukera egon zen subasta txikian .
Eraikitako bolumenak kutxa bat osatzen du , non bi kasutan izan ezik , hormatal itsuak baoei nagusitzen baitzaie . Bi kasu horietako bat eskuineko fatxadan baoak zabaltzeko egindako jarduketa da , oso egintza arrunta joan den mendeko hasieran . Ondo egina dago . Bigarren kasua fatxada nagusia da . Hiru gorputzek osatzen dute . Alboetako biak trinkoak dira , baina erdikoan , zeinek erdiko bi hormarteak hartzen dituen , baoak nagusitzen dira . Erdiko gorputz horretako beheko solairua itxita dago . Bertan hiru bao baino ez dira ageri : sarrera , erdiko ezkerreko hormarteko ardatzean kokatutako puntu erdiko arku adobelatu batek osatua , eta beste bi kofadura , erdipurdiko jarduketa puntual baten ondorio . Goiko aldean , haritz - zurez egindako pieza bakarreko hiru habe handi daude , oholez egindako itxidura handi bat izan zenaren oinarri direnak . Itxidura horretako ez - funtsezko pieza horizontal guztiak oraindik zutik diraute eta horrek egundoko itxura ematen dio baserriari , konposizioari astuntasuna kenduz .
Urdaibaik bere aurreneko Kontxako Bandera irabazi du estropada polit baten ondoren . Oriok , bueltako luze ikusgarria eginda , ohorezko txanda irabazi du . Kaiku lehertu egin da azken txanpan eta ez da banderaren lehian izan .
Bertsio berri honetan hainbat aplikazio eguneratu dira , hala nola nabigatzailea , egutegia , kontaktuak eta posta elektronikoa .
2011 / 07 / 15 | ZURE AISIAN ZER ? | GAZTELEKUAN ZER ? GAUR DA AGUR BAZKARIAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA LEGAZPI | Berri gehiago irakurri > >
Bidea egin dela ziurtatzen duen Santiagoko katedraleko kabildoak emandako agiria . Latinez dator . Egiaztagiria behar bezala zigilatua erakutsi behar da , lortu nahi izanez gero . Gutxienez 100 kilometro oinez edo 200 kilometro bizikletaz egin behar dira Compostela lortzeko .
Herritar Harremanen Saileko Euskara Zerbitzuak egingo dio diru - laguntzak emateko proposamena Lehendakaritza Arloko zinegotziari , azaroaren 17ko Diru - laguntzei buruzko 38 / 2003 Lege orokorraren 22 . artikuluaren ildotik eratuko den kide anitzeko organo baten bitartez . Hiru kidek osatuko dute delako organoa : Herritar Harremanen Saileko zuzendariak edo ordezko izendatzen duen pertsonak , Euskara Zerbitzuko buruak edo ordezko izendatzen duen pertsonak , eta Euskara Zerbitzuko teknikari batek .
Bertan lehenengo fasetik sailkatutako 32 bertsolariei beste 10 batuko zaizkie , orain dela 4 urte finalerdietan aritutakoak hain zuzen ere . Hala , zazpi saio jokatuko dituzte fase honetan :
Urtea : 2010 Jatorrizko hizkuntza : gaztelera Iraupena : 14 ' Gidoi - egileak : Nieves Prieto Tassier y Fernando López Castillo Musika : Fernando de la Casa , José Jiménez , Alberto de la Casa , Nika Bitchiashvili , Nieves Prieto
Antsetegiko kaskoa ( 804m ) , beno egia erreteko mendi hau biburukoa da . Ikuspegi bikaina da eta behitialdean Aritzakungo erreka ageri zaigu , Itsusiko haizak . . . inguruko mendiak , Iparraruntz begiraz , Lizarzu , Arzamendi , ekialde ta mendebalde Irubelakaskoa , Larun . . eta . . . »
Azpeitian eskalatzeko zaletasun handia dago , aurrera begiratzeko joera izaten duten gazte asko aurkitzen dira . Eguzkia noiz aterako zain , hormak berotu eta hormetako epeltasunak dastatzeko intentziotan ateratzen dira segurtasun neurri guztiak poltsan dituztela . Zaratarik atera gabe aurrera egiten duenak ateratzen du zaratarik handiena , baina bukaeran , beren emaitzak azaleratu behar direnean eta bitartean inori trabarik egin gabe egiten dute aurrera . Baliteke hormetako poetek , beraien poesia ozen ez oihukatzea , baina beraien balentria gure belarrietara iristen da , agian haizeak ekarrita , nork daki . Isilean egiten dute lana poeta hauek . Beraien pausoak ez dira entzuten , mendiak beretzako gordetzen ditu eta agian mendigoizaleren bati iritsiko zaizkio haizearen errezitaldi amaigabeak . Eskalatzaileak mendia behar du eta mendiak behar ditu hormetako poeta hauen esku eta hanken ferekak . Erlazio eder horretan errespetuak indar handia dauka , bata bestearekiko errespetua , begirune eta besarkada horretan , biharko egunaren baitan ez dira elkar engainatzen . Azpeitia ez da , guretzat behintzat , kostako herri bat , eta itsasoaren eta surflarien arteko erlazioa ez dugu hain sakonki ezagutzen . Baina Azpeitia mendiz josita dagoen herri bat da , luxuzko koadroak ikus ditzakegu egunero batera eta bestera begiratuz . Denbora murritz batean nahi adina mendi buru zapaltzeko aukera daukagu eta horren ondorioz mendien gorputzean poetek haizearen abestiak ereiten dituzte . Erlazio mota hori gertuago sentitzen dugu .
Zenbait saltokitan plastikozko poltsen ordez biodegradagarriak ematen hasiak dira . Horrek konpontzen al du plastikozko poltsek ingurumenean eragiten duten kaltea ? Planteamendu horrek behar ez den lekuan jartzen du arreta . Arreta materialean jarri beharrean produktuaren bizitzan jarri beharko litzateke . Plastikozko poltsak asmatu … Continue reading →
70 minutu behar izan zituzten Aimarrek eta Peñak Lekeition txapeldun izendatzeko . Peñagarikanok Beginoren erasoak gelditzen egindako lana nahikoa izan zen bukaerako emaitza ziurtatzeko . Olaizolak , beste behin , ez zuelako hutsik egin atzokoan zazpi tanto eginez Berasaluzek egindako hiruen aurrean .
Helize bikoitzak baino garrantzi txikiagoa al dute ekarpen horiek ? Argi dago ezetz . Orduan , zergatik hainbesteko desoreka ospakizunetan ? Antza , dotorezian dago gakoa .
" Memeari " berriz , erantzun memelotxua emango diot . ME zer iruditu ? Totxoa . Alegia , lehenengo bistazo batean orri asko . Ez nabil txantxetan ( ezta serio - serio ere ) , baina hori da seguruenik gure inguruan dabilen iritzi masiboa ( masiboa bezain aitortezina bestalde ) .
Hona hemen Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuen hizkuntz kalitatea bermatzeko prozesuaren lan - fluxua :
Euskal politikoek bere laztura azaldu zuten Gernikan gertatutakoaren berri izan eta gero . Telesforo Monzon , bonbardaketaren lekukoa izan zena , honela zioen , Euzko Jaurlaritzaren Herrizaintza sailburua honako telegrama bidali zion Lehendakariari 1937ko apirilaren 27an :
Eta bukatzeko , ezin aipatu gabe utzi duela hamar urte gertatutakoa . Javier Otxoak etapa gogoangarria irabazi zuen Hautacamen . Etapa beldurgarria izan zen ; luzea eta horretaz gain , euria goian behean . Txirrindulari bizkaitarrak bakarrik egin zituen kilometro asko , Aubisque lasterketaren buruan igaro zuen eta azken mendatean gorriak ikusi bazituen ere , Armstrong orpoz orpoz zuelako , azken bururaino eraman zuen ihesaldia eta etapa irabazi zuen .
2010 . urteko apirilean , EAEko administrazio publikoak enplegu - erregulazioko 154 espediente ( EEE ) ebatzi ditu ; horietatik , 149 baimendu ditu , 1 ukatu eta 4 bertan behera utzi .
Hau dela eta , zenbait herritarrek askotan kritikatu izan dute eraikin hau itxita egotea eta behar duen erabilera , garbitokiarena edo turismorako bisitalekuarena , eduki ez izana ; honen adibide dira Jose Inazio Alberdi Egañak azken urteotan hau salatuz idatzi dituen gutunak .
Apezpikua - Oldartzen zirenaz geroz , zure gain ondorioak .
Donostiakoak aipatuta , ikasleak maisua gainditu duela defenditu izan dut donostiarren aurka . Azpeitikoak hobeak direla , ze arraio ! Azpeitian denok batera atera ohi gara , denok batera jo ( gainera Sarriegirenak bakarrik ez , baita Xuberrenak ere ) , denok batera parranda egin , denok batera inbidia pasatu txikiak guk baino hobeto nola jotzen duten ikusiz , denok batera sokamuturrera ( beno , ia denok ! ) zezenaren usaina laztantzera . . . Festa denok batera , erritmo berean , ajea ere antzekoa izaten dugula esango nuke , solidarioak bagina bezala . Alderantziz gertatzen da Donostian , talde bakoitza bere aldetik , ordutegi ezberdinetan , auzoetan banatuta . . . Azpeitiko giroaren antzekorik ez dago , bakarra munduan . . .
26 . Eta Methdszela , Lemek enjendratu ondoan , bizi izatu zen zazpi ehun eta laurhogoita bi urthe eta enjendratu zituen semeak eta alabak .
Euskararen normalizazio komunikatiboaren eta aurrerapen teknologikoaren aldetik , Umap martxan jartzea pizgarria izan daitekeela uste dugu ; tarteka euskaraz egiten duenak , motibazio gehigarri bat izan dezake orain euskaraz sarriago idazteko , bere eta bere lagunen mezu - jario edo timeline - etan erdi - galduta geratzen diren mezuak izan barik , Umap - eko jarioetan elkarrizketa aberats eta osoago baten parte izan baitaitezke euskarazko tuitak .
- Teresa , esan zidan Kondeak eseraraziz , ez ditut sarritan berrituko zurekin horrelako frogak , beste xede batzuetarako nahi baitzaitut ; baina funtsezkoa da ezagutu ditzazun zeintzuk diren nire gurariak eta nola amaituko duzun egunen batean etxe honetan , baldin traditzen banauzu , edota zoritxarrez , bere ondoan hartuko zaituen emakumeari elezuriz atzipetu zaitzan uzten badiozu .
Berbaoc José Belmonte , Izibene Oñederra , Mercedes Sánchez - Agustino , Gustavo Díez eta Irati Fernández artistek egindako animaziozko film laburra , Xabier Erkiziak Santiago Irigoien musikariari egindako elkarrizketaren ondotik sorturiko soinu - pieza batean oinarritua . Zuzendaritza : Vuk Jevremovic Xabier Erkizia José Belmonte Gustavo Diez Irati Fernandez Mercedes Sanchez - Agustino
Baina agurea , non demontre sartu ote zen agurea ?
Renfe - Operadorak bi hilabeteko epean zehar gordeko ditu bidaiariek ahaztu , galdu edo utzitako objektuak eta jatorri ezezaguneko guztiak , Renfe - Operadoraren bagoietan , nasetan eta dependentzietan aurkitutakoak . Objektu horien erregistro berezia gordeko da , haien ezaugarri nagusien deskribapenarekin eta aurkitutako egunarekin eta lekuarekin , unean indarrean dauden araudien arabera erabiltzeko helburuarekin . Halakorik ez denean , enkante publikoan besterenduko dira . Besterendu aurretik , objektuen jabeek eskatzen badituzte , honela egingo da : aurrena , jabeak direla frogatu beharko dute ; eta ondoren , dagokien gastuak ordaindu , baita garraio gastuak ere , aurkitu ziren lekutik lekualdatu beharra baldin badago . Hasiera Hasiera
Uztailaren 5etik 8ra , behi esnadunen sistemen ikusteko bidaia . Manche departamentuko . . .
Urepeleko barnetegietan , euskara eskolez gain , inguruko mendietara txagoak egiteko aukera eskaintzen duena . Beste aldetik , barnetegi ibiltarietan , bizikletaz eta oinez , ez dago eskola ordurik mintzapraktikara bideratuta daudelako , baina arduradunak irakasleak direnez edozein zalantza argitzeko prest dauzkazu .
Landare - metodoan taninoa erabiltzen da . Taninoa naturalki zuhaitz batzuen enborretan sortzen da . Larrua taninoz betetako upel batean sartzen da eta aste batzuetan uzten da . Landare - metodoa jasan duten larruak malguak dira eta altzari eta maletatan erabili ohi da .
Sakarosa bi unitatez osatutako karbohidrato bat da : fruktosa eta glukosa . Karbohidratoen funtzio nagusia energia ematea da ; beraz , azukrea produktu energetikoa da . Zehazki , lau kilokaloria ditu gramo bakoitzeko , eta beste ezer ematen ez duenez - ez zuntzik , ez bitaminarik , ez mineralik - , kaloria hutsak direla esaten da .
Twitter Trackbacks for Apunteak hartzeko era berriak | Atoa ( ez da egiaztatu ) ( e ) k bidalita 2010 , Urtarrila 4 - 13 : 46 ( e ) an .
Hala ere , prozedura zigortzailea abiarazi izanaren jakinarazpena geroago egin ahal izango da kasu hauetan :
Donamartiri , Donostiri , Lekorne , Lekuine , Makea eta Meainerekin osatzen du kantonamendua edo eskualdea Hazparneko herriak , eta berau da herri nagusia . Hazparne herriko alkatea Intxauspe , 2008tik . Modem alderdiko kidea da .
Plazen banaketa lehiaketa bidez egiten da , Estatu mailako arau orokorrei jarraituz :
Broma izango duk ? Silveirak albotik , zuri - zuri eginda , urruti zegoela iruditu zitzaiolako .
Kolore - hautatzailea tresna bistaratzen du . Kolore - hautatzaileak bere azpian dagoen edozein kolore bistaratzen du , eta aldi baterako arean gordetzen du . Tresnaren informazioaren leihoa ( ) gaituz unean hautatutako kolorearen informazioa azaltzen da . Egin klik bideoaren irteerako edozein posiziotan puntu horretako kolorea hautatzeko . Kolore - hautatzaileak koloreen informazioa bistaratzeaz gain , bere balioak hainbat efektutan erabil daitezke . Efektu desberdinek kolore - hautatzailea modu desberdinetan kudeatzen dute .
Salt Lake City Ameriketako Estatu Batuetako Utah estatuko hiriburua eta hiri jendetsuena da . Egindako zenbatespenen arabera , 183 . 171 biztanle zituen 2009ko uztailaren 1ean ; [ 1 ] eta hiria barne hartzen duen Salt Lake City metropolitar eremuak , berriz , 1 . 130 . 293 biztanle . Salt Lake City , gainera , Wasatch Front izeneko hiri eremu zabalago baten barruan dago , eta hiri eremu horrek 2009 . urtean 2 . 298 . 915 biztanle zituela zenbatetsi da . [ 2 ]
Batetik , informazioa zabaltzea kooperatiba guztietara , eta alde berean , kultura kooperatiboa hedatzea .
Zazpi urte ez dira alferrik joan . Saiatu behar dugu orduko elkartasuna pizten , baina zaila da oso .
Reiner Microtek gipuzkoar enpresak , plastiko - mikroinjekzioan espezializatua dagoenak , enpresa teknologiko berri onenaren Toribio Echevarria saria jaso du . Reiner Microtek - ez gain beste enpresa hauek ere jaso zituzten Toribio Echevarria sariak , beste kategoria batzuetan : Wattio , Luix , Regennia , Ingeniería y Soluciones edo Grupo Egile XXI . Ekitaldian , hauek parte hartu zuten : Markel Olano , Gipuzkoako diputatu nagusia ; Xabier Garmendia , Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energiako sailburuordea ; Jose Ramon Guridi , Gipuzkoako Berrikuntzako diputatua ; Juan Jose Garayar Eusko Jaurlaritzako Garapen Industrialeko zuzendaria eta Miguel de los Toyos , Eibarko alkatea .
Egun hauetan albiste dira arabiar herrialde askotan altxamenduak gertatzen ari direla . Gehienek egoera ekonomikoa dute arrazoi nagusia , baina askotan badira gobernua aldatzeko , demokrazian sakontzeko edo beste herrialde batzuetan gertatzen denaren antzekoa egiteko gogoa . Egoera afrusa sortu duen domino efektu sakon baten aurrean gaude , Tunisian hasi eta orain Egiptoraino iritsi dena , baina litekeena da beste herrialde askotara hedatzea . Ez da nire asmoa , ordea , honen zergaitiei buruz hitz egitea , baizik eta sare sozial eta Internetek jokatu duten papera aipatzea . Wikipedian artikulu dexentea dugu gaiaren inguruan ( http : / / eu . wikipedia . org / wiki / 2010 - 2011ko_arabiar_munduko_matxinadak ) , eguneroko berriekin gaurkotua . Testu bilduma ona , erreferentzia ezberdinak eta , batez ere , eduki librea da webgune honetan aurki dezakeguna . Egoerak , hala ere , sorpresaz hartu ditu nazioarteko analista gehienak eta zaila izan da lehenengo egun horietan analisi onak aurkitzea . Kasu hauterako beti izaten dira onak http : / / www . rebelion . org bezalako webguneak , non ezkerreko analisiak argitaratu ohi dituzten . Hau idazterakoan hogei bat no artikulu izango dituzte Tunisia eta Egiptori buruz , eta batzuetan Yemen , Arjelia edo Sudan ere aipatzen dituzte . Baina benetan bitxia izan dena sare sozialen erabilera izan da . Sudan , Egipto , Siria , Tunisia eta litekeenez ere Libano eta Jordanian Facebook zein Twitterrek eragin handia izan dute . Protesta asko sare hauetatik deitu ditu jendeak eta , adierazpen askatasuna askotan murriztua duten herrialdeak izanik , arma ona aurkitu dute bertan . Ziurrenik guraso askok kezka izango dute euren seme - alabek Tuenti edo bestelakotan egiten dutenagatik . Lasai , justifikaturik dago . Jendearen gehiengoak sare sozialak elkarrizketa hutsalerako baino ez du erabiltzen , azken txutxumutxuak edo orain dela bi aste egindako parrandako argazkiak ikusteko . Egipton ere antzekoa izango dela ziurtatu ahal dizuet , nahiz eta ideiarik ez dudan hangoek idazten dutenaren inguruan . Zorionez , ordea , badira tresna hauek informazioa trukatzeko erabiltzen dutenak ere . Twitterren etiketak erabiltzen dira horretarako . Egipton , kasu honetan , # egypt erabili dute . Eta etiketa oso erabilia bilakatu da mundu osoan zehar horren inguruan informazioa jaso eta bidaltzeko . Aurreko batzuetan ere ikusi dugu # ecuador edo # iran etiketak erabiltzen . Meme bat hedatzeko dira , ideia bat , kontzeptu bat . Euskal Herrian ere bada aukera sare sozialak aldaketaren alde erabiltzeko . Greba Orokorra izan genuen joan zen astean eta # greba orokorra izan zen espainiar estatuko hitzik erabilienetako bat . Sare sozialek badituzte alde txarrak , noski . . . erabil ditzagun modu eraginkor batean ! Galder Gonzalez
Iruñako Golem Baiona zinema - aretoetan Mundua eta giza eskubideak zinemaldia eginen da maiatzaren 2tik 6ra . Izan ere , Golemek eta Eskubideen Ikasgelak ( IPES elkarteak eta Amnistía Internacionalek osatutakoak ) antolaturik , jaialdian bost film emanen dira , guztiak ere hainbat herrialdetako giza eta gizarte arazoen ingurukoak .
PD . Non egingo den erabaki gabe dago , sugerentziarik ?
Azkenaldi honetan , powerpoint motako aurkezpenak online egiteko baliabide ahaltsu baten bila nabil . Ikasturtean zehar , nire gaian ( euskaran ) pisu handia izan dute mota hauetako aurkezpenek ( XX . mendeko literatura , euskalkiak … lantzeko ) baina hainbat akats ikusten dizkiot usu eta maiz erabiltzen dugun Microsoft - eko aukera honi . Okerrenena , dena den , taldean lan egiterakoan da . Gelan landutakoa bukatu nahi izanez gero , beti edo taldekide bakar batek eraman behar izaten du etxera han amaitzeko edo beste nonbaiten elkartu behar izaten dute ikasleek , honek dakartzan zailtasun eta oztopo guztiekin ( batek partikularrak , besteak entrenamendua … ) Horretaz gain , badu beste eragozpen garrantsitsu bat : eskuragarritasuna . Euren buruei korreoz bidali ohi izan dizkiete askotan lanak klaseak amaitutakoan ( denbora galtze nabarmena ) edo pendrive bat erosi ( ikastolako ordenagailuek ez dute jada disketerarik ) . Egia da , bestalde , oraindik ez dudala aurkitu sarean tresna honek hainbateko aukera ematen duenik ( txantiloiak , transizioak , soinuak , irudiak , estekak … )
Deskargarako ateak , gorputza bezalaxe , errotomoldeo bidez eginak daude dentsitate handiko polietilenoarekin . Geruza bikoitzeko sistema batekin indartuta daude , saiheska labaintzen dira , eta liburu gisa erabat zabaltzen dira , barrua kamioiaren gainera hustea errazago eginez .
" Sorpresa nahiko polita hartu genuen , ostiraleko emanaldira jende asko eta asko joan zelako . Kontuan hartu behar da dokumentala otsailean estreinatu genuela , eta bestetik , Donostiako Zinemaldian pantailaratu dela zinemaldiaren zurrunbiloak inguratuta " .
Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren XXVI . edizioaren hasiera dela - eta , Bavariako Stadtkapelle Starnerg taldeak Kale Nagusian zehar desfilatu du , eta , ohi bezala , Foru Jauregira hurbildu dira banda horretako kideak .
Gasteizko campusen ere burutu dira azken sareka salatzeko mobilizazioak , 12 : 00etarako manifestazio deialdia baimenduta egon ez arren . Ertzaintzaren hiru furgoneta ibili dira campusean zehar manifestazioa galarazteko . Hala ere , fakultateetan barrena burrunbadak egin dituzte 300 bat ikaslek Letren fakultatean asanblada jendetsua burutu ondoren .
Euskararen aldeko konpromisoa garbi erakutsia du herriak , beraz . Gainera , azpeitiarrak oso leialak dira euskaraz hitz egiteko orduan : Azpeitian 13 . 700 biztanleetatik % 87 dira euskaldunak euskaraz dakitenak eta horietatik % 81ek euskaraz hitz egiten dute kalean . Hain zuzen , goraka doa kaleko erabilera : 1989an % 73koa zen , 1993an eta 1997an % 78 - koa , 2001ean azken azterketan % 81ekoa .
4 . Distira eragiteko gaitasuna : komuneko materiala distiratsu uzteko gaitasuna islatzen du .
Gai hauez gain , beste hainbat ere jorratu ditu leitzar honek , nahiko zeresan ekarri dutenak gizartean . Adibidez : ikastola , Zapatero , PNV , Nafarroa , eta horrelako gaiak izan dira bere hitzetan ageri direnak . Baina , gauza ez da horretan geratzen , gai honek baditu beste bi gauza nafar asko eta asko mintzea lortu duena . Pellok , liburuaren aurkezpenean , nafar askok berak bezalaxe pentsatzen dutela esan baitzuen eta nafarren ahoa besterik ez zela , eurek pentsatzen zutena zioela . Badakigu , zorionez , ez dela horrela . Honek , esan bezala , asko mindu du nafar gizartea , baina samina ez da horretan geratzen . Pedro Pegenaute , Hizkuntza eta Unibertsitate Politika Zuzendariak esan baitu , liburu horren aleak erosteko asmotan dabilela bere departamentua , ondoren , zerbitzu publikora bideratuak izateko , hau da , liburutegietan , udaletxeetan , etab . jartzeko .
Kode irekian dagoen bulegotika - suite ezagunena da gaur egun . Duela aste batzuk kaleratu zen Openoffice 3 . 0 bertsioa , eta handik gutxira euskarazko bertsioa ere eskuragarri jarri zen . Kode irekiko aplikazio gehienek bezala , garatzaile eta erabiltzaile komunitate zabala du atzean . Horrek , etengabe zuzenketak eta hobekuntzak egitea ekartzen du . Ez da ahaztu behar bulegotika - suite oso hau doakoa dela .
Programan lekua lortzeko aukera berdintasuna ziurtatzearren , inprimaki bat bakarra onartuko da eskatzaile bakoitzeko . Inprimaki bat baino gehiago agertzen bada , eskaera deuseztatu egingo da .
Seigarren aldia da Kultura - Ministraritzako Espainiar Letren Sailak Sari Nazionalak banatu dituela Narratiba , Saiakera , Espainiar Historia eta Itzulpen - alorretan .
Ángel de Ápraiz y Buesa ( Gasteiz 1885 - La Coruña 1956 ) Eusko Ikaskuntzaren sustatzaile nagusia eta lehenengo idazkaria izan zen . ; Ugari bidaiatu eta bizitzaren zati handi bat bere jaioterritik kanpo bizi arren , gizon ikasi eta bidaiari hau beti gasteiztar sentitu zen . Valladolideko Unibertsitateko Artearen Historia eta Arkeologiako lehenengo katedraduna eta bere garaiko euskal mugimendu zientifiko - kulturalaren bultzatzailea izandako gizon hau duela mende bat baino gehiago jaiotako edozein euskaldun baino pentsamendu askoz aurreratuagoa zuen .
Xabier Agirrek , Eusko Alderdi Jeltzalearen ahaldun nagusigaiak , Gasteizen garapeneraren alde jarraituko dutela adierazi du .
Erpin geodesiko batek eta postontzi batek ( Bilboko Mendi Elkarteak jarritako plaka : 1 . 336 metro , 2008 - 04 - 19 ) mendi honen punturik garaiena markatzen dute . Hemendik panoramika bikainaz disfrutatu dezakegu eta , besteak beste , honako mendi hauek ikusiko ditugu : Kantabriako Mendilerroko mendiak , Europako Mendiak , Peña - ko mendiak , Gorobel Mendilerroa , Gorbeia , Anboto , Ganekogorta , Eretza , El Mazo , El Moro , Ubal , San Vicente edo Castro Valnera . Mendi - hegalaren iparraldean jaiotzen da izen bereko sakan sakonean barneratuko den Kalera ibaia . Kordaletik jarraituko dugu , ekialderantz . 250 metro jaitsi ( jaitsiera leuna ) eta Terreros Negros - en dagoen zohikaztegi garrantzitsu batera helduko gara .
Europa osoko liberalek iraultza sozial orokorra hedatzeko itxaropena lortu zuten Frantziako Uztaileko Iraultza horri esker . Baina gehienek ez zuten espero adina eskuratu . Louis Philippek ez zuen gerrarik nahi , eta , itxaropenak itxaropen , ez zituen poloniarrak babestu Errusiako tsarren kontra . Poloniako matxinada gupidarik gabe itzali zen , eta Polonia Errusiar Inperioan barna igaro zen .
Apustuetan ateratako dirua ere ez da beti irabazleentzat izan . 1922an , adibidez , Marokon ziren herritar soldaduei , jokatutako apustuan lortutako irabazia bidaltzea erabaki zen .
Eta heldu nintzen halako batean etxera . Eta atea zabaldu ere bai . Eta nabarmen ikusten zen argiak piztuta jarraitzen zuela , zirrikitu guztietatik ikusten baitzen . Gaua zelako . Eta beste guztia ilun zegoelako . Aspertuta joan nintzen gelaraino . Aspergarria da piztu ez dituzun argiak amatatzea . Piztu dituzunak ere bai .
HUHEZIn Komunikazio ikasketak egiten ari diren ikasleekin batera hezkuntza - komunitate txikitxo bat osatzea da blog honen helburua : haiei azterketen eta lanen berri ematea , ikasgaien gorabeherak azaldu eta artikulu eta lotura interesgarriak eskaintzea , eta , haien ekarpen eta iritziak aintzat hartuta , denon artean apurka - apurka ezagutza eraikitzen joatea . Aitor Zuberogoitia deitzen naiz . Etxebarrian jaio nintzen 1972an , Markina - Xemeinen hazi eta ikasi , Bilbon 20 urtez bizi eta Durangora egokitzen ari naiz gaur egun . Durangon bizi arren , Eskoriatzan ematen dut eguna , HUHEZIn ( Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea ) . Aspaldidanik nabil komunikazio munduan : Argia , Egunkaria , Aizu ! eta Bilbo Hiria Irratia hedabideetan lan egindakoa eta beste hainbatetan kolaboratutakoa naiz . Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan ere ibili nintzen garai batean , Hedabide Saileko sustatzaile modura , eta baita Euskal Idazleen Elkartean ere . Gaur egun , esandako moduan , HUHEZIn dihardut beharrean , bertako Komunikazioa jakintza - arloa koordinatzen .
Alegiako " Zazpi astoren gainean " bertso eskolako blogan jaso da berria . Badirudi Realelo marketing arduradun andrearen ustetan bertsolariek ezin bestean patata soroetan lanean ibili behar dutela . Andere honen arabera euskara eta bertsoa ezin bestean nekazal giroarekin loturik daude . Topikoz josita .
Mostrando las entradas más recientes con la etiqueta VLC Mostrar las entradas más antiguas
Poliziak makina bat tanketa atera zituen kalera egoera bere onera ekarri nahian , alfer - alferrik , ordea . « Jendea zoratu egin dela dirudi . Gobernuaren egoitzari eraso diote , su eman aurretik » , kontatu zuen Dadun hiriko emakume batek .
Euskal Herrian dago munduko eguzki baratze emankorrena , hain zuzen , Milagro herriaren ondoan , Nafarroako Erriberan .
Busturialdean Bildu nagusitu da , 13 . 877 boto lortu ondoren ; EAJk , ostera , 10 . 352 boto lortu ditu eskualdean Bermeo . Emakumezko batek hartuko du hurrengo legealdian Xabier Legarreta jeltzalearen erreleboa Bermeoko alkatetzan , 4 . 419 boto lortu baititu Idurre Bideguren buru duen Bilduren zerrendak . EAJk , aldiz , 3 . 985 boto lortu ditu 2011ko Udal eta Foru hauteskundeetan ; koalizioak baino 434 gutxiago , zehazki . Horrenbestez , Bilduk [ . . . ]
» www . zabaldu . com » Gizartea » Errenteriako Udalak polizia gehiago bidaltzeko eskatu du
Santander , Telefónica , Endesa eta BBVAk hiru hilabetetan Zapaterok aurten errekortatuko duena baino gehiago irabazi dute . Gainera , ELAk aurkezturiko datuen arabera , finantza alorrak laguntza publikoetan 61 . 000 milioi € ( 10 Bilioi pezeta ) jaso ditu , eta Zapaterok FMIri eta EBri hitz emandako ajusteak 65 . 000 milioi € ( 10 , 8 Bilioi pezeta ) kopuruan zehazten da . Mundu osoan , aurpegira lapurtzen ari zaizkigu , kopuru izugarrietako lapurreta .
Azkenaldian herriko dendetan eta tabernetan lapurreta asko izaten ari direla - eta k , ezkatuta daude Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteko kideak . Hori dela eta , lapurretak salatzeko elkarretaratzera deitu dute bihar , 12 : 45ean , herriko plazan . Mobilizazioa Herri seguruago bat nahi dugu ! Nork babesten gaitu ? lelo hartuta egingo dutela aurreratu dute .
Inoren iritziz , akaso , landarez dotoretutako lorontziak alferrikako luxuak dira hirietan baina , beste norbaiten ustez , hirigunea naturaz , alaitasunez eta edertasunez janzten dute . Txosten hau egitean , lore eta landareen aldetik , oinezkoentzako alderdien egoera aztertu eta , egiaztatu zenez , bisitatu ziren lau katetatik bitan ez zegoen lorontzirik eta , horrelakorik zegoen hiru tokitako batean elementuak ez zeuden kontserbazio egoera egokian .
Bukaeran , munduaren amaieraren simulakroa egin zen . Bertsolariak eta Aitzol de Kastro Doktorea bunker batean sartu eta irtetzerakoan , ez zegoen jenderik , publikoa poltsa beltzekin estali zituzten buruak .
Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak , Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15 / 1999 Lege Organikoa , abenduaren 13koa , betetze aldera . Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua . Zure eskubideez baliatu nahi baduzu - dagozkizun datuak ikusi , aldatu , ezeztatu edo kontra agertu - , jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetara .
Arimadun Bisitaldiak izeneko bisita gidatuak antolatu dituzte Loiolan , gaur ( asteazkena ) hasi eta abuztuaren 15era arte
Bere ikusteko manera eta bizi modua ulertzeko , aldiz , garaiko kontestuari behatu behar zaio . XX . mendeko gizona zen , 1920an sortutakoa , gerla ezagutu duena . Gure gaztetasunean libertamendu guti genituen , pilotaz aparte . Gainera , gazte esposatu zen Leonie Etxebarrenekin ( 1943an ) eta lau haur ukan zituzten elgar . Gizon seriosa zen . Hobeki ezagutzeko , ene ustez , hil aitzin argitaratu duen Odolaren mintzoa liburuko idazkiek zer nolako gizona zen erakusten dute , bere barnak arrunt ideki dizkigulako . Liburua irakur - tzean zer nolako gizona zen hobeki ezagutzeko lagundu dit , nahiz haurtzaroko lagun izan . Bere barnak , bere pentsatzeko eta sentitzeko manerak zabaldu dizkigu , sentiberatasun handi batekin .
Demagun 1000 euroko kapitala ezarri dugula bi urteko epemugaz . Lehenengo eta bigarren urtean interes tasak % 20 eta % 10 dira hurrenez hurren . Zenbatekoa da urteko batez besteko interesa ?
Etxebizitza eskuratzeko zailtasunaren arazoak eskatu eta , jakina , eskaini beharko liratekeen beharrak ezkutatzen ditu bere baitan . Adibidez , etxebizitzak argi naturala izatea , beroa modu homogeneoan banatzea eta bistak atseginak izatea exijitu beharko litzateke . Hiru horiek funtsezko gaiak dira arkitekturan baina , hala ere , ez dira eztabaidatu ere egiten . Hiritarrarentzat oso zaila da gauza horiek eskatzea minimoa beteta ere ez dagoenean .
Songwriter edo kantu idazleen tradizioak agintzen duen eran , tabernazuloak izan ziren Morauren kantuetarako lehen aterpea . Musikaria trebatzeko eta haren sena neurtzeko leku aproposak dira tabernak , bat - batean topatutako entzulearen arreta bereganatzeko lehia horretan bere armak erakutsi behar baititu . Moraurenak ondo zehaztuta zeuden hasieratik : gizartearen erretratu ironikoa eskaintzen duten pop kantu zuzenak egiteko argitasuna - Billy Bragg eta Woody Guthrieren miresle izanik , ezin bestela izan - , bihotzaren kontuak balada goxoetan islatzeko sentsibilitatea , eta , oso garrantzitsua Morau ulertzeko , umorea , kantautoreen transzendentziarako joeratik aski urruntzen duen ezaugarria . Nortasun propioa izateaz gain , xarmako kantari agertu zen hernaniarra , salbuespen goxo bat euskal musikan .
Atzo esan ostien Larrau oindiño serraute dauala . Probablemente Tourmalet be serraute ixengo da ! Ba nik Luchon Baiona in gure neban sapatun , ya me jode ! Sergatik jodiuten dostan ? Topera noyalako , erras , kate - barik , danak atzin lagaten , pedaleo akojonantigas , . . . ta neri ez txulo deitxu eh ? Gausek diesan besela esan besteik es dot ein !
Bi aukera dituzu jokoari hasiera emateko . Ezkerreko irudiaren gainean klik eginda ( html ) , orri bat zabalduko zaizu ; eskuinekoaren gainean klikatuz ( swf ) , aldiz , orri nagusian leiho bat agertuko zaizu . Hautatu gustukoen duzuna eta ekin HITZAPASAri !
" Jai egun arrotzei marra gorria , ikasleok intsumisioa " leloa hartuta Herri Eskolak egin zituzten herenegun Azpeitiko Ikasberri Ikastolan . Han , ikasleek antolatutako egitaraua jarraitu zuten hainbat ikastetxetako 50 ikasle inguruk . Goizeko 8 : 30ean hasi zuten Herri Eskola , gosalduz . 10 : 00etan , 1512 - 2012 Nafarroako historia eta konkista gai hartuta hitzaldia izan zuten ikasleek . 12 : 15ean , Gazte Topaketak aurkeztu zituzten eta Askapenako brigadista batek Palestinan bizi izandako bizipenak kontatu zizkien . Herri Eskola bukatzeko , 14 : 00etan , elkarretaratzea egin zuten Azpeitiko anbulatorio aurrean .
Irailean abiatu zen prozesua ez dago Espainiako Gobernuari zuzenduta , baina hala ere Espainiako Gobernuak pentsatu bide du zerbait esan behar duela . Seguraski beste estatu batzuen presioa izan duelako . Baina funtsean Espainiako Gobernuak lehengo dinamikarekin jarraitzen du . Espainiako Gobernuak ez dio keinu dinamika bati ekin behar , baizik eta zinezko negoziazio prozesu bat abiarazi nahi badu , gatazka konponketa guztiek eskatzen duten arkitektura eraiki beharko du . Dena dela , arazoa ez da ETAk mintzaideak izendatzea ala ez izendatzea . Afera bestea da , gatazka gainditzeko zer nolako prozesua abiarazi nahi duen .
Idazkuntza lantegiaren bilakaera izan daiteke aipatutakoaren adibide nagusia . Hasieran , HABEk internet bidezko ikastaroak garatzeko emandako diru laguntzen baitan sortua , gure proiektua garatzeko programa informatiko egokienaren bila abiatu ginen . Ezaugarri nagusi bat behar zuen erabiliko genuen programak , erraz manipulatzeko modukoa izan behar zuen ezagutza informatuko gutxi zeukan edozein irakaslerentzat , halakoxea baitzen egitasmoaz arduratutako irakaslearen egoera eta HABEk emandako dirulaguntzaren tamaina . Beste era batera esateko , ezin genuen , eta era berean , ez genuen nahi , diru truke , gure egitasmoaren neurriko programa osatuko zigun enpresa batengana jo .
Izan ere , egitasmoaren aurkako taldeko kideak jakinarazi duenez , 252 etxebizitzako egoitz alde berri bat egiten badute , eta batez besteko familia nuklear ereduarekin biderkatuta , 750 pertsonen bizigune bat izango litzateke lekua . « Horrek guztiak orain arte Baztanek izan duen antolamendua irauliko luke » , irizten dio Otondok . Baztanen , egun , 8 . 000 biztanle inguru bizi dira , 15 herritan banatuta . Herririk handiena , 3 . 000 herritarrekin , Elizondo da , eta bigarrena Irurita 800 biztanle ingururekin . Turismo proiektuaren aurkako taldearen arabera , etxe berri horiek guztiak egiten badira , egun ibarrak duen biztanle banaketa « apurtuko » da .
Martxoaren 15ean egin zen Ingurumen Kontseiluaren ondorioak komentatzeko , Espainiako REPER izenekoaren ingurumen buruekin izandako bileraren laburpena ( Brusela , 2010eko martxoaren 30a )
Bi proiektu horiez gain , beste bi aurkezpen egin ziren , hiri - heziketa zer den nolabait zalantzan edo kritikoki aztertzen zutenak :
Hondarribiak ikusteko moduko hainbat toki eskaintzen dizkio bisitariari , hala nola , XVIII . mendeko Guadalupeko ermita , XV eta XVI mendeen artean eraikitako Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren eliza zein XVI - XVII . mendeko Egiluz jauregia . Bestalde , itsasoko brisa gustatuz gero , erdigunetik kanpo dagoen portutik paseatzeko ere aprobetxatu daiteke .
Zirkuitugileak ordea , prozedura hauek transistoreez gain detektagailu , presio - kaptore , azelerometro etab . diseinatzeko erabiltzen hasi ziren , eta bide horri jarraituz motore elektrikoa lortu dute injineruek . Motorea silizio polikristalinozko geruza batean dago eraikia , silizezko beste bi geruzek sandwicharen gisa hartzen dutelarik .
Errusian ere izan naiz , Moskuko Espainiako enbaxadara diplomazia - baliza eramaten . Estatuko sekretua izaten da diplomazia - baliza , ezin izaten da esan zer eraman den . Jende asko izan da Moskun , baina gutxik ikusi duena ikusi genuen guk , Moskuraino errepidez joan ginen - eta . Hori turistek ez dute egiten . Garai hartan ez behintzat , komunismoa bete - betean zegoelako . Enbaxadara joan ginen hartan , errusiar batzuk ezagutu genituen gasolindegi batean . Nire lankidea gerrako umea izandakoa zen , eta ederki egiten zuen errusieraz . Berriketan ari ginela , konturatu ginen , haiek errusiarrak izanda ere , gu etxetik gertuago geundela , pentsa zer handia den hura !
b ) Lurralde nazional osoan aplikagarri izango diren oinarriko Zerbitzuen Karta bermatzea .
Mezu hau bidali digu Aizbea Renteriak , Bermeotik : Herenegun BECek dagoen umeentzako gabonetako parkera joan ginen , PINera . Bertan geziak jaurtitzeko txokora heldu ginen eta 7 urteko semeak jaurti nahi zuela esan zidan . Nik , kartela begiratu eta ezetz esan nion , 8 urte behar zirela . Egia esan ez nuen testua irakurri , zenbakiari baino ez nion erreparatu .
Une honetan , administrazio desbcrdinetan egun osoz diharduten laurogei itzultzaile baino gehiago dago eta beren kopurua erregularki haziz doa .
Spina ( ingelesetik : spin , " bira " ) partikula subatomikoen propietate intrintseko bat da , horren ondorioz oinarrizko partikula bakoitzak balio jakin bateko berezko momentu angeluarra duena . 1925an Ralph Kronig , George Uhlenbeck eta Samuel Goudsmitek sartu zuten mekanika kuantikoan . 1920an kimikari analitikoek atomoen elektroiak deskribatzeko , zenbaki kuantikoez gain , laugarren kontzeptu bat beharrezkoa zuten , elektroiaren spina . Honek , bere ardatzarekiko biratzean eremu magnetiko bat sortzen du , spin izenekoa .
Joan zen beraz boteila harrokei behera . Eta halarik ere etzen hautsi , eta olioa ere etzen ixuri .
Dagoeneko hasiak gara ikastetxe eta euskaltegietan banatzeko materiala sortzen , eta banaketari ere ekin diogu honezkero . 2005ean kaleratutako Ahozko jarduna hobetzeko proposamenak liburua euskaltegietan guztiz erabilgarria izango dela uste dugunez , liburu hau sustatu , aurkeztu , eta bertan azaltzen diren proposamen desberdinen berri ematea izango da gure asmoa aurrerantzean .
Gerrateek hondatutako kontinentea zutitzeko pentsatua izan zen arkitektura , kapitalismo basatiaren menpe gelditu zen Estatu Batuetan . Nola uler daiteke bestela Bauhaus « gorriaren » baitan erditutako postulatuak Manhattaneko zikoizkeriaren esanetara topatzea ?
Honekin batera kontutan izan behar dugu , Bilboko Alde Zaharreko hiru preso kalean egon beharko zirela inolako baldintzarik gabe euren zigorra betea dutelako . Joseba Artola , Inma Patxo eta Fernando De Luisi Espainiako Audientzia Nazionalean bizi osorako dotrina aplikatu diete , hau da , beraien zigorra osorik bete arren bahiturik mantentzen dituzte . Azken urteetan euskal preso politikoei begira hartzen ari diren neurriek ere berdina erakusten dute . Helburu argia dutela , euskal presoak eta osatzen duten kolektiboa desagertaraztea , biziarteko espetxe zigorra eta gaixo larriei ezarritako heriotza zigorra izanik bere espresiorik gordinenak . Nola ulertu bestela minbiziak jota dauden presoak espetxean mantentzea ? Nola ulertu bestela 20 urteko espetxe zigorra betea duen presoari bere kondena beste 10 urtez luzatzea ? Helburu argiak dituzte euskal preso politikoen aurka hartzen ari diren salbuespeneko neurriek .
Salbuespenak salbuespen , eta egongo da salbuespen dezente noski , beherapenetan bestela lortu ezin dugun hori bilatzen dugu ; gure esku ez dagoen marka hori , gure tamaina eta neurritik kanpo dagoen produktu hori . Salbuespenak salbuespen , beherapenak dira klase diferentziak itxuraz ezerezean uzten dituena . Beherapenei esker , edozein da Levis , edozein Nike , edozein G Star . Beherapenei esker , ezin duen horrek berak ere ahal duela erakutsi dezake kalean , lantokian , lagunartean , familian , bere etxean . Erakutsi dezake , bere burua engainatzeraino . Eta ez dakit , ez dakit zertan ari garen , baina ezagutzen dut jendea , jende soila eta ez diruduna markako arropak bakarrik erosten dituena , " besteak ez ditut eta gustuko " . Beherapenetan , noski . Erotuta gaude . Zeharo jota .
Horiek guztiek izan dute beren tartea gure zinemaldirik potenteenean , Donostiako Nazioarteko Zinemaldian . 2011tik aurrera jaialdi horretako zuzendari berria izango den José Luis Rebordinosek aditzera eman duenez , Zinemaldiak izan behar du " euskal zinemaren Zinemaldia " . Kargua hartu bezain pronto , euskal ekoizleekin bilduko dela agindu du . Baten batek pentsatuko du txikia dela euskal produkzioa eta ez lukeela faboritismorik izan behar nazioarteko jaialdi batean , besteen mailan lehiatu beharko litzatekeela . Baina orduan zergatik dario halako espainiar kutsua Zinemaldiari ? Zergatik daude Sail Ofizialean , lehiatzea merezi ez duten pelikula espainiarrak ? Zergatik , ekartzen diren izarretako asko kultura espainol - telebisibo - zinematografikoaren baitakoak dira ? Datorren edizioan ikusiko dugu Rebordinosen asmoak bete eta Zinemaldiak euskal kutsua hartzen duen .
Terminoak gorabehera , Julenen hitzak bi pausotan ulertu ditut :
( . . . ) el zumaiarra Sesma , lleva ya un mes y pico con su chica en tierras australianas , y nos cuenta sus vivencias en su blog ( . . . )
Lehen esan dugunez , memoria handiek arazo teknikoak ematen dituzte , softwarearen abiadura moteltzen dutelako , besteak beste . Eta memoria bat zenbat eta txikiagoa izan , orduan eta aukera gutxiago izango dugu bertan behar dugun segmentua aurkitzeko .
Zinegotziak bozketa batean gaur , mozioei buruzko saioan . Beste argazkian , hainbat herritar Udaleko aretoan gaur .
Hemen dator KORRIKA , Euskal Herrian egin ohi den eta euskararen herriko txoko asko eta askotatik pasa ohi den euskararen aldeko jairik handiena , benetako uholdea ! Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak ( AEK ) bi urtean behin antolatu ohi duen euskararen aldeko jai erraldoia martxoaren 22an Karrantzan hasi eta apirilaren 1ean Iruñean amaituko da . Aurtengo jaiaren leloa da ; ( Izan euskaldun ) , ( Guztion konpromisoa beharrezkoa da euskara Euskal Herri osoan ofizial izan dadin ) , ( Elkarlana beharrezkoa da , guztiok gara beharrezko ; bai haur , bai gazte , bai heldu eta baita zaharrak ere ) , ( Euskara ikasi eta erabili , erabiltzen ez den hizkuntza hil egiten baita ) , ( Orain arteko lanari jarraipena eman ) . Aurtengo edizioan omendua EUSKAL EMAKUMEA izango da , euskaraz hitz eginez egiten dugu gure Euskal Herria eta lan horretan euskal emakumeak izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi du KORRIKA 15ek Arabar Errioxara lehenengo aldiz martxoaren 23an iritsiko da , egun honetan Bastidatik barrena pasako baita . Gurera , Oionera , martxoaren 28an iritsiko da Lapuebla eta Lantziego atzean utzi ondoren eta gure herrian bira eder bat emanda Moretarantz abiatuko da Bianara bidean . Oiongo ikastolako langileok ekintza dezente antolatzeko asmoa dugu ikasle , irakasle , guraso eta herritarrentzat eta ahal duzuen neurrian bertan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu , guztiok baikara beharrezko euskararen aldeko lanean . Beraz , ANIMATU ETA ZATOZ GUREKIN ! ! ! ! Korrika 15ari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero , begiratu weborri honetan : http : / / www . korrika . org
Berria egunkariarentzat , Azkoitian egindako jardunaldietatik Ramon Etxezarreta ( PSOE ) , Patxi Baztarrika ( PNV ) eta Joxerra Gartziaren mahai - inguruak merezi du bakarrik notizia estatusa . Besteok , existitu ere ez . Gero , Pandoraren kutxa ez zabaltzeko esaten digute , baina horrelakoak ikusita zalantzak sartzen zaizkizu . Izan ere , sasi - pluraltasuna onartzetik , sasi - pluraltasuna inposatzera bide oso laburra dago .
4 . Kanboarrak 6 ' 46 Taldea : Ezpela musika eta urratsak : Laurent Bidart
A poem from Esku Ezkerraz ( Utriusque Vasconiae , 2011 ) read in the Literaturia festival at Larrabetzu , June 5 , 2011 . Source : www . eitb . tv
Berria . info ] MARI KARMEN TXERTUDI - YOGA ETA MEDITAZIO IRAKASLEA « Argi izan behar dugu estresa gure barruan sortzen dela »
26 Mean Monthly Sunspot Numbers Oct 08 Jan . . .
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko txostena - Europar Batasuna ( 95 - 2010 )
Gehienetan pandero batekin jotzen da , hau da , panderojole baten laguntzaz . Berez , tresnarentzat baino areago , bikote horrek sortzen duen musika motari esateko erabili da trikitixa izena . Erromeria guztietan dagoen instrumentua da .
Kontuhartzaileak egindako txostenak dioenez , aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaio , eta zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4 / 1991 Foru Arauaren 34 . artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96 / 1992 Foru Dekretuaren 40 . artikuluan ezarritako beharkizun eta tramiteei .
Gure hirian etxerik gabeko pertsonak egotea jendarte - bazterketaren eta marjinazioaren ondoriorik gordinena da . Horrekin bukatzeko , politika integral bat garatu behar da , neurri eta baliabide egokiekin . Zehazki , hauxe proposatzen dugu :
Leringo alkatea UPN alderdiko Marcelino Azkoiti Alonso da 2007ko udal hauteskundeez geroztik . Udaleko bederatzi zinegotzietatik bost lortu zituen Nafarroako Herriaren Batasunak eta hortaz , gehiengo osoa . Baliogabeko botoak 12 izan ziren ( emandako guztien % 0 , 97 ) eta 14 boto zuri izan ziren ( botoen % 1 , 14 ) . Abstentzioa % 19 , 78koa izan zen .
Hala iruitzen bazaizu . . . Nik Enio Morricone kontratatu nahi nuen baina Elkar - ekoek esan zidaten ez zegoela horretarako aurrekonturik , eta azkenean xiberutar kantutegira jo behar izan dut . Baten batek esango du " Ez al zen ba hau aurreko liburuan folklorismoa kritikatzen zuen guaya ? " Ba bai , ni neu nintzen baina autokritika zen ! Gainera , xiberutar kantu horien letrak mundialak iruditzen zaizkit , badaukate gizon - emakumezkoen zirikatze eta adarjotze - jolas punttu fin bat . . . Bueno , ta horretaz gain , esan Albert Pla eta Mikel Laboari egindako bi omenaldi - tributu daudela baita ere , zein baino zein orgasmikoagoak .
Sopela aldean , Larrabasterran argiagoak izateko , azken urteotan saskibaloiak garrantzi paregabea hartu duela uka ezina da . Txikitatik entzun izan ditugun futbolaren oihuei saskibaloiaren oihuak batu zaizkie . Orain dela hiru urte hasi zen Sopelan saskibaloiaren sukarra . Kontuan hartu behar da , hala ere , Ugeraga Saskibaloi Taldearen talde nagusiak izan duen eta izan zuen loraldia , " Liga Autonómica " - ra igotzeko ahaleginak egi bihurtu baitziren orain dela hiru urte . Honela , armailak betetzeari ekin genion sopeloztarrek . Ohiturei jarraiki , beraz , domekako partidua ikustera jaitsi egin nintzen . Entzunda nuen Bermeoko taldearen kontra jolasten zuela Ugeraga senior taldeak . Jakinean neukan joaneko partidan gertatu zena ere . Bermeoko jokalariek biolentziaz eta indarrez hartu zituzten Ugeragako jokalariak , kostaldeko herriko kantxan . Arazo hauek direla medio , bi jokalari zigortu egin zituen federazioak , bi partiduz . Bata bermeotarra , bestea sopelaztorra . Morboa , beraz , zihurtatua zegoen Ugeragaren kantxan . Armailak beteta zeuden jada arratsaldeko 7 : 45etan . Hamabost minuturen faltan bi taldeen zaleen oihu erasokorrek ingurua bortitza bihurtzen zuten . Morboak honela gora egiten zuen . Beroketa ariketetan Ugeragakoak barrezka zeuden bitartean , bermeotarrek itxura serioa mantentzen zuten . Gutxiengoa ziren Bermeotar zaleen eskutik oihu iraingarriak entzuten ziren . Sopeloztarren erantzunak , tamalez , iraingarriagoak eta erasokorragoak ziren . Partidua hasi eta berehala , Bermeoko 8 . zenbakiak , Ugeraga kontra - erasoa hastera zihoanean , teknika bat egin zuen . Sopeloztar zaleak , haserre , parkean sartu ziren eta epaileak partidua geldiarazi behar izan zuen . Baina ziztu bizian hasi zen partida bere dinamikarekin , eta faltaz jositako laurdenaren bukaeran , 20 - 16 koa izan zen markagailua . Bigarren laurdena hastean , zaleen oihuek behera egin zuten partiduaren abiadura asko moteldu baitzen , baina baretasunak ez zuen asko iraun . Inork espero gabe , Bermeoko 5a eta Ugeragako 7a kalera joan ziren , bien arteko hitzezko borroka dela medio . Eta berriro ere laurdenaren amaieran Ugeragak saskiratze gehiago lortu zituen , 39 - 38 alegia . Hirugarren laurdena , ordea , indarrez hasi zen , bien arteko desberdintasunak lehenengo laurdenean geratu baitziren . Hau da , puntuak oraingoan nahiko parekatuak zeuden eta saskiratzeak bi taldeen artean tartekatzen ziren . Urduritasunak gora egiten zuen , oihuen bolumenarekin jarraiki . Hirugarren laurdenaren amaieran Bermeok markagailuan nagusitasuna lortu zuen , lau puntuko abantailarekin ( 54 - 58 ) . Hamar minutuko atsedenean armailetako animoak okerrerantz joan ziren eta plastikozko botilak airetara bota ziren , bi taldeen zaleen artean . Epaileak aktan harturiko gertakizun hau Bermeon ikusi zen baita ere . Ugeragako zale batek esan zuen bidez ; " El árbitro tuvo la culpa , se lo merecían " . Ugeragako zaleek joaneko partidan galdu izana epaileari egotzi egin baitzioten . Honek ez zuen ezer lagundu jokalarien baretasuna bermatzeko eta beraz laugarren eta azkeneko laurdena indarrez eta indarkeriaz hasi zuten Ugeragako jokalariek , puntuen berdintasuna hausteko asmoz . Laurdenaren azkenean Ugeragak hasierako nagusitasuna berreskuratu zuen eta 30 segundu faltan , 69 - 65ko markagailua ikusten zen oihu erasokorrez beteriko Ugeragako kantxan . Ugeragak triplea lortu zuen eta 72ra heldu ziren . Bermeotarren urduritasuna zaleen aurpegian islatzen zen ere , guztiak ixildu baitziren . Ez ordea luzerako , arineketan Bermeok hirukoa lortu baitzuen . Lau puntuko desberdintasuna zegoelarik eta hamar segunduren faltan Ugeragak nahitako falta egin zuen , hirukoa sartzea ekiditzeko nahian , baina Bermeok ondo aprobetxatu egin zuen Ugeragak saski azpitik ateratzera zihoanean . Bermeok , orduan , atera bezain laster , falta egin zuen , normala zein logikoa denez . Honezkero Ugeragak bi jaurtiketa sartu egin izan balitu partidua irabazita egongo litzateke , baina ez zen hala gertatu . Bermeok orduan zuen azken hitza eta hiruko batekin jokatu zuen azkeneko segundua . Zorionez , baloiak uztaia ikutu eta kanporantz jo zuen , Ugeragako oihuak eta algarak entzuten ziren bitartean . Errebantxa lortua zuten eta pozik joan ziren aldageletara . Bermeotarrak , zaleak zein jokalariak , buru makur irten egin behar izan ziren , beraz , Ugeragako trufen artean .
# 5 # 4 Beno , fundatzaile efektuak esaten duena ez da hori , baizik eta euskal herritarren artean endogamia handia egon dela . Hau isolamenduagatik gerta daiteke , baina beharrezkoa da hasierako populazioan gaixotasun edo aldaketa genetiko bat agertu izana . Horrek esan nahi al du euskaldunok inmigrazio oso txiki batetik gatozela ? Ezta pentsatu ere . Esan nahi duena da hasierako inmigrazio horretan bazegoela generen bat ( berez aleloren bat ) gaixotasun bat sortzen zuena eta isolamendua dela eta gene hori ugaritu egin dela . Azken finean demostragarria da historiaren edozein momentutan bizi izan den gizaki batek % 80ko aukera duela etorkizunean egongo diren gizaki guztien arbasoa izateko . Baina horrek ez du esan nahi bere geneak pasako dizkionik . Horretarako nahitaezkoa da isolamendua eta endogamia .
Aste Berdearen barruan Banka etikoa , dirua gizakien zerbitzura erakusketa ikusgai dago gaur eta bihar Amezketako kultur etxean . Datorren astean Anoetan ere erakusketa berdina ikusgai izango da , kiroldegian . Setem Hegoaizea erakundeak osatu duen erakusketa da . Bertako sentsibilizazio teknikaria den Edurne Pujanak azaltzen duenez , « ikusi genuen oso garrantzitsua zela horrelako panel informatiboak sortzea » . Pujanak zehazten duenez , « garbi azaldu behar da zer gertatzen den gure diruarekin , bankuek eta kutxek zer egiten duten diru horrekin » . Setem Hegoaizeako teknikariak gaineratzen duenez , « bankuek nahi dutena egiten dute gure diruarekin . Jendeak ez du jasotzen inolako informaziorik horren inguruan » . Informazio gabezia horren aurrean , Setem - ek kanpaina bat jarri zuen abian , Banca Limpia izena duena . Kanpaina horretan txosten bat argitaratu dute , armak fabrikatzen dituzten enpresen eta bankuen arteko harremanak azalarazten dituena . Pujanak dioenez , « orain duela gutxi Libian izandako bonbardaketa batean Espainiak fabrikatutako bonbak erabili dira , eta Espainiako banku eta kutxa batzuek finantzatutako armak dira » . Horren aurrean alternatiba badagoela dio Pujanak : « Banku etikoek gure dirua proiektu sozialetara eta ingurugiroarekin zerikusia dutenetara bideratzen dute . Gure diruarekin gauza etikoak egiteko aukera da » . Gai hauen inguruan jendea gero eta gehiago interesatzen ari da . Interes horrek ohiko bankuak eta kutxak mugiarazi dituela dio Setem Hegoaizeako kideak : « Horregatik sortu dira , adibidez , Banca Civica izeneko proiektuak . Jende gehiago erakarri nahi dute , baina bakarrik publizitateagatik egiten dute . Diruaren zati handiena ez dakigu nora bideratzen den » . Aukerak Gurean bi banku etiko daudela dio Pujanak . Horietako bat Fiare izenekoa da , Setem erakundearekin harremana duena . Bertan norbanakoek ezin dute konturik izan , baina bai elkarteek . Triodos Bank izenekoan norbanakoek ere kontuak izan ditzakete , eta maileguak eskatu ere bai . Krisialdi ekonomikoak banku etikoei buruzko ikusmina piztu duela dio Pujanak : « Jendeak ikusi duenean krisialdi hau bankuek sortarazi dutela , alternatibak badaudela konturatu dira . Honelako bankuak badaude beste herrialde batzuetan funtzionatzen ari direnak . Posible da gure diruarekin beste gauza batzuk egitea . Alternatiba hori indartu egin da , jendea nekatuta dagoelako ohiko bankuek nahi dutena egiten dutelako » .
ARLOTE : Bordel bersolaria Bidarrain jaioko dela ? Gizona , zu burutik eginda zaude . Bordel Nafarroa zarreko Luzaide ' n jaioko da .
Azkenik , Bagabiltzarentzat izan da " Bihotza GKE Solidarioa ' , GESTIÓN egunkariak ematen duen saria , haren ibilbidea dela - eta nabarmendu den GKEaren edo Ongintzako Erakundearen lana aitortzeko . Haien laneratzea errazteko , emakumeak trebatu eta prestatzen jarduten du Bagabiltza diru - asmorik gabeko erakundeak , .
- Horren jabe nahiz . Beldurrak ez du lekurik nire gogoan , ordea . Nire bizitza zurea da , zuri eskaintzen dizut betirako . Ikus nire esku latzak , eta utzi bihotz kolpe bakoitzean harri bihurtzen . Elkartuta egongo gara betirako , ni zugan , zu nigan .
Era honetan , sigla izenaren erroa balitz bezala jokatuko dugu , " BEZa 1986 urtearen hasieran ezarriko da " , " GAUTENAko Idazkari Nagusia " , " ElMAren atal ezberdiriak " , etc idatziz . Gogoan izan idazkeran sigla eta deklinabide - atzizkia bereizteko modu bakarra dagoela : sigla beti maiuskulaz eta atzizkia minuskulaz siglari bitarterik gabe lotua .
1969an Ez dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga , Biga , Higa ikuskizuna prestatu zuen .
Dagoeneko gizon itxurako mutila . Hamazazpi urte ditu ( martxoaren 5ean egin zituen ) eta gizon planta du bere 112 kiloekin . Baina ez horregatik bakarrik , tenplea - eta ere ez baititu mutil kozkor batenak . Ez da ohikoa gurearena . Edozeinekin hitz egiten du , ez bere koadrilakoekin edo adinekoekin soilik . Soziedaderen baten afaria - edo baldin badu , jende zaharraren ondoan jarriko da , haiekin kontu kontari aritzeko , dio amak . Gerrako kontuak - eta entzutea gustatzen zaidak .
# 6 # 3 eta # 4 : Ozenago esatea bazeok , ez aldiz argiago . Kuriosoa da ETAk lehergailu hori nazional mailako manifaren ondoren 8 orduetara jarri izana .
Baina gordetzen dituen posibilitateak eta garrantzia ikusita ez dut ulertzen zelan den posible internet bidezko publizitatea hain kaxkarra izatea . Izan ere , gaur egun medio honean orokorrean erabiltzen diren publizitate estrategia eta formatoak guztiz primitiboak eta gaizki bideratuak direla iruditzen zait .
Halaz eta guztiz ere , Udalak familia handikoentzat % 100eko bonifikazioa emateko asmoa zuela esan du K . Legorburuk , baina Asanbleak % 75 proposatzen duela .
Gaur goizean lehiaketa aurkezteko egin den aurkezpenean esan dutenez , lehiaketak urtero konpositore bat omentzea ere badu helburu . Aurten , Tomas Garbizu ( Lezo 1901 - Donostia 1989 ) izango da gogoan .
Europako egungo ereduak bost gobernu maila ditu . Gobernu maila bakoitzak konpetentzia esklusibo edo lehentasunezkoak ditu gai desberdinetan , aipatutako hiru irizpideetan oinarrituta : subsidiaritatea , proportzionaltasuna eta eraginkortasuna .
Ni Paula naiz eta gaur niri buruz hitz egingo dut . 1995eko abenduaren 24ean jaio nintzen . Orain 12 urte dauzkat eta gimnasia erritmikoa egiten dut . Nire kolore gustokoenak arrosa eta berde pistatxoa dira . Lagunekin ibiltzea eta telebista ikustea ere izugarri gustatzen zait .
Aurtengo ekainean , Nafar Gobernuak Hondakin Plan berria aurkeztu zuen . Aipatu plana gardentasunik gabe jaio zen hasierahasieratik , nahasia , zehaztasun eza teknikoekin eta goi - mailako legeekin kontrajarria , hots , bere hastepenetik serio erantzuna izan dena .
Usategui Basozabal , Elisa Ikastegia : Bizkaiko Ikastegiak / Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Saila : Soziologia Campus : Bizkaia Telefonoa : 946 01 2388 Posta elektronikoa : elisa . usategui @ ehu . es Jarduera : Graduko ikasketak
Lehendabizi taldeko gazteenak hasiko dira kantuan . Bi abesti eskainiko dituzte Idoia Iraolaren zuzendaritzapean : Pirritx eta Porrotxen " Iritsi da eguna " eta Eva Ugaldek konposatutako " Kuku ué " . Aitor Iraola herritarrak lagunduko die pianoan eta Gotzone Bengoetxeak , berriz , bongoarekin .
" Chance , Development and Aging " , in Oxford University Press , 2000 .
Posted in Atez ateko zabor bilketa | No Comments »
Erlazionatutako albistea : Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak eta Goikobalu abesbatzak batera eskaini zuten kontzertua
Gaur Haur Kantari Txapelketako Bizkaiko finala jokatuko da
Azkenean , Udaleko Festa batzordeak eta gazteenek bat egiten duten egitaraua diagu , eta ez duk horrenbeste aldatu . Aldiz , horrek hobetzen laguntzen ziok ; anitzagoa duk . Lehengoek saihestu egiten zituzten argazki batzuk oraingoek bilatu egin ditiztek . Hau duk , lehengoek agertzerik nahi ez zituztenak , oraingoek prexixo nahi zituztela , adibidez : txupinazoan , plazaren ezkerraldea eta txosnetako gunea . Argazki batek eman zidak atentzioa : Eusko Jaurlaritzako , Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako ordezkariak biltzen dira . . . , eta argazki nagusian lau tronpetajole ( biri aurpegia ez zaiek ikusten ) . Eskerrak Kaito agertzen den .
Basoko lanetarako edo abeltzaintzarako erabili ohi dira lur hauek eta euren ekoizpena handia edo erdi mailakoa izan ohi da . Gune honetan erabilera horiek eraldatu dituzten esparruak aurki ditzakegu gehienbat .
Ekar dezagun hona Zizeken The Sublime Object of Ideologyko ( Ideologiaren Objektu Sublimea ) aipu bat ( badaezpada abisatzen dut , itzulpena libre samarra da ) :
Géo aldizkarirako lan egin zuen eta bidaiatzen toki asko bisitatu ditu : Aljeria eta Afrikako beste herrialde batzuk , Bosnia , Kolonbia , Kuba , Palestina . . . Leku batzuetara ( Saint - Pierre eta Mikelune . . . ) euskal diasporaz ikertzera joan da [ 2 ] .
ATENCION A LA DIVERSIDAD DESDE UNA PERSPECTIVA INCLUSIVA
Hain ahalegin handia ahalbidetzen dituen moldapen bereziak ditu antzara indiarrak . Bere muskulu eta gainontzeko ehunetara odol asko heltzen da , kapilar - dentsitatea oso garaia delako eta gainera , kapilarrak era uniformean kokatuta daudelako . Muskulu - ehunen mitokondrio - dentsitatea ere altua da eta antzeko hegaztiek baino muskulu - zuntz oxidatibo gehiago ditu . Hau da , antzara honetan altuagoa da nekatzen ez diren edo oso astiro nekatzen diren muskuluen proportzioa . Bestalde , hemoglobina oso eraginkorra da oxigenoa zamatzen . Eta antzekoak diren hegaztienak baino handiagoak ditu birikak ere ; gainera , eguraspen - tasa atseden - egoerari dagokiona baino zazpi bider handiagoa izan daiteke egoera hipoxikoan dagoenean . Beraz , ikusi ahal izan dugunez , oso ezaugarri fisiologiko bereziak dira horiek , aurre egin behar dion erronkaren gogortasuna bezain berezia seguru aski ere .
Meakin zaildu aiek ongi zekizkiten goi - beetako zirkil zuloek , eta auek buru zirelarik gaiñontzekoen laguntza ere eskergarri izan zitzaikien . Berrogeitaka besakada izango zituen luze , zenezko zorigaiztoko besadarrak , iru - lau bai zabal , eta giza - neurri tajuzkoa goi - beetara . Ordu askotarako lana nola nai ere arritza ura guzia atera aal izateko . Azpitik kenduez ordea , ez ote zen gaillurra jausten etorriko ? Arriskurik larriena onekin zeukaten .
Guda Zibilaren ondorioz dena zegoen debekatuta eta euskera ere kaltetuta atera zen . Horrexegatik euskaltzaindiaren egitasmoa ahaztuta geratu zen .
Kontua da nire adinkideak direla nik nire iruzkinean aipatzen nituen gaztelerara lerratzen diren horietako asko eta asko . Nire belaunaldikoak dira , eta , orain gutxi arte , erabilera nagusi naturala euskarazkoa zutenak . Giro euskaldunekoak ; " euskaldun peto " deitzen ditugun horietakoak . Pixkana - pixkana , ordea , lerratzen joan dira gaztelaniaren erabilerara . Etsi dutelako , interesa galdu dutelako edo erosoagoa zaielako ? Arrazoia , ez dakit . Seguru asko , denetik egongo da zertxobait .
EP : Seietan mezatara joan nintzen , gero etxera joan nintzen berriro . Ondoren elizara itzuli nintzen , konfesatu eta komulgatu egin nun ( barre hotsak ) .
Bai . Alaxe izan zen . 1918garren urtean , dorretxearen ikuluak zeuden zati batean Manuel Zubillaga Egañak estankoa eta explosibo edo lehergai salmenta negozioak martxan jarri zituen . Bai , bai , estankoaren hasiera horretan arrobietako explosiboak gure etxean saltzen ziren . Ta alaxe zion kartelak : Tabacos , Lotería , Semillas y Explosivos ( Expendeduría nº 2 ) .
Munarrikolandak 257 metro besterik ez ditu , eta Mendiko Federazioko katalogoaren arabera mendirik baxuena da . Baina horrek ez dio xarmarik kentzen , ez horixe ! Berezia da Munarrikolanda , eta jende gehienak badaki harrespilak edo monumentu megalitikoak badituela , eta horiek ere bisitatuko ditugu zapatu honetan . Otsailaren 13an 9 : 00etan lotuko gara Algortako metro plazan . Handik oinez 11 kilometroko ibilbidea egingo dugu . Mikel Martinez de Osabak ( mimadeo argazkilari famatuak ) prestatu du ibilbidea , baita goiko irudia ere . Behin tontorrean Armandoren azalpenak entzungo ditugu eta zerbait gehiago ikasi gure aitona - amonen inguran . Animatzen bazarete deitu ( 619 935 541 ) edo emaila ( egizugetxo @ gmail . com ) bidali , horrela jakingo dugu nortzuk goazen .
Baserritik unibertsitatera , hori maila gogorra zen gero , han galduta sentitzen zara . Baina ez nintzen horren gaizki ibili , euskaldun batzuk bazeuden han , eta haiengana hurbiltzen nintzen . Ataungoak ere bazeuden gainera . Ataunek herritar asko ditu tituludunak , herri txiki - txiki bat izanda Azpeitiaren aldean asko ditu tituludunak .
IRAGARKIA ARABIERAZ Arabieraz idatzitako esaldi bat jarri zuten markezinetan eta polemika suspertu zen . Artistak kultura arabiarraren presentzia gogoratu nahi zuen integrazioa bultzatu nahian .
Umeak eta gurasoak , denak aldatu dira eskola kirolean hasi zenetik . Baina * Rubio * - ri ilusioak eta erakusteko gogoak ez diote hutsik egin .
Aretxabaletan ez dut entrenatzeko tokirik , baina batzutan aitonaren zelaira joaten naiz makilak eta pilota batzuk hartuta .
www . gipuzkoaencounter . org / eu / iparraldeko_izar ( e ) k bidali du duela 846 egun 2 ordu 52 minutu
22 . artikulua . - Presidenteak elkartearen legezko ordezkaritza hartzen du . Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak aurrera eramango ditu . Era berean , aipaturiko bi sail horien presidente izango da .
Otsailaren 6ko akta aldaketarik gabe onartu egin da . Otsailaren 11n , aldiz , aldaketa egin behar da gazteleraz idatzitako aktan : bilkurara zazpi zinegotzi azaldu ziren soilik eta ez hamahiruak . Ez ziren etorri Irati Aranburu , Kepa Garbizu , Jesús María Martiarena , Aroia Goienetxea , Miguel Antonio Arrizabalaga eta Roberto Sánchez . Aldaketa horrekin onartu eta sinatu egin da akta .
Goizaldeko ordu hauetan irratiak soilik askatzen zaitu izaren berotasun itogarritik , loak zurekin topo egin nahi ez dueneko uneetan . Buruan hamaika irudi , biraka , ez dakizu zergatik . Irratiak ahotsa galtzen du pixkanaka , eta bat - batean , katez aldatzen hasi eta , doinu hura aditzea iruditu zaizu . Bai , hura da . Ez zinen kantu hartaz oroitzen , baina une honetan entzun ditzakezun akorderik ederrenak dira , arimak oihuka eskatzen dizkizun horietakoak , eta irribarre egin duzu , gaur lehenengoz . Irribarre egin , eta zeure burua filme batean irudikatu , abestiak dirauen bitartean . Filme batean , fikzio hutsa ; inguruan somatu nahiko zenukeen errealitatea baina . izan ere , azken boladan , ezer gutxik sortzen du zirrararik zure baitan . Ez zirrararik , ezta grinarik ere , ezer ez . Kantuak soilik eskeintzen dizu espero duzuna , bizitzak eman nahi ez dizun erantzun hori . . . Azken notak dira ordea . Emeki - emeki irratiak berriro egin du ahotsa galtzeko keinua . . . Hurrengo kantuak dio guztia , " . . . sientes por dentro que todo se va . . . " .
Egiteke dagoena asko eta ugari bada ere , gaur - hemen diren oinegiturei ahal den eta etekinik handiena aterako diegu , hala nola Arkupeetako egoitzari , Aurora ( Egunsentia ) egoitzari eta Osasun Zentroari .
Aipatu ditugun Rego eta Mikelen kasuek , zerrenda luzea dute ondotik . Beste 12 preso politiko dira gaixotasun larri eta sendaezinak izanda ere espetxean mantentzen dituztenak , heriotza arrisku handia pairatuz kasu batzuetan .
22 Eta ihardesten çuela Iesusec erran ceçan , Eztaquiçue ceren esquez çaudeten : edan ahal diroçue nic edateco dudan copa ? Eta batheya ahal çaitezquete ni batheyaturen naicen baptismoaz ? Diotsote , Bay .
Lasarte - Oriako alkate ohiak , Jesus Zaballosek , herriko alderdi sozialistaren izenean prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean . Honetan , EAJ , Bildu eta LOHP alderdien paktua eta alkatetzako aldaketa izan dira hizpide . Legealdi berrian Udalean PSE - EEko bozeramaile izango den Jesus Zaballos larunbateko Udalbatzarrari buruz mintzatu da hasteko : Larunbatean alkate berria aukeratu zen , jendez betea zegoen udalbatzarrean . Hain juxtu , duela gutxira arte , liskarrak sortu , iraindu eta mehatxatzen gintuzten jendez beteta , esan du .
Bolatokian jende heldu asko ikusten da , zu gaztea zara . Nolatan sartu zinen bola m undu honetan ? Idiazabalgo bolatokian beti ibili izan da jendea , nik ikusi eta jokoa probatzeko gogoa nuen . nire aurretik koadrilako beste bat hasi zen bolatokian praktikatzen eta ni bere atzetik . 15 - 16 bat urte nituela hasi nintzen . Hasieran ez da erraza ; bola ongi botatzen ikasteko pazientzia handia behar da . Behin ikasitakoan errazagoa da eta praktikatzeko grina ere handiagoa . Kirol hau praktikatzen hasi eta bi urtera irabazi nuen Gipuzkoako jubenil mailako txapelketa , bi aldiz jarraian .
Gainera , Errusia sobietarraren sorrerak ez zuen gauza onik ekarri , " osasunaren lerroa " ezarri zuten , hau da , komunismoa eta kapitalismoa bereizten zuen lerro irudikaria , horrela komunismoa ez zedin beste herrialdeetara hedatu .
Gaurdaino binilizko lau erreferentzia argitaratu ditu , bata bestea baino sendoagoa : Love On The Sea 12 hazbetekoa ( Shic Thirst ) ; Killing Time EPa ( Sacred Bones ) ; Escape LPa ( Woodist ) eta Mazes ( Sacred Bones ) .
Polita izan zen larunbatako entrenua : Eguraldi ona , indarrak ez zuten ihes egin , ibilbide ederra , . . . Ea beste talde argazki bat ateratzen degun nere pintak " danteskoak " baitira eta ! !
Euskararen normalkuntzaren prozesurako beharrezkoak diren ezagutzak ematea da ikastaro honen helburua . 250 ordu , 2006ko urritik 2007ko ekainera . On - line . Antolatzailea : ASMOZ Fundazioa . UEU laguntzailea . Informazio gehiago : egin klik izenburuaren gainean .
Info + EHAA 2011ko urtarrilak 13 Hautaketa prozesuaren ebazpena Gai zerrendari buruzko oharra Ebazpena
Goizean biek bere buruaz beste egin zuten , Evak zianuro dosi bat harturik et Hitlerrek bere buruari tiro eginez , guzti hau Armada Gorria 500 metrora zegoelarik .
Lehen begiratuan " elkarte " hitza txoko eta antzekoetara muga genezake ; baina kontua da zentzurik zabalenean ulertu behar dugula . Hau da , hitz honen azpian koka genitzake , adibidez :
Ahmad Sa ' adat - i ( FPLP alderdi ezkertiarreko buruzagia ) sei hilabetez luzatu diote isolamendua , Bir Saban epaitegi militar sionista batek harturiko erabakiaren ondorioz . Epaiketan , Sa ' adatek , PAHFko idazkari nagusia , okupazio sionistaren epaiketei boikot eginez jarraitu zuen , epaile horrek bera epaitzeko zilegitasunik ez zutela adieraziz , Palestinaten aurka eamten den gerrn beste tresna bat direlako eta isolamendua horretarako erabiltzen dutela nabarmeenduz . Sa ' adat dagoeneko sei hilabete eman ditu isolamenduan Negev basamortuan dagoen Ramon espetxean , beste presoekin inolako harremanik izan gabe . Ezin du libururik edo egunkaririk irakurri , telebista ikusi edo irratia entzun . Senitartekoen bisitak ukatzen dizkiote eta patiora egunean ordubete ateratzen dutenean , eskumuturrak eta orkatilak lotzen dizkiote . Israelen espetxetan egun dauden 11 . 000 preso politiko palestinar eta euren senitartekoen arteko harremanak apurtzen saiatzen da okupatzaile sionista sakabanaketa eta isolamenduaren bitartez .
Sarri entzuten dut itxaropena dela galtzen azkena , itxaropenari heldu eta askatu behar ez dela … Baina benetan hori pentsatzen dugu ? Benetan uste dugu itxaropena izateak bizitza konponduko digula ? Gaixo dagoena sendatuko duela ? Gose denari jaten emango diola ? Etxea behar duenari teilatu … Irakurtzen jarraitu →
Pertsonaiak : Errealak izan daitezke , oso seguru nago .
Halandabe , antimadridismoa izan daiteke hurbilen dagoana , hain zuzen be hainbat euskal uri eta herrik Alcorcón udalerri madrildarragaz senidetzeko eskaerak biderkatu diralako informazinoa jaso dot blog honetan . Halaber , Milano be gero eta hurbilago sentitzen dogu hainbatek . . . baina ezta be . Matxinatu madilzaleak egon badagoz geure artean eta akaso gero eta gehiago ganera . . .
Lana amaituta ez zegoen arren , 1735 . urtean Klemente XII . a Aita Santuak iturria inauguratu zuen . Eraikuntza eten behar izan zuten 1740an ere , baina bi urte geroago lanari ekin zioten berriro .
Gainera , Notaritzako antolamendu eta erregimena onetsiak dituen 1944ko ekainaren 2ko dekretuak , bere sarrerako Tituluan , 1 . artikuluan , ondorengoa dio :
Unitate hau 1975ean ezarri zen . Bere izena Louis Harold Gray fisikari ingelesagatik jasotzen du .
Oscar Wilde idazlearen bizitza nobelatua da . Zergatik izenburu hori ? Wildek kartzela zigorra jaso zuen homosexualitatearen kontuarengatik , eta kartzelatik irten zenean , izan zenaren itzala baino ez zen . Parisera erretiratu zen , eta han , Sebastian Melmoth izena hartu zuen . Horregatik jarri ditut bi izenak , kartzelaren aurretik izandako bizitza arrakastatsua eta ondorengo makalaldia adierazteko .
- Beraz , Protivingo plazako Peichar harakina ezagutuko duzu .
Saioak arratsaldeko 18 : 00etan izango dira , 3 - 5 urteko haurrei zuzenduak eta euskaraz .
Era berean , Israelgo ejerzitoaren informazioaren erabilera interesatua salatu dute , " beraiek baitira , momentu honetan dugun informazio ororen iturri . Jakitun gara , informazioa baino desinformazioaz ari garela " .
Orain , arazo hori konpontzeko XUXEN zuzentzaile ortografia atera berri dute . Nik probatu dut eta oso erraza da . Bakarrik hartu behar duzu wordek gorrian ipini dizun testua , itsatsi zuzentzailean , eta … zalantzan dagoena laukitan jartzen dizu , eta horrela zu konturatuko zara aukera gehiago daudela , eta lauki horietatik eukeratuko duzu hitz zuzena . Zuk idatzitako hitza ez badago , hiztegian sartzeko aukera ematen dizu . Horretarako registratuta egon behar zara .
Eskatzen dizkizugun datuak bete behar dituzu web - orri hau lagun bati gomendatu ahal izateko . Ez ditugu datuak gordetzen , eta zuk esandako pertsonari soilik mezu hau bidaltzeko erabiliko ditugu .
Bestela esateko , irakaskuntzako profesionalek teknologia berrien inguruko azterketa sakona egin behar dute , derrigorrez . Eta azterketa hori , jakina , irizpide didaktikoen araberakoa beharko du izan , beti ere kontuan izanda teknologiak hezkuntza - helburuen menpekoa izan behar duela .
nere azken proiektua , eta ez da proiektu makala , web orrialde hau egitea izan da . Kontutan harturik duela gutxi GNU / LINUX familiako sistema operatibo bat ( ubuntu ) erabiltzeari ekin niola , ba niretzat nahiko entretenigarria izan da hau egitea , ikasketa prozesu eder bat izaten ari da .
Campaña europea por el mantenimiento de la gratuidad del préstamo en bibliotecas 2084 : la biblioteca que viene
Dena dela , kaskoen diseinuan laketuntziek ere zerikusi handia izan dute . Ondoko irudian , kaskoen forma desberdinak erakusten dira , eta bakoitzari buruz hitz bi egiteari ezinbestekoa deritzogu .
Hizkuntza bateko hitzak oso desberdinak dira beren esanahia , osaera eta bete ditzaketen funtzioengatik . Hiru irizpide hauek kontuan izanda , hitzak klase edo multzoetan elkar ditzakegu , tradizionalki perpausaren atalak deitu izandakoak .
Eten txiki bat egin nahi dut nire jardueran , asko baino gehiago kezkatzen nauen gai bati heltzeko : emakumea eta zientzia .
Arrainezko jaki karramarro zaporedunak ( surimia ) ( 339 Kb )
Nahiz eta beraiek euren musikari etiketa bereizgarririk ez jarri . Orain hamar urte sortu zen taldeak , 2004 . urtean Mendebala folk jaialdiko maketa lehiaketa irabazi zuten eta iaz kaleratu zuen bere lehen diskoa . Talde bizkaitarrak giroa benetan alaitu zuen . Taula gainean ikuskizun dinamiko , bizi , fresko eta alaia sortu zuten bertan bildu zen jendearen gozagarri .
Gero , Ansio - ko metro geltokian , Gaztela aldeko kapelua zeraman gizon bat , Joxe Agirreren adin modukoa , andreari galdezka nondik azaldu zen hainbeste jende . Euskaldun jendeaz aparte , beste gizon - emakume asko bizi baita hemen . Baina hori beste kontu bat da .
Irungo Hitza - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Oiasso izan da Irun gunean duela 6 egunak , 21 ordu · Ikusi
Nuarbe Sokatira Taldea denboraldi berrirako azken prestaketetan sartuta dabil . Datorren astean egingo dute bilera eta aurtengo denboraldirako dituzten aurreikuspenez hitz egin du Iñaki Altunak , Nuarbe Sokatira Taldeko entrenatzaileak .
- Zerekin egin zenuen lehendabizi topo , irratiarekin ala bertsoekin ?
" Kulturan agintzen duenari hauxe baino ez diot eskatzen : ez dadila izan forajido bat " . Jon Alonsok Argiaren Urtekarian literaturako Euskadi Sariak ematerakoan izandako hainbat " txantxullo " plazaratu ditu eta planto egiteko ordua dela adierazi du . Eztakit zergatik enau batere harritzen bera juradoan egon zenean gertatutakoaz kontatzen duena . . .
Debateak teknikoegia irudi dezake , espezialisten arteko ezbai antzua , eta Azurmendik berak aitortu duen gisara , Volksgeista ikerketa akademikoan baztertu samarra dagoen terminoa da . Haatik , Volksgeistaren eztabaidak , eta , ondorioz , liburuak berak , egun pil - pilean dauden gai asko ukitzen ditu : modernitatea ( ilustrazioa eta erromantizismoaren arteko harremana ) , nazionalismoa , arrazismoa , zientifismoa … Ildo honetan , gauza kuriosoa da Azurmendik idazten dituen kontu askok eta askok gaur egun zenbait testuingurutan postmoderno etiketaren pean hitzetik hortzera entzun daitezkeen ideien antz handia dutela , soilik eta gehienez ere Heideggerreraino iristen dela bera - ez dago Michel Foucault , Gilles Deleuze , Jean François Lyotard eta enparauen arrastorik ere - . Honek guztiak aditzera ematen digu , bidenabar , erromantizismoaren , idealismoaren eta bitalismoaren irakurketa zorrotzak postmodernitatearen balizko haustura errotikakoa dezente erlatibizatzen duela , nahiz eta hau guztia liburu honen asmo nagusietatik urrun geratzen den .
Berez gogo onekua zalako edo , mutillak bakian ipintiarren edo , ezekijen onek zegaitik alango gixon urtetsu agurgarri bat juan yaken barregarrikeri aregaz .
Egun horretan bertan sortu zen NASA ( National Space and Aeronautics Administration ) . Ez zen ezerezetik sortu , orduarte espazioaren arazoetan haren aitzindari zen NACA ( National Advisory Committee for Aeronautics ) irentsi zuen ; haren 8 . 000 langile , 100 milioi dolarreko aurrekontua eta hiru ikerketa - laborategi nagusiak barne . Honi beste laborategi eta erakunde batzuk erantsi zitzaizkion : Naval Researchs Laboratory , Jet Propulsion Laboratory eta Army Ballistic Missile Agency izenekoak . Azken honetan Wernher von Braun eta bere laguntzaileak ari ziren lanean kohete handien diseinuan .
JESU KRISTOREN PIZTUERA - 38 Asteko lehen egunaren goizean pizturik , Jesus lehenik Magdalako Mariari agertu zitzaion , zeinengandik zazpi deabru bota baitzituen . - Markos 16 : 9 Gure bekatuengatik eman zuten Jesus heriotzara , eta gure salbamenerako izan zen piztua . - Erromatarrei 4 : 25 " Eta gu gara hark juduen lurralde osoan eta Jerusalemen egindako guztien lekuko . Jesus hau egur batetik zintzilik hil zuten ; baina Jainkoak piztu egin zuen hirugarren egunean eta agertzeko ahalmena eman zion , ez herriko guztiei , Jainkoak aurrez testigutzat aukeratutakoei baizik , guri alegia , hura hilen artetik piztu ondoren berarekin jan eta edan dugunoi " . - Eginak 10 : 39 - 41 Zortzi egunen buruan , etxean zeuden berriro ikasleak , eta Tomas ere bertan zen . Ateak itxirik zeuden arren , sartu zen Jesus eta , erdian jarririk , agurtu zituen esanez : " Bakea zuei " . Gero , esan zion Tomasi : Ekarri atzamarra eta aztertu nire eskuak ; ekarri eskua eta sartu nire saihets - zuloan . Eta ez izan sinesgogor , sinestedun baizik . Tomasek erantzun zion : " Ene Jauna eta ene Jainkoa ! " - Joan 20 : 26 - 28
EZIN ULERTU komentarixuak irakurritakuan ez dakitx hasarria dan edo ulertu eziña . Elgoibarren asko gera eta normala dan moduan bakoitzak bere iritzixak dazka edozein gairi buruz . Nik politikan be gauzak klaru dauzkat eta nere iritzixa dakat , eta askotan mala letxe haundixan ipintzen naiz komunikabidietan edo beste lekuren baten komentarixuak entzundakuan . Baina Barreneko kazetarixen kontra holan jartze hori artikulu horrengaitxik , pasada bat iruditzen jata . Nik ezin dotena ulertu da jende mota hori , edoze gauza gaitxik iskanbila mota hori bilatzen dabana . Bizitza hontan hain " kiskilloso " izatia nere ustetan egun osua " mala letxian " pasatzia da eta JENDIAN KONTRA HOLAN SARTZE HORI geixegi iruditzen jata . Kritikua izatia ondo dau baina beti ere tamaiñan . [ LIST ]
Iruñera , lehen kolegiora joan nintzenean , han euskaldunei iseka egiten zigutela ikusi nuen . Pentsatu , Iruñean gu los vascos ginen , eta beraiek nafarrak . Konturatu nintzen ez nekiela gazteleraz , eta segituan igarri nuen haiek harrapatzeko gehiago ikasi beharko nuela . Haiek hiru ordu egiten bazituzten , nik lau edo bost egin beharko nituen . Orduan , saiatu egin nintzen eta harrapatu egin nituen . Gero , behin pelotoian sartuz gero , hor joaten zara batzuetan bultzaka eta besteetan tiraka . Unibertsitatean ni ez nintzen inor baino azkarragoa baina lan asko egin nuen . Dudan guztia lan eginez lortu dut , ez dago beste misteriorik .
Garaiz iritsi zen Bladimir hilketara . Guztiek hori ikustera joan zela uste zuten , baino hori ez zen egia . Polizia konbnetzitu eta Maria ( horrela deitzen zela garbitzailea ) askatu zuten . Baino orain Bladimir arazo bat zeukan , bere erruduna errudun bihurtzeko frogak behar zituen Bladimirrek .
Euskal kultur erakundea egitasmo honen partaide da " Hogei ' ta " programa kari .
Nola parte hartu / Aholkuak / Debekaturik dago / Entzierroko suziri ohartarazleak /
irakasle guztiok ikasturtero , gutxienez egindako ekitaldi baten berri eman beharko genukeela sarean . Argitaletxeen zain egon beharrean , irakasle bakoitzak ikasturtero berak ikasgelan proposatutako ekintza baten berri interneten emango balu , urte gutxitan milaka horrelakoak egongo lirateke
Gu ikertzen ari garen errotazio - mugimenduak eta proteinak katalizatzen duen erreakzioa oso lotuta daude . Bat bestearen mende dago . Salbuespen gutxi batzuk badaude , baina oro har oso mugimendu espezifikoak dira , eta gertatzen den guztiak du helburu bat edo beste . Prozesu antzurik ez dago .
es nau eskubaloian aurka ni ez nau eskubaloian aurka , baina esan nahi dotena da talde geixegi dauzkala eta nire ustez obe dala talde gutxiau euki maila onian ta beste gaztiak beste kirol batzutan apuntatzia , seguru nau badaula jendia ez dabala eskubaloirako balio baino bai beste kirol batzutarako . jende asko lagunek bertan jokatzen dutelako nahi izaten dute bertan jokau . gainera kiroldegixa uste dot beste kirol batzutarako ere erabili biar dala , seguru nao kantxako orduen % 80 eskubaloikuek hartuta dakabela . futbola eta eskubaloiaz aparte jendia animatzia nahi dot beste kirol batzuk itxera : atletismoa , txirrindularitza , saskibaloia , igeriketa . . .
xa_2 ( e ) k bidali du duela 394 egun 20 ordu 16 minutu
Omango klima beroa eta lehorra da barnealdean , baina hezea kostaldean . Mendietan , oasi ugarik lurpeko urez hornitzen dira , terrazetan antolatutako landaketak ureztatzeko .
Duela gutxi artikulu hone tarako datuak biltzen ari nintzenean , ñ ire oroitzape netako Jacoba , Felisa Uter ga Ugalde de í tzen zela argi tu zidaten eta Jacoba goiti zena bere amaren izena , Jacoba Ugalde , hartu zuela . Bien artean gaztainak erret en bere bizitza eta gure herriko historiaren denbo raldi luze bat bete zuten .
Zein da psikologo , psikiatra eta psikoanalistaren arteko aldea ?
BERA vs BERDINA : " * Aurten eta datorren urtean irakasle berdinak emango digu eskola "
Inauterietan kartera lapurretarik ez da gertatzen ; ez dakit zergatik , baina horrelakorik ez da izaten . Hori bai , jendeak gauza asko galtzen ditu : karterak , giltzak . . . Jendeak burua galtzen du , eta gauza asko galtzen ditu .
Gehienok jakin arren be , eztakizuenontzat Euskal Herri mailan betidanik ezaguna izan dan kirol baten garrantzia jakinarazi nahi deutsuet idatzi honekin . Zesta , nahiz eta azken urteotan indarrean ez dagoen kirol bai izan , berritxuar eta inguruko askoren ogibidea izan da , eta oraindik be , bada . Hori dala ta , Berritxuko zesta eskolaren bloga lagaten deutsuet esku artean trasteatu dagizuen . SUSTATU DAGIGUZAN GURE KIROLAK ! Nahi dozuenok egizue Berritxu aldera bisitatxo bat eta asteburuero edo astean zehar be partiduren bat ikusteko aukerarik ez galdu .
Oliteko turismo bulegoa . Orreagako Kolegiata . Artaxoako Udala . Leireko Monastegia . Mikel Burgi ( Uxue ) .
Txosten horren arabera , ia 100 milioi dolar gerran arriskutsu ez diren substantziak ikertzen gastatu omen dira : zehatz esan , Atlanta - n dagoen gaixotasunen kontrolerako zentruan eta osasunerako institutu nazionaletan gastatu dira diruak .
GLORIA AGIRRE PILOTA JOKOAK BIZIMODUA BIDERATU DION EMAKUMEA .
Nik horrelakoetan isunak jarri beharko liratekeela uste dut , bestela norbaitek spray bat hartu edo karaoke makina lapurtu eta kartzelaratua izateko arriskuan egongo da eta .
Java programazio lengoaia oso ezaguna da , gehixenbat informatika munduan gabizenontzako , baina seguru danok entzun dogula noizbaitx telebistako iragarki bat mugikorrantzako java jokuak eskeintzen . Oin harte , Java programazio lengoaiko zatirik handixena askia zan , baina bazeuan beste zati bat sekretua . Ba bueno , gaur irakurri ahal izan dotenez , Javak beran kodigo guztia askia eukiko dau haurten .
Dagoeneko jakingo duzuen bezala , Nazioarteko Folklore jaialdiaren 25 . edizioa izango da aurtengoa , eta urteurren horren harira zenbait ekitaldi berezi antolatu ditugu , tartean erakusketa bat eta . . .
Gaur 13 : 30ean pleno berezia egin dute udaletxean azkeneko atxiloketa eta atxiloketa saioa direla eta . Bi mozio aurkeztu dira : Habearena eta bestea Udala Gobernua osatzen duten EAJ eta EA alderdiarena . Azken horiena bozkatu eta onartu da , EAJko eta EAko zinegotzien aldeko botoekin .
Herrian egindako aurkikuntza arkeologikoek , historia aurrean bertan pertsonak bizi zirela frogatu dute . Halere , Aretxabaletari buruzko lehenengo aipamen zehatzak X . mendekoak dira . Mende horretan , Leintz Haraneko Mankomunitateko kide zen , Arrasate , Gatzaga eta Eskoriatzarekin batera . 1331tik aurrera Aretxabaletak eta Eskoriatzak osatu zuten Mankomunitatea .
Mircea Eliade ( Bukarest , Errumania , 1907ko martxoaren 9a - Chicago , AEB , 1986ko apirilaren 22a ) filosofo , erlijioen historialari eta eleberri idazle errumaniarra zen . Zortzi hizkuntza hitz egin eta idaztera iritsi zen ( errumaniera , frantsesa , alemana , italiera , ingelesa , hebreera , pertsiera eta sanskrito ) eta Eranos - eko Zirkuluko partaide izatera iritsi zen .
Hazkuntza hori konpainiaren Downstreamaren marjina integratuak hobeto jokatu duelako lortu da batik bat ( izan ere , industriako lehiakorrenetako bat izan da ) , baita negozio kimikoaren berreskurapenagatik eta marketinaren negozioaren indarragatik ere .
Internet , hamarkada honetako ezaugarri nagusietako bat . Sareen sareak mundua txiki bihurtu du , behar beste informazio eskura jarri du , edozein zerbitzuz - urrunekoena bada ere - baliatzeko aukera ematen du . . . guztia dago lotuta . Baina aurrerapenarekin nahas behar ez den gauza ugari ere ekarri ditu Internet - ek : informazio - zaborra , pornografia - sareen ugaritzea , intimitatea galtzea . . . hori guztia demokratizazioaren izenean .
Telefono entzuketak egiten zituen guardia zibilak horrela erantzun du abokatuak bere euskara mailaz galdetu dionean . Aurreko galdera batean kontrakoa esan zuen arren ( - ¿ Suficiente como para seguir una conversación ? - No , hasta ahí no . ) , hizkuntza - maila ebaluatzeko irizpideak ematen du ez direla curriculumetako kontu kriptikoak soilik .
# 18 # 15 Ardien sarraskitzeaz otsoak eta artzainak hitz egiten dutela da kontua , otsoak eta artzainak ardiei buruz hitz egitea , ez da salaketa bat metafora baizik . Metafora larria iruditzen bazaizu , niri berriz Aralar eta Rubalcabaren artekoa iruditzen zait larri . ( Barne Ministeritzak Aralarrek Ezker Abertzalea ordezkatzeko duen asmoa jendaurrean maiz eta zehatz agertu duenean batez ere ) Beste adibide hau jarriko dut , ea baliagarria egiten zaigun . X sindikatuek euren lan baldintzen aldeko borrokaldi luzea daramate , patronalak sindikatu hauekin hitz egitea baztertu eta gatazka honetatik kanpo dagoen A izeneko sindikatuarekin isilpean biltzen dira X sindikatukoekin duten gatazka aztertzeko . X sindikatuetakoak bilera honen berri izaterakoan A sindikatukoek azpijokoz jokatzen aritu direla ondorioztatzeko eskubide osoa dute . Zer egiten dute A sinsikatukoek ? Bazterrak nahastu .
Jai egun garrantzitsuena , bistan da , abuztuaren 15a izango da , Ama Birjinaren edo , kasu honetan , Begoñako Amaren eguna . Goizeko hamarretan Reinaldo del Prettek gidatutako meza izango da eta ondoren hiriko kaleetan zehar prozesioa . Egun honetan , Eusko Etxeko kideek erromeria egingo dute . Gauean , Los Melodicos taldeak emanaldia egingo du La Granjan . Bukatzeko , abuztuaren 16an txirrindulari lasterketa izango da hiriko kaleetatik ; eta abuztuak 15 , 16 , 22 eta 23an ohi bezala , zezenketak izango dira .
Soreasukoa , berriz , auditorio faltagatik eta talde bakoitzak gune kultural baten baitan bere lokal propioa izateko nahitik etorri zen . " Azken batean , San Agustin herriko kultur talde guztiek izango dute eskura , baina ez da inorena izango . Soreasun , berriz , ekimen publikoetarako lekua zein talde bakoitzak bere espazio propioa izateko aukera egongo da " , esaten du Silvak
Nola gehienek ezagutzen baitzuten Piarres Adame , eta nola Piarresek ere ezagutzen baitzituen gehienak , gapheluak khendurik elkharri agur erran ginuenean , ikhazkinak erraten du :
Gure kasua oso bestelakoa da . Egia esan , gu ere ez gara hutsetik abiatu ; urteak daramatzagu gai hau ikertzen eta lantzen , eta , gainera , FreeLing - en ere oinarritu gara .
Azkenik 33 - 40 irabazi zuten gipuzkoarrek eta bide batez , finalerako txartela eskuratu . Azken partidan Urriza eta Etxeberria III . a izango dituzte aurkari . Elduaiengoarentzat bere zazpigarren finala izango da honakoa , eta Jonentzat bigarrena .
Guk dei publiko bat egiten dugu itzulpenari euskararen bizitzan duen garrantzia aitor dakion . Sinatzen al duzu zuk ? Zein baldintzatan ?
aiaraldea Ekainaren 19an ospatuko da Laudion Arabako Ikastolen eta euskararen jaia . Hona hemen Sokaide taldeak egindako kantuarekin Laudio ikastolako guraso , langile , irakasle , haur eta ikasle ohiekin ; grabatutako klipa . Read More
3 ) . Utzi inskripzio orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean , 20 eurorekin batera . Edo , bestela , Uztarrian bertan .
Puntadaz puntada mantak , koltxak eta etxeko arropa josten dute Donostiako Eder eskulan etxean . Patchwork egiten dute . Alegia , kolore , forma eta neurri ezberdinetako oihal zatiak josiz egiten den lana da patchwork . Entzun arretaz honako bideo hau eta saiatu galderak erantzuten
Eta minutuak eta segundoak , nondik datoz ? Bada , greziarrek asmatu zituzten , latitude - sistemaren zatiketak izendatzeko , eta sistema hirurogeitarra zen . Dena den , minutuak eta segundoak ez ziren askoz geroagora arte erabili orduaren banaketak adierazteko . Egin kontu : minutu - orrazdun lehen erlojuak XVI . mendearen amaieran azaldu ziren . Ordura arte , ez zuen zentzu handirik ordua minututan banatzeak . Gainera , hasieran , orduak zatitzekotan , hamabi zati egiten ziren , eta ez hirurogei . Beraz , denbora banatzeko sistema antzinako zibilizazioen oinorde da .
5 ) Josteta bezalako jardueretan erabili behar den zaldi aziendak osasun arau indardunak bete beharko ditu .
Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko abala eman dio Fagor Electrodomésticos enpresari
1 . Guztiek dute hezkuntzarako eskubidea . Irakaskuntza - askatasuna aitortzen da .
Danborradak egiten duen ibilbidea dela - eta , hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztu behar da . 10 : 00etatik 15 : 00ak arte , urtarrilak 20 . Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira ; Republica Argentina kalea ohiko sentiduren kontra jarriko da , eta kale horretatik bakarrik garraio publikoentzako izango da . Horretaz gain , Okendo , Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako , danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik . Horregatik , autobuseko linea guztiak atera behar dira kale honetatik 10 : 00ak baino lehen . Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainontzeko kaleak 10 : 30etik 14 : 30era itxiko dira ( Hernani , Urbieta , Prim , Bergara , Idiakez , Gipuzkoa plaza ) . Easo kalean ere noranzkoa aldatuko da , hegoaldeko auzo eta herrietara joaten diren autobusak ( Amara , Loiola , Ospitaleak , Martutene , Hernani , e . a . ) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko . Autobus eta taxiak Easo kaleko bus - erreitik sartu ahal izango dira . Amara aldera ere , Easo kaletik joango dira ; hortaz , Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako . Informazio gehiago
Gotzain asko jarri ziren enperadorearen alde eta Liberioren aurka . Orduan , egoeraren jaun eta jabe ziren arrianoek eta Erromaren erabateko kontrola zutela , Felix II . a diakonoa izendatu zuten aita santu berri bezala . Baina herriak antipapa hau arbuiatu zuen eta enperadoreari Liberio itzultzea eta Erromako aita santu legitimo bezala berrezartzea exigitu zion . Konstantzio II . a Felix ez zela onartua izango ohartu zen , eta Liberiori Erromara itzultzen utzi zion 357an . Aita Santua herriak poz algaraka hartu zuen . Itxuraz , Konstantzio II . ak Liberio eta Felixek Eliza elkarrekin gobernatzea nahi zuen , baina aitasantutza bikoitz honen formula ez zuten ez herriak ez erromatar kleroak onartu . Felix Portoko bere etxera erretiratu zen , non hil arte bizi izan zen .
Pearl Jam , Metallica , Nashville Pussy , Misfits edota Tom Waits musikoek injustizia hau salatu dabe behin baino gehiagotan , baita diru bilketak antolatu , ikerketa gehiago egiteko . Negargarria , estetika batengatik edo beste batengatik epaitu eta kondenatuak izatea , literalki .
Mikel . Ikusi al duk nor datorren hortik ? Gure Xalea duk eta !
Kalkuluak eginda , Espainian 3 , 5 milioi pertsona eta 4 , 5 milioi artean egongo dira gibel gantzatsuaren gaitzak jota , eta beste 800 . 000 eta 1 . 200 . 000 inguruk esteatohepatitisa dute ( gibeleko zeluletan gantza pilatua edukitzeaz gain , gibela bera hanpatua izaten dute ) . C hepatitisaren birusak jotakoak ere beste hainbeste dira , eta alkohol gehiegiagatik gibelean arazoak dituztenak ere bai . Esteatohepatitisa , berez , gaitz arina da , baina gerta daiteke larritzea , eta horixe gertatzen da kasuen % 5ean : zirrosia sortzen zaie batzuei ( Espainian , helduen % 2k zirrosia dutela esaten dute zenbait kalkuluk ) , eta gibeleko minbizia besteei ; Nafarroako Klinika Unibertsitarioko Hepatologia Unitateak eman dituen datuen arabera , herritarren % 5ek daukate zirrosia .
David Singleton Grumpy inventor of things Karen House 1 - 11 Baches Street London , UK N1 6DL Last . fm Ltd .
1942an ezkondu nintzen , 26 urterekin ( 1916koa naiz ) , Bilbon , Eugenio Madinarekin ; oñatiarra zen . Esan bezala , Juan Ignacio seme - alabetan laugarrena da , eta hirugarrena bai izan zela disgustua ! Neska jaio zen eta bost hilabetera , hil ; bihotzeko arazoak zituen gaixoak . Aurrera egin behar , eta ustekabean , Juan Ignacio jaio . 1959an izan zen hori . Dagoeneko bederatzi urte bageneramatzan Azpeitian . Gizona Banco Guipuzcoanoko zuzendaria zen Bilbon eta handik hona bidali zuten . 1950etik , beraz , hemen nago . Javier eta Arantxa seme - alabak Bilbon jaio ziren . Juan Ignacio ez .
Oraindik aurrera , Iranek beste moneta batzuk erabiliko ditu petrolioa kobratzeko . Beste petrolio ekoizle batzuek bide hau jarraituko balute , Estatu Batuek munduan duten nagusitasuna zalantzan jar liteke . Irakek gauza bera egin nahi izan zuen gerra baino lehen , eta Estatu Batuek gerra sustatzeko izan zuten arrazoietako bat izan zela esan ohi da .
Lurpekoa hartzekotan Sopela eta Larrabasterratik pasatuko ginateke eta bertako hondartzetara joateko parada izango genuke . Baina zein hondartzatara ? Atxibiril , Arrietara eta Barinetxe edo Sopela , Larrabasterra eta La Salvaje - ra ? Nik dudarik gabe bertakoek jarritako izenak nahiago ditut , trenez lehen eta lurpekoz orain , joandako kaletarrek jarritako izen aldrebesak baino . Egia da errua ez dela joan zirenena soilik , ez zutelako kartelik , baina galdetzea zuten , eta ez birbataiatu trengeltokiko izenak erabiliz .
Segi gazte antolakundeak egin berri ditu Udako Gazte Eskolak . 300 militante inguru bildu da bost egunez aurtengoak hausnartu eta hurrengo ikasturteko asmoak zehazteko . Independentziaz bizi ahalko den euskal estatura begira jarri ditu Segik begiak eta horretarako egungo sistemaren eraldaketa sozialari ekingo diola iragarri du .
DBH 4ko ikasleak argazkiak egiten ibili dira azken bolada honetan baina ez edozein motatako argazkiak ez , beraiek egindako argazki makinekin eta beraiek errebelatutako benetako argazkiak baizik . Nola egiten da hau ? Ba , hurrengo aurkezpenean Iraultzak eta Jabik azaltzen digute nola . L @ s alumn @ s de DBH 4 han estado haciendo fotos esta última temporada , pero no os penséis que fotos cualesquiera , no , son fotos sacadas con cámaras construidas por ell @ s mism @ s y reveladas en clase . ¿ Y cómo se hace esto ? Pues en la siguiente presentación Iraultza y Javi nos explican cómo .
Etxebizitza jorratzeaz aparte , 1920ko hamarkadan , gaur egun hirian dauden eskola publiko gehienak berak diseinatu zituen . Atxurikoa eta Indautxukoa dira nabarmenenak . Eraikin singularren artean Alhondiga eta Depositu Frankoaren eraikinak egin zituen .
Idazkuntzarekin eta testuen presentazioekin zerikusia duten puntuez gain , komunikazio politikari dagozkion puntu batzuk tratatu ditugu . Erakunde batek informazioa korporatiboki eman dezakeela , izenpe zehatzik gabeko albisteekin adibidez ; baina baita bere baitako aditu edo komunikatzaileen izen - deitura eta ikuspegi pertsonalen bidez . Korporazio / pertsona jardun horretan Facebook zein Twitterren ere nola jokatu behar den tratatu dugu . Ikasle talde interesgarria hurbildu da UEUra eta puntu hauetan elkarrizketa interesgarria izan dugu . Facebook ezagunagoa zitzaien eta Facebook - eko erakunde / pertsona dikotomiaz hausnarketa egina zuten baten batzuek . Twitter , aldiz , urrunago zeukaten ikasle hauek . Hala ere , nik tresna horren etorkizunean asko sinesten dut eta hor ere trebatzeko gomendioa egin diet . Azkenean , apur bat filosofiko ere jarri naiz azalpenetan : pertsona eta komunikatzaile gisa , komunitate euskaldunean dugun paper eta konpromisoaz jardun izan dut .
Bitartean , ordea , ezingo gara geldirik egon , ezta ? Mutuarekin akordatu naiz . Ez dakit non ikasiko zuen , baina fisurero eta gainerako tramankuluak ( nola esaten da euskaraz " autoproteger " ) izendatzeko " hatxiperrak " erabiltzen du .
Beste herri kirol batzuetan gertatzen den bezala , pilotan ere apustuak egiten dira . Ikuskizunaren alderdi berezi bihurturik , aziendak eta baserriak galarazi zituen ohitura zahar hau goreneko puntura heltzen da esku - pilotako finalean .
Beste liburu bat erosi dut gaur , harri bitxi bat . Bertan bi euskal lagunek parte hartzen dute Txipi eta Xabier Barandiaran . Liburuak " Ciberactivismo . Sobre usos políticos y sociales de la red , " du izena eta hainbat hacker , hacktivista , techi , ingeniari , ekintzaileen testu sorta interesgarri bat biltzen da . Oraindik bistadizo bat besterik ez diot eman . Etorkizunean iritziren bat mereziko duela uste dut . Erosia | lizentzia : copyleft | hizkuntza : gaztelera | % 1 irakurria
Zubi - Ondo elkartea , bestalde , xakeari lotuta egon da hasieratik . Gizarte ekintzak antolatzeaz gainera , xakearekiko zaletasuna sustatzea izan da elkartearen helburuetako bat . Hala , Udal Kirol Patronatuarekin lankidetzan Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa antolatzen du Zubi Ondok urtero , eta nazioarteko xakelaririk onenek parte hartzen dute bertan .
Azterketa egiteko , bilatzailea euskaraz jarri eta Azpeitiko egoitzetako webguneak aztertu ditugu . 13 enpresa horietatik seik hasieratik hizkuntza hautatzeko aukera ematen dute , eta sei horien artean hiruk baino ez dute informazioa euskaraz jasotzeko aukera . Webguneetan aukeran dauden beste hizkuntzak gaztelera , ingelera , frantsesa , alemana , portugesa eta txinera dira .
Lotsagabekeria honen aurrean non daude ainbeste aldiz DEMOKRAZIA aldarrikatzen duten politikari , estatu , Europa eta nazioartea ? ? ? Zer gehiago behar da hemen demokraziarik ez dagoela frogatzeko ? Zer gehiago gezur handi batean murgildurik gaudela konturatzeko ? Gure botoekin nahi dutena egiten dutela argi geratu da eta gainera inozo aurpegiarekin geratu behar gara ?
Premie , Enpresen Berrikuntzarako Plan Integral berrira gehituko da . Plan hori laster abiaraziko dute , eta programa berean biltzen ditu sail horrek Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen eskura jartzen dituen diru - laguntza eta laguntza guztiak , Bizkaiko enpresa - ehun osoaren barruan berrikuntza sustatzeko ematen dituenak .
31 Ikus auzi honi buruz Perurenak ( 2007 : 120 - 127 ) Dakiguna ikasten liburuan egindako ekarpen interesgarria .
Iruña eta Arangurenera iristeko ekialdeko ingurabidea hartuta heltzen da . Ibarreko herri desberdinen arteko lotura , auzo - errepideen bitartez egiten da " Arangurengo Itzuli " moduan ezagutzen den errepide sarearen bitartez .
Oraingoz pixkanaka martxa hartzen ari da taldea , baina helburu argia daukagu , elikagaien kontsumoa beste modu batera egitea , ekoizleen proiektuen bideragarritasuna bermatuz eta Euskal Herrian elikadura subiranotasuna sustatuz .
« Ene Jainkoa ! , pentsatu nuen une horretan , hortaz , beharrezkoa da bertutea , ezinbestekoa zaio gizonari , gizon likitsa ere behartuta baitago beronen bidez lasaitzera eta berau babesgarritzat hartzera . » Segidan , Rosaliek ez uzteko egin zizkidan erreguak gogoratuz , eta Rodinen baitan zenbait printzipio on ikusi uste nituelarik , etsi - etsian etxe hartan ostatu hartzea erabaki zuen .
Globoaren gondolak aurreko orduetan bere 32 megabiteko memorian gordetako datuak transmitituko ditu eta hori bukatu ostean momentuan ikusten ari denari ekingo dio , baldin eta transmisioa argi - ordutan egiten bada . Gauez ez da denbora errealeko transmisiorik egingo .
Atxiloketa atzo arratsaldean egin zuten , Durangon , neska batek Ertzaintzarengana jo eta bere auzotar ohi bat salatu zuenean . Biktimaren esanetan , gizona berarengana zuzendu zen kaletik zihoanean eta bularrak ukitu zizkion . Gainera , emakumeak gizon hura beste bi aldiz salatu zuen aurretik , beldurrarazi eta mehatxatu zuelako . Emakumeak salatu zuen gizon hark jazarri egin zuela harekin harremanak izan zitzan eta , uko egin zionez , hainbat aldiz mehatxatu zuela .
Donostia hartu ondoren , irailaren 17an hasi zuten tropa frankistek Gipuzkoa erdigunea konkistatzeko erasoaldia . Tejero buru zuen taldea Donostiatik Beasainera joan zen , eta Ormaiztegi hartu zuen , erresistentzia gutxirekin . Defentsan aritu zirenek trenbidearen zubia txikitu zuten , faxisten igaroa moteltzeko . Hala ere , hauek Gabiria hartu zuten ondoren , eta Atagoitirantz jo zuten gelditu gabe .
Horrela , konpainiaren kabeek eta koroak etekin handiak lortzen zituzten . Barne - merkataritzak arazoak zituen , gremioen kontrolagatik .
Eta espainiar nahiz euskal herriko alderdi politiko , erakunde eta komunikabide nagusien isiltasuna eta utzikeria ezinbestekoak izango dira espainiar gobernuak tortura erabiltzen jarrai dezan . Tortura testigantzak eskuan izan arren , isil isilik geratuko dira bortxakeria izugarri honen aurrean . Eta kasua oso nabarmena denean gehienez ikerketa bat egon dadin eskatuko dute . Bitartean eusko jaurlaritzak ez du inolako arazorik operazio polizial hauek polizia torturatzaileekin zuzenean koordinatzeko , edo euskal telebistako albestegietan etengabe torturaren errealitatea estaltzeko . PNVren erabaki politikoa da PSOEri torturaren erabilera baimentzea .
Egunero ! Ezingo nuke pertsiana igo eta eguraldiari erreparatu gabe gelditu ; eta nire ustez eguraldia aurkeztu ez arren , interesa berdin - berdin edukiko nukeen , nik eguraldia bizi baitut . Gainera , leihotik bestaldera begiratu eta aurreko eguneko iragarpenekin asmatu dudan ala ez ikustea gustuko dut ; onerako bada pozik , baina ona iragarri eta txarra eginez gero . . .
Asturiasko Nazioarteko Aireportua Printzerriaren erdian dago , hainbat hiritatik nahiko hurbil : Oviedotik 40 km ? ra , Gijonetik 47 km ? ra eta Avilesetik 14 km ? ra . Terminal bat du , eta Estatuko eta nazioarteko konpainiekin lan egiten du .
Urte hartan bertan , Ez Dok Amairu taldearekin Baga - Biga - Higa sentikaria prestatu zuen . Manuel Lekuonak Literatura oral vasca liburuan jasotako bi poema onomatopeiko oinarri hartuta , kantu esperimentala sortu zuen donostiar musikariak : lekeitio izena eman zion . Zehazki , Lekeitio 2 zen , horren aurretik sekula grabatu gabeko beste lekeitio bat izan zelako . Horrela , 1969 urrun hartan , finkatuta gelditu ziren Mikel Laboaren musikaren hiru zutabe nagusiak . Lehenik , herri kantuak : handik eta hemendik bildutako kantu tradizionalak moldatu izan ditu Laboak . Bigarrenik , poeta garaikideen olerkien musikatzea : hainbat euskal poetaren testuak erabili izan ditu , baina bereziki Bernardo Atxaga , Joseba Sarrionandia , Xabier Lete eta JosAnton Artzerenak . Eta , azkenik , kantu esperimentalen bidea : lekeitioek osatzen duten bide propio eta imitaezina . Onomatopeiak , errepikapenak eta soinu sailkaezinak erabiliz , estilo berezia lortu du , abangoardia guztien aurretik , moda guztien gainetik .
Ume hura hazten lagunduko zidatela esan zidaten aitak eta amak , eta mutilaren gurasoek ere ahal zuten guztian lagundu ziguten . Hasierako sustoa pasatuta , egia esan , sekulako suertea izan dugu gurasoen aldetik , haien laguntzarik eta babesik gabe , gaur egun ez baikinateke gauden bezala egongo .
Lagundi Abesbatza 1973 . urtean sortu zen , Angel Etxebarriaren gidaritzapean . Gaur egun , ahots mistoz osatutako abesbatza da , eta 35 abeslari ditu , Carlos Pérezen zuzendaritzapean .
Eskualdeko gainerako herrietan baino beranduago kontatu zituzten atzo , Tolosako bozkak , eta gaueko 22 : 30ak aldera , Bilduk 3 . 812 bozka jaso zituela jakin zuten herritarrek , gehiengoa lortuz . 8 eserleku beteko dituzte koalizioko hautetsiek . Bozka gehien jaso ez dituen arren , EAJ - PNV alderdiak inoiz izan dituen emaitzarik onenak izan ditu , bozka Tolosan , bozka kopuruari dagokionez , 3 . 651 bozkarekin . Aurreko legealdian zituen [ . . . ]
- suhiltzaileen parke profesionaletako eskala operatiboan 1 . 592 ordutik gora lan egin duena , edo suhiltzaileen beste kategoriak - behar bezala arrazoituak - ebaluatzen badira , eskatutako esperientzia era proportzionalean baliokidetu ahal zaiona .
supazter wrote 4 months ago : Jakingo duzute Wep pasahitzak ez dutela ezertarako balio . 64 bits - etako bat harrapatzeko 10 minuto i … more →
Herriko ateratzean dagoen Ahetzeko latsarria bisitatu dugu . Orain , ez da gehiago erabiltzen . Senpereko bidean kokatua da , muino baten zolan , latsa zeharkatzen duen zubi baten ondoan .
Honako jarduerek osatzen dute Kanpoan diren Nafarren Eguna ospatzeko prestatu den egitaraua :
Aiurri aldizkariak eskualdeko arraulariei elkarrizketa bat egin die . Elkarrizketan Billabonako San Pedroko arraunlariak , Urkin dabilen Andoaingo neska bat eta Trintxerpen dabilen Adunako mutil bat elkarrizketatu dituzte . Osorik irakurtzeko hemen topatu dezakezue : http : / / www . aiurri . com / berriak . php ? id_edukia = 10559
Zer dago bada berreskurapen honen atzetik ? Gauza desberdinak seguruenik , nostalgia puntua egon daiteke akaso , baina euskaltegi profesionalizatuek utzi duten hutsuneren bat ere bai . Modulu estandarren zurruntasunak eta prezioek alde batera uzten dituzten hainbati aukera ematea , edo titulu - agirien presioa barik ikasi nahi izatea , edo hurbiltasuna , auzo - giroa . .
Euskarazko telebista 1982an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak , EAEko gobernu autonomikoak . Eta , benetan , zirraragarri izan zen euskaraz entzutea telebistan . Gaur egun Nafarroan ere emititzen du , eta orain dela hamar urtetik baita Iparraldean ere . Herri Irratia EAEn , Euskal Herria Irratia Nafarroan , Gure irratiak Iparraldean , eta Euskadi Irratia lurralde osoan emititzen dira . Irratiak berebiziko garrantzia izan du euskararen normalizazioan gertuko hedabidea delako eta alfabetatua egotea ( irakurtzen jakitea ) eskatzen ez duelako .
Gizurra ematen badau be , uste dot ondiok ez dotela inoiz Wikileaks webguniari buruz inoiz berba ein , nahiz eta aspalditik jarraitzen doten leku honen lana .
Sarritan lengoaia terminoa erabiltzen da izakiek erabiltzen dugun komunikazioa adierazteko , hau da , lengoaia naturalak , bai berba egiteko lengoaia , zein zeinuen bitartez erabiltzen duguna edo literaturan erabiltzen dena . Lengoaia naturalak lengoai guztiak ditu barne , animaliak erabiltzen dutena eta baita izakiena ere . Matematiketan eta informatikan , esaterako , lengoaia artifizialak erabiltzen dituzte eta lengoaia formalak dira ( programazio lengoaiak barne ) . Dena dela , izakien lengoaia badauka ezaugarri bat ezin dena topatu programazio lengoaietan : dibertsitatea . Lengoaien ikasketak bi zientziaren iturburua da filologia eta hizkuntzalaritza .
Bere funtzioak elikagaien garraioa , digestio urinen jariaketa , elikagarrien xurgapena eta iraizketa dira . Digestio prozesua berdina da urdail bakarreko animalia guztietan , hau da , gluzido , lipido eta proteinak unitate sinpleagoetan bihurtzen dira digestio entzimei esker , xurgatu eta odolean beren garraioa posible eginez .
Motxian Bertso Eskolak bertsoz jantziko du herria etzitik larunbata bitartean . X . Bertso Astea antolatu du , eta hamargarrenari « gogoz » heldu diotela adierazi du bertso eskolako kide [ . . . ]
EOLE programak , 2 helburu ditu edo bete nahi ditu batez ere : 1 ) ikasleei , hizkuntza baten edo zenbait hizkuntzen erabileraren eta funtzionamenduaren inguruan pentsaraztea , horrela , ikasleak gogoeta eta ikasketa objektu bihur dezan hizkuntza . 2 ) ikasleengan , beste hizkuntzeekiko interesa sortzea eta linguistikoki , ikuspuntu zabalez ikus ditzaten hizkuntza horiek . Orokorrean " hizkuntza kultura " aberatsa eta irekia sortzen laguntzen du EOLE - k . Proiektu honetan , zenbait aktibitate burutzen dira kultur eta hizkuntza aniztasuna lantzeko eta aktibitate hauek eragin positiboa izaten dute normalean ikasleengan : 1 ) Jarrera positiboa lortu : kultura eta hizkuntza aniztasunaren aurrean hizkuntzak ikasterako orduan . 2 ) Gaitasun positiboa lortu hizkuntzaren ikaskuntzan laguntzen duten : gaitasun metalinguistikoetan gaitasun kognitiboen lanketan . 3 ) Jakintza positiboa lortu : munduan hizkuntzen inguruan bizi den errealitatearen aurrean . EOLE - ren proposamenak , HH - tik hasi eta LH - tzako azken mailararte eginda daude . Azken finean , EOLE - k lantzen dituen jarrera , gaitasun eta jakintza horiek oso lagungarriak dira ikasgelara haur etorkin berri bat heltzen denean , beste ikaslagunek harrera ona egin diezaioten eta , ahalik eta azkarren , taldean integratu dadin . http : / / www . hikhasi . com /
Bestalde Txingudirako erraustegia jartzeari dagokionez , ondorengo hau seinalatu beharra dago :
Euskararen gordeleku deitu izan zaie inoz halako herri euskaldun txikiei , nik neuk , beste berba bat nahiago , euskararen " bizilekuak " . Horietara , antzinako altxorren bila barik , bizitasunaren bila abiatu da ikaslea sarriago , halaxe iruditu zait neuri behintzat , baita sarritan aurkitu ere .
Kukuxumusuren oparia , eta Karpin Abenturara joateko sarrerak eta autobusa .
Poloniar alfabetoak 32 karaktere ditu , horietatik 9 bokalak dira eta beste 23ak kontsonanteak .
Mozzarella gazta italiarra hastapenean bufalo - esnez egiten bazen ere , egun , entsalada , lasagna , kaneloi eta pizzen prestakuntzetan ohiko osagai bilakatutakoan , aski kontsumo masiboko produktu bihurtu da eta behi - esnez egitea ere onartua dago . Bufalo - esnearen ekoizpena urria denez , garesti gertatzen da : bufalo batek egunean bederatzi bat litro ematen ditu , behiaren herena , kasik . Mozzarella gazta onak hiru baldintza bete behar ditu : urtzea , luzatzea eta gainerretzean ongi erantzutea . Labean berotzean urtu egiten da , malgu bihurtzen da eta horri esker egin da preziatua gazta hau . Esne pasteurizatuz eginiko produktua denez ( ez da esteril , mikrobio - eduki ñimiño bat izan dezake - eta ) , mozzarella hotzetan kontserbatu behar da .
Bazenekien ARTIUMeko Liburutegian 42 . 000 dokumentu baino gehiago dagoela ? Hemen XX . eta XXI . mendeko artistei , arkitekturari , diseinuari , argazkigintzari , komikiei , musikari , zinemari eta abarri buruzko informazioa aurkituko duzu .
Ur publikoa , Elizondoko herrian 1888an ezarri zen eta Jaime Urrutiak zerikusi haundia izan zun diru dexente eman bai zun lan hoiek egiteko .
J . Fernandez . Bai , bai , haria berreskuratu aldera . . . Emiliok dioena nik esaten dudanaren kontrako norabidean doa . Gauza bat da orduan gertatu zenaren interpretazioa egitea - eta ulertzen ditut gertatu zenaren zioak - . Alabaina , hitzen pedagogia egin behar dugu , bestela mendekuaren pedagogia landuko dugu . Gaur egun bizi dugun unea ispilua dugu , ezer onik emango ez digun egoera batera iritsiko gara . Gertatu zenari buruzko errebisio kritikoa egin behar dugu , ezin dugu planteamendu politikoen ostean gorde . Guardia zibil haien atzean instituzio bat zegoen , militarra , baina funtsean Extremaduran edo Andaluzian miserian bizi zen jendea zen , eta haiek hil zituzten , ez teniente koronelak .
Download XML • Download text