eus-23
eus-23
View options
Tags:
Javascript seems to be turned off, or there was a communication error. Turn on Javascript for more display options.
Baserri horiek - Altzoko Legarre adibide ezin hobea da - ez dute ezkaratzik , ez etxebizitzatik kanpora joateko balio duen bestelako aterperik , hori nahiko arrunta da Gipuzkoan , ez ordea Kantauri hegalean . Fatxadako alde batean harri apainekin egindako arkua duen ate batetik sartzen da etxera . Arku hori oraindik ere zilueta gotikokoa zen XVI mendeko lehen urteetan , baina geroagoko urteetan erdiborobila zen kiribil dotore bihurtu zen .
Sarrerak gorde dituzu ? ba ez laga azkenengo momenturako . Oraindik sarrera asko geratzen dira , baina aurreko urteetako arrakasta ikusita . . . Iaz etorri zirenak aurten ere etorriko direla pentsatzekoa da ze gustura geratu zen jendea . . . Magia galan maila handiko magoak eta zapatu gauean aho zabalik utziko duen Migué magoa . Migue pianista batekin etorriko da Espaloira . Domekan , familia guztiarendako magia kalean , doan .
Testauren kokapena denporan eta espazioan : 1778 an eman zen Britainia handian .
1974ko abuztuan Poliziak Jose Antonio Garmendia Tupa ETAko kidea atxilotu zuen , operazio bortitz batean . Hari tortura bidez esanarazitakoen ondorioz , Azpeitian hildako Gregorio Posadas Zurron guardia zibilaren heriotzarekin lotu zuten Anjel Otaegi . Azaroaren 18ko gauean Anjel Otaegi atxilotu zuten , Nuarbeko etxean . Ia bost hilabetez Martuteneko espetxean izan zen Otaegi , eta handik Burgosera eraman zuten . Martutenen ETAko beste hainbat presorekin harreman handia izan zuen , eta estima handia lortu zuen haien aldetik , guztiekin ondo moldatzen ziren horietakoa zelako Otaegi . Esaterako , garai hartan gertatu zen ETA - m eta ETA - pm bereizketa , eta Otaegik , ETA militarrarekin bat egin zuen arren , ez zuen gustuko bereizketa , guztiek helburu beraren aldekoak izanda ez zuelako ulertzen banatzea .
Bestalde , behin zeure izena emanda Powerpoint estiloko aurkezpen bat non zure enpresaren berri ematen duzun igo dezakezu , horrela Bazkaria - ra zoazenean besteek zure enpresaren produktuak eta berriak jakin izango dituzte aldez aurretik .
EAJk irabazi zituen 2007ko udal hauteskundeak , baina lehen aldiz alkatetza beste indar batek hartu zuen . Joan den urtarrilean , ETAk Inazio Uria hil eta ondoren etorri zen zentsura mozioaren ondorioz , EAJk alkatetza hartu zuen , baina gutxiengoan gobernatzen ari da , eta orain arte ez du oposizioarekin akordiorik lotu . Zer suposatzen du horrek ?
Argentinan , Buenos Airesen zeudela , bertako batek katedraleko guardia aldaketa oso berezia zela eta ikusi beharra zegoela derrigortu zituen , aholkatu baino gehiago . Joan ziren inolako gogo berezirik gabe . Behin bertan zeudela , argentinar txiki bat hurreratu zitzaion Lizasori :
Kasualitateak eraman nau Dow Unquinesara . Badakit DOW - Chemical dela ( zela ) , baina niretzat Unquinesa izan da beti . Niretzat DOW hiru zati bereiztuta egon da : alde batetik itsasadarrean ikusten dena , bestetik Avanzadan ikusten dena , amaitzeko Astrabuduatik ikusten den paisaia . Aldiz , hiru zati horiek … Continue reading →
Batez ere pelikulak grabatzeko baliatzen delarik , DVD - Bideoa dugu denetan ezagunena ( izan ere , " DVD " soilik esan ohi zaio ) , eta DVD - Audio motakoak oraino ez dira biziki herritartu . DVD - ROM ( datuak biltzekoa ) dugu CD - ROMen ahaide nagusia , eta ordenagailuen irakurgailuetan bakarrik erreproduzi daiteke . Era askotako datuak gordetzen dituzte , noski , baita pelikulak ere . DVDak erreproduzitu ez ezik , grabatu ere egin daitezke . . . etxean bertan . Grabagailuen eskutik etorri da disko molde eta grabazio erei dagozkien siglen nahaste - borrastea .
Aginduzko lizentzia ernaterakoan behin - behineko likidazioa egingo da , zerga oinarria interesatuek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera zehazturik , baldin eta aurrekontu horrek elkargo ofizial eskudunaren ikus - onespena badu ; horrela ez bada , udal teknikariek zehaztuko dute zerga oinarria , proiektuaren kostu zenbatetsian oinarriturik .
Edonola ere , snobismoa pekatu arina iruditzen zait umore faltarekin eta anonimatoaren erabilera iruzurtiarekin konparatuta . Animo , Gorka .
Gas instalazio seguru eta gaurkotuak ( 342 Kb )
Hiru . Iraunkortasuna ez da ingurumenari soilik dagokion egitasmoa . Horrez gainera , behar - beharrezko da merkatu iraunkorrak ere sustatzea , irabazpide errazen azpitik eta espekulazio latzen gainetik .
11 tailer , gaika antolatuta . Ekintzaile batek jakin beharreko guztia bere jarduera sortzerakoan , egonkortzerakoan edo zabaltzerakoan .
Bilduren ustez hirigintzaren antolamendurako hiru Koordinazio egotea gehiegizkoa da . [ . . . ]
eSKERRIK ASKO EKAITZALDi ! Diru apur bat bildu artean diska entzuteko gogoekin ez nintzen geldituko ba ! Aurrera !
GureGipuzkoa . net - eko erabiltzaile komunitateari kalitatezko zerbitzua bermatze aldera , oinarrizko erabilpen arau eta baldintza batzuk ere ezarri ditugu .
Urteroko zitari eutsiz , Goikobalu Txikik , Goikobalu Gaztek eta Goikobalu Abesbatzak errezitaldi goxoa eskaini dute gaur iluntzean , San Joan Bataiatzailearen Parrokian , Harreman erakundeak antolatuta .
Euskal Herriak Bere Eskolak salatu duenez Parlamentuan CDN , UPN , PSN eta IUNk " Euskal Herria " kontzeptu gisa aipatzen duten edozer debekatzeko pausoa eman dute :
Antzeko zerbait gertatzen da publizitateko jaialdi eta sariekin . Horrelako ebentu askotan , logikoena , kanpaina bati esker lortutako salmenta zifrak aurkeztea izango zen , kanpainan inbertitutako dirua eta berreskuratutakoa kontutan hartuz ( Efikazia Sarietan gertatzen den moduan ) … baina gehienetan publizitate spot - ak erakusten dira , hauen ikusgarritasuna , umorea , entretenigarritasuna , dibertigarritasuna , orijinaltasuna … sarituz .
Bestalde , Hotmail zerbitzu famatua dakau . Messenger komunikatzeko tresna erabilixena zanian , Hotmail posta zerbitzua modu berdinian lider bakarra zan . Baina betiko moduan Google agertu zan beste posta zerbitzu batekin konpetentzia itxen , eta gainontzeko proposamen guztien gainetik ipintzia lortu dau ( merezimendu osoz gainera ) . Baina ez da hau bakarrik , Facebook , Twitter eta konpainia bebai hortik zihar agertu ziran eta Messenger bakarrik existitzen zan egoeratik oso hurrun eraman doskue jada .
Baina gehiena Estatu Batuetan egiten da . Besteak beste , soja , arto , kalabaza , papaia eta alpapa transgenikoak egiten dituzte , eta iaz ekoitzi zuten kotoiaren % 93 transgenikoa zen . Inondik ere , nabarmena da transgenikoen nagusitasuna , baina , hala ere , denek ez dute garbi bioteknologia - konpainiek esaten duten bezain onak ote diren .
18 Eznaiz çueçaz gucioz minço : nic badaquit cein elegitu ditudan : baina behar da compli dadin Scripturá , Enequin oguia iaten duenac , altchatu du ene contra bere oindogorá .
E . Bai jauna , baño probetxu gabe , zergaitik egiten duan pekatu bat txit grabia .
- Erabiltzaileeko eskubideen eta betebeharren agiria ( PDF Dokumentoa / 1 . 121 kb )
2002 urtean kontsultaturiko eguneko zentroen erdiek ez zuten bertako garraio zerbitzurik baina oraingoan egiaztatu ahal izan denez , zentroen % 13k ez daukate garraio egokiturik - igogailuak , garabiak , arrapalak , etab . - , mugikortasun mugatuko pertsonentzat ( hortaz , menpekotasunik nozitzen duten zahar askorentzat ) zerbitzu hori funtsezkoa bada ere . Horiek horrela ere , garraio zerbitzua daukaten lau zentrotik ia batean , zaharrak gidariarentzat bakarrik doaz autobusean , lekualdaketetan laguntzaile izan dezaketen osasun - edo beste ezein alorretako pertsonalik gabe .
Allahren baimenarekin izan ezik . Aldi jakin bakoitzerako idazki bat dago . Berak nahi duena baliogabetzen du Allahk
Martinek itsasorantz begiratu zuen . Eguzkiak bere aurpegia erakusten hasi zen . Jada ez zegoen ezer egiterik . Irla berriro arakatu zuen . Bat - batean , gazteluaren dorre altuenean zerbait antzeman zuen , zerbait disdiratsua .
Arte eszenikoei buruzko ziklo berezia egingo da ekainaren 3etik 17ra , Bartzelonako Euskal Etxean . Bigarren urtez antolatu du elkarteak ziklo hau . Emanaldi gehienak katalanez izango dira , baina tartean euskaraz eta gaztelaniaz ere egingo dute ekitaldi pare bat ; ekainaren 3an ikusgai izango den Joanen ilargia antzezlana kasu . Teatre Nu taldea kataluniarra da . . .
Hemen interesatzen zaigunari dagokionez , gogora ekarri beharra dago Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30 / 1992 Legeko 134 . artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa . Izan ere , artikulu horietan zehapen prozeduraren oinarrizko printzipioak ezartzen dira .
Gurean , Lataste sugegorria da eskasena . Peña izeneko mendilerroan soilik aurkitu da , Nafarroako Pirinioaurrean . Aspis sugegorria ere bizi da hango zenbait gunetan , baina betiere bien artean tartea utzita . Lataste mendiko harrietan eta harkadietan , mendilerroaren eremu irekietan eta konifero - basoen zein artadien soilguneetan ikus daiteke . Beste bi sugegorri espezieekiko duen lehia oztopo gertatu ei zaio iparralderako bidean , eta beharbada horregatik ez du beste lekurik kolonizatu .
Prestakuntza honekin kudeaketa , antolakuntza eta zuzendaritza sistemetan eraginkortasun handia izatea bermatzen da , hala nola , erakundearekiko konpromisoa eta parte izatearen sentimendua . Prestakuntza hau boluntario eta langile ordanduei bideratuta dago , erakundearen garapena hobetzeko eta lanaren ideologia eta metodologi on bat izateko asmoarekin .
Aupa hi ! Ba zure galderari erantzuten , bai , irakurritxa dakat liburu hori ta egixa esan zientzia fikziozko eleberri bat izateko errealitatetik nahiko gertu geratzen da . Nere ustez alor askotan gainditxu ta dana in dou baina bueno , una vez mas la realidad supera a la ficción . TA ze gehixau esan gai honen inguruan , ba ezer gutxi , ziharo kontrolauta garela nahiz ta guk ez uste eta Anaia Handia egon badagoela eta geroz eta boteretsuagoa dela . Amaitzeko nik ere erreflexio bat . Esaten dabe que el mejor truko realizado por el diablo fue convencer al mundo de que no existe . Ba Anaia HAndiakin mas de lo mismo .
Geroz eta handiagoa den jendartearen mobilizazioak " asmo horiek errailetatik atera araziko dituela " adierazi zuten Gaztelu Plazako kioskotik : " Guztion artean AHT geldituko dugu " , aldarrikatu zen behin eta berriz . Egitasmoarekiko aurkakotasuna " areagotzen " ari dela nabarmendu zuten , eta aldi berean , indartzen ari direla mugimendu hori ixilarazteko dinamikak , agintarien eta hainbat komunikabideetik eskutik datozenak . Horren aitzinean , Elkarlanetik argi entzunarazi zituzten euren asmoak : " Zentsura , ezkutukeria eta demagogiari aurre eginez informazioa zabaltzen eta eztabaida sortzen segituko dugu ; aurkako mugimenduaren kriminalizazioaren gainetik , jendartea mobilizatzen eta parte - hartzera animatzen jarraituko dugu ; inor alde batera utzi ordez , indarrak biltzeko jendea elkartzen saiatuko gara " . Bakoitzak bere herri eta auzoetan dinamika ezberdinen bidez lanean segitzeko deia luzatu zuten , " AHT gelditzeko momentua dela " ohartaraziz . Nafarroan AHTren finantzaketarako akordioa sinatzear dela gogoratuz , larunbat hontan Madrilgo ordezkari den Jose Blanco Iruñera etortzekoa dela eta berari gaitzespena erakusteko ere deitu zuten Elkarlanetik . Behin guzti hauek adierazita , besta - kalejiran abiatu ziren parte - hartzaileak Alde Zaharreko karriketara , eta giro ederra sortu zen horietan gauerdi aldera arte .
iep ! ! ! aspaldiko SAREEEE ! ! ! lenguan herriko bestetan , Break - dance ikuskizuna izan zen eta uf ! hoiek dantzan ikuste hutsarekin ia gaur aujetak ta dena ditut beraz bertzeren bat topatu beharko duzu michael jacksonen kantua dantzatzeko ! jeje ! ongi segi saretxoo ! ! !
" Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian " Bernardo Atxagak idatzi eta Erein argiteletxeak argitaratu du . Irakurri dut liburu hau nire irakaslea ahulkatu zidalako . Erein argitaletxea ematen duen laburpena :
Au berau zuri , ta guztia Jainkoak esaten die . Kain aurrenekoa infernura joan zan , ta ainbeste milla urte da an dagoela : ta ori zeren berak nai zuen : ta orregatik beragatik daude an aren ondoren joan diran , ta egunoro ara dijoazenak , zeren berak beren griña , edo inklinazio gaiztoz , gaizki egin , ta infernura nai duten . O pekatuaren itsutasuna !
2008ko urtarrilaren 10ean Bilbon egin zuten agerraldi baten bidez , 18 / 98 epaiketan defentsa lanetan aritu diren abokatuak sententziaren inguruko balorazio juridikoa egin zuten , justiziako jende esanguratsu baten babesarekin .
Zapatu goizero hitzordua daukate Ondarroako AEK euskaltegian Senegaleko hizkuntza nagusia - wolof - ikasten dihardutenek . Ismail Fall dute irakasle . " Luxua da horrelako irakaslea edukitzea , formazio handikoa , eta erakusten atsegina " , diote ikasleek . Orain arte bost lagun - guztiak emakumeak - batzen idira wolofaren doinuak deszifratzeko saioetan . Eta esateko daukate ateak zabalik daudela izena emateko ; " esperientzia guztiz aberasgarria da , asko daukagulako gure herrikide afrikarrei erakusteko , eta baita haiengandik ikasteko ere " .
Formula trigonometrikorik erabili gabe ere egin dezakegu . Kasu horretan , ondoren zehaztuko ditugun urratsak eman beharko ditugu . Batetik , gnomona eraiki eta eguerdiko lerroa marraztu ; ondoren , paper batean koadrante ekuatoriarra marraztuko dugu ( ikus 3 . irudia ) eta bertan AB lerroa ( eguerdiarekiko perpendikularra ) irudikatuko dugu gure erlojuaren planoa ebakiko lukeen tokian . Hortxe ordu - lerro ( R ) bakoitza eta eguerdiko ( Q ) lerroaren arteko distantziak neurtuko ditugu . Distantzia horiek gure koadrantera eramango ditugu eta gnomonaren muturrarekin lotuko ditugu . Koadrante ekuatoriarraren AB lerroa irudikatzeko , beste paper batean PQD triangelu zuzena marraztu eta PQ eta QD distantziak erregela batez neurtuko ditugu ( ikus 4 . irudia ) .
Mikelazulon egingo dena KONTZERTU KONPLETOA IZANGO DA . Esan nahi da , aurrean aurkeztutako errepertorioaz gain , harribitxi ederrena honako hau izango dela :
Nahiz eta asteartian irakurri neban , gaur arte ahastuta nekan eta lagun batek gogoratu dozta El Mundoko artikulua irakurtzeko esan doztanian . Ez dakit noizkua dan artikulua , astelenekua suposatzen dot , eta honek Behobia - Donostia korrika probari buruz berba itxen dau . " Entre abertzales y a la carrera " izenburupian , El Mundo egunkariko bi kazetarik aipatutako karreran euren parte hartzia kontatzen dute , eta aldi berian , karreriari buruzko euren ikuspuntuak . Bertan , Behobia - Donostia karrerian nundik norakuetaz eta egun honetan sortzen dan giro paregabiaz berba in ordez , sortzen dan giro abertzaliaz berba itxen dute . Azken hau , guztiz soberan dauan informaziño interesatu eta manipulatzailia da , euskal herri eta beste lurralde batzutako jente asko ta askok hain gogoko duten karreria belztu nahixan . Politika arlo guztietan sartziak ez dau bape laguntzen herrixen arteko bakia lortzeko helburua lortzeko , politika bera baita bake hau apurtzen dabena nere ustez . Gainera , Esukal Herrixanganako eraso bat dala iruditzen jata , benetan egizkua ez dan irudi bat azalduz . Gaur egun nik humorez hartzen ditxut mota honetako artikuluak , zoritxarrez ez dirala gutxi , ze azken finian , holakuak idazten denboria galtzen dutenek barreguria eta penian artian dauan sentimendu bat sortzen doztelako . Baina txarrena Euskal Herritik kanpora dauzen irakurliek sinistu itxen dutela da . Nola ez dute ba sinistuko ezin badute egixa zein dan ikusi eta bakarrik mota honetako gizurrak entzun eta ikusten baditxuzte ? Laga behingoz Euskal Herrixan irudi faltsuak sortziaz . Irakurri nahi ezkero , El Mundon web orrira jun : " Entre Abertzales y a la Carrera "
Urteen joanarekin , munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako batean bihurtu da . 37 . ediziora arte mundu osoko 1000 abesbatza inguruk parte hartu du Tolosan .
Hemen zaude : Sarrera » Nortzuk garen ? » Udal Euskaltegien sarea
Eta Srekin , jaun - andreak , Maria , gure Mary , gure Mariantonieta ere bageneukan . . . Mary St . Hill gurea ! Baina oooo . . . ez da pasatu hurrengo fasera . OOO ! Hurrengoan izan beharko du , Mary .
" Esta tendencia a la ralentización del retroceso nacionalista se afianzó en el 2001 . ( … ) Como consecuencia de esta competencia la participación fue histórica ; y ( … ) entre los abstencionistas volvieron a aparecer muchos votos nacionalistas . "
Bertan atseden hartu eta argazki - kamera atera behar dugu , Málagako bistarik onena duen behatokia baitago . Hiriko punturik altuenera igotzea gogorra iruditzen bazaigu , Guillén Sotelo kalean , udaletxearen atzean hain zuzen , bertako ateraino eramango gaituen igogailu bat dago .
Horregatik , nahiz eta Historiaurrean jada kultur adierazpenak agertu , ez da Grezia eta Erromatar zibilizazioak garatu arte , kultura sistema konplexu bat agertzen dela . Eta hastapen horietan goi kulturaren eta kultura herrikoiaren arteko dikotomia bat hasten da ezartzen , neurri eta gradu desberdinetan , gaur arte mantendu dena . Aipaturiko bi kasuetan kultura horren hartzailea desberdina da , baina ekoizleak beti gizarteko goi postuetan egon direnak izan dira .
Bueno ziber gaztetxeras , hementxe gatoz bueltan berriro ere Alde Zaharra astintzeko prest ! Uda ostean indarrez gainezka gatozenez ostiral honetatik aurrera irekiko dugu , beti bezela . Eta berriro ere , edozein iradokizun , artikulu , argazki . . . bidali nahi badiguzue : info @ gasteizkogaztetxea . org Osasuna , Okupazioa eta Autogestioa ! !
                                                                                       2 ) Antzerki lineala
Azpeitiko Kontsumitzaileen Udal Bulegoa ( Plaza Txikian dago ) astelehen , asteazken eta ostiraletan egoten da irekita , 10 : 00etatik 13 : 00etara bitartean . Azkoitiko bulegoa ( Kultur Etxean , lehen solairuan dago ) , berriz , asteartetan eta ostegunetan izaten da zabalik , ordutegi berdinarekin . Azpeitiko bulegoko telefono zenbakia 943 157193 da , eta Azkoitikoa 943 857305 .
* DE : Daturik ez . Udalek eta zaborra biltzen duten enpresek ez digute eman datu hori , nahiz eta behin eta berriz eskatu .
Sabino Arana politakaria izateaz gain , euskararen arloan lan handia egin zuen . Euskaldunberri izanik , bere kabuz bizkaiera ikasi zuen . Liburu batzuk idazteaz gain , umeentzako izenak zerrendatu zituen , eta lexiko berria sortu zuen . Esate baterako : urrutizkina ( telefonoa ) , akeita ( kafea ) , orlegia ( berdea ) , bultzia ( trena ) , izparringia ( egunkaria ) , eta abar …
Plenoko eztabaidaren puntu nagusietako bat izan da hiltegiko despieze sala . Hori da gako nagusietako bat hiltegiak behar bezala funtziona dezan .
Harreman eta saio ugari izan ondoren , 1962ko azaroaren 29an Frantziak eta Erresuma Batuak behin betiko akordioa sinatu zuten . Abioi supersonikoa Frantziako Sud - Aviation konpainiak ( 1970ean Aerospatiale bihurtu zenak ) eta Britainia Handiko BAC edo British Aircraft Corporation - ek eraikiko zuten . Motorrak berriz , Olympus britainiarrak izango ziren , baina Snecma enpresa frantsesak eta Bristol - Siddeley ingelesak ( 1966 . urteaz gero Rolls - Royce izenekoak ) hobetutakoak . Mach 2 abiaduran ehun eta hogei pertsona eskalarik gabe 6 . 000 kilometro garraiatzeko gauza izango zen . Izena ere aukeratu zioten : CONCORDE , hain zuzen .
Hendaiako Hitza - ( e ) k beste sarrera bat idatzi du Graffititik surfera … Erakusketa berria Mendi Zolanen gunean duela 9 minutu · Ikusi
Kontagailua zerbitzuaren kontratatzaileak jarri ahal izango du edo bestela enpresa hornitzaileak emango dio , kontratatzaileak hala nahiago badu . Aurreneko kasuan behar bezala egiaztatuta aurkeztu beharko du , eta haren instalazioa besterik ez zaio kobratuko . Bigarrenean , berriz , kontagailuaren kostuaz gainera , haren egiaztapena eta instalazioa ordaindu beharko ditu .
Txus Vidorreta taldetik at da dagoeneko , Javi Salgadok aukera asko ditu taldea uzteko eta aro berriari ekingo dio Bilbao Basketek . Miribilako Pabilioiak baldintzatuko du talde bilbotarraren bidea . Hasteko , kirol - arloan aldaketa asko eginda ekingo diote bideari .
Igandean Olazar pilotalekuan Euskal Herriko XIX . Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen . Pilotalekua ia osorik bete zen zortzi bikoteren doinuak entzuteko . Zortzirek Bizkaiako trikitixa , porrusalda , Azkorgain fandangoa eta arin - arina jo behar zuten . Txapeldunak Etxalarretik etorritako Itsaso eta Irune Elizagoien izan ziren . Txapeldunak txapela eta garaikurrekin . Txapelduna ( igandeko irabazlea ) beste txapeldun batekin , Josemari Iriondorekin , lehen " Zaldibarko Trikitixa " izenagaz ere ezagutzen zena .
Aurrenik , ZORAN - en kapturaren taula atzitu behar da Buz bideo - kontrolatzailea erabiliz Ezarpenak - > Hobespenak - > Grabazioa eta Hobespenak - > Grabazioa menuan . Errendimendua hobetzeko trikimailu batzuk azaldu dira See section Errendimendua hobetzea atalean .
d ) Euskadin eta euskararen hizkuntza - esparruan argitaratu edo ekoitzitako lan guztiak eta euskararekin edo euskal kulturarekin erlazionatutakoak bildu , kontserbatu eta hedatzea .
. 25 milioi pezeta udal aurrekontuetan Basazabalerako . Udalaren konpromisoa : Basazabalen obrak egin eta kulturarako erabiltzea , eta haren erabilpena eta izaeraz taldeekin hitz egitea .
Bazkaltzeko zer nahi zuen adierazten zuen oharra zerbitzariak irakurri zuenerako , bere teleskopiotik begira zegoen etxeko nagusia . Teleskopioa paretako zulo batean jarrita , paretaren beste aldeko tramankulu bati begiratzen zion . Tramankulu haren erdian , 140 kg - ko berunezko bi bola zeuden zintzilik , eta haien ondoan beste bi bola txikiago . Bola haien arteko grabitate - indarra behatzea zen helburua . Nagusiaren hitzetan esanda , " mundua pisatzen " ari zen .
Inpresio bat helaraziko dizuet : Beleroetako jendea nahiko harroa iruditu zait ( ez denak , baia batzuk bai ) , eta porturatzeko tokia bilatzeko nahiko lan izan ohi dugu . Britainiarrak , adibidez , elkarren lagun izango balira bezala aritzen dira , elkar ezagutu ez arren . Bandera batek duen indarra harrigarria da batzuetan . Euskaldunik ez hemen , ordea . Suitzarrak , germaniarrak , ingelesak , australiarrak , Zelaanda Berrikoak … Eta espainolak gutxi , zorionez edo . Bandera espainol bat jarri ziguten belaontzia alokatzen duen enpresak , eta azkar asko kendu genuen , nahiz eta itsasoko legediak behartu egiten zaituen popa aldean " zeure herriko " bandera eramatera eta eskuineko obenkean nabigatzen ari zaren herrikoa .
Horrelako taldekideekin gauza politak egitea oso erraza da , ezta ?
" Jendeak gertatutakoa jakitea nahi dugu , honek ez dauka izenik ; eta laster erabakiko dugu eraso honen aurrean zer egin " , azaldu zuten Des - Kontrol taldeko kideek . Gai honen gaineko beste artikulu batzuk :
albisteak . euskalherrian . info / ? p = 56 Theklan ( e ) k bidali du duela 241 egun 17 ordu 49 minutu , duela 238 egun 22 ordu 21 minutu argitaratuta
Urte amaieran , web - orriaren edukien azterketa eta horien itzulpena amaituta egongo da , hizkuntza ofizialetan egon daitezen .
Eskualde Industrializatu handiek , hau da Ruhr arroa , Rhin - Main eskualdea edo Westfalen - Rheinland - Pfalz , bere oinarri industrialari gehitu zioten zerbitzu areari esker garapen ekonomikoa mantendu dute .
San Benoatek jakinarazi zioten serorei behar zutela baitezpada beren mihiari hobeki kontu eman , edo ezarriko zituela sainduen partaliertasunetik kanpo .
Kuriosoa egin zait baten batek atez ateko zabor - bilketa gauza txarren multzoa - n sartzea . Izan ere , ebidentea da eraginkorragoa dela atez atekoa : hauteskunde bezperaren bezperan atez ate banatzen ditu boto - paperak alderdietako jendeak , eta benetako Jainkoa berena dela esanez arima salbatu nahi digutenak ere atez ate ibiltzen dira predikuan . Hor goiko hitzak publizitate - politikoa zeukan aldizkari batetik atera ditut , eta gure karreraren ate - kanpoan publizitatea jasotzeko daukagun otarran bota izan balute ziurrenik ez nituen irakurriko , baina baten batek atez ate banatu behar zela erabaki zuen , jende gehiagok irakur zezan , eta nik irakurri . Argi dago , atez atekoa eraginkorragoa da .
Munduan gertatzen diran berrixen inguruan Googlek oin arte euki daben produktua Google News izan da . Bertan Googlek ez dau beran edukixa sortzen egunkari bat izango bazan bezela baizik eta interneten dauzen beste eduki sortzailien artikuluak estekatzen ditxu . Lan itxeko modu hau eduki hauen sortzailieri ( New York Times , etab ) ez jakue asko gustatzen , Google News euren webgunietako bisitak gutxitzen ditxuan zerbitzu bat kontsideratzen dutelako . Gainontzekua badakizue : bisita gutxiau = publizitate gutxiau eta beraz diru sarrera gutxiau . Honen aurrian egunkari eta " informaziño sortzailiek " Googlen kontra neurri legalak hartzeko amaguak eta mehatxuak ein ditxuzte , guztia barneratzen daben kulebroi horretako baten barruan . Antza danez Google mehatxu honen bildur da eta erantzun bezela Fast Flip izeneko zerbitzu bat sortu dau . Bertan egunkari ugaritatik jasotako informaziñua ikusi leike , paperezko bertsiñuan edukiko zuten itxura errespetatzen . Fast Flip zerbitzuan agertu ahal izateko Googleri eskakizuna ein bihar jako eta honek onartu ein biharko dau . Hola , zerbitzu honetan egon nahi duten egunkarixak bakarrik egotia lortzen da eta publizitate bidez sortutako irabaziak Google eta egunkarixen artian banatzen da . Izan leike egunkarixen gustoko modelo bat suertatzia , euren interesak kontutan hartzen baitira ( partzialki gutxienez ) . Neri berriz ez dosta gehixegi konbentzitu . Fast Flip interneteko kiosko bat bezela ikusten dot , bertan egunkari batzuk dare eta listo . Ez da internetek sortu daben informaziño ugaritasuna aprobetxatzen , horren ordez betiko egunkarixeri hainbeste gustatzen jakuen urritasuna mantentzen da , eta horrekin egunkari multzo horrek munduko berrixen difusioa kontrolatzen dute , pastel guztia eurentzat geratuz . Interfaziari begira , ez jata oso erosua iruditxu , baina bueno , azken hau nere gusto bat bakarrik da . PD : Fast Flip Google Labseko produktu bat da , beraz , ondiok beta bezela kontsideratu bihar jako . Estekak : Error500 , Enrique Dans , Denken Uber
GAUR HASIKO DA 17 . KORRIKA ! Trebiñutik Donostira lotu barik ! Euskalafurgonetak be prest dagoz ! Derion prestatu deituez . BADATOR , BADATOR KORRIKA ! Tipi - tapa , tipi - tapa KO - RRI - KA !
Herriko trafikoa murriztea ( oinez gehiago ibiltzea , bizikletaz ibiltzea , garraio publikoa … ) aire kutsadura eta zarata murriztuz .
ttiki . com / 2488 ikira ( e ) k bidali du duela 859 egun 11 ordu 4 minutu
Apezküpüa 240 - San Antonien omenez , eraiki dügün eliza Jinko Jaunak dizagüla , benedika eta geriza .
Alt Camp • Alt Empordà • Alt Penedès • Alt Urgell • Alta Ribagorça • Anoia • Bages • Baix Camp • Baix Ebre • Baix Empordà • Baix Llobregat • Baix Penedès • Baixa Cerdanya • Barcelonès • Berguedà • Conca de Barberà • Garraf • Garrigues • Garrotxa • Gironès • Maresme • Montsià • Noguera • Osona • Pallars Jussà • Pallars Sobirà • Pla de l ' Estany • Pla d ' Urgell • Priorat • Ribera d ' Ebre • Ripollès • Segarra • Segrià • Selva • Solsonès • Tarragonès • Terra Alta • Urgell • Arango harana • Vallès Occidental • Vallès Oriental
El autor reflexiona sobre lo que ha hecho y ha dejado de hacer el presidente Lula al frente de uno de los países más desiguales , y por ello más violentos , del planeta . La próxima cita electoral podría poner fin a un proceso que ilusionó a millones de personas en todo el mundo .
ESTATUA da beste muturra . Nola jokatuko du ? Behin armen alboratzea egiaztatu ondoren , gatazkaren bukaera duina bultzatuko du edo garaile eta garaituen irtenbide zapaltzaileari helduko dio ? Ez dago garbi . Izan daitezkeen ikusmoldeak asko laburbilduz hara bi joera .
www . euskalbirusa . org topagunea ( e ) k bidali du duela 799 egun 2 ordu 24 minutu
Baina interakzio elementuak buruan ditugula , berauen kalitate emozional edota enpatikoa ere kontuan izan beharko genuke ( bestearen buruan / egoeran jartzea , konektatzea … ) . Eta baita fluxuaren kantitatea eta estrukturazioa ere . Kantitatearenak esplikaziorik behar ez badu ere , agian merezi du estrukturazioaz hitz egitea . Testua ondo egituratuta eta formulatuta dagoenean , hartzaileak egoki deskodekatuko du igorlearen mezua eta intentzio komunikatiboa , baina ez naiz honetaz bakarrik ari . Testuaren egituraketaz gain , garrantzia dauka gure lanean unitate didaktikoaren ( dela ataza , dela proiektua … ) egituraketak ; iruditzen zait , sarritan , konturatu gabe gehiegi ardazten dugula informazio fluxua gai bakarraren inguruan . Trinkotu egiten du honek fluxua eta , nolabait , komunikazioaren joera kaotikoa hautsi .
Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek JakizuMedicalSearch izeneko bilatzaile bat sortu du , bertan euskadiko zerbitzu medikoak bilatu daitezke . Bilaketak web orri batetik egin daitezke eta baita beraiek garatutako Android sistema eragilean dabilen aplikazio batetik ere , mugikorrentzako egina .
» Aditu duk behinere , Pello , erraten goitatuz ez dela frankotan deusik galtzen ? To ! huna non den egia horren froga bat ! . . .
Carla Brunik hainbat idazleren lanean oinarritutako diskoa kaleratu du : ' No promises '
Napolitik urruti gabe zegoen duke baten landetxea , artista kanpotarrei ostatu ematen ziena , baina batez ere paisaialariei , begiralekurik ederrena eskaintzen zuelako Vesuvio eta itsaso aldera . Berthold maiz aritu zen han lanean , baina oraindik maizago parkeko haitzuloan bere amers fantastikoekin jokoan . Haitzulo hartan zegoen egun batez eserita , bularra erdibitzen zion irrikaz , ezinean eta malko beroak zerizkiolarik , arren eta arren zeruko izarrek bere bide iluna argi zezaten ; zurrumurrua entzun zuen orduan zuhaiska artean , eta emakume baten irudi liluragarria agertu zen haitzulo aurrean .
Hiri hondakinen kopuru osoa kalkulatzeko , etxeko hondakinak eta IMEAk batzen dira ( alegia , industria , merkataritza eta erakunde hondakin asimilagarriak ) . 2009an , 627 . 035 tona hiri - hondakin jaso dira , iaz baino 42 . 448 tona gutxiago ( % 6 , 3 gutxiago ) .
Manuel Larramendi Kultur Bazkuna Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian idazpeturik dago , AS / G / 03636 / 1992 zenbakiarekin .
Konfederatuek yankien aitzinatzea moteltzea lortu zuten , baina euren eskumako hegalean beste dibisio baten erasoak haien lerroak hautsi zituen eta atzera egin behar izan zuten Henry etxeko muinoraino . Han Virginiako Thomas J . Jacksonen brigadak ordena jarri zuen eta frontea antolatu zuen .
3 . - Era berean , besteren erabilera edo gozamen eskubiderik izanez gero , berariaz adierazi beharko da .
1936 : Alan Turing konputagarriak zenbakiak On argitaratzen . 1956 : Se Crea Logika teorilaria , lehen AI programa . Software Maniac giza xake jokalari beat I . 1966 : Joseph Weizenbaum , MIT , ELIZA sortu , lehen Chatbot du . 1979 : ordenagailuz kontrolatutako ibilgailu mugitzen Saskia Stanford gela bat . 1980 : Neurona - sareak agertzen . 1997 : Deep Blue beats munduko xake txapelduna Garry Kasparov . 1999 : NASA Deep Space kontrola itxaropenak 1 AI - sistema baten . 2001 : OpenCyc da Internet bidez eskuragarri . golbal The Hawk Kaliforniako hegan egiten du Australia unmanned . 2007 : DARPA erronka da benetako hiri - testuinguru mugitu .
Ondoren : " Bideoak egin ditzagun , gure zaharrak zer egin tradizionaletan gure hizkuntzak ahoan " . Egin egin genuen , eta hizkuntzek hiltzen jarraitu zuten .
Kolore soiletaz harro , erraiak lur antzura iltzaturik , gure lur santua harresiz inguratu eta ukabil estuz oihu egingo dugu . Egingo dugu . . . . eta gero zer ? Gure izenen pisuaz nahi adina saku bete , bizkarreratu eta bide amaitezinetan itsu joango gara , itzurbiderik gabe . Joango gara . . . . eta gero zer ? Beti izan omen dugu harriak botatzeko erraztasuna , batik bat geure etxeko leihoetatik kanpokalderantz . Baina aspaldi xahutu genituen duintasunezko harri guztiak eta leiho horietatik geure burua botatzeari ekin genion . beraz , esanahia gero eta gutxiago eta esateko ahalmenik ez duten hitzez geure dominak garbituko ditugu , eta erakutsiko dizkiegu . Erakutsiko dizkiegu . . . . eta gero zer ? Egingo dugu , joango gara , erakutsiko dizkiegu , . . . eta . . .
Bolada oneko gaude euskaltegian , izan ere , Gipuzkoako udal euskaltegiek antolatutako lehiaketako lehenengo bi irabazleak gure euskaltegikoak dira : Mari Cruz Suarez , Debako ikaslea , eta Mila Mancebo , Elgoibarkoa , hain zuzen ere . Opari politak jaso omen dituzte , gainera !
Agian Euskal Herria ez da inoiz izan * etnodromo * bat , Georges Dumézil famatuak Siberia definitu zuen gisan esateko . Baina lurralde hauetan nabari da jendaki , populu eta kultura batzuen aztarna . Iruña - Veleiako aurkikunde hauek , zalantzarik gabe , sekretu zenbait agertzen lagunduko gaituzte . >
Larunbatean jokatu zuten Anaitasunaren aurka eta 0 - 1 galdu zuten . Berez bana egin zuten , ordiziak gola sartu baitzuen , linierraren ikuspuntutik eskuarekin kontrolatu zuen . Ondorioz , epaileak ez zuen gola ontzat eman . ( Bazirudien linierrak betaurrekoak aldagelan utzi zituela , jokalariak ez baitzuen eskuarekin kontrolatu ) .
Teknika horren berri Circulation aldizkarian eman zen , eta saiakerek aurrera jarraitzen badute , abantaila ugari eskaini eta zeresan handia emango duen teknika izango da . Izan ere , ebakuntzak bi ordu bakarrik irauten du eta gaixoak egun bat edo bi besterik ez omen ditu pasatu behar ospitalean .
Gure errietara gatozen . Egia da , Eskola duten Euskaldun askok Ejerzizioak Gaztelaniaz egiten dituztela ; baña ezin ukatuko da , askok orien artean geiena ondo aditzen , barrentzen , edo bear bezala penetratzen ez dutela . Beste alderik orañdañoko Euskaldunak bazekusten , ta orañgoak ere badakuste ta egia aitortu bear da : Euskerak usoaren faltaz , zeren Libru gutxi diran , ta orien usorik , eta gogorik ez , Euskeraz eskribitzeko gogoa kentzen duela . Eskribitzea , guziak , eta bakoitzak nai duten erara , erraz ezta : edo gure Euskeran ezin datekean gauza da .
Hemen , Sestaoko datu estatistikoak eskaintzen ditugu : bertan bizi , jaio , hil , ezkontzen den lagun - kopurua ; banku - bulegoak , autoak , motoak , zenbat etxebizitza dauden hutsik , langabe - kopurua , DBHko ikasleena zure herriaren 200 bat datu , eskualdekoekin , herrialde historikokoekin , Euskal AEkoekin alderatuta . Datu historikoak ere eskaintzen ditugu , 1975etik . .
Argi dago Gipuzkoan bertan topa ditzakegula penagarri atera diren udalerriak . Hor dago Errenteria 3 , 11ko notarekin . . . Zer gertatu da hor ? Hainbat kontu arautzen da , baina gero ez dira betetzen hartutako konpromisoak . Dena hanka - motz uzten da . Udalerri batzuk bide erdian geratu dira zenbait kontutan . Izan ere , hizkuntza ofiziala izanda ere , Oion edo Bizkaiko Ezkerraldea desastre hutsak dira hizkuntz politikari dagokionez . Leku horietan euskara ofiziala da , baina non uzten dituzte euskaldunak ? Behin mutiko batek Barakaldon egindako hausnarketak zer pentsatua eman zidan ; ofizialtasunari dagokionez , esaten zuen Barakaldon dagoeneko 20 . 000 pertsona zenba daitezkeela euskaldun eta ia euskaldunen artean . Beraz , Barakaldon Bermeon baino euskaldun gehiago dago . Sarritan esaten dugu : Han gutxi dira . . . . Baina ez , gutxi ez dira .
1975eko urriaren 12an ofizialki Sahara Errepublikarako Nazio Batasunaren
3 . - Kontuan harturik kristalinoa eta erretinaren arteko distantzia beti berdina dela , hau da , sâ € ™ = kte , zera dugu .
« Zermoduzama ? » itaundu dio . Eskolaz hurrena . Eskuartean daukan Nintendo bideo jokorako baino arretarik ez duela dirudi , hitz bakarrekoak izan bait dira erantzunak . Eta antzera jazo da ondoren egindakoekin ere . Era berean ihardetsi ditu , ezpainak ia mugitu gabe . Autoan , berarentzat bereziki erosi berri duen rap kaseta sartu eta etxerako bidea hartu dute . Ideia ona izan da . Musikak bien arteko hutsunea bete eta libratu egin du galdera gehiago asmatzeko premiaz .
Orokorrean plaka batek bai geruza ozeanikoa bai eta geruza kontinentala du . Adibidez , Afrikar Plakak biak ditu , kontinentala kontinente osoan eta ozeanikoa Ozeano Atlantikoa eta Indiako Ozeanoan . Bi lurrazal moten arteko ezberdintasuna euren dentsitatean oinarritzen da . Lurrazal ozeanikoa dentsoagoa da silizio gutxiago duelako . Arroka mafikoak dituela esaten da . Kontinentalak silizio gehiago du eta horregatik feltsiko deritzo . Hau dela eta lurrazal kontinentala altuago egoten da ozeanikoa baino ( ikusi isostasia fenomeno honen azalpenerako ) .
dino is proudly powered by WordPress Entries ( RSS ) and Comments ( RSS ) .
1 . Erresuma independentea : Erregea , Gorteak , Errege Kontseilua , Gorte Nagusia ( Cort orokorra ) eta Kontuen Ganbara .
Baina , asignatura honek ebaluatzeko dituen gutxienezko elementuetan ikasleak ebaluatua izatea aukeratzen badu , test azterketa ebaluazio osoaren % 70koa izango da . Beraz , komenigarria da test moduko azterketak dituen abantailak azpimarratzea :
2 . Armak edo arrisku bereko bideak eramaten dituztela , bilera edo kale - agerraldi batera azaltzen direnei urtebetetik bi arteko espetxealdi - zigorra ezarriko zaie , bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere . Epaile edo auzitegiek gradu bat jaitsi ahal izango diote adierazitako zigorrari , subjektuaren aurrekariak , kasuaren inguruabarrak eta eramandako arma edo tresnaren ezaugarriak kontuan izanik .
Egungo sahararren egoera izan zuen aztergai , eta aipatu zigun batetik , lurralde okupatuetan jasaten ari diren errepresioa , gehienbat poliziaren partetik baina gero eta gehiago ari dira bilatzen marokiarar kolonoak eurak izatea sahararren aurka egingo dutenak . Bestetik , errefuxiatu guneetan ezinegona areagotzen ari dela nabarmendu zigun , denborak elkarbizitzan , baldintza horretako elkarbizitzan beti ere , bere eragina duelako , besteak beste . Bide diplomatikoak ere ez du bide luzegirik egin , eta abiatu orduko geratu dela esan dezakegu . Ez da beraz , egoera gozoa sahararrena , bertako baliabide naturalak uztizatzeko modu merkea bilatu duelako bertan kapitalak , itsasoa bera , hidrokarburoak , fosfatoa ( ondoren uranioa egiteko erabilia egun ) eta area dira besteak beste . Honekin beraz , elkartasun internazionalista praktikara eramatea baino ez zaigu geratzen herrioi , enpresa edo estatu laguntzaileei gure mespretxua adieraziz , eta nola ez kalean gure presentzia handituz . Horretarako parada bikaina izango dugu ostegunean arratsaldeko 7etan Gasteizko Fariñasen eta datorren larunbatean Bilboko plaza berrian , manifestaldia egingo da goizeko 12etan hasita . Gora sahara askatuta !
60Hic interim nolim omitti , ea quae inter ipsos et Caroli magni exercitum , citra Pyrenaeum contigere ; insignem scilicet illam et toto orbe decantatam stragem , quam is exercitus ad Roncavallim , anno Christi 778 passus est . Vascones libertatem quam illibatam sub Romanis conservarant contra Suevos , Gothos et Sarracenos intrepide defenderant , magna ex parte sub Carolo amisere . Hic enim dum Hispaniam ab Ibnabala Regulo Sarraceno sollicitatus cum valido exercitu contenderet , per Vasconum et Navarrorum terras iter faciens , utrumque populum suo subesse Imperio et ditioni coegit , et tributo imposito vectigalem fecit , Pompelonem etiam oppidum caput gentis , dirutis moenibus , per speciem defectionis praecavendae , in vici formam redegit , testibus Eginhardo et aliis illius seculi historicis , qui res a Carolo gestas literis mandarunt . . .
Zer moduz ? Gu bezala ondo egotea espero dut . Ah ! Ia ahaztu zait , gu , Paola eta Irati " galtzagorriak " gara .
De Juana « hilzorian » dagoela iritzita , Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak elkarretaratzeak burutu zituen asteburuan : larunbat eguerdian Olaskoaga Plazan , igande eguerdian Alondigan . Atzoz geroztik , aldiz , Olaskoaga Plazan deitu dute egunero kontzentrazioa , 19 : 30ean , astelehenetik ostiralera . Ostegunero , berriz , PSE - EEren egoitzaren aurrean egingo dute protesta .
IKASTEKO ESKUBIDEAREKIN , EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA ! URTARRILAREN 8AN DENOK BILBORA !
Banakakoa edo kolektiboa ? Horixe da , zalantzarik gabe , bereizkuntzarik handiena . Instalazioa izan daiteke banakakoa , etxebizitza bakarrarentzat , edo kolektiboa , etxejabe guztiek partekatzen dutena .
Aurreko egun hauetan jasotako eskutitza dela eta Azpeitiko Askatasunak azalpen batzuk helarazi nahi lizkizueke . Baina inongo azalpenak eman aurretik gure sentipenak helarazi nahi genizkizueke , sortarazitako endredu eta kezkengatik besteak beste .
Mutrikuarrek irailean edukiko dute aukera joan den barikuan inauguratutako energi planta ezagutzeko . Euskal Energiaren Erakundeko ( EEE ) ordezkariek ziurtatu dutenez , bisita gidatuak eskainiko dituzte , inaugurazio ekitaldian egoteko aukerarik ere eduki ez zuten herritarrentzat . Patxi Lopez lehendakaria eta Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia olatuen bidezko energia plantaren inaugurazioan batu ziren lehengoz . Horrek arreta handia piztu zuen . Herritarrei zuzenean [ . . . ]
Egunotan ASJUren gehigarri berri bat argitaratu da : Gotzon Aurrekoetxea & Jose Luis Ormaetxea ( arg . ) , 2010 , Tools for Linguistic Variation ( ASJUren gehigarriak , LII ) . Bilbo : UPV / EHU . 229 or . ISBN : 978 - 84 - 9860 - 429 - 0 . Liburuko artikuluak , gaztelaniaz edo ingelesez idatziak , UPV / EHUko Letren Fakultatean 2009ko urriaren 1 … Continue reading →
Bai , 70 . hamarkada ingurua zen eta ikastolen mundu hori martxan hasita zegoen mugimendua zen eta euskararen munduak ume umetatik motibatu izan nau . Seminarioko garaian ere euskararen mundu hori niretzat deskubrimendu handi bat izan zen . Saturraranera joan eta euskaldunok baserritar marginatu sentitzetik Donostiako seminariora joan eta euskaldunok han nagusi ginela konturatu nintzen . Beste kurtsoetan zeudenak , filosofian , teologian zeudenak euskararen giro horrek , beste prestigio bat zuen eta niretzat hori egundoko baieztapena izan zen . Nere burua eta nire euskararekin nahiko baztertuta sentitzetik protagonista sentitzera iritsi nintzen . Eta nik uste nere bizitzan dezente markatu nauela euskarak baduela gaitasunik eta indarrik ikusi , sinestu eta hori praktikan jartzeak . Eta horrela etorri zen ikastoletako prestaketa eta gero magisterio prestaketa , nahiz eta eskola hauetan gehiegi ez ikasi , honekin batera , Joanes Etxeberri eskola antolatu zen . Aurretik ere ikastoletara joaten ziren irakasleekin prestatzen zituzten kurtso batzuk : Pakita Arregi eta Luis Aranburu Altuna hauek antolatzen zizkiguten kurtsoak eta gau eskola batzuk antolatu genituen . Gero gau eskola horiek ordaintzeko diru bilketak egiten genituen Santaeskean irtenez - eta irakasleei zerbait ordaintzeko . Guk irakasle Andu Lertxundi , Xalbador Garmendia eta beste hainbat lagun izan genituen . Batzuk historia , besteak literatura , euskara prestaketa ezberdinak ematen zizkiguten , magisteritzako ikasketetan ikasten ez genituen gauzak eskola horietan ikasten genituen . Gu ikastolara sartu haurretik euskara batuaren polemika etorri zen : h - a bai ala ez Gure bailara honetan oso gogor bizi izan genuen eztabaida hori , erreferendumak eta dena egin genituen
Arloak : Bizkaia , Ekimena , Euskal Herri osoa , Kirola | Ez dago iruzkinik »
Musika programazioa izan da betidanik Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri bereizgarrienetako bat . Estilo aniztasunak , kontzertuen kantitateak , artisten kalitateak ( lehen mailakoak beti ) eta gehienbat musika emanaldien doakotasunak egin dute musika programazioa aste horretako erreferente eta bilgune . Guztia irakurri
Iaz , sekulako oihartzuna izan zuen " The New York Times " egunkariak jakitera emandakoa : Ualid Karzaik , Afganistango presidentearen anaia eta Kandahar probintziako droga trafikatzaile nagusiak , AEBetako CIA agentziak ordaindutako soldata kobratzen duela azken urteotan .
Beno ba , Pascual , eskerrik asko eskaini deuskuzun denbora eta alkarrizketagaitik . Badakigu non zabilzan eta etorriko gara hurrengo batean be agurtzera . Agur !
Beste zazpi enpresetan lehen orria jada enpresak hautatutako hizkuntza batean agertzen da ; lehendabiziko orri hori gazteleraz bostek dute , batek euskaraz du eta beste batek ingeleraz . Beraz , webgune horien hizkuntza kontuan hartuta , ingeleraren presentzia bera du euskarak .
Euskara ikasteko laguntza Azken osoko bilkuran , aurrekontua onartzeaz gain , beste zenbait gai izan zituzten hizpide . Horietako bat euskara ikasteko laguntza izan zen . Zehazki , laguntza horren inguruko ordenantza berria onartu du udalak , UEMArekin batera prestatu duena . Iaz arte ez zen eskaerarik jaso , baina aurten agertu da laguntza horietan interesa duenik . « Arlo horretan ere ezin izan dugu diru askorik jarri » , azaldu dute udaletik . « Baina arazoak ekiditeko ordenantza berria dugu . Udalerri euskalduna izanik gure esku ere badago euskara ikasi nahi dutenei laguntzatxoa ematea » . Oinarriak eskuratu nahi dituenak udaletxean jaso ditzake . Beste gai bat hileta zibilena izan da . Udalak ordenantza onartu du hileta edo omenaldi zibilak arautzeko . Udaletxe berrian behe solairuan egongo den gela balioanizdunean egin ahalko dira . Besteak beste , ospakizuna egiteko baimena eskatu beharko da udaletxean .
Euskal Herrian aldaketa politikorako dagoen gogo , aukera eta premia nabaria da . Azken hilabeteotan eremu ezberdinetatik Euskal Herriaren alde garatu den harreman eta elkarlan ekimen andana horren isla da . Zenbait hedabide eta kazetariren toxikazioak toxikazio , ETAren erabakia Euskal Herrian loratzen ari den dinamika ureztatzeko ekarpen gisa euskal jendartean ongi ulertua izan dela ondorioztatzen dugu .
Haren benetako lagunek , fribolotzat hartuko dituzte nire hitzok , haiena bai baita benetako min . Haiek bai benetako galera lagunaren adioarekin … Zer da , ordea , nire hau ? Zer egiten da halakoetan ?
Klima atlantikoa du ibar honek , eta horren ezaugarria da prezipitazio ugari izatea urte osoan zehar . Horiek bermatzen dute bertako landaredia berde - berde egotea . Pinuak eta pagoak dira nagusi inguru honetan .
Helburuak dira ikus - entzunezko eta zinematografiako materiala elkarrekin ikertzea eta proiekzioak , zikloak , ikastaroak , mintegiak eta abar elkarrekin egitea
Eta beraren izenarekin ezagutu zen estankoa ia ia XXgarren mendearen bigarren zati osoan : Portalondo - Angelita Zubillaga , Tabacos y Papelería . gaur egun , Angelitaren alaba Arantxak darama negozioa , bere senarra keprekin batera .
Transizio politikoan eta , komunismoa erori den arteko gizarte sistema sozialista horretan , propaganda anti - okzidentalista , anti - amerikanoa zabaldu da . Mendebaldeko baloreak ez dira gustoko nahiz eta beraiek kontsumismoan erortzen ari . Kontsumismoa , arduragabekeria , materialismoa dituzte gure gizarteko jaun eta jabetzat , izpiritualitaterik gabeak garela uste dute . Irudi hori dago propaganda sozialistak eragin duelako , nire ustez . Han adibidez , ez da kirolik egiten ez baitago denbora librerik eta hemengo hau guztia txartzat ikusten da .
Biodiesel erregaia erabiltzen dugu . Urtero 200 milioi jantzi baino gehiago garraiatzen dituzten Zararen kamioiek biodiesel erregaiaren % 5 erabiltzen dute . Neurri horri esker , 500 tona CO2 baino gutxiago isuriko da atmosferara .
Fundazioak bultzatuko dituen egitasmoen artean , hauek daude : Wiki Plaza , Jakintza librea , Jklik ( ikas materiala ) , Kaixo Frankie ! , XUXEN Bizkaieraz , Euskararen Interpretazio Zentroa , Mediategia , Unibertsitate liburutegia , Geurea jaso eta zabalduz ! eta Euskara bidaiari . Azkue Fundazioaren zuzendari kudeatzailea Rodrigo Gartzia Azurmendi da .
Dena den , programa horiek ahalegin bizienak multimedia alorretako aukeretara bideratzen dituzte . Horietako gehientsuenek mikrofono bitartez adiskidearekin hitz egin eta ordenagailuko bozgorailuetatik haren ahotsa telefonotik bezala entzuteko aukera ematen dute . Prezioa gutxienekoa da : konexioarena berarena , deia Zeelanda Berrira egiten bada ere . Eragozpena , berriz , telefonoaren kalitatea erdietsi ezinezkoa izatea gaur egun , ohiko gerorapen eramangaitzek konexioa ezinezko bihurtzen dutelako maiz . Beste horrenbeste gertatzen da bideo kameren ( webcam ) erabilerarekin : horien irudia , sarri , hartu eta handik segundo batzuetara iristen baita .
Ross gaztelua XV . mendearen amaiera aldera eskualdeko sendi agintaria zen O ' Donoghue klanak eraiki zuen , nahiz eta gerora 1569 - 1583 . urteen artean Desmond Matxinadaren ondorioz eskuz aldatu izan . Irlandako Guda Konfederatuetan zehar Oliver Cromwellen aldeko parlamentarioei amore eman zien Irlandako azkenekotako gaztelua izan zen eta gaztelua bereganatzea soilik Laune ibaian zehar garraiatutako artilleriaren bidez lortu zuten [ 1 ] .
Fulerenoak , besteak beste , potasioarekin ( K ) edo barioarekin ( Ba ) konbinatuta 33 K edo - 240 ºC - tan supereroale dira .
Kepa , bideoa oso ondo dago , asko gustatu zait eta gainera interexante da , ezin da esan aspergarria dela .
Bukatzeko , Twitter - dependentziak zer kezka eragiten digun aitortu dut . Umap erabat Twitterdependientea baita , momentuz ( beste iturri batzuetako edukia txertatzeko esperantzarik galtzen ez badugu ere ) . Halere , trasmititu dudana baino askoz optimistagoa naiz : ez dut uste Twitterrek gurea bezalako tresnen kontrako politika aktiborik hartuko duenik . Uste dut kontrola eduki sorkuntzan nahi dutela gehiago , eduki esplotazioan baino .
Sardiera estandarra oraindik ez dute sortu . Académi Campidanesa de sa Língua Sarda dagoen arren , ez da aski Sardieraren aldaerak batzeko eta hizkuntza estandarra sorrarazteko . Bestalde , " Sa Repubblica Sarda " izeneko egunkaria argitaratzen da eta irrati eta telebista saio batzuk ere egiten ari dira .
2007 . urtearen amaieran Gizaburuaga langabezirik ez zuen Euskal Autonomi Erkidegoko herri bakarretakoa zen Baliarrain , Garai , Lagran eta Villabuenarekin batera .
Abenduak 15 . Egunkaria ixteko arrazoirik eta deliturik ez zegoela aitortu , eta auzia ixteko eskatu zuen Miguel Angel Carballo Espaniako Auzitegi Nazionaleko fiskalak . 2007 . URTEA Martxoak 29 . Egunkaria - ko hiru langile ohi inputatu eta deklaratzera deituta , auzi ekonomikoa berpiztu zuen Del Olmok .
310 litro segundoko Azpiegiturak metro erdiko diametroko hodiak eta segundoko 310 litro aterako lituzkeen ponpak izango lituzke . Servicios Txingudi enpresak egin duen ingurumen eraginaren ikerketa Simple modukoa dela adierazi dute . Azterketa horretan administrazio publikoek ez dute parte hartu behar . Ekologistak Martxan - ek eta Eguzkik adierazi dute putzu bakoitzean eraikin bat egingo dutela ( sei guztira ) . Gorozkuntzeta inguruan sei metroko altuera duen ponpatzeko eraikin bat eraikiko luketeela . Ur biltegi bat ere altxatu nahi dute bertan , baita 160 kw - ko transformadore bat ezarri ere . Gainera , beste bi transformadore ( 100 eta 200 kw - ekoak ) eraiki nahi dituzte , eta ur biltegi bat eraiki Guadalupe inguruan . " Ez dugu Jaizkibelek horrelako ur ateratzerik jasan dezakeenik , Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak egin dituzten ikerketen arabera " , diote . Uraren Euskal Agentziak iaz Servicios de Txingudiri sei putzu horietatik 2 , 4 hm3 - ko ateratzeko baimena esleitu zion . " Hala ere , proiektuaren oinarri diren ikerketek diote erdia atera behar dutela , landaredia kaltetu nahi ez badute , eta ondorioz , mendiko errekastoak lehortu nahi ez badituzte " , salatu dute . Euren kezka azaldu dute bi talde ekologistek : " Enpresaren mugarik gabeko anbizioak kezkatzen gaitu . Arduragabetsu jokatu zuten errauste plantaren gaian , eta orain mendia lehortu nahi dute , baita duen ingurumen aberatsa suntsitu ere " .
Más información : consulta la ficha guía de Ataria
Bihar eta ostiral artean , Hondarribiko hondartzan eskaintzen duten Hondar Kirol zerbitzuen barne , II . Hondarribia Beach Soccer Cup 2011 jokatuko dute . Hondarribiko hondartzako kirol instalazioetan izango da txapelketa , eta lau egunez jokatuko dute , 16 : 00etatik eta 20 : 00etara . Txapelketa 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago , eta izen emateak Hondar Kirolak - eko informazio puntuan egin behar dira , hondartzan
Beraz , gaur denok ziur egon gaitezke : Japoniako lobby nuklearrak kontrolatuta daukan segurtasun nuklearreko erakundeak aitortu du Fukushimako hondamendia Txernobylgoaren larritasun maila berekoa dela . Hilabete berandutu dira egia nabarmena aitortzeko . ( Garaiz abisua eman zigulako eskerrak ematetik haratago , kazetariok noiz hartu behar dugu Greenpeace informazio iturri serio ohikotzat ? ) . Oraindik askoz egia larriagoak dauzkate gorderik , bai Fukushiman orain arte gertatutakoaz baina baita duela 25 urte Txernobylgoak eragindako kalteez .
@ luistxo Normala da hasieran aurpegi ezagunak agertzea era honetako ekimenetan . Baina iritsi zaizkidan ahots guztiek adierazten dutena da , alderdien gainetik benetako sare ( ez bakarrik Interneten ) eztabaida bat bultzatu nahi dela . Hori bai , gure esku dago hori horrela izatea . Izan ere , orain arte alderdi politikoak eta bere inertzia guztiak ere prest daude antzeko jarraitzeko . Beraz , parte hartzen ez badugu , sare banatu bat baino , sare deszentralizatu bat izango da . Alderdi zentralizatuak baino hobeto , baina hala ere eskas gaur egunerako . BacalHau ideia guztiak bezala , ideologikoa da . Utopikoa baino , bakoitzak egi bihur dezakeen errealitatea . Berez , zuk diozun moduan bideak eztabaidatzeko eta proposatu nahi dituen ekimena . Internetek erakutsi diguna baliatu eta etorkizuna asmatzen hasteko mito bat . Erresistentziatik , Erresilentziara pasatzeko tresna bat . Interesen araberako komunitate eta sareak eraikitzeko tresna . Gutxinaka forma hartzen doa hau ere , zertan bukatzen duen … ?
Zugaztieta ( Trapagaran ) , meatzari herria izan zen XX . mendean . Herri xume honen gune gorenean auzitegia , aterpetxea , txapelokerren kuartela , 3000 biztanle , eta 24 taberna zeuden . ( 2010 - 02 - 01 ) .
Lehenengoarekin geratu naiz . RSS jarioa hartu eta bertan agertzen diren webguneak ikusteko aukera ? Eta Klaserako . karrajua . org - erako erabiltzen ditugun jarioekin probatzen badugu ? Hau irten zaigu adibidez , eta blogean enbotatzeko kodea ere ematen dute :
Uda gainean dugu , eta , aldizkari eta telebistako publizitatean argaltzeko dieten eta produktuen zaparrada izugarria datorkigu : « Astebetean hainbeste kilo bota ditzazun . . . » , « Gorputz ideal bat lor ezazu . . . » . Hori ikustea nahikoa da , gure gizartea gorputzaren itxuraz gehiegi kezkatzen dela konturatzeko .
Ez , eta kritikariarena gutxiago . Kritikariaren irakurketa sekulako kakao mentala izaten da , eta gehien - gehienetan sinplekeriarik handienean geratzen dira . Kritikariak ia beti aplikatzen ditu buruan dituen aldez aurreko ideiak , eta berdin aplikatzen dizkio arrozesneari zein paellari . Kanpoko irakurketa horri ez diozu kasurik egin behar , bestela erotu egiten zara eta .
Hacker antifaxisten talde batek ( data - antifascists ) , Blood & Honour taldearen webgunea hackeatu eta bertako foroko datu pribatu guztiak ( mundu osoko milaka erabiltzaileri buruzko informazioa , mezu pribatuak . . . ) agerian eta edozein internautak jaisteko moduan jarri ditu , Poloniaren inbasioaren urteurrena dela - eta .
13garren or . - Komiki batekin hasten da . Hibridazioa eta abar . Ez dirudi zinta gehiagorik dagoenik liburuan zehar .
Klusterraren webgunearen atarian ikus daiteke " enbotatua " , edo MS word - en doc edo pdf formatuetan jaitsi . Txerrak kopipastea egin digu bere blogean eta hobeto irakur daiteke horrela .
Ezkerreko bentrikuluaren hipertrofiarekin lotutako aldaera hori uste baino arruntagoa da : populazioaren % 20k du . Aipatutako ikerketei esker , epe laburrean sendabidea aurkitu ahal izatea espero da .
www . euskosare . org / eksuid / c2b4377a92c8914c725c1ef9a4eac62d amaiurflemming ( e ) k bidali du duela 1105 egun 20 ordu 9 minutu , duela 1105 egun 13 ordu 20 minutu argitaratuta
kokoteraino ( e ) k bidali du duela 840 egun 7 minutu
- Euskadi Sarien oinarriek idazle guztien borondaterik gabeko parte hartzea dakartenez , agiri hau ezagutzera ematea erabaki dugu , guk ez dugula joko hori jokatuko aldarrikatzearren . Alegia , ez dugula nahi gure lanak Euskadi Sari hauetan erabil ditzaten .
Larruneko mendiaren deskubritze ekologikoa Txorien Babespen Ligaren laguntzarekin ; Larrun , Euskal Mendia .
Derry - ko auzo katoliko ezaguna . Muralak bertan bizi diren 3 lagunek . . .
Menako bailarako Vigo - Siones ( 470m . ) herritik abiatu Lerdano lepora ( 1 . 144 m . ) . Lepo horretatik E . ra Lerdanoko Peñalba gainera ( 1 . 244 m . ) . H . E . ra jarraitu harripilen laguntzarekin Losa bailarara . Bidean Lerdanoko Hatzamarraren azpitik pasatzen da Avellaneda leporaino . Atzera gora La Escalera lepora ( 1 . 065 m . ) E . ranzko norabide nagusia eutsiz , I . ean Mena bailara eta H . ean Losa bailara . Tres Dedos gainera helduko gara ( 1 . 166 m . ) . Mendizerran E . rantz La Complacera ( 1 . 046 m . ) gainaren bila , eta honen ostean El Polvero lepora ( 934 m . ) . Lepo honetako burdinezko langa gainditu eta mendizerraren azpitik M . ra jo . Kilometro baten bidexka leunean jaisten hasi arte Anzo herrira . Anzotik Vigo - Sionesa herri arteko estratzatik .
Oso ebakuntza konplikatua egin dugu . Baina uste dut ongi interpretatu dudala hitzen benetako esanahia , hau da , agindu - kutsu edo - izaera . Bigarren puntuan bazegoen problema txiki bat : anaforikoa ala inperatiboa ipini aurrena ? Uste dut berdin dela , baina idazleak anaforikoa eman dio lehentasuna , eta guk ere bai .
Hiru indar politikoek Gernikan adostutako " Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa " ari babesa emateaz gain , akordio honen mamia Elorrion zabaltzeko helburuaz antolatutako ekimena da . Argazkian ahalik eta jende gehien egotea gura denez , bertan parte hartzeko gonbitea herritar guztiei luzatu zaie .
Euskararen atala . Herri euskalduna da Azpeitia , baina azpeitiarren artean ere tresna herrena dugu euskara . Ez digu noranahirako balio . Lanean nahiko urri darabilgu , kontsumoan ere ez gehiegi . Oraindik jarraitzen du euskaraz eta erdaraz biak nahasturik hitz egiteko joerak , biak euskaldunak izanda ere . Erdaldun bat tartean sartu orduko hasten gara denok erdaraz , badakigula erakutsi nahian - edo . Zalantzarik ez dago baduela oraindik azpeitiarrak erdaraz ondo egiten ez duen konplexua . Ez da horren hedatua , ordea , euskaraz gaizki egiten duenaren konplexua . Erdaraz erraz eta eroso egiten duena askoz jakintsuagotzat daukagu . Euskaraz bizitzeko kontzientzia falta zaigu . Bien bitartean euskaldun zahar asko ari zaigu hiltzen berekin ondare bikaina daramatela lurpera . Gazte hizkerak euskaran ez du nonbait , erreminta egokirik aurkitzen eta nahiago du beste hizkuntzetako klitxeak errepikatu . Kanpotar asko ari zaigu etortzen eta , 60ko hamarkadan bezala , arriskua daukagu berriz ere etorkinak geure herrian integratzen ez asmatzeko . Aurrekoek bigarren edo hirugarren belaunaldira iritsi behar izan dute integratzeko . Hauekin ez al da horrela gertatuko !
I . Moduluko irizpide berak jarraitzen dira ( eginez ikastea ) . Eredu esperientziala . Unez une , parte hartzaileek egindako hainbat ariketak osatzen dute prozesu guztia . Ariketa guztien aurretik irakasleak erakustaldi bat egiten du parte hartzaile batekin edo zenbaitekin . Gero , parte hartzaile guztiek esperimentatzen dute proposatutako eta erakutsitako ariketa . Ikastaro guztian ikaslearen liburua orientazio gida eta oroigarri gisakoa da .
Zuek pentsatu zer bertso kantatuko nituen nik ordu - an , dio Loidi - Txurik . Ez zitzaion han bukatu kalbarioa , hurrengoan honako puntua jarri baitzion : Ernioko harkaitza beti dago zorrotz . Zer errima erabili ez zekiela geratu zen . Gero etsi egiten duzu . Gaur egungo gazteek asmatuko lukete , baina . . . .
Eraikinak epe ertainerako edo luzerako alokatzen ditugu . Halaber , doako hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditugu : aholkularitza , prestakuntza eta enpresa - dinamizazioa . Gure eraikinek , lurzorua eskaintzeaz gain , hazkunde - sinergiak sorrarazten dituzte enpresen artean .
Itsasoa harro dabil azken egunotan , haizea haserre . Zalapartarik ez zaigu falta ; adierazpenik ere ez han eta hemen . Inork gutxik espero zituen maiatzaren 22ko emaitzak , baina hor daude ; eta orain alderdiek beren artean hitz egin eta akordioak lortzeko garaia da . Norekin , ordea , akordioak ? Eta zertarako ? Batzuen ustez Bilduri gobernatzeko ateak itxi behar zaizkio , kosta ahala kosta . Eusko Alderdi Jeltzaleak erantzukizunez jokatu behar du , " con altura de miras " esaten dute , Herri honetako zentralitatea ziurtatzea omen dagokio PSErekin eta PPrekin batera . Horixe da orain hitz magikoa : zentralitatea , gobernagarritasuna ; bestela , ditugun egitasmo nagusiak bertan behera geratuko dira . Eta joan den igandetik hona behin eta berriz en - tzuten ari naizen hitz horiek - zentralitatea , erantzukizuna , gobernagarritasuna - beste batzuk ekarri dizkidate gogora , aurreko urteetan ere izan ditugulako beste hitz magiko batzuk . Transbertsala izan zen horietako bat ; desberdinen arteko akordioak behar genituen . Sozialistek eta jeltzaleek osatutako gobernuen garaietara itzuli beharra genuen . Harik eta 2009ko hauteskundeak iritsi ziren arte . Orduan ere inork gutxik espero zuen Ibarretxe buru zuela Eusko Alderdi Jeltzaleak lortu zituen emaitzak lortzea . Ezinezkoa zen , emaitza haiek ikusirik , Patxi Lopez buru izango zuen gobernu " transbertsala " osatzea . Izatekotan , alderantzizkoa beharko zuen : buru jeltzalea zuena , alegia . Orduan zapuztu ziren kanpaina garaian esandakoak : " Ez ditut PPren botoak bilatuko ; ez naiz lehendakari izango PPren botoak oinarri hartuta " . 2009ko martxoaren 1eko gauean hori guztia ahaztua zegoen . Abertzaleak Ajuria Eneatik kanporatzeko garaia iritsia zen . Aldaketaren garaia zen . Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako Estatutu Berriak gizartea zatitu egiten zuen . Koska bat estuago egin , gizartearen zati bat nahi zuen ordezkaritzarik gabe utzi , eta gehiengo berria ezartzeko garaia zen . Eta , horrenbestez , " transbertsalitatearen " garaitik " normaltasunaren " garaira igaro ginen . PP eta PSEren gobernuak normaltasuna ekarri digu , krispazioa amaitzea ekarri du , gizartea askoz lasaiago bizi da . Normaltasun horren zati bat Batasuna Legebiltzarrean ez egotetik zetorren , jakina , hautesleen zati baten ordezkaritza baztertzetik . PPk eta PSEk sinatu zuten akordioak ekarri dio normaltasuna gizarte honi , EITBri , Hezkuntzari , Kulturari , Euskarari , Osakidetzari , Musikeneri … Udal eta Foru hauteskundeetako kanpainan , Jaurlaritzako normaltasuna gainerako erakundeetara zabaltzearen aldeko hitzak entzun genizkien bai Alderdi Popularreko eta bai Alderdi Sozialistako buruzagiei ere . Bien bitartean , Ezker Abertzalea bere bidea egiten ari zen , politika egiteko bide demokratiko eta bakezkoen aldeko apustua egiten . ETAk su - etena aldarrikatu zuen beste behin ( gizartearen erantzuna uzkurra izan zen ) ; estortsioa egiteari utzi dio ondoren . Eta maiatzaren 22ko hauteskundeak izan genituen . Aukerarik ez normaltasuna heda - tzen jarraitzeko , nahiz Lopez lehendakariari entzun diogun aste honetan bertan sozialistak Ajuria Enean daudenetik herri honetan aldaketa sakona gertatu dela eta euskal gizartea ere horretaz jabetu dela . Miguel Sanz Nafarroako presidenteak bete - betean asmatu zuen 2009ko hauteskundeen ondoren esan zuenean " euskal gizartea ez da soziologikoki aldatu , lehengoa bera da ; epaileen erabakia izan da " . Inork zalantzarik baldin bazuen , hortxe ditu joan den igandeko emaitzak . Eta orain zer ? Norekin lortu akordioak , eta zertarako ? Lehenik eta behin bake bidean aurrera egiteko , bake prozesua sendotzeko . Sinistuta nago gaur horixe dela herritar askoren esperantza . Emaitza hauek balioko dutela bakeak atzera biderik izan ez dezan . Tunelaren amaieran ikusten hasi diren argitxo hori handiago eta argiago eginaz joango dela . Baina horretarako lan handia dugu egiteko . Bakea behin betiko ekartzeko , biktimen mina ahal den neurrian arintzeko , oraindik justiziaren zain dauden biktimak ere badaudela aitortzeko eta lerro hauek idazten ari naizela , GALen biktimak direla eta , Legebiltzarrean ikusi dugun zatiketa gainditzeko , hain beharrezkoa izango dugun adiskidetzea lan - tzen hasteko … Horretarako behar ditugu lehenik akordioak , horretarako eran - tzukizunez jokatzea . Politika egiteko garaia dela berretsiaz , ETAri armak utzi eta desager dadila exijitzeko , garai berrien araberako espetxe politika egiteko … Horretarako bat hartu behar dugu . Hori da , beste edozeren gainetik , orain erantzukizunez jokatzea . Bake prozesua lideratzeko pauso sendoak ematea . Nekez lortuko dugu , ordea , halakorik , esklusio politikak eginaz . Kosta ahala kosta , Bilduri gobernatzeko ateak itxi behar zaizkio aldarrikatuaz ; zer esanik ez , hori benetan eginaz . Argi hitz egin dute herritarrek , argi erakutsi dute guztiak egotea nahi dutela . Orain dugu aukera benetako normaltasuna ekar - tzeko herri honetara : iritzi politiko guztien parte hartzea bermatuko duen normaltasuna , oraindik ere Ezker Abertzalearen legeztatzea ( Sorturena nahiago baduzue ) zain duena . Hortik aurrera , bakegintza eta adiskidetzea lantzeari utzi gabe , bizi dugun krisi sakonetik irteteko proposamenak eta egitasmoak jarri beharko ditu alderdi bakoitzak mahai gainean . Kontrastatu , eztabaidatu , akordioak lortu . Gehiengo osorik gabe gobernatzen duenak , aldian aldiko babesa bilatu beharko du . Instituzioetara joan gabe egon direnek , benetan behar duguna ez delakoan Gernikako Estatutua salatu dutenek , Estatutu horren araberako eskumenak baliatzeko aukera izango dute ; eskumen horietan oinarriturik , herri honek behar dituen politikak egiteko aukera . Eta Gernikako Estatutua agortutzat badaukate , Estatutu berria , edo beste esparru juridiko bat lantzen hasteko aukera . Inoren kontra egiteko bat hartzen zuten garaiak gainditu eta politika konkretuen gaineko akordioak lortzeko garaia hasten bada ; politika fiskalak , gizarte laguntzak , etxebizitza politikak , hirigintza arauak … erabakitzeko era guztietako konbinazioak ikusten baditugu alderdien artean , orduan hasiko gara normaltasunaren bidean pauso sendoak ematen . Eta nazio bat garela , etorkizuna erabaki - tzeko eskubidea dugula eta eskubide hori nola gauzatu adostu behar dugula defenda - tzen dugunok gehiengoa garela berretsiko bagenu eta , orain arte ez bezala , gehiengoaren erabaki hori guztiek berena egingo balute , eta Estatuak erabaki horren zilegitasuna onartu eta nola gauzatu negoziatzeko prest balego , orduan , zalantzarik gabe , Espainia bete - betean sartuko litzateke Britainia Handiaren , Danimarkaren edo Kanadaren klubean . Ikusten duzue , maiatzaren 22ko emaitzen eskutik , memoria ariketa egiten hasi , bideari ekin , eta zenbat kilometro eta legoako bidea dudan buruan .
Beste behin ere , Seguros Lagun Arok saskibaloiari ematen dion sostengua erakutsi nahi izan du , kirol horrek aseguru - etxea erabat identifikatuta sentitzen den hainbat balio sustatzen baititu : hobetzeko grina , ahalegina , iraunkortasuna , talde - lana . . . Oraingo honetan , ACB edo NBA bezalako ligetako izarrak izango diren jokalarien alde egin du apustu .
Zuzendaritza Batzordea da jardun horren guztiaren gidari ; Batzordea bi urtez behin berritzen da .
Ordenagailua pizten denean , lehenengo sistema eragilea kargatzen da . Jakina da horien artean aukera zabala dela . Ezagunenak Windows , MacOS eta Linux dira , zalantzarik gabe . Behin martxan delarik , sistema eragile horretarako prestatutako aplikazioak erabil daitezke bertan . Baina zer gertatzen da plataforma horretarako prestatu gabe dagoen software bat exekutatu nahi bada ? Linuxen egonda , posible al da Windowseko aplikazioak exekutatzea ? Eta alderantziz ? Zerbitzari ahaltsu baten baliabideak hobeto ustiatzeko , ezin al da zerbait egin ?
Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara Foru Diputatuak eta Haritz Solupe Kultur Sustapen eta Hedapeneko zuzendari nagusiak , Foru Aldundiak udazkenean abian jarriko duen GI 2 . 0 ELKARLANEAN partehartze prozesua aurkeztu dute gaur Irailak 15 , Donostian eginiko prentsa aurreko - gosari batean . Kultur eragileekin Gipuzkoa 2 . 0 egitasmoaren helburuak betetzeko baliabideak landu eta sortzea izango da prozesuaren gakoa .
Bulegoetan , ingurumenarekin zintzo jokatu : Lanean gauza erraz batzuk eginez , eta norberak bere ohiturak aldatuz , eguneroko gure jardunak ingurumenean duen eragina murrizteko mekanismo batzuk jarri nahi dira martxan .
Rufino Iraola San Frantziskoren lehen ikasle eta lagun kuttunetakoa izan zen anai Junipero ; gizon txit apala eta karitate handikoa . Gaixo bat bisitatzera joan zelarik , zer [ . . . ]
Batazbesteko azelerazioa esaten zaio denbora tarte batekiko gertatu den abiaduraren aldaketa .
Gaixotasuna garatu ahala , esplenomegalia eta neurri txikiagoan hepatomegalia agertuko dira . P . falciparum - ek sortutako malaria larriagoa da , gaixotasunarekin lotutako konplikazio larri eta hilgarriak agertzen direlako . Gainera , identifikatzeko ere zailagoa da , sintoma inespezifikoak agertzen baititu , hala nola , sukarra , zefalea , mialgia , goragalea , beherakoa edo tripako mina .
Kontzentrazio ezberdintasun hau mantentzeko potentzial bat beharrezkoa da . Potentzial honi Nernst edo oreka potentziala deritzo , eta Nernst - en ekuazioaren bidez kalkula daiteke .
Getxoko La Kantera Skate eskolako kide bat gonbidatu dugu Ukberri magazinera eta aurtengo ikastaroen berri eman dizkigu .
Eta historia pizte honekin , jai giro honetan , aurten ere Irungo Alarde mistoari gure babes aktiboa eman nahi diogu . Irungo kaleetatik emakumez zein gizonez osatutako alardeari gure txalorik beroena eskaini eta animorik tinkoena , berdintasuna eta jai parte hartzaileen alde egiten ari diren lan guztia goraipatuz . Read more »
2000 - 2008 : ekonomiaren berraktibazio - fasea . Enpresa berriak sortu ziren eta eraikuntza sustatu egin zen . Jaiotza gutxi izan ziren , baina EAEra lanera zetorren atzerriko immigrazioa areagotu egin zen .
Elhuyarrek hasiera - hasieratik izan du beste erakundeekin elkarlanean aritzeko joera . Lehen urte haietan , Udako Euskal Unibertsitatea bultzatzen eginiko lanak , Euskaltzaindiaren Matematika Hiztegiko batzordean parte hartzea edo Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin landutako arkitektura - hiztegia aipa daitezke , besteak beste .
Bigarren hamabostaldi honetan ere , aurrekoan bezala , gazteak adinaren arabera antolatutako lau programez gozatzeko aukera izango dute . Txanda honetan haur gutxiago parte hartzen ari dira , aurreko txandan parte hartu zuten haurrak ere badiren arren .
LARRAIN DANTZA . Francisco Beruete , Bandrés Jna . , Gastón Ahizpak , Tito Sanchez , Aita Hilario Olazaran - en ikerketa lanak .
Aldarrikapen hauek indartzera goaz datozen hilabeteotan . Gure aldetik , garrantzia berezia eman nahi diogu abenduaren 16an Leioako campusean burutuko diren prentsaurreko eta manifestazioan zein urtarrilaren 2an Bilbon ospatuko den manifestazio nazionalean parte hartzeari .
Igokerdie 1996an sartu zen musika munduan Mutxoparekin jotzen asi zenean , Igokerdiek baxua jotzen zuen eta Mutxopak kitarra . Urte hartan , Ferpi baterian zutela eta Txanfri ahotsetan ( Kokoterainorekin bateria jotzen saiartu zena ) Sexual Perbers izeneko talde bat osatu zuten , eta Kilometroak 96rako abesti bat grabatu zuten : Noiz Arte . Abestia ez da oso ona egia esan , baina nola jotzen zuten eta nola geratu zen azkenean ikusita produktorea zoriundu egin behar da . Abesti punkarra bat zen , talde punkarra batena . Besti honek sekretu bat badu : bateria sartzerako orduan Ferpik ezin zuen dena jarraian egin , eta zatika grabatu eta gero dena nahastu egin behar izan zuten ( horregatik zorionak produktoreari ) . Imaginatuko duzuen moduan ez zen inoiz egon Sexual Perbersen kontzerturik .
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sutatutako Eskolako Antzerki Lehiaketako lan saridunak igande honetan , ekainaren 5ean , ikusteko parada egongo da , Arriaga Antzokian . Bilboko 17 ikastetxe publikok eta pribatuk hartu dute parte lehiaketaren hamaseigarren edizio honetan . Guztira 31 antzezlan aurkeztu dira , 26 euskaraz eta 5 gaztelaniaz . Aurtengo edizioan saria lortu duten lanak . . .
Espazioan eragiteak bihurtzen gaitu herritar ( auzotar , hiritar ) . Bestela ere bai , gizon - emakumeon eta taldeon akziorik ezean , ez da herririk ( auzorik , hiririk ) .
Pisua galtzeko beharrik ez zuten bezero horien " arazoa " sendatzeko zentro horietako batzuek eskaintzen zuten tratamenduaren kostua 1 . 500 eurotik gora zihoan , argaltze - terapia dietetikoa eta metodo estetiko lokalak barne .
El próximo sábado 16 de julio se realizará un auzolán voluntario para limpiar un camino público sito en el casco urbano de Orkin y que en la actualidad se encuentra . . .
Antso VII . a Nafarroakoaren erreinaldian ( 1194 - 1234 ) lehendabizikoz ageri ziren biltzarrak [ 6 ] . Hau hasieran mesfidati izan bazen , gero toleratu egin zituen , ahaide nagusien bere etsaien ( nobleteria , apezpikua eta burgesia hasiberria ) aurkako kontrapisua zirelako .
Kirol eta irakaskuntzako hainbat eragileek Israeli Boikota egiteko deialdia zabaldu dute , bai eta beren eragin esparruetan boikot ekimen hau zabaltzeko konpromisoa ere .
Letoiaren dentsitatea bere konposizioaren araberakoa bada ere batik bat 8 , 4gr / cm3 eta 8 , 7gr / cm3 artean egoten da .
" Zabalgune " edo " abrasio - plataforma " deritzo , kostako olatuen eraginez higatutako labarrek eratzen duten kostako gainazal lauari . Deba eta Zumaiaren arteko marearteko zabalgunea , " naturagune interesgarri " egin zuten . 8 kilometroko itsasertza da eta munduko interesgarrienetarikoa da fenomeno geologiko eta bertan garatzen diren elementu biologiko oparoa dela eta .
Hizkuntzen ikaskuntza eta irakaskuntza dugu hizkuntza - politiken alor garrantzitsuenetariko bat , eta hain da garrantzitsua ezen soziolinguista batzuek hizkuntza - plangintzako berariazko alor bat gehitu diotela corpusaren eta estatusaren plangintzari : jabetze - plangintza ( acquisition planning , Robert Cooper , 1989 ) . Mundu osoan ikusi da irakaskuntza dela familian transmititzen ez diren hizkuntza gutxituak babesteko lehen tresna edo baliabide bakarra . Horixe da Ipar Euskal Herrian ere gertatzen dena .
GOÑI : Eta , oroz gainetik , oroit Goñitarren ondorekoa zarela . Gure etxea dela , hemen gaindi , zaldun etxerik indartsuena , eduki gora gure fama ! Zabal gure larderia ! Horra seme zure aitaren kontseiluak , bainan baten ikusbideak , baino , bizpahiruena hobea izaten baita , eska ere kontseiluak bizia ongi ezagutzen duten gizon adineko batzueri .
Ez da beste inon agertzen berria , badirudi 3 . munduak ez duela gure arretarik merezi . zabalduk aukera zabalduko al digu ? Mexikoko San Jeronimo herrian eraso militarrak eta polizialak , mehatxuak , presioa . Mexikoko indigenek gure laguntza behar dute , gutxienekoa , halako erasoak zabaltzea .
Erreboteko plazan nekazari eta abeltzainen trasnak eta traktoriask zeuden , traktore hauek pres daude saltzeko edo haurrak igotzeko .
NOLA IKHUSIRIK IFERNUKO BIDEA DEN GAITZAGO PARABISUKOA BAIÑO , BEHAR DEN GEROTIK GERORA IBILTZEA UTZI
Klima - aldaketak guztioi eragiten digu . Euskal Autonomia Ergidegoak ere jasango ditu fenomeno horren ondorioak .
Berak baino bizimodu hobea izaten saiatu zaretela dirudi .
Komertziatzeko beste bide bat herrien arteko " emisioak murrizteko unitateen " salerosketa litzateke . Horren arabera , herri aberatsek ( edo enpresa handiek ) emisioak areago murriztuko lituzketen proiektuetan inbertitzeko parada izango lukete . Bi modukoa izango litzateke salerosketa hau : herri aberatsen artekoa bata ( " baterako egikaritzea " deitua ) eta herri garatuaren eta garatze bidean dagoenaren artekoa , bestea ( " garapen garbirako mekanismoa " deitua ) .
c ) Errepideko bidaiari - garraio erregular eta erabilera berezikoa egitea dagokion baimenean ezinbestekotzat jotako baldintzetako edozein bete gabe , non eta arau - hauste hori ez dagoen berariaz beste era batera tipifikaturik lege honetan .
Bi izaten dira joleak . Bien artean osatzen dute musika . Tokian tokiko jole bakoitzak izen desberdina hartzen du :
Maria Rosa Aierbe historialaria ( Hernani , 1954 ) Zumarragan izan da berriki Erdi Aroko Zumarragako eta Urretxuko dokumentuak biltzen dituen liburua aurkezten . Euskal Herriko zazpi herrialdeetako Erdi Aroko dokumentuak biltzeko eta kaleratzeko proiektua martxan du aspalditik Eusko Ikaskuntzak , Fuentes documentales medievales del Pais Vasco bilduma . Bi urte darama Aierbek proiektuaren zuzendari . Goierriko herrietako dokumentazioa landu du , [ . . . ]
Webgunean , cd - aren diseinua , kantuen hitzak eta kantuak ere aurki daitezke , helbide honetan : www . mundurat . net / stockholms
Mikelazulo kultur elkartea bi aldiz egon da Cassamancean Diola kulturako eragile kultural eta sozialekin elkarlanean . Mikelazulok Cassamanceko hainbat herritan egindako proiektua sormenean oinarritua izan da batik bat ( ikuskizun bat , hango eragile kulturalen lana ezagutu eta ezagutzera eman , lantegiak eskoletan … ) eta horrekin batera urteetan zehar mantendu diren harremanak eta zubiak eraiki dira . Horri esker Euskal Herritik beste hainbat proiektu bultzatzea da helburua , beti ere herri mailatik , ahal den neurrian harreman zuzenetatik , bitartekaririk gabe . Cassamanceko herriak urte asko darama bere kultura propioaren , bere hizkuntzaren , bere existitzeko eskubidearen aldeko borrokan , eta Euskal Herritik elkartasuna adieraztea da helburua .
Behin bideo batzuk ikusi ondoren , guztiak zerrenda bakar batean edukitzea oso txukuna ez dela ikusten da . Hori ez gertatzeko , Miro - k karpetak sortzeko aukera ematen du , eta horrela bakoitzak bere modura ordenatu ditzake bideoak . Kanalak esportatzeko eta inportatzeko aukera ere eskaintzen du , horretarako OPML formatua erabiltzen duelarik .
Yurre Ugarte Tolosarra literatura munduan murgildu da , " Gasolindegian " lanarekin . Ipuinez osatutako nobela da : protagonista , hasieran , langabezian egongo da , eta , gero , gasolindegi batean hasiko da lanean . Guza batetik bizi nahi eta beste batetik bizi beharra suertatuko zaio , beraz , eta hori islatu nahi izan du Ugartek . Zarauzko Garoa liburu dendakoek promoa ere egin diote . Ikusi hemen . Yurre Ugarte gidoigintzan eta antzerki ekoizpenean aritu da orain arte , gaztelaniaz nahiz euskaraz , baina literaturara jauzi egitean euskara hautatu du ; izan ere , bere hitzak hartuta , " literatura idazterakoan aurreneko hizkuntza bezala euskara ateratzen zait " . Elkarrizketa ere egin diote Tolosaldeko Hitzan .
Eta iruditu zait hizkuntza ikasteko teknologia berriez ari garela , azken batean teknologiarekin lotuta ez dauden kontuekin egingo dugula topo behin eta berriz . Kasu honetan aurrez aurre vs . internet bezalako aukera baten aurrean , formal - informala , Irakaslea vs irakaslea , Ikaslea vs . ikaslea , ikasle - irakasleak vs . pertsonak baten aurrean baino .
Urtez urte garai honetan egiten den legez , aurtengoan ere egun berezia antolatu du gazte mugimenduak Aste Santuko oporren baitan . Aurtengoan Soraluzen ospatuko da Matxinsalto eguna , apirilaren 22an , autogestioaren lemapean gazte problematikari aurre egiteko , iraultzari buruz eztabaidatu eta gazteriaren kontzientzia kolektiboa berreskuratzea helburu .
Erraz ondorioztatuko duzuen bezala , ezin dira itzulpen memorian Estatuko eta atzerriko banku guztien izenak sartu , eta jakina , ezta pertsona guztien izen - abizenak ere . Bestela , eta aurreneko adibidea hartuz , horrela sartu beharko genituzke itzulpen memorian :
Hasiera batean grafikoagoa izateko helburua zuen aldizkariak . Gero literalagoa egin nahi izan zuten ba - tzuk . Enfoke aldaketa hori susmatu zenuen ?
Datorren otsailaren 27an , Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa ( SEAD ) aldarrikatu zuteneko 35 . urteurrena beteko da . Marokoko Gobernua burutzen ari den zapalkuntza eta jazarpenaren aurrean , Hernaniko Kooperazio Taldeak eta Hernaniko Udalak , Euskal Fondoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lankidetza eta Berdintasun Atalarekin lankidetzan , zapalkuntzari era baketsuan aurre egiten dion herri honi gure elkartasuna adierazten dio eta , Saharar Herriari berez dagokion autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko aprobetxatzen dugu . Urteurren honetan , Marokoko gobernuak Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan inposatzen duen jazarpen eta bortizkeri egoerak ( atxiloketak , torturak , desagerpenak , etab . ) eragiten duen terroreari buruzko hausnarketa probokatu nahi dugu . Horretarako giza eskubideen arloan hainbat sari jaso duen " El Problema " dokumentalaz baliatzea erabaki dugu . Ordu eta erdi irauten duen dokumentu honek Mendebaldeko Sahararen auzia eta batez ere lurralde okupatuetan bizi den egoeraren nondik norakoak oso era argian azaltzen ditu . Zuzendarietako batek ( Jordi Ferrer ) parte hartuko du dokumentala ikusi ondorengo forumean . Eguna : otsailaren 18a , ostirala . Ordua : 19 : 00 Lekua : Biteri Kultur Etxea .
Euskal Herrian , metal ugariena eta gehien ustiatu dena burdina da , zalantzarik gabe . Kristo aurreko I . menderako ohartu zen horrekin Plinio zaharra , eta " Bizkaiko itsasoaren ondoan burdinazko mendi bat " zegoela esan zuen . Eta hala zen , bai . Trianoko eta Galdamesko mendietan burdina ugari ateratzen zen , eta haren inguruan duela gutxira arte bizirik iraun duen industria - kate indartsua sortu zuen . Euskal Herrian beste inon ez bezalako garrantzia izan zuen meatzaritzak Nerbioi ibaiaren ezkerreko alde horretan .
Gaur bertan , Alberto Ruiz de Azua Arrigorriagako alkateak eta Toi Fernandez Petite Arrigorriagako Kultura zinegotziak aurkeztu duten Arrigorriagako XVI . Nazioarteko Clown eta Pailazo jaialdia , maiatzaren 5etik 8ra bitartean egingo da Bizkaiko herri horretako kale eta plazetan . Alberto Ruiz de Azua , Arrigorriagako alkateak esan duenez , XVI . edizio hau berezi izango da . . .
Gizarte - memoria Planarekin , euren gizarte - memoria bidali nahi duten enpresek , erakundeek edo bestelako organizazioek Premiazkoa 14 Zerbitzua erabil dezakete . Laguntza Planaren tarifekin ( 5 , 23 € + BEZ zubiko ) . Era beran , % 20ko deskontua dute Nazioarteko Zerbitzuetan ( Express eta Ecopaq ) .
Fotoien kontzeptuak aurrerapen garrantzitsuak eragin ditu fisika teorikoan eta esperimentalean , adibidez laserren sorrera , Bose - Einstein kondentsazioaren aurkikuntza , kuantu - eremuen teoria edo mekanika kuantikoaren interpretazio probabilistikoa . Fotokimikan , bereizmen handiko mikroskopian eta distantzia molekularren neurketan aplikatu izan da . Berriki , fotoiak konputazio kuantikoko elementu modura aztertu izan dira , bai eta komunikazio optikoen aplikazio sofistikatuetan ere , hala nola kriptografia kuantikoan .
- Ongi da , ongi da , esan nion nire lagunari , inork ez bazaituzte urgaitzi , soilik izaki ahul , uzkur , edo zuen alde ezertara ausartuko ez diren haurrekin saiatu zaretelako da . Ez naiz beldur hilko gaituztenik , ez dut uste behinik behin ; ezinezkoa da zentzuzko gizaki batzuk halako neurritaraino eraman dezaketenik krimen bat . . . Ondotxo dakit . . . ikusi dudana ikusi ondoren , agian ez nituzkeela gizon horiek horrela zuritu behar , baina ezinezkoa da , ene laztana , halako larderiak burutu ahal izatea , ideia bera ere ezin oldoz daitekeenean . Oi , ene adiskide maitea , jarraitu nuen bero , nahi al zenuke nirekin batera , aladonea ! , sekula hautsiko ez dudan zinegite hau burutu ? . . . Nahi al duzu ?
Pentsamenduari dagokionez , tarteka zenbait obra garrantzitsuk argia ikusi badu ere , iazko urtean gatzatu zen " Klasikoak " , S . A . lukuru asmorik gabeko elkarte baten inguruan historian zehar izan diren ehun pentsalari garaienen emaitzak euskaratzeko lehen proiektu sistematikoa . BBV Fundazioa , BBK , KUTXA , CAJA VITAL , UPV / EHU eta Deustuko unibertsitateak elkartu ziren proiektua sustatu eta finantzatzeko .
Transmisiogarritasuna : etxalde baten transmititzeko ahala , bere etekin , ondasun eta etxaldeko eta inguruko bizi baldintzen araberakoa da .
Dituen ametsak betetzea , helburu hori du bizitzan , eta mutil - laguna eta biak " Pekin Express txikia " egitera irtenak dira , hamar hilabeterako . Zeelanda Berrian , Australian eta Indian izango dira , eta herrira itzultzean Feng Shui aplikatuz lanari helduko dio buru - belarri .
Ea animatzen zaren eta denok animalzaleok bihurtzen gaituzun . Baina gehiago argitaratu beharko duzu .
Zurezko estruktura oso kaltetuta geratu omen da eta badaezpada ere bertakoak kanporatu dituzte . Suhiltzaileek garra itzaltzeko erabilitako urak okupa - etxe azpiko taberna eta estankoa urpetu ditu . Udaltzaingoaren esanetan , gaur edo bihar bi negozio horiek itxi beharko dituzte .
Jose Luis Bilbao , Iñaki Goirizelaia eta Juan Ignacio Perez ( 94 Kb . )
Zein da eskolen helburu nagusia ikasleentzat ? Ondo pasatzea , batez ere . Gero , adinaren arabera , gehiago ala gutxiago kostako zaie mugimendu bat edo beste ikastea , baina azken helburua gozatzea da . Klaseetan barre egiten dute ikasleek eta oso ondo pasatzen dute , nahiz eta , agian , ez oso teknika ona izan , lagun artean daude , koadrila osatzen dute .
Los sindicatos hoy en día son la risa ya , ¿ o no ? ¿ han hecho algo por mi a parte de vivir de mis impuestos ?
BERRIZ MAITE DOGULAKO kanpainak bere bigarren bulkada izan dau Berrizko kaleetan azken egunetan eta horren adierazle goiko argazkixak . Kanapaina honen inguruan berri gehiago edota informazioa jakin nahi izanez gero hona hemen iturri egokiena :
Santiagoko erromesaldia egiteak gastuetan nolabait zurrun izatea agintzen duenez ez da bidezko jokaera aterpetxe merke - merkea eskatu eta beharrezkoak ez diren ondasunetan dirua erruz xahutzea . Benetako erromesak zintzotasun eta hein bateko laztasunez dihardu , bat ere luxurik gabe . Ospitaleetako laguntzaileei dagokienez , boluntarioak dira eta , halakotzat , ondo edo erdipurdi asmatuz , erromesari arreta eskaintzen diote ; hortaz , pertsona horien ahalegina ( latza , askotan ) aintzat hartu behar da . Aterpetxean lekurik ez bada aspaldi honetan izugarri ugaldu diren landako ostatuetara jo dezakegu . Tokian tokiko herritarrek ere askotan beren etxean afaria eta ohea eskuzabal ematen dituzte .
Kirol eskaintza ugari honetaz gozatzeko RETA txartela jartzen dugu zuen esku , eroso eta seguru den euskarria . Honen bitartez lortzen dituzun sariak mantendu edo erabili egin ditzakezu , egin dituzun mugimendu guztiak kontsultatu , eta bertan duzun dirua kobratu bai RETA web orrialdearen bitartez , tabernetan aurkitu ditzakezun edozein terminalaren bitartez , dendetan eta Nafarroako Caja Ruraleko edozein kutxazainen bitartez .
Vhsrip bat da , baina nahiko txukun ikusten da . Ez det jeitsi gabe ikusteko aukerarik aurkitu , baina jeitsi nahi baduzue hemen daukazue linka
Animo erregionalari ere ! Arrazoia duzu pisha , nik ere espero det erregionala igotzia ohorezko mailara . Ea lortzen deben . Zorte on guztioi ! !
Herritarrei Arreta Emateko zuzendariak Santanderren azalduko du datuak berrerabiltzeko Eusko Jaurlaritzak duen politika . ' Administración Electrónica y Gobierno Abierto ( open & e - government ) ' izeneko mintegian parte hartuko du .
" Zuzen heriotzeraino / ez dago atzeko biderik / Argiak itzali egin dira / bukaera goxoa banoa " .
Ikerketa - ildo honek zer ekarriko adi egongo gara . Edonola ere , erroreez ari garela HEOKen pasarte hau datorkit gogora :
Hona hemen bezeroen eta erakundeen artean liskar ugari sortarazten dituen beste gai bat . Printzipioz , behintzat , banku eta aurrezki kutxek , emaniko zerbitzuengatik , beren maileguetan komisioak kobratu ahal izango dituzte . Egun , adibidez , komisio hauek daude : azterketa egitearren ( egoera ekonomiko jakin batean bizi den bezero batek hipoteka kontrata lezakeen , banketxeari ebalua dezan eskatzeagatik ) , irekitzegatik ( mailegua egitearren ) , kitapen partzial edo osoa egitearren eta subrogazioagatik . Erakundeek , edonola ere , kontzeptu bakoitzagatik zein diru - kopuru kobratuko duen nahita ez adierazi behar du erakundeak maileguaren eskrituran . Gorabehera horiek aldatzekotan , aplikatzen hasi aurretik bezeroari jakinarazi behar dizkio ; bestela , bezeroak ez luke komisio hori ordaintzeko obligaziorik izango .
Joder Iras , lehenengo lekua bilatu behar da ta gero rodiloa erosi . Botzen den izerdi pilakin lurra seguro ondatzen dela asiske txakurrakeri bezela , balkoira , trasterora edo kalera bidaliko dizu etxekoandreak , jeje ! ( ni gurasoen etxeko trasteroan ibiltzen naiz )
Gogoan zituen orkestraren bati emandako mila liberako bileteak doinu bakar bat jo zezan , atezainen bati lerraturiko ehun liberako bileteak taxiari dei egin ziezaion .
Jean LARRASKET Eskiulan jaio zitzaigun 1885 . ean ; apeza ; euskaltzain urgazlea 1928 . ez geroz ; 1953 . ean hila . Lhanderekin batera ondu Le poète Pierre Topet dit Etchahun et ses oeuvres lan klasikoa Baionan 1946 . ean agertzeaz aparte , are klasikoagoak dirateke RIEV - en 1927 - 1939 bitartean agertu zituen zubereraren fonetikazko ikerketak . Ildo honetatik ere baditugu 1928 . eko Action de l ' accent dans l ' évolution des consonnes étudiée dans le Basque souletin , 1934 . eko Le basque souletin Nord - Oriental , eta 1939 . eko Le basque de la Basse - Soule Orientale , hirurak Parisen agertuak . Asmo literario haundirik gabe izan bazen ere , gure gozagarrirako oso « Beñat Larrajako belhagilii » testua agertu zuen 1931 . eko eta 1935 . eko RIEV - n .
Eskarmentuak berebiziko garrantzia dauka lan - bide honetan . Horretan ari direnek ez dute alferrik esaten " pieza bakoitza mundu bat da " , horiek banan - banan tratatu behar izaten baitira .
Gure Erantzukizun Sozial Korporatiboa onartuz , gizarteari gure ezagutzak , ahalmenak eta sormena emanez , gure irabazien zati bat gizarte ekintzari zuzenduz , bere beharrak ezagutuz eta bere asebetetzea erdietsiz , erreferentziazko enpresatzat joz .
Proiektuaren arabera obra honen aurrekontua 200 . 000 ( BEZ gabe ) € baino txikiagoa da , beraz 153 - 2 , 161 eta 162 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik prozedura negoziatuaren bidez posible da kontratu hau esleitzea .
For whom the bell tolls ( Ba al dakizue zer esan nahi duen ? )
Butak 21 zine klubaren egitaraua osorik ikusteko egin klik hemen .
Munduan barrena zabaldu den azken krisi ekonomikoaren existentzia ondo kostata onartu zutenean , munduko lider politiko eta ekonomikoek kapitalismoaren birfundazioa eta beste zenbait promes arranditsu egin zituzten . Beren lehenengo zeregina espekulazioan oinarritutako sistema ustela salbatzea izan zen , baina , behin eta berriz esaten zutenez , ez zuten zalantzarik egiten sistema horrek ez zuela bideragarritasunik , horregatik , ikusi omen zuten hura « birfundatu » beharra . Hartara , krisia eragin zutenen kontuak onbideratu zituzten eta horiek lehengora itzuli ziren gobernuen laguntzarekin , are zenbait herrialde porrot ekonomikoaren ertzeraino eramanda ere . Horixe baita eurentzat ekonomia bide onera itzultzea .
Garai hartan , gunerik populatuenak Mediterraneo aldeko kostaldea eta eskualde betikoa ( egungo Andaluzia ) ziren . Jakinekoa denez , erromatarrek Bética deitzen zioten Andaluziari .
Proiekzioen aurretik , 19 : 30ak aldera , kontzertuak izango ditugu hiru egunetan . Dagoeneko konfimatuta dago asteazkenean " Mamafunko banda " arituko dela , ostegunean " A Contra Blues " eta larunbatean " Second Liners " taldea . Sari banaketaren ostean , festari amaiera emateko , Charlie Faber DJ izango da musika jarriz .
Ezker abertzaleak " parte hartzeko deia luzatu " die azpeitiar guztiei
Sortutako mundu horretan bizitzatik espero dugun helmuga finkatuko dugu eta salbu sentituko dugu geure burua . Bakoitzaren eskuetan dago zein helmuga hautatu eta gizaki izate berak derrigortuko gaitu hura , besteenganako errespetuaz eta harreman kolektiboaz baliatuz betetzera .
Legezko betebeharren gogorarazpen bat igortzen dugunean , jotzen dugu , lehenengo eta behin , kasuko jarduera ez dela arau indardunen araberakoa izan . Hala eta guztiz ere , adibide gisa azterturiko kasu guztien arabera , oraingo kexa - egilearen kexari ( 09 / 050 / F ) eta haren jatorriari erreparatuta , ez dugu uste egintza gauzatu duen funtzionarioaren jokabidean edo egitateetan ustezko delitua egon denik . Hala izan balitz , gure egitekoa izanen zen hura Ministerio Fiskalari jakitera ematea .
Informazio gehiago jaso nahi baduzu , egin ezazu Buletinaren harpidetza .
ikatza ( e ) k bidali du duela 1158 egun 8 ordu 52 minutu
• 16 : 00 . Bertso trama literarioa , plazan . Maialen Lujanbio , Unai Iturriaga eta Josu Goikoetxea .
Egun hartan 15 . 000 pertsona atera ziren kalera , frogarik gabe ustezko IRAko kideak kartzelaratzea ahalbidetzen zuen neurri baten aurka , zeinagatik hainbat errugabe espetxeratuak izan ziren . Manifestazioa bakean hasi zen arren , talde txiki bat soldadu britaniarrak zeuden barrikada bati harrika hasi zen . Soldaduek hasiera batean gasarekin eta gomazko pelotekin erantzun zuten . Minutu batzuk geroago ordea , kalea infernu bihurtu zen . Jendeak noraezean korri egiten zuen , benetako balengandik ihesi . Zaurituei laguntzeko hurbiltzen zen oro tirokatua izan zen . 20 minututan 13 hildako eta 30 zauritu egon ziren ( hauetako bat geroago hilko zen ) .
Javi Cobo , Alex Mosterin , Unai Pascual , Naiara Goikotxea , Juanma Fernández , Toño Geosk8 , Xabier Ilarregi , Joseba Cortazar gehi Francisco Chávez peruarra .
5 . Harrera : Edo bezeroarekin harremanetan egonen den pertsona , bera izanen baita bezeroak enpresarekin izanen duen lehen kontaktua , izan fisikoki , telefonoaren bidez edo korreoaren bidez .
Hirurgarren egunean bi paseeta egin ditut . Goizean ikhusiko ninduzuen joaten goizik Donibanetik Eiheralarrerat , Espainiako karrikari gora eta gero hartuz ezker .
Ura - Sutan goitizena omen piztiarena , baina orain gai naiz ura sutara botatzeko , piztiari aurre egiteko . Niretzat , bere azken egunak dira !
NNN eta enparauak , horrela , ikastean ezinbestekoa den gogoeta metalinguistikoan laguntzeko tresnak izan dira , mnemoteknikoak edo tarteko hizkuntza eraikitzeko " planoak " nahi baduzu . Gure eta ikaslearen eskura daudenak eta une batean erabilgarri izan daitezkeenak . Ez dira ikaskuntzaren azkenengo xedea ez , ikaskuntzaren autobide zabalean pasabide batzuk igarotzen lagundu dezaketen seinaleak baino , ahal bada bidesariaren ordainlekutik kanpo .
Tailer eta enpresa ugarik beren lanak erakusten dituzte , bisitariak hauta eta eros ditzan . Etxerako bidera abiatu baino lehen , oroitgarri erakargarriak erosi ahalko dituzu : Erronkari edo Idiazabal jatorri deitura duten gaztak , ahate - jakiak , odolkiak , hestebeteak , sagardoa edo eztia , eta egur edo zeramika artisautza produktuak , besteak beste .
Eskaera . Buelta bat eman dut tiobiboetatik ez tiobioetan , baita plazako tonboletatik - eta ere . Badira euskaraz txartelak . Baina ez denetan . Musika , gutxitxo euskaraz . Azpeitian gaude . Udalak postuak jartzeko baimena ematean , inprimakiak - eta euskaraz jartzeko eskaera tinkoa egin beharko lieke , materiala eman eta laguntza eskainiz .
3 Orduan Iudasec , hura traditu çuenac , çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric , itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey .
Sareginek Bermeoko emakume feministen elkarteak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du datorren zapaturako . Zortzi orduko ikastaroa izango da , hain zuzen , elkarteak antolatu duena . Goizez , 10 : 00etan hasi [ . . . ]
Eta erregeak ? Haiek bai dotoreak ! Alabak esan zidan errege beltza margotua bazegoen aise nabarituko zuela , muxu ematean zikindu egingo zuelako baina benetako Baltasar zela ikusi genuen udaletxeko areto arabiarrean haurrei muxuka ikusi genuenean , ez zegoen margotua .
Pello Zubiria Usurbilgo Aginaga auzoan jaio zen . 1979an hasi zen kazetaritza munduan Zeruko Argia aldizkarian musikako kritikak egiten . 1981ean , soldadutzatik bueltan Argia astekarian hasi zen lanean . Politika sailean egin zuen lan gehienbat . Larrun pentsamendu aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen .
Eskolagiroa hitza aipatzen denean , oso zentzu zabalean aipatzen da . Ikastetxean euskara ikasteko klase emankizun formaletatik kanpora geratzen den baina ikasleak euskara bereganatu , landu , sakondu eta erabiltzeko eragin handia duen une , ekintza eta esparru oro sartzen da bere barnean . Izan ere , eremu urriko hizkuntzen kasuan , soziolinguistikako adituek gero eta garrantzi handiagoa aitortzen diete ikaskuntza akademiko hutsaz aparteko suspergarri eta lagungarriei . Ikasleek euskara erabiltzea dute xede inportanteena arlo honetan antolatzen diren ekimenek .
Asteburu honetan KAE1 eta KAE2 ligei amaiera emango zaie . KEA1 liga larunbatean bukatuko da Zierbenan ' XXVII Petronor banderarekin ' . Santurtzi eta Camargo daude play - off postuetan eta hirugarren postuan dagoen Isuntzak zaila du , baina ez ezinezkoa , play - off postu horietan sartzea . Emozio handiko estropada izango dela iragar daiteke . . . KAE2 ligari dagokionez , iganderarte itxaron beharko dugu irabazlea nor den jakiteko . Portugalete eta Santoñarentzat daude oraintxe bertan lehen eta bigarren postuan eta Zumaia hirugarrena da aurretik bi estropada dituztela . ALB - ean ere KAE1 ligari amaiera emango diogu larunbatean . Oraingoz , Tornozulotik erabiltzailea da lider 2250 punturekin baina diferentziak ez dira handiak eta aldaketak egon daitezke .
Ez dakit hau izango zen buelta handieneko partida ; ez bazen hala , ordea , ez zen urruti ibiliko .
Bestalde batetik , musika bizi - bizian jotzeak , bateriak , kitarrak , e . a . , azpiegitura eta gastu handiagoak eskatzen zizkigun . Hau dela eta , orain bi urte aurrez grabaturiko doinu - banda erabiltzen hasi ginen . 10 urte pasa ta gero , guretzat crack handia izan zen hori . Orduan , hari bidezko txotxongiloak egiteari utzi eta eskularruzkoak egiten hasi ginen , bereziki umeentzat . Horrela , publiko , jai , eta leku ( ikastetxeak , e . a . ) berrietara iritsi gara . Era berean , enkarguzko lanak eta lan didaktikoak egin ditugu , bestelako muntaiak eta ohiko tokiak ahaztu gabe .
Baina ni , zelan ez , desastre hutsa nazenez , ondiño eztodaz aukera askeko kredito danak lortu . EGA badekot eta musika eskolan 23 ordu sartu nauzen igaz , baina horrek eztauenez ezetako bez balio , EGAgaz bakarrik , 2 , 5 kredito falta jataz … Eztekot tituloa , bez tituloa eskatzeko biderik , datorren astean kredito danak entregau ezean ( ezinezkoa dana nitzako ) . Kreditook datorren astean edo urriko eztakit ze astetan entregau behar dire . Eta bai , orduan tituloa eskatu , tramiteak ein eta titulatu deitu nire burua .
Lehen urratsa sartu nahi den ordenagailuari buruzko ahalik eta informazio gehien lortzea da . Horretarako , lehenik ataketara jotzen da , sartzeko balizko bideak arakatzera . Lortu eta gero , ataka bakoitzera sartzen dira erabilitako protokoloaren bertsioa zein den jakiteko , horietako askok sarbidea erraz dezaketen programazio - akatsak baitituzte . Akats horiei esker , passwd edo shadow fitxategiak gehienetan zerbitzarira sartu gabe lor daitezke .
Enpeinuak eta burugogorkeriak atera du aurrera Santo Tomas Lizeoa ere . Liceo Santo Tomás izena nire emazteak asmatu zuen , santu horren izenarekin ez dute pentsatuko eta begiratuko euskal gauzetan zabiltzatela , kontuz ibili beharra zegoen , inolako susmorik sortzea ez zegoen , eta Koldo Mitxelena , Joxemiel Zumalabe eta nik muntatu genuen dena , oroitarri bat ipini digute han orain . Lasartek ere bai , eta ez dago oroitarrian , ez da guztiz justiziazkoa hori . Egia da , bera Venezuelara joan zen eta geroxeago etorri zen berriro , baina berari eskerrak bideratu zen legezko parte dena , ezin burubidatzekoa zirudiena , berak lan handia egin zuen . Beno , guk formula hau hartu genuen , legeak Segunda Enseñanza - n ikuskapenik esigitzen ez zuelako . Akademia libre baten gisakoak ginen eta ikasleak Institutura joaten ziren azterketak egiteko . Era honetan ikuskapenik ez genuen , hori zen inportantea , hau da , nahi genuena egin genezakeen ordutegiarekin , metodoekin , etab .
Athletic Clubek , emaitza honekin , duela astebete zailena zirudiena lortu du . Atsedenaldirako kanporaketa berdinduta zegoen . Llorentek golarekin zeukan zorra kitatu du 26 . minutuan Yesteren falta erdiraketa buruz goitik errematatu eta gero . Lasaitu ederra , baina ordura arteko lana ez zen samurra izan . Hasieratik etxekoek gure taldeari utzi diote ekimena , ala gure taldeak hartu du . Dena den , soropila honetan baloia hartzen duen abiadura albo batera utzita , ez zen aukerarik sortzen eta , tamalez , etxekoek sortu dituztenak Athletic Clubaren gurabako hankasartzeen ondorio garbia izan dira . Esaterako Doumbiak gora errematatu duenean bederatzigarren minutuan edota Iraizoz areaz kanpo baloia aldentzeko estu eta larri ibili denean .
" Aldaketa garaia , burujabetza garaia " leloarekin Irun eta Hendaia artean ospatuko den Aberri Eguneko SPOTa eta beste zenbait bitarteko ikusgai daude Nazio Eztabaida Gunearen web gunean . Herritarrei dei egin diete herrietan ekimenak antolatu eta deialdia zabaltzeko .
Hogeita bost urtetan horren berririk izan ez arren , halako batean jakin nuen teklatuko botoiak sakatuz gauzak irteten zitzaizkidala burutik . Apartamendua alokatu nuen sarean , eta geroztik hementxe nago , azken hilabetotan izan dudan aterpe txiki honetan . Inor tranpan jausten bada , ez diot zerbait komentatzeko aukera ukatuko . Eskertu ere egingo nukeela uste dut .
your post is really informative , and i like your post alot . Thanks a lot for sharing such a useful information .
na naia nere neu neure nov ( v ) a novva oso osou pather pictus polita pompeiae re reinu roma roman samu sara sarah su sua ta titulus tu urdin urt urte valentinae velei veleia veleian XI XII yaveh yavhe zeure zuene zur zure zuri zutan
2011ko abenduaren 7an jaso genuen Familia , Gazteria , Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari eskatutako txostena , non ondokoa esaten baita hitzez hitz :
Julio Soto bertsolari gaztea izan da pasa den larunbatean Lesakako pilotalekuan jokatutako Nafarroako Bertsolaritza Txapelketaren 29 . edizioaren irabazlea 555 , 5 puntu lortu ondoren .
San Bartolome jaietako danborradaren prestaketa lanekin eta entseguekin hasi dira Ibarran . Hori dela eta , bertan parte hartu nahi duten 2007 urtetik atzera jaiotako haur eta gaztetxo guztiek Zubiaurre , Sendi - Ekintza , Txumitxa , Danon , Ostaize eta Gaztelubide tabernetan zein eta Kultur Etxean jarriko diren zerrendatan izena eman behar dute . Danborradako hurrengo entsegua hilaren 13an izango da , 20 : 00etan izango [ . . . ]
LENENGO BURUZAGIJA : Eta nun itxitten dozu gudaltzako aintzea ?
Ikastunitate honetan gizon / emakumeen inguruko betiko hainbat topikoren inguruan jardungo dugu : etxeko lanak , erosketak , ezberdintasunak . . .
Eusko Jaurlaritzak egindako ekimenean aldiz , beharbada zuzenena litzateke Wikipediari dirua ematea . Beharbada ez zuzenean honi , baizik eta honetan lanean dabiltzan euskal taldeei . Aukera dago hori egiteko ? Nola litzateke forma errazena ? Fundazio txiki bat sortu , Interneten euskarazko eduki libreak sustatzeko ? Beste fundazio bat behar dugu ? ? ?
Grabaketak : France Bleu Pays Basque ( 1969 - 1990 urteetako artxiboak ; 2005eko ekaineko grabaketak : Serge Moncade eta Pascal Ospital ) eta artxibo pribatuak .
Rosario , Argentina . Nazioarteko Pilota Federazioak , Argentinako Pilota Federazioak eta Rosarioko Nafar Etxeak bultzatuta , 22 urte azpikoen VII . Munduko Pilota Txapelketa urriaren 11tik 19ra izango da . Argentina , Txile , Bolivia , Ekuador , Estatu Batuak , Espainia , Frantzia , Mexiko , Peru , Dominikar Errepublika , Uruguai eta Venezuelako jokalariek hartuko dute parte . Hiru modalitatetan jokatuko dute pilotariek : eskuz banaka eta eskuz binaka , larruzko paleta eta pala motzean , horretarako prestatutako 36 metroko frontoian .
( iv ) ondo jakinaren gainean zaude egon ezker abertzalearen , ez ezker abertzale alternatiboaren no , no , no , baizik eta ezker abertzale ofizial , autoproklamatuaren , ezker abertzale ortodoxo eta dogmatikoaren , ironia auto - parodikorako ez gauza ez gai den ezker abertzale pre - historiko eta ez - hibridoaren hegemonia berriaren denbora heldu dela , bai , bai , bai , noski baietz badakizula garaipenaren momentua heldu dela , etsaiak ez dago etsairik ja ! eta ondo asko jakin gainera , zu idazle eta artista euskaltzale esperientziadun hori !
Estadistika deritzon kategorian sartzeko moduko albistea da ondorengoa . Gaurko Deia egunkarian irakurri berri dut informazioa eta poztu egin naiz . Albistea gaztelaniaz zegoen eta Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxek egindako ikerketa bat aipatzen du . Ikerketa horren arabera Hegoaldeko lau herrialdeetako etxeen ehuneko 49an Internetekiko konexioa dago . Ehuneko hori 7 puntu altuagoa da 2004ko bigarren hiruhilabetekoarekiko kopuruarekin [ . . . ]
Argazkigintza ere gustatzen zait , baina pinturan zeuk nahi duzuna margotzen duzun bitartean , argazkigintzan , berriz , dagoena hartzen duzu , alde batetik edo bestetik izan . Pinturarekin dena zeuk nahi bezala esaten duzu eta argazkiekin ezin da .
Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak gaur goizean ohiko bilera bat ospatu dute komunikabideetan azkeneko orduotan agertu diren informazio oker edo intoxikazioekin zerikusirik ez duena izan . Bilkuran Nafarroako eta Euskal Herriko egungo egoera politikoaren inguruan hainbat gai izan dira aztergai .
K pasa Ekipo ! ! ! Denborak ikusita oso skiatzaile pakete ikusten ditut nik , maila altuxamarra nere ski mailarako . Gero arte ! ! !
Programaren zertzelada batzuk bota zituzten prentsaurrean « proiektuak bateratu ditugu , eta herrian lau urtean egongo diren beharrak kontuan hartu ditugu » , zioen Larrañagak , eta akordio - programa osoa aurki etxez etxe banatuko dutela esan zuten . Uztarriak eskatu die , baina hilaren 1ean artean erabat idazteke zuten EAJ eta EAk .
Kitmar Ordizia Rugby , Espainako lehen mailan dagoen talde bat da . Talde hau 1973 . urtean sortu zen . Gazte asko ibili ziren talde honetan jolasten eta horregatik 2005 . urtean lehen mailara igo ziren . Denboraldi horretan gutxigatik baina lortu zuten ez jaistea eta bere izarra " Palunbo " joan egin zen beste talde on batera . Aurten Tim , Australiar bat , san tiago eta Mariano argentinarrak fitxatu ditu . Denboraldi hau oso ondo hasi zen lehen partidak irabazten eta orain 4 . doa sailkapenean 21 punturekin El Salvador 37rekin doan bitartean . Hala ere oso denboraldi ona egiten ari dira . Beraien entrenatzaileak Inazio Araña eta Fran Puertas dira . Maila baxuagoak badaude ere adibidez infantilak , alebinak … Horietako batean nire bi lagunek jolasten dute , Jon Murillo eta Eñaut Muerza .
Herrian kultur etxea izateko proposamena lantzea izan zen lehen lana , baita hilero herriko buzoi guztietan kultur agenda banatzea ere . Eta lehen esan bezala , 1999ko azaroan sortu zen Uztarria herri aldizkaria .
He llegado hasta China . La Asamblea Nacional Popular China y el Congreso de los Diputados organizamos un viaje , simplemente , maravilloso .
bateko jendea da , eta erreleburik ez dago . Hala ere , oraindik eliza bete edo ia bete egiten da , eta eliz - tarren grina ez da itzaltzen : " Nafa - rroako 500 lagunekin , eliza bete - beteta egon zen , eta parte hartze - ko gogoa dago ; Oñatitik ere jendea etortzen da , ospatzera , kantatzera … " .
Hona hemen Elkarteak izanen dituen jarduketa ildo nagusiak :
Ikerketaren beharra ( eta metodologia ) planteatzen du azken batean . Aurriritzi , topiko , azaleko pertzepzio asko dabiltza akaso gaur egun , baina azterketa serio eta oinarrituen falta dago nonbait .
Batzuen eta besteen arteko diferentziez hitz egiten ari direla dio , eta hortxe dagoela ARCEPAFE , ARCEPAFEn gaia dexente ondo lotua dagoela , haren ustez , gai honetan diru kontuak ez duela izan behar konturik nagusiena . Azkeneko , logikoena ateak ez ixtea dela dio , oso erraza dela batzuen eta besteen arteako aldeez hitz egitea , baina , azkenean ere , onartuta daudela .
8 . - 2011eko maiatzaren 22an izango diren hauteskundeetan hautets mahaietan aritu direnen zozketa alkatearen esku uzteko proposamena ( 2010ID25001 ) .
21 . Mikrofilmeen fotokopiak Copyright - eskubideen menpe geratzen dira , eta horretarako ezarria dagoen saria ordainduko da . ( Ikus Eranskinean une honetan ezarriak dauden ordainsariak . )
- Jarrai nire atzetik , esan zidan jagole honek , Saint - Florent eta Cardoville Jaunen partetik da ; amets egizu , egoki den eran , zeruak eskaintzen dizun mesedea aprobetxatzearekin ; askotxo dira hemen barruan halako grazia bat desiratu arren ere , sekula lortuko ez dutenak .
Musika sortzeaz gain , eragile izan da beste zenbait arlotan ere . 90eko hamarkadaren hasieran , Esan Ozenki diskoetxea sortu zuen beste zenbait lagunekin batera , diskogintzaren hedapen autogestionatua eta " egin zuk zeuk " filosofia lantzeko . Esan Ozenkitik , zenbait talderen diskoak ekoitzi zituen Muguruzak ; Wemean , Garage H eta Todos Tus Muertos taldeenak , esaterako . Esan Ozenkiko arduraduna izan zen Muguruza , diskoetxeak 2001ean agur esan zuen arte .
Ipuin batzuk idazten tematu nintzen duela urte batzuk , liburu bat publikatzea nuen buruan , eta Olivettiaren ( O tempora ! O mores ! ) ondoan izaten nuen Quirogaren dekalogoa , norabidea galtzen nuenean argia eman ziezadan . Istorio haiek , nire bizitzako beste proiektu handi asko bezala , erdibidean geratu ziren . Ez dut dramarik egin nahi ere . Azken finean nori , zuon artetik , ez zaio amets bat zangotrabatu errutinaren lasterketan ? Baina pena ematen dit , bestalde , ez niolako Quirogari behar bezainbesteko kasurik egin . Orain , damu dut , haren laugarren manamendua irakurtzen dudalarik ( « Izan fede itsua , ez arrakasta lortzeko daukazun trebezian , zeure gogo sutsuan baizik . Zure artea , neska bezala maitatu , bihotza emanez osoan » ) .
Unibertsitatea , egun dagoen bezala , nik suntsitu egingo nuke : ez dabil , ez du funtzionatzen , ez dago egiazko ikerkuntza eta hierarkia gehiegi dago bertan . Nik nahi dudan unibertsitatea - atzerriratu aurretik ere , Uruguain lanean ibili nintzen hura legez - Grezia klasikoko paideia haren ideiarekin lotuagoa dago . Ikaskuntza elkarrizketaren eta talde - lanaren bidez egin beharra dago , baina hori ez da Espainiako unibertsitateetan gertatzen dena .
Idatz - zati honen ondoreetarako , kontuan hartuko dira landa - lurretan egiten diren hobekuntzak , haien balioaren osagai banaezinak izango direnak , eta , behar izanez gero , ekoizten hasi arteko urteen kopurua . Basogintzako ustiategiak dauden landa - lurrei dagokienez , zuhaitz berrien adina , zuhaitzen egoera eta aprobetxamenduaren zikloa hartuko dira kontuan .
Joseph de Zuaznabar arkitekto jaunak , « Hermuako Jauretxean » , besteak beste , egindako obrei buruz egin zuen zinpeko aitorpen batetik dugu horren berri .
Hamazazpi jesuita ginen , azpeitiarrak , Venezuelan sakabanatuta . Orain zazpi gara . Mojak ere badira , Maracaibon eta Caracasen , noizean behin biltzen gara eta . Asko xamar dira .
Bukatzeko , nik liburu hau ikasle den edozeini , edo izandakoa den bati gomendatuko nioke . Denek , pasarte batean identifikatua sentutko garelako .
Mendebaldeko estatuek beste behin itxurakerian erori dira . Ez dute oztoporik Gazan sarraskia egin dela salatzeko hitz potoloak erabiltzeko . Baina hortik ekintzetara pasatzea beste gauza bat da . Ez dira gai palestinarrek pairatzen duten genozidioa gelditzeko Israeli presio egiteko eta sostengu ekonomikoa ematen jarraitzen dute . Ezikusiarena egiten dute Israelek palestinarren aurka aurrera daramatzan jarduera arrazisten aurrean . Ahaztu egiten dute sionismoak - Israelen legediaren oinarrian dagoen ideologia - soilik judutarrentzako izanen den Estatu judutarraren alde egiten duela .
Oreka TX , Kukaik eta Amaren Alabak taldeek elkarlanean ikusk [ . . . ]
Euskarazko aktaren 7 . orrialdeko azken lerroaldian administrari laguntzaileen taldeak " C " ordez " D " izan behar du .
Honen aurrean egitasmo eta espediente guzti hauek errebisatzeko lana hartu behar izan dugu , aurreko udal gobernuak egindako hanka sartzeak gure ez egiteko , udala zein egoeratan hartzen dugun jakiteko eta hau guztiaren berri herriari eman ahal izateko .
Hementxe dituzue atzo bertan ateratako argazkien diaporama . Ea gustukoak dituzuen !
Lehiaketa bitxi honetan parte hartzeko oinarrietan azaltzen denez , Arriolan parte hartuko duten taldeek 2 eta 6 bitarteko taldekidez osatuta egon beharko dute . Aurkezten diren koreografiek 3 minutu iraungo dute gutxi gora behera . Aurten , 3 Mailetan banatuko dira dantza saioak : A - STREET DANCE house , new style , hiphop , popping , locking … B - JAZZ FUNK : Lírico , Jazz , Funky , moderno . D - BREAKDANCE . . Epaimahaiak lanen sorkuntza maila , musikaren originaltasuna , dantzaren kalitatea eta talde lana izango ditu irizpide epaia ematerako orduan .
Aldi berean , herri industrializatuek garatu gabeko herriei lagundu egin behar diete demografi hazkundearen tasa eta , batez ere , hirien hazkundea kontrolatzen .
Nei inprtatzen zaidana " La Sexta " ikusteko udaletxie mugitzie . . . mundiala ikustie dek neretzako inportantie . .
Ez dute inongo zalantzarik modu ekologikoan ekoiztutako produktuen kalitate hobeaz . Irazustaren esanetan , " geu izan gara ohiko nekazaritzan , produktu kimikoen erabilpenaz baliatuz lan egin dugunak ekologikora igaro aurretik . Eta , lehendik hona , nabaritu dugun ezberdintasun handiena , orain negutegi barruan dagoen bizitasuna da : igelak , txoriak , tximeletak . . . " .
" Xabier Alday " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Irratsaioan kazetaria automozioan lan egiten duen arduradun betekin hitz egiten ari da . Automozio lana gratifikantea dela esan du , txaparekin hasten da eta forgoneta bat ateratzen du , denetarik egiten dute bere lantegian , txapa prestatu , pintatu etabar . Horrexegatik bere lantegiko jendea inplikatua sentitzen da , motibazio gehiago daukalako eta arazo psikologikoak ez dauzkatelako , stressa ere ez daukate , automozio mundua oso lasaia delako . Automozio arduradunaren ustez osasunak zerikusi zuzena dauka sentimenduekin , zure lanean ondo sentitzen bazara ondo egiten duzu lana eta arazo gutxiago dituzu .
5 . - Hala badagokio , betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duten bestelako dokumentuak , betiere interesgarriak badira laguntza - eskaera aztertzeari begira .
Gaurtik aurrera , Nontzeberrik abian jarri zuen kolaboratzaileen lehiaketan irabazle suertatu ziren Nagore Portillo eta Zaloa Basabe berriemaileen lanak ikusteko parada izango duzue abendura arte . Biak ala biak aurkeztuko dizkizuegu beraiek bidalitako testu hauen bidez . Nagore Portillo : Bizitza ikasteko eta esperientziez aberasteko bide bezala ulertzen dut . Gure burua garatzeko bide luze eta aberasgarri bezala . . .
Ekainaren 17ko 69 / 2008 Foru Dekretuak , Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duenak , berrogeita bost eguneko epea ezartzen du oinarrizko errenta emateko naiz ukatzeko .
Jeje , danak berdinakin zabizte eh ! Lasai ze ez da aldatuko Microsoft - en inguruan dakaten iritzixa , ze ondiok enpresa berdina izaten jarraitzen dau . Badakizue , el poder no me va a cambiar ! jeje . Eskerrik asko Hasier zure komentarixuagaitxik , ondo segi Bartzelona aldian .
Tourra gaur egun taldeka ( berauek babesleek finantzatuta ) korritzen da , baina lehenago banaka korritzen zuten eta ez zegoen talde - taktikarik gaur egun bezala . 50 eta 60ko hamarkadetan ere taldeka korritzen zen , baina taldeok herrialdeen arabera osatzen ziren .
Laguntza hauek eskuratzeko ezinbestekoa da , besteak beste , Bizkaiko Artisauen Erregistroan inskribatuta egotea eta 15 langile finko baino gehiago ez izatea .
- Kontseilu Ekonomiko eta Sozial : nazio batuen erakundearen jarduera ekonomikoak eta sozialak zuzentzen eta koordinatzen ditu .
gaztea . euskonews . com / 0450zbk / gaia45004 . html shandra ( e ) k bidali du duela 1078 egun 14 ordu 40 minutu
Palestinak pairatzen duen jazarpen eta okupazioaren aurrean - Nazio Batuek 242 . ebazpenean gaitzetsi zutena - , bertako talde ugarik ( GKE , sindikatu , kultur arloko kolektiboak ) nazioarteko legedia errespetatzen ez duen bitartean Israeli boikota egiteko nazioarteko deialdia egin zuten 2005ean . Hegoafrikan bere garaian zabaldu zuten ildoari jarraituz , palestinarrek apartheid egoera pairatzen dutela salatu eta BDS ( Boikot , Desinbertsioak , Isunak ) nazioarteko kanpainari ekin zioten Israeli nazioarteko legedia betearazteko .
3 ) Iraileko Santa Kruz egunetik ( 14 ) hurrengo asteazkena , ostirala eta larunbata
2005eko urtarrilean , Hendaiako Udalak sortu zuen lehen Euskara teknikari postua Iparraldeko Herriko Etxe batean . EGA agiria duelarik , Elsa Spizzichino - k du postu hori betetzen .
ni unairi zorionak eman nahi dizkiot , baina ere egia da lehenengoa istoria politagoa da eta ere ulertzeko oberena 2 . a ia ez nuen ulertzen
Askotan edade horretan eskola ixteko garaia eta lanean hasteko unea heltzen zan . Horregaitik , komuninoa egitea bizitzako lehenengotako egoera - aldaketako ohikunea zan .
Sombers komikia , Anthony and the Jhonsons , Baterfly , El escribiente Haritz Kintana kolaboratzaileak musika melodikoko diska bat , beldurrezko komiki bat eta ilustrazio ederrak dituen Baterfly ipuina ekarri digu .
Une honetan Zarauzko itsas pasealekuaren segida modura , MOPTMA delakoak Zarauzko dunetan zurezko plataformak ipini ditu . Obra horiek bere alde onak eta txarrak ditu . Alde batetik , golf - zelaiari puska bat kendu dio pasealekua egiteko eta horrek , dunak gutxiago zapaltzea ekarriko du berarekin seguruenik . Gainera , dunak itxi egin dira jendearen pasabidea galarazi asmoz eta Zarauzko Izadi Taldea dunak birlandatzen ari da . Euskal Herri osoan eman den lehen kasua da . Baina , bestetik , ezin da ukatu , pasealekua eraikitzeak gizakiaren eragina areagotu egingo duela , hori Zarauzko dunentzat kaltegarria izan daitekeelarik .
Hedabideek ezin dute egia ezkutatu eta pentsatu aurrera aterako dutela dena problemarik gabe hori eginez . Orain , kazetariek ezin dute probarik gabeko akusaziorik argitara eta jendeak sinetsi egingo duela pentsatzen segitu .
" Pisuduna edo arina " - Jorge Oteiza Fundazio Museoa . C / de la Cuesta , 7 . Alzuza
Ikastolaren Egunaren aurreko edizioak jendetsuak , koloretsuak , alaiak eta arrakastatsuak izan dira . Esperientzia errepikatu guran , umeentzat , gazteentzat , gurasoentzat eta orokorrean herritarrentzat , ondorengo egitaraua prestatu dute iganderako Arizmendikoek :
Kontua eduki behar da , zigor horiek ezartzen zirela , baldin zauriak jaso zituenak auzi bat jartzen ez bazuen bere aurkariaren kontra .
Goiko argazkian udaletxe berriko bulegoak , eta behekoan Kotzejuetxeko arkupea inauguratu zutenekoa .
Mugarik Gabe erakundean Indarkeria matxisten aurka , zinema emanaldia izeneko zikloa abiatuko du gaurtik hilaren 30era bitartean . Ekimena Bilbo ( Golem - Alhondiga zinemak ) , Gasteiz ( Guridi zinemak ) eta Donostian ( Ocien La Bretxa zinemak ) egingo dute . Gasteizen eta Bilbon dagoeneko inauguratu dute egitaraua zenbait hitzaldi direla medio , eta gaur Donostian egingo dute : Nuria Varela idazle eta . . .
Bigarren zatian andoaindarrak lehen zati haseran egindako hutsegiteak berriz ez egiteko ideiarekin irten ziren kantxara , bainan Elorriotarrek sekulako nagusitasuna erakutsi zuten honela berriro ere jokaldi eder batean 3 - 2koa ezarriz . Elorriotarren nagusitasuna bere heldutasunean zegoenean andoaindarrek berdinketaren gola lortu zuten Kristofer " Tanketa " Fernandezen bidez , 3 - 3ko honek min egin zien Elorriotarrei eta bost minutu txar eduki zituzten . Hala ere azken 10 minutuak monologo bat izan ziren eta Elorrioko taldeak sekulako auekrak egin zituzten bainan Imanol " Armi " Mateosek bere trebezia behin eta berriro erakutsi zuen eta partida 3 - 3koarekin amaitzea lortu zuen .
Itxura batera , erraza da puntu kartesiarrak kokatzea , ezta ?
ESAIT Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak Eusko Jaurlaritzaren aurkako protesta ekimenak egingo ditu uztailean - 20 , 21 eta 22an - Frantziako Tourrean eta abuztuaren - 7 eta 8an - Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioak Gasteizen jokatuko duenean , hark kirolean duen politika salatzeko asmoz .
Ekarpen honetan , Kepak eta biok ikasgaiaren inguruan egindako balorazioa izango duzue ikusgai . Bertan , gehien gustatu zaiguna eta gure iritziz aldatu beharrekoa zer den azaldu dugu :
Itsas mailaren eta 1 . 500 metro bitarteko altitudeetan bizi ohi da . Edonolako lurretan aurkitu bada ere ( buztintsuetan edo konpaktuetan ezik ) , pixka bat basikoak diren eta urtean 500 mm eta 700 mm bitarteko prezipitazioak dituzten lurrak , zerbait eguzkitsuak direnak , nahiago izaten ditu . Udako lehorteak oni jasaten ditu eta suteei ere aurre egiten die , sustraitik ernaberritzen da eta .
Beste era batera esanda , soken bibrazioen anplitudeek zehaztuko dituzte partikulen masak . Karga elektrikoa bezalako ezaugarriak bibrazioen funtzioan azaltzea , ordea , zailagoa da ; ezagunak ditugun dimentsioak ez ezik , beste sei ere kontuan hartu behar baititugu . Guri , hala ere , lehendabizikoz , soken teoriak oinarrizko partikulek dauzkaten ezaugarrien zergatiak azaltzen dizkigula jakitea interesatzen zaigu . Baina jarrai dezagun teoriaren ezaugarri nabarmenenak aztertzen : soken tentsioa , dimentsio gehigarriak eta supersimetria , besteak beste .
Guk erabakitzen dugu , neurri handi batean , zenbateraino konplikatu nahi dugun gure bizitza . Pentsa zerk larritzen zaituen eta , itzala txirrindulariari nola , alternatiba posiblea ere gertu ibiliko da : mobilaren dei etengabeak gortzeko zorian jarri bazaitu , mesedez , egiguzu fabore bat eta itzal ezazu ; autoa uzteko lekurik ez eta mekauenka bazabiltza , hurrengoan joan zaitez oinez edo trenean ; laneko istiluek loa kentzen badizute , has zaitez beste lan bat bilatzen ; kanpoan afaltzeko dirurik ez baduzu , etxean patata tortilla bat presta ezazu … Erabaki denek dute beren ordaina , noski , mundu honetan ona den ezer ez baita debalde . Baina gure esku dago prezio hori ordaindu edo ez erabakitzea .
Gaur PSE - EEko Miguel Buenekin biltzekoa da koalizio abertzalea eta bihar Aralarreko Rebeka Uberarekin . PPko Juan Carlos Canok ez du Bildurekin hitz egin nahi izan .
Hona hemen kalko - sintaxi adibide bat zuberotar hiztun baten hizkeran , baina kalko okerra .
Orain arte jadanik gauza asko lortu ditu . Bizkaian gainerako aizkolariei koska bat kentzen die , nahiz eta oso gaztea izan . Hala ere , badaki hori ere lana eginda lortu duela , eta bide beretik jarraitu behar duela . Askok diote laster lor dezakeela Euskal Herrikoa ere , baina berak ez dauka presarik . « Euskal Herrikoan ikaragarrizko mailako aizkolariak daude . Txapela lortzea oraindik oso zail ikusten dut . Badakit jendeak zer esaten duen , baina , lehen esan bezala , nik lanean jarraitu behar dut , orain arte egin dudana egiten , eta emaitzak helduko dira » , dio Aitzolek . Aurten Binakako txapela ere lortu du Azurmendirekin . J . L .
- Eta ni , Naiara naiz . Ile marroia dut , begi ilunak eta hogei urte ditut . Be - no , Uso , hasiko al gara istorioa kontatzen ?
157 Gauza segura da , eta bat ere dudarik eztuena , probetxuago eta merituago izanen duzula , orai zerorrek , bizi zarela , eta osasuna duzula , zeure eskuz probeari emaiten diozunaz , ezen ez gero hiltzerakoan ordenatzen diozunaz . Ordea zuk oraiño eta geroko , franko duzularik , orai ez bat ere , baiña gero biziaz etsitu duzunean , egin gogoitutzu liberaltasun handiak . Aberats zara , on handiak ditutzu , eta baduzu bai borondate , on horietarik probetara partitzeko .
Artelanaren bidaia jarraitzeko Nafarroatik munduari hitz egin zion eskultorearen lana aukeratu genuen . ' Oteizaren itzala 50 . hamarkadako Espainiako artean ' , horixe da Alzuzatik Zaragozara eraman behar zuten erakusketaren izena . Javier Balda artistak egoki du museo desberdinetako artelanak ordenatu eta armoniaz aurkeztearen ardura , Alfonso de la Torre komisarioaren zuzendaritzapean . Hogeita hamar artelan guztira . Balio artistikoa , uka ezina . Prezioa , kalkula ezina . Bost egun behar izan zituzten artelan guztiak ongi bildu eta Zaragozara bidean jartzeko .
Barbakoak saltzeko street marketin akzio polita egin dute Miamiko Publizitate Eskolan Weber barbakoentzat . Kaleko hesi tradizionalak barbakoa bilakatu dituzte , haragi zatien irudiak itsatsiz .
Beraz , lasai hartu eta barkatuidazu zuk erreietan hasi natzaizula interpretatu bada , ez da nire asmoa izan inondik ere , eta eskerrik asko berriro ekarpenagatik .
Ez zaitez lo geratu ! Aita Santua eta milioi bat gazte datoz eta oraindik ez duzula izena eman ? ! Zu besterik ez zara falta ! Uztailak 15a da elizbarrutiarekin MGTrako izena emateko epea ( hala gazteekin nola familiekin bazoaz ) . Noiz izango duzu MGT batera joan eta esperientzia hay bizitzeko aukera ?
Edozeinek parte har dezake , bai entzule moduan bai gai bat proposatuz . Hori bai , proposatzen baduzu gai bat berari buruzko aurkezpentxoa egin beharko duzu .
Artisau eta ehungintzako produktuei dagokienez , iparraldeko herrietako kontsumitzaileen eskaeran bigarren mailan daude eta kontsumitzaileen joerak bere horretan jarraitzen du , ekoizleen eta merkataritza zentralen arteko ( GKE eta bidezko merkataritzako erakundeak ) harremanari esker . Salmentak Espainia osoan banatutako 80 denden bidez egin ziren . Denda horiek 1 . 645 metro karratuko azalera dute guztira eta 382 boluntariok eta 38 pertsona kontratatuk bertan lan egiten dute . Gainera , produktu horiek inportatzaileen web orri desberdinen bidez eskuratu daitezke , baita produktu horientzako txokoa uzten duten ohiko establezimenduetan ere . Duela gutxi banaketa kate handi batzuek ere merkataritza mota honi heldu diote , eta beren apaletan produktu horiek eskaintzen dituzte .
Izen - ematea astelehen honetan hasiko da ( martxoaren 28an ) . Bi lekutan egin daiteke :
" Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu abian " titulua duen orrialdeari buruz zerbait komentatu nahi Uztarriari ?
Mona Lisaren margoak misterio gehiago ezkutatzen al ditu ? Leonardo Da Vincik ( Anchiano , Florentziako Errepublika , 1452 - Turena , Frantzia , 1519 ) egindako Mona Lisa edo Gioconda margoa misterioz inguratuta egon da betidanik , inork ez baitaki nor den . . .
Horregatik , zenbaki hori ez duten ikasle berriek edo lehendik UPV / EHUko ikasleak direnek , Gizarte Segurantzako arreta eta informaziorako zentroetan eskatu beharko dute :
" Ni bezalako gazteen etorkizuna Ciudad Bolivar - en armetan aurkitzen da : Pandiletatik ongi irten , urtebetez ejertzitoan sartu , borrokak dauden lekuren batera ahal bada ez joan . Gero enpresa edo eraikuntza bateko zaindari egin eta hor pasa hurrengo urteak , familia hazten den bitartean . Edo bestela atrakuak egiten aritu milizia edo narkoentzat " . Horrela mintzatzen da Victor Manuel , 20 urtetakoa , Bogota inguratzen duten Ciudad Bolivar - eko hautsezko mendixketan , inolako aukerarik gabe hazten den milaka gazteetatik bat . Hantxe pilatu dira berrogei urte luzetan , milioi eta erdi pertsona , hiriko biztanlegoaren % 20a . Victor Manuelek albora utzi du armen bidea : Ez du zaindari izan nahi , ezta soldadu ere , ez trafikatzaile , ez pandilero . Drogaren bidea ere ez du jarraitu nahi : " Drogek gure artean ahulezia suposatzen dute . Berari lotzen zaionak desafioa galdu egin du . Atrakuak egiten aritzen denarekin ere berdin gertatzen da : bizitzak irentsi egin zuen " . Victor Manuelek bideoak zuzendu nahi ditu . Bere etxe berria Ciudad Bolivar - eko Gazte Liderren Eskola da , izen hantustekoa gazte apalen eta gazte apalentzat bat - batean sortutako elkarte batentzat , lau pisutako etxe baten pean diharduena . Victor Manuel eta bere lagunek ahalegin handiz ordaintzen dute hilero ehun dolarreko alokairua egoitzagatik . Unibertsitate pribatu batzuen laguntzaren batekin eta industria gizon kolonbiar baten fundazioari esker herri irrati bat eraiki nahi dute eta bideoak ekoizten dituzte auzoetako gazteen bizitzari buruzkoak . Victor Manuelek , pandilero hasberrien etorkizuna aldatzeko , komunikazioaren indarrean du fedea . Gazteak " partxeak " deitura duten taldeetan biltzen dira . Kale - taldeak dira eta etxe hutsetan edo hustutako lokaletan elkartzen dira , rap kantak konposatzen dituzte eta batzuetan jukutriaren bat prestatu . Bideoen gaiak , Ciudad Bolivar - eko errealitatearen ispilu modura jokatzen dute eta , taldean eginak izaten dira . Victor Manuelen lehen bideoak , Gaiztakeria Probatzen du izena eta kontatzen duena familia baten historia da . Familia honek nekazal mundutik ihes egiten du hautatutako hilketen zurrumurruak direla eta . Ume hauentzat bortizkeria auzoan izan zen zerbaiten zurrumurru bat baino ez da izan . Ciudad Bolivar - era iritsi eta gero , bortizkeria eguneroko zerbait bilakatzen da : delinkuentzia eta drogaren tentazioa . Bolibar hirian ni bezalako gazteentzat etorkizuna armetan dago : pandiletatik bizirik irten , ejerzitu batean sartu urte betez , itxoin ez igortzea borrokak dauden lekuetara . Ondoren entrepresa baten , edo etxe bateko jagole bihurtu , eta hor urteak pasa , familia aurrera ateratzen duen bitartean . Edo bestela , atrakoak egiten ihardun , milizientzat , gerrileroentzat edo narkoentzat " . Horrela mintzatzen da Victor Manuel , 20 urtekoa , Bolibar hiriko hautsez betetako mendisketan aukerarik gabe hazten diren milaka gazteetatik bat gehiago . Han pilatu dira berrogei urteetan zehar miloi tïerdi pertsona , hiriko biztanlegoaren % 20a . Victor Manuelek armen bideari uko egin dio : ez du jagolea izan nahi , ez soldadua , ez trafikantea , ezta pandileroa ere . Drogaren bideari ere ez dio jarraitu nahi : " drogek gure artean ahulezia adierazten dute , drogari atxekitzen zaionak ezin izan zuen desafioarekin . Gauza berbera gertatzen da atrakoak egiten dihardunenarekin : bizitzak menpean hartu zuen " . Victor Manuelek bideoak ekoiztu nahi ditu . Bere egoitza berriari Bolibar Hiriko Gazte Liderren Eskola deritzo . Izen arranditsua gazte apalentzat gazte apalek bat - batean eratutako elkarte batentzat . Lau pisutako etxe baten etxabean dihardute . Victor Manuelek eta bere kideek ederki kostata ordaintzen dituzte hilero ehun dolar euren egoitzaren alokairuarengatik . Unibertsitate pribatuen eta industriagizon kolonbiar baten laguntzaren batekin emisora komunal bat eraikitzen ahalegintzen dira eta auzoetako gazteen bizitzaz bideoak ekoizten dituzte . Victor Manuelek komunikazioaren ahalmenean sinesten du hastear dauden pandileroen etorkizuna aldatzeko bide bakarra bezala . Pandilero edo talde kalezaleak etxe hutsetan edo utzitako egoitzetan biltzen dira , rap kantak egin eta batzuetan gaiztakeriak prestatzen dituzte . Bolibar hiriko errealitatearen ispilu bezala funtzionatzen duten bideoen argumentuak denen arteko saioetan prestatzen dira . Victor Manuelen lehen bideoak , Ameslariak eta ilusioak izeneko bigarren bideoa ekoizten ari zirela , ederki kostata eskuratu zituzten ekipoak lapurtu zizkien auzoko talde batek . Gazte Liderren Eskolako mutikoek berriro pandilero izatera itzuli nahi izan zuten lapurtu zizkieten ekipoak indarrez berreskuratzeko . Baina ez zen izan beharrezkoa . Hango biztanleek protestak egin zituzten eta pandileroek itzuli egin behar izan zuten dena . " Ez ziren konturatzen , euren buruari ostea bezala zela " , dio Victor Manuelek . Ekipoak lapurtu zituzten umeak bezalakoen portaerak aldatzea da Gazte Liderren Eskolaren helburua . Ziento erdi bat gaztek parte hartu duten bideo bat ekoizteak berak bidea ematen du " partxeekin " elkarrizketatzeko guneak sortzeko . Bideoak gero elizetan , eskoletan , festa orokorretan edo denak parte hartzen duten guneetan botatzen dira eta talde gazteei eragiten saiatzen dira beren kodigo eta sinboloak erabiliz . Baina ez da erraza gazte bat bortizkeriatik aldentzea , etsipenaren kodigo kulturala erabiltzen duenean . " Presaka bizi hadi , intentsiboki bizi hadi , azkar hil hadi , ez zagok itxaropenik eta " , rock , rap eta metalen ohiko mezua da . Gainera konpetentzia egitea zaila dela dio Victor Manuelek , " mutiko batek 15 minututako atraku batean 50 edo 100 mila peso ( 25 edo 50 dolar ) lortzen duenean " . Eskolak ez du eskaintzen lan aukera zehatzik , baina urtebeteko ikastaroen bidez gazteak trebatzen ditu komunitatearen kudeaketa - lanetarako , honela talde txikien boterea , eta auzo hauetan sortzen diren ehundaka talde informalena handitu nahi da , txirotasunari eta babesik ezari aurre eginez . Berrogei gazte igaro dira , jada , unibertsitate herrikoi honetatik , hauen artean Victor Manuel , bortizkeria ezaren irakasle bihurtu dena .
Download XML • Download text